Page 1

Bizirik! ARRASATE

ARRASATEKO MERKATARITZA eta zerbitzuen ALDIZKARIA • 10. zenbakia • 2011ko martxoa

04

Hiribusa

Mugikortasun neurtua

06 Protagonista

Maria Arana

08 Los mejoren pintxos

1º Concurso del Alto Deba

12 Arrasateko historia

Nobleziaren Monterron


2

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa


Erakusleihoa

04 Hiribusa

Mugikortasun neurtua

06 Protagonista

Maria Arana

Gure iritzia

Sektorea eta herria hobetu Mejorar el sector y la localidad

Gabino Yarza / Ibai-Arteko presidentea

07 Elkartea

Al-Andalus elkartea

08 Los mejores pintxos

1ª Concurso del Alto Deba

10 Gurea ezagutzen

Sarrailak

11 Motzean • Breves

12 Arrasateko historia

Nobleziaren Monterron

14 Udaletik

Desde el Ayuntamiento

E

skuartean duzu 2011. urteko Arrasate Bizirik aldizkariaren lehen alea. Urtea neguko beherapen azoka ospatuz hasi dugu: Merkemerkaua 2011. Aurten Merkemerkaua herrira hurbildu nahi izan dugu eta zer hobeago saltokiak kalera ateratzea baino? Herriaren garapena bultzatu dugu, herria bizituz eta balio gehigarri bat emanez, bezeroei kalitatezko produktuak preziorik hoberenetan eskaintzen jarraitzeaz gain.

T

ienes entre las manos el primer número de Arrasate Bizirik de 2011. Comenzamos el año con la celebración de la feria de rebajas de invierno: MerkeMerkaua 2011. Hemos querido acercarnos aún más al pueblo y ¿qué mejor idea que sacar el comercio a la calle? Hemos apostado por el desarrollo del pueblo creando vida en él y dándole un valor añadido, además de ofrecer la mejor calidad a los mejores precios. Pero MerkeMerkaua 2011 no ha sido el único proyecto de este primer trimestre del 2011, ya que la tarjeta Ibai-Arte ha comenzado el año premiando con entradas dobles gratuitas de cine.

Udalarekin eta beste hainbat erakunderekin lanean jarraituko dugu sektorea eta Seguiremos trabajando herria hobetzeko con el Ayuntamiento y helburuarekin otras instituciones con el fin de mejorar el sector y la actividad del Baina Merkemerkaua ez da 2011ko pueblo lehen hiruhilabetean gauzatutako proiektu bakarra, izan ere Ibai-Arte txartelak bezeroak zinemarako sarrera bikoitzekin saritzen hasi duelako urtea. Dena dela, Ibai-Artek egindako lan guztia ez da ildo honetatik joango, aurreko urteetan bezala Udalarekin eta beste hainbat erakunderekin lanean jarraituko dugu sektorea eta herria hobetzeko helburuarekin. Honen adibide dira: Arrasateko Gune Historikoko merkataritza-zentro irekirako seinaleen proiektua, zenbait kale eta bide oinezkoentzat egitea, parke eta plazen berritzea, udaleko merkatua.... 2011. urtera begira, Ibai-Artetik zuen fideltasuna saritu eta Arrasateko hazkundean lagunduko duten ekimen eta promozio gehiago garatzeko asmoz egingo dugu lan. Urtebete daukagu ekimen ugari gauzatzeko!

No obstante, también seguiremos trabajando con el Ayuntamiento y otras instituciones con el fin de mejorar el sector y la actividad del pueblo. Ejemplo de ello son: el proyecto de señalítica del centro comercial abierto del Casco Histórico de Arrasate, la peatonalización de vías y calles, las reformas de parques y plazas, el mercado municipal, etc. En 2011 desde Ibai-Arte trabajaremos para desarrollar aún más iniciativas y promociones que premien vuestra fidelidad, y acciones que ayuden al crecimiento de Arrasate-Mondragón. Tenemos todo un año por delante para desarrollar multitud de actividades!

Argitaratzailea: Ibai-Arte 175 p.k. • 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943 79 30 90 • www.ibaiarte.com Egilea: Arteman komunikazioa Argazkiak: Arteman komunikazioa / Josetxo Aranzabal Ale kopurua: 9.000 Lege gordailua: SS-1726-2008

2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

3


Hiribusa

HIRIBUSA

Mugikortasun neurtua

Irailean 11 urte beteko dira hiribusa jarri zenetik. Ia hasieratik Leintz Garraioak enpresak hartu zuen lan hori, eta iaz Udalak beste 10 urtetarako berriztu zien kontratua. Aurten ibilgailu gehiago jarri dituzte eta maiztasuna bikoiztu. Gainera, zerbitzua Lurraldebus txartel bakarraren sisteman txertatuta dago.

Udalak 2010ean Rio Alhama enpresa kontratatu zuen. Gerora, enpresa honek Arrasateko Leintz Garraioak enpresari utzi zion ustiapena eta kontzesioa ere pasa zion. Hala, Leintz Garraioak enpresak hartu du lan hori orain arte. Gainera, iaz Udalak beste 10 urtetarako luzatu zion kontratua. Arrasate aitzindari izan zen ibarrean, herria alderik alde zeharkatzen duen hiribusa indarrean jarri zuelako. Tokiko Agenda 21eko helburuei jarraituta, Udalak garraio publikoaren eta mugikortasun jasangarri baten alde egin nahi du eta horregatik egin zuen apustu hori; herri barruan autoen erabilera ahalik eta txikiena izan dadin bultzatzeko. Hala, asko dira auzoetatik erdigunera eta alderantziz mugitzeko garraio publikoa erabiltzen duten herritarrak. Hasieran jende edadetuarena zen erabiltzaile profila, baina poliki-poliki bestelako herritar talde askok ere hartu du ohitura eta gaur egun errotuta dago horren erabilera.

Lurraldebus txartelarekin

Joan den urtean, hiribus zerbitzua ezarri zela 10 urte bete zirenean, Udalak hainbat berrikuntza gehitu zizkion berorri. Hain zuzen ere,

4

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa

Asko dira auzoetatik erdigunera eta alderantziz mugitzeko garraio publikoa erabiltzen duten herritarrak Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten, eta horren bitartez Arrasateko herri barruko autobusa Lurraldebusen txartel bakarraren sisteman txertatu zuten. Txartel hori erabilita bidai bat eginez gero, 0,72 euro ordaindu behar dira. 40 bidaira bitartean, 0,62; 41etik 70era, 0,36 euro; eta 71tik gora eginez gero, 0,12 euro. Txartel gabe, berriz, 1,35 euro ordaindu beharra dago.

Ibilgailu gehiago eta sarriago

Baina badira bestelako aldaketak ere. Hala, Udalak enpresari eskatu zion zerbitzua bikoizteko eta hala egin zuen urtarrilean. Gaur egun ordu erdiro pasatzen dira hiribuseko bi lineetako ibilgailuak. Gainera, Leintz Garraioak-ek minibus


HERRITARREN AHOTIK Erabiltzen duzu hiribusa?

Montse Calzada

A mi me viene muy bien el urbano y lo utilizo con frecuencia; de hecho, lo utilizo todos los días para ir de casa al trabajo y del trabajo a casa. Desde que han puesto el nuevo servicio, hay más autobuses, y por consiguiente el servicio que dan es mejor. En cuanto al precio, es verdad que es algo más caro que antes, pero no lo noto tanto, porque yo lo utlizo mucho y en proporción no me encarece tanto.

Patxi Arexolaleiba

Aspalditik erabiltzen dut hiribusa: Musakolan bizi naiz, eta eguraldi txarra dagoenean edo erosketa asko eramaten ditudanean hartzen dut. Niretzat zerbitzua ondo dago. Lehen orduro hartzera ohituta geunden, baina orain sarriago dago, hobeto. Bestalde, txartel bakarra pentsionista moduan daukat eta merkeago egiten ditut bidaiak. Bestela, Anbulatoriora eta bestelakoetara joateko ere ibiltzen dut.

Maribel Etxeandia Lo utilizo a menudo, para ir a Eroski y al Ambulatorio. Vivo en Erguin y a veces lo cojo para ir a Garibai también. Sobre todo lo utilizo días como hoy, cuando llueve. Ha mejorado la frecuencia, pero han subido muchísimo el precio. Y si hace mal tiempo o tienes peso, desde Erguin o coges el coche o el urbano, no te queda otra para moverte. Por lo demás, el urbano me parece una buena opción.

Jose Luis Uriarte Noizbehinka ibiltzen dut: euri asko egiten duenean, hotzarekin edo bero askorekin, adibidez, udan Gelmako desertua zeharkatzeko. Musakolan bizi naiz eta erdigunera joateko erabiltzen dut batez ere. Zerbitzua hobetu da, orain lehengo autobus kopuru bikoitza dago, baina garestiegia iruditzen zait. Egia da 40 bidaitik gora eginez gero, merkeagoa dela, baina gutxiago ibiltzekotan, garestia da herri barrurako.

Minibus estiloko bost ibilgailuak erosoagoak dira eta ordu erdiro pasatzen dira bi lineetatik estiloko ibilgailu txikiagoak erosi ditu, jomuga gehiagotara heldu ahal direnak eta erabiltzaileentzat erosogoak direnak. Hala, ibilgailuak hirutik bost izatera pasa dira. Poliki-poliki urteak pasa ahala gorantz egin du zerbitzu horren erabilerak, eta honi eta baita Arrasaten azken urteotan ipinitako bi igogailuei esker, arrasatearron ohiturak aldatuz doaz: hasi gara autoa gero eta gutxiago erabiltzen herri barruan egin beharreko joan-etorriak egiterakoan. Hala ere, Udaletik nabarmendu dute badela ohiturak gehiago aldatzea, hiribusa gehien eguerditan erabiltzen delako, askotan erosketekin lotzen omen dugu-eta. Bestalde, auzoetara igotzeko igogailuek hiribusari erabiltzaileak kendu dizkiote, baina, azken finean, bi zerbitzuek helburu bera dute.

Arrasatear askok erabiltzen dute autobusa.

MOVILIDAD CONTENIDA El ejercicio pasado se cumplieron 10 años desde que se implantó el autobús urbano en Arrasate. Fue una apuesta del Consistorio para, siguiendo las pautas de la Agenda 21, promover el transporte público y así reducir el uso del automovil. Casi desde su inicio, la empresa arrasatearra Leintz Garraioak se hizo cargo del servicio y así siguió hasta 2010, cuando vio renovado su contrato por otros diez años. De la misma manera, han ampliado el servicio, pasando de tres a cinco vehículos (de un tamaño más acorde a las rutas y a los usuarios) y duplicando su frecuencia, pasando cada media hora.

2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

5


Protagonista

Maria Arana Ikutixoko baserritarra

“Udalak Azoka Plaza hobetu beharko luke, jendeak hara joateko gogoa izan dezan” Maria Arana baserrian jaiotakoa da eta beti bizi izan da baserritik. Umetan esnea banatzen hasi zen eta dagoeneko 70 urte dira astero-astero azokara saltzera joaten dela inoiz kale egin barik. Ikutixo baserrira ezkondutako arrasatear honek ondo daki Euskal Herriko kulturaren oinarri den baserriak bizirauteko dituen zailtasunak. Ikutixo oso baserri-familia ezaguna da, baina zu Udalako alaba zara, ezta? Udalakoa ez, Udala bidean dagoen Larratxu baserrikoa. Han jaio nintzen, baina 13 anai-arreba ginen eta 8 urterekin eskola utzita izebaosaben Mendi baserrira jo behar izan nuen lanera. Han 25 urte egin nituen eta jarraian Luis Iturberekin ezkondu nintzen Ikutixora. Bizitza guztia baserrian pasa dut. Berriro jaio ezkero… Berriro jaio ezkero, ez zinateke baserrian ibiliko? Ez, fabrikara joango nintzateke. Hemen 20 ordu egiten dira lanean, ezer ez ikusteko. Orain krisia dagoela-eta, agian jendeak helduko dio berriro baserriari. Ni gustura nago baserrian nire kontura, baina baserria azkena da, inork babesten ez duena.

6

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa

Noiz hasi zinen lanean? Umetan marmitak bizikletan hartu eta kalera joaten nintzen esnea saltzera. Baita batzutan Gasteizera astoarekin marrubiak saltzera ere. 8 urterekin hasi nintzen Seber Altubeko azokara joaten eta ordutik ez diot astero azokara joateari utzi; ez dut inoiz kale egin. Hura azoka dotorea zen eta asko saltzen genuen, ordubete nahikoa zen guztia saltzeko. Orain ere azokan egoten naiz asteazkenero eta ostiralero, baina gaur egun ia ez du merezi joateak. Asteazkenetan, adibidez, gu bakarrik egoten gara. Lehen udalak nolabaiteko laguntza ematen zigun, baina orain ez. Arrasaten beste herri batzuetan baino gutxiago lagundu zaio baserriari? Gutxiago. Guztia fabrikak izan dira eta baserrietaz erabat ahaztu dira.

Gainera, kaletar batzuek esaten dute produktuak garesti saltzen ditugula, baina ez dakite atzean zelako lana dagoen. Udalak Azoka Plaza hobetu beharko luke: argitasuna, berogailuak… jendeak bertara joateko gogoa izan dezan; eta han saltzen gaudenoi edo honetaz bizi nahi dutenei laguntzak eman. Bestalde, Biteriko guneak ez dauka ez hanka ez buru-

Baserritar zaharrok hiltzen garenean, ez dut uste gazteek jarraituko digutenik, inork laguntzen ez digulako rik: bero dagoenean generoa ximeldu, hotza dagoenean busti eta gu ezin bertan egon... Baserritar zaharrok hiltzen garenean, ez dut uste gazteek jarraituko digutenik, inork laguntzen ez digulako. Uribarri asko aldatu da… Aldatu ez, desagertu! Lehen baserri ugari zeuden: Ibarreta, Urdaixe,

Tellerixe, Gurubixek, Euskitza, Santana… Orain fabrikak bakarrik daude. Zer da zuri Mondragoetik gehien eta gutxien gustatzen zaizuna? Niri Mondragoe gustatzen zait eta hemen konforme nago, niretzat moduko arropa eta gauzak aurkitzen ditut. Seme-alabei beti esaten diet gastua herrian egiteko, guztion artean hau altxa dezagun. Eta gutxien gustatzen zaidana jendea da: lehen elkar laguntzen ginen, trukean ezer eskatu barik. Baina hori galdu da.

GARANTES DE UNA CULTURA María Arana nació en el caserío Larratxu, pero se casó con Luis Iturbe y vive en el caserío Ikutixo hace décadas. Empezó a vender en la plaza del mercado a los 8 años y desde entonces no ha faltado ninguna semana a su cita. Arana es muy crítica con el nulo apoyo que se da a los baserritarras y es consciente de que sin ayudas van a desaparecer. Arana solicita al consistorio que mejore la actual plaza del mercado.


Elkartea

> AL-ANDALUS ELKARTEA

Un pedacito de Andalucia en Arrasate Hablar de Al-Andalus es hablar de una de las asociaciones más activas del municipio. Nació para ayudar a conservar las raíces andaluzas y darlas a conocer en el municipio; así como para dar a conocer Arrasate y el caracter vasco en Andalucia. Cuentan con 330 socios y más impetu que en sus inicios si cabe. La asociación Al-Andalus cumplió 21 años el pasado 28 de enero. Ha llovido mucho desde que crearon la asociación y es casi inabarcable el trabajo realizado por estos mondragoneses de raíces andaluzas. Han acercado la cultura andaluza a Arrasate y al mismo tiempo han dado a conocer Arrasate y Euskal Herria en Andalucia. Nos tendríamos que remontar a finales de la década de los 80 para recordar como varios mondragoneses, casi todos ellos originarios de Montilla (Córdoba), soñaban con abrir una sociedad gastronómica aquí. Posteriormente, visitaron casi por casualidad la Casa de Andalucía de Gasteiz y cambiaron de planes: “En aquella época no había ninguna Casa de Andalucía en Gipuzkoa y eran otros tiempos, pero nos pareció que merecía el esfuerzo, porque una sociedad gastronómica de andaluces hubiera sido algo cerrado, nada más lejos de nuestras intenciones”, relata Rafael Gomez, fundador y presidente de la asociación.

Utopía hecha realidad

Los primeras metas fueron organizar el Día de Andalucía, la Semana Cultural y dar a conocer aquí la idiosincrasia del pueblo andaluz, así como la del pueblo vasco en Andalucía. Al poco tiempo, se les ocurrió hacer una feria rociera en Arrasate y en 1991 sacaron a pasear la virgen a Udala por primera vez.

Esa tradición no ha tenido descanso y hoy es el día en el que vienen 21 autobuses y representantes de 17 asociaciones a dicha festividad. Son innumerables los actos que organizan anualmente tanto aquí como en Andalucía. Por ejemplo, han llevado tanto al coro Goikobalu de Arrasate como a Aritzeta de Bergara para dar actuaciones y también organizaron charlas con Alfonso Gorroñogoitia para dar a conocer el movimiento cooperativo de Mondragón en diversas localidades andaluzas. “Estamos muy contentos con lo conseguido, lo que parecía una utopía se ha hecho realidad. Además, todo esto sigue siendo ocio, pero nos quita muchísimo tiempo, porque cada vez queremos hacer más cosas”. Por todo ello, la asociación Al-Andalus es desde hace mucho tiempo referente para la Junta de Andalucia a la hora de asesorar y/u orientar a promotores de otras futuras casas de Andalucia en la península. No podemos olvidar uno de los pilares de la asociación que está formado por el Coro Rociero de Al-Andalus, el grupo de baile Sueño de Andalucía, el grupo rociero Alegría de la Sierra y el grupo de chirigotas. Entre las actividades más multitudinarias que tienen en mente, conviene destacar el Encuentro de Andaluces de Euskadi que prevén organizar durante un fin de semana de septiembre en la plaza Laubide de Arrasate.

Festividad de la Virgen del Rocío.

El grupo de chirigotas de Al-Andalus.

Prevén organizar el Encuentro de Andaluces de Euskadi en septiembre en la plaza Laubide

ANDALUZIA ETA ARRASATE HURBILAGO Al-Andalus elkarteak 21 urte bete zituen pasa den urtarrilaren 28an. Hainbat arrasatearrek Andaluziako sustraiei eutsi, beraien jatorriko kultura eta ohiturak ezagutzera eman eta Andaluzian Arrasateren berri izan dezaten sortu zuten elkartea. Utopia bat bazirudien ere, ehunka ekimen antolatu dituzte eta bide berean jarraitzen dute, agian lehen baino indartsuago eta helburu handiagoak jarriz.

2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

7


Los mejores pintxos

Los pintxos a concurso deberán poder ser consumidos en dos o tres bocados.

LOS MEJORES PINTXOS 1º Concurso del Alto Deba

Un grupo de estudiantes de la Facultad de Enpresagintza de MU está organizando el I. Concurso de Pintxos del Alto Deba a celebrarse el 11 de junio en Arrasate. El objetivo es fomentar la creatividad en la restauración, y prevén hacer una rotación del concurso por las diferentes localidades de la comarca.

La idea partió de varios estudiantes arrasatearras que cursan el Grado en Liderazgo Emprendedor e Innovación en la Facultad de Enpresagintza de Mondragon Unibertsitatea. Deben de desarrollar varios proyectos y decidieron poner en marcha el I. Concurso de Pintxos del Alto Deba. La razón principal que les llevó a acometer dicha tarea fue el hecho de que ”en el Alto Deba apenas hay

El concurso está dirigido a restaurantes y bares de las ocho poblaciones de la comarca, y la primera edición se celebrará en Arrasate

8

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa

variedad de pintxos; pensamos que hay potencial, pero apenas se trabaja en ello y hemos querido dar un empuje a los bares y restaurantes para que se animen”, nos cuentan Jon De Andres y Txomin Gallastegi, dos de los promotores.

Primera edición, el 11 de junio

Una vez estudiado el terreno y habiéndose reunido con responsables del Concurso de Pintxos de Euskal Herria para ser asesorados, estos estudiantes emprendedores tocaron la puerta de la asociación de comerciantes Ibai Arte y de la Mancomunidad del Alto Deba para pedirles ayuda. Ambos han aplaudido la idea y les han ofrecido su apoyo. Este concurso está dirigido a restaurantes y bares de las ocho poblacio-

nes de la comarca. La primera edición se celebrará en Arrasate, pero la intención es la de ir rotando por toda la comarca. El concurso se celebrará en un único día en un emplazamiento. Esta primera edición se desarrollará en la plaza Seber Altube de Arrasate durante la mañana del 11 de junio y al mediodía se hará la entrega de premios. Responsables del Concurso de Pintxos de Euskal Herria proveerán a los restauradores de las cocinas necesarias.

Seis premios

Los organizadores han previsto la entrega de seis premios: primero, segundo y tercero, el correspondiente a la innovación, el del Alto Deba y el de los consumidores. Este último será elegido por el público, que podrá degustar los pintxos.


BAILARAKO PINTXOAK HOBETZEKO EKIMENA Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikasle talde bat Debagoieneko I. Pintxo Lehiaketa antolatzen buru -belarri dabil. Euskal Herriko Pintxo Lehiaketaren, Debagoieneko Mankomunitatearen eta Ibai-Arte merkatarien elkartearen babesa lortu dute, eta ekainaren 11n egingo dute lehiaketa Arrasateko Seber Altube plazan. Ekimen honen helburua da bailarako pintxoak hobetzea eta aberastea; eta aurtengoa Arrasaten egingo duten arren, asmoa da urtero herriz txandakatzen joatea. Jatetxe eta tabernei zuzenduta dago, eta sei sari banatuko dituzte.

Los organizadores han previsto la entrega de seis premios: primero, segundo y tercero, el correspondiente a la innovación, el del Alto Deba y el de los consumidores En cuanto al correspondiente del Alto Deba, deberá contar con unos ingredientes específicos que se concretarán según se acerque la fecha. Los galardones incluirán diploma, txapela, trofeo

y diversas cantidades de dinero. De la misma manera, se intentará que los finalistas del Alto Deba puedan competir en el correspondiente a Euskal Herria. Cada pintxo tendrá que tener un coste máximo de dos euros y podrá ser vendido a tres euros; y el mismo deberá poder ser consumido en dos o tres bocados. Por lo demás, el jurado compuesto por restauradores de la comarca y algunos foráneos valorará, entre otros, aspectos como el producto, la estética, la originalidad, la técnica y valores

gastronómicos. Los organizadores han adelantado que el jurado estará compuesto entre otros por Bixente Muñoz (campeón de PIntxos de Euskal Herria) y Pantxo Bedialauneta (primer Arzak de Oro de Pintxos).

2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

9


Gurea ezagutzen

Sarrailak > Arrasateko historia industrialaren giltza Aspalditik dator arrasatearroi cerrajero (sarrailagile) deitzearen ohitura, bertakooi errima erraza eginez ladrón (lapurra) deitzea baino askoz zabalduago egon izan dena. Horren arrazoia, burdinarekin betidanik eta sarrailgintzarekin ere tamaina handian herri honetako lanbideak estu lotuta egon izana.

1906an Unión Cerrajerako akziodunen jatorria: • %50 Arrasate. • %10 Oñati. • %10 Aretxabaleta, Bergara eta Eibar. • %30 Azpeitia, Azkoitia, Usurbil, Donostia, Araba eta Nafarroa.

1856an Almacenes de Cerrajería lantegia sortu zuten eta 1895erako 600 langile zituen 1906an Union Cerrajera SA sortu zuten sei miloi pezetako kapitalarekin eta 1920an 1.600 langile zituen 10

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa

Arrasate herri oso industriala izan da ia beti. Erdi Aroko garaietatik hamaika erreferentzia historiko ditugu hori egiaztatzen dutenak. XVI. mendera arte, adibidez, Udaletxeko magaletan meatzak izan ziren eta herrian burdinolak. Askoz beranduago, 1856an, José Vergarajaureguik, Mateo Urzelaik, Beristain oñatiarrak, Jose Mari Resustak eta beste batzuek Almacenes de Cerrajería lantegia sortu zuten, merkatuan Vergarajauregui, Resusta y Compañía izena zuena. 1869an, baina, Urzelaik enpresa utzi eta gainontzekoek sarrailgintza sektorean ekitea erabaki zuten. 1895erako 600 langile zituzten, eta Gipuzkoako enpresa handiena bilakatzeaz gain,

penintsulako sarraila fabrika garrantzitsuena zen.

XX. mendeko sarrailgintza XX. mendeko hastapenetan sarrailgintzara lotutako beste lantegi bat zegoen: Evaristo “Gixau” Axpe Aginalgaderen Axpe y Cía, Zigarrolan. Bitartean, Vergarajauregui, Resusta y Cía enpresako buruek karlisten aldeko jarrera zutela-eta, hango teknikari eta langile kualifikatu batzuk, ideologia liberala zutenak, enpresatik irten eta Axpe y Cía-rekin batera, La Cerrajería Guipuzcoana sortu zuten 1901ean 550.000 pezetako kapitalarekin. Estatutuetako hirugarren puntuan zehaztuta zuten sarrailgintzako

negozio eta horren osagarri izan zitekeen guztia landu nahi zutela. Gerora, bi enpresa handien arteko lehia handituz joan zen eta bideragarriak ez zirenez, 1906an biek bat egin eta Union Cerrajera SA sortu zuten sei miloi pezetako kapitalarekin. Espainiako Estatuko sarrailgintzako enpresa handiena bihurtu zen eta atzerrira, batez ere Hegoamerika, asko esportatu zuen. 1920an, 1.600 langile zituen. 80ko hamarkadako Industria Birmoldaketak gogor kolpatu zuen eta 1995ean enpresen esku gelditu zen arte gainbehera handia izan zuen Union Cerrajerak, baina erreferente izan da luzaroan. Gaur egun bada herrian bertan JMA enpresa, Europako giltza ekoizle handiena dena.


Motzean • Breves

> MERKEMERKAUA

2011ko Merkemerkaua kalean Aurten, Ibai-Arteren helburu nagusienak jarraituz, Merkemerkaua herrira hurbildu nahi izan dute eta saltokiak kalera atera dituzte. Arrasateko kaleei balio gehigarria eman, herriaren garapena bultzatu eta bezeroei kalitatezko produktuak preziorik hoberenetan eskaini diete. Gainera, Ibai-Artetik herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete eguraldi txarra egin arren parte hartu duten guztiei. 2011ra begira, Arrasateko hazkundean lagunduko duten ekimen eta promozio gehiago garatzeko asmoa dute.

> IBAI-ARTE TXARTELA

Joan zaitez zinera Ibai-Arterekin!

> ASAMBLEA

Asamblea general de Ibai-Arte

Aurten, iaz bezala, Ibai-Artek bere txartelaren ekimenekin jarraituko du. Aurten ere, Amaia Udal Antzokirako 500 zine sarrera bikoitz zozketatuko dira. Otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean erosketak egiteko Ibai-Arte txartela erabiltzen dutenek aukera izango dute Amaia Udal Antzokirako zine sarrerak eskuratzeko. Bezeroek momentuan bertan jakingo dute sarituak izan diren ala ez; izan ere, datafonoko papertxoan agertuko da. Irabazleek datafonoko papertxoa hartu eta Amaia antzokiko txarteldegian sarrerak hartu ahal izango dituzte. Ekimenak bezeroen fideltasuna lortzea du helburu.

El pasado 2 de marzo se celebró la Asamblea General Ordinaria de Ibai-Arte, Asociación de Comercios y Servicios de Arrasate. En la misma se llevó a cabo la lectura y aprobación de las cuentas correspondientes a 2010, así como la memoria de actividades del mismo ejercicio. También se informó a los asociados acerca del Plan de Actuación de 2011. Todos los puntos fueron aprobados sin objeciones y se procedió a la renovación de la junta directiva.

2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

11


Arrasateko historia

nobleziaren MONTERRON

Eraikin eta landaretza bereizgarriak Monterron izeneko nobleziaren leinua XV. mendetik dator, eta titulua Carlos II.ak eman zion Juan Antonio de Andicanori Espainiako Koroaren alde egiteagatik. Montarron Alcala de Henares ondoko herri bat da, eta diotenez Gorteko idatzia egin zuenak hizki bat nahastu zuelako, titulua Montarron beharrean Monterron moduan ezagutu izan da beti. Lehen kondearen arreba Maria de Andicanorekin ezkondutako Aranguren kapitainaren testamentuari esker, esan izan da hark eraiki zuela Arrasateko Monterron jauregia. Hala ere, Josemari Velez de Mendizabalen ikerketen arabera, jauregia Mateo Aranguren Unzueta kapitain eta indianoak eraiki zuen, eta Andicanok gerora eskuratu zuen.

12

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa

Jauregia eraikin historiko artistikoa izendatu zuten 1964an. Estilo barroko-herrerianokoa da, soila eta apaindura gabekoa. Fatxada harlanduz egina dago, burdin forjatutako balkoiekin. Atartea ere oso deigarria da. Errekarriz egindako lurrean, hezurrez kondeen koroa irudikatuta dago. Fatxadan Andicano-Celaaren, eta

Aranguren y Unzuetaren armarriak daude. Aranguren, izen bereko Musakolako baserriko maiorazkoa, otsoek eta xake laukiek irudikatzen dute; eta Aramaioko Unzueta, berriz, zuhaitzak eta bi otsoek.

Agintarien bisitak

Agintari ezagun asko izan dira jauregian: Felipe IV.a 1660ko

Fatxadan Andicano-Celaaren, eta Aranguren y Unzuetaren armarriak daude maiatzaren 6an izan zen han eta bisitari esker eraikinak errege-jauregi izendapena lortu zuen. Horregatik daude kateak zintzilik eraikinaren sarreran. Baina gaur ezagutzen ditugun kateak ez dira originalak, Eibarko milizianoek 1821an kendu zituztelako matxinada altxamendu batean. Isabel II.ak eta haren ama Maria


Jauregiaz gain, Monterrongo parkeak ere garrantzi handia dauka.

1949ko abuztuaren 11n Francisco Franco eta Kanpo Gaietarako ministroak parkean afaldu zuten kondeekin Cristinak 15 egun pasa zituzten Monterronen 1845eko abuztuan, Santa Agedako bainuetxean egonaldia egin bitartean. Toscanako errege-erreginak ere gau bat pasa zuten 1805an. Canovas del Castillo behin baino gehiagotan izan zen han. Eta 1949ko abuztuaren 11n Francisco Franco diktadoreak eta haren gobernuko Kanpo Gaietarako ministroak parkean afaldu zuten kondeekin.

Ehunka urteko zuhaitzak daude, tartean 50 metrotik gorako sequoia erraldoia Parke ikusgarria

Jauregiaren atzean parke erraldoia dago. Ehunka urteko zuhaitz asko daude, tartean 50 metrotik gorako altuera daukan sequoia erraldoia. 1920an Foru Aldundiak Gipuzkoako zuhaitz garaiena izendatu zuen. Horrez gain, lehen baziren wellingtoniana erraldoiak, Libanoko zedroak, magnoliak, ezkiak, altzifreak, ereinotzak, ezpelak eta beste asko. Landaretza aberatsaz gain, gainera, gaur egun oraindik parkeak bi urmael handi, atseden guneak, banku ugari eta berriagoak diren agertoki eta harmailak ere baditu.

Monterron jauregia XX. mende hasieran.

ARQUITECTURA Y FLORA ÚNICA Monterrón es un tesoro en bruto que perteneció a la alta alcurnia durante varios siglos, pero que posteriormente, a mediados de la década de los 80, el Consistorio hizo suyo y hoy en día es usado por todos los vecinos de la villa de Mondragón. Este patrimonio está formado por un palacio de estilo barroco-herreriano que cuenta con declaración expresa de importancia histórico-artística desde 1964; y también de un parque de gran tamaño que cuenta con flora autóctona y foránea de gran importancia, así como de zonas de esparcimiento de amplitud y varios de los árboles más altos de Gipuzkoa.

2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

13


Udaletik • Desde el Ayuntamiento

>BASERRITARREN AZOKA

>EMAUS FUNDAZIOA

Baserritarren azoka suspertzeko berrikuntzak

Erabilitako altzarien salmenta puntua Emausen

2011ko Baserritarren Azokak hasita daude, eta hirugarrena martxoaren 19an izango da, San Jose egunean, Seber Altuben. Azokara joaten diren Arrasateko baserritarrek 2010 amaieran erabaki zuten jarraitzea, jendeak ohitura hartu dezan erosteko euren baserrietan ekoiztutako produktuak. Hilabete guztiak ez dira, baina, berdinak, eta eguraldia eta bestelakoak medio, bezeroen etorrera aldakorra da. Azoka suspertu guran, aurten berrikuntza batzuk ezarri dituzte: adibidez, sasoiko produktuekin egindako pintxoen dastatzeak; bertako sukaldarien eskutik, bezeroei barazkiak eta beste produktuak sukaldatzeko modu desberdinak erakustea; edo landare postuak ipintzea udaberriko hilabeteetan. IbaiArtek ere badu egitasmoren bat baserritarren azokarekin batera egiteko, betidanik azoka honen laguntzailea izanik.

Arrasateko Udala Emaus Fundazioarekin duela bi urte luze proiektu bat garatzen ari da Arrasaten, berrerabilpenaren kultura eta gizarte sustapena uztartzen duena. Orain arte gauzatu diren proiektuaren atalak izan dira bigarren eskuko arropa denda, Nafarroa Etorbidea 23an dagoena, eta "Sin Desperdicio" markako osagarrien joskintza tailerra. Baina, azken aldian beste ekimen bat abian jarri dute erakunde biek, hau da, erabilitako altzarien jasoketa eta salmenta, hain zuzen ere. Jasoketa etxez-etxe egiten dute, eta interesatuek honako telefono zenbakira deitu beharko dute: 902 455855. Horrez gain, laster, erabilitako altzariak erosteko puntua irekiko dute Nafarroa Etorbidea 23an, Emauseko bigarren eskuko arropa denda ondoan.

>LANKIDETZA HITZARMENA

Hiri merkataritza suspertzeko Udalak eta Ibai-Artek hitzarmena sinatu dute Martxoaren 3an Udala eta Ibai -Arte Merkatarien Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen, 2011n hiri merkataritza suspertzeko ekintzak egiteko. Udalak 28.000 euroko kontu saila izendatu du 2011ko Udal Aurrekontuan lankidetza honetarako. Dena den, beste urteetan bezala, Udalak finantzatuko du gehienez programa bakoitzeko %25a. Edukiari dagokionez, iazkoaren antzera,

14

Arrasate bizirik! • 2011ko martxoa

ekimenez beteta dator Ibai-Arteren proposamena, besteak beste, Merkemerkaua 2011, Arrasate Bizirik aldizkaria, Merkataritza Berdearen Astea, Gabonetako Kanpaina, Ibai -Arte txartela, Ibai-Arte Argazki Lehiaketa, eta beste erakunde batzuekin batera egingo dituzten ekimenak: Ardo Bira, Harreman Tonbola, Ardo eta Gazta Eguna, Erakuslehio Lehiaketa, Baserritarren Azokak, Antzinako Arrasate eta beste.


2011ko martxoa • Arrasate bizirik!

15


Arrasate Bizirik 10  

Ibai-arte elkartearen aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you