Page 1

FLICKR Sarbide irekiko irudi banku asko daude gaur egun. Hala ere, horietako  famatuenetariko bat, inongo dudarik gabe, Flickr da. Kultura apur bat izan dezazuen,  web honen jabea, Yahoo izeneko enpresa famatua da, izen bereko beste bilatzaile bat  duena (Yahoo). Bestalde, Filckr­en aurkitu ahal izango diren dokumentuak, irudiak,  bideoak edota ilustrazioak dira hain zuzen..  Baina sarbide irekiko irudi banku bat izanda,  nola eskuratu argazkiak autorearen  nahiak kontuan izanda? Horretarako Creative Commons lizentziak daude. Lizentzia  hauek ahalbidetzen dute argazkien autoreen nahiak kontutan izatea, beraiek aukeratzen  baitute ze lizentzia mota nahi duten. Flicker­en hainbat lizentziekin lan egiten dute,  atribuzio lizentzia, atribuzio lizentzia­lan deribatuak ez, atribuzio lizentzia­lan  deribatuak ez­ez komertzialak, atribuzio lizentzia­ez komertziala, atribuzio lizentzia­ez  komertziala­konpartitzeko eskubidea, atribuzio lizentzia­konpartitzeko eskubidea... Bilaketa aurreratu bat egitea nahi dugunean, aukera asko ikusi ahal izango  ditugu. Alde batetik ikusi nahi dugunaren izena nola ez. Bestalde, zein dokumentu mota  nahi dugun ere aukeratu beharko dugu. Ondoren beste aukera bat dago, irudiak ze  egunetan ateratakoak diren. Bukatzeko, ze lizentziapeko materiala behar dugun aukeratu  beharko dugu.  Bilaketa bat nola egin ikus dezazuen, adibide bat jarriko dut. Nik aukeratu dudan  gaia, “lluvia new york” izan da. Bilaketa aurreratuan, izenean hori jarri dut eta ondoren  irudi motatako dokumentua nakarrik nahi dudala espezifikatu dut.  Bukatzeko Creative  Commons lizentzia daukaten argazkiak bakarrik erakusteko jartzen dugu. Irudi asko  agertuko dira baina nire gustukoena ondorengoa izan da. Bukatzeko, esan beharra daukat Flickr,  sarbide irekiko irudi banku oso ona  dela. Argazki edota dokumentu asko  daude eta gehienak kalitatezkoak. Oso  intuitiboa da bilaketa aurreratua  erabiltzerako orduan. Noizbait  kalitatezko dokumentu grafikoak  (bideoak, argazkiak...) behar badituzu,  beste irudi bankuak mespretxatu gabe,  Flickr, dauden aukeretatik onenetariko  bat da, inongo dudarik gabe.


EUROPEANA Bigarren aukeratu dudan sarbide irekiko irudi bankua, Europeana izan da. Web  gune hau, Europako herrialde guztien artean egindakoa da, 2008an hain zuzen.  Europako herrialde bakoitzak bere ekarpenak eginez lortu da horrelako web bat  eraikitzea, helburu nagusiena Europako kultura sutatzea izanik. Hainbat eta hainbat  gauza aurkitu ahal izango ditugu eta formatu askotan: liburuak, pelikulak, argazkiak,  pinturak, egunkariak, soinuak, mapak... Aurkitu daitezkeen gauza asko, museoetatik eta horrelako erakundeetatik datoz,  ondorioz autorearen eskubideak oso ondo babestuta egongo dira.  Bilaketa aurreratu egiteko, nahiko web txarra da. 4 aukera bakarrik ematen ditu,  aurkitzea nahi dugunaren izena, nork egin duen, data eta ze material mota den (bideoak,  argazkiak...). Hala ere, bilaketa aurreratu baten adibidea jarriko dizuet. Kasu honetan  Amsterdam hiriaren argazkiak ikustea nahi ditut. Ondorioz, bilaketako kutxa batean  Amsterdam jarriko dugu eta beste kutxa batean argazkiak ikustea bakarrik nahi dugula.  Bilaketak 69288 aukera ezberdin eman ditu. Ikus daiteke zenbat material dagoen.  Argazki horietako bat ondorengo da: Bukatzeko, Europeana izeneko web gune  hau, oso interesgarria iruditu zait sekulako  informazio ugari dagoelako. Gainera  euskarri ezberdinetan, ez bakarrik irudi edo  argazki sinpleak, bideoak, testuak edota  soinuak ere aurki daitezke. Hala ere, puntu  oso negatiboa da ez duela uzten oso argi ze  lizentzia mota erabiltzen dituzten eta  bestalde, bilaketa aurreratua ere oso eskasa  da. Ez ditu ematen aukera askorik bilaketa  normal baterekin konparatuz. Ondorioz, webgune kuriosoa da, informazio askorekin,  baina informazio hori eskuratzeak daukan zailtasuna kontuan hartuz, nire ustetan  behintzat, ez da web gune egokiena.  

18. Ekarpena  

Sarbide irekiko bi web guneen azterketa, Flickr eta Europeana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you