Issuu on Google+

414111

Egileak: IRATXE ARANA JOANA GAINZA LEIRE BEITIA 2011/12 Ikasturtea H.H.3.MAILA 31. TALDEA


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

AURKIBIDEA 1. 2. 3. 4.

Sarrera Egoeraren Azterketa Gelaren ezaugarriak Helburuak 4.1 H. Orokorrak 4.2 H. Didaktikoak

5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13.

Edukiak Jarduerak Denboralizazioa Baliabideak Metodologia Ebaluazio irizpideak Konklusioak Bibliografia Eranzkinak

2

2011/12


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

1. SARRERA (esto comprobar pq es escaso...) Unitate Didaktiko hau garatzeko Udaberria hartu dugu gai moduan. Arrazoi nagusia, taldeko partaide bat practicuma egiten ari dela izan da eta proposatutako jarduerak gelan egin nahi izan ditugu. Honela, lan hau ez da bakarrik proposatutako lana, baizik praktikara eramandako lana, eta ondoren aztertu duguna, guk hasieran baliagarri izan litezkeen jarduerak benetan zerbait ikasteko balio izan duten ikusteko... Gaiarekin batera, zaiatu gara matematika arloarekin zerikusikrik daukaten aktibitateak zein ekintzak planteatzen eta nahiz eta “udaberria� gai nahiko orokorra den, matematikarekin erlazionatzea izan da helburu. Matematikarekin lotu ahal diren ekimenak gaur egun asko direlako egunean zehar eta egunero egiten diren ekintzetan matematikako buruketak eta egoerak agertzen zaizkigulako bizitzan beti.

2. EGOERAREN AZTERKETA (a lo mejor demasiado largo? Falta comprobar) Orain dela 30 urte Sopelana herrian sortutako eskola publikoa da. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza mailak eskaintzen dituen eskola publiko bakarra herrian. Hizkuntza ereduari dagokionez hasieran B hizkuntza eredua eskaintzen zuten, geroago A eta D ereduak eskaintzera zabaldu zelarik, eta orain dela bost urte D eredua eskaintzea bakarrik erabaki zuten. ZipiriĂąe izena, eskola eraikita dagoen lurren antzinako ugazabagatik da: Cipriano (euskaraz Zipiri gehi Sopelan erabiltzen den atzizkia norena den adierazteko: Ăąe ) Urte honetan 728 ikasle matrikulatu dira, maila bakoitzeko lau edo bost gela daudelarik. Aurtengo umeen %99 Sopelan bizi dira, hauetatik 40 etorkinak direlarik. Hezkuntza Premia Bereziko hogei haur daude.

3


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Guztira 58 irakasle dira, horietatik 39 tutoreak dira eta gainerakoak honako hauek ondorengo espezifikoak osatzen dute: Haur Hezkuntzako errefortzuko 3, Hezkuntza Bereziko 4 laguntzaile, Ingeleseko 3, Musikako 2, Kontsultore 1, Pedagogia terapeutiko 1, Entzumena eta Hizkuntza 1, liburutegiko arduradun 1, Jantokiko arduradun 1, Erlijio 1, Zuzendaria, Ikasketa Burua eta Idazkaria. Eskolako esparrua bi eraikinek osatzen dute. Hauetan aipatutako ikasgelak, musika gela, psikomotrizitate gela, liburutegia, laborategia, informatika gela, hizkuntza gela, ikus-entzuteko gela eta balioaniztun gelak daude. Hauetatik aparte ere Jantokia, polikiroldegia eta irakasle gelak ere daude. Honako zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte ere: Jantokia (janaria bertan prestatzen delarik egunero), garraioa, liburutegia, goizeko haurtzaindegi zerbitzua ordutegitik kanpo eta eskolaz kanpoko ekintzak. Guraso elkartea dago (hauek web orri gaurkotua dute beste guraso guztiei erabakien informazioa jakin arazteko eta eskolatik kanpoko zerbitzuen berri emateko: http://sites.google.com/site/zipisope/ ) eskolako atal nagusietan parte hartzen dutelarik: eskola kontseiluetan, batzorde ekonomikoan dirua zelan gastatuko den erabakitzen denean, batzorde iraunkorrean, liburutegian laguntzen dute, bi urteko gelen laguntzaileen kudeaketa daramatzate, eskolako hobekuntzen lan ezberdinetan laguntzen dute eta eskolako ospakizunetan parte hartzen dute ere). Zipiri単e teknologia berriekin bat egiten du, Lehen hezkuntzarako arbel digitalak eta ordenagailu berriak dituztelarik. Tamalez, ez dute inor langileen artean denbora nahikorekin web orria gaurkoratuta edukitzeko (baina gustatuko litzaieke edukitzea, bertan dauden gauzarik nabarmenenak eta proiektuak bereziak publikatzeko (http://zipirine.blogspot.com/ ). Ikasketaburuarekin hitz egin ondoren, hau zein eskola mota denagatik izan daiteke, eta marketin saltzaile baten irudia behar ez dutelako (ikasleria datorkie ez dute erakarri behar). Momentuz ez dute hirueledun hezkuntza horrela erabaki du momentuz klaustroak.

ezartzeko

asmorik,

Irakasleriari formakuntza hobetu/osatzeko ikastaro ezberdinak eskaintzen zaizkie urtean zehar Hobetuzen bitartez. Gehienek parte hartzen dute batan baten urtean zehar. Gurasoen garrantzia parte izaten senti

nabaria da, eskolan arazten dietelarik. 4

gertatzen denaren Haur Hezkuntzan


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

irakasleekin hilero bi batzar edukitzeko aukera dute. Bi eta hiru urteko umeen gurasoei txostena urtean behin ematen zaie (ekainean) eta lau eta bost urteko umeren gurasoei bi txosten (otsail eta ekainean).

3. IKASTALDEAREN EZAUGARRIAK (por mi ok) Unitate Didaktiko hau hiru urteko gela baten egin da, bigarren ziklokoan. Gelako ezaugarriak honako hauek dira: Guztira 21 ume dira: 10 mutil eta 11 neska. urte, 4 egiteko aurten.

Denek dute 3

Guraso egoera berezirik edo famili eredu berezirik ez dago. Haur guztiak Sopelakoak dira, eta maila sozio-kultural antzekoa dute denak. Ama hizkuntza gaztelera dute gehienak, eta hori euskara mailan igartzen zaie. Gelaren euskara maila ez da txarra, baina ez ona ere, gehienetan erdaraz hitz egiten dute beraien artean eta irakasleari zerbait esateko. Askotan errepikatzen zaie euskaraz aritzeko. Askok ez dute oso ondo ulertzen. Denak bi izan-ezik eguerdian jantokira doaz, azken bi hauek arraltsadeetan ez datozelarik. Gela honetako umeak oraindik lo kuluxka behar dute jan ondoren, eta horrela egiten jarraituko dute datorren ikasturterarte. Honek jarduerak egiteko denbora luzatu egin du, oso denbora gutxi dutelako txokoetan lan egiteko. Bestalde, esan behar dugu Unitatea udaberrian lantzea pentsatu dugula, daukaten programazioarekin batera,eta horregatik ere lan honen izena: UDABERRIA.

5


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

4. HELBURUAK 4.1 H.OROKORRAK (por mi ok) Proiektu honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: -

Norberaren identitatea sendotu Sentimenak eta interesak adierazi Gorputzaren ezagutzen joan Beraien arteko ezberdintasunak

identifikatu

eta

errespetatu. -

Umeak lasai eta seguru sentitzea Pixkanaka dagokien txokoetan mantentzea Eskolako beste espazioak ezagutzea Neguari dagozkion ezaugarri batzuk ezagutzea Inauteriko ezaugarriak ezagutuz joatea, mozorroak. Gelako arauak eta orokorrak ezagutzea. Norberaren identitatea sendotzea Norberaren sentipenak eta interesak adieraztea Irakasle eta ikaskideekin harremanak izatea, desberdintasunak errespetatuz eta bizikidetzarako ohiturak sustatuz. Norberaren ongizate, segurtasun eta higieneari buruzko ohiturak eta jarrerak bereganatuz joan. Irudiak irakurri eta interpretatu eta beraien ezaugarri amankomunak (forma, kolore, tamaina...) eta elkarren antza eta desberdintasunak aurkitzea. Inguru fisikosozialaren ulerkuntzari buruz, interes eta jakingura erakustea.

4.2 H.DIDAKTIKOAK (esto falta por hacer...) - Matematika Logika: Objektuak aztertzea eskatzen duten jarduerekiko atsegina garatzeko, objektuak erlazionatu eta bereizi, berdintzen eta desberdintzen dituzten ezaugarriak identifikatuz eta aipatuz. - Matematika Geometria: Norberaren autonomia eta estiman aurreratzeko, hala nola adierazpenean zehaztasuna baloratzeko, espazioan objektuek norberarekiko eta elkarrekiko gordetzen duten posizioa adierazi eta espazioaren adierazpenari (goian, behean, aurrean, atzean, alde batean, bestean) ESTO A LO MEJOR ES MUY GENERAL!!! BESTELA HORRELA:

6


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

-

Harreman espazialak identifikatzea (A, J,G)

-

Forma geomtrikoak erabiltzea eta espazioan ordenatzea (A, M…)

-

Zenbaketa landu: batuketa eta kenketaren lehen hastapenak (B,D, Errutinak)

-

Zenbakiak (1,2,3,4,5) identifikatu eta bereiztu (B,D,E, Errutinak)

-

Zenbakiak erreproduzitu (B,D)

-

Kopuruaren garrantziaz jabetu ( E, G)

-

Gauzen multzoak konparatu: gehiago, gutxiago ala hainbat dagoen erabaki (G….)

-

Formal ezagutu eta identifikatu (I)

-

Objektuek beraiekiko eta beste objetuekiko duten orientazioaz jabetu (G)

1. Gorputza, nortasuna eta autonomia pertsonala 2. Ingurune soziala eta fisikoa 1. KOMUNIKAZIOA ETA ERREPRESENTAZIOA HIZKUNTZA MATEMATIKA Logika MATEMATIKA. Aritmetika MATEMATIKA Geometría PLASTIKA

¿?????????????????????

7


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

5. EDUKIAK (esto lo he adaptado a nuestras jardueras) Kontzeptuzko edukiak

Prozedurazko edukiak

Jarrerazko edukiak

-

Gorpurtzaren beharrak

- Elkarrizketa bidez

- Gorputza

-

Espazio nozioak

behatu.

ezagutzeko eta

-

Gorputzaren jarrerak

- Gorputza ezagutu.

ikasteko jakin-mina.

- Gorputzaren atalak

- Beraien artean

bereizten jakin.

errespetatu.

- Sentimenduak eta

- Talde lanetan

beharrak adierazten

parte hartu.

jakin

- Proposatzen

- Abesti erraz batzuk

zaizkien ekintzetan

ikasi erritmoak eta

gogoz eta gustura

melodia jarraitu.

parte hartu.

- Elkarrizketak eta

- Beste pertsonek

taldean hitz egiten

esaten edo

gaudenean beharrezko

adierazten

diren arauak ezagutu

dutenarekiko

eta erabili.

errespetuzko

- Ekintzen

jarrerak agertu.

antolaketan, beraien

- Arreta eta

mailan, parte-hartzea,

interesa jarri,

lan eta ardurak

parte hartu gozatu

banatu.

eta elkarlanean

- Arazo batzuen behar

aritu.

diren neurriak martxan

- Parte hartu,

jarri: hitz egin, nahi

gozatu, arreta jarri

dena azaldu...

eta baloratu.

- Udaberriko eguraldi ezaugarriak. -

Koloreak

-

Formak

- Ipuina. -

Gorputzaren atalak

-

Aurpegiaren atalak

- Jokoa.

- Norberaren

eta - Autonomia eta

taldearen

sormena adierazi.

esperientziak

- Norberaren burua

8


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

adierazi.

2011/12

onartu eta estimatu.

- Jarrera eta ohitura

- Aniztasuna onartu.

egokiak eta desegokiak

- Ekintzetan jarrera

bereiztu.

lasai eta adikorra

- Entzun, ulertu,

adierazi.

hitzez eta gorputzez

- Talde lanean modu

adierazi,

eraginkorrean parte

elkarrizketatu,

hartzeko jarrera

sekuentziak ordenatu.

azaldu.

- Entzun, abestu, irakurri eta interpretatu.

9


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

6. JARDUERAK Hilabete honetako planifikazioa ikusi ondoren, ondorengo jarduerak guk proposatu, andere単oarekin hitz egin, moldatu, eta egin genituen: Proposatu diren helburuak lortzeko erabaki zen hilabetean zehar:

honako

jarduerak

egitea

- Gorputzaren zatiak eta ezaugarri diferentzialak: (A) Aurpegiaren puzzlea (B) Aurpegiaren atalak fitxa (D) Gorputzaren puzzlea (E) Gorputzaren atalak fitxa Lau fitxa hauekin eta otsailaren azken astean egindako beste bost fitxekin liburuzka bat egingo da, etxera eraman ahal izango dutena eta gurazoekin lantzeko. - Groputza eta mugimendua (H) Gorputzaren jarrerak power pointa (I) Gorputz Jarreren liburuxka (G1)Espazio nozioak power pointa (J) Espazio nozioak liburuxka (G) Espazio nozioak dominoa - Gorputzaren oinarrizko beharrak (F) Gorputzaren beharrak power pointa (K) Gorputzaren beharrak liburuxka - Gure ezaugarriak (L) Orma irudia Hasieran, gorputzaren mugimendua eta oinarrizko beharrak lantzeko beste jarduera batzuk proposatu ziren (argazkien bitartez beraien kabuz dagokien izena alboan jarri). Baina martxoko lehen bi asteetan zehar egin dituzten gorputzaren

10


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

zatieri buruzko fitxa kopurua ikusita eta askorentzako gehiegi direla ikusita, beste motatako jarduerak proposatu ziren. - Osagarriak (M) Txori tangrama (N) Lau aldetxoen ipuina

JARDUEREN ZEHAZTAPENA

(A) Aurpegiaren puzzlea •

Deskribapena: Norberaren aurpegiaren puzzlea egin fitxa baten. Guk beraien argazkia zatituta emango diegu (zati bakoitzean atal bat) eta beraiek emandako orrian itsatsi beharko dute (guk orrian kola jarriko dugu lehenengo).

Helburua: Beraien aurpegien atalen kokapenaz ohartu eta eta atal horiei dagokien izenak ezagutu eta ondo kokatzen jakin.

Edukiak: Aurpegiko atalak (ahoa, begiak, belarriak, ilea eta sudurra).

Jarduera mota: Ebaluatzekoa.

Materiala: Artaziak, kola, itsasteko fitxa, haien argazkia ageri den folioa eta arkatza izena jartzeko.

Txokoa: Liburutegia eta plastikakoan, bi txokoak erabili dira. Baten irakaslea eta bestean ni.

(B) Aurpegiaren atalak fitxa •

Deskribapena: Aurpegia osatzen duten atalak zenbatu eta desberdindu fitxa baten bidez. Gelako argazkietatik aurpegiko atala ezberdinak ebaki eta

11


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

orri baten itsatsi ditugu. Argazki zatiaren alboan marra bat jarri dugu, beraiek jarri dezaten zenbat ditugun, egin beharreko galderari erantzuteko: Zenbat begi ditugu? Beraiek lehenengo begiak argazkia topatu eta seinaluko dute orrian, gero zenbakia ozenki esan eta alboan bi zenbakia jarri beharko dute (marraren gainean). •

Helburuak: Aurpegiaren atalak landu eta era berean 1 eta 2 zenbakia errepasatu ahozko hizkuntzan eta idatzizkoan.

Edukiak: Aurpegiko atalak eta 1 eta 2 zenbakiak.

Jarduera mota: Ikaskuntzakoa.

Materiala: Egindako aurpegi fitxa eta arkatza izena jartzeko.

Txokoa: Liburutegia eta plastikakoan, bi txokoak erabili dira. Baten irakaslea eta bestean ni.

(D) Gorputzaren puzzlea •

Deskribapena: Gorputza osatzen duten atalak zenbatu eta desberdindu fitxa baten bidez. Gelako argazkietatik gorputzeko atala ezberdinak ebaki eta orri baten itsatsi ditugu. Argazki zatiaren alboan marra bat jarri dugu, beraiek jarri dezaten zenbat ditugun, egin beharreko galderari erantzuteko: Zenbat enbor ditugu? Beraiek lehenengo enborraren argazkia topatu eta seinaluko dute orrian, gero

12


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

zenbakia ozenki esan eta alboan bat zenbakia jarri beharko dute (marraren gainean). •

Helburuak: Gorputz atalen kokapenaz ohartu eta eta dagokien izenak ezagutu.

Edukiak: Gorputzaren atalak (enborra, hankak, burua, eskuak eta ohinak)

Jarduera mota: Ebaluatzekoa.

Materiala: Artaziak, kola, itsatseko fitxa, haien argazkia ageri den folioa eta arkatza izena jartzeko.

Txokoa: Liburutegia eta plastikakoan, bi txokoak erabili dira. Baten irakaslea eta bestean ni.

besoak,

(E) Gorputzaren atalak fitxa •

Deskribapena: Fitxa honetan gorputzean ditugun atal batzuk agertuko dira ezker aldean. Ezkuman zenbaki ilera bat edukiko dute, 1,2,3,4 eta 5 agertzen direlarik. Argazkian zein atal den esan ondoren, gero zenbak ditugun borobildu beharko dute.

Helburuak: ezagutzea.

Edukiak: Gorputzaren atalak (enborra, besoak, hankak, burua, eskuak eta ohinak) eta 1,2,3,4 eta 5 zenbakiak bereizten ikasi.

Jarduera mota: Ikaskuntzakoa.

Materiala: Egindako Gorputz fitxa eta arkatza izena jartzeko.

Txokoa: Liburutegia eta plastikakoan, bi txokoak erabili dira. Baten irakaslea eta bestean ni.

Gorputz

atalak

13

landu

eta

kopurua


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

(H) Gorputzaren jarrerak power pointa

Deskribapena: Lantzen hasteko, power point bat egingo da (beraien argazkiekin), berriz ere azalpenen bitartez kontzeptuak ikusi eta ikasteko. Orri bakoitzean argazki bat agertuko da dagokion izenarekin, eta aurkezpenaren azken orrian argazki bakoitza banan-banan izen barik agerduko dira berriz beraiei galdetu ahal izateko: Nola dago “____”?

Helburuak: Izan ahal ditugun jarreretaz ohartu eta izenak jakin.

Edukiak: Gorputz jarrerak (jesarrita, zutik, belauniko, etzanda, kokorika, hanka puntetan, makurtuta, katuka eta txotxolinka).

Jarduera mota: ikaskuntzakoa.

Materiala: power point aurkezpena delez ez dute ezer gehiago behar.

Txokoa: Ordenagailuan, denak batera.

14


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

(I) Gorputz Jarreren liburuzka •

Deskribapena: Gelan usteko, gorputzaren jarreren liburuzka egindo da eta agertzen direlarik dagokien izenekin. Liburu honen orriak erditik ebakiko dira (baina anillekin dagoenez bi atalak bata bestearen alboan daude), argazkia ezkerreko orrian eta izena eskuman egongo da, liburua osatzeko argazkiari dagokion izen idatzia bilatu behar dutelarik. Hau kolorez inprimatu eta plastifikatuko da.

Helburuak: Gorputzaren jarreretaz ohartu, idazkerara hurbildu eta izenak ahozko hizkuntzan jakin.

Edukiak: Jarrerak (jesarrita, zutik, belauniko, etzanda, kokorika, hanka puntetan, makurtuta, katuka eta txotxolinka). Koloreak (gorria, urdina, berdea, oria eta laranja) eta formak (karratu, lauki zuzen, hiruki eta borobila).

Jarduera mota: Ebaluatzekoa.

Materiala: eskuekin trebetasunez egiteko joko/liburua denez dute beste materialik behar.

Txokoa: Liburutegian usteko da. Libreki aritzeko txoko horretan daudenean. Baina utzi baino lehen azalduko zaie joko berria.

(G1)Espazio nozioak power pointa •

Deskribapena: Hauek lantzen hasteko, power point bat egingo da (liburuxkak egiteko erabili diren argazki berdinekin), azalpenen bitartez kontzeptuak lantzeko. Orri bakoitzean argazki bat agertuko da dagokion izenarekin, eta aurkezpenaren azken orrian argazki bakoitza banan-banan izen barik agerduko dira beraiei galdetu ahal izateko: Non dago “____”?

Helburuak: Espazio nozioetan ohartu, hurbildu eta izendatzen jakin ahoz.

15

idazkerara


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Edukia: Espazio nozioak (gainean, azpian, barruan, kanpoan, urrun, hurbil, atzean, aurrean, goian eta behean)

Jarduera mota: ikaskuntzakoa

Materiala: power point aurkezpena delez ez dute ezer gehiago behar.

Txokoa: Ordenagailuan, denak batera.

(J) Espazio nozioak liburuxka •

Deskribapena: Gelan usteko baita, liburuxka hau egingo da eta agertzen direlarik dagokien izenekin. Liburu honen orriak erditik ebakiko dira (baina anilekin dagoenez bi atalak bata bestearen alboan daude), argazkia ezkerreko zatian eta izena da, liburua osatzeko dagokiona dutelarik. Bilaketan laguntzeko, egongo dira koloreekin. Hau kolorez plastifikatuko da. •

eskuman egongo bilatu behar erdian formak inprimatu eta

Helburuak: Espazio nozioez ohartu, idazkerara hurbildu eta izendatzen jakin ahoz.

Edukiak: Espazio nozioak (gainean, azpian, barruan, kanpoan, urrun, hurbil, atzean, aurrean, goian eta behean). Koloreak (gorria, urdina, berdea, horia eta laranja) eta formak (karratu, lauki zuzen, hiruki eta borobila). •

Jarduera mota: Ebaluatzekoa

Materiala: eskuekin trebetasunez egiteko joko/liburua denez dute beste materialik behar.

16


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Txokoa: Liburutegian usteko da. Arterauko jardueran bezala, lehengo joko berria azalduko zaie eta txoko horretan libreki ari direnean berarekin jolasteko aukera izango dutela esango zaie.

(G) Dominoa •

Deskribapena: Espazio nozioak lantzeko, argazkiekin domino bat egingo da, beraiek jolasten osatzeko. Bikiak egiteko zailegia denez, koloreak ere erabiliko dira marko bezala, elkar lotzen laguntzeko. Helburuak: Espazio nozioez ohartu, idazkerara hurbildu eta ikasi.

Lehen bertsioa segidak

ikasten

Edukiak: Espazio nozioak (gainean, azpian, barruan, kanpoan, urrun, hurbil, atzean, aurrean, goian eta behean), formak (karratua, lauki zuzena, borobila eta hirukia) eta koloreak (urdina, gorria, arrosa, marroia, laranja...) Joko hau, nahiz eta bi aldiz (lehenengo dominoa sinpleagoa zen, argazkiekin bakarrik bigarrenean kolorezko markoak formak jarri nituen) ez da honetarako aproposa. Ezin

Bigarren bertsioa

egin izan eta eta adin izan

zuten egin. •

Jarduera mota: Ebaluatzekoa

Materiala: eskuekin trebetasunez egiteko denez dute beste materialik behar.

Txokoa: Liburutegian

17

dominioa


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

(F)Gorputzaren beharrak power pointa •

Deskribapena: beraien argazkiekin (liburuxkak egiteko erabili diren berdinak) power point bat egingo da, hau andereñoaren azalpenekin ikasteko. Orri bakoitzean behar bat agertuko da dagokion izenarekin, eta aurkezpenaren azken orrian argazkiak izen barik agertuko dira beraiei galdetu ahal izateko: Zer egiten ari da “____”? •

Helburuak: Gorputzaren izendatzen jakin.

Edukiak: Gorputzaren beharrak (jan, edan, jantzi, lo egin eta garbitu).

Jarduera mota: ikaskuntzakoa

Materiala: power point aurkezpena material gehiagorik behar.

Txokoa: Ordenagailuan, denak batera.

beharrak

(K) Gorputzaren beharrak liburuxka

18

identifikatu

denez

ez

eta

dute


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Deskribapena: Gelan usteko baita, gorputzaren beharrak liburuxka egingo da eta agertzen direlarik dagokien izenekin. Liburu honen orriak erditik ebakiko dira (baina anilekin dagoenez bi atalak bata bestearen alboan daude), argazkia ezkerreko aldean eta izena eskuman egongo da, jolasteko argazkiari dagokion izena bilatu behar dutelarik. kolorez inprimatu eta plastifikatuko da. Aurrekoetan bezala, oraindik idazkera ez dutenez menperatzen, formak eta koloreak erabiliko dira, izenak argazkiekin batzen laguntzeko.

Helburuak: Gorputzaren izendatzen jakin.

Edukiak: Gorputzaren beharrak (jan, edan, jantzi, lo egin eta garbitu). Koloreak (gorria, urdina, berdea, horia eta laranja) eta formak (karratu, lauki zuzen, hiruki eta borobila).

Jarduera mota: Ebaluatzekoa

Materiala: eskuekin trebetasunez egiteko joko/liburua denez dute beste materialik behar.

Txokoa: Liburutegian usteko da.

beharrak

identifikatu

eta

(L) Orma irudia •

Deskribapena: Lehen esan bezala, aurpegiaren ezaugarri ezberdinak ikusi direnez eta beste helburu orokor batzuekin batera (tamaina, koloreak, formak...) muralaren gaia GU i

zango da. Gelako ume guztien argazkia eta taldeka ezaugarri berdinak duten argazkiak (ile horia,begi marroiak...).

Helburuak: Berdintasuna eta ezberdintasunez ohartu. Txandak errespetatu. Taldeko lanaz disfrutatu.

19


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Edukiak: koloreak, ile formak, tamainak (altua, baxua)...

Jarduera mota: ikaskuntzakoa

Txokoa: Denen artean egingo da plastikako txokoan. Ostiralak aukeratu dira libreki egiteko, txandaka hain zuzen. Beraz ostiralean nahi duten txokoan

aurpegi

atalak,

jolastu dezaketela esango zaie, eta murala egin nahi dutenak, txandaka egingo dute.

(M) Txori tangrama •

Deskribapena: Orri zuri baten txori bat dago fotokopiatuta eta lau zatitan banatzen dion marra dut beltzez. Lehengo margotu behar dute, burua, hegoak... Gero artaziekin ebaki hiru zatiak. Ebaki eta gero, koloredun orri bat hartu eta bertan (lehenengo izena jarri) txoria berriz osatu.

Helburuak: Txoriaren atalak landu, motore fina landu artazien erabileraz...

20


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Edukiak: Gorputzaren beharrak (jan, edan, jantzi, lo egin eta garbitu). Koloreak (gorria, urdina, berdea, horia eta laranja) eta formak (karratu, lauki zuzen, hiruki eta borobila).

Jarduera mota: Ebaluatzekoa

Materiala: Irudia agertzen den artaziak, kola eta koloredun orria

Txokoa:

orria,

margoak,

Plastika txokoa

(N) Lau aldetxoen ipuina ...ESTO FALTA...

7. DENBORALIZAZIOA Liburuxka egiteko fitxak, txokoetan lantzea erabaki da asteetan zehar. Horrela hilabete hau gelditzen delarik:

bi

-

Martxoak 5etik 9ra – pasadan hilabeteko emozioak errepasatu (norbait triste datorrela eskolara aprobetxatuko da). Eta aurpegi irudien fitxa bazikoak egin dira (5 fitxa dira guztira, ilea, sudurra, ahora, belarriak eta begiak faltatzen zaie eta beraiek margotu behar dituzte).

-

Martxoak 12tik 23ra txokoetan fitxak landuko dira (eta denbora gehiago behar badute, desdobleko orduan ere egingo dira). Ostiral guztietan, jolas librea utziko zaie eta jolas berriekin aritzeko baita.

-

16tik 30era murala prestatuko da txokoetan baita txandaka egiteko.

Ordutegi eta taldeen banaketari dagokionez, honela egingo da lan jarduerak aurrera eramateko:

21


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Martxoa Astelehena 12

Asteartea 13

Asteazkena 14

Osteguna 15

Ostirala 16

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan banatuta, liburutegi eta plastika txokoetan “Nire aurpegia fitxa” landuko da. Barraskiloak Eraikin txokoan Behiak Etxe txokoan Tximeletak eta Marigorringoak Nire aurpegia fitxa egingo dute.

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan banatuta, liburutegi eta plastika txokoetan “Aurpegi puzzlea

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Psikomotriz. Jolas librea

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan banaturik, liburutegi eta plastika txokoetan “Gorputzaren atalak”

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan banatu dira: Jolas librea, bakoitza dagokion txokoan

10:40 Desdoblean, Barraskiloak eta Behiak gelan geratzen direlako egingo dute“Nire aurpegia” fitxa.

(A)

“ “Zenbat

eta

(E)landuko

da: Barraskiloak Eraikin txokoan Behiak Etxe txokoan Tximeletak eta Marigorringoak Gorputzaren atalak fitxa egin dute.

(B)

aurpegian” landuko da: Barraskiloak eta Behiak Aurpegiaren puzzlea eta aurpegian zenbat fitxa egin. Tximeletak Eraikin txokoan Marigorringoak Etxe txokoan 10:40 Desdoblean Tximeletak eta Marigorringoak beteko dute “Arupegi puzzle” eta “Zenbat Aurpegian” fitxak.

10:40 Txokoetan banatuta, liburutegi eta plastika txokoetan “Gorputzaren

10:40 Desdoblean Barraskiloak eta Behiak “Gorputzaren atalak” fitxa egingo dute.

10:40 Desdoblea: Jolas librea gelan geratzen direnekin (Barraskiloak eta Behiak)

12:00 Psikomotriz.

12:00 Ipuina: Hiru hartzak eta begi urdin.

15:45 Abestu: Igurtzirik

15:45 Xalala

(D)

puzzlea” landuko da. Barraskiloak Etxe txokoan Behiak Eraikin txokoan Tximeletak eta Marigorringoak Gorputzaren puzzlea fitxa egin. 11:30 JOLAS ORDUA

12:00 Telebista

12:00 12:00 Ipuina: Ehunzango Abestu: kaskariña Txiki-txikia Korro-korroan

15:45 Olerkia: Puzkerra

15:45 Abestu: plasta

15:00 LO KULUXKA 15:45 Plisti Olerkia: Puzkerra

Abestu:

Astelehena 19

Asteartea 20

Asteazkena 21

Osteguna 22

Ostirala 23

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan banatuta, liburutegi eta plastika

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan banatuta, liburutegi eta plastika

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Psikomotriz. Jolas librea

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Denak batera ordenagailuaren aurrean, espazio nozioen power

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Ostiral librearen ideiarekin jarraitzeko, “Zer

22


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

txokoetan bakoitzaren familia margotzeko eskatuko zaie da (orain gorputza irudikatzen dakite). Marrazki hau rotulkiekin egin beharko dute. Barraskiloak Eraikin txokoan Behiak Etxe txokoan Tximeletak eta Marigorringoak marrazkia egingo dute.

txokoetan norberaren irudia egiteko, (orri handi baten) gorputz osokoa, eskatuko zaie. Marrazkia tenpera berriekin egingo dute. Barraskiloak eta Behiak Aurpegiaren puzzlea eta aurpegian zenbat fitxa egin. Tximeletak Eraikin txokoan Marigorringoak Etxe txokoan

2011/12

pointa

(G1)jarriko zaie, azken orrian agertzen den jokoarekin: “Non dago Julen?” Honen ostean txokoetan banatuta honako lana egingo dute: Barraskiloak Eraikin txokoan Behiak Etxe txokoan Tximeletak Liburutegi txokoan Marigorringoak Plastika txokoan, azken bi hauek txandaka dominoarekin

egiten ari naiz” power pointa jarriko zaie.

(F)

eta gero liburutegi txokoan gorputzare beharren liburuzka utziko zaie nahi dutenek berarekin jolasteko

(K)

(G)eta

espazio nozioen liburuarekin

(J) 10:40 Desdoblean, Barraskiloak eta Behiak gelan geratzen direnez marrazkia egiteko eskatuko zaie.

10:40 Desdoblean Tximeletak eta Marigorringoak norberaren irudia egiteko eskatuko zaie.

10:40 Denak batera ordenagailuaren aurrean, gorputz jarreren power pointa jarriko zaie, azken orrian agertzen den jokoarekin: “Nola dago

jolasteko 10:40 Desdoblean Barraskiloak eta Behiak dominoa eta espazio nozioa liburuarekin jolasteko utziko zaie, taldeka txandakatuta.

10:40 Desdoblea: Jolas librea gelan geratzen direnekin (Barraskiloak eta Behiak)

(H)

Mario?” . Txokoetan banatuta, liburutegi eta plastika txokoetan “Jarreren koadernoa”-rekin jolastuko dute

(I)

Barraskiloak Etxe txokoan Behiak Eraikin txokoan Tximeletak eta Marigorringoak txandaka “jarreren koadernoarekin” jolastuko dute. 11:30 JOLAS ORDUA 12:00 Telebista

15:45 Abestu: Trikitixa

Astelehena

12:00 12:00 12:00 Ipuina: Hiru Abestu: Ehunzango Psikomotriz. hartzak eta begi kaskariña urdin. 15:00 LO KULUXKA 15:45 15:45 15:45 Abestu: Ehunzango Abestu: Plisti Asmakizunak: kaskariña plasta Sudurra

Asteartea 27

Asteazkena

23

Osteguna 29

12:00 Ipuina: Ehunzango kaskariña

15:45 Abestu: Trikitixa

Ostirala 30


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

26

2011/12

28

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Denak

(L)

batera: orma-irudia egiteko asmoa azalduko du andere単oak. Denak berdinak gara, baina ezaugarri desberdinak.... Gero txokoetan banatu, eta ezaugarri ezberdinak esaten lagunduko diegu. Gaur ilearekin hasiko gara: laburra, luzea, lisua, kizkurra. Eta altuerarekin. Barraskiloak Eraikin txokoan Behiak Etxe txokoan Tximeletak eta Marigorringoak marrazkia egingo dute. 10:40 Desdoblean, Barraskiloak eta Behiak gelan geratzen direnez landutakoa irudikatzeko eskatuko zaie.

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Berriz ormairudia denak batera: beste ezaugarri batzuk esango ditugu. Gaur koloreekin ariko gara, begi kolorea eta ile kolorea. Txokoetan

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Psikomotriz. Jolas librea

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Txokoetan

9:00 Sarrera Eguneroko errutina 9:50 Ostiral

banaturik : Barraskiloak Eraikin txokoan Behiak Etxe txokoan Tximeletak Liburutegi txokoan Marigorringoak Ostoak irudikatuko dituzte.

librea, orma-irudian argazkiak jarriko dira, ezaugarriak errepasatuz. Denak joango dira andere単oarekin orma-irudia jartzera eta gero jolas librea.

10:40 Txokoetan banatuta, ormairudia margozten hasiko dira. Zuhaitzaren enborra batzuk... Barraskiloak Etxe txokoan Behiak Eraikin txokoan Tximeletak enborra margoztuko dute Marigorringoak liburutegi txokoan

10:40 Desdoblean Orma-irudia margotzen amaituko dute. Gero talde biak, Barraskiloak eta Behiak, ezaugarriak errepasatu argakiak aurrean dituztela.

10:40 Desdoblea: Jolas librea gelan geratzen direnekin (Barraskiloak eta Behiak)

12:00 Psikomotriz.

12:00 Ipuina: Hiru hartzak eta begi urdin.

(L)

banatuta, liburutegi eta plastika txokoetan landukako irudia egiteko eskatuko zaie. Barraskiloak eta Behiak landutakoaren irudia egingo dute. Tximeletak Eraikin txokoan Marigorringoak Etxe txokoan 10:40 Desdoblean Tximeletak eta Marigorringoak landutakoa irudikatzeko eskatuko zaie.

(L)

(L)

11:30 JOLAS ORDUA 12:00 Telebista

15:45 Xalala

12:00 12:00 Ipuina: Ehunzango Abestu: Trikitixa kaskari単a

15:00 LO KULUXKA Abestu: 15:45 Olerkia: 15:45 Abestu: 15:45 Abestu: 15:45 Olerkia: Puzkerra Igurtzirik Txiki-txikia Puzkerra

Guk proposatutako jarduera hauetatik aparte, matematika egunero eta ia denbora guztian lantzen da. Ondo ikusteko, egun arrunt baten errutina azalduko dugu, matematika lantzen den lekuetan nabarmenduz:

24


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Goizean umeak gelan sartu bezain laster, amantala jarri, jolasak motxilan gorde eta marra berdean jesartzen dira. Egun horretako makinista nor den ikusi (heldu bezain laster, beraiek bakarrik jartzen dute trenaren irudia dagokio izen zerrendan), eta andereñoarekin batera honako lanak egiten dituzte: • Arbelera irten eta andereñoarekin data jartzen du (ze urtetan gauden galdetzen du, zelan idazten den, gero hilabetea eta eguna). Andereñoak datako zenbakiak formekin inguratzen ditu (karratu, borobil, lauki zuzen formak lantzen). Urtea, hilabetea, zenbakiak eta asteko eguna lantzen da. • Belkrodun trenaren argazkiak aldatzen ditu (lehena, aurrera eta azkena lantzeko) • Bere “izen-txartela” hartu eta arbelean bere izena kopiatu behar du. Letrak nola idazten diren esaten laguntzen zaie, marra, borobil txikia.... • Zenbatu egiten ditu (makinista eskuarekin ukitu behar du jesarrita dauden buruak, denak batera zenbatzen dutelarik) eskolara etorri direnak eta andereñoak arbelan idazten du: “Denok etorri gara” edo “17 ume etorri gara”. • Zenbatzen ditu baita zenbat ume gaizorik dauden (trenean dauden argazkia ikusirik) eta belkrodun etxetxoan itsasten dira (etxean daudela adierazteko). Dagokion zenbakia bilatu (belkrodun zenbakietan) eta etxetxoan ere jartzen du. • Andereñoak arbelan idatziko du gaizorik dauden umeen izenak (hizki bakoitza berriz zelan idazten den azaltzen die: makila, borobila, tripa txikia eta hanka…) • Leihora hurbildu, eguraldia ikusi eta belkrodun irudia itsatsi (lainotuta dago, euria ari du, eguzkia dago…) • Asteko

belkrodun tokira joan horretan dagokiona esango telebista...

25

eta makinistak egun du: koltsonetak,


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Goizeko atsedenaldia baino lehen, gaileta edo fruta eskaintzen zaie. Makinista andere単oarekin jartzen da eta beste umeak marra berdean jartzen dira jesarrita. Abesti baten bitartez (norentzat, norentzat gaileta, zuentzat, zuentzat...) ilaran dauden laguna deitzen doaz. Hauek hurbildu eta eskaera eta formak lantzen dituzte (emango didazu mesedez gaileta borobila/karratua/lauki zuzena? Bai, emango dizut: Eskerrik asko; Ez da zergatik). Hurrengo argazkian ikusten den bezala, gelan material piloa dago, matematikako kontzeptuak etengabe lantzeko (eta ez bakarrik horretarako dauden jolasak). Alergiadun ume bakoitzaren fitxa

Etxea, gaixorik dauden umeen argazkia itsatseko

Informazio orriak: ordutegia, batzarrak, planifikazioa...

Zenbaki erraldoiak

Galleta eta fruta zerrenda

Formen fitxak

Urtebetze tarta

Asteko egunak eta egun horretan egiten denaren irudia: telebista, kontzonetak, edalontzia, etxera...

Urtaroko homa-irudia

Eguraldi Pentsa leku

belkroak Trena

Zenbaki belkroak

Izen zerrenda Izen txartelak

26


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

8. BALIABIDEAK Proiektu txiki bat egingo da, non liburuxka bat osatuko da honako fitxen bitartez: -

Zer faltatzen zaio aurpegi honi? 5 fitxa dira, bakoitzean begiak, belarriak, ilea, sudurra eta ahora falta direlarik.

-

Ni __________ naiz fitxa.

-

Nire aurpegia puzzlea fitxa

-

Aurpegiko atalak bereiztu eta zenbatu fitxa

-

Nire gorputzaren puzzlea fitxa

-

Gorputza osatzen duten atalak identifikatu eta zenbatu fitxa

-

Zer egiten ari naiz argazkidun* power pointa (jan, edan, jantzi, lo egin eta garbitu).

-

Non nago argazkidun* power pointa.

-

Nola nago argazkidun* power pointa (jesarrita, zutik, belauniko, etzanda, kokoriko, katuka eta hanka motz).

-

Ezaugarrien murala egingo da hilabetearen amaieran (ile kolorea, mota, begi kolorea, luze edo laburra den, altua edo baxua... eta denak batera dauden argazkiarekin*), zuhaitz baten enborrean denak daudela eta adar bakoitzean ezaugarriak jarriko direlarik.

-

Proiektu honen barruan baita, Non Nago argazkiekin* bikote jokoa (dominoa) egin da, gelan usteko eta nahi dutenean liburutegi txokoan jolasteko.

-

Nola Nago argazkiekin*, liburu puzzle bat egin da baita, liburutegi txokoan usteko nahi dutenean jolasteko.

-

Zer egiten ari naiz argazkiekin* beste liburu puzzle bat egingo da.

27


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

* Argazkiak: Kontutan izan da egingo den liburuxkan denak agertzen direla. Eta beraiei atera zaie argazkiak pertsonalizatuagoa delako, eta barneratzeko kontzeptuak hobeagoa dirudielako. Ipuinak: -

Ehunzango kaskari単a

-

Hiru hartzak eta begi urdin

Abestiak: -

Txiki-txikia

-

Korro-korroan

-

Ehunzango kaskari単a

-

Xalala

-

Trikitixa

-

Plisti plasta

-

Igurtzirik

Olerkiak: -

Puzkerra

-

Kili-kili

Asmakizunak: -

Sudurra

28


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

9. METODOLOGIA Metodologia puntu honi sarrera emateko esango dugu Metodologia nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa dela. Irakaskuntza konstruktibismoan oinarrituriko pedagogiaren bitartez landuko da, haurrek dituzten aurre-ezagutza eta bizipenak abiapuntutzat hartuko dira, irakaskuntza berriak eraikitzeko, horrela ikasketa esanguratsua eraikiz haurrak beren ikaskuntza prozesuaren jabe izango dira. Baina indibidualizazioa ez da nahikoa izango, eta horregatik harreman sozialaren baloreak garatzeko bidea eraikiko da. Sozializazio prozesu horretan, ikasleen arteko harremanak bultzatuko dira, errespetua garatuz, besteen iritzi eta nahiak errespetatuz eta horrela egoera ezberdinen aurrean ikuspuntu ezberdinak errespetatzen ikasiko dugu. Guzti hau praktikan jartzeko umeak bakarka eta taldeka egingo dute lan, horrela talde lanarekin umeen artean lankidetasuna sortuko da. Gauzak honela, printzipio batzuk aipatzen hasiko gara: irakaskuntza globalizatzailea eta era berean kolektiboa. Baina printzipio hauetaz aparte, gure lan honetan landuko ditugun beste batzuk izango dira: - Lankidetzan oinarritutako irakaskuntza; jardueren bitartez ume bakoitzaren aktibotasuna eta era berean bere autonomia lantzea; umea parte-hartzailea izatea; errepikapenak erabiltzea gure ikaskuntza prozesuan behin eta berriz. - Aktibotasun eta autonomia printzipio hauen bitartez, bakoitza bera bakarrik baliatzeko gai izan beharko du, egoera ezberdinei inoren laguntzarik gabe aurre egiteko. 3 urterekin oraindik helduaren laguntza behar izango dute baina saiatuko gara beraiek beren kabuz autonomia hori izaten ikas dezaten. Aurrera eramango ditugun ariketa guztiak praktikoak eta dinamikoak dira.Irakaslearen papera gidariarena izango da soilik, umeak autonomia lantzeko. Irakasleak ere, haurra ekintza guztietan parte hartzera bultzatuko du, beti ere umearen interesak errespetatuz. Interes horiek mantentzeko, bakoitzaren ezaugarri propioak kontuan izango ditugu, dituzten gaitasunak hobetzeko eta ez dituztenak garatzen laguntzeko. Era honetan, ume bakoitza bere nortasuna eraikiko du. Azkenik eta orain arte aipatu afektibotasuna izango dugu.

29

ez

dugun

printzipio

moduan


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Umearentzat oso garrantzitsua izango da estimatua sentitzea, adiskidetasuna bultzatzeko, hau da, lagunenganako lotura indartsu hori aurrera eramateko. Adiskidetasun honen bitartez harremanak hobetuko dira, sendoagoak eginez. Dakigunez egunerokotasunean harremanak funtsezkoak dira eta horretara heltzeko bidea: afektibotasuna.

10. EBALUAZIORAKO

IRIZPIDEAK

Haur Hezkuntzan ebaluazioak hezigarria, etengabea eta globala izan behar du. Nahiz eta ikastaldearen aurrerapenak ere aztertu, banan-banakoa izan behar du, prozesu jarraitu eta iraunkorra. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta bere aurrerapenak aztertzeko behaketa sistematikoa erabiliko dugu, eta koaderno batean oharrak erregistratzen joango gara. Horretarako, garrantzitsua izango da ebaluazio irizpideak kontuan hartzea. Honako hauek ahaleginduko gara ebaluatzen: • • • • • •

Objetuak aztertzeko eta ezaugarriak identifikatzeko gai da. Objetuek espazioan gordetzen duten posizioaz ohartzen da. Kantitateak erabiltzeko eta konparatzeko gai da. Tamaina eta kopuru kontzeptuak bereizten ditu. Zenbakiak bereizten hasi da. Formak bereizten daki

30


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

Irudi honetan ikusten den bezala, makiltxo txiki emanda, paper patean laukia egiteko eskatu zaie.

2011/12

batzuk

Balorazio eskala hau erabiliko dugu: 1 = Praktikatzea komeni. Ikastolan: zailtasunez gainditua 2 = Aurrera doa, bidean. Ikastolan: ondo gainditua 3 = Egokia. Ikastolan: Oso ondo gainditua Ebaluazio irizpideak unitate didaktikoa osatzen duten jardueretara mugatzen dira. Ohiko jarduerak ebaluatuko ez diren arren, zerbait deigarria dela irudituz gero koadernoan idatziko da ohar gisa. Bestalde, unitate didaktikoa diseinatu eta garatzen den heinean, irakaskuntza ere ebaluatu dezakegu: Malgua izan da? Zer hobetu daiteke? Zer aldaketa egin behar izan ditugu? Horretarako, garrantzitsua izango da egunero oharrak hartzea, hori gure irakas-praktika hobetzeko hausnarketa egiteko bide izango baita.

11. KONKLUSIOAK (ESTO HAY QUE PONER BIEN...) Sekuentzia amaitu ondoren honako ondorioak atera ditut: -

Planifikazioa jarraituz, kontzeptu asko dira landu behar direnak eta denbora gutxi dago guztiak lantzeko.

-

Askotan, umeak ez dute disfrutatzen edo jolasten ikasten. Fitxak egin eta egin, baina benetan disfrutatu barik. Ez dut uste ikaste metodo onena dena hau adin honetarako.

-

Nahiz eta ordutegia jarraitu (oso ondo deritzot hori egiteari), barruko jarduerak aldatu edo moldatzeko malgutasuna izan behar da beti, eta errekurtsoa eduki edo asmatu, azkenean helburu batzuk lortu behar dituztelako, eta andere単oaren papera horiek lortzea baita.

-

Adin honetan beraien esperientziarekin askotaz ere gehiago ikasten dute,adibidez bere burua argazkietan ikusiz, marrazki bizidunak, irudiak edo ipuinekin baino.

31


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

-

Motibatuta dauden umeak laguntza handirik gabe ikasten dute. Motibaziorik gabe ez dago ikasketarik.

-

Intuizioa, eta beraien kabuz ikastea, esperientzien bitartez askotaz ere aprobetxagarriagoa da, fitxen bidez baino.

-

Joko edo plastika saio libreetan ikasitako asko islatzen dute. Ebaluatzeko beste metodo bat da, disfrutatzen duten bitartean baita.

-

Adin honetan, fitxa asko egin behar dira, baina ikusi ahal izan dutenez nekatuta badaude edo aspertuta, beti eduki behar dituzu eskura beste errekurtso batzuk. Lana hasieran planifika dezakezu, baina malgutasun itzela behar da txikiekin helburuak lortzeko.

32


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

12. BIBLIOGRAFIA -Haur hezkuntzan matematika lantzeko taldeko hausnarketa. CPC Atakondoa EIP (Irurtzun) http://irati.pnte.cfnavarra.es/caps/matematika/jornadas/materiales/reflexi %F3n_matem%E1ticas_infantil.ppt#263,7,Diapositiva 7 - Aprender y ense単ar matematicas en educacion infantil. Angel Alsina. - http://haurhezkuntza.wordpress.com/2012/03/07/angel-alsina-aprender-yensenar-matematica-en-educacion-infantil/ -

33


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

13. ERANZKINAK Hilabeteetan egindako proiektuaren argazkiak

Espazio nozioak lantzeko, pasadan urtean plastika ikasgaian egin genuen etxea erabili dugu. Barruan, kanpoan, hurbil...

Espazio nozioak lantzeko asmatu genuen dominoa, zailegia adin Udaberria lantzeko, gometzekin honetarako... loreak egin genituen, lore bakoitzak forma ezberdinak izan behar zituen...

Nire aurpegia liburuzkaren portada da hau, letrak margoztu behar zituzten eta erdian argazkia itsatsi. 34


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Ezaugarriak lantzeko murala egiten. Lepokoak egin ondoren sobratu zitzaikigun makarroiak aprobetzatu genituan loreak egiteko.

Goian, zer falta zaio fitxa bat (5 dira: belarriak, begiak, ahoa, sudurra eta ilea). Behean, aurpegiaren fitxa guztiak egin eta gero beraien aurpegiaren irudi librea. 35


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

Goian, beraien gorputzaren puzzlea (bakoitzak bere argazkiarekin). Behean, zenbat atal gorputzaren fitxa, hau denontzat berdina zen. 36

2011/12


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Gorputzari dagokion fitxa guztiak egin ondoren, beraien familia partaideak eskatu genien irudi librea.

37


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

38

2011/12


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Gorputzaren jarrerak lantzeko, eta jolasteko egindako liburua. Oraindik letrak irudiarekin lotzeko zail denez, formak eta koloreak errezago izateko jarri nituen.

Gela kanpoan jarri genituen irudiak dira. Gorputz eta aurpegi fitxa guztiak amaitu ondoren, tenpera berriekin ezkatu genien beraien gorputzaren irudi librea egitea.

39


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

2011/12

Artaziekin lan egiten hasi behar zutenez, tangram hau egitea erabike zen. Lehenengo margoztu eta gero ebaki behar izan zuten (marretatik ebaki behar zuten). Ebaki eta gero kolorezko paper baten atalak berriz batera jarri behar zituzten.

Landutako olerki, abezti eta asmakisun batzuk

40


Pentsamendu matematikoaren garapen eta bere didaktika II

41

2011/12


Unitate Didaktikoa Mate