Issuu on Google+

qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqw ertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas dfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdf ghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfgh jklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjkl zxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcv bnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnm qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqw ertyuiopasdfghjklzxcvbnmrtyui 5. Alea. Maiatza 2014


BERTOKO BERRIAK

5. Alea. Maiatza 2014

GOIAZ! Azoka.

Azken urteetan bezala, aurten ere GOIAZ! Debagoienako Lanbide Heziketaren azokan parte hartu du Aretxabaleta Lanbide Eskolak. Azoka hau Debagoienako mankomunitateko garapen agentziak eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeok jartzen dugu martxan. Bertan, ikastetxeek stand-ak muntatzen dituzte, izan ere, azoka honen helburuetariko bat debagoienako eskualdean dauden ikastetxeek duten eskaintza azaltzea eta zabaltzea da. Horretarako, bisita gidatuak antolatu dira DBHtik datozen ikasleentzat, EPAko ikasleentzat, gurasoentzat, langabetuentzat……..

Aurten, berrikuntza bezala eta azokari indar gehiago emateko asmoz, modan jarri den “bideo curriculum” lehiaketa antolatu da. BideoCV, lana bilatzen ari den pertsona baten bideo motz bat da, non auto-aurkezpen bat egiten duen bere perfil profesionalari buruz: formazioa, konpetentzia, esperientzia eta helburu profesionalak aipatuz. Lana bilatzeko prozesua hobetzeko baliabide bat da, irudia, ahotsa eta komunikatzeko era bezalako aldagaiak kontuan hartzen dituelako. Enpresentzat hautagaien konpetentzia batzuk ebaluatzeko erreminta berri bat da. Beraz, ohiko CVaren osagarri bat da, baina ez du berau ordezkatzen. Lehiaketa hau hiru taldetan banatuta egon da; ikasleak, langabetuak eta langileak. Gure ikastetxetik ere 1EN2ko Lorea Poza ikasleak parte hartu du eta 3. postuan geratu da. Berarekin elkarrizketatu gara.

2

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


BERTOKO BERRIAK

5. Alea. Maiatza 2014

-

Zergatik erabaki zenuen bideoCV lehiaketan parte hartzea? Lana bilatzeko beste erreminta on bat iruditzen zaidalako.

-

Zer iruditzen zaizu zure burua bideo baten aurkeztea? Ze abantaila ikusten dituzu? Nolakoa naizen ezagutzeko bide egoki bat iruditzen zait.

-

Zer da gehien kostatu zaizuna bideo hau egiterako orduan? Laguntzarik behar izan duzu? Muntaiaren koordinazioa. Bideo hau egiteko grabaketan eta produkzioan laguntza izan dut. Eskerrak eman nahi diet ondoan egoteagatik eta laguntzeagatik.

-

Etorkizunean, bideo hau erabiliko duzu lana bilatzen hasten zarenean? Bai. Horretarako egin dut bideo curriculum-a.

1ME2 TALDEA

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

3


5. Alea. Maiatza 2014

BERTOKO BERRIAK

ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA “III ABARTH PUNTO KOPA”-KO BABESLE Pasa berri den Apirilaren 30-ean Laukiz-ko Ganene Jatetxean eginiko aurkezpenarekin martxan jarri zen “III Abarth Punto Kopa”. Bertan, besteak beste Ibautoko gerentea den Koldo Ibañez, Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakaria den Angel Gurrutxaga eta Abarth-eko gidari ofiziala den Albert Lovera elkartu ziren. Horietaz gain, aurtengo edizioan parte hartuko duten gidariak eta hainbat babesle bertaratu ziren, Automozio Mintegiko arduraduna den Aitor Legarreta bertan izan zelarik Aretxabaleta Lanbide Eskola “III Abarth Punto Kopa”-ko babeslea delako. Bertako aurkezpenean Albert Lloverak Aberth Punto autoarekin edukitako bizipenak azaldu zituen eta parte hartzaileei animoak eman zizkien kopa bukatu ostean ere, maila nagusiagoko konpetiziotan parte hartzera. Aurtengo edizioan lau taldek parte hartuko dute hasiera batean. Dagoeneko autoak 2014 urteko espezifikazioak beteak dituzte, suspentsio eta elektronikari buruz hobekuntzak jasan dituztelarik, eta prest daude lasterketak hasteko. Ondorengo hauek izango dira parte hartuko duten taldeen osaera eta izango diren probak.

4

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


BERTOKO BERRIAK

5. Alea. Maiatza 2014

TALDEAK 1. Taldea 2. Taldea 3. Taldea 4. Taldea

PILOTUA Ion Arregui Natxo Zuloaga Alberto Alonso Gaizka Barrena

KOPILOTUA Igor Arriaran / Oier Oiartzabal Ion Ugaldeberea Alex Segura Eneko Palacios

III ABARTH PUNTO KOPA Maiatzak 2-3 Rallye Lea Artibai Ekainak 21 Rallye Balcon Bizkaia Uztailak 12 Rallysprint San Miguel Irailak 20 Rallysprint Aramaio Urriak 11 Rallye Gernika Azaroak 15 Rallysprint Goierri

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

5


5. Alea. Maiatza 2014

BERTOKO BERRIAK

SARBIDE PROBA Pasa den Maiatzaren 8an Aretxabaleta Lanbide Eskolan erdi mailako zikloetatik goi mailako zikloetara igarotzeko sarbide probako azterketa egin zen. Bertaratu ziren 70 ikasleek zati orokorra egiteko aukera izan zuten, hau da matematika eta hizkuntza (euskara edo gaztelera).

6

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


MINTEGIAK

5. Alea. Maiatza 2014

1ME2 TALDEA BARAILAREN MEKANIZAZIOA 3. Ebaluaketan 1ME2 taldeko ikasleak bakarkako lanaz aparte, taldekako lanean ari dira. 12 ikaslek osatzen dute gela eta 4 pertsonako 3 taldetan banaturik baraila bat mekanizatzen ari dira. (Begiratu argazkiak) Talde bakoitzak baraila bat mekanizatu eta montatu behar du eta prozesu orriekin batera entregatu. Talde bakoitzak taldekideen artean banatu dituzte baraila osatzen duten 8 pieza desberdinak. Bukaeran talde lanean egindako lana eta bakoitzak egindakoa baloratuko zaie. Gaur egungo enpresetan murgiltzeko ezin bestekoa da taldean lana egiten jakitea.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

7


5. Alea. Maiatza 2014

8

MINTEGIAK

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


MINTEGIAK

5. Alea. Maiatza 2014

1ME2 TALDEA ELGOIBARRERA BISITA 2014/03/11 Aretxabaletako Lanbide Eskola aurrean gelditu eta 8:40 etako Elgoibarren ginen enpresa desberdinak ikusteko asmoz. Lehenik IMH-ko (Elgoibarko Makina Erraminta) museoa ikusi genuen. Bertan orain dela 100 urte nolako makinekin egiten zuten lan eta nola moldatzen ziren ikusi genuen. Makina hauek martxan ikusi genituen benetan nola lan egiten zuten ikusteko. Honen aurretik 20 minutuko bideo bat erakutsi ziguten makina erramintaren historiari buruzkoa. (Ikusi bisitako argazkiak).

Gure hurrengo bisita Arilan S.A.-ra izan zen, bertan nola bezeroak eskaturiko edozein pieza desberdin mekanizatzen zuten ikusi genuen. (Planora lan egiten zuten) Ondoren Swislan S.L. Enpresan egon ginen. Bertan presizio handiko piezak mekanizatzen ikusi genituen eta bertan mekanizaturiko beste hainbat pieza bitxi ere. (Bitrina batean gordeta zituzten bisitei erakusteko). Teleskopioetarako pieza asko egiten zituztela esan ziguten.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

9


5. Alea. Maiatza 2014

MINTEGIAK

Azkenik Goratu S.A. enpresan egon ginen. Lehenengo eraikin zaharrean egon ginen eta gero eraikin berrira joan ginen. Bietan Bankadak mekanizatzen ikusi genituen. Tornoaren parterik handiena eta garrantzitsuenetako bat. Bi eraikinen arteko kontrastea ikusi genuen, iluntasun eta zikinetik argitasun eta garbitasunera. Pabelloi berrian 40 metro luzeko artezgailu bat (rectificadora) ikusi genuen. Estatuko handiena omen da.

10

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

IKASLEAK

LANBIDE-HEZIKETA DUALA ARETXABALETA LANBIDE ESKOLAN

ZER DA? 2. mailako ikasleei, tarteka enpresan eta tarteko prestakuntza zentroan ikasteko aukera ematen duen Lanbide-Heziketa. HELBURUAK Gazteei Lanbide Heziketako titulua eskuratzeko aukera ematea, prestakuntzazentroaren eta enpresaren artean lantzen den ikasketa prozesua amaitu ostean. Enpresaren eguneroko funtzionamendua ezagutu, eta lanbidea ondo betetzeko jakintza, trebezia eta abilidadeak eskuratzea. IKASLEARENTZAKO ABANTAILAK Prestakuntza-zikloa prestakuntza-zentroan bertan eta enpresan, bietan, lantzen du, gaitasun teknikoak ez ezik, zeharkako gaitasunak ikasteko moduan. Laneko egoera errealetatik ikasteko aukera ematen du, eta eskarmentua hartzeko ere bai. Prestatzeko eta ikasteko lan-kontratua ematen du, gutxienez, urtebeterako. Lanean egindako denborari dagokion diru-ordaina ematen du, kontratuaren arabera (baina inoiz lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa). Programan urte betez parte hartuz gero, Lantokiko Prestakuntza, LP delako modulua egin beharrik ez dago. GURE IKASTETXEAN Gure ikastetxeak ikasle birekin parte hartuko du. Soldadurako Julen Uribe-Echevarria Del Pozo eta Karrozeriako Anaitz Alvarez Caldera. Ikasle hauek 2014ko ekainean hasiko dira enpresan, Julen CALDERERIA LOTU S.L-n eta Anaitz AUTOMOVILES MUGARRI, S.A-n.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

11


5. Alea. Maiatza 2014

IKASLEAK

ALE: Nola heldu zaizu proiektua? Julen: Soldadura mintegiko, FCTko arduradunak planteatu zidan aukera hau. Anaitz: Karrozeria mintegiko, FCTko arduradunak eta tutoreak planteatu zidan aukera hau. ALE: Zer espero duzu lortzea? Julen: Enpresan lortutako formazio gehi lan esperientzia eta ikastetxeko formazioaz baliotuz, dual kontratu hau amaitzen denean lan aukera onak eta hobeak izatea. Anaitz: Karrozeriako ikasketak hobetzea eta jakituria gehiagorekin datozen erronkei aurre egin ahal izatea. Baita, lan munduan muturra sartzea ere. ALE: Nola konponduko zara lana eta ikasketak aurrera eramateko? Julen: Badakit ikasketa modalitate honek nire aldetik sakrifizio gehiago eskatuko didala, lagunekin egoteko denbora gutxiago, etxean egin eskolan egiten ez ditudan lanak‌. baino ziur nago edo hala uste dut behintzat, bukaeran pena mereziko duela. Anaitz: Gogoarekin, dena ondo antolatu eta egunero eskolan emandakoa birpasatzen saiatu. ALE: Zorte on mutilak!

12

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

IKASLEAK

TATUAJEAK AINITTZE DIAZ ETA LOREA AIZPURU 1APD2 Tatuajea azalpean margoa txertatuz egiten den marrazki ezabaezina da. Tatuajeak munduko leku gehienetan egin izan dira; baina gutxiago egin izan dira azal iluneko jendearen artean, eta oso gutxi Txinan. Kristautasuna zabaltzean Europa osoan, galdu egin zen tatuajeak egiteko ohitura, baina, Amerika eta Polinesia aurkitzean, berriro hasi zen ohitura zabaltzen. Gaur egun, hala ere, gehiago egiten da Europako zenbait herrialdetan, Erresuma Batean adibidez, besteetan baino. Hemen dituzue gure ikastetxean tatuajeak ditugunon adibide batzuk: Bere behorra hil ondoren, bere izena jarri zuen bere omenez (Lorea Aizpuru)

Bere bizitzako etapa bat adierazten du esaldiaren bidez (Aitzol Azula) Bere gurasoen inizialak dira eta horren ondoan bi arrosa marraztu ditu, bat gorri kolorekoa eta bestea beltza (Ainittze Diaz)

Musikarik gabe bizitza errore bat izango litzateke (Ianire Gimenez)

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

13


5. Alea. Maiatza 2014

IKASLEAK

GOITIBEHERAK Gure proiektua urtarrilean hasi zen. Denbora piloa genbiltzan pentsatzen nola egin horrelako goitibehera bat. Urtarrilean material guztia genuenean hasi ginen martxan jartzen. Nire soldadurako ikasketak eta lagunen karrozeria eta automozio ikasketak aprobetxatuz egin dugu dena. Hilabete honetan hasten da goitibeheren denboraldia O単atin eta espero dugu gutxienez lasterketa bukatzea eta dena ondo joatea denboraldi honetarako.

14

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

ELKARRIZKETAK

TXEMA, ANBULANTZIETAN ETA IKASGELAN Jose Maria Fernandez Yeboles, “Txema�, Erizaintzako Zaintza Osagarrietako lehen mailako ikaslea da. ALE: Gurutze Gorriko anbulantzia batean zabiltza bolondres moduan, zergatik erabaki zenuen jarduera hau egitea? Txema: Betidanik gustatu izan zait ezgaitasunak dituzten pertsonak laguntzea, eta langabezian gelditu nintzenean denbora gehiago nuenez, lehen sorospenetako ikastaro bat egin nuen Gurutze Gorrian eta anbulantzietan hasi nintzen lan egiten bolondres moduan. ALE: Zenbat kide egoten zarete anbulantzian? Txema: Normalean gidaria eta soroslea egoten gara, baina batzutan bigarren sorosle bat ere egoten da. ALE: Nolakoa da zuen jarduna? Txema: Deba Goieneko bailaran ibiltzen gara. Hamabi orduko bi txandetan egiten dugu lan. Ni ostiral gaueko bederatzietatik larunbat goizeko bederatziak arte egoten naiz, astean zehar ikastera etorri eta familiarekin egon ahal izateko. Zerbitzu honetaz gain, lasterketaren bat edo ekitaldi jendetsu bat dagoenean ere joaten gara anbulantziarekin. Azkenik, mendiko erreskate taldearen partaide ere banaiz. ALE: Zein da bizi izan duzun esperientzia gogorrena? Txema: Ospitalera bidean goazela pazienteren bat hiltzen denean. ALE: Eta esperientzia atseginena? Txema: Batez ere senideen esker ona jasotzen dugunean. ALE: Zein da gehien artatzen duzuen pazientearen profila? Txema: Batez ere adineko jendea da, batik bat arnas arazoak dituena. ALE: Azkenik, zergatik erabaki duzu Erizaintzako Zaintza Osagarriak zikloa ikastea? Txema: Lehen aipatu dudan bezala, jendea laguntzea dut gogoko. Urte askotan egon naiz beste arlo batzutan lanean eta benetan gogoko dudan lana osasungintzako lana dela uste dut. Izan ere, nire zaletasuna ogibide bihurtzea gustatuko litzaidake etorkizunean.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

15


5. Alea. Maiatza 2014

ELKARRIZKETAK

LOREA AIZPURU. 1APD2 ALE: Zaldiak edo juerga? Lorea: Juerga. ALE: Mendia edo hondartza? Lorea: Hondartza. ALE: Pelikula bat? Lorea: Ocho apellidos vascos. ALE: Janaririk gustokoena? Lorea: Makarroiak tomatearekin. ALE: Musika talde bat? Lorea: Extremoduro. ALE: Abesti bat? Lorea: Puta, Extremorena. ALE: Zer hiru gauza eramango zenituzke irla bakarti batera? Lorea: Janaria, mobila kargadorearekin (eguzki energiarekin kargatzen dena) eta makillajea. ALE: Jairik gustokoena? Lorea: Gau elektronikoa.

16

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

ELKARRIZKETAK

Lorea Aizpuru, 1 APD2ko ikaslea, Martxoak 22an Mungian ospatu zen zaldi lasterketako garailea izan zen. Mungiako “Centro hĂ­piko-kâ€? antolatu zuen. ALE: Noiz hasi zinen zaldian ibiltzen? Lorea: 4 urterekin nire anaia eta ahizpa ere zaldian ibiltzen zirenez ni ere hasi nintzen joaten. ALE: Non eta noiz entrenatzen duzu? Lorea: Lehen Laredon, larunbat arratsaldetan eta igande goizetan. Orain dela urte bete nire zaldia hil zenez, Gasteizera etorri nintzen eta ordundik hona bertan entrenatzen dut asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan. ALE: Zergatik gustatzen zaizu zaldian ibiltzea? Lorea: Erlaxatu egiten nauelako. Batzuetan gogo gabe joaten naiz entrenatzera baina hango giroa asko gustatzen zait. ALE: Zein da zaldiaren izena? Lorea: Kerel Kat. ALE: Zein mailatan zaude? Lorea: Jubenil mailan nago, maila honetako salto egiteko altuera normala 1,20 edo 1,25 metrotakoa da. ALE: Zeintzuk dira gerorako dituzun planak? Lorea: Espero dut zaldian ibiltzen jarraitzeko aukera izatea eta nire akatsak hobetzea. ALE: Zenbat sari irabazi dituzu? Lorea: 30 proba inguru irabazi ditut azkenengo 9 urtetan ALE: Zenbat zaldi euki dituzu? Lorea: 5 zaldi.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

17


5. Alea. Maiatza 2014

ELKARRIZKETAK

IKASLEAK BERRIRO! Elena Rochas eta Ainhoa Iturricastillo bi langile, bazkide eta amak dira, aurten ALE Aretxabaleta Lanbide Eskolan Goi mailako Metal Eraikuntza zikloa egitera animatu egin dira. ALE: Nola ezagutu zenuten goi mailako Metal Eraikuntzako zikloa egiteko aukera? Zerk bultzatu zintuzten horrelako ikasketak egitera? Biak: Oso gazteak ginenean ikasteari utzi genion, baina beti ikastera itzultzeko nahia sentitzen genuen industria arloarekin lotuta dagoen titulu bat lortzeko.Beraz, ALE Lanbide Heziketa institutura abiatu ginen argibidea jasotzera lantegitik hurbil zegoelako batez ere gure lanarekin bat egiteko errazagoa izango zelakoan. Biak: Beste alde batetik, metalarekin lotuta dagoen ziklo bat egitea beharrezkoa ikusi genuen , lanean lanpostu hobeagoa lortzeko, gure lanean geroz eta formakuntza gehiago eskatzen baita. ALE: Ziklo hau eginez, zer helburu lortzen ari zarete? Biak: Ikasten ari gara, baina batez ere onura pertsonala asetzeko ari gara. Hainbeste urtetan egitea pentsatuta geneukana eta arrazoi desberdinengatik ezin izan duguna egin ALE: Gomendatu al zenukete ziklo hau egitea ? Biak: Bai, zalantzarik gabe. Momentu honetan gure lankide batzuk goi mailako ziklo bat egiteko helburuarekin sarbide proba prestatzen ari dira beraz, Metal Eraikuntzak zikloa egitea gomendatzen diegu. Biak: Gu oso gustora gaude ziklo hau egiten eta motibazio hau gure lankideei transmititzen diegu. ALE: Zeintzuk dira ziklo honen alde baikorrenak? Biak: Orain ikasleen bizitza gehiago baloratzen dugu, ikasketek gehiago irekitzen baitizkigute.

etorkizunerako ate

ALE: Nola lortzen duzue lana, ikasketak eta familia adiskidetzea?

18

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

ELKARRIZKETAK

Biak: Aisialdia alde batera utzita eta ikasteari, lanari eta familiari lehentasuna emanez. Elena: Nire semeak, 20 urte dituenak, etxeko lanak egiten laguntzen dit. Ainhoa: Nire bikote eta nire amaren laguntzak beharrezkoak ditut baina sentitzen dut nire alabari behar duena ezin diodala eman. ALE: Nondik ateratzen duzu eguneroko motibazioa? Biak: Hainbesteko ahalegin egin ondoren, titulu akademiko lortzeak motibatzen gaitu. Ikasketak bukatzeko gogoa daukagu titulua lortzeko. ALE: Pentsatzen duzue ikasketa hauek zuen lanean hazten lagunduko dizuetela? Biak: Noski baietz. Biek pentsatzen dugu ikasketak bukatzerakoan lanpostuaz aldatzea eta hobetu ahalko dugula.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

19


5. Alea. Maiatza 2014

KIROLAK

IRLANDAKO MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA Sokatira askoren ustez euskal herriko kirola da eta euskal herrian bakarrik egiten den kirola, baina mundu osoan praktikatzen den kirol bat da AEB-etan hasi eta Japoniaraino. Sokatiran bi modalitate bereiz daitezke goma gainekoa eta lur gainekoa. Guk Ibarra sokatira kideok goma gaineko sokatira lehiatzen dugu. Denboraldia azaroan hasten da eta otsaila-martxoa inguruan amaitzen da; mundial urtea bada otsaila amaieran eta bestela martxoa erdialdera. Aipatu goma gaineko mundiala bi urtean behin egiten dela eta aurten Castlebaren (Irlandan) ospatu zela otsailaren 20-tik 23-ra.

Aurten mundial urtea izanik bertara joateko aukera izan dugu. Horrela otsailaren 18an goizeko 7etan Loiuko aireportutik atera eta Frankfurt-en eskala egin ondoren Dublinera iritsi ginen. Bertan autobus bat hartu eta Castlebar-era joan ginen, denera hegazkinak eta autobusa kontuan harturik 13 orduko bidaia izan zen. Behin hotelean ekipaia utzi eta pisaketara joan ginen. Gehienok ez duzue jakingo baina sokatira beste kirol batzuen antzera pisu mailen arabera lehiatzen da, horrela mutilen 8x8-ko txapelketan (8 tiralariz osatutako taldeak) lau pisu maila bereiz daitezke 560kg, 600kg, 640kg eta 680kg-koak eta nesketan 500kg eta 540kg-koak. Gure taldeak mutiletan 600, 640kg-tan eta nesketan 500 eta 540kg-tan lehiatzeko aukera izan genuen pisuaren arabera. Behin pisaketa egin ondoren eta jada ikaragarrizko gosearekin hoteleko jangelara joan ginen afaltzera. Sokatiran ahal den gehien flakatzen saiatzen gara korrika eginez eta ahal den gutxiena janez, gainera beste batzuek sauna ere egiten dute. Pentsa badaude 1,90m-ko gizonak sauna eginez 65kg ingurura jeisten direnak! Eta pisaketa asteazkenean bakarrik egiten denez eta bertan emandako pisuak balio duenez hurrengo egunetan denboraldi guztian pasatako gose denak asetzen saiatzen gara. Ostegunean txapelketa hasi zen hoteletik 100 metrora zegoen kiroldegi batean. Lehenengo bi egunetan klub mailako txapelketa egiten da eta hurrengo bietan, hau da, larunbat eta igandean nazio mailako txapelketa egiten da. Lehenengo egunean mutiletan 20

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

KIROLAK

560kg eta 640kg-tako txapelketak ospatu ziren eta Irlanda eta Eskoziako taldeek irabazi zuten, hemengo taldeei dagokienez Abadi単okoak 2. geratu ziren pisu txikian eta guk 7. amaitu genuen. Nesketan berriz 540kg-ko txapelketa lehiatu zen eta Txinatarrek egundoko erakustaldia eman zuten lehen eta bigarren postuak lortuz, euskal herritik joandako Gaztedik brontzea lortu zuelarik. Ostiralean tiraldi gehiago orain 600 eta 680kg-tan mutilak eta 500kg-tan neskak. Ibarrako mutilok ez genuen emaitza onik lortu baina Ibarrako neskek aldiz brontzea lortu zuten, zilarra lortu zuen Gaztediren atzetik. Larunbatean eta igandean nazio mailako txapelketak ziren, hau izaten da taldeen artean garrantzi gehien duena. Gainera aspaldiko urteetan ez bezala, aurten euskal herriko taldeek lehiatzeko aukera genuen betiere baldintza batzuk betetzen baziren. Hasteko Espainiaren izenean hartuko genuen parte, baina Euskal Selekzioko erropekin tira genezakeen eta podiumera igo ezkero ez lukete ez Espainiako ereserkirik ez banderarik aterako twif-eko (sokatirako federaziokoa) bandera baizik. Baldintza horiek gustatu ez arren, baina aurrera pausu handi bat bezala ikusirik eta pausu gehiago ematen ari direla ikusirik (hurrengo mundialean jada euskal herri bezala lehiatzeko aukera haundiak izango ditugula esan digute) nazioka lehiatzeko erabakia hartu zen euskal herrian sokatira talde ezberdinen artean egiten diren bileretan. Larunbat eta igandean emaitza oso onak lortu genituen Euskal selekzio moduan. 640kg-tan brontzea lortu genuen Abadi単o eta Ibarrako tiralariz osaturiko taldeak, eta nesketan Gaztedik bi brontze lortu zituen. Esperientzia oso polita izan zen Irlandako sokatira mundial hau, ez genuen turismorik egiteko denborarik izan hoteletik kiroldegira eta kiroldegitik hotelera ibili ginelako, baina lau egunetan gehiena gustatzen zitzaiguna egiten ibili ginen, sokari tira eta tira! Gainera sokan tiratzeko modu ezberdinak, beste herrialdetako jendea ezatugu, bertako garagardo batzuk edateko aukera eta konta ezin daitezkeen abenturatxo batzuk... Orain 2016-an Holandan ospatuko den mundialari begira gaude jada.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

21


5. Alea. Maiatza 2014

KANPOKO BERRIAK

E-CALL SISTEMA ABIAN DA Ez da gaurko gauza, Europar Batasuneko agintariek denbora pixka bat daramate ECall sistemaren inguruan eztabaidan eta azkenean 2015 urtetik aurrera derrigorrezkoa izango da. Horrela data horretatik aurrera Europar merkatuan saltzen diren auto berri guztiek larrialdietarako dei automatikoa serietik instalatuta eraman beharko dute. Ez da lehen aldia mota honetako erabakiak hartzen direla, adibidez gaur egun egunerako argiak edo ABS balazta sistema nahitaezkoak dira. E-Call sistemaren funtzionamendua oso simplea da baina aldi berean sekulako garrantzia du bizitzak salbatzerako orduan. Sistema hau autoaren airbag poltsekin konektaturik doa beste sentsore asko bezalaxe eta istripu bat izatean aktibatzen da. Talka baten ondoren automatiko dei bat egiten du autoak 112 larrialdietarako zenbakira, unean bertan gure GPS posizioa eta autoaren ezaugarriak bidaliz laguntza eskatzen. Horrela larrialdi zerbitzuen erantzuna bapatekoa da, polizia eta anbulantziak momentuan ohartzen dira gertatu denaz, badakite non gauden eta nolako autoan goazen. Istripu bat jasandakoan baliteke gidaria konorterik gabe egotea, autoaren barrualdean harrapatuta gelditzea, amildegi batean erortzea, zuhaitz artean gordeta egotea edo kolpearengatik mugikorra apurtzea esaterako, kasu hauetan oso baliagarria da E-Call sistema. Behar duen bakarra SIM txartel bat da telefono linea aktibo batekin, gure mugikorrean sartu beharrean autoaren barruan doala besterik ez da aldatzen. Ez da nobedade teknologiko bat, badaude merkatuan zenbait modelo aukera gisa ekipa dezaketenak funtzio hau, adibidez Peugeot edo Citroen etxeetan. A zer nolako negozioa egin behar duten telefonia enpresek baina bizitzak salbatzeko balio duenez barkatu egingo diegu ezta?

22

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

KANPOKO BERRIAK KBERRIAK

FIMA 2014 Pasa den otsailaren 13-an ALEko Elektromekanika eta Karrozeriako ikasle eta irakasleak Zaragozako FIMA (Feria Internacional de Maquinaria AgrĂ­cola) erakus-azokara bisita egin zuten gaur egungo nekazaritza makineriak eskaintzen dituen berrikuntzak ikustera. FIMA azoka mundu mailan erreferente bezala ikusia dago bere ibilbideagatik (1941. urteaz geroztik egiten da) eta azokara bertaratzen diren erakusketari garrantzitsuei esker.

Bertan gaur egungo eta etorkizunean erabiliko diren nekazaritza makineria ezberdinak ikusi ahal izan zituzten, hala nola, lurra mugitzeko traktoreak, punta puntako motozerrak, belar fardoak egiteko makinak, belarra mozteko makinak,‌

Dudarik gabe, etorkizunean agendan gorriz apuntatzeko hitzordu bat!!!!

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

23


5. Alea. Maiatza 2014

AUTOEN BERRIAK

IAT (ITV) eta SISTEMA ELEKTRONIKOAK IAT(ITV) azterketak oso arinak direla iruditzen bazitzaizun, hemendik aurrera gauzak asko aldatuko dira. Zentru hauek kudeatzen dituzten enpresen arteko azken bileran akordio garrantzitsu bat lortu zuten, zehazki autoen elektronika begiratzeko balio duten sistemak instalatzea. Horrela edozein markatako autoekin bateragarriak diren ordenagailuak edukiko dituzte eta azterketa igarotzera joaten garenean ohiko probez gain gure autoaren elektronika ere begiratuko dute.

Zertarako, ba oso erraza, autoaren segurtasun sistemak desaktibatuta edo izurratuta ez daudela begiratzeko. Hasi airbag poltsa, ABS, EBD, TCS trakzio kontrol, ESP estabilitate kontrol, segurtasun uhalen sentsore, gurpilen presio ohargailu, katalizadore, partikula kutsagarrien iragazki, EGR balbula eta motorraren egoera orokorra analizatuko dituzte. Iada ez du balioko lagunarena joan eta matxuratuta dagoen funtzioa ordenagailu bidez zentralitatik ezabatzeak, matxurak benetan konpondu ezean zaila izango da azterketa gainditzea. Egia da segurtasuna haundituko dela errepideetatik auto txarrak ezabatuz eta tailer mekaniko zein elektrikoak gustura, gero eta bezero gehiago iritsiko zaizkielako autoetan arazoekin. Neurri hau pixkanaka pixkanaka joango da IAT zentruetan aplikatzen, oraindik urteak igaroko dira dena prest eduki arte.

24

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

AUTOEN BERRIAK

SEAT LEON TGI GAS NATURALAREKIN Audi A3 edo Volkswagen Golf konpaktuetan bezalaxe Seat Leon modeloan ere gas naturalarekin funtzionatzen duen motorra ikusiko dugu. Hauexek dira MBQ plataforma berriaren onurak, adibidez motorrak ez dira auto bakoitzarentzat garatzen baizik eta plataforma bakarrarentzat, horrela automatikoki MBQ sistema erabiltzen duten auto guztietan instalatu daiteke inolako arazorik gabe. Sistema honi esker Volkswagen taldeak milioka euro aurreztuko ditu ikerketa eta garapen zentruan, merkatuan modelo gehiago edukitzea posibilitatuz.

Alemaniarrek 1.4 TSI gasolina motorra moldatu dute eta azkenean 110 zaldiko potentziarekin gelditu da. Eman dezakeen azelerazio gaitasuna 200 Nm-etakoa da, 100 km/ordura 10,9 segundotan azeleratzen du, iristen den abiadura maximoa 195 km/ordukoa da eta 3,5 kilo gas kontsumitzen ditu 100 gramuko CO2 isuriarekin. 2 erregai gordailu dituenez guztira 1.300 kilometro egin ditzake, zifra ederra bidaia luzeak egiten dituzten komertzialentzat. Behar ezkero 7 abiadurako DSG kanbio automatikoarekin erosi daiteke, tamalez ezin dizuet ziurtatu gure merkatura iritsiko denik baina badirudi baietz. Modelo espainiarrak bere anaiekiko duen abantailetako bat ST izeneko familiar karrozeriarekin ere eskuragarri egongo dela izango da. Autoak gasarekin funtzionatzen duenean gasolinarekin baino CO2 gutxiago isurtzen du eta horrela fabrikatzaileek Euro6 legedia errazago bete dezakete, ziurrenik hau izango da Seat markak hartuko duen bideetako bat kutsadura mailak jaisteko hibrido eta elektrikoekin batera.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

25


5. Alea. Maiatza 2014

AUTOEN BERRIAK

DIESEL, GASOLINA ALA GLP? Auto merkatuan adituak bazarete, ohartuko zineten gero eta modelo gehiago ditugula merkatuan GLP gasarekin mugitzeko gai direnak. Erregai hau nahiko zabaldua dago Italia, Frantzia, Austria edo Alemania bezalako herrialdeetan baina Espainian nobedadea da oraingoz. Gure artean diesela da errege eta honen ildotik alderaketa txiki bat egingo dugu ea zein den ekonomikoki erregai eraginkorragoa jakiteko. Har dezagun adibide gisa 5 ateko Seat Ibiza konpaktua Reference izeneko ekipamendu mailarekin eta markaren web horriko prezioak begiratuz. - 82 zaldiko 1.6i GLP motorra 75 zaldiko 1.2 TDI dieselaren aurka. GLP bertsioa diesela baino 1.110 euro garestiagoa da gobernuaren diru laguntza kontuan hartu gabe, aurreko urtean 1.200 eurokoa zen. Gasarekin bataz beste 6 litro kontsumitzen ditu eta dieselarekin berriz 3,8 litro. Kontuan hartzen badugu diesela 1,38 eurotan dagoela eta GLP litroa 72 zentimotan dagoela 100 kilometro egitea merkeagoa izango da gasarekin baina guztira 120.000 kilometro beharko genituztke prezio diferentzia amortizatzeko. Diru laguntza kobratu ezkero lehen unetik aurrezten hasiko ginateke. - 82 zaldiko 1.6i GLP motorra 85 zaldiko 1.4i gasolinarekin. GLP bertsioa gasolina soila baino 2.010 euro garestiagoa da gobernuaren diru laguntza kontuan hartu gabe. Gasarekin bataz beste 6 litro kontsumitzen ditu eta gasolinarekin berriz 5,9 litro. Kontuan hartzen badugu gasolina 1,46 eurotan dagoela, eta GLP litroa 72 zentimotan dagoela 100 kilometro egitea merkeagoa izango zen gasarekin, baina guztira 47.000 kilometro beharko genituzke amortizatzeko. Atera dezakegun konklusioetako bat auto txikietan zalantza ugari sortzen direla da GLP erregaiaren errentagarritasunaren gainean. Gainera nire iritziz Seat etxeak Ibizaren prezioa nahita puztuta dauka nobedadea delako eta horrek bezeroaren aurrezki guztia jaten du. Diru laguntzak ere teorian martxan jartzekoak dira aurten baina krisiaren aitzakiarekin egiten ari diren murrizketekin nire zalantzak ditut. Esan behar da bestalde, GLP gasaren prezioa egonkorragoa dela askoz besteen aldean eta ez da gora behera haundiak izaten. 26

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

AUTOEN BERRIAK

BIGARREN ESKUKO AUTO EKOLOGIKOAK Gaur egungo bigarren eskuko ibilgailuen merkatuak ez dauka zerikusirik duela urte gutxi batzuetakoarekin. Lehen oso erraza izan ohi zen gasolinazko motor indartsuak saltzea baina une hauetan dagoen egoera ekonomikoaren erruz ia ezinezkoa da. 200 zalditik gorako motorra duen gasolinazko auto bat ez du inork erosi nahi dakartzan gastuengatik (kontsumoa, udaletxeko zerga, asegurua, manteinua‌) eta kasu askotan ezta kontzesionarioek ere, nahiz eta auto berri bat erosi beraiei. Ibilgailu hauen balioa izugarri jaisten da eta benetako pagotxak aurki daitezke

. Arrakasta gehien duten ibilgailuak dieselak dira eta batik bat bertsio ekologikoak. Erregaien prezioak beti gora egiten dute eta erosleak ahal duen autorik eraginkorrena nahi du gastuak murrizteko. Horregatik mota horretako ibilgailuek merkatuko balioa hobeto mantentzen dute erabili ondoren saltzea pentsatzen badugu. Dieselak erosterako orduan garestiagoak dira ia beti baina saltzerakoan ere izango duen prezioak haundiagoa da gasolina batek baino. Azkenik auto hibridoak dauzkagu eta ikerketa askoren arabera hauek dira bigarren eskuan prezioa gutxien jaisten dutenak. Gainera pasadizo arraroak gertatzen dabiltza merkatuan, adibidez belaunaldi berriko Toyota Prius modeloarekin: hibrido honek oso eskaera haundia dauka eta marka japoniarrak ezin ditu hainbeste unitate ekoiztu, saltokiak hutsik daudenez fabrikatik eskatu behar dira eta beraz 6 hilabetetik gora itxaron beharra dago. Horregatik kasu batzuetan erabilitako Prius batek gehiago balio du saltoki ofizialean dagoen auto berriak baino, pertsona askok ez dute hainbeste denbora itxaroterik nahi, eta ez zaie axola gehiago ordainduta eskuratzea. Ez da kasu bakarra, gauza bera gertatu zen Fiat 500 txikiarekin kaleratu zen lehen hilabeteetan. PROPOSAMENA: Artikuluaren argazkia http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

27


5. Alea. Maiatza 2014

ALE MENUA

ENDIBIA ENTSALADA* Osagaiak   

12 endibia erdi neurriko 4 koilarakada ozpin-olio Gatza eta piperra

Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez edo urazak zentrifugatzeko gailuan. Entsalada-ontzian ipiniko ditugu endibia hosto garbiak; gatz-pipertu eta ozpin-olioaz garaztatuko ditugu ondoren. Iraulka eragin eta nahasi ondoan, hainbat minutuan utziko ditugu ongailu horretan bustitzen. Mahairako prest edukiko dugu orduan entsalada. Ongailua aberastu nahi izanez gero, koilarakada batzuk ale-ziape edo jogurt natural erantsi ahal izango dizkiogu ozpin-olioari.

ARKUME BESO ERRETA* Osagaiak 

   

28

4 arkume beso (umerri edo bildots). 800 g ingurukoa bakoitza 2 baratxuri-buru Baso bete ur Zorrotada bat ardo zuri Gatza

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

ALE MENUA

Gatza eman eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu arkume besoak, ahoz gora. Baratxuri-buruak erantsi eta ura eta ardoa isuriko ditugu ondoren. Aurrez 200º-ko tenperaturan beroturiko labean sartuko ditugu arkume besoak, eta ordu eta erdian edukiko ditugu han, beren zukuarekin etengabe bustiz. Erretze epearen erdia bete orduko, irauli egingo ditugu besoak beste aldetik egin daitezen. Irauli ondoan, ez da komenigarria haragia berriro bustitzea, bukaeran ongi txigortu eta kraskatsu gera dadin. Erretiluaren hondoak heze behar du beti, ez du lehortu behar; besoak giro hezean erre behar du. Ura edo ardoa erantsiko dugu, beharra sumatu orduko. Beren zukuan eta baratxuriekin zerbitzatuko ditugu arkume besoak.

ARBENDOL ETA ALMENDRA BIZKOTXO* Osagaiak        

165 g gurin 215 g azukre Limoi baten azal birrindua Gatz zimiko bat Almendra hautsa, 90 g Legamia hauts pixar bat 150 g irin 2 arrautza

Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema balitz bezala. Horretarako, bizkotxoa egiten hasi baino lehen, ordu batzuez hozkailutik kanpo edukitzea duzu hoberena. Azukrea gehitu gurina jo eta gero. Gero gehitu limoi azal birrindua, gatz zimiko bat, almendra ehoa eta legamia. Nahasi dena, baina sobera eragin gabe, nahasi baizik ez. Orduan irina eta arrautzak gehitzen joan, hiru txandatan, poliki, baina ongi-ongi nahasiz. Orea egiteko hobe duzu hagaxkak erabili beharrean zurezko zalia erabili. Moldea gurinez eta irinez igurtzi eta gero, bertan almendra xerra txigortuen geruza polita paratuko dugu, bizkotxoa moldetik ateratzen dugunean almendraz estalia gelditu dadin. Orea isuri moldean eta labean eduki 180 graduan, 25en bat minutuz, orea harrotu eta bizkotxoa ongi egosten ari dela ikusten dugun arte. Moldetik atera eta almendra xerrak goian direla aurkeztuko dugu. *Errezeta hauek guztiak www.sukaldean.com web orritik aterata daude

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

29


5. Alea. Maiatza 2014

DENBORA PASAK

TXISTEAK – ASMAKIZUNAK -Zer egiten ari zara boligrafo BIC bat leihotik botatzen baduzu? -Aerobic-a

Bi ama eta bi alaba ondo zenbatzen badituzu, ez dira lau hiru baizik. Badakizu esan gabe nik?

"San Valentin" egunean gizon bat joan zen denda batera maitasun txartel bat erostera eta horrela esan zion dendariari:

Kanpai bat dut eta ez naiz eliza,

- Badaukazu txartel bat "nire egiazko eta maitasun bakarrarentzat" jartzen duena?

pozoia dut eta ez naiz sugea,

- Bai, badaukagu.

Nor naiz?

arriskutsuak nire tentakulu meheak.

- Primeran, eman zortzi.

Gizon bat nautiko-eskolara joan da marino izan nahi duelako. Matrikulatzeko datu pertsonalak eta beste datu batzuk eskatu dizkiote eta azkenean galdetu diote :

Berdea nire kolorea

-Badakizu igeri egiten?

txikitan nirekin jolasten duzue

-Nola? Baina ..., hemen itsasontziak daude, ezta?

handitan ez hainbeste.

negua nire urtaroa tunel bakoitza nire bizilekua

Zer naiz?

Ea Gaizka, ba ote dakizkizu bi izenorde? -Nork, nik? -Bikain, mutiko. Ea, hurrengoa.

30

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


5. Alea. Maiatza 2014

IBILALDIA

AIZKORRI – ARATZ* PR Gi 3001. Aitzorrotz inguruak, Eskoriatzatik Iraupena: 3 ordu 30 min Zailtasuna: Ertaina Desnibela: +810/-810 m. Distantzia: 14,1 km. Bide zirkularra: Bai Ibilbide sarea: AIZKORRI-ARATZ Abiapuntua: Eskoriatza

Ibilbidearen deskribapena Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidea Aitzorrotzeko gazteluak zaintzen zuen. Erdi Aroko aztarnak aurkitu zituzten han egindako indusketetan, eta jasotako datuek XII. menderaino garamatzate.

*Proposamen hau http://www.gipuzkoamendizmendi.net/ aterata dago.

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/Alea5_Maiatza2014

31


5. Alea. Maiatza 2014

32

http://issuu.com/iaretxabaleta/docs/alea5_maiatza2014


Alekaria 5. maiatza 2014