Page 1

Bizirik! ARRASATE

ARRASATEKO MERKATARITZA eta zerbitzuen ALDIZKARIA • 14. zenbakia • 2012ko martxoa

08

Alde zaharra oinezkoentzat

Automobilik gabeko erdigunea

06 Protagonista

Mariasun Pagoaga

04 Azoka berritua

Herriak eginda herriarentzat

12 Unión Cerrajera

Arrasatearren zaindari eta garapen iturri


2

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa


Erakusleihoa

04 Azoka berritua

Herriak eginda herriarentzat

06 Protagonista

Gure iritzia

Ekintzekin aurre egin

Plantar cara con actividades a 2012

Mariasun Pagoaga

Gabino Yarza / Ibai-Arteko presidentea

07 Elkartea

Arrasate Zientzia elkartea

08 Peatonalizar el casco viejo

Un centro urbano sin automóviles

10 Gurea ezagutzen

Udalatxeko gurutzea

11 Motzean • Breves

12 Unión Cerrajera

Arrasatearren zindari eta garapen iturri

14 Udaletik

Desde el Ayuntamiento

A

urtengo Arrasate Bizirik aldizkariaren lehen zenbakia duzu hau, 14.a. Urteko lehen ekitaldi nagusia otsailean ospatutako Merkemerkauaren zazpigarren edizioa izan da. 2011ko ildo beretik, aurten ere, saltokiak kalera atera dira, kale giroa animatuz eta, ondorioz, Arrasateri bizitasuna emanez. Ibai-Artek joan den urteko bidea jarraitzeko asmoa du, hots, herritarrengandik ahalik eta gertuen egotea eta herriak behar duen balio gehigarria eskaintzea. Dagoeneko, hasiak gara Ibai-Arte txartelaren promozioekin, martxoan zehar diru-baleak zozketatuz.

Aurten ere merkatarientzat ikastaro desberdinak eta herritarrentzat ekitaldi ugari antolatuko ditugu Ez da ahaztu behar, krisia dela-eta, ez dela urte onenetarikoa izango ez herritarrentzat, ezta merkatarientzat ere. Hala ere, Arrasateko merkatari eta zerbitzuen elkarteak bere esfortzu guztia jarriko du egoerari aurre egiteko. Horretarako, merkatarientzako ikastaro desberdinak eta herritarren parte hartzea bultzatuko duen ekitaldi ugari antolatuko ditu, horien artean: Ibai-Arte txartelaren promozioak, Merkemerkaua, Merkataritza Berdearen Astea, Gabonetako kanpaina… eta beste hainbat ekintza. Dena dela, aurretik urte gogor bat izan arren, gure ekintzekin aurre egingo diogu eta kale eta auzoak dinamizatzen saiatuko gara.

E

l ejemplar número 14 de Arrasate Bizirik que tienes entre manos es el primer número de 2012. La primera gran actividad que hemos organizado ha sido la séptima edición del Merkemerkaua en febrero. Así como en 2011, los comercios han vuelto a salir a la calle, animando el ambiente del municipio y dando vida a Arrasate. Ibai-Arte tiene intención de seguir en la misma línea, es decir, estando más cerca de los arrasatearras y dando valor añadido al pueblo. Por otro lado, ya estamos en marcha con las promociones de la tarjeta Ibai-Arte, sorteando vales-dinero durantes el mes de marzo. No hay que olvidar que, debido a la crisis, éste no es el mejor año para los ciudadanos ni tampoco para los comerciantes. Sin embargo, la asociación de comercios y servicios de Arrasate se esforzará todo lo posible para afrontar dicha situación. Se organizarán jornadas orientadas a los comerciantes y actividades para los ciudadanos, tales como: promociones de la tarjeta Ibai-Arte, Merkemerkaua, Semana Verde del Comercio, Campaña de Navidad… y otras actividades.

Este año también organizaremos jornadas orientadas a los comerciantes y actividades para los ciudadanos A este duro año que tenemos por delante, le plantaremos cara con nuestras actividades e intentaremos dinamizar nuestras calles y barrios.

Argitaratzailea: Ibai-Arte 175 p.k. • 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943 79 30 90 • www.ibaiarte.com Egilea: Arteman komunikazioa Argazkiak: Arteman komunikazioa / Josetxo Aranzabal Ale kopurua: 9.000 Lege gordailua: SS-1726-2008

2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

3


Azoka berritua

AZOKA BERRITUA Herriak eginda herriarentzat

Arrasateko oraingo azoka plazari buelta eman eta hobetu guran, herritarren eta herriko eragileen atea jo du Bagara Herrigintzan elkarteak, Arrasateko Udalarekin bat eginda. Hala, Gureztatu izeneko ekimena jarri dute martxan, guztien artean Arrasateko oraingo azoka birpentsatzeko helburuarekin. Bagara garapen sozialaren alde lanean dabilen mugimendu irekia da eta bere barruko kontsumoaren humanizazioaren inguruko taldean landu zen azoka biziberritzea. Udalari planteatu zioten ideia eta bien artean egin dute bidea azokaren gaineko parte-hartze prozesua martxan jartzeko. Herritarren eta eragileen iritziak, ideiak eta ekarpenak eskuratzeko Gureztatu prozesua landu eta parte-hartze saio irekiak egin dituzte. Lau hilabeteko epea izango dute lan-taldeek ekarpenak eta bestelakoak batu eta komunean ipintzeko. Bultzatzaileen asmoa da ekaina-uztaila aldera dinamika bukatu eta lan-taldeen ondorioak batzea.

Azoka berriaren ezaugarriak

Parte-hartze prozesuan eztabaidatzeko azoka berriak izan beharko lituzkeen lau ezaugarri planteatu dituzte: elikadura, produktu eraldatuak, aisialdi esparrua eta kultura ekintzak. 1. Oinarrizko elikadura produktuen artean, baserrikoak, eta harakin, arraindun, kontserba eta bestelako produktuak izan daitezke. 2. Produktu eraldatuen artean, berriz, bigarren eskukoak, birziklapena lantzen dutenak, artisautza-

4

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa

Asmoa da ekainauztaila aldera dinamika bukatu eta lan-taldeen ondorioak batzea koak eta beste aurreikusi dituzte. 3. Aisialdi esparruari dagokionez, gurasoek umeekin jolasteko leku bat, andre-gizonek musean egiteko, xakean jarduteko... 4. Kultura ekintzei begiratuta, azoka plazan kultura ikuskizunak, tailerrak eta antzekoak lantzeko plazatxoa bideratzea. Lau ezaugarriok abiapuntu hartuta, eztabaidatuko dute azokaren etorkizunari buruz.

Ibai-Arte ere, alde

Ibai-Artek adierazi du bat egiten duela azoka berritzeko asmoarekin. Elkartearen ustez, “oso garrantzitsua da Arrasateko azoka indarrean eta bizirik” egotea; “azoka aktibo badago eta jende askok bertara jotzen badu, herriak bizi handiagoa izango du, hori da behar duguna”. Udalari dagokionez, parte-hartze prozesuarekin herrian funtzionamendu desberdina lortu nahi dute, “herritarrak inplika dai-


Azoka berrituan mota askotako protagonista eta produktuek lekua izatea nahi dute. erre

Udalak parte-hartze prozesuekin lortu nahi du herritarrak gehiago inplikatzea tezen gehiago Udaleko kontuetan”. Parte-hartzea bultzatzen ari dira dagoeneko zenbait arlotan: Hirigintza sailean, adibidez. Hori dela-eta, azokaren inguruko prozesuan parte hartzera animatzen ditu arrasatearrak. Udalak ere arrasatearren “bizi kalitatean eragingo duen” azokagunea eraiki nahi du, premia hauei erantzungo diena: herriko merkataritza indartu; elikadura osasuntsua bermatu; hurbileko nekazaritza sustatu; herritarren arteko sare eta harremanak indartu; eta kontsumo ohitura iraunkorrei eta solidarioei bide eman.

Adibide praktikoa

Etorkizuneko azoka nolakoa izan daitekeen erakusteko azoka berezia egin zuten Seber Altube plazan otsailaren 11n. Hala, hileroko baserritarren azokari izaera indartsuago eta biziagoa eman zioten herriko talde gehiago gonbidatuz.

Reinventar la plaza del mercado La asociación Bagara Herrigintzan, con la aprobación del Ayuntamiento, ha puesto en marcha una iniciativa de participación ciudadana llamada Gureztatu, con el objetivo de repensar y mejorar la plaza del mercado de Arrasate. Han realizado sesiones de participación abiertas a todos los arrasatearras para conseguir opiniones y aportaciones de diferentes colectivos, en torno a cuatro ideas: alimentación, productos transformados, ocio y actividades culturales. Bagara desea terminar la iniciativa en junio-julio y presentar entonces todas las conclusiones.

2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

5


Protagonista

Mariasun Pagoaga Aktorea

“Oso esperientzia polita bizi izan dut zineari esker”

'80 egunean' filmean Maiteren papera egiteagatik ezagun egin da Mariasun Pagoaga arrasatearra. Ez da gutxiagorako, hamaika sari jaso baititu filmak nazioartean. Fagorren aurre-erretiroa hartu eta Doke antzerki taldean eman zituen lehen pausoak aktore moduan. Gazteagoa zenean zinegotzi lanetan ere ibili zen udalean. Nola hasi zinen antzerkian? Goikobaluren 10. urteurrena ospatu behar zutela-eta Arrasateko historiaren inguruan antzezlan bat egiteko jendea behar zuten eta prest agertu nintzen. 20 bat lagun elkartu ginen eta handik sortu zen gero Doke antzerki taldea. Zerbait egiteko gogoa eta ilusioa jartzen ditugu, baina horren guztiaren atzean daude ezinbesteko bi pertsona: Josemari Velez de Mendizabal idazlea gidoiak egiten eta Itziar Rekalde zuzendaria. Urtero emanaldi bat egiten dugu Amaia antzokian. Hortik pantaila handira egin zenuen salto, '80 egunean' filmarekin. Oso pozik nago, filmak aukera eman baitit jakiteko noraino naizen gai gauzak egiteko. Ez zitzaidan sekula burutik pasa ere egin film bat egitea.

6

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa

Antzerkiko zuzendariak deitu zigun esanez casting bat egitera joan behar genuela Pasaiara; taldeko lau kide joan ginen. Deitu zidatenean ea prest nengoen filmean parte hartzeko baietz esan nien. Hasieran beldurra izan nuen zinearen munduan sartzeko, baina guztia alderantziz gertatu da. Lagunak egin ditut eta oso ondo hartu gaituzte. Oso esperientzia polita izan da. Filmak 28 bat sari jaso ditu eta modu birtualean munduari buelta eman diogu, ez 80 egunean, baina kontinente guztietan egon da filma eta oso harrera ona izan du. Fagorren komunikazioan aritu zinen lanean. Ez da erraza izango nazioartean lanean ari den enpresa batean euskara bultzatzea. Kooperatibek eta Fagorrek betidanik eduki dute euskararekiko ardu-

Etxeko euskara daukat nik, baina Fagorren euskara irakasten jardun nuen ra. 30 urte nituela jende asko zegoen Fagorren euskaraz ez zekiena eta eskatu ziguten ea egingo genuen ahalegin bat euskara irakasteko. Etxeko euskara daukat nik, baina Fagorren euskara irakasten jardun nuen, 'Jalgi hadi' izeneko programarekin. Geroztik sartu da adibidez Emun, eta beste maila bat dago irakasteko eta gauza denak euskaraz egiteko. Arrasateko Udalean zinegotzi ere izan zinen. Udalean lanean ibiltzearen gauzarik onena eta txarrena? Onena da herriko arazoen berri jakitea eta horri konponbide bat emateko lan egitea. Txarrena, berriz, pertsonen arteko ezinikusiak sortzen direla. Niretzat gogorrena zen ordura arte agurtzen nuen pertsona batek udalean sartu eta

gero ez agurtzea. Bakoitzak bere iritziak baldin badauzka defendi ditzala mahai baten gainean, baina jende arteko harremana txartu gabe. Udalean geunden gure ideiak defenditzeko; zoritxarrez, ez genuen aukerarik eduki gehiegi egiteko. Nola ikusten duzu gaur egun Arrasate? Gaur egun oso ondo ikusten dut Arrasate eta pozik nago orain dagoen egoerarekin. Denon artean lan egin behar dugu herria aurrera ateratzeko.

nunca es tarde para la interpretación Mariasun Pagoaga es conocida por su papel protagonista en la película '80 egunean' dirigida por Jon Garaño y Jose Mari Goenaga. La película ha recorrido todo el mundo y ha sido galardonada con más de 20 premios en festivales internacionales. Pagoaga, prejubilada de Fagor, dio sus primeros pasos de actriz en el grupo de teatro Doke. Hace unos 30 años, fue concejal en el Ayuntamiento de Arrasate.


Elkartea

> ARRASATE ZIENTZIA ELKARTEA

Reconocer el ninguneado pero abundante patrimonio Arrasate Zientzia Elkartea se ha dado a conocer en enero del presente, retomando de esta manera el trabajo realizado por otros arrasatearras en la década de los 90. Esta asociación formada por gente inquieta con el fin de recuperar y conservar el patrimonio de Arrasate está abierta a todas las personas interesadas. Varios de los miembros de la asociación en su presentación pública.

El nuevo Plan General de Ordenación Urbana de Arrasate, expuesto recientemente en Kulturate, ha sido el detonante de la revitalización de Arrasate Zientzia Elkartea. Varias personas de Arrasate con diferentes inquietudes coincidían haciendo labores de investigación y documentación en la sala que alberga el archivo de publicaciones y trabajos locales de Kulturate. “El Plan General nos inquietó y nos unió con el mismo objetivo, porque prevé la eliminación de elementos de importancia de Arrasate. Por ello, nos reunimos con el objetivo de preservar y dar a conocer el patrimonio local”, nos contó Arantza Otaduy, una de las caras visibles de la asociación. Para ello, decidieron reflotar la asociación Arrasate Zientzia Elkartea que en la década de los 90 hizo un trabajo encomiable. Cinco personas de muy diferente perfil pusieron la asociación en marcha y, además, invitaron a la población de Arrasate a acudir a la exposición sobre el Plan General y presentar alegaciones al mismo.

Provocar debate en Arrasate

La asociación cuenta ya con 15 miembros y va creciendo; y la actividad no cesa: hasta la fecha ya se han reunido con representantes municipales y forales para dotar a las faldas de Udalatx y a la cueva Lezetxiki de una protección especial, así como para conservar el molino de Barrenatxo, el

caserío Solozar y la Escuela de Aprendices, entre otros. Adelantan que la acogida por parte de las instituciones ha sido buena, y que son varias las asociaciones de conservación de patrimonio que se han puesto en contacto para desarrollar proyectos en común. Asimismo, han provocado gran debate en Arrasate, lo que les parece altamente positivo. “Nuestro objetivo principal es descubrir qué elementos de valor tenemos y darlos a conocer, ya que el desconocimiento ha propiciado su desaparición”.

Inventario del patrimonio

La primera tarea consiste en elaborar un inventario que incluya todos aquellos valores históricos, artísticos, patrimoniales y etnográficos a conservar. Incluyen tanto edificios, áreas determinadas, naturaleza, así como costumbres de la localidad. “Queremos contar con la gente mayor, que nos cuenten cosas que ya hemos olvidado”. Los interesados pueden consultar el blog http://arrasatezientziaelkartea.blogspot.com. A su vez, Arrasate Zientzia Elkartea recalca que aunque en Arrasate no haya a día de hoy tantos monumentos, la historia de la localidad se remonta muy lejos y su importancia no tiene parangón: “Los hallazgos de Lezetxiki y la importancia de la industria del acero son solo dos ejemplos de su importancia”, aseguran.

“Nuestro objetivo principal es descubrir qué elementos de valor tenemos y darlos a conocer, ya que el desconocimiento ha propiciado su desaparición”

LEHENIK ETA BEHIN, GURE ONDAREAZ JABETU Arrasate Zientzia Elkartea osatzen duten kideak arrazoi nagusi batek batzen ditu: herriko historian jasotako ondarea galtzen ez uztea. Hortik abiatuta, ondarearen inbentarioa egin nahi dute eta hori herritarrei zabaltzea. Denbora oso gutxi daramate, baina dagoeneko hainbat erakunderekin harremanetan daude eta herriko zenbait elementu babesteko lanean ari dira. Interesatuek webgune honetara jo dezakete: arrasatezientziaelkartea.blogspot.com.

2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

7


Peatonalizar el casco viejo

rr

La nueva calle Mitarte también está incluida en el proyecto de peatonalización del casco viejo.

peatonalizaR EL CASCO VIEJO

Un centro urbano sin automóviles El grupo de gobierno del Consistorio de Arrasate decidió en febrero reordenar la zona peatonal del casco viejo. De esta manera, prevé cerrar de forma general el paso de los vehículos a la totalidad de las calles que lo forman. Ibai-Arte propone complementar la medida con un refuerzo en el plan de aparcamiento en el entorno próximo. El Consistorio ha dado un paso más en el proceso de peatonalización del casco viejo, objetivo en el que lleva inmerso varios años. Este nuevo avance ha venido impulsado por la inclusión de la recién acondicionada calle Mitarte, que une por la parte de arriba el paseo Arrasate y la calle Gazteluondo. De hecho, se ha pensado cerrar el paso a los vehículos

"Se instalarán pivotes en todas las entradas del casco viejo y solo serán abiertos en horario de carga y descarga"

8

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa

antes de este punto y conseguir que la totalidad del casco viejo sea peatonal. Para ello, se instalarán pivotes en las entradas de ambas calles y, al igual que el resto del casco, solo serán abiertos en horario de carga y descarga. Se permitirá acceder a aquellos que tengan garaje en dichas calles, así como a los que tengan que realizar alguna tarea de mantenimiento en la Ikastola. Para ello, se repartirán mandos a distancia. El horario general de entrada y tránsito en el Casco Viejo para los automoviles será el siguiente: las mañanas de lunes a viernes entre 09:15 y 12:00 (mañanas de sábados y festivos, cerrado). Y también los martes entre 19:30 y 21:00. Además, algunas zonas concretas con-

tarán con otros horarios especiales: el circuito comprendido entre Gazteluondo y Olarte (zona de arriba) podrá ser transitado las mañanas de lunes a viernes entre 9:15 y 12:00; y las tardes de lunes, martes, miércoles y domingo entre 19:30 y 21:00. Finalmente, el circuito comprendido entre San Frantzisko y Olarte, así como la calle Zerkaosteta, serán transitables entre lunes y sábado de 07:30 a 12:00. Y se abrirá las tardes de los martes entre 19:30 y 21:00. Por lo tanto, no se podrá estacionar en las siguientes calles fuera de los horarios establecidos: Iturriotz, Erdiko, Ferrerias, Maalako Errabala, San Frantzisko, Zerkaosteta y Mitarte, exceptuando los aparcamientos señalizados en Gazteluondo y Olarte.


HERRITARREN AHOTIK 1. Zer deritzozu erdigunea oinezkoendako bihurtzeko Udalaren ekimen berria? 2. Erdigunearen kanpoan ordu jakin batzuetan errotazioko aparkatze-sistema egokitzearen alde egongo zinateke?

Maria Letona

Julio García

Eugenio Etxebarria

Iago Cascon

1. Gauza positiboa da. Kalean auto gabe ibiltzea oso ondo dago. Izan ere, nik erdigunean garajea daukat; aldiz, erdigunean bizi eta non aparkatu ez duenak agian ez du gauza bera esango.

1. Lo ideal es controlar el tráfico interno sin que afecte a los vecinos, pero es muy complicado. Creo que hay mejores opciones como instalar rádares que impiden circular a más de 30 km/h.

1. Ez nago ados. Zergak ordaintzen ditut, Gazteluondon bizi naiz eta ez dut garajerik. Sinadurak jaso genituen Udalak itxita daukan parkingarekin erdigunekooi konponbidea emateko, baina ez du erantzun.

1. Oso ondo iruditzen zait. Erdigunea oinezkoentzat berreskuratzeko ordua da, aspalditik kale guztiak autoen jabego dira-eta. Gainera, urte gutxi barru gasolina agortu egingo da.

2. Bai, OTA bigunak edo errotazioko aparkatze sistemak ideia ona dirudi. Izan ere, erdigune aldera datorren orok tarte batean aparkatzeko aukera izan beharko luke.

2. Deberían abrir el parking municipal que está cerrado. Sugiero habilitar aparcamientos gratuitos o baratos para que nos acostumbremos a aparcar lejos de casa.

2. Ez da konponbidea, baina errotazioko aparkatze sistemari ondo deritzot, kasu batzuetan lagundu dezake; batez ere auzoetatik edo lanetik erdigunera datozenentzat.

2. Epe motzeko konponbide gisa balio dezake, bada zerbait. Hala ere, nire ustez auzoetatik-eta erdigunera joateko komeni da oinez edo garraio publikoa erabilita joatea.

Aparcamiento rotatorio en horas punta

Esta medida, que será puesta próximamente en vigor, cuenta con partidarios y detractores. Ibai-Arte estima “positivo” este paso en favor de la peatonalización completa del casco viejo: “Un casco viejo ocupado únicamente por peatones cobra vida por todos sus poros”. Ibai-Arte, aún considerando positiva la medida, sugiere complementarla con otras como colocar un sistema de telecontrol en Maala para la entrada y salida de vehículos, así como fijar una OTA blanda en alguna de las zonas que rodean el casco: “El parking público suele estar completo entre las 18:30 y las 20:30, las horas de más afluencia comercial,. Convendría plantear un intervalo de tiempo de aparcamiento rotatorio para esas horas en un punto próximo, tal como el parking de El Ferial, por ejemplo”.

"Ibai-Arte sugiere complementar la medida fijando una OTA blanda en zonas que rodean el casco viejo"

Han detallado unos nuevos horarios para labores de carga y descarga. erre

ERDIGUNEA OINEZKOENTZAT Otsailean udal taldeak erabaki zuen Arrasateko erdigunea berrantolatzea eta berau oinezkoentzat izan dadin pauso berri bat ematea. Hala, Gazteluondo eta Arrasate Pasealekua lotzen dituen berregokitutako Mitarte kaletik abiatuta, erabat mugatuko dute autoak erdiguneko edozein kaleetara sartu ahal izatea. Ibilgailuekin erdigunera sartu ahal izateko ordutegi oso zehatzak izango dira, batez ere goizetan. Ibai-Arte elkarteak ontzat hartu du ekimena, baina Udalari eskatu dio erdigunea inguratzen duten kaleetako batean errotazioko aparkatze-sistema baliatzeko.

2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

9


Gurea ezagutzen

Udalatxeko gurutzea > Herriko mendizaletasunaren ikur Udalatxen gaur egun dauden gurutzeak duela 41 urte jarri zituen herritar talde batek Besaide mendi elkartearen laguntzaz. 1971ko urriaren 12an igo zituzten gurutzeak tontorrera eta, gaur egun galduta egon arren, 25 urtez egun horretan ospatu izan zen Udalatx Eguna.

12,5 metro

Udalatxen dagoen gurutze handia burdin galbanizatuzkoa da eta 250 kg-ko pisua dauka. 40-50 bat arrasatearrek igo zuten hiru ordu eta erdi inguruan mendiaren tontorreraino. Gurutzeak 12,5 metroko altuera eta 3,5 metroko zabalera ditu.

Argazkia:"Las cruces de Udalaitz. 12 de Octubre 1971" liburutik hartua

“Gurutze handiaren kokalekua aukeratu zen Portaloitik ikusi ahal izateko” “40-50 laguneko talde batek igo zuen gurutzea eta 40 metroko tirakaden ostean erreleboa hartzen zuten”

10

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa

Udalatx gurutzerik ez zuen inguruko mendi bakarra zela ikusirik, bertan gurutzea jartzeko eskaera egin zion herritar talde batek Besaide mendi elkarteari. Gobernadore Zibilari eskaera formala egin behar zitzaion horretarako eta mendi elkartearen bidez egin zuten. Hala, 1971ko urriaren 12an jarri zituzten bi gurutzeak Udalatxen. Gurutzetariko bat Angel Baltzategi Erregetxo zenaren omenez jarri zuten. Erregetxo mendizale amorratua zen eta benetan gustuko zuen Udalatx. Tontorrera igotzen zen bakoitzean esaten zuen inguruan gurutzerik ez zeukan mendi bakarra zela. Horregatik, bera hil zenean, lagunek erabaki zuten Udalatxen gurutzea jarri behar zutela ahalik eta agudoen. Haren omenez

jarritakoa da, beraz, gurutze txikia. Gurutze handia, bestalde, hildako mendizaleen oroigarria da.

Portaloitik ikus zedin Arrasatearron artean hedatuta dagoen ustea da Udalatxen mapa Elorrioren lurretan dagoela, eta horregatik jarri zela gurutze handia beherago, Arrasateko lurretan. Baina hori uste okerra da, mapa jartzeko Elorriokoei baimena eskatu zieten, baina mugan jarri zutelako; hala, Udalatxeko tontorra Arrasate ere bada. Gurutze handiaren kokalekua aukeratzerako orduan, berriz, arrazoia sinplea da: gurutzea tontorrean jarriz gero Portaloitik ez zen ikusten. Horregatik aukeratu zen gaur egun dagoen tokia, Arrasate-

Argazkia:www.guregipuzkoa.net

tik ikusi ahal izateko. Gurutzeak jarri osteko lehen urteurrenean sekulako jendetza batu zen Udalatxen; garai hartako egunkariek zioten 2.000-5.000 pertsona artean igo zirela Udalatxera. 25 urtez ospatu zuten egun hori, ohitura galdu zen arte.

Alecopetik irtenda Udalatxeko gurutzeak jartzeko 1971ko urriaren 12an 14:00etan irten ziren Alecopetik, eta gurutze handiko oinarri luzea motokarroan igo zuten Udalara. Handik gora, berriz, 40-50 laguneko talde batek igo zuen gurutzea eta 40 metroko tirakada egin ostean erreleboa hartzen zuen hurrengo taldeak, goraino igo arte. 17:30erako zutik zen gurutze handia.


Motzean • Breves

> PROMOCIONES

Promociones de la Tarjeta Ibai-Arte Un año más las promociones de la Tarjeta Ibai-Arte tan bien recibidas por los clientes siguen adelante. Para comenzar el año, durante el mes de marzo se sortearán 6.000€ en vales-dinero en las compras superiores a 20€ realizadas con la tarjeta. Estos vales-dinero se canjearán en el mismo establecimiento en el que se hayan adquirido. En los próximos meses Ibai-Arte seguirá con sus promociones de tarjeta, es decir, con descuentos, regalos, sorteos, etc.

erre

Iazko batzar orokorreko argazkia.

> ELKARTEA

Ibai-Arteko batzar orokorra Ibai-Artek, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, urteroko ohiturari jarraituz martxoan Ohiko Batzar Orokorra ospatu zuen. Batzarra martxoaren 20an izan zen, 20:30ean, Txalaparta elkartean. Batzar orokorrean aurreko ekitaldiko ekintzen memoria eta kontuak onartzekoak ziren. Eta, horrekin batera, 2012rako prestatutako ekintza plan berria eta Ibai-Arte elkartearen batzorde berria aurkeztea zuten helburu.

> ELKARTASUNA

Harreman Tonbola Elkartasun Egunean

> MERKEMERKAUA

2012ko otsaileko Merkemerkaua

Aurten ere Arrasateko Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak Elkartasun Eguna antolatu du maiatzaren 5erako. Egun horretan elkartasunezko ekitaldi ugari egingo dira eta garrantzitsuena Ibai-Arteren Tonbola izango da. Urtero moduan, elkarteko bazkide guztiek opariak emango dituzte egunean bertako tonbolan zozketatzeko. Tonbolan jasotako diru guztia Bombayko (India) Ankur umezurztegira bideratuko da. 2011n, esaterako, 3.920 euro bidali zituzten Indiara.

2012ko udazken-neguko merkealdi azoka otsailaren 25ean ospatu zen. 36 saltokik hartu zuten parte, saltoki aurrean, Herriko Plazan edo Biteri plazan jarritako postuetan produktuak prezio murriztuan eskainiz eta herriari bizitasuna emanez. Ibai-Arteren balorazioa oso positiboa da helburuak bete zirelako. Aurreko edizioan baino salmenta gehiago izan ziren eta publiko-bezero asko. Gainera, Sanbamaña Batukadak eta Buruhandi eta Kilikien Konpartsak kaleak girotu zituzten.

2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

11


Arrasateko historia Iturria: "ama" Cerrajera.

UNIÓN CERRAJERA

Arrasatearren zaindari eta garapen iturri 1905ean Vergarajauregui, Resusta y Cía eta La Cerrajera Guipuzcoana S.A. batu eta Unión Cerrajera de Mondragón (UCEM) enpresa sortu zuten. Sarrailgintzaren alorrean Estatuko enpresarik handiena bihurtu zen, baina garrantzia handia eman zion bere langileak batez ere eta bere ingurunea zaintzeari.

1916an, UCEMek Cooperativa de Consumos de Unión Cerrajera elikagai denda kooperatiba sortu zuen. Kapitalaren %20 UCEMek jarri zuen eta gainontzekoa bazkideek. Kooperatibaren irabaziak bazkide bakoitzak saltokian egindako kontsumoaren proportzioan banatzen ziren. Familia bakoitzak koaderno bat zeukan eta han apuntatzen zituen hartutako produktuak. Gero, hamabostaldian, soldata kobratzerakoan, zorra kitatuz. Praktika horrek 1941era arte iraun zuen, kooperatiba Ekonomato bihurtu zen arte.

Pentsioak eta asegurua

Aprendiz Eskola 1964an.

Cerrajerako langileak fabrikatik irtetzen 1920. urte inguruan.

12

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa

Gizarte Asegurantza ez zen 1944ra arte zabaldu. Hori baino askoz lehenago UCEMek, 1911n, Reglamentación de jubilación y socorro abiarazi zuen. Horri esker, adinez nagusiegiak izanagatik lana uzten


Vasco-Navarro trenaren inaugurazioa 1919ko irailaren 3an.

1916an, UCEMek Cooperativa de Consumos denda zabaldu zuen, langileek soldata kobratu aurretik elikagaiak eskuratzeko

handia zuen produktuak mugitzea merketuko zion garraioa eratzeko. Horregatik, 1906an erabaki zuen hamar urtetan urtero 10.000 pezetarekin trenbideko lanak laguntzea; eta 1912an trenbidearen zati baten kostua bere gain hartu zuen. Horregatik, ez zen harritzekoa izan merkantzia-trenak UCEMen lantegi barruetara sartzea zama-lanak zuzenean egiteko.

Bizitza-kalitatea

UCEMeko agintariek formazio teknikoa bermatzearen beharra ikusi zuten, eta arrazoi horregatik Aprendiz Eskola zabaldu zuten 1939an. Beste arrazoi bat zen Viteri eskolaren liberalismoa ez zutela hain gustuko. Etxebizitzei dagokionez, 50eko hamarkadan 122 etxebizitza eraiki zituzten; eta 60koan 150. Gainera, Zigarrolako

San Isidro eliza eta Bergarako Labe Garaiak auzoko eskola, biak, UCEMek finantzatu zituen. Azkenik, UCEMeri esker, Arrasateko gizon eta gazte askok igeri egiten ikasi ahal izan zuten, 1948an eskualdeko lehen igerilekua eraiki zuten-eta. Horren alboan UCEAren futbol zelaia, jauntxoendako tenis zelaia eta hainbat lorategi zeuden erabilgarri.

zuten gizonei bizi artean eguneko pezeta bateko pentsioa bermatzen zien, eta emakumeei pezeta erdiko pentsioa. Gerora, 1933an, UCEMek Hermandad de Trabajadores de la Unión Cerrajera (HETRUC) sortu zuen. Honen helburua zen gaixotutako langileei eta hildako langileen senitartekoei laguntza eskaintzea. HETRUC sortu eta hilabetera 660 bazkide zituen eta UCEMek Buic auto bat jarri zuen gaixo eta zaurituak ospitalera eramateko (gerora anbulantzia ere jarri zuen). 1938an UCEMek dibidenduen %5 HETRUCera bideratu zuen.

Trenaren funtsezko bultzatzaile

1881ean Gasteizko Herran anaiak Araba eta Gipuzkoa lotuko zituen trenbidea egiteko txostena prestatzen hasi ziren, baina finantzazio arazoek behin eta berriro zapuztu zuten ahalegina. UCEMek interes

1933an enpresak HETRUC sortu zuen, gaixoei eta langileen senitartekoei laguntza eskaintzeko

Unión Cerrajerako igerilekua.

UNIÓN CERRAJERA, MOTOR DE DESARROLLO La empresa Unión Cerrajera de Mondragón, creada en 1905, siempre se preocupó de cuidar a sus trabajadores y de traer mejoras a la población de Arrasate. En 1916 creó la Cooperativa de Consumos de mismo nombre para abastecer a sus trabajadores de productos de consumo antes de los pagos quincenales; en 1933 formó Hermandad de Trabajadores de la Unión Cerrajera (HETRUC) para cuidar de los trabajadores heridos y de sus familias. También debemos a la Unión Cerrajera la existencia en el pasado del tren Vasco-Navarro, ya que éste fue uno de sus máximos valedores. Fue, también, promotor de viviendas, iglesias y colegios, así como de la única piscina de la comarca. Viteri y otros también fueron muy relevantes, pero la Cerrajera también tuvo mucho que ver en la impronta de los vecinos de Arrasate.

2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

13


Udaletik • Desde el Ayuntamiento

> ELKARLANA

Udalaren eta Ibai-Arteren artean merkataritza eta herrigintza lantzeko urteroko akordioa sinatu dute Aurten ere Arrasateko Udalak Ibai-Arte Arrasateko merkatari eta zerbitzu elkarteari babesa emango dio eta diruz lagunduko du bere ekintza plana gauzatu ahal dezan.

Herriaren eta herritarren alde

2009tik gaur egunera arte Ibai-Artek eta Arrasateko Udalak duten elkarlaneko akordioa merkatarien elkarteak urtero gauzatzen duen ekintza planean oinarritzen da. Eta ekintza plan horren helburu nagusiak dira hiriburuetako eta merkataritza gune handien lehiakortasunari aurre egitea eta herriaren eta herritarren alde egitea.

Hainbat ekimen

Horretarako, elkartetik dagoeneko klasiko bihurtu diren hainbat ekimen abiarazten dituzte urtero, 2012an ere egingo dituztela iragarri dutenak: saltzaileei eta bezeroei, biei, onura egiten dien Merkemerkaua azokaren bi edizio, elkarteak bazkideei eta herritarrei informazioa helarazten baliatzen dituen Arrasate Bizirik aldizkaria, herriko etxebizitza guztietan banatzen dena, eta elkartearen webgunea, bizimodu eta kontsumo jasangarriaren aldeko kontzientzia piztu nahi duen Merkataritza Berdearen Astea eta Gabonetako giroarekin eta promozioekin lotutako Gabonetako kanpaina eta bezeroak saritzeko sortutako Ibai-Arte txartela, besteak beste. Horrez gain, badira urtean Arrasaten egiten diren bestelako ekintza jendetsuak eta horietan Ibai-Artek zuzenean esku hartzen du: Ardo Bira edo Pintxo Poteoa, Harreman Tonbola, Ardo eta Gazta Eguna, Erakusleiho lehiaketa, Baserritarren azoka eta Debagoieneko Pintxo Txapelketa, esaterako.

Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa

Eta badaude alderdi horietatik kanpo dauden bestelako ekimenak ere. Horien artean nabarmendu beharra dago Debagoiena osoari zerbitzua eskaintzen dion Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa, Mankomunitatean kokatuta dagoena. Ibai-Artek kontratatzen du eta Jaurlaritzaren laguntzaz zein bailarako lau merkatari elkarteen ekarpenaz finantzatzen da. Horren bitartez, merkataritzan aritzen direnei eta jendaurrean zerbitzuak eskaintzen dituztenei aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen dizkiete.

Ekintza planaren helburua da merkataritza gune handiei aurre egin eta herritarren alde egitea

14

Arrasate bizirik! • 2012ko martxoa


2012ko martxoa • Arrasate bizirik!

15


16

Arrasate Bizirik 14  

Ibai-arte elkartearen aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you