Page 1


Aurkibidea Sorgina eta usoa .........................4 Ijitoa eta zurgina ..........................5 Ipotxa hartza eta sorginkeria .......6 Sugearen larrua...........................7 Bela beltza eta azeria ..................8


Animalien buztana Garai hartan animaliek ez zuten isatsik. Saltzaile bat gurdi zahar batekin herrira agertu zen arte. Hark zeukan koipe premia! (gurdiak, esan nahi dut). Badakizue zer zekarren? Buztanak, gurdi bete buztan. Denak desberd inak.Ani maliek haren berri izan zutenea n berehala jo zuten zuten saltzailearengana. Azeria ibili zen azkarren. Makala da ba azeria… Berak erosi zuen buztanik sendoena eta politena. Etxerakoan azeriak katuarekin egin zuen topo, hura ere saltzailearengana zihoan. Katuak buztan pintto-pinttoa aurkitu zuen, zetazko suge bat zirudien. Marrak zituen trabesean, zebraren antzera. Eta katua ere pozik. Etxerako bidean zihoala zaldiak ia aurrean hartu zuen, arrapaladan zetorrren, trakatran-trakatran… Zaldia ere arin iritsi zen eta nahiko isats polita lortu zuen, ile luzeduna. Zaldiaren ostean behia agertu zen. Behiak hartu zuen buztana ez zen hain polita, baina euliak uxatzeko nahikoa.

Saltzailea alde egiteko zorian zegoenean, txerria agertu zen lokatzez beteta. -“Berandu zatoz. Bat baino ez daukat”, esan zion saltzaileak, buztan motz kiribildu bat erakusten. – “Niri bost axola. Ekarri!”. Atzean itsatsi zuen eta hor dabil munduan zehar Pepe baino zoriontsuago. Egia esan, zertarako behar du txerriak buztana? Buztanik gabe ere oso pozik bizi zen. Txerriak nahiago du lasai-lasai ibili eta ahal duen guztietan gorputza lokatzetan freskatu. Gizakia, egun hartan lo zegoen, eta isatsik gabe geratu zen


Sorgina eta usoa Bazen behin familia zoriontsu bat: senar-amazteak eta ume jaio berria. Auzoko guztiek miresten zuten familia hura: “Ah ze bikote ederra, eta semea zer esanik ez!”. Behin batean emaztea zuhaitz baten itzalpean zegoen haurtxoa magalean hartuta. Atso itsusi bat hurbildu eta…… – “Kaixo politori. Ilea utziko didazu?”

orrazten

– “Ez, eskerrik asko, ez daukat orrazteko premiarik”, – “Nik uste komeni Utzidazu, utzidazu!”,

zaizula.

– “Tira, komenigarria baderitzozu…orraztu!” Eta orrazten hasi zen. Baina atso temati hura sorgina zen, sorgin maltzurra, eta orratz beltz bat sartu zion lepoan. Orratza sartu eta emakumea uso bilakatu zen. Usoa, bai: hegoak zabaldu eta, pla-pla-pla, alde egin zuen! Atsoak, berehala, emakumearen tokia hartu zuen: zuhaitzaren itzalean eseri zen haurtxoa magalean jarrita. Auzokoak, haurra atso ezezagun itsusi haren eskutan ikusita, harritu egiten ziren. –Aizu, nor zara zu?

Eta sorginak gezurra. – “Ume honen ama! Nor izango naiz ba! Itxuraldatuta nago, bai, lehen emakume ederra nintzen, baina sorgin gaizto batek itxura hau eman zidan” Hasieran inork etzion sinetsi, baina hainbestetan esaten zuenez gauza bera, azkenerako denek ziria irentsi. Baita senarrak ere. Sorginak emakumea ordezkatzea eta etxe zoriontsu hartan sartzea lortu zuen. Etxeak lorategi polit bat zeukan eta egun hartatik aurrera egunero uso zuri bat hurbiltzen zen bertara. Senarrari uso hura asko gustatu eta harrapatzen saiatzen zen. Sorginak, berriz,: -“Zertarako nahi duzu uso nazkagarri hori! Ala! Goazen barrura!” Baina behin, zorionez, senarrak usoa harrapatu zuen. Gizonak burua laztandu zionean, arraroa zen zerbait aurkitu zion. Horixe arraroa! Orratz beltza zeukan kokotean sartuta. Gizonak orratza atera eta usoa emakume eder bilakatu zen! Bere emaztea zen! Emakumeak gertatutakoaren berri eman zuenean, herritarrek sorgina atxilotu zuten. Enparantzan epaitu eta herritik bota egin zuten.


Ijitoa eta zurgina Udaberriko eguzkitan han zebilen zurgina, aroztegiaren atarian, zerrarekin atzera eta aurrera, rrirra, rri-rra, egurrak mozten. Mahai azpian ardi txakur iletsu bat zegoen lo. Bekokian behera ere txima luzeak zituen. Aurrean zeukana ikusiko ote zuen txakur hark? Ijito bat pasatu zen aroztegiaren aurretik eta galdera hau egin zion lanean zebilen gizonari:

Lana bukatu zuenean ijitoa oso harro zegoen. Ez zen gutxiagora ko! Hartza zirudien txakurrari sahietsak ikusten zitzaizkion orain. Hala eta guztiz ere dotore zegoen.

– “Jauna, moztuko al diot ilea txakurrari?”

– “Jauna, zer iruditzen zaizu? Itxura aldaketa ederra, ezta?”

Zurgina oso lanpetuta zegoen eta burua altxatu gabe erantzun zion: “zeuk erabaki“. “Niri bost axola“ erantzun balio ere antzera. Ijitoak ezetzik entzun etzuenean, di-da hasi zen txakurra mozten. Guraizeei gora eta behera eragiten zien; Klis-klas, klis-klas, eta konturatu orduko itxura txukuna eman zion txakurrari. Lana nahiko aurreratuta zeukanean, galdera egin zion zurginari: – “Jauna? Patilak aterako dizkiot?” – “Egin nahi duzuna”. Eta berriro ere ijitoak: – “Buztanean ile matazatxo bat utziko diot?”, – “Utziozu..”.

– “Bai, lan ona egin duzu. Ilea moztu beharra zeukan txakurrak, bai horixe!.” – “Eskerrik asko jauna… zuk bai badakizu ondo egindako lana estimatzen”. Ijitoak guraizeak garbitu eta gorde egin zituen eta, zurginak diruaz ezer esaten etzuenez, berak aipatu zion: – “Lan txukunak bere ordaina izan beharko luke, ezta?” Zurginak zerrarekin jarraitzen zuen, baina horri erantzuteko, burua jaso egin zuen. –“Ordaina? Nola ordainduko dizut ba? Txakur hau ezta nirea eta…” Ijitoa txistua irentsi ezinik geratu zen.


Ipotxa hartza eta sorginkeria Negu gordin batean ama alabak gozo-gozo zeuden beheko suaren inguruan. Kanpoan elurra sendo zegoen. Norbaitek atea jo zuen, kax-kax!, eta neskatoak ireki: hartz bat zen, hotzak gogortzeko zorian zegoen hartz bat. Hasieran etxekoak ikaratu arren, laster elkarren lagun egin ziren. Alabak kilikili egiten zion sudurrean animalia iletsu hari. Hartza animalia gozoa zen, baina artega zegoen. – “Gustora nago zuekin baina joan beharra daukat ipotx sorginduek nire ondasun guztiak lapurtu baino lehen. Agur”, esan zien etxekoei. Egun horretan bertan, alaba egurretan joan zen basora eta han ipotx bat ikusi zuen. Bizar luzea zeukan, hain luzea ze zuhaitz batean kateatu zitzaion… Neskatoak askatu egin zuen eta orduan ipotxak zer esango eta: “Utzi pakean mukizu hori”. Urrez betetako morral bat lurpetik atera eta alde egin zuen. Hurrengo batean neskatoa azokara zihoala, ipotxa aurkitu zuen berriro. Arrano baten erpeen artean zegoen. Tiraka hasi zen neskatoa izaki ttipi hari lagundu nahian, tira eta tira, bereiztea lortu zuen arte. Ipotxak ordea, eskerrak

eman beharrean, inon direnak esan zizkion: “Ume zorri hori! Arropa tarratadaz didazu”. Zulo batean gorderiko zilar zakutoa hartu eta ospa egin zuen azkarazkar.

bete

Azokatik etxerakoan ipotxak eta neskatoak berriz egin zuten topo. Une hartan bertan hartz bat atera zen arboladitik eta ipotxari eraso egin zion. – “Aska nazazu! Hezurra eta azala baino enaiz. Heldu neska eder horri, guri-guri dago eta”. Baina hartzak, di-da, ipotxa akabatu egin zuen. Hartz hura, etxean babes eske egondako berbera zen. Ipotxa akabatzeaz bat hartzari larrua erori egin zitzaion eta printze eder bat azaldu zen haren azpian. Ipotxaren urrea eta zilarra printzeari lapurtutakoak ziren, jakina.


Sugearen larrua Oihanean Nagda izeneko neska eder bat bizi zen. Halakorik! Mutil guztiak ibiltzen ziren haren atzetik, baina berak Kuruti maite zuen. Kuruti ehiztaririk trebeena zen.Behin suge pozointsu batek Kurutiri kozka egin zion eta, egun batzu pasata, mutila hil egin zen. Ordurako Nagda haurdun zegoen. Hilabete batzuren buruan suge batez erditu zen eta sugea nagusitu zenean, jakina, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi. Herriko aztia arazoa konpontzen saiatu zen. Sugearen bikotekidea Ida izeneko neska bat izan zitekeela pentsatu zuen. Aztiak basoko etxetxo bat oparitu zion Idari, baldintza bakar batekin: etxean edozein bisitari onartzea. Goiz batean Idak suge bat aurkitu zuen atarian. Gezurra badirudi ere elkarren lagun handiak egin ziren. Zenbat berriketaldi egin ote zuten! Idak gutxien uste zuenean, sugeak ospa egin zuen. Eta handik gutxira mutil dotore bat agertu zen. Idak hura ere onartu egin zuen etxean. Behin batean Ida mutilarekin hizketan zegoela, suge larru bat ikusi zuen beheko suaren ondoan. Mutila ohartu barik, Idak sutara jaurti zuen larrua eta kiskali bezain laster mutilak hau esan zuen: -“Orain arte erdi gizon erdi suge izan naiz baina hemendik aurrera,

zuri esker, gizon osoa izango naiz�. Mutilak hartu zuen poza! Itxura aldaketari esker bazuen norekin ezkondu. Idarekin, jakina. Ze bikote ederra! Herriko neskak, ordea, oso penatuta geratu ziren, sugeari muzin egiteagatik mutilik gabe geratu zirelako.


Bela beltza eta azeria Azeria berean tinko: Mendia. Mendian tontor bat. Tontorrean zuhaitz bat. Zuhaitzean adar bat. Adarrean bele beltz bat. Bele beltza pozik eta harro, mokoan gazta zati eder bat hartuta. Ezagutzen duzue bele beltza? Bai, ezta? Eta azeria? Azeria ere bai, jakina! Kontua da gaztak usain ederra zuela eta azeriak usaimen aparta. Sudur zuloak dardarka hasi zitzaizkion eta ……. berehala aurkitu zuen gazta zatia. Zoritxarrez belearen mokoan zegoen. Azeriak, halere, laster asmatu zuen gazta hura bereganatzeko era. – “Egunon bele jauna “–hasi zitzaion koipekeriaz– “Ikusmira ederra dago hemen, ezta?. Eta eguraldia ere bikaina”. Beleak baietz esan …….burua mugituz.

zion

Azeriak hitz eginarazi nahi zion, gazta eror zedin: –“Polita zara, gero! Zure ahotsa zure itxuraren parekoa balitz arranoak ere ez lizuke itzalik egingo. Zeu izango zinateke txoririk ederrena, zeruetako erregea”. Belea pozik! Lumak harro-harro jarri zitzaizkion.

–“Gustora entzungo nuke ba zure kantua. Kantari trebearen itxura hartzen dizut”. Hainbeste laudorio entzunda, bele beltzari paparra puztu egin zitzaion. Hain zegoen harrotuta ze, kantuan hasi zen. Eta gazta zatia lurrera noski. – “Ai inuzentea!” –pentsatu zuen azeriak– “Harro ganorabakoa! Nire hitz ustelez bete duzu barrena, baina sabelik ez duzu beteko”. Azeri azkarrak jan zuen gazta zati eder hura, bai.

Ipuinaa ivan ibai  

umeentzako ipuin batzuk

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you