Page 1

U.P.V. / E.H.U.

Eskola eta IKTak Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan? Ibmalalah Taldea


IKTen inguruko hiru laburpen txiki aurkituko dituzu txosten honetan, guztiak, eskola eta IKTen ingurukoak. Lehenengoa IKT-ak gizarteko edonorentzako baliabideak izateaz gain, hezkuntza esparruan, irakasleek daukaten baliabideetako garrantzitsuenetako bat da; bere helburua, komunikatzea eta informatzea izanik. Honela beraz, hezkuntzan ikasleek komunikatzen ikasteko ezinbestekoak dira. Azken mende honetan, gure gizartean aldaketa ugari eman dira teknologiek eraginda; alor desberdinetan eman diren arren, hezkuntzaren eman direnek sakontzera joko dut. Izan ere, gaur egun ikastetxeak teknologikoki oso ondo hornituak daude, ordenagailuak, arbel digitalak, proiektoreak eskuragarri baititugu besteak beste. Beraz argi dago, garai batean horrelako baliabidearen hutsunea edukitzean, hezkuntzak beste antolaketa bat jarraitzen zuela, non irakasleek paper aktiboago bat zeukaten eta ikasleek ordea, pasiboa. Gaur egun aldiz, IKT-ak gure gizartean indar handia hartu duten aldetik, hau hezkuntza eremura zabaldu dela begi-bistakoa da. Horren da nabarmena gaur egungo ikasleak IKT-ekin batera hezten ari direla, ezagutza honek, natibo digitalak izatera bideratzen dituztela. Honen aurrean, hezkuntza honen parte izan ez direnak imigrante digitalak dira, ez baitute teknologiarik ezagutu honen hedapena eman den arte; halere, ikaskuntza honen beharra ikustean, pixkanaka doaz familiarizatzen IKT munduan. Gaur egungo irakasleek kasua hain zuzen honekin hertsiki loturik dago, izan ere, txikitatik formakuntza teknologiakoa jaso ez duten aldetik, orain pixkanaka ikasten joatea tokatzen zaie, tpack ideiaren funtsa barneratuz; hots, irakasleek teknologiarekiko ikaskuntza barneratzea.Beraz, lehenagoko ikasleak pasiboak zirela aipatu badugu, egun eman den aldaketak, rol aldaketa ere ekarri du. Hau da, egungo hezkuntzan parte hartzen duten haurrak aktiboago jokatzen dute, sistemak horrela bideratzen duelarik; era berean, irakasleak paper pasiboagoa bereganatu dute. Hau dela eta, sistema honek lankidetza ikaskuntza sustatzen du, hots, talde lanean oinarritzen den sistema da, non bakoitzak bere ideiak eta ezagutzak adierazi ondoren talde adostasun batetara iristen den.

2


Sistema hau aurrera eraman ahal izateko, IKT-en funtsa aztertzea beharrezkoa da. Hain zuzen, IKT-ak hiru osagai ezberdinez daude osatuta; batetik, hardware-a, ordenagailuaren elementu fisikoak dira, beste hitz batzuetan, informazio datuak fisikoki biltegiratu

eta

kudeatzeko

gailu

elektronikoak

(scanerra,

ordenagailua,

inprimagailua‌). Bestetik, software-a dago, programak, aplikazio informatikoak eta instrukzio multzoa biltzen dituena (ofimatika, sistema eragileak‌). Azkenik, internet ezinbesteko osagaia da IKT-etan (markatzaile sozialak, sare sozialak, bideo nahiz irudi partekatzaileak‌).

Alor

honetan,

interneten

alegia,

web

2.0-ren

garrantzia

azpimarratzeka da, lankidetza sustatzen duena filosofia bat izanik (esan beharrik ez dut ikusten, aktibotasuna bultzatzen duela). Modu honetara, web 1.0 alde batera utzi da, erabiltzaile pasiboa ukatuz eta iritzia elkarbanatzeko eskubidea emanez. Era berean, web

2.0-k

honako

ezaugarriak

ditu:

kolaborazioa,

informazio-trukaketa,

erabilgarritasuna, talde inteligentziaren garapena eta komunikazioa (nabarmenenak aipatzearren). Hain zuzen, filosofi hau oso erabilgarria da gaur egungo hezkuntzan, azken batean, biek berdina sustatzen dutelako, lankidetza ikaskuntza. Azken hau, eskola esparruan benetan emateko, hainbat aplikazio nahiz zerbitzu daude eskuragarri; eraginkorrenak: blogak, wikiak, sare sozialak, markatzaile sozialak, google eta bideo, soinu nahiz irudi partekatzaileak. Azkenik aipatu nahiko genuke XXI. mende honetan, hezkuntzan indar handia hartu duen proiektua, Eskola 2.0 dela, non irakasleak ezagutza teknologiko, diziplinar eta pedagogikoa garatzeko beharrezkoak diren materialak eta baliabideak dituen. Honela beraz, gaur egungo hezkuntzan teknologikoki konpetenteak izateko baliabide ugari ditugu, lankidetza moduan emateko sustatzen dutenak. Bestalde, honen erabilera egoki bat bultzatzea komeni da, teknologiak ez ditugularik erabiliko edozein ariketa mota egiteko. Bigarrena XXI. mendeko gizarte honetan, teknologiek gure eguneroko bizitzarengan duten eragina begi bistakoa da bai etxean, lanean nahiz ikastolan IKT ugariz inguraturik baikaude. Bestalde teknologia hauek pixkanaka bilakatzen joan dira eta bakoitzaren bizitzarengan modu ezberdinean izan dute eragina. Erabiltzaileen artean batzuk, 3


jaiotzetik IKT-en inguruan hezi dira eta erraz ulertzen dute hauen erabilera, NATIBO DIGITALAK deitzen dira. Beste batzuk berriz, hauen erabilerara moldatu egin behar izaten dira eta ez dute jaiotzatik hauek ezagutzeko aukerarik izan, eta zailtasunak dituzte hauek ulertu eta menperatzeko. Azken hauei INMIGRANTE DIGITALAK deitzen zaie. Halaber, gaur egun informazio gizarte batean gaudenez, hauen ezagutza minimo bat izatera behartzen gaitu. Hortaz hiritarrek gailu teknologikoei erabilpen egoki bat eman behar diete eta horretarako beraien arteko lotura ezinbestekoa den hiru alfabetizazio moten multzoa beharrezkoa dute. Hau da, ikus-entzunezko alfabetizazioa (gauzak ikusi eta entzun ahal izatea), teknologikoa (informatika eta gailuen erabilera) eta

informazioaren

bilakaera

(nola

bilatu,

eraldatu

eta

konpartitu),

hots

multialfabetizazioa. Ezer baino lehen, IKT hitzak, Informazio eta komunikazio teknologiak esan nahi du eta gure gizarterako orokorrean, nahiz hezkuntza munduko irakasleentzako baliabideak dira. Horrela, ba, IKT-ak hainbat baliabide mota ezberdinetan sailka ditzakegu, software, hardware eta internet hain zuzen ere. Lehenik eta behin softwarea ukaezinak diren datu eta programa informatiboen multzoak osatzen dute. Bere barnean batetik sistema eragileak hala nola Android edo Linucks, bestetik hezkuntza munduan sarri erabiltzen diren Open Office edota Microsoft Office besteak beste, eta azkenik, hezkuntzarako aplikazioak Ikasys nahiz Eskola 2.0 proiektuak aurki ditzakegu. Bigarrenik Hardwarea dugu eta hau sistema informatiko baten atal fisikoa da. Bertan, hainbat gailu ezberdin aurki ditzakegu;teklatua, inprimagailua edota eskanerra besteak beste. Azkenik, IKT-en baliabideen artean, internet ezin daiteke aipatu gabe utzi. Ordenadore arteko komunikazio-sare erraldoia da, gaur egungo liburutegi nagusia den eta baliabide ugari ematen dizkigun trena. Teknologia hauen erabilgarritasunari so eginez gero, izenak dioen bezala alde batetik, informatzeko balio dute, bai informazioa aurkitu, analizatu, aukeratu, eraldatu nahiz zabaltzeko. Beste batetik, komunikatzeko funtzioa ere betetzen dute. Izan ere, espazio eta denbora hautsi dira hauei esker. Hau da, munduko beste puntan dagoen pertsona batekin harremanetan jartzeko, zauden tokian egonda ere ez duzu inolako 4


arazorik izango, hori ahalbideratzen duten sistemen artean email-a, blog-ak nahiz sare sozialak aurkitzen direlarik. Horretaz gain, aipatzekoa da ere IKTak erabiliz elkarlana ere bermatzen dela, hots lankidetza, hortaz batez ere irakaskuntzan oso baliagarriak izango dira, beranduago azalduko dudan moduan. Esan bezala, informazioaren gizartea bilakatu denez IKT-en erabilera testuinguru ezberdinetan ematen da bai lanean, aisialdian nahiz hezkuntza arloan besteak beste. Guri interesatzen zaigun eremua eskola dela kontuan izanik, azken honetan IKT-en eragina aztertzeari ekingo diot. Horrela, ba, Teknologiek gizartean duten ondorioak ikusirik eskolak ere IkT-etan murgiltzeko beharra dauka. Hortaz, bai irakasleek konpetentzia digitalaren eskuratzea nahiz kideen arteko lankidetza ikaskuntza bat beharrezkoa suertatzen da. Eskolaren helburua beraz, ikasle konpetente bat garatzea izango da, IKT-ak erabiliz informatzeko gai izango dena. Ildo horretatik, egungo eskoletan ikasgelan lan egin eta ikaskuntza modu digital bat aurrera eramateko erremintak eskaintzen dituen web 2.0 proiektua martxan dago. Filosofia berri honek aukera anitzak eskaintzen ditu hezkuntza munduaren hobekuntzarako nahiz modernizaziorako eta era berean,

interneten diseinatzeko,

erabiltzeko eta pentsatzeko moduan aldaketa bat suposatu du. Azken finean, erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Web 2.0k online aplikazio ugari ditu eskuragarri bai bilatzaileak(katria), informazio gune ezberdinak sortu eta elkarbanatzeko (wikiak eta blogak) aukera ematen dutenak, mapei buruzko aplikazioak (google maps), multimedia aurkezpenak egiteko programak (slideshare), argazkiak partekatzeko aplikazioak (flickr) nahiz elkar komunikatzeko sare sozialak(tuenti eta facebook) besteak beste. Dena den, web 2.0 proiektuak baditu bere alde negatiboak. Izan ere, informazioaren saturazioa, analfabetismo teknologikoa edota IKT-ekiko prestakuntzaren beharra bezalako arazoak dakarzki. Historikoki hezkuntza teknozentrikoa izan da ikasleetan baino teknologietan gehiago

zentratu

dena

alegia.

Bestalde

gaur

egun

ikasleei

zuzendutako

(alumnozentrikoa) hizkuntza proiektu bat abian da, eskola 2.0 proiektua alegia. Ekimen 5


honen helburu nagusia ikasgelak digitalizatzea izango da, ikaskuntza-irakaskuntza digitala eskainiz, bai eskolak gizartera hurbiltzea zein hezkuntzako aldaketa lortu nahian. Hortaz, IKT-ak ikasgelara eramateko, ikastetxearen azpiegitura egokiak, irakasleen formakuntza nahiz IKT-ekiko jarrera egokia beharrezkoa da. IKT hauen artean aipagarrienak arbel digitalak, ordenagailuak nahiz interneterako konexioa beti ere software libreak erabiliz.

Gainera, Eskola 2.0 proiektua aipatzearekin batera, Tpack eredu teorikoa ezin da aipatu gabe utzi. Modelo honen arabera, eskola 2.0ren filosofiaren antzera planifikazio didaktikoak irakatsiko diegun pertsonengan jarri beharra dago atentzio, hots alumnozentrikoa izan behar da. Eduki Teknologiko Pedagogikoen Ezagutza (tpack) irakasleek euren ikaskuntzan izan beharreko integrazio-teknologikoa identifikatzen saiatuko da, teknologiez baliatuz ariketa didaktikoak diseinatzen lagunduz. Modelo honek irakasle batek bere lana garatzeko izan beharreko ezagutzak azaltzen ditu, hiru eremu nagusitan banatuta. Lehenik eta behin bere diziplina ezagutu beharra dauka, hura maneiatzen ez badaki ezingo baitie haurrei erakutsi, hots ezagutza disziplinarra (edukiak). Bigarrenik, Ezagutza pedagogikoa (metodoa) izan beharra dauka, hots, nola erakutsi behar duen

jakin beharko du eta azkenik, ezagutza

teknologikoa (ordenagailuak) egongo litzateke, IKT-ak maneiatzen jakitea ere ezinbestekoa baita. Azken finean, hiru eremu hauen artean ezagutza teknologikopedagogiko-disziplinarra osatzen dute. Horrenbestez, IKT-en nondik-norakoak ongi ezagutu ondoren bere alde onak nahiz txarrak dituztela ondoriozta daiteke. Izan ere alde batetik IkTekiko menpekotasuna, pertsona eta talde sozialen kontrola, uniformismo soziala nahiz desberdintasun sozial, kultural eta ekonomikoak areagotu ditzake zoritxarrez. Bestalde, ez dago zalantzarik zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, komunikazio sinkronoa eta asinkronoa (instantaneo) edota pertsonen arteko komunikazioa erraztea bezalako alderdi oso mesedegarriak dituztela. Hirugarrena IKTak makinen eta pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira. Hauek zati fisikoa duten bezala, hardwarea deritzona, zati ukiezina 6


ere badute, softwarea, alegia. Lehenengoaren adibide ditugu ordenagailua, arbela digitala eta eskanerra. Bigarrenean, hezkuntza programak (steck objektu digitalak), sistema eragileak (Windows, android) eta Ofimatika (datu base, aurkezpen eta kalkulu orriak) sartzen dira. Terminal hauek INTERNET erabiltzen dute interkomunikatzeko, konexio ezberdinen bidez. Hau egunerokotasunean erabiltzen dugun liburutegi nagusia da. Interneteko filosofia aldatu egin da, erabiltzailea pasibo izatetik aktibo izatera pasa den arte. Web 2.0 izena eman zaio filosofia berri honi. Honek online zerbitzuak eskaintzen ditu. Hona hemen ematen dituen aukera desberdinak: Bilatzaileak: katria Sortu eta elkarbanatzeko: wiki edo blogak Mapak egiteko: google maps Multimedia aurkezpenak: slideshare Poadcasting: last.fm Argazkiak partekatu: flickr Sare sozialak: tuenti, facebook Bideoak partekatu: youtube Markatzaile sozialak: delicious Hala ere, arazoak ere ematen ditu: informazioaren saturazioa, analfabetismo teknologikoa edo hauekiko prestakuntza beharra, esaterako. IKTak gizartean (smartphone, bideo joko‌) eta hezkuntza sisteman aurki ditzakegu. Azken honetan, aldaketak (web 1.0tik 2.0ra), prestakuntza, lankidetza eta proiektu desberdinak eskaintzen dira. Proiektu ezagunena, ESKOLA 2.0 da. Ekimen honek helburutzat IKTak ikasgelara eramatea du. Horretarako, ikastetxeen azpiegiturak prestatuak egon behar dira, irakasleak prestakuntza izan behar dute eta hauekiko jarrera egokia izatea ezinbestekoa da (teknofobiari ihes eginda). Proiektu honen planifikazio didaktikoa ikaslean zentratzen da (teknozentrikoa izatetik alumnozentrikoa izatera pasa da) eta honetarako Tpack modeloa aurkezten da. Batetik, irakasleak bere diziplina 7


ezagutu behar du (edukiak). Bestetik, ezagutza pedagogikoa barneratua izan beharra dauka (metodoa), hau da, nola irakatsi jakin behar du. Azkenik, teknologiak ezagutu behar ditu. Honen aurrean, irakasleen planifikazioa honakoa izan behar da: Egonkorra: ikasle zehatz batzuentzat egina eta pentsatua Kontextura moldatua Ariketetan oinarritua Errutinizatua Planifikazio didaktikoa lortzeko, prozesu hau jarraitu beharra dago: Curriculumeko edukia aukeratu, eta helburu eta konpetentziak begiratu Era praktikorako erabakiak hartu Jarduera motak hautatu Ebaluazio estrategiak zehaztu Jarduera burutzeko erabiliko den tresna aukeratu IKTak komunikatzeko, informazioa zabaldu, aurkitu edota eraldatzeko, eta lankidetzarako balio dute bereziki. Hauek konpetentzia batzuk barneratzen laguntzen digute: sozializazioa, kritikotasuna

eta

digitalizazioa.

Azken

honetarako

prestakuntza

teknologikoa

beharrezkoa dugu; batetik, IKTekiko jarrera egokia izan behar da (natibo eta emigrante digitalen aldetik) eta bestetik, multialfabetizazioa eskatzen du (ikusentzunezkoa, informala eta teknologiko digitala). Amaitzeko, alde on eta txarrak azalduko ditut. Komunikazioa errazten dutela argi dago, baita zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzen dutela ere. Baina ez dugu ahaztu behar, mepenkotasunaz gain pertsonekiko kontrola eta uniformismo kulturala sortzen dutela. Eta baita desberdintasun sozial, kultural eta ekonomikoa areagotu.

8


9

ESKOLA ETA IKTak  

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you