Page 1

2. alea Abendua 201 2


Z

EDITORIALA

ure eskuetan daukazun hau Alekariaren bigarren alea da. Normalkuntza batzordearen eskutik pasa den ikasturtean argitaratu zen lehen alea eta aurtengo erronketariko bat bi zenbaki publikatzea izango da. Alekaria ez da ikastetxeko irakasleentzat idazten den aldizkari bat, Alekariaren izateko arrazoia Aretxabaleta Lanbide Eskolako parte garen guztion eskuetan euskarazko aldizkari bat jartzea da. Hau honela izanda, hurrengo zenbakiari begira edonorek bere artikuloa publikatzeko interesa izango balu, normalkuntza batzordearekin kontaktuan jartzea besterik ez dauka, bai zuzenean batzordeko kide garen Rosa, Santi edo Ikerrekin harremanetan jarriz, edo bestela norbere tutorearen bitartez. Ez izan lotsarik eta animatu zaitezte gure proiektuan parte hartzen!! Bestalde normalkuntza batzordetik eskerrak eman nahi dizkizuegu aldizkari hau aurrera eramaten kolaboratu duzuen pertsona orori, bereziki Ibon Apeztetxeari, zuen laguntza gabe honelako aldizkari bat argitaratzea ezinezkoa litzateke.

Areto nagusia hemen da!! Ikastetxe honetan betidanik izan dugun beharretariko baten irtenbidea heldu da 2012-2013 ikasturte honetan. Azkenik gure areto nagusia hemen da, iazko ikasturtean hasi ziren lanak eta dagoeneko amaituta daude lan guztiak.

Orain mobiliario egokiaz eta beharrezko ekipamendu audiobisualaz hornitzea besterik ez da falta ehuneko ehunean erabilgarri egoteko.

Ziklo berria "Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta" 2012/2013 ikasturte honetako berritasun bat menpekotasun egoeran daudenei laguntza emateko martxan jarri den ziklo berria da. Hamabost ikaslekin eman zaio hasiera eta aurrera eraman ahal izateko inbertsio inportante bat burutu behar izan da, 305 gelan apartamento oso baten muntaia hain zuzen ere.

2


ELKARRIZKETA

MARTZEL MARTINS Arrasate 22 urte. 1SC2 ikaslea.

"Lanik izan ezean, ikasten jarraitzea da egokiena" Noiz hasi zen zure lotura ALE-rekin?

Autoak betidanik gustoko izan ditudanez 2008 -2009 ikasturtean hasi nintzen autoen elektromekanika erdi mailako zikloa egiten, eta hau amaitzean karrozeriakoa zikloa eskaintzen zutenez lehen aldiz, nire prestakuntza hobetzeko egokia zela iruditu zitzaidan, eta hau ikasteari ekin nion, iaz bukatu nuelarik. Elektromekanika eta karrozeria, zerikusirik badute? Familia berdineko zikloak dira, lehena autoaren mekanikarekin eta bigarrena autoaren txapa eta margotzearekin erlazionatutakoak. Beraz, autoaren inguruko prestakuntza egokia izateko biak ikastea ezinbestekoa zela iruditu zitzaidan, eta asmatu nuela uste ut. Nolakoak izan dira zure lan esperientziak? Elektromekanika zikloa bukatzean Ford Mugarri enpresan egin nituen FCT-ak eta bertan oso gustora egoteaz gain, asko ikasi nuen. Karrozeria zikloa amaitzean berriz FCT-ak Gasteizko Karrozeria batean egitea erabaki nuen, hauek amaitzean lana edukitzen bazuten kontratatuko ninduten promesarekin, baina hauek amaitzean lanik ez zegoen eta ez zidaten kontraturik egin. Eta orain, zer egiten duzu ALEn? Nire buruari askotan egin diodan galdera da, baina lanik ezean ,ikastea da egokiena, eta horregatik ari naiz ikasten soldadurako erdi mailako ziklooa. Bizitza honetan orduan eta prestakuntza zabalagoa izan, lana bilatzea errazogoa izango dela ziur nago. Etorkizunari begira, zein dira zure asmoak? Nire asmoa lanean hastea da ahalik eta azkarren, horretarako prest ikusten baitnaiz ikasi ditudan zikloekin. Lana atera bezain laister, ikasketak utziko ditut lanean hasteko. Baina lehen esan dizudan bezala, lana bilatu artean ikastea ikusten dut komenigarriena.

3


Z

Zuzendariari elkarrizketa

uzendaria eta .... arraunlaria

Eskola honetan zuzendaria ohikoa baino gazteagoa dela begi bistan dagoen gauza da, eta agian gaztetasun horrek lagunduta, kirol munduan ia ia eliteko jarduera egiten duela esan genezake. Ze.....Rikardo, aurten, Kaiku traineruarekin arraunean ikusteko parada edukiko degu. Igorren jaioa, eta Dima bizileku bezala duen 36 urteko arraunlari hau, Elantxobeko traineruarekin ikusi ahal izan dugu azken lau urteetan. 2008an hasi zen arraun munduan aurretik futbola eta arte martzialak praktikatu eta gero. 2009 eta 2010ean ARC1 mailan ibili eta gero (arraunaren bigarren maila) (lehen maila ACT izenez ezagutzen da), 2011 urtean ARC2an egin behar izan zuen arraun Elantxobek mailari ezin izan baitzion eutsi. Baina hurrengo denboraldian bertan berriz mailaz igo eta joan den sasoian berriz ARC1 mailan ikusi ahal izan genuen. Arraun mundua ezagutzen ez dutenetzat esan dauden lehen hiru mailak ACT, ARC1 eta ARC2 direla. ACT'ren esanahia Asociaci贸n de Clubs de Traineras dela , eta euskeraz duen esanahia TKE (Traineru Kluben Elkartea) dela. Eta ARC'z ari garenean, Asociaci贸n de Remo del Cant谩brico dela ere argitu. Azken hau euskaraz KAE izenez ezagutzen da: Kantauriko Arraun Elkartea. Ba....datu guzti hauek argitu eta eta gero, eta Rikardo Lamadrid'en pertsonaira itzuliz......aurten, denboraldia amaitu eta gero, Joxe Luis Kortaren deia jaso eta guztion ahotan dagoen Kaikuko traineru historikoan arraunean aritzeko parada edukiko du gure ikastetxeko zuzendariak. Ba.....zuei gure zuzendariaren arraun kontuak pixka bat gerturatzeko asmoz 10 galderako galdeketa hau prestatu dizuegu. Gozatu, eta..........arraun!!!

Elantxobeko trainera. ARGAZKIA: Elantxobe arraun elkartea

4


Zuzendariari elkarrizketa

1-Noiz eta nola sartu zitzaizun arraunketarekiko grina? Egie esan ez dut oso argi gogoratzen, baina oposaketak atera eta gero, neure bizitzan aldaketa bat egin behar nuela pentsatu nuen, eta kirol mota aldatzea pentsatu nuen. Batbatean Lekeition antzar egunean, beste arraunlari batekin topo egin eta apustu baten ondorioz, begira non nagoen gaur egun. 2-Orain arteko zure arraun ibilbidean zein izango litzateke oroitzen duzun unerik politeneko bat? Zalantzarik gabe nire lehen bandera, nahiz eta ARC2 an izan, ahaztezina da niretzat, Luancon izan zan, Asturiasen, arraunean egin dudan bidaiarik luzeena izan da gainera. 3-Eta arraunari lotutako unerik gogorrenetakoa? Zalantzarik gabe ARC1 mailari eutsi ezinik, ARC2 jaitsi ginenean, play-offa jokatu eta gero, bajatu egin ginen (e.o.: Urte hartan ARC2tik zentozen Portugalete eta Santoùa igo ziren mailaz, eta Trintxerpek eta Elantxobek maila galdu zuten). 4-Aurten Kaiku bezalako club handi eta historiko baten deia jaso duzu. Zer nolako sentsatzioa eduki zenuen dei jasotzerakoan eta ondorengo egunetan? Alde batetik oso pozik, gaur egun dagoen talderik onena baita, aurtengo Kontxa irabazi duena. Beste alde batetik, arraro sentitu naiz, nire klua beti Elantxobe arraun taldea izan da eta kosta egiten zait bertatik joatea, oso gustura egon naiz bertan, nahiz eta Kaikuko baliabideak ez eduki. Askotan gustura egotea toki baten, ez dago bere baliabideei lotuta, bertan dagoen jendeari baizik. 5-Jakina da azken urtetan Kaikuren prestatzaile eta entrenadore bezala Joxe Luis Korta dagoela. Telebistan bezain xelebrea al da Joxe Luis? Zer moduz harremana berarekin? Bai bai, xelebrea dela ez dago zalantzarik. Egie esan, oraindik ez dut oso ondo ezagutzen, berarekin elkarrizketa bakar bat izan dut eta arraunari buruz hitzegiten jardun ginen denbora guztian, soldadurari buruz ere jardun ginen, ni soldadurako irakaslea nintzela aipatu nionean, je je, berak ere pasadizo xelebreak kontatu zizkidan soldadura arloan.. Oso jatorra eta profesionala ematen du aurrez aurre zaudenean, eta arrauna odolean duela nabari zaio. 6-Eta Joxe Luis Korta aipatu degula‌.azken urteotan kirol munduan pil-pilean dagoen gaia: dopping’a. Euskal Herri mailan, txirrindularitzarekin batera, arraunean dopping’aren inguruko istilu eta eztabaidak oso esanguratsuak izan dira. Nola bizi du arraunlari batek gai delikatu xamar hau? Ba etsipenez, badirudi denak dopatuta gabiltzala orain, eta horrek kriston kaltea egiten dio, bai arraunlariari, baita kirolari ere. Kortak salatutakoaren ebazpena irteten denean, irteten bada, ikusiko da errudunak edo errugabeak dauden. Dena den, komunikabideek ere kriston bonboa eman diote gaiari, behin eta berriz Kortari galdera deserosoak egiten.

5


Zuzendariari elkarrizketa

7- Traineru denboraldia ekainan hasten da, baina entrenamenduak azaroan edo hasten dira. Horrek esan nahi du 7 hilabeteko aurre-denboraldia egiten duzuela (futbolean adibidez hilabete eta erdi edo bi hilabete dira). Ze arraio lantzen da zazpi hilabete horietan? Gauza piloa lantzen dira. Hasierako 2 edo 3 hilabeteetan batez ere alderdi fisikoa, ergometro asko eta pesa piloa. Uretara ere joaten gara astean 2 edo 3 aldiz. Urtarriletik aurrera, taldeek deskarteak egiten hasten dira eta orduan exijentzi mailak igo egiten du, asko gainera. Sasoi honetan, ahal den egun gehienetan uretara saltatzen da, taldeko arraunlariak oso oso koordinatuta joan behar baitute, indar bakarra aplikatuko balitz bezala. Hori lortzeak denbora asko darama, urteak. 8- Eta nola uztartzen da arraunketak eskatzen duen denbora, bizitza pertsonala eta lanarekin sartu beharreko orduekin? Azkenean zure bizia lana eta arraunketan bihurtzen da ia ia, eta arraunketaren barruan sartzen dituzu bizitza pertsonala, hobbia, lagunak,juergak,…dena arraunaren inguruan. 9- Uste dugu Kontxako estropadan ez duzula inoiz arraunean egin. Zer da Kontxa arraunlari batentzat? Zergatik da horren handia Kontxako estropada? Futbolean “Champions” irabaztea bezala, arraunlari baten palmaresa irabazi dituen kontxa kopuruan oinarritzen dela esan genezake, horrekin dena esanda dago. 10- Eta amaitzeko: zu barrualdekoa izanda eta ez kostakoa.......zergatik arrauna? Kostaldeko herritan ohitura handia dago arraunarekiko, baina.......barrualdean zaletasunik ikusten al duzu? Ni bizi nazen herrian beti izan du zale gehiago aizkorak zein trontzak edo segak, betiko futbola eta txirrindularitza alde batera utzita. Baina nik buruan desberdina zen zerbait egitea nuen eta egia esan, desberdinagorik ezin topa. Baina arrauna probatu eta engantxatuta gelditu nintzen, ez da azaltzeko erraza. Eta zaletasunari dagokionez...gero eta zaletasun gehiago dagoela barrualdean bai igarri da, azken finean, dopingaren asunto hori komunikabide guztietan agertarazi baitu arrauna, je je, “publicidad indirecta”.

Areeta

ra. ko bande

IA: Rik A R GA ZK

ardo Lam

adrid

6


A

Irakasle korrikalariak

LEko irakasleak puntaren - puntan

Azaroaren 11an, hain famatua eta jendetsua bihurtzen ari den Behobia – Donostia lasterketaren 48. edizioa ospatu zen, bertan ALEko hainbat irakaslek parte hartu zutelarik.

automozio mintegiko irakasleak 1h Lasterketa honek baditu bi ezaugarri Perez 22" denborarekin 5742. postua lortu nagusi, partehartzaile kopurua altua eta 31' zuen, aurrekoaetatik urrun, baina halere ibilbidearen gogortasuna. emaitza ona lortuaz. Aurten 23 herrialde ezberdinetako 21500 Donostiako maratoia korrikalari bildu ditu Behobiak, hoietatik 4000 kataluniarrak izan dira. Hau ez da Pasa den azaroaren 25ean Donostiako 35. parteatzeari buruzko datu esanguratsu Maratoia ospatu zen. Esan beharrik ez dago bakarra izan, antolakuntzako lasterketa honen gogortasuna, arduradunek azpimarratu 42,195km-tako dutenez, urtetik - urterako luzera duelarik, gorakada nabarmena somatzen beraz argi dago ari da emakume korrikalarien proba hau edozein artean eta oraingo edizioan korrikalarik ezin partehartzaile guztien %20a duela egin aurretik izan dira emakumezkoak. prestakuntza egoki bat egina ez Ibilbideari dagokionez, badarama behintzat. lasterketaren 20km-ak gora Bertan, Iñigo Regil beherakoak dira eta honek eta Iker Herranek asko zailtzen du erritmo bat hartu zuten parte eta mantentzea. Iñigok, soldadura mintegiko irakasleak, 2h ALEko irakasleak 47' 04" denborarekin 96. lortutako emaitzak oso postua lortu zuen 2600 onak izan dira, Beñat parte hartzailetatik. Doyharzabal automozio Ikaragarrizko emaitza mintegiko irakasleak 1h ezbairik gabe, puntako 09' 48" denborarekin korrikalaria dela erakutsiz! Beñat D sailkapen orokorreko onostiak Ikerrek, ordea, ez zuen o Boulev 90. postua lortuz. ardean suerterik izan eta bertan Iker Herran ALE informatika arduradunak behera utzi behar izan zuen proba. 1h 13' 19" denborarekin sailkapen orokorreko 246. postua lortu zuen eta Xanti

7


Mekanika

Autoen hamar kontrol puntuak

Autoak eskeintzen duen segurtasuna egokia izan dadin eta ingurugiroarekiko inpakatua ahalik eta gutxiena izan dadin, hainbat puntu kontrolatzea komenigarria da auto gidariontzat. 1. MOTELGAILUAK Gidatzerako orduan erosotasuna emateaz gain, abiadura eta arrisku handiko egoeretan autoa kontrolatzen laguntzen digutenez, segurtasuneko elementu oso garrantzitsu bezala kontsidera ditzakegu. Errubera eta balaztekin batera, oinarrizko segurtasun elementu bezala kontsideratua dago. Hauen bizi iraupena faktore askoren menpe dago, hala nola, karreteraren egoera, autoaren karga, kilometro kopurua, meteorologia (euria, beroa, hotza, hezetasuna,...),‌. Komenigarria da 20000km tarteetan errebisioak egitea motelgaluei. 2. PARBRISEN ESKOBILAK Bistan da elementu hauen garrantzia. Euria egiten badu, eta parabrisan pilatzen den ura ezin badugu kendu, arrisku handiko egoerak izango ditugu. Hauen desgastea pixkanaka somatzen hasten da bere efikaziagatik, baina batez ere kontu handia izan behar dugu eguzki eta bero handiko denboraldiak eta gero, desgastea areagotu egiten baita. 3. IRAGAZKIAK Urtean behin kontrolatzea komenigarria da. Autoak mota ezberdinetakoak montatzen ditu: Olio iragazkiak: Motorraren desgaste normal batek txirbila sortzen du honen elementuen desgasteagatik eta txirbil hori motorraren lubrifikatzailera (olioa) doa. Beraz olio iragazkiak txirbil partikula hauek iragaztea du misio bezala motorraren errendimentuan eraginik ez izateko, edota motorrean arazo larriagorik ez gertatzeko. Iragazki hau olioa aldatzen den guztietan aldatuko da. Aire iragazkiak: Motorrera partikula urratzailerik ez iristea ahalbidetzen du aire iragazkiak. Modu horretan erregaiaren konbustioa modu optimoan egiten da eta erregaiaren kontsumoa eta honek sortzen dituen emisio kutsakorren maila egokia izango da. Bere bizi iraupena erabilera eremuaren araberakoa da, hau da, hauts handiko eremuetan ibiltzen bagara bere bizi iraupena asko murriztuko da. Autoari errebisioa egiten zaion bakoitzean bere egoera egiaztatzea komenigarria da. Erregai iragazkiak: Motorraren osasunerako ezinbestekoa den elementua da, zeren bertara iristen den erregaiaren zikinkeri eta ez-purutasunak iragazten ditu. Autoari errebisioa egiten zaion bakoitzean bere egoera egiaztatzea komenigarria da. Bidaiari – leku iragazkia: Kasu honetan bidaiarien osasunaz arduratzea da misio nagusia, bidaiari – lekura sartzen den airearen purutasuna ziurtatuz (hauts eta polen patikulak iragazten ditu). Alergikoek asko eskertzen dute iragazki honen lana. Autoari errebisioa egiten zaion bakoitzean bere egoera egiaztatzea komenigarria da.

8


Mekanika

Autoen hamar kontrol puntuak 4.GURPILAK Elementu garrantsitzuenetakoak dira, kontutan edukitzen badugu autoak lurrarekin kontaktuan dituen elementu bakarrak direla. Hauek gutxiago edo gehiago iraun dezakete hainbat faktorerengatik, hala nola, gidatzeko modua, presioa, gurpilen kalitatea, malgukien egoera, esekiduraren egoera,.... baina argi dagoena da gurpilak duten desgaste adierazleak esango digula noiz aldatu behar ditugun gurpilak. Autoari errebisioa egiten zaion bakoitzean hauen egoera egiaztatzea komenigarria izango da, edota gurpilak 4 urte betetzen dituenean ere komenigarria izango da hauek aldatzea, propietateak galtzen baititu. 5.FRENOAK Frenoak pixkanaka gastatzen diren elementuak dira, eta hauek gastatuta daudela detektatzea ez da erraza izaten, baldin eta oso desgastatuak ez badaude, zeren eta orduan soinua eta adierazleak esanguratsuak dira. Frenoen desgastean gidatzeko moduak eta gidatze eremuak (hiria, gune aldapatsuak,...) eragin handia dute, eta frenatze denboran eragina dute gastatuta daudenean. Urtero errebisatzea interesgarria izango da, edota lehen aipatutako soinuak nabaritzen astean ahalik eta azkarren aldatu beharko dira. Gaur egungo auto gehienenk galgen desgaste adierazleak dituzte, autoaren kontrol panelean. 6.LUBRIKANTEAK (OLIOA) Motorraren piezen desgastea murriztea dute helburu nagusia. Olio aldaketa 15000km maiztasunarekin egin behar da, nahiz eta auto berrietan 30000km tartearekin egiten den. Hori bai, olioaren maila 2000km maiztasunarekin begiratzea komenigarria da espero ez diren arazoak ez edukitzeko. 7.ARGIAK Oso elementu garrantzitsuak dira, ikusteko eta ikusiak izateko elementuak hain zuzen ere. Bonbilak erretzen direnean aldatu beharko dira ezinbestean. 8.IHES SISTEMA ETA KATALIZADOEAK Ihes sistemak eta katalizadoreak ingurugiroarekiko bi misio garrantzitsu dituzte: emisio kutsakorrak murriztu eta motorretik ateratzen diren gasen soinuak murriztea. Honen matxuraren batek motorraren potentzia muzrriztea eta olioaren kontsumoa handitzea ekarriko du, gehiago kutsatzeaz gain noski. Katalizadoreak 60000km maiztasunarekin errebisatzea komenigarria da.

9


A

Mekanika

utoen hamar kontrol puntuak

9. DISTRIBUZIO KORREA Distribuzio korreak motorraren 4 denborak, onarpen eta ihes balbulen irekiera eta itxiera, eta bujiaren txinparta sinkronizatzen ditu. Honen desgastea antzematea ia ezinezkoa da, beraz fabrikanteak esandako km tarteetan egin beharko zaio errebisio. Korrea honen hausturak motorrean sortu dezakeen matxura oso larria izango da, beraz honen konponketa ere garestia izango da. 10. INGURUGIROA Autoak daramatzan elementu asko ingurugiroarekiko kutsakorrak dira. Beraz taller batean aldatzen dizkigutenean edota guk aldatzen ditugunean ezinbestekoa izango da behar den bezala birziklatzea. Autoa jubilatu behar dugunean ere, ezinbestekoa izango da behar duen tratamendua ematea birziklapenari dagokionari behintzat.

10


S

Teknologia

agar bat erosi nahi dut

Denongatik da jakina APPLE etxeko produktuak azken urteotan arrakasta izugarria izaten ari direla, geroz eta jarraitzaile fidel gehiago lortzen ari den marka da Sagarraren marka, baina saltzen dituzten produktuen artean eta beste marken artekoen artean prezioaz aparte zer desberdintasun aurki ditzakegu? dugu eta bakoitzak atera ditzala Apple etxearen estrategia komertzialak prestatu konklusioak. arrakasta handia izan du. Gaur egun, bere Konparaketa hardwarean batzuentzat, marka honetako produktuak antzekotasuna haudutenegiteko, eramangarri “kalitateâ€? kontzeptuaren sinonimo bihurtu aukeratu ditugu, APPLE biMacBook PRO dira, beste batzuentza ordea, beraien MD103 Y eta ASUS N55SF S1158V estatusaren adierazle dira. Baina zein da ordenagailuak hain zuzen ere; bien artean errealitatea? Apple etxeko ordenagailu bat prezioari erreparatuz ia 1000â‚Źko erosten dugunean ordaintzen dugun desberdintasuna eurkituko dugu, gainkostua aparailuaren ezaugarri baina prestazioei begira, teknikoengatik, diseinuarengatik, horrenbesteko desberdintasuna al estrategia komertzialagatik... dago? Zergatik ote? Ziurrenez ez dago Guk ordenagailuen hardware erantzun argi bat, denetik piakat garrantzitsuena aztertu dugu: dago, horregatik guk konparaketa bat

Taulako datuak aztertu ondoren, ordenagailu bakoitza arlo batzuetan nabarmentzen dela nabaritzen da, baina bi arlo sakonago aztertuko ditugu: RAM memoriaren kasuan zerbait berezia gertatzen da; nahiz eta APPLE-ak muntatutako memoria zertxobait azkarragoa izan, ASUS-ek modu eraginkorragoan muntatzen ditu moduloak, hau da, nire MacBook-ari memoria bikoiztu nahi badiot ez daukat Slot librerik, beraz 4 GB-ko bi modulo berri erosi beharko ditut, ASUS ordenagailuan, ordea, slot bat libre uzten duenez, soilik 4GBko plaka bat erosi beharko dut. Bateriaren kasuan, nahiz eta biek ezaugarri berdintsuak dituzten bateriak muntatzen dituzten, MacBook-ean denbora gehiago iraungo du honek energia errendimendu altuagoa 11 lortzen duelako. Hemendik aurrera norberaren esku geratzen da zer erosteko azken erabakia.


A

Erreportajea

retxabaleta music school

Sleepwa

lk

Z K IA : e r A R GA

Ibon Pan

1CA2

Badakigu ikastetxearen funtzioa funtzio hezitzaile eta pedagokioa dela, baina ikastetxetik kanpora, ikasleek zein irakasleek badituzte bere hobiak eta zaletasunak. Ikastetxeko zenbait kideren zaletasuna musika da, batzuk instrumentu joleak, beste batzuk DJ'ak, eta lutier langintzan hastapenetan dabilen baten bat ere bai. Artikulu honen bidez ikastetxeko zenbait “musikari” gerturatuko dizkizuegu. Ea laster zuzenean ikusteko parada daukazuen!

Mekanizatu sailetik hasiko gara ze, hemen aurkitzen dugu musika mundu horretan dabilen kide gehien. Adibidez, mekanizatuko lehen mailan. Endika Uribarren eta Ekain Eriz hor dabiltza punkrock eta Oi! Musikan murgilduta. Endika Arrasateko Final Riot taldean dabil baxulari gisa. Pare bat urte edo pasa dira hasi zirenetik, eta zenbait kantu propio badauzkate. Zuzenezkotan ez dira momentuz gehiegi aritu eta grabaziorik ere ez dute burutu oraindik, baina hor dabiltza aurrerantz. Ekain berriz Aramaioko Gorroto taldean dabil baxulari gisa ere. Talde honek duela urte pare bat KD potente bat kaleratu zuen “Noraino iritsiko zara” izenekoa eta kontzertu dezente eman dituen taldea da, Anti-Nowhere League talde britainiar ospetsuarekin emandakoa barne. Ekain ez zegoen taldearen hastapenetan, baina joan den urtetik beraiekin dabil. Gela berdinean Iker Errasti aurki dezakegu, baina honen kasuan, rock mundutik era bat aldenduta, ze.....honek platerei ematen die egurra. DJ moduan ibiltzen da noizean behin “minimal”, “techno-house”, eta antzeko estiloak jorratzen.

Mekanizatuko bigarren mailan Agoitz Garzia eta Kepa Zeziaga dauzkagu. Agoitz Arrasateko Garraxi taldean dabil baxua jotzen ere. Punkrock estiloa jorratzen dute eta joan den urtean hasi ziren talde gisa, baina ala ere 10 bat kontzertu eman dituzte dagoeneko. Kepa , punk estiloa jorratzen duen Arrasate eta Aramaioko Desorden taldean dabil joan den urtetik, eta momentu honetan kanta berriak jorratzen dabiltza, kideetako bat lesio bat dela medio, zuzenezkoak ematea galarazten baituelako. Keparen kasuan ere, bere instrumentua baxua da. Badirudi mekanizatuan baxulari saga oso bat daukagula. (ez jakitunentzat oharra: baxua, gitarrararen antza duen instrumentua da, baina lau soka dauzka sei eduki beharrean eta potoloxeagoak direnak. Bateriaren erritmoa eta gitarraren arteko zubiaren lana egiten duena erritmoa eta melodia uztartuz). Eta lehen mailako gelaren antzera, hemen ere DJ bat aurkituko dugu: Mikel Jara. Honen kasuan, “dance” eta “electro” estiloaz saiatzen da jendea dantzan jartzen. 12


Erreportajea

Departamentu beretik irten gabe, badaude bi irakasle musikarekin lotura dutenak edo izan dutenak. Alde batetik Gorka Kortabarria daukagu. Gaur egun ez dabil inolako taldetan murgilduta, baina lehen ibilia da bere taldetxoarekin musikan murgilduta. Gaur egun bere kabuz ibiltzen da etxean gitarra astintzen. Bestalde, Ibon Apezetxea daukagu. Honen kasuan lehendik ibilia da gitarra eta baxua astintzen Afonia (punk estiloa) eta Orreaga 778 (Oi estiloa) taldeetan, eta gaur egun mikrofonoarekin dabil Achtung!! taldean. Talde honekin punk eta hardcore estiloak uztartzen dituzte, eta duela gutxi biniloan kaleratutako beraien disko berria aurkezten dabiltza. Departamentua aldatuz, eta fundizio eta pulbimetalurgia departamentuan murgilduta, punk-Oi musikarekin lotuta dauden 3 ikasle topa ditzakegu: Ander Letona, Borja Perez eta Gorka Borgas. Ander Letona gaur egun ez dabil inon jotzen, baina duela gutxi arte Arrasateko Ac

Last Rebels punk-Oi taldean zebilen, taldea gelditu zen arte. “Amaiera gabeko bideakâ€? izeneko diskoa eta guzti plazaratu zuten taldea eten aurretik. Gela berean Borja Perez baxularia daukagu, agian eskolako musikaririk aktiboenetakoa, ze‌.bi taldetan dabil, eta agian laster hirugarren talde baten ere hasteko da. Momentuz Aretxabaletako No Hope taldean dabil punk-Oi musika jorratzen, eta diska berria plazaratzeko asmotan dabiltza.

R GA ZK htung! A

IA: Ibon

Apezte

Last Rebels ARGAZKIA: Ander Letona PF3 Eskeintza partziala

slea

ko iraka

kanizatu txea, Me

13


Erreportajea

Borjarekin jarraituz, Arrasateko Material Rechazado punk taldean ere badabil, eta hauekin zuzenezko bortitzak eta salbajeak emateaz gain, disko izugarri bat plazaratu zuten duela pare bat urte. Estatu mailan punk disko hoberenetakoa azken urtetan dudarik gabe. Eta departamentu honekin bukatzeko, Gorka Borgas daukagu baxuarekin ere, hirukote batek osatutako Aretxabaletako Krisis punk talde bortitzean jotzen. Autoekoiztutako KD pare bat kaleratu dituzte, eta dirudienez laster berri bat kaleratzeko asmotan dabiltza. Automozio departamentura joanda, automozio mekanikako lehen mailan Aitor Lizaur daukagu Oñatiko Reacción 912 taldean. Urte pare bat daramatzate martxan eta rock estiloa egiten dutela esan genezake subestilo zehatzetan galdu gabe. Automozioan, baina karrozeria sailan Sergio Serrano ere daukagu baxuari egurra ematen. Talde batekin dabil joan den urtean osatutakoa, eta momentuz ez diote izenik jarri taldeari eta ez dira zuzenean estrenatu oraindik. Punk eta heavy estiloak uztartzen omen dituzte. Dudarik gabe, nahasketa bitxia. Gela berdinean eta heavy estiloarekin jarraituz, Ibon Pan baterijolea daukagu. Honek Sleepwalker heavy-rock taldean dabil, eta dagoeneko “For the hatred” diskoa daukate kalean. Dirudienez automozioan

melenak bere indarra dute. Baina hau ez da guztia automozioan, ze……karrozeriako bigarren mailan, bi DJ topa ditzakegu. Alde batetik Dani Morales daukagu, “techno minimal” musika estiloa pintxatzen duena, eta bestetik, seguruenik erreportai honetan xoxak lortuko dituen bakarra: Sergio Fabian. Ta zergatik diogu xoxena? Ba…..hau ezkontzatan DJ bezala ibiltzen delako. Musika komertziala pintxatzen du, baina seguruenik, hau izango da bakarra musikari esker zebait lortzen. Ze….. musika mundu honetan……xoxak poltsikoratzea …….mirari hutsa baita!! Soldadura departamentuan berriz, badirudi ez dagoela mugimendu musikal gehiegirik. Alde batetik Jokin Azpiazu daukagu. Bere garaian Arrasateko Dirty Brothers taldean zebilen gitarra jotzen, baina duela pare bat urte edo utzi ziola bertan jotzeari. Martxan dabilen bakarra Jon Iglesias dugu. Jonek Plentxiko Klabo Oxidado punk taldean dihardu bateria astintzen eta koroak egiten. Talde honek urte dezente daramatza zaleen belarriak astintzen eta dagoeneko bi lan kaleratuak dituzte: 2006an “noches alegres, mañanas increibles” beraien lehen diskoa, eta 2009an “oxidate despacio” izeneko beraien bigarren diskoa.

Krisis A

R GA ZK I

A: Krisis

taldeare

n Myspa

ce

14


Erreportajea

Mobida musikal gutxi duen beste departamentu bat erizaintzakoa da. Bertan, neska ugariren artean bi gizonezko aurkitzen ditugu musikari era batera edo bestera atxikiturik. Alde batetik Danel Ramos ikaslea. Duela urte eta gutxitik Arrasateko Grito de Espanto punk taldean dabil gitarrari egurra ematen. Momentuz ez dute ezer grabatuta, baina martxan dabiltza. Bestetik Txema Dubreuil irakaslea dugu, bere egunean gitarra akustikoarekin ibiltzen zen, baina gaur egun, lesio batzuk medio, gitarra bere kabuz jotzen du, horretaz gain, bere kasa bada ere, lutier lanetan dabil bere denbora librean; albokak eta antzeko zenbait instrumentu lantzen ere ikasten dabil. Ikastetxeko azken departamentu musikala eraikuntza metalikoetakoa dugu. Eta bertan, lehen mailan, seguruenik, musika munduan dabilen ikaslerik aktiboenetakoa daukagu: Ander Durañona. Arrasatear hau 2002 urtetik Never Surrender talde ospetsuan dabil.

kontzertuetara, eta badirudi zigilu profesionalen interesa ere piztu dutela. Beraz....punta puntako taldea. Honekin batera, gela berean Ander Fabian aurki dezakegu. Ander bateria astentzen ibiltzen da, eta Elorrioko Halbstarke taldearen baterijolea izan da. Talde honekin duela pare bat urte edo, KDdemo bat plazaratu zuten (maketa bat deitzen dena), eta taldea lo zorroan eduki eta gero, badirudi berriro entsegu lokalera itzuli direla. Ea laster zuzenezkoetara itzultzera animatzen diren. Ba....hauxe izan da guztia. Argi dago mugimendu musikala badagoela ikastetxe barruan, nahiz eta egunerokoan hori ez sumatu, baina.....egon badago. Beraz....zuen ikasle, irakasle, ikaskide eta lankideek musika munduan zer egiten duten jakin nahi baduzue, badikuzue zein den aukera: zuzendaritzari Aretxabaleta Music School lehen jaialdia antolatzeko eskaera bat zuzendu, baimena eta laguntza eskatu, eta............ikastetxeko lehen jaialdia musikala antolatu zuk zeuk! Animo eta.....let's go!

Never Surrender ARGAZKIA: Ander Durañona 1CM3

2002an estreinatu zen talde hau, urte hartako azaroaren 8an, Arrasateko Centro Extremeñoan (gutxienez, bitxia). Eta orduz geroztik Enboskada taldearekin plazaratutako KD split (erdibana ateratakoei ematen zaien izena) bat, “Aurrerapenaren izenean” diskoa, eta “11 istorio, bronka eta gau ero” diskoak kaleratu dituzte.. Eta oso laster, beraien “Bide zuzenetik oker” (again hau primizia bat da) disko berria plazaratuko dute. Gero eta jende gehiago hurbiltzen da hauen

Reacció

n 912 AR

G A Z K IA

: Aitor L

izaur 1E

M2

15


Amaitzekoak

Errezeta, intxaursaltsa

Oraingo honetan garai-garaiko postre baten errezeta proposatzen dizuegu. Oso errezeta goxo eta erraza da, animatu zaitez probatzera! Osagaiak: - Esne litro bat - Kanela adar bat - 150 gr intxaur garbi - 150 gr azukre Nola prestatu: - Intxaurrak ondo txikitu eta esnera bota kanelarekin batera. - Nahasketa sutan ipini eta 30 minutuz su suabean egosi, noizean behin mugituz. - Denbora hori igaro ondoren, azukrea gehitu eta egosi beste 10 minutuz. - Epeltzen utzi, kanela adarra kendu eta prest dago gure postrea. Kopa indibidualetan aurkeztuko dugu gainetik kanela xehetu piska bat eta intxaur pare bat gehituz.

Sudokuak

ALEKARIA  
ALEKARIA  

Aretxabaleta Lanbide Eskolako normalkuntza batzordeak argitaratutako aldizkaria

Advertisement