Issuu on Google+


9

N O TI ZI AK

A

biadurako

kanbioa

Gogoan daukat lehen aldiz gidatu nuen autoak nola zeukan 4 abiadurako kanbioa, ondoren aitaren autoa ikutu nuen, hau 5 abiadurakoa zen eta gaur egun aniaren autoak 6 abiadurakoa dauka. Azken urteotan berriz 7 eta 8 abiadurako kanbioak ikusi ditugu, nahiz eta inoiz ez diren eskuzkoak, beti automatiko moduan. Adibidez Volkswagen markak 7 abiadurako DSG kanbioa darabil eta Bmw markak 8 abiadurakoak ere erabiltzen ditu. 8 zenbakiaren ondoren dator 9 zenbakia, ZF empresak garatu berri duen 9 abiadurako kanbio automatikoan bezala. Land Rover marka izango da lehen aldiz erabiliko duena Evoque lur orotarikoan, tantu ederra sartuko dute ingelesek marketing aldetik. Kanbio hau motorra aurrean kokatuta eta trakzioa ere aurrean daraman modeloetan bakarrik erabili daiteke. ZF empresak edozein markaren eskura jartzen du bere teknologia, horrela autogileek ez daukate dirurik inbertitu beharrik transmisioen garapenean eta bide batez punta puntako teknologia modernoena daukate eskura. Fabrikatzaileak dioenez martxen arteko aldaketez ohartzea ia ezinezkoa omen da gidatzen goazenean, probatu egin beharko dugu hau egiaztatzeko. Gainera martxak binaka zein hirunaka igo edo jaisteko gai izango da kanbio hau, adibidez 7. martxatik 4. martxara jauzi egin dezake zuzenean. Eta zergatik behar dira hainbeste martxa? Erantzuna oso simplea da, kontsumoak zein CO2 emisioak jaisteko. Motor guztietan dago bira/min erlazio egoki bat non autoak behar duena kontsumitzen duen eta tarte horretatik kanpora gehiago erretzen du. Hainbeste abiadura erabiliz denbora gehiagoan goaz motorraren erregimen egokienean eta ondorioz gutxiago kontsumitzen du autoak. Adibidez diesel motor batean 1 .500 eta 2.500 bira/minutu bitartean daukagu errendimendu haundiena, egoera askotan (auto bat aurreratu edo malda haundiko portu bat igotzean) 4.000 bira/minutuan joan beharko dugu 5 abiadurako kaxa batekin eta kontsumoak igo egiten dira. 9 abiadurekin ez dago motorra behartu beharrik, beti bira/min baxuagoetan ibiliko gara eta erregai gutxiago gastatuko dugu.


NOTIZIAK

Euskararen egoera gaur egun Euskararen egoera munduan

K

IKE AMUNARRIZEK etb 1 ean duen “Tribuaren Berbak” programan Euskararen egoerari buruzko hainbat hausnarketa egiten ditu eta interesgarriak iruditu zaizkigu zuei kontatzeko Euskararen eguna ospatu berria dugun honetan.

C

ALVET BAROMETROAK munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen du eta iaz egin zen neurketan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren. Azken neurketa honetan, 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzte. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko garrantzitsuak diren beste 1 0 faktore aintzat harturik, munduan “pisu” gehien duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hirugarrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 1 0. lekuan geratu da. Euskara, berriz, munduko 51 . hizkuntza da.

E

maitza honetara iristeko aintzat hartu diren faktoreak honako hauek izan dira: hiztun kopurua, entropia (hiztunen proportzioa, bizi diren herrialdeetan), zenbaten lehen hizkuntza den, ofizialtasuna, hizkuntza horretatik itzulitako liburuak, hizkuntzara horretara itzulitako liburuak, Literatura Nobel sariak, Wikipediako artikuluak, Giza-garapenaren indizea (hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako batezbestekoa), ugalkortasun-tasa eta Interneteko barneratze-tasa.

B

eraz, Euskara ez omen da uste bezain txikia, baina, hala ere, ez dugu ahaztu behar arriskuan dagoela. Munduan 7.000 milioi pertsona baino gehiago gara, eta 7.000 hizkuntza hitz egiten dira. 400 hizkuntza daude munduan 1 .000.000 hiztunetik gorakoak, eta euskara da horietako bat. UNESCOk argi gorria piztu du, eta euskara arriskuan dauden hizkuntzen artean sailkatu du, munduko beste 2.470 hizkuntzarekin batera.

M

ende honetan munduko hizkuntzen erdia baino gehiago gal liteke, hau da, 3.500etik gora. Hori gerta ez dadin, garrantzitsuena belaunaldien arteko transmisioa omen da. Euskarari dagokionez, Hego Euskal Herrian nahiko ongi gauzatzen omen da hori; ez, ordea, Ipar Euskal Herrian.

E

uskara mende honetan galduko den hizkuntza horietako bat izan ez dadin, ezinbestekoa da norbera bere hizkuntzaz harro egotea. Izan ere, baldintza hori beteta, erreskadan etorriko dira gainerakoak (transmisioa, erabilera …).

H

ain zuzen ere, gure ikastetxean Euskararen erabilera bultzatzea da Euskararen Normalkuntza Batzordearen helburua. Momentu honetan, Batzordea hiru irakaslez osatua dago.Bertatik hainbat ekintza antolatzen ditugu, denak euskararen inguruan, lehiaketak, Alekaria, Euskararen egunerako ekintzak, …. Proiektu honen arrakastaren ehuneko handiena guztion parte hartzean datza, bai ikasle eta bai irakasle. Horregatik aukera hau aprobetxatu nahi izan dugu zuei, guztioi, gonbidapena luzatzeko parte hartzera. Parte hartzea era askotakoa izan daiteke: planteatzen diren ekintzetan parte hartzen, ideia berriak ematen, gauzak antolatzen, …. Eskaini Euskarari zure denboraren apur bat! Normalkuntza Batzordea Oharra: Jakin mina piztu bazaizue “Tribuaren Berbak” asteazkenetan 22:1 5etan ematen dute etb 1 ean


k a z t i r a a l r u t u k a ie J o o r k p s A u R E K rri d u U A N a j E n H a E x L m a rt

E

L

eh ena r e k u a

E

usko Jaurlaritzak LEHEN AUKERA proiektua jarri du martxan. Proiektu honek 201 2-201 3 ikasturtean ikasten egon ziren ikasleentzako proiektua da eta bertan goi maila edo erdi maila bukatuta dutenek parte har dezakete, beti ere 1 8-25 urte bitartekoak badira. Ikasle hauek hiru hilabetetan egongo dira lanean enpresa baten eta praktikaldi bat bezalako kontratua izango dute. Honez gain Ikaslen-etik gizarte segurantzan alta emanda egongo dira eta hilero 500 euroko ordainsaria izango dute. Proiektu hau aurrera eramateko, ikastetxe, lantegi eta ikaslearen artean hitzarmen bat sinatuko da.

Aretxabaleta Lanbide Eskolan proiektu hau interesgarria iruditu zaigu eta

hainbat mintegietan martxan jarri dira buru belarri lanean. Gauzak horrela, Karrozeriako mintegitik ikasle bat bidaliko dute, Mekanizaziotik beste ikasle bat eta Erizaintzatik beste bat. Proiektu hau bukatzerakoan gure nahia ikaslea enpresan geratzea izango litzateke. Ea ba egia den.


ERIZAINTZA MINTEGIA ARETXABALETA LANBIDE ESKOLAKO IKASLEAK GSR EGOITZAN

Menpekotasun Egoeran Dauden Pertsonen Harreta Zikloko ikasleak GSR ARETXABALETA egoitzan ari dira aurten beraien formakuntza osatzen. Gelan jasotzen dituzten ikasketez gain, astelehenero GSR ARETXABALETA egoitzara joaten dira bertako egoliarrekin praktikak egiteko. Zikloko Miren, Olatz eta Michael-ekin hitzegin dugu, jarduera honek sortu dizkien sentsazioak jakin asmoz. Alekaria: Zer moduzko esperientzia izan da? Hirurak: Oso gustora aritu gara, esperientzia polita izan da. Klasean ikasitako kontzeptuak praktikan jarri ahal izan ditugu. Alekaria: Zeintzu izan dira zuen funtzioak GSR egoitzan? Michael: 1 0:30etan egoliarrak geletatik jeisten lagundu eta terapia geletara lagundu ditugu. Beraiekin 1 2:30ak arte egon gara. Miren: Terapia geletan egiten zituzten ariketak aurrera eramaten lagundu dugu. Olatz: jarduerak egiten ari ziren bitartean beraiekin hitzegin eta konpainia egin diegu. Alekaria: Ze motako jarduerak egiten dituzte terapia geletan? Hirurak: eskulanak, logikako ariketak, psikomotrizitatea lantzeko ariketak, gimnasia, karta jokoa‌ Alekaria: Zer da psikomotrizitatea? Olatz: dituzten lesioak sendatzeko edo mantentzen dituzten funtzioak ez galtzeko gorputzeko atal desberdinak mugitzen dituzte. Ikasteko balio izan al dizue esperientziak? Michel: Bai, eta gainera egoliarrek asko eskertzen dute konpainia eta elkarrizketarako norbait edukitzea. Beraien bizitzaz hitzegitea dute gogoko, eta guk ere asko ikasi dugu aintzinako garaietaz. Alekaria: Ze motako profila dute egoitzako erabiltzaileek? Miren: batzuk sentsumenak urrituta dituzte; ikusmena, entzumena‌ Michel: beste batzu kognitiboki ongi daude, baina fisikoki desplazatzeko arazoak dituzte. Olatz: badago talde bat gaixotasun kronikoak dituztenak ere, eta patologiarik ez baina bakarrik gelditu eta egoitzan bizitzea erabaki dutenak. Alekaria: Errepikatuko al zenukete esperientzia? Hirurak: dudarik gabe!


xxx... MINTEGIA

ALE – TENNE CO Proiektua

ALE ETA ERMUAKO TENNECO INNOVATION SL. enpresak proiektu bat garatu dute elkarlanean motelgailu elektronikoen inguruan. Ermuako enpresa honek bere bezeroei motelgailu elektronikoak aurkeztu nahi dizkie, eta horretarako ALE-ko Automozio mintegiak lagundu die motelgailu sistema hau Demo Car batean instalatzen gure tailerrean, eta horretarako erabili den autoa KIA CEED bat izan da.

E lkarlan hau oso positiboa izan da eskola, empresa eta bezeroentzat, eta

aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko konpromezua hartu nahi da Demo Car gehiago prestatzeko eta bide batez ikasleak bertan parte hartzeko.


ERIZAINTZA MINTEGIA A RR

P SI 2APD2 taldeko ikasleek inguruaren girotzea eta zentroaren dekorazioa landu dute “Arreta eta laguntza psikosoziala� izeneko moduluan landu diren prozeduren artean Institutuko gabonetako dekorazioa izan da. Hiru proiektu aurkeztu zitzaizkion zuzendaritzari eurak egokiena aukeratzeko.

L AG

ET A

UN

K OS

ET A

T ZA

OZ

IAL

A

Azkenean proiektu ezberdinen atalak aukeratuak izan ziren aurtengo Institutuko dekorazioa osatzeko. Beraz, talde osoak lan egin du azken emaitza lortzeko.

Dekorazioa honela osatuta dago:

Leihoak : Leihoetan jarri diren izarrak

egiteko plantila batzuk egin dira, gero bitza ixuriz izar forma lortzeko.

Opari kaxak : Dorre bat egin da oparien kaxekin. Sarrerako lorontziaren ondoan kokatu da.

Lanbideko kristalak eta sarreran goian dagoen balkoia

apaindu dira izarrekin eta gabonetako mezuekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

ingurua girotzen...


GURE IKASTETXEKO HOBEKUNTZAK

E

skolaren azken urtetako hobekuntza proiektuekin jarraituz, aurten sarreran egin dira berritze lanak.

I txura modernoagoa lortzeaz gain, atearen aldaketa zuzendu da atezainaren

funtzioa sarreran bultzatzea, datorren guztiari harrera egokia eskaintzeko eta behar duen lekura zuzentzeko.

H orretarako atea aldatu egin da. Ateak bedelen txokoa ere egokitu eginda.

Ateak oraindik azken ikuturen bat behar duen arren, lanak bukatutzat eman daitezke.


XXXX... MINTEGIA

Zer da ESP sistema?

E uropar Batasunak azken urteetan kotxeen segurtasuna hobetzeko asmoz hainbat neurri adostu ditu. Horien artean dago

2011 . azarotik aurrera kotxe berri guztiek derrigorrez ESP egonkortasun sistema serietik ekarri beharko dutela. Normala da gaur egun kotxeek ekartzen dituzten sistema elektroniko guztiekin ez jakitea zer esan nahi duten bakoitzaren inizialek. Kasu honetan, ESP alemaniarrez “Elektronisches Stabilitäts Programmâ€? esan nahi du eta Egonkortasun Sistema Elektronikoa bezala itzuli daiteke. Asmatzaileak Mercedes Benz eta Bosch enpresak izan ziren eta lehen aldiz S Klaseko Mercedes Benz batean erabili zen. Ondoren, beste auto-egile askok beraien egonkortasun sistemak garatu dituzte baina beste izen batzuk jarri dizkiote. Hori dela eta baliteke gure kotxeak ez izatea ESP sistema baina bai antzerako bat beste izen batekin, VSC, DSC, ESC eta abar.

ESP sistemak nola funtzionatzen duen azaldu aurretik kontuan izan behar dugu sistema aktibo bat dela. Gidariak ezer

egin gabe aktibatzen da eta hori da sistema honen eraginkortasunen arrazoietako bat. Esan beharra dago ordea ABS, EBD eta trakzio kontrolekin batera egiten duela lan eta bolantean, gurpiletan, kotxearen aurrealdean eta alboetan dituen sentsore batzuei esker jasotzen duen informazioa ezin bestekoa dela.

F

untzionamendua oso erraza da, ESP sistemak bolantea ezkerrera edo eskuinera mugitzen dugunean gurpilen bira angelua kalkulatzen du eta sentsoreek ematen dioten informazioarekin alderatzen du. Kotxearen biratze angelua bolantearena baino handiagoa, edo txikiagoa, bada ESP sistema aktibatzen da. Zer esan nahi du honek? Gure kotxearen portaera ez bada bolanteak agintzen duena ESP sistemak balaztatze sistema martxan jarriko duela. Adibidez, autoak atzeko aldetik gehiegi biratzen badu sistemak atzeko barrualdeko gurpilari balaztatzeko aginduko dio eta modu horretan kotxea errepidean mantentzen lagunduko digu. ABS eta EBD sistemei esker gurpil bakoitzak modu independentean balaztatu dezake egoera bakoitzean beharrezkoa den indarrarekin. Balaztatze sistemak gaizki funtzionatuko balu gurpil bakar batean indar gehiegi egin dezake eta horrek istripua eragingo luke. Esaldi bakar batean laburtuz autoa trakzioa erabat galtzera doanean sistemak berak zuzentzen gaitu nahi genuen ibilbideari jarraituz. ESP sistemak bizitzak salbatzen laguntzen du baina horrek ez du esan nahi errepidean nahi duguna egin dezakegunik. Ez ditu ezinezkoak diren egoerak konpontzen eta gehiegi arriskatzen badugu istripua ezingo du eragotzi. Hori dela eta errepidean ziurtasunez ibili behar da eta onena ESP sistemaren beharrik ez izatea da.


E L I A Z T A R A A L P A E SI ON R R E ROFE LAN P E S KO

KARROZERIA MINTEGIA

G

ure ikasleek, etorkizun gertuan izango dituzten irtenbide profesionalak ahalik eta hobekien erakustekotan, Aretxabaletako Lanbide Eskolan urtean zehar, ekintzak egiten dihardu.

I

rteera didaktikoez gain, badira bestelakoak ere, eta oraingoa, pintura arloko profesional batekin egoteko aukera izan dugu. BESA (Bernardo Ecenarro S.A.) pintura hornitzaileak lagundurik, Jose Mari izan genuen eskolan, 36 urteko esperientziaren abalez, autoaren erreparazio prozesua agertuz.

K

asu honetan, 2. mailako KARROZERIKO ikasleekin egon zen. Hauek izango dira hurrengoak lan mundura hurbiltzen eta zernolako lanak burutu beharko dituzten ikusteko, zer hobeago kaso erreal bat ikustea bai単o.

E

kintzaren helburua KOLOREAREN DIFUMINAZIOA ERREPARAZIOAN litzateke eta horretarako pintoreak bere autoa ipini zuen adibidetzat.

A

tzeko portoian golpe txiki bat zuen, eta ate guztia morgotu beharrean, DIFUMINAZIOAREN teknika erabili zuen erreparazioa burutzeko, denbora aurreztuz eta baita produktua ere. I単igo, BESAko hornitzailearen autoak ere golpe txiki bat zuen, eta bi autoak beltzak zirenez, pintura bera erabiliz, bi autoen erreparazio prozesua ikusi ahal izan genuen.

I

kasleek tentuz jarraitu zuten prozesu guztia eta alditan, ikusle izatetik, partaide izatera pasatu ziren, hala nola, masilak prestatzen eta aplikatzen, kolorea definitu eta egin, mozorroketa eta garbiketa lanak etbr. egiten. Goiza amaitzerako, bi autoak berriturik, emaitzak ikusi ahal izan zituzten ikasleek. Ekintza aberatsgarri bezala definitu zuten, eta beraien ikasgaiak ikasteko beste gehigarri bat.


Amonaren tarta

ERIZAINTZA MINTEGIA

( galleta, txokolatea eta natilla)

OSAGARRIAK: TXOKOLATE TABLETA BAT 1,2 LITROS+ BASO BETE ESNE 10 KOILARAKADA HANDI AZUKRE 4 SOBRE NATILLA GALLETAK

K

azo batean 600 ml esne ipiniko dugu, eta bi natilla sobre botako ditugu eta 5 koilaradada handi azukre. Sua ez dugu oso altu ipiniko eta iragi egingo dugu 1 0 minutu bitartean. Denbora hau pasa eta gero veste ontzi batera pasatuko dugu. Kazo berean veste 600 ml esne ipiniko dugu eeta txokolatea zatituta ere, suan ipini eta txokolatea urtuta dagoenean, sua igoko dugu. Bertara veste 2 natilla sobre botako ditugu, 5 koilaradada azudrekin batera. Nahasketa hau 6 minutu lagako dugu sutan, noizean behin nahasten. Denbora hau pasa eta gero veste ontzi batera pasako dugu.

B

este kazo batean esne basoa epelduta ipiniko dugu. Brandy txorrostada bat bota diezaiokezu goxoago egoteko. Nahasketa honekin ( esnea+brandy) bustiko ditugu gailetak. Ondoren gailera hauekin tartaren basea montatzen hasiko gara: kapa 1 gaileta, kapa 1 natilla, kapa 1 gaileta eta kapa 1 txokolate natilla. Hozten utzi eta jateko prest‌!!

ONEGIN..


Abenduak 3

EUSKARAREN TXOKOA

Euskararen eguna O spatu genuen gure ikastetxean eta giroa berotzeko lehiaketa bat antolatu genuen betiko ESAERA ZAHAR batzuk lehian jarriz.

50 euroko bale bat ELKAR dendan.... hauxe izan zen gure saria.


ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA-ko ORIENTAZIO ZERBITZUA

eta gero.

IKASTETXEKO ZERBITZUAK

Aretxabaleta Lanbide Eskolan lan eta formazio orientazio zerbitzua berreskuratu dugu, urte eta erdiko etenaldia egon O

rientazio zerbitzuaren arduraduna Nuria Dรกvila izango da, eta bi orientazio mota eskeiniko ditu zerbitzutik: lan arloko orientazioa lanbiden bitartez eta formazio arloko orientazioa, Bizikasi zerbitzuaren bitartez.

LANBIDE O rain arte egin den orientazioa egiten jarraituko dugu: lanbideko datuak eguneratu, ikastaro edo lan postuetara inskribapenak, eskaerak berritu, kurrikulumak egiten lagundu, elkarrizketak prestatu, psikoteknikoak eta abar. Gure xedea, orientazio zerbitzura datozen persona guztiei lan-merkatura bueltatzea laguntzea izango da.

BIZIKAZI B este orientazio mota bat da, formakuntzara begira. Bakoitzaren behar eta asmoetara egokituz, pertsonei

beharrezkoa duten formazioa aukeratzen orientatzea eta laguntzea izango da gure lana. Bizi osoan zeharreko ikaskuntza sustatzea izango da helburua, garapen pertsonalak bultzatuz, gizarteratzen lagunduz eta eskualde mailan formazio ekintzak garatuz eta herritarren parte hartze aktiboa bultzatuz.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik Ostegunera 9:00tatik-13:30tara eta 14:30tatik-18:30tara eta ostiraletan 9:00tatik-15:00rak arte.


SOLDADURAKO MINTEGIA

G I N TE

IA

M KO A R U n i a) a D A m le OLD N (A E N N E DI A L ESS A T KU S A R E KO A R AD U OLD

S S

Iñigo Regil, Aretxabaleta Lanbide eskolako soldadura mintegiko irakaslea, irailean Essenen (Alemania) egon zen soldadura eta galdaragintzari buruzko azoka batean. Erakustaldi honetan, arlo honetako berrikuntzak aurkezten dira munduko enpresa garrantzitsuenei. Erakustaldi hau, lau urtez behin ospatzen da, hori dela eta Europa mailan egiten den garrantzitsuena dela esan dezakegu.

Soldadura eta galdaragintzari buruzko berrikuntza asko ikusi eta hauen informazioa jasotzeaz gain, beheko argazkian ikus dezakegun bezala, frogatzeko aukera ere izan zuen. Argazki honetan, Iñigo, soldatzeko makina simuladorean ikusten dugu bere trebetasuna erakusten. Simuladore hauek benetan ikusgarriak direla esan behar da baina baita duten prezioa ere. Soldatzeko makina on baten prezioa 6000€ ingurukoa da eta simuladore hauen prezioa 35000€tik gorarakoak dira.


MEKANIZATUA MINTEGIA

MEKANIZATUKO 2. MAILAKOEN BISITA MAIER S.COOP ENPRESARA

Azaroaren 22an irteera bat antolatu zen Gernika-Lumoko MAIER S.COOP. enpresara, mekanizatuko ikasketekin lotuta.

Automozioaren sektorean, dekorazioan eta konplexutasun funtzional handiko piezetan erreferente dugu MAIER enpresa.

Bertan , CNC-ko makinaria, CADeko diseinuak eta bere aplikazioak CAM aldetik ikusi zituzten ikasleek enpresako matrizeri atalean, ondoren produkzio plantan zehar bisita gidatu batekin bukatzeko.


REP ­ RAP p r o i ek t ua

MEKANIKA MINTEGIA

Gure institutuan, enpresetan erabiltzen diren teknologia berriak ikasleenganaino ekartzeko asmotan, eta hauek irakasteko nahiarekin, aurten 3Dko inpresioaren munduanREP-RAP nazioarteko proiektuan sartu gera.

M

undu mailan jende guztiari irekita dagoen proiektu bat da. 3Dko inpresoren teknologia edozein pertsonaren esku jartzean datza. Hori aurrera eramateko, zenbait makina ezberdin eskaintzen dira, hauek eraikitzeko materiala burdindegietan, elektronika dendetan, eta horrelakoetan, gutxi-gora-behera erraz lortu daitezke. Softwarea ere librea da.

E

ra honetara, edozeinek elkartu ditzake osagai hauek eta 3Dko inpresora edo “prototipo azkarreko inpresora” bat eraiki. Ondoren, aurrez ordenagailuan marraztutako objektu bat fisikoki sortu ahal izango du.

H

au dena gutxi izango balitz, makina honen zati batzuk plastikozkoak dira, eta beraz, makina bat eraiki ondoren, beste baten piezak inprimatu ditzakegu makina berriak sortzeko.

REP-RAP

, GNU GPL lizentzian dago eskuragarri. Lizentzia honek kopiatu, ikasi, banatu eta diseinuak eta iturri codeak hobetzeko aukera ematen digu.

P

roiektuaren inguruan lanean diharduen komunitateak egungo diseinuak hobetu ditzake makinaren eboluzioa gauzatuz: edonor proposamen edo ideiaren bat eduki ezkero, proiektuaren wikian idatzi dezake, era honetara makinak hobetzen ari dira momentu oro, eta generazio berriak sortzen.

P

roiektuaren bultzatzaileek zera nabarmendu nahi dute: lantegi gutxiago behar direla, garraio gutxiago, beraz gutxiago kutsatzen da, energia galera txikiagoa, diru-behar txikiagoa, autonomia gehiago, tokian tokiko garapen teknologiko gehiago, e.a.

E G

ta gehiago esango genuke: elkartasuna, ideien elkar-trukaketa librea, ...

ure irakasleek Goi Mailako Eraikuntza Metalikoko ikasleei 3Dko inpresorak egiten erakutsiko diete eta berauek eraikiko dituzte makinak.

B

ehin eraikitak, erabilpena ikasi eta piezak inprimatzeko garaia izango da, eta nola ez, ikertzekoa, garatzekoa eta berrikuntzak egitekoa (I+G+B), ikasleek beraien prototipoak sortu ahal ditzaten, ahalik eta hobekuntza gehienekin. Hauek denak, ondoren, proiekyuaren “wiki”-an zintzilikatuko dira.

E

ra honetara, Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasleek teknologia berri hauen ezagupenekin haundituko dute beraien “currículo vital”-a edozein enpresetara lanera joaten direnerako, jakinda hauek direla gaur egun industria munduan azken nobedadea.


MEKANIZATUKO MINTEGIA

Alca単iz-eko

erresistentzi froga

B ertara Joan ginen azaroko azkenego

asteburuan Arandia tallerrak, Jon Aranburu, Antonio Aristi eta Arruabarrena anaiak gonbidatuta. Jaime Surga, ikastetxean automozio arloko ikastaro dezente ematen dituen lagunak lortu zigun gonbidapen hori.

B

ertatik bertara ikusi al izan genuen nola lan egiten duten lasterketako taldeak, eta beraiekin elkar lanean ere jardun ginen, oso esperientzi aberasgarria eta polita izan da eta espero dugu errepikatzea beste lasterketaren baten.

E skerrak eman nahi dizkiegu PCR lasterketa

taldeari beraien taldearekin lan egiten husteagatik, Jon Aranburu, Jaime Surga, Arruabarrena anaiak ( Unai eta Harriet) eta beraien lagun guztuei egindako arreragatik eta emandako tratu zoragarriagatik.


Endika Donnay, 1 SC-ko ikaslea. 26 urte

ELKARRIZKETAN

Txoritxo batek esan dit korrikalari fina zarela… Korrikalari fina ez dakit, baina korrika egitea oso gustoko dudala bai dela egia. Noiz eta nola hasi zinen korrika? 1 2 urterekin hasi nintzen korrika, eta gustoko nuelako hasi nintzen. Urte guzti hauetan ez naiz geratu, arlo batean edo bestean lehiatzen jarraitu dut, baina bai dela egia azken urte hauetan nabilela erosoen eta emaitza hoberenak lortzen baita ere. Zergatik diozu azken urte hauetan zaudela erosoen? Duela urte batzuk errepidean korri egiteaz aspertu eta mendian korri egiten hasi nintzen, eta pentsa zein gustoko nuen mendian korri egitea, 201 2 urtean Hiru Handiak mendi lasterketan (1 00 km , Gorbea-Anboto-Aizkorri) parte hartu nuela 1 7 ordutako denbora bikaina lortuaz. Baina lasterketa hori egin ostean, berriro errepidean korri egiteko gomendatu zidaten, nire dohainak hobeto egokitzen zirelako eta gaur egun Donostiako Atletiko San Sebastian taldearen partaide ere banaiz. Zer esan nahi du Atletiko San Sebastian taldeko partaide izateak? Taldeak esaten didan lasterketetan parte hartu behar dut, eta beraiek esaten didaten denborak egiten saiatu behar naiz. Hori lortzeko entrenatzaile pertsonal bat ere badut, korrikalari handia izandako Ritxar Fernandez Oñatiarra. Taldeak lehiatzeko arropa ematen dit eta beraiek parte hartzera behartzen nauten lasterketetan parte hartzeko erraztasun guztiak ematen dizkit. Zeintzuk dira azkenaldian lortutako emaitzak eta etorkizunerako dituzun erronkak? Aurtengo azaroan nire emaitzarik garrantzitsuenetako bat lortu nuen, Soraluze – Bergara lasterketan (1 0 km) 3. postua lortu nuen 34min. eta 50 seg. denbora egin nuelarik. Behobia – Donostia lasterketan (20 km) lortutako emaitzarekin ere oso gustura geratu nintzen, 1 h. 1 2 min. denbora eginaz. Hemendik aurrera taldeak esandako lasterketetan ahalik eta emaitza hoberenak lortzen saiatuko naiz, eta horren adibide abenduan pistan 3000 metroko lasterketa batean parte hatuko dut. Maila horretan ibiltzeko zenbat entrenatzen duzu? Helburuen arabera entrenatzen dut, baina normalean astean 6 egun izaten dira eta konpetizioak egoten direnean 5 egun eta konpetizio eguna izaten dira. Argi dago entrenatzen ez baduzu emaitzak ez direla lortzen. 26 urte edukita, parrandak gustuko izango dituzula pentsatzen dut… Oso gustuko ditut, bai argi daukat emaitzak lortzeko asko zaindu behar dela eta asko kontrolatzen naiz. Konpetiziorik ez dudan urte sasoian bai egiten dudala parrandaren bat edo beste, baina gainontzekoan ez. Zein da zure lotura ALE-rekin? Mekanizatuko erdi mailako zikloa egina dut aurretik eta orain erdi mailako soldadura zikloa egiten ari naiz, eta egia esan oso gustura nago. Hori bai, 26 urte ditut eta argi daukat geldirik egon baino hobea dela ikasten jarraitzea, baina interesgarria den lan bat suertatzen bazait, uste dut lana egiteko garaia iritsi zaidala.

Metroz metro.

Mekanika ala soldadura? Soldadura. Rubiak ala morenak? Morenak. Sagardoa edo ardoa? Sagardoa. Diesela edo gasolina? Gasolina. Pelikula bat? Gladiator. Musika talde bat? AC/DC Mendi bat? Udalaitz Zapatila marka bat? Nike Oporretarako leku bat? Peñiscola Festa bat? Maritxu kajoi


ELKARRIZKETAN

Janire Fernández Michael Marcos Nahia Martín Mirari Romero

Arretako Heziketa Zikloan

JANIRE FERNÁNDEZ, MICHAEL MARCOS, NAHIA MARTÍN ETA MIRARI ROMERO, Arretako Heziketa Zikloa egiten ari diren ikasleak dira. Ikastetxea berriz aukeratu dute beraien formakuntzarekin jarraitzeko, aldez aurretik Erizain laguntzaile Heziketa zikloa aukeratu zuten. Gertutasuna izan da erabakia hartzeko arrazoi bat eta bestea aurreko zikloa egin genuenean gustora egon ginela. Michel: ni gainera sarbide froga prestatzen ari naiz eta goizak libre ditudanez aprobetxatu nahi nituen. Curriculum-a hobetzeko nahian eta gauza berriak ikasi nahi ditugulako.

Naiz eta oso antzeko direla iruditu, oso desberdinak dira, alde soziala erizaintzan ez da ikusten eta hemen bai, gauza gehiago ikasten dira.


Lagun batzuk rokodromora eraman ninduten eta egun... Josu Viejo Arrasatearra 22 urte

1 .- Eskalatzea gustuko duzu. Zein mailatan egiten duzu? skalada deportiboan aritzen naiz, lehen konpetizioetara joaten nintzen (Euskadi eta Espaina mailan), baina orain dela 3 urte utzi nituen konpetizioak (noizean behin agertzen naiz batzutara). Orain zaletasunagaitik eskalatzen dut, gustokoena arrokan eskalatzea da. 2.- Nola entrenatzen duzu? retxabaletako kiroldegian entrenatzen dut astean 4 egunetan. Entrenamenduak arrokan ditudan akatsak hobetzeko egiten ditut. Entrenamenduak erresistentzian, indarrean eta behatzetako indarrean zentratzen dira. 3.- Nola hasi zinen? agun batzuk rokodromora eraman ninduten, gustatu egin zitzaidan eta egun hartatik ez diot eskalatzeari utzi. 4.- Zein da igo duzun paretarik zailena? radoari begira, igo dudan paretarik zailena 8b mailako ibilbidea izan da. 5.- Zerk erakartzen zaitu gehien kirol horretatik? aturak eta lagunarteko giroak erakartzen nau, bestalde eskalada ez da kirol “kolekti boa�, eskaladan zu bakarrik zaude zure erronkaren

E

A L

G N

aurka.

6.- Zeintzuk dira zure helburuak kirol mailan? Epe laburrera begira, 8C mailako ibilbidea lortzea da, probatzen ari naiz eta bukaeran erortzen naiz. Aurrera begira arrokan dudan nivela hobetzea da helburua. 7.-Zerbait gehituko zenuke? endea eskalatzera animatzen dut, kirol hau ezagutzera. Pertsona denentzat egindako kirola da.

J

ELKARRIZKETAN


MUSIKA ONIK EZ DA FALTA...

ELKARRIZKETAN

Andoni M Hiru bat urte etorriko dira, lagun batek Traktor Pro izeneko talde baten argazki bat erakutsi zidan musika “pintxatzen”, eta orduan hasi nintzen ni musika elektronikoaz disfrutatzen. Denboraldi batean probatu ondoren, aurreztuta nuen diru apurrarekin pintxatzeko makina bat erostea pentsatu nuen. Halako batean, musika munduan murgiltzeko aukera bat eman zidate, publiko aurrean nire lana aurkezteko aukera eman zidaten alegia. Ez nuen ba ez, minutu bat ere dudan jarri. Aukera galanta izan zitekeela pentsatu eta pozik aurkeztu nintzen. Lan honen emaitza mundiala izan zen: Gaur eguneko DJ batek, Arrasateko taberna baten jabea bera, ikusi zuen nire lana eta . .. Nire bizitzan inoiz ahastuko ez dudan egun berezia izan zen, urriko 5 bat, Maritxu Kajoi eguna, lehenengo aldiz Arrasaten pintxatu nuen Urte oso batean astebukaera guztietan Arrasateko hainbat lekutan pintxatzen egon eta gero, hainbat DJ profesional eta hasi berriak ezagutzeko aukera paregabea izan dut. Baten bat aipatzekotan Diego Gonzalez residente de la discoteca New Guass como Cinthya Nes-K, Luis Izquierdo eta beste hainbat eta hainbat lagun. Eta noski, beraien laguntzat profesionalki asko ikasi du.

3rrasti teknologia eta musika elektronikoa oso gustoko nituen eta hauxe izan zen 3rrasti sortzeko arrazoi nagusienetariko bat 1 998-an, komarkako punk/rock taldeetatik baju interprete izan eta gero.

Urte haietan “ tecnologia de grabacion digital emergente” munduan murgildu nintzen eta maketa batzuk grabatu nituen formaciones del valle como NUMEN o MALENKONIA.


Alekaria 4 abendua 2013