Issuu on Google+

BASKOIAK HISTORIAURREAN Paleolitoa Paleolito garaian aurkitzen ditugu Euskal Herrian izandako lehen gizakien aztarnak. 14000 eta 9000 urte bitartekoak dira. Goi plaolitokoak dira Alberdi, Berrobarria eta Sorgin Leze Baztanen aurkitutako aztarnak. Duela 14000 eta 9000 urte bitartekoak dien Ekaingo, Santimami単eko edo Altxerriko kobak aurkitzen ditugu Franko-Kantabriar kultur area deiturikoan. Neolitoranzko trantsizio garaian, duela 9000 eta 4000 urte bitartean, Lapurdiko Isturitzeko kobak, Arabako Anuzitako Fuente Hozekoa edo lehen aipaturiko Santimami単ekoa dira ezagunenak.

Iraultza Neolitikoa Glaziazioek eta klima aldaketek, Cro-Magnon giza taldeen migrazioak ekarri zituzten. Bizkaiko Golkoan haitzuloetako pinturen bidez ezagut dezakegun zibilizazioa garatu zen. Hizkuntzalariek, genetistek eta etnologoek Euskal Herria gizatalde harekin identifikatzen dute.

Euskal Hizkuntza Euskararen jatorriaz ezer gutxi esan dezakegu. Teoria batzuek iberierarekin, multzo kaukasiarrarekin, berebereen hizkuntzarekin eta beste hainbatekin lotu dute, baina frogatzen zailak diren hipotesiak besterik ez dira. Gaur egun ditugun datuekin, onargarriena jatorria lurraldean bertan dagoela esatea da; lurralde hori gaur Euskal Herritzat jotzen dena baino askoz zabalagoa zen eta mugak ez zituen oso zehatzak. Gure hizkuntzari dagokionez, aipagarria da gaur gaurkoz ez dela aurkitu hizkuntzarik Europan (mendebaldean) euskararekin ahaidetasunik duenik.


Baskoiak historiaurrean