Page 1

U.P.V. / E.H.U.

Konpetentzia digitala Lehen

Hezkuntzako

irakasle

bezala,

formakuntza teknologiko behar dugu? Ibmalalah Taldea

ze


AURKIBIDEA

ORDENAGAILUAK, EMOZIO SORTZAILEAK............................................. 3 KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIOA ESKOLAN ................... 4 NATIBO DIGITALAK, INMIGRANTE DIGITALAK ..................................... 6 BALIABIDE DIDAKTIKOAK ONLINE- Eskola 2.0 ........................................ 7 Eskola 2.0 .......................................................................................................... 8 Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak ...................................................... 8 ESKOLA 2.O................................................................................................... 10 E- LEARNING INGURUNEA .................................................................... 10 BILAKETA TRESNA ................................................................................. 12

2


ORDENAGAILUAK, EMOZIO SORTZAILEAK

Teknologien inguruan, hainbat sentimendu sortzen dira, alde batetik, teknofobia, txikitatik teknologia ezagutu ez duenez, hau bere munduan sartzean sortzen den izua sentitzen dutenak eta teknologia baztertzen dutenak. Eta bestetik, teknofolia dago, teknologiaren berrienak erabiltzeko prest daudenak eta hezkuntzako arazoei aurre egiten lagunduko diela uste dutenak. Irakasleen jarrerak teknologiarekiko, hezkuntzari ekartzen dizkion onura eta beraien auto-estimuarekin lotuta daude. Irakasleak hezi gabe badaude, inseguru sentitzen dira eta negatiboki jokatzen dute teknologien aurrean, eta esperientzia falta horrek teknofobia izatera bultzatzen ditu. Beraien lana ikasleak formatu, haiei irakatsi eta heztea da , baina teknologien ikuspuntuari begira aldaketarik ematen ez bada arazo bat sortuko da, baliabide eta formakuntza falta baitago. Hala ere, teknologia hauekin esperientzia izateak , teknologiak ez baztertzera ematen ditu, nahiz eta beti horrela ez izan. Ikastaroak egin ondoren hobeto senti daitezke baina badira arazo batzuk irakasleen artean agertzen direnak ordenagailuak ikasgelan sartzeko orduan. Esaterako nahi ezarena dago, baina hau askotan baliabide faltagatik izaten da. Beste arazo bat formakuntzarik ez izatean sortzen da eta badirudi formakuntza ikastaroak teknikara bideratuak daudela gehiago, alderdi pedagogikoa alde batera utziz eta hau akats larria da. Bestalde esan irakasle asko larriturik egoten direla beraien ikasleek ordenagailuez gehiago dakitelako, baina hau pertsonaren eta esperientziaren araberakoa da. Irakasleak teknologiara ohitu beharko dute, baina ikasleak azkar ohitzen direnez, honek arazoa sortzen du, zaila baita zu baino gehiago dakien bati irakastea. Inprobisatu eta aldaketak eragin behar dira eta honela, irakaslearen esperientzia eta izaeraren arabera aldatu daiteke egoera. Askok pentsatzen zuten, ordenagailuek irakaslegoa ordezkatuko zuela, baina hau ez da gertatuko, IKT-ak irakasleari laguntzeko baliabideak baitira. Tresna berriak irtetean, irakasleek hauen erabilera egokia dela jakinarazi nahi zaie, baina hori erabilerarekin batera jakingo dut.

3


Baina begira dezagun ordenagailuen erabilera lanbidetik haratago, pertsonengan sortze dituen aldaketetan alegia.Teknologia aurreratu honek aktibitateak aldatzen ditu eta honekin batera gu aldatzen gaitu. Idazteko erabiltzeak, korreo elektronikoak‌gure praktikak erabat aldatu ditu, gure bizitzako modua alegia, eta eskoletan sartzeak aldaketa kultural, sozial eta pertsonala dakar. Baina zein dira eraginak? Sozialki auzi batzuen aurrean jartzen gaituzte ordenagailuek. Emakumeen gaiari begira esaterako esan, nahiz eta beraiek izan ziren lehenak ordenagailuak erabiltzen, gaur egun ezberdintasunak daudela bi sexuen artean. Jokoen nahiz lanaren munduan, gizonezkoen erabilpena da nagusi eta horri buelta eman behar zaio zeren eta gizonezkoak gailentzea dakar. Bestalde esan, belaunaldi berriek orokorrean interes handia azaltzen badute ere teknologia berriekiko, hau beti ez dela honela gertatzen. Hala ere gurasoek, nahiz eta beraiek ordenagailuak maneiatzen ez jakin, positiboak dira beraien seme alaben formakuntza informatikoan eta dirua inbertitzen dute hori lortzeko. Arazorik larriena duten kontrol falta izan ohi da. Teknologiek, gizarte, pertsona eta kulturaren aldaketa ekarri dute, eta gaur egun haurrak teknologiaz inguratuta bizi dira, eta gurasoak ere erabilera eta ikaskuntza teknologikoaren alde daude, beraiek mundu hau ezagutzen ez badute ere. Hala ere, esan beharra dago, munduan zehar ez dagoela teknologia aukera bera, hemen desberdintasun handia dago eta hau gero eta handiagoa baita. Honek mundu osoa konektatuta ez egotea ekartzen du, ezberdintasun ekonomikoengatik batez ere, baina ezberdintasun sozialak ere markatzen dira, alfabetatuak eta ez alfabetatuak egongo baitira etorkizun batean, pertsona guztiek ordenagailua ezin baitute eduki. Beraz, badirudi ordenagailuen erabilerak ere ez dituela lokarri guztiak loturik.

KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIOA ESKOLAN Aldaketa sakona gertatzen ari da eta eskolak ezin dio honi bizkarra eman, IKTetan murgildu beharra dauka. Lehen, liburu eta material inpresoa erabiltzen zen eta orain, internet, ordenagailuak‌ Ikasleek ordu asko pasatzen dituzte pantailaren aurrean eta hauentzat objektu hauek normalak dira, txiki-txikitatik ezagutu baitituzte. Aurreko belaunaldietakoak bizitzakoarekin ez dauka zerikusirik, hauek informazioz betetako 4


mundu batean bizi baitira. Hau dela eta, eskoletan alfabetizazio berriak garatu beharko dira: MULTIALFABETIZAZIOA -Ikus-entzunezkoa: Ikus-entzunezko produktuak analizatu eta produzitzeko gai izatea, baita hauei kritikoki erantzutea ere. -Digitala: Teknologiaren erabilera informatikoa garatzea, interneten nabigatzea, hardware eta softwareak ezagutzea‌ -Informazioarena:Informazioa bilatzeko gaitasuna,hau bilatu,hautatu, analizatu eta birmoldatzekoa gai izatea. Honela, multialfabetizazioa lortuko dute ikasleek. Kultura desberdinetako medio eta hizkuntza ikasteko prestatu behar da ikasleria, eta hori hiru alfabetizazio hauek lortzean garatuko da.Ikasleek, ikasten ikasi, informazioa lortzen jakin, iKT-ak erabiltzen jakin eta hauek gizartean duten inpaktuaz ohartu beharko dira. Honela, ikasle arduratsu eta kritikoak izango dira, alfabetizazioa ikaskuntza luze eta sakona izango delarik. Multialfabetizazio honetan 4 dimentsio daude. DIMENTSIOAK -Instrumentala: Hardware eta softwaren erabilera. -Kognitiboa: Informazioa bilatu, hautatu,analizatu, ulertu eta birmoldatzeko gaitasuna, IKT-ak erabiliz. -Sozio-aktitudinala: IKT-en erabilera egokia egitea eta gizartean hauek positiboki erabiltzea, lan kolaboratiboak eginez. -Axiologikoa: IKT-ekiko arduratsua izatea, eta balore eta kritikotasun etikoa izatea. Eskolaren helburua beraz, ikasle konpetente bat garatzea izango da, IKT-ak erabiliz informatzeko gai izango dena. Egoera berri honen aurrean irakaslearen rola ere aldatu egiten da

5


a) Ikasleek informazio ugari dute haien eskuera, baina horri forma ematea zaila da, ezagutzan bihurtzeko.Irakaslearen lana, irakasleari informazioa nola bilatu, egokiena nola hautatu, analizatu, birmoldatu eta hori zabaltzen laguntzea izango da. b) Garai batean, irakaslea eta liburuak ziren informazio iturri bakarrak, baina orain hori aldatu egin da eta ikasleek informazioa lortzeko bide ugari dituzte eta hauek erabiltzeko ezagutzak dituzte gainera. c) Irakasleak orientatzaile eta laguntzaile papera hartu du, klasean eginbeharrekoa aurrez prestatu beharko du, talde lanak eta arazoen irtenbideak bilatzeko lanak proposatuz. Irakasleak, proposatutako lanak eitean, pausuak zehaztea eta orientatzea izango da, emaitzak superbisatu eta ebaluatuz. d) Ordenagailuen bidez ikasiz gehiago landuko dute ikasi beharrekoa eta orientatzaile lanak egingo ditu hemen ere. e) Teknologiak erabiliz eta beste ikastetxeekin harremanetan jarriz talde lanak egitea. Honela, ikasle eta irakasleak ere harremanetan egongo dira ikastetxetik at ere, eta honek ikaskuntza zabalduko du. Irakasleak IKT-en erabilerarekin helburu aldakorra dute, eta hau izango da lortu beharreko modelo hezitzailea: 

Konpetentzia digital eta informatikoa lortzea, hori zabaldu eta kritikoki erabiliz.

IKT-ak erabiliz informazioa lortzea.

Ordenagailuak erabiliz, lan egiteko modua aldatzea.

Talde lana sustatzea baita beste eskolekin ere.

Irakaslea orientatzaile izatea.

Multialfabetizazioa garatzea. Honela ikasleak liburu zein IKT-ekin hezitzea izango litzateke egokiena.

Amaitzeko esan behar da, eskolak multimodala izan behar duela, non, bertan ikasleak paperezko liburuetatik eta teknologia berrietatik jasotako informazioarekin garatu behar dien ikaskuntza prozesua.

NATIBO DIGITALAK, INMIGRANTE DIGITALAK Eskola porrota gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da Europa mailan eta harrigarriena da, kontu honekin guztiarekin punturik garrantzitsuena pasatzen zaigula. 6


Gaurko ikasleak ez dira atzokoan bezalakoak, aldatu egin dira, eta ez moda kontuan bakarrik, teknologia digitalak eragin dizkien aldaketak ere handiak izan dira, pentsaeran eta batzuen ustez garunean ere eboluzioa eragin baitute. Gaur egungo ikasleengan eta lehengokoengan desberdintasun handia dago, izan ere, batzuk natibo digitalak dira, hau da, jaio zirenetik teknologiaz inguratuta bizi dira eta bestak inmigrante digitalak dira, teknologia beren bizitzan zehar ezagutu dute, eta horretatik bizitza berri batera ohitu behar izan dute. Hau dela eta, irakaskuntzan arazo bat sortu da, izan ere, inmigrante digitalak natibo direnei irakatsi beharko diete. Hizkuntzaren adibideari jarraiki, gauza jakina da berandu ikasten den hizkuntza bat gehiago kostatzen dela ikasten, eta teknologiarekin ere gauza bera gertatzen da. Horrek eragin nabarmena du hezkuntzan, askotan, ikasleak baitira irakasleari bideo b at egoki jartzen irakasten dietenak. Gauzak horrela, immigrante digital askok nahiago dute hizkuntza hau ez ikasi eta beren hizkuntza zaharrean irakasten jarraitzea. Bestalde, kontuan hartu behar du, kultura berri honetan hazi eta hezi diren natiboak ez dutela informazioa berdin prozesatzen eta beste modu batera dituztela gauzak. Irakasteko modua zaharkitua eta desinteresatua iruditzen zaie, ez dute berdin ikasiko. Hau guztiagatik, irakasleok irakasteko modua birplaneatu beharko genuke, metodologia eta kontzeptuen aldetik, esate baterako.Kontzeptu asko gaur ez dira interesatzen, esaterako. Irakasle bezala, bi puntu hauek kontuan hartu beharko ditugu eta klaseak interesgarriak eta erakargarriak egin.

Eskola porrotaren gakoa gure esku dago, alda

gaitezen gizartearekin batera. Hau lortzeko, metodologia aldatu beharko dute eta azkarrago lan egin, natiboen mailara iristeko. Aldi berri honetako ohiturak hartu eta irakasgai guztietan aldaketa bat eman beharko dute.

BALIABIDE DIDAKTIKOAK ONLINE- Eskola 2.0 ďƒ Irakasleek eskuragarri dituzten baliabideak: -

OINARRIZKO

MAILA:

Interneteko

leku

ezberdinak

+

baliabide

konbentzionalak - ERDI-MAILA: multimedia materialak + objektu digital hezitzaileak) 7


- Benetako esperientzia, ahalik eta testuinguru gertuenean + ikaskuntza birtuala - Objektu digital hezitzaileetan dauden sekuentzia unitateak (secuencias y unidades didácticas en entornos virtuales de aprendizaje) FORMAKUNTZARAKO, METODOLOGIARAKO ETA TIC JARDUEREN inguruan, baliabide ugari daude (TIC maila ezberdinetakoak) Eskola 2.0: - 1. MAILA: Oinarrizko TIC, PDI, Hardware, ofimatika, mutilmedia, bilatzaileak eta komunittea - 2. MAILA: Inguruaren ezagutza, lengua eta matematikaren inguruko baliabide didaktikoak online ( wikiluna, la superficie esaterako) - 3. MAILA: LAMS, TIC ariketak, “mobil-web” eta “600 contenidos” inguruko baliabide didaktikoak online ( Aventuras con GPS esaterako) Materiala: Web 2.0-an dauden ordenagailu eta programak  Google Calendar, Wordpress, TuxPaint//Gimp, Gmail eta Blogger Metodologia:

TIC

ariketa

desberdinak,

LAMS-en

oinarritutako

irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta ODE-ak erabiltzen dira); ingurunearen, sozialaren eta kulturaren ezagutzarako. TIC Sekuentzia didaktikoak: ODE-ak, TPACK-eko sekuentzia didaktikoak, proiektu kolaboratiboak eta LAMS-ko sekuentzia didaktikoak dira. Besteak beste, “Ríos y lagos”, Ilargiari buruzko wikia, laburpenak posterrean bilakatu eta “cálculo de superficies: teselados”

Eskola 2.0 Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak IKTak duela 25 urte baino gehiago dira gure bizitzaren eta kulturaren zati eta gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta modelatzeko ahalmena dute.

8


Eskola, teknologia horiek txertatzeko eremu egokia da eta bai irakasleek, ikasleek euren buruari nahiz teknologiek,

haurrei autonomoak eta sortzaileak

izaten lagunduko diete. Gaitasunari dagokionez esaten da, askotariko egoerei irtenbidea ematen ahalbidetzen duten hartutako ezagupenak, egokimenak eta nortasun-ezaugarriak modu integratuan gauzatzeko ahalmena dela. Gainera gaitasunen garapena etengabeko prozesua da, eta ezagupen, trebetasun, jarrera eta arduren norainokoa hartu behar du kontuan. 

Irakasleentzako gaitasun mapa

1.Lanbide

arloko

garapena

eta

kudeaketa:

Ikasle-lanari

loturik

irakasleak egin behar duen kudeaketari dagokionez irakasleak izan behar dituen gaitasunak bitzen ditu. Adb: IKTen erabilgarritasuna ulertzea (eskola kudeaketa sistemak), IKTek administrazio- eta irakaskuntza-kudeaketan lagungarriak diren materialak sortzeko eman dituzten aukerez jabetzea (testu prozesaketa), IKTen erabilgarritasunez jabetzea(buletin elektronikoak), testu prozesaketarako oinarrizko eragiketak egitea (blogak, wikiak‌). 2.DIDAKTIKA, PEDAGOGIA eta CURRICULUMA: Irakasleak ikasgelan egiten duen lanari dagozkion irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan zuzeneko eragina duten gaitasunak biltzen ditu. Adb: Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea IKT baliabideak erabiliz (wikiak, markatzaile sozialak), ikasleek beren esperientziak eta helburuak diseinatu eta jardunak ebaluatu IKT baliabideak erabiliz (bideoeditoreak, animazio-editoreak), ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatu IKTak erabiliz (ikasgelako bloga, lankidetza webguneak).

3.Herritartasun

digitala:Ikasleak

herritar

digital

arduratsu

eta

konprometitu gisa prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu barnean. Adb: Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea (webgune espezializatuak) sarbideko gako pertsonalak erabiltzean pribatasunari eustea, ikasleek beren informazioa webean partekatuta hartzen

9


dituzten arriskuak aditzera ematen ahalbidetzen duten esperientziak disenaitu, gauzatu eta ebaluatzea(nortasun lapurreta). 

Ikasleentzako gaitasun mapa

Ondorengo 3 ardatz hauek azpikategorietan banatuta daude horiek guztiak IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte, hezkuntza-maila guztietan komunak direnak. 1.Trebetasun teknologikoak:Hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupen teknologia berriak ikasteko transferitzea. Adb: Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea, IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea… 2.Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du barnean; ikasleak bere aukeretan konfiantza du eta argi dauzka bere ahuleziak eta indarrak. Gainera pertsona bakoitzetik eta aukera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago. Adb:

Komunikatzea

eta

lankidetzan

aritzea,

ingurune

birtualetan

moldatzea… 3.Herritartasun digitala: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du, eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz. Adb:

Informazioaren

pribatutasuna

aintzat

hartzea,

komunikazio

elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea…

ESKOLA 2.O E- LEARNING INGURUNEA Hezkuntza

elektronikoko

sistema

gaikuntzarako eta irakaskuntzarako IKT

da.

Bertan,

erabiltzen

prestakuntzarako,

dira. Hau

da, teknolgia

ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko erabiltzea. Ingurune transmititu,

bainatu

funtzionaltasunak

virtual eta

eduki

bat

sortzen

antolatzea

behar

ditu,

da,

eta

errazten eduki,

lineako du.

edukiak

Hemen,

komunikazio,

sortu,

oinarrizko

ebaluazio

eta

autojarraipen, eta kalifikazio eta txostenei dagokionean.

10


Hauek dira plataforma batean ager daitezkeen elementu batzuk: 

Agenda aktiboak

Komunikazio- eta lankidetza- tresna sinkronikoak (txata) eta asinkronikoak (foroak, blogak)

Ebaluazio tresnak (galdesortak, testak)

Liburutegia

Estatistikak

Olgetarako tokiak (ikasle-tutore hizketaldiak, modu informalean) Ikasgela birtualaren ezaugarri nagusiak:

Elkarreragina

Lankidetza

Asinkronia: ikasteko materiala une oro eskuragarri izatea Ikasgelarako gomendioak:

Hezkuntza- aplikazioak garrantzitsuak denontzat

Zuzendaritza eta irakasle taldeak bilera pedagogikoen edukia antolatu, datu base bat sortu eta edozein gairen bilaketa erraztu edo berreskura dezake.

Komunitatearekiko komunikazio kanalak sortu (gurasoentzat informazio espezifikoa)

Ikasleekin harreman estuagoa ezarriz, hauek irakaskuntza- helburuetara bideratu, eztabaidak eta ekintzak bideratuz

Tutoretzak

Pedagogia social konstruktibistan dago oinarritua Ikasleen aukerak:

Glosarioa

Txatak

Foroak

Inkestak eta galdesortak

Wikiak Guneak:

Moodle

11


BILAKETA TRESNA Modu sistematikoak dabilen sistema informatikoa da. Interneteko datu basean

bilatu,

hauek

katalogatu,

sailkatu

eta

antolatzen

ditu,

ondoren,

erabiltzailearen esku jarriz. Bilatzaileren batera jo eta bilatu hitzaren ondoan dagoen koadro txurian bilatu nahi duguna idatziko dugu. Hainbat esteka agertuko zaizkigu, bertan hitz hori ageri delarik. Irudiak

bilatu

nahi

baditugu,

“irudiak”

sakatuko

dugu,

orrialdearen

goikaldean. Informazio zehatzagoa bilatzeko “ ldkjf” idatziko dugu, komilen artean. AND , ETA, + jartzen badugu bi hitzak bilatzen dituzten webguneak bilatuko ditu. OR , EDO jarriz gero, bi hitzetako bat bilatzen dituztenak azalduko zaizkigu. Ikasleek bilaketak egiteko eta emaitzak irakurtzeko hainbat estrategia erabiltzen dituzte, eta hauek ikaskuntza autonomoa eta esanguratsua sustatzen dute. Motibatu egiten dituzte ikerketan, eta ikasten ikasten dute, teknologiarekin kontaktuan daude, eta hizkuntza komunikaziorako gaitasuna garatzen dute. Bilatzaileak: 

Google

Yahoo

Altavista

12

Konpetentzia digitala  

Konpetentzia digitala,ikt

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you