Issuu on Google+

Teknografia Ibai Arritola naiz eta 1991. urtean jaio nintzen, Urdaibaiko biosferaren erreserban kokatzen den Gernika-Lumo herrian. Bertan pasatu ditut nire bizitzako une gehienenak eta baita garrantzitsuenak ere. Hasteko eta behin, Seber Altube Ikastolan pasatu nituen denborak ditut gogoan bertan egindako lagunak, bertako lanak,...Ikastolan emandako denboran nire denbora pasa gogokoena marraztea zen, ez neukan horretarako doai askorik, baina oso ongi pasatzen nuen. Marrazten nituen gauzen artean kirola zen protagonismorik handiena hartzen zuena, kirolaria naizelako txikitatik eta kirol ia guztiak gustatzen zitzaizkidalako; futbola eta txirrindularitza gehienbat. Oso txikia nintzela baita, denbora asko pasatzen nuen amumaren etxean Gizaburun, eta lehengusuekin sekulako aventurak izaten nituela gogoratzen naiz, oso momentu onak izan ziren horiek, beti genbiltzan trastakerietan. Beranduago lagunekiko erlazio handiagoa hasiko zen, klasekide izan ditudan hainbat eta hainbat lagun ezinbestekoak izan direlako niretzako, orain naizena bihurtu ahal izateko. Gainera eskolatik kanpo bizi izan ditugun gauzak ikaragarriak izan dira, ezinezkoak dira aipatzea baten bat, denak izan baiziren itzelak. Garai honetan baita kirolarekiko erlazioa estutzen joan nintzen, futbolean jokatzen nuen eta egun batean Athletikera joateko deitu ninduten, bertan pasatu nituen futbolera jokatzen nire hurrengo 6 urteak,lagun mordoa utzi nituen bertan eta esperientzia ahaztezinak bizi izan nituen bertan. Amets bat bete nuen Athletiken kamiseta defendatzea, nahiz eta kadete mailararte bakarrik izan. Bidai mordoa egin nituen Athletiken nengoela futbol torneo ezberdinak jolasteko: Andorra, Erroma, Manchester, Qatar,... besteak beste. Leku asko ezagutu nituen futbolari esker eta nire bizitzan eragin zuzena izan du futbol hezkuntza honek. Futbolarekin jarraituz, Athletikeko denborak bukatu ostean Gernikara bueltatu nintzen jolasten, hasierako urteak ikaragarriak izan ziren, Gernikarekin Jubenilen Liga Nazionalera igotea lortu genuelako, Gernika bezalako herri txiki batentzat sekulako zailtasuna suposatzen zuen horrek. Garai hori pasatu eta jarraian heldu zitzaidan unibertsitatean hasteko garaia, Magisteritzan hain zuzen ere. Gustuko nuen lanerako hasiko nintzen ikasten, eta horrek poztasun handia sortarazi zidan, aurreko urte guztietan pasatako "zailtasunak" eskolan, une horretara heltzeko, pena balio izan zutelako. Honekin batera, adina zela eta juergak hasten dira lagunekin, udan gehienbat, Euskal Herriko hainbat herritako jaietara joanda lagunekin. Juergen etapa hau ere pasatu beharrekoa da, mundu guztiak pasatzen du eta. Gainera bertan bizitzen diren momentuak, aurrerago bizi gabekoak dira asko, pena merezidu dute. Ostean bizitzan asko markatzen zaituzten gauzak egiten dira momentu horietan. Bukatzeko, nahiz eta bizitzak aurrera egin, urteak joan urteka etorri, kirola beti izan da nire bizitzako ardatza garrantzitsuenetako bat, hori dela eta bizitzako momentu baten ere ez diot bizkarra emon, eta orain naizenaren zati oso garrantzitsu bat berari esker izan da, nire inguruan izan diren familiako kide eta lagunekin batera. Benetan esker mordoa danoi, niretzako dena zaretelako!


Teknografia ( Ibai Arritola )