Issuu on Google+

Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

0


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

AURKIBIDEA 1. KOKAPEN orokorrA orokorrA 1.1 Egoeraren azterketa orokorra 1.1.a Klase zapalkuntza 1.1.b Nazio zapalkuntza 1.1.c Genero zapalkuntza 1.1.d Nola itzultzen dira zapalkuntzak hezkuntzara? 1.2 1. 2 Ikasleria zapaldua da 1.3 1. 3 Hezkuntza eredu propio baten beharra beharra 1.3.a Zer da hezkuntza? 1.3.b Zeintzuk hartzen dugu parte hezkuntzan? 1.3.c Zein funtzio du hezkuntzak? 2. EUSKAL ESKOLA NAZAIONALA 2.1 Euskal Eskola Nazionala definituz 2.2 2. 2 Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz 3. IKASLE ABERTZALEAK EUSKAL ESKOLA NAZIONALA LORTZEKO TRESNA 3.1 Izaera 3.2 Jarduna 3.2.a Militantzia eredua 3.2.b Lan metodologia 3.2.c Lokala / nazionala harremana 3.2.d Komunikazioa 3.2.e Baliabideak 3.3 Non jarduten du IAk? 3.4 Norekin jarduten du IAk? 4. IKASLE ESTRATEGIA EUSKAL ESKOLA NAZIONALA LORTZEKO BIDEA 1


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

1. KOKAPEN orokorra 1.1

EGOERAREN AZTERKETA OROKORRA

Munduaren Historia zapaldu eta zapaltzaileen arteko etengabeko borrokan mugitzen da. Zapaldu eta zapaltzaileen arteko harremana bere horretan mantentzeko ezarritako bideak hiru dira: klase zapalkuntza, nazio zapalkuntza eta genero zapalkuntza. zapalkuntza Klase zapalkuntza norbanakoon eta gure harremanetan ematen den zapalkuntzan datza, jendarte zapalkuntza finean. Nazionala, aldiz, herri-nazioek bizi dugun zapalkuntza dugu, herri batzuek besteekiko duten botere harremanak (herri indartsuak vs herri ahulak). Genero zapalkuntza azkenik, delako sexu bati inposatutako genero rolen ondorioa da. Guzti hauetan gertatzen den hartu-emana, dialektika*, etengabea da, eta beraz, borroka horren hartu-emanean ulertzen dugu jendarte eraldaketa. Hiru zapalkuntzak aldi berean ematen ari dira eta guzti hauen kontzientzia kritikorik izan gabe eta hiru bide hauen eraldaketa ezinbestekoa dela ulertu gabe ezingo dugu benetako jendarte berria eraiki.

1.1.a 1.1.a Klase zapalkuntza Gaur egun mundua sistema kapitalistaren kapitalistaren menpe dago eta honen araberakoa da bere jarduna. Kapitalismoaren muina aberastasunaren metaketa izanik, ekoizpen bitartekoen (lurra, kapitala eta langilea) jabetza esku pribatuetan metatzen da ahal bezainbeste irabazi aldera. Ondorioz, pertsona gutxiren esku gelditzen da guztion artean sorturiko aberastasuna. Kapitalismoak aberastasunaren metaketa helburu badu, bertan bizi den pertsona ororen helburua berbera izango da,hots, jendarte kapitalistaren ardatza dirua bihurtzen da eta hura lortze bidean lehiakortasun bortitza, indartsuenaren legea, denbora dirua denaren ideia, indibidualismoa... sustatzen dira.

* Dialektika: Errealitatea bere kontraesanak agerian jarriz eta haiek gainditzen saiatuz aztertzen duen arrazoiketa-metodoa.

Honen ondorio albora-ezina dugu klaseen sorkuntza. Jendartea bi klase nagusitan banatuta 2


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia ugunok. Gure kasuan autonomiaz dago; ekoizpen bitartekoen kontrola dutenak eta ez ddugunok. bizitzeko bitartekoak kendu dizkigutenez, lan indarra saltzera behartuta gaude. Honi soldatapeko lana deitu ohi zaio. Bertan ez gara lanaren antolaketaren jabe (ekoizpen moduak, denborak, harremanak...) ez eta egiten dugun lanaren balioa erabakitzeko ahaldunak. Nor da beraz ekoizpen prozesuaren gaineko erabakiak hartzen dituena? Eta zeren bidez egiten du hori? Kapitalismoak ekoizpen bitartekoak dituenari ematen dio ekoizpen prozesuen gainean erabakitzeko aukera, “zuk dirua duzu beraz erabaki dezakezu�. Finean, honek sorturiko pentsaeran gutxiengoen elite kapitalista hori baita aberastasunen iturri. Hortxe dugu kapitalismoaren paradoxarik handiena: batetik, kapitalista horrek dituen ekoizpen bitartekoak herriaren bitarteko kolektiboak (Amalurra, denbora, jakintza...) pribatizatuz lortu ditu. Bestetik, sortutako kapitalaren eta jasoko dugunaren arteko aldea beraiek ezartzen dutenez, guk sortutako aberastasuna lapurtzen digute, trukean soilik bizirauteko soldata miserable bat eskainiz. Gainontzeko diru guztia bere aberastasun pribatu modura metatzen da. Bigarren honi gainbalioa deritzo. Esplotazio hau ordea, ez da hain agerikoa, izan ere, sistemak bere aurpegia zuritu eta bere esplotazio jardun oro zilegi egiteko mekanismoak baliatzen dituelako. Adibidez: “enpresariak onak dira guri lana ematen digutelako�. Guztien artean nagusiena aurrez azaldutako klase zapalduaren baitan sortzen dituen botere harremanak eta ondoriozko zapaldu eta zapaltzaile rolak ditugu. Modu honetan, langile langile klaseak sistema bera etsai gisa ikusi beharrean beraien artean borrokatzera behartzen dituzte soldata miserable bat lortzearren. Era berean, estatu ezberdinen arteko lehia ere ezinbestekoa da (AEB, EB, Txina vs gainontzeko herrialdeak). Interes propioak defendatzearren nazioen arteko zapalkuntza sustatzen du kapitalismoak. Honi inperialismoa esaten zaio. zaio

* Estatu Kapitalista: Kapitalista: Estatu Kapitalista ordea, ez dira jendarte jakin batek dituen interes desberdinen gainetik kokatzen diren instituzio neutroak. Sistemak Estatuak dakarren botere eta egituraketaz baliatzen da bere helburuak betetzeko. Honela, orokorki hitz

Eliteen edo klase zapaltzailearen interesen berme armatua da Estatu Kapitalista*. Barnera begira aberastasunaren iturri den jabetza pribatua bermatzen duelako, eta kanpora begira hauen interesak defendatzen dituztelako.

eginda, Estatua Kapitalista klase eta talde sozial menperatzaileen eskubideak hobeto defendatzeko eraikitako instituzioa da, haien egoera pribilegiatua bermatzeko.

1.1.b Nazio zapalkuntza Estatu Inperialisten munduan bizi gara gaur egun. Lehen aipatu bezala, hauek baitira elite ekonomikoen berme politikoa. Hala ere, estatuak asmatutako antolaketarako antolaketarako enteak dira. dira Ez dute zertan oinarri etniko, kultural nahiz nazionalik izan. Beraz, estaturik gabeko nazioak zapaldurik bizi gara estatu ezberdinek osatutako mundu honetan. honetan

* Estatua: Estatua: Lurralde mugatuan finkatua eta botere subiranoz hornitua dagoen unitate politikoa. 3


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia Nahiz eta estatua eta nazioaren arteko banaketa argia izan, estatu inperialistak badu kohesioa mantentzeko beharra, biolentziaz soilik ezin baitu jendarte bateratua eraiki. Estatuak zilegitasuna behar du eta horrek herritarren onarpena eskatzen du. du Horretarako, nortasun kolektibo bat eraikitzen du, bere baitan kohesio hori mantendu ahal izateko. Nortasun horren ezaugarriak hamaika izan daitezke (folklorearen erabilera hutsala, kirolaren erabilera interesatua nazio sentimendua sortzeko, termino politikoen manipulazioa...). Eraikitako naziotasun sentimendu honen azpi helburua estatu horretan egon daitezkeen egoera gatazkatsuak ezabatzea izango da. Euskal Herriaren kasuan esate baterako, Lehenengo Mundu Gerran Euskal Herri Kontinentaleko* euskaldunak frantsesa jakin gabe aberriagatik hiltzera eraman zituzten lubakietara, Frantziaren herriko semeak zirela argudiatuz. Mort pour la patrie* horren ondorioz, frantses sentimendu sakona sortu zen Euskal Herriko familia horien bihotzean. Estatuak nazio ezberdinak barnebiltzen dituenean, nazio menperatzaile bat egoten da gehienetan. Nazio hori besteen gainetik kokatuko da, besteak zapalduz zapalduz. Honen eta gainontzekoen artean, kohesio arazoak gertatzen dira, azken hauen kultura, hizkuntza edo nortasuna errespetatzen ez direnean nazio gatazkak sortuz. Gauzak hala, nazio asko hiltzera kondenatuta daude estatu inperialisten mundu honetan eta hil ala biziko borroka hauen ondorioz ematen da nazio askapenerako borroka.

* Euskal Herri Kontinentala: Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa izendatzeko V. Kongresuan onartutako terminoa. Gainontzeko herrialdeei berriz, hau da, Araba,

1.1.c Genero zapalkuntza

Bizkaia, Gizpuzkoa eta Nafarroari multzo gisa Euskal Herri Penitsularra deritze.

Zapalkuntzen oinarrira joaz, patriarkatua aurkitzen dugu parez pare. Eraikuntza soziala den generoa generoa oinarri harturik mailaketa sozial, politiko nahiz kulturala eragiten duen sistema. Txikitatik hasita hainbat eremutan ematen da bere eragina. Rolen birproduzioa ordena zehatz bati lotuta ahalbidetzen du patriarkatuak pertsonengan. Eta gainera ordena horren naturalizaziora jotzen du, ordena bera ikusezina bilakatuz, beti horrela izan balitz bezala. Botere harremanen banaketa desorekatuan oinarritutako jendartea sortzen du.

* Mort pour la patrie: “Azken agurraren negarra” Gorka Knörr abeslariaren abestia da. Bere gaia Ipar Euskal Herritik Lehen Mundu Gerrako guda lekuetara Frantziaren alde borrokatzera joan ziren euskaldunak dira: abestiak dioen bezala, haietako askok

Patriarkatuak gorengo mailan gizon heldu txuri heterosexuala ezartzen baldin badu ere, mailaketa are zabalagoa eta anitzagoa da. Historian zehar, patriarkatuak hainbat eremutara mozorro ezberdinez jantzita iristen jakin du. Emakumea zapaldua izan arren, emakume beltz eta zurien arteko mailaketak edota gizon heterosexual eta homosexualen artekoak ere posible izatea lortu du.

frantsesez hitz egiten ere ez zekitelarik, «Morts pour la patrie» («aberriarengatik hilak») izan ziren. Izan ere, Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal herritar asko hil zituen, eta ia herri guztietan jarri zituzten «combattants morts pour la patrie» («aberriaren alde

Esan bezala, esparru guztietan eragin bizia dauka patriarkatuak. Lanaren banaketa sexualari erreparatuz, lan produktiboa eta bestelakoak bereizten dituela ikus dezakegu. Lan produktiboari balio sozial handiagoa egozten dio, horren adibide esaterako soldatapeko lana izan ohi da.

hildako gudariak») dioten plakak. Ikusi youtube.com-en “Azken agurraren negarra” 4

(Gorka Knörr).


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia Gainontzeko lanen adierazgarri gisa zaintza lanak aipa ditzakegu. Genero bakoitzari atxikituriko rol jakinak oinarri hartuta, patriarkatuak lanaren banaketa sexuaren arabera izatea arrazoitzen du. Lan produktibo gisa kontsideratzen ez den horri ematen zaion balioa agerian gelditzen da, eremu zientifiko nahiz akademikoan. Etxeko lanei edo pertsonen zaintzari bideratutako ikasgairik eskaintzen al da ikasgeletan ikasle ororentzat? Eremu denetan presente dagoela ezin ahaztu, instituzio ezberdinetan (estatuan, merkatuan, kulturan... ) ikus dezakegu bere eragina. Egiturazko eragin bortitza dauka patriarkatuak. patriarkatuak Erabaki abstraktuenetik hasita gauza konkretuetaraino. Esaterako, abortuaren legeak oso egitura ezberdinetan eragiten du: maila legalean, sozialean, ekonomikoan... eta baita egunerokoan, norbanakoen bizitzan pisu izugarria dauka eta erabaki bat nahiz beste bat hartzea dakar. Zapalkuntza honen eragina hain da bortitza, non gure sentimenduak ere baldintzatzen eta eraikitzen dituen. Horren adibide gisa, maitasun erromantikoaren baitan jeloskortasuna bera. Esan bezala, norbanakoen arteko harremanak ere erabatekoak nahiz bestekoak izatea bermatzen du. Mila adibide ezberdin ikus ditzakegu, genero eta mailaketa sozial konkretu bat edukitzeagatik itxura fisiko jakin bat izan beharra esaterako. Etiketaz beteriko jendartea eraikitzen du patriarkatuak eta zapalkuntza oro posible izatea bermatzen du. Norbanakoarengan biziespektatiba eta autokontzeptu bat eraikitzerainoko eragina dauka.

1.1.d Nola itzultzen dira zapalkuntzak hezkuntzara? hezkuntzara? Hezkuntza, sistemaren kohesiorako eta eliteen interesak mantentzeko duten tresna garrantzitsuenetariko bat da, nahi duten jendartea ekoizteko aukera baitute bertan. Gaur egun jendarteko kide orok bere haurtzaro eta gaztaroaren egunerokotasunean gutxienez bost ordu igarotzen baititu heziguneetako lau pareten artean. Honek bide ematen du sistema politiko sozial eta ekonomikoa mantentzeko zutarriak eraikitzeko: elite baten autoritarismoa (irakaslegoaren zati handi bat), gehiengo baten sumisioa (ikasleria), guztien arteko lehiakortasuna (ikasleen arteko zein irakasleen arteko etsaitzea eta bake sozialaren ideia faltsua), jardun mekanikoa (ikasleen sormena eta iraultzarako grinak itzaliz), merkatuari begirako helburuak eta espektatibak (herrien eta pertsonen beharrengandik isolatzen den hezkuntza), nazioen zapalkuntzaren sustapena (curriculum arrotzen bitartez, Euskal Herriaren inguruan dagoen dena 5


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia ukituz)... Boterea dutenentzat, oso tresna eraginkorra da bizi dugun jendarte eredua birproduzitzeko, txikitatik nolakoak izan behar dugun erakutsiz, denboran zehar sistema hau mantentzeko aukera ematen die. zapalkuntzak alkuntzak Hiru zapalkuntzek eragina dute hezkuntzan. Kasu honetan, hezkuntzak zap pairatzeaz gain, gu ere birproduzitzaile egiten gaitu. Nazio zapalkuntza oso garbia da hezkuntzan eta guk ederki dakigu hori, adibide garbiena Euskal Herrian bertan aurki dezakegu. Hezkuntza propioa izateko burujabetzarik ez dugun herri da gurea, gure a, hizkuntzaren trataeran eta kulturaren transmisioan erabakiak hartzea ukatzen digute, eta hori gutxi balitz, nazio menperatzaileen hizkuntza eta kultura arrotzak inposatzen dizkigute. Honela, nazioaren aitortza eta biziraupena ukatzen digute une oro. Interes ekonomikoen araberako hezkuntza eredua bultzatzen dute. Alde batetik,, jasotzen dugun heztea; ez ordea, hezkuntzak helburutzat du lan merkatuari egokituko zaizkion piezak heztea pertsona aske, burujabe eta kritikoen heziketa eraldatzailea. Heziguneetan sortu eta irakatsiko den jakintza guztia hortaz, merkatu logikaren mesedetara jartzen da. Bestetik, familia bakoitzaren baliabide ekonomikoen araberakoa izango da biziko dugun hezkuntza (British School, ikastola, eskola publikoa, Kristau eskola...) klaseen araberako araberako hezkuntza eredua klasifikatuz. Horrez gain, gure heziketa bultzatuz eta norbanakoak estatus sozialetan klasifikatuz prozesuak eredu kapitalista ekoitzi eta birproduzitzera bideratua dagoenez, klase banaketa ematen dela bermatuko du prozesuan zehar dagoen klasifikazioaz (lanbide heziketak, batxilergoa, unibertsitatea, masterrak...) baliatuz. Azkenik, hezkuntzak berebiziko garrantzia du genero eraikuntzan. Pisu handia du sozializazio prozesuan, eta beraz, bertatik ere egituratzen ditugu gure rol jokaera eta bizi espektatibak. Gainera, espazioaren banaketa konkretu bat ere eragiten du. Horren adibide argi bilakatuz, hezigune askotako jolastokiak (futbola edota saskibaloiari eskainitako eremua eta gainontzeko aisialdi eskaintzeri eskainitakoa). Denboraren banaketan eragin bizia dauka, baita ere. Azken honen adibide gisa, rol jakin bat birproduzitzen duen haurrari irakasleak eskaintzen dion denbora (isila baldin bada ez dio atentzioa horrenbestetan deitu behar eta beraz, denbora gutxiago dago berarekin). Zentzu horretan, horretan, sistema patriarkarra birproduzitzeko beharrezko bitartekoa da hezkuntza.

6


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

1.2 IKASLERIA ZAPALDUA DA <<Ikasleon azterketa>> << Ikasleon Talaiatik: egoeraren azterketa >> txostenean ondorioztatu genuen bezala,, ikasleria kolektibo berezitua da. Izan ere, zapalkuntza berezituak bizi ditu. Ikaslea hezkuntza formalaren prozesuko subjektua da, eta hezkuntza komunitatearen partaide da. Gaur egun dagoen hezkuntza ereduan, ikasleak paper pasiboa jokatzen dugu, hezkuntza komunitatean hartzaile modura kokatzen gaituzte eta ez eraldatzaile gisara. Ondorioz, kolektibo eta subjektu izaera ukatzen zaigu kasu askotan. Ukapen hau estrategikoa da, ikasketa prozesu osoa obedientzian oinarritu dadin, hau da, zapalduak izaten ikasi dezagun ondoren eskolatik kanpo berdin jokatzeko. Honela, ikasleok gure eskubideak urratuak izaten ditugu sistematikoki. Ezinbestean, heziketa prozesuko subjektuak ikasleak bagara, ezin dugu hezkuntza komunitatean paper pasiborik izan. Ez gara hezkuntzaren â&#x20AC;&#x153;zerbitzuaâ&#x20AC;? jasotzen dugun norbanakoak, hezkuntzak eraldatzen gaitu eta hezkuntzarekin batera herriak eraldatzen dira. Guk eskubidea eta betebeharra ditugu eraldaketa prozesu honetan zer nolakoak izan nahi dugun erabakitzeko. Era berean, zapalkuntza kolektiboki bizi badugu, erantzuna ere kolektiboa izan beharko da. Oso garrantzitsua da ikasleok horretaz jabetu (kontzientziatu) eta objektu indibidualetik subjektu kolektibo izatera pasatzea, hezkuntza prozesuan eraldaketarako motor izan gaitezen.

1.3 1.3 HEZKUNTZA PROPIO BATEN BEHARRA 1.3.a Zer da hezkuntza? Hezkuntza gaur egun ulertzen den definizioetatik aldendu behar dugu. Orain arte, aipaturiko sistema kapitalista patriarkarra dela eta, hezkuntza ikasleok ikasi egiten duten planoan kokatu izan digute. Non ikasleok informazioa jaso egiten dugun, ikasi eta ondoren birproduzitu. Honen adibide da azterketa aurreko egunetan guztia buruz ikasi, azterketan bota eta datorren egunerako ezer gogoratzen ez duten ikasketa praktikak. Gure ustetan, baina, herritarrok heziketa prozesu bat bizi behar dugu: irakasle gabekoa, ikaspen gabekoa... den prozesua. Hezitzaileak dituena, 7


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia norbanakoen eta kolektiboen heziketa prozesuan sinisten duena, bizia ulertzeko eta bizitzeko beste era bat sortuko duen heziketa. Non dago hortaz aipatu ditugun bi hezkuntza ereduen arteko talka? IKASI - Irakasleak irakasten du, ikasleak ikasi. Irakasleak eman eta ikasleak hartu egiten du. - Ikasleak ez daki ezer, irakasleak oro jakilea da. - Helburuak azterketetan islatzen dira, emaitzetan. - Ez dago sorkuntzarik, ikaslea eta irakaslea ez dira partaide, Hezkuntza delegaritzek ezarritako curriculumak birproduzitu besterik ez dute egiten. Edukiak dira hezkuntzaren subjektuak ...

HEZI - Elkarrekin hezi egiten dira. Bien arteko hartu emana dago. - Ikaslea eta irakaslea maila berean kokatzen dira, bata bestearen esperientziez eta jakintzez hornitzen da. - Emaitzak baino, heziketa prozesu osoan zehar izandako ibilbidea hartzen da kontuan, gaitasunak potentzializatzean datza. - Sorkuntza da jakintzaren iturri, ideien barnerapenerako ezinbesteko urrats...ikasleak dira hezkuntzaren subjektuak ...

1.3.b Zeintzuk hartzen dugu parte hezkuntzan? Oso garrantzitsua da hezkuntza komunitatea kontutan izatea. Askotan, honen gainean hitz egiten dugunean, hezkuntza instituzioez, ikastetxeez, lanbide heziketako zentroez eta unibertsitateez ari garela dirudi, eskola herrietako logikatik kanpo utziaz. Kurtsoetako zurrunbiloan eta curriculum zurrunetan itsututa, herriaren eta hezkuntza zentroen arteko lotura puskatzen dugu, hezkuntza jendartean ulertu gabe. Honelako joerek baina, aldendu egiten gaituzte herritik eta herriarentzako den hezkuntza ulertzeko eta eraikitzeko eredutik. Ikasleak, hezitzaileak hezitzaileak eta familiak, hots, herritarrak, herritarrak , gara heziketa prozesuko partaide. Hori horrela, ezin dugu hezkuntza zentroa herritik isolatu, eta hortaz, hezkuntza antolatzeko beste eredu bat beharrezkoa dugu. Guztion maila bereko parte hartzea bermatuko duen hezkuntza eraiki behar dugu. Soilik honela izango baita hezkuntza benetan demokratiko eta parte hartzailea. 8


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia Hezkuntza herritartzeko garaia da.

1.3.c Zein funtzio du hezkuntzak? Heziketa prozesu osoak hainbat zeregin ditu: herri baten ezaugarriak helarazi eta eraldatzea, eta baita etorkizuneko herritarrak heztea ere. Tresna paregabea da jakituria jakin bat transmititzeko, kultura konkretu bat landu eta elikatzeko, hizkuntza bat eraldatzeko, jendartea balio kolektiboetan hezteko... Horregatik diogu hezkuntza herrien eraldaketaren motore dela. Hezkuntzaren bidez nazioa (herria) eta pertsonak (herritarrak) eraikitzen dira. Nazio bat bereizten duten hizkuntza, identitate, kultura... ikastetxe eta fakultateetan ere lantzen eta transmititzen dira. Herriaren mesederako ikerkuntza eta sorkuntza bultzatzeko ahalmena ere badu hezkuntzak. Laburrean esanda, eskolak nazio bat (herria) eraiki dezake. Bestetik, hezkuntzak pertsonak era batekoak edo bestekoak egingo ditu; hezi egingo ditu etorkizunean herria osatuko duten herritarrak. Pertsona batek hezkuntza prozesuan ematen duen denbora luzean balore, rol, jokamolde eta beste hainbeste ezaugarri barneratzen ditu. Hezkuntzak jendarte eraldaketan paper garrantzitsua joka dezake: herritarren kritikotasuna sustatzen, herritar arduratsuak sortzen, jendarte parekidea eraikitzen, pertsonak kolektibotasunean hezten... Hezkuntzaren garrantziaz oharturik pertsona aske eta kritikoak eraikitzeko ezinbesteko tresna da hezkuntza. Bertatik pertsona aske eta herri askeen eraikuntzaren mesedetan lan handia egin daiteke. Balore feministak oinarri izango dituzten pertsonak sortzeko eskola eredua eraikitzea posible da. Egoeraren azterketa egin ostean, ondorengo ideia azpimarratu nahi dugu. Gaur egungo hezkuntza ereduak, ez digu bermatzen herri eta pertsona modura ditugun beharrizanak, eta hori horrela izan dadin, bestelako hezkuntza eredu baten aldarrikapena eta eraikuntza beharrezkoa da. Hezkuntza ulertzeko beste modu bat aldarrikatzen dugu.. Pertsona kritiko eta askeak heziko dituen hezkuntza eredua. Eredu berri hau ez digute eskura emango, gure lan indarraz, borrokaz eta ilusioz eraikiko dugu. Herriak herriarentzako herriarentzako egingo duen eskola eredu berria beharrezko da, horixe litzateke guretzako Euskal Eskola Nazionala.

9


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

2. euskal eskola nazionala Egun sistema kapitalista patriarkarrak eta espainiar nahiz frantziar estatuen nahi eta interes inposatuen gainetik egongo den hezkuntza eredua da behar duguna. Eta horretan datza borrokatzen dugun hezkuntza eraldaketaren muina. Aldarrikatzen dugun hezkuntza eredu horren baitan kokatzen dugu Euskal Eskola Nazionala. Herriaren, hain zuzen ere Euskal Herriaren eraikuntza eta garapenean zutabe izango den eskola eredua eta jendarte justu eta parekide bat bermatuko duena. Finean, sistemak garatzen duen zapalketa hirukoitzaren gainetik, herritar euskaldun, aske, kritiko eta burujabeak heziko dituen eskola da Euskal Eskola Nazionala

2.1 EUSKAL ESKOLA NAZIONALA DEFINITUZ Horrela definitzen dugu ikasle eta abertzaleok Euskal Eskola Nazionala (EEN):

Eskola euskalduna Eskola euskalduna da Euskal Eskola Nazionala, euskalduna hizkuntzaz zein edukiz. Euskal Herria nazio gisa egiten gaituzten nortasuna eta lurraldetasuna dira izaera honen baitan ulertu behar ditugunak. Horrela, nazio gisa bere buruaren gainean duen erabakitzeko eskubidea hezku ntzan ere kokatzen dugu. Hau da, Euskal Herriak bere hezkuntzaz erabakitzeko eta antolatzeko ahalmena du. Kanpo interes inperialisten gainetik, herri egiten duten ezaugarrien gainean egikaritu behar du bere hezkuntza eta aldi berean, bere funtsa herriaren garapenerako norabidetu. Hots, herriaren 10


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia beharretara egokitu eta bere garapena bermatu behar du hezkuntzak. Ikuspegi honen arabera beraz hauek lirateke Euskal Eskola Nazionalaren ezaugarri batzuk: Euskara ardatz duen eskola: eskola euskaraz bizi den eskola eta ikasle guztien euskalduntzea bermatzen duena. Euskalduna edukiz. edukiz Euskal kulturaren transmisioa eta elikatzea bermatzen dituena. Euskal Herritarrek adostutako Curriculum euskaldun baten arabera jarduten duen eskola eta herriari egokituta herri jakintza oinarri izango duena. Ikasle guztiei irekia. Jatorria edozein izanik ere, Euskal Herrian zehar, edozein ikasleren mugikortasuna bermatuko duena; aniztasunaren adierazpide guzti guztiak aintzat hartuz, edo hauen arrazoiz inolaz ere baztertuak izan gabe. Eskola Internazionalista. Etnozentrismoa gaindituz gure burua herri bezala munduan kokatu eta ulertzeko modua da. Herri zein kultura aniztasuna onartuz besteekiko, nazioekiko elkartasunean oinarritutako ezagutza, harremanak eta borrokak bultzatuko ditu.

Eskola ezkertiarra Eskola ezkertiarra da da euskal eskola nazionala. Justizia soziala bermatu eta bere burua eraldaketarako tresnatzat duen eskola herritarra izango da. Merkatuaren interes eta logikatik at kokatuko du bere burua. Herri jakintza transmititu eta sortzea izango du helburu, betiere hezkuntza prozesua zein jakintzaren produkzioa modu kolektiboan eraiki beharra dagoela ulertuz. Hots, herritik sortutako jakintza herriaren mesedeetara jarriko duen eskola. Eskola inklusiboa. inklusiboa Bertan ikasleen egoera sozial, kultural, eta ekonomikoaâ&#x20AC;Ś edozein delarik ere onartuak izango direlako eta eskolako kide eta partaide izango dira. Beraz, gure eskolan aniztasunean heziko da. Ikasleen banakotasun, berezitasun, eta ezaugarri propioak aitortuz eta balio positibotzat hartuz, taldekide guztiei gustura sentitu, aktiboki parte hartu eta ikaskuntzarako aukera parekideak eskainiz. Partaidetzan oinarritutako eskola: Heziguneko sektore guztiei maila berean hitza eta erabakia aitortuz, eskola proiektuaren eraikuntza guztien arteko parte hartze aktiboan oinarrituko den eskola. Guztien eskubide demokratikoak errespetatuak izango diren eskola. 11


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia Eskola duina da Euskal Eskola Nazionala, ikas baldintza duinetan ikasteko aukera ematen duena eta prekarietate egoera guztiak hausten dituena. Eskola herritarra da Euskal Eskola Nazionala. Herriaren eskuetan, eskura eta mesedetan dagoen eskola da. Eskola laikoa. Inolako dogma erlijiosoren inposaketarik gabe, aukera askatasuna bermatzen duen eskola eredua da. Ezagutzaren ekoizpena zientzia kritikoaren baitan kokatuko da, betiere eraldakuntza soziala bere xede nagusia izanik. Ezagutzak izaera soziala izango du, eta sortzen edo erabiltzen deneko testuinguru sozio-historiko bakar eta errepikaezin horretarako baliagarria izan behar da. Herriari eta herritarren beharrei erantzungo dien ezagutza eraiki eta erabiltzeko zorroztasun metodikoz jokatuko da. Ezagutzaren eraikuntza kolektibo eta testuinguruan jarriko da indarra. Eskola ekologista. Eredu desarrollistak gaindituz ingurugiroarekiko iraunkorrak diren bizi ereduak bultzatuko dituen eta Amalurrekiko harremanean heziko gaituen eskola da.

Eskola feminista Eskola feminista: Jendarte eraldaketaren bidean kokatuz, jendarte feminista bat eraikitze bidean balore feministak landuz jardungo duen eskola. Bazterketa modu guztien arbuioa, jendarte justuagoaren aldeko borroka etengabea egingo duena; orain arteko desoreka, injustizia nahiz zapalkuntza alboratzen duena. Honen baitan ulertzen dugularik: Eskola parekidea eta hezkidetzailea. hezkidetzailea Garapenaren alderdi guztiak (kognitiboak, motorrak, sozialak, emozionalak, etiko-filosofikoak) aintzat hartuz eta garapena osotasunean ulertzen duen eskola. Norbanako moduan eta talde bateko partaide moduan garatzeko aukera berdinak dituena. Eta beraz, norberaren banakotasun, berezitasun, ezaugarrien arabera, aniztasunaren adierazpide guzti guztiak aintzat hartuz, edo hauen arrazoiz inolaz ere baztertuak izan gabe, hezkuntza komunitateko partaide guztiei beraien garapenaren alderdi guztiak garatu eta parte-hartzeko aukera berdinak emango dizkion eskola izango dena. Pedagogia askatzailea duen eskola. eskola. Hezkuntza prozesua pertsonak askatzeko bidean, hauen ahalduntzea bideratzen duena. Pertsona bakoitza bere bizi-proiektuen jabe izateko eta proiektu kolektiboetan partaide izateko gaitasunetan modu kontzientean trebatuko duen eskola. (Hezkuntzaren eginkizuna ez baita soilik pertsonen garapena bultzatzea hezkuntzak badu eta 12


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia eginkizun sozial eta politikoa). Euskal Eskola Nazionala hiru ardatzen gainean eraikitzen proiektua dela azaldu badugu ere, ardatz guzti hauek benetako jendarte eraldaketa bat emateko ematek o oinarrizko zutabeak direla ulertu behar ditugu, bakoitza bere mailan baina denak norabide berean doazen bide gisa hain zuzen ere. Horretarako, hau da, eraldaketa sozial hori emateko, ikasleari subjektu izaera aitortzearekin bat, bere ahalduntzea eta kolektibo kontzientziari bide eman behar dio. Azken batean, Ikasleria Subjektu Iraultzaile dela sinetsi arazi behar du Euskal Eskola Nazionalak eta jendartearen eraldaketan duen paperaren garrantziaz jabe arazi. Ikasleriak bere historian mundua mila bider irauli du. Sartrek esan bezala â&#x20AC;&#x153;ikasleak zarete posible denaren abanikoa inor baino zabalago duzuenakâ&#x20AC;?.

2.2 EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK ERAIKI IAk ezinbesteko egiteko gisa ikusten du Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza, bereziki Euskal Herriak bizi duen egungo egungo errealitatean. Nazio gisa, bere buruaren gainean erabaki eta hitza hartzeko eskubidea ukatua zaio Euskal Herriari. Aspaldikoa da zapalketa hau, historikoa. Baina baita errealitate honen aurrean eginiko askapen borroka eta eraikuntza lana ere. Burujabetza eskuratu eta egikaritzeko helburu argiarekin unean uneko testuinguruaren arabera aldarrikapen eta proiektu ezberdinak eraikiz, Euskal Herriak bere burujabetza eskuratu eta gorpuzteko bidea egiten ari dela esan genezake. Borroka horretan aurrera pausu nabariak eman eta bide berriak ireki izan badira ere, oraindik egiteko asko dagoela argi izan behar dugu. Hain zuzen ere norabide horretan bi bide bereizten dira. Alde batetik, ezarritako eredu arrotz eta neoliberalen gainetik Euskal Herriaren beraren gorpuztea nazio burujabe gisa, hau da, nazio eraikuntza. Eta bestetik, Espainiar eta Frantziar estatuek darabilten ukazio eta zapalketa sistematikoak sorturiko gatazka eta bere ondorio guztien gainditzea, hots, nazio askapena. Bi bide hauek lan ildo aparte gisa ulertzen badira ere, bereizi ezinak dira. Banaka helburu, jardun eta erritmo propioak dituzten arren, biek batera handiago den proiektu bat osatzen dutelako: Euskal Herria. 13


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia IAk, IAk , Euskal Herria xede duen eraikuntza eta askapen bide luze horretan iparrorratz iparrorratz gisa ulertzen du Euskal Eskola Nazionala. Nazionala. Nazio eraikuntza gaurdanik biharko Euskal Herria eraikitzea da. Hau da, inoren ez ezeren zain gelditu gabe, gure herriaren etorkizunari heldu eta eguneroko lanaren bidez dagoeneko egikaritzen hastea. Honela, arloz arlo (osasungintza, kultura, hezkuntza, sozio-ekonomia, hizkuntza.... ) eta eremuz eremu (lantokiak, unibertsitateak, udaletxeak, kalea, soroa, gaztetxea....) alternatiba propioak eraikitzea da gakoa. Ez erantzun plano batean, hau da, inposatutako ereduari aurre egiteko helburuarekin, baizik eta eredu propio bat eraikitzeko asmoarekin. Hau horrela, nazio eraikuntzan hezkuntzak berebiziko papera jokatzen duela ulertzen dugu. dugu Azken batean, aurrez azaldu bezala, herri eta jendarte jakin baten eraikuntza eta ondorengo garapenerako ezinbesteko zutabea baita. Hezkuntzak jendarte eredu zehatz bat birproduzitu eta garatuko dituen pertsonak hezten ditu; etorkizuneko jendartea osatuko duten herritarrak: euren baloreak, gaitasunak, konpetentziak, mundu ikuskerak, identitatea, hizkuntza... Horrela jendarte eredu baten mantenurako edo eraldaketarako tresna izan daiteke. Hau da hezkuntza zapalkuntza eta erreprodukziorako edo askapen eta eraldaketarako baliatu daiteke. Egungo hezkuntza eredua ez dago inolaz ere Euskal Herriaren eraikuntzan norabidetuta. Sistemak eta beraz, Espainiar eta Frantziar estatuek beraien interes pribatuen arabera erabiltzen dutelako. Euskal Herriak, aurrera egingo badu, premiazkoa du herriaren garapen soziopolitikoa, ekonomikoa, kulturala, zientifikoa... bermatu eta sustatuko duen hezkuntza. Eta aldi berean, Euskal Herria biziko bada, ezinbestekoa du herritarren heziketa integrala bideratuko duen hezkuntza. Horregatik, Euskal Eskola Nazionala ezinbesteko proiektua da hezkuntza eraldatu eta Euskal Herria eraikitzeko. Hezkuntzak biharko Euskal Herria eraikitzeko duen arduraz mintzatu gara, baina ez dugu ahaztu behar ukazio eta zapalketa egoera batean aurkitzen dela gure herria. Nazio askapen borrokaren baitan, hain zuzen ere. Gatazkaren oinarria Euskal Herriaren ukazioa da eta beraz, autodeterminazio eta lurraldetasun eskubidearen urraketa. Zapalketa honen gainean, Espainiar eta Frantziar estatuek nazio gisa ezabatu eta desitxuratzeko estrategia daukate martxan. Asimilazio estrategiek gure herriaren oinarrizko zutabe diren zein etorkizuneko jendarte eredua eraikitzeko klabeak diren eremuak higatu dituzte. Hala izan hizkuntza arloan, eremu 14


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia sozioekonomikoan, herri identitatean, kulturan, hezkuntzan, ingurumenean, jendarte ereduan... eta baita hezkuntzan ere. Ukatuak zaizkigu herri gisa dagozkigun eskubideak. Euskaldunoi ukatu egiten zaigu gure hezkuntzaren gainean erabakitzeko eskubidea, hau da, gure hezkuntza (haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino) gure beharren eta herri gisako garapenaren arabera antolatzeko eskubidea. Hortaz, eskubideen urraketa eta inposaketa dira nagusi egungo hezkuntza eremuan. Honek ondorio larriak dakartza gure herriarentzat: ikasleak euskalduntzen ez dituzten hizkuntza ereduak, espainol eta frantses gisa hezten duten curriculum arrotzak, pertsona gisa garatzen ez gaituzten pedagogi ereduak, inolako parte hartzerik gabeko hezkuntza, patriarkatua iraunarazten duen hezkuntza sexista, gure herriaren behar eta garapenari beharrean estatuen eta ente ekonomikoen interesei erantzuten dieten unibertsitate ereduak... Horregatik ezinbestekoa dugu, egungo eredua irauli eta nazio gisa definitzen gaituzten ezaugarri guzti horien lantzea bermatuko duen hezkuntza burujabea eraikitzea. Hau da, hizkuntza propioa ikasi eta erabili, herriaren historia ezagutu eta gure kultura transmititu eta sortzen duen eskola eraikitzea. Borroka honetan, Euskal Eskola Nazionala ezinbesteko proiektua gisa ulertzen dugu, ezaugarri guzti horiek landuaz Euskal Herria nazio gisa aitortu eta gure buruaz erabakitzeko subjektu gisa definitzen gaituelako.

15


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

3. ikasle abertzaleak Euskal Eskola Nazionala lortzeko tresna Aurreko lerroetan Euskal Eskola Nazionala zer den eta hezkuntza nahiz Euskal Herriaren eraikuntzan nola eragiten duen azaldu dugu. Orain berriz, gure helburu estrategikoa den Euskal Eskola Nazionala lortzeko tresna dugun Ikasle Abertzaleak antolakundea definitu behar dugu. Antolakundea bera inolaz ere ez da helburua izango, bermea baizik. Hau da, EEN den proiektua bera egikaritzen dela bermatzen duen tresna. Lan hori burutzeko, ezinbesteko baldintza biren gainean gorpuztu beharko da antolakundea: Euskal Eskola Nazionala eta testuingurua. EEN helburu duen antolakundeak, eskola horren balore, praktika eta ezaugarriak bildu behar ditu ezinbestean. Proiektuaren eraikuntza ez baita objektu fisiko edo utopia hutsa. Eredu bat da, egunerokotasunean landu, eraiki eta bizi dena Ikasle Abertzaleak-en bitartez. Beraz, antolakundeak, balore, praktika eta ezaugarri guzti horien jabe eta eredu izan beharko du. Utopia horretara iristeko ordea, egungo errealitatetik abiatzen garela kontuan izan behar dugu. Hain zuzen, errealitate horren eraldaketa bera Euskal Eskola Nazionalaren bidean lerrokatzea dagokiolako Ikasle Antolakundeari. Horregatik, egun bizi dugun hezkuntza nahiz jendarte eredua bera aintzakotzat hartu beharko ditu, ahalik eta modu eraginkorrenean eraldaketa eragin dezan. Honela bada, IAren izaera eta jarduna horrelakoa behar duela erdiesten dugu:

16


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

3.1 IZAERA IZAERA Ikasle Abertzaleak ikasle euskaldun, eusk aldun, ezkertiar eta feministon antolakunde iraultzailea da. Hiztegiak << ikaslea >> honela definitzen du; â&#x20AC;&#x153;ikasten ari dena, bereziki ikastetxe batean edo irakasle batengandik eskolak edo irakaspenak jasotzen dituenaâ&#x20AC;?. Ikusi bezala, hiztegiak nahiz hezkuntza prozesuak berak, izaera pasibo bat ematen dio ikasleriari; jakintzaren edo irakaspenen jasotzaile besterik ez da. Eta honela, zapalduak gara, maila sozialean (sektore gisa) eta genero ikuspegian. Guk ikaslea subjektu subjektu aktibo gisa ulertzen dugu. Hezkuntza prozesuko maila guztietan, bai edukien nahiz pedagogiaren gainean, eta baita heziguneen antolaketan eta lanean ere. Beraz, ikaslea subjektu da. Baina, aldi berean, ikasleak ez gara norbanako hutsa. Kolektibo bat gara gara, zapalketa bera ikasle guztiok berdin pairatzen dugulako hezkuntza prozesuko partaide garen heinean. Horregatik euskal herriko ikasleok, ikasle gisa eta Euskal Herritar gisa kolektibo bat osatzen dugu, problematika komun baten bizidun garelako. Horregatik, ikasle antolakundea gara, ikasleok osatzeaz gain, ikasleon eskubideak, hitza eta erabakien alde lan egingo dugulako. Hezkuntza prozesuak ziklo ezberdinetan banatzen gaitu ikasleak, orokorrean ziklo laburrak eta bata bestearengandik ezberdinak direnak. Ziklo bakoitzean gainera, problematika zehatz bat bizi dugu, zikloaren eta adinaren ezaugarrien araberakoak izaten direnak. Problematika horiei aurre egiteko, kolektibo zapaldu eta subjektu gisa ikasleriaren joaera borrokatzea izan da beti, ikasle mugimendu sortuaz. Ikasle mugimenduaren ezaugarriez hitz egitean bere momentuko erantzuna emateko gaitasuna aipa genezake, baina baditu mugak ere. Hain zuzen ere, aurrez hitz egindako zikloen ondoriozko eteteak eta borroken garapen osoa emateko zailtasuna. Muga hauek gainditzeko mugarri gisa kokatzen dugu antolakundea, hau da tresna. Ikasle antolakundea gara, gara ikasle mugimenduaren belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendua eta 17


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia borrokei epe luzeko ikuspegia emanez berauen garapen osoa helburu dugulako. Antolakunde Antolakunde ezkertiarra da. da. Antolakundearen eguneroko jardun praktikoa ikasleon eta ikasleriaren askapenerako garatzea helburua dugulako. Askapen borroka horretan, norbanakoaren beharrak aintzakotzat hartuta kolektiboarenak gailenduko ditugu, hau da kolektiboaren mesedetan lan egingo dugu. Honela, norbanako eta kolektibotik abiatuta, jendarte eraldaketan eragingo dugu, horretarako ardatz gisa klase zapalketaren gainetik, herri eta herritarren mesedetara egongo den hezkuntza proiektu bat aldarrikatuz; hots, Euskal Eskola Nazionala. Antolakunde abertzalea da. da. Euskal Herria ardatz dugu gure eguneroko borrokan, hau da, bizi duen zapalketa eta errealitate sozial, kultural, linguistiko..... kontuan hartuko ditugu. Hau da, Euskal Herritik Euskal Herriarentzat lan egingo dugu. Nazio zapalketaren gainetik, Euskal Herriaren aitortza eta eraikuntzaren berme izango den hezkuntza proiektu bat aldarrikatuko dugu; hots, Euskal Eskola Nazionala. Antolakunde feminista da. da. Balore feministetan oinarritutako praktika bat garatuko dugu, bai barne mailan nahiz kanpora begira. Honela, inposatutako genero rolekin hautsi eta norbanakoaren ahalduntzea bultzatuko dugu. Norbanakoaren nahiz kolektiboaren askapenetik lan eginaz, jendarte eraldaketan eraginez. Antolakunde iraultzailea da da. Eskola eredua errotik aldatzea helburu duelako. Horretarako egungo errealitatea irauli eta beste eredu baterako oinarriak jarriko ditu, Euskal Herrirako bestelako eskola proiektu bat borrokatuz. Antolakunde euskalduna da. Gure jardunean gure herriko hizkuntza hobetsi eta euskaraz biziko garelako. Antolakunde nazionala da. da Ikasle Abertzaleak-en antolaketa euskal lurralde osoan zabalduko da eta proposamenak eta borroka esparruak lurralde osoko ikasleei bideratuko dizkie. Antolakunde ekologista da. da Ingurugiroa eta natura errespetatzen ez dituzten neurriak salatu eta praktika ikuspuntu ekologistatik landuko dugu. Antolakunde internazionalista da. da. Herrien arteko elkartasun harremanak eraikiko ditugulako eta, elkar ezagutzaren bitartez elkarrengandik ikasi eta elkarrekin borrokatzeko helburuarekin. Antolakunde anitza da. da. Izaera edota jatorri sozial, ekonomiko, sexual eta kultural ezberdinetako 18


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia ikasleak bere baitan jasoko ditugu, ikasleon eskubideen defentsa oinarri. Antolakunde askatzailea da. kidegoaren nahiz ikasleriaren ahalduntzea bultzatuko dugu. Antolakunde sortzailea da. da. bere helburuak lortzeko beharrezko tresna, eredu eta alternatibak sortuko ditugu. Antolakunde eskola/hezitzailea da. Bere eguneroko jardunean esperientzia, gaitasun, balore eta gai ezberdinetako jakintzen ikas-irakaspen gunea izango delako Antolakunde (auto)kritikoa da. da Gure jardunaren inguruan etengabe hausnartu eta praktikak sortutako kontraesanak gaindituz etengabe garatuko dugu.

3.2 JARDUNA Tresna gisa definitu dugu gure burua, EEN lortzeko bitartekoa gara. Orain, bitarteko horren erabilera, hau da, antolakundearen jarduna da askatu beharreko gakoa. Puntu honetan ordea gako ezberdinak aurkituko ditugu. Guztien artean elkar eragintza bat dagoen arren, banaka banaka landuko ditugu.

3.2.a Militantzia eredua Militantzia ereduaz hitz egiten hasi aurretik, militanteez edo norbanakoez mintzatu behar gara. Norbanakoaz hitz egitean Ikasle Abertzaleak antolakundeko militante bakoitzaz mintzo gara. Ezinbesteko gako gisa ikusten dugu militante bakoitzaren garrantzia bera ulertzea, azken batean, antolakundearen eredu izateaz gain, ENNren bermea delako. Baina, aldi berean, militantea bera pertsona bat dela argi izan behar dugu, bere ezaugarri eta behar propioekin. Lehenengo atal hau gehiago garatzen hasi aurretik kontuan hartu behar dugu gure antolakundean, gainontzeko mugimendu iraultzailetan bezala konpromiso maila ezberdinak, formakuntza maila edo ezperientzia ezberdinak aurkituko ditugula. ditugula Izan ere, helburu berdinak elkartzen gaituen arren, atzetik gutako bakoitzak egindako bideak aniztasun handia sortzen du. Aniztasun horren ondorioz, ezin dugu gutako bakoitzak egiten duen lan indibiduala berdin bezala ulertu. Hain zuzen ere, gure bizi esperientziak -militantzian barne- gure izaera eta gure nortasuna eraikitzen duen heinean, bakoitzaren militantzia jarduna prozesu hezitzaile bat bezala ulertu behar dugu, EENren eraikuntzan bizi ditugun eta biziko ditugun esperientzia ezberdinek gero eta 19


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia militante osatu eta koherenteagoak bilakatuko gaituzte. Horregatik, militantzia ereduaz hitzegiten dugunean ez dugu jardun politikoa burutzeko aukera bakar bezala ulertuko, ikasle norbanako bakoitzaren beharrak kontutan hartuko dituen militantzia eredua sustatuko dugu.

Baina nolakoa deritzogu izan behar duela IAko kidegoak? Zein da bere papera EENren aldeko borrokan? Nola egin behar du lan hori? Eta beraz, zer egin behar du antolakundeak horretarako? Euskal Herrian galdera hauek erantzun ugari izan dituzte. Beti ere, erantzun hauek, garai bakoitzeko testuinguru, helburu eta antolakundeen araberakoak izan direla ulertu behar dugu. Hau da, militantzia ereduak ezin du abstraktua izan. Helburu eta antolakundearen ezaugarri eta izaerak barnebildu behar ditu, baina baita testuinguruaren araberako ardura eta jarrerak hartu ere. Hartu-eman jarrai eta bizia dela ulertu behar dugu. Hots, militantzia ereduak EEN edo antolakundearen izaera eta jardunean eragiten du, eragin behar du. Soilik honela lortuko baitugu gure borroken fruituak ikusi eta EEN egikaritzea. Eta aldi berean, militantea bera pertsona izanik bere garapen eta askapen pertsonalerako espazio izango da. Militantzia eredu berria bat definitzen hasteko ordea, atzera begiratu eta orain arteko ereduaren zertzelada orokor batzuk markatu behar ditugu lehenik. Orain arte IAren baitan militantzia eredu zurrun eta tradizionala sustatu izan da. Militantzia bizitzeko modu bat da guretzat, eta beraz, 24 orduko jarrera militantea izatea da bultzatu duguna. HaIa ere, hau ez da azken urteetan egin izan dena. Alderantziz, militantzia jardun esklusibo gisa ulertu izan dugu maiz, edo unean uneko egiteko zehatz bat bezala. Urte luzez antolakundeak militantzia eredu hau sustatu du. Hainbat alderdi positibo ikusi izan ditugun arren, hutsune handiak izan dituela ondorioztatu behar dugu. Bereziki gure barne hausnarketan gehien errepikatu dena sustatutako zurruntasuna izan da, bai barne mailan nahiz kanpora begira. Alde batetik antolakundearen barruan militantzia eredu eta konpromiso maila ezberdinen errealitateei ez gara moldatu. Eredu bakarra eta estatikoa sustatu da eta maila ezberdinetako kideen arteko ezberdintasunak handiagotzera eraman gaitu. Eta bestetik gainontzeko ikasle mugimenduarekiko urruntasuna mantendu izan dugu,. Militante/ez-militante bereizketa oso era zurrunean egin izanagatik ikasle mugimenduarekiko gure funtzioa â&#x20AC;&#x153;dirigismoaâ&#x20AC;? dela ulertu dugu. 20


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia Hori dela eta, militantzia bera prozesu hezitzaile gisara ulertzen duen eta errealitate ezberdinak aintzat hartuko dituen militantzia eredua sustatu behar dugula uste dugu. Honela, IAk militantzia ahaldun bat sustatuko du, balore feministen jabe izateaz gain, ikasleria eta militantziaren eragiletza* ulertu eta praktikatuko duena. Ikasle antolakundea, gainera, militante askoren lehen eskola izaten da. Asko dira antolakundean saltseatzen, borrokatzen, alternatibak eraikitzen eta bere burua nahiz ingurukoak antolatzen ikasi dutenak beste gauza askoren artean. Horregatik, garrantzia berezia hartzen du militantzia eredu malgu eta integrala lantzeak, militantzia bera bizitzeko jarrera gisa ulertu eta bizi praktika bilakatu dezagun.

3.2.b Lan metodologia Ikasle Abertzaleak antolakundearen jarduna ordea, militantziaz haratagoko dagoen zerbait bezala ulertzen dugu. Azken batean, militantzia ez da aparteko kolektibo bat, ikasle kolektiboko kide da, partaide. Eta beraz, militantziaren jarduna, hau da, Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza, kolektiboaren baitan eta kolektiboarekin datza. Jardun hau nola burutu behar dugun ulertzeko lehenengo gako batzuk argitzea garrantzizkoa da. Ikasle kolektiboa zabala eta anitza da bere baitan. Joera eta maila ezberdinetako ereduak aurki ditzakegu. Orokorrean, ordea, hiru jarrera nagusitzen dira. Lehenengoa jarrera pasiboa litzateke. Kontzienteki edo inkontzienteki iraultzaren arra barruan izan arren, hau garatzen ez dutenena izango litzateke. Bigarrengoz, antolatuen jarrera legoke. Hau da, aurrekoak ez bezala, iraultzaren arra bizirik dutelako edo giroa gustatu zaielako, â&#x20AC;&#x153;saltseatzenâ&#x20AC;? dutenena izango litzateke. Asanblada bateko edo IA ko militanteena, esate baterako. Eta azkenik, antolatzaile direnen jarrera. Ikasle antolatuak izateaz gain, iraultzaren norabidea markatzeko subjetu aktibo direnak. Eta aldi berean, ikasle kolektiboaren baitan hiru subjektu ezberdin bereizten ditugu nagusiki, ezaugarri eta izaera propioa dutenak: ikaslea, ikasle mugimendua eta Ikasle Abertzaleak.

* Eragiletza: Eragiletza: Eragiletza militanteak ez diren ikasleak ikusteko proposatzen dugun modu berri bat da. Ikasle orok sistemak inposaturiko errealitatea neutralizatzeko

Ikaslea

gaitasuna duela ulertzen dugu. Eta beraz, ikuspegi honetatik abiatuz ikasle guztiekiko

Ikasle kolektiboko kide bakoitza da, norbanakoa. harremana berdinen arteko harreman gisa ulertuko dugu aurrerantzean. Gu eta haiek

Ikasle mugimendua

(militanteak direnak eta ez direnak, antolatu eta antolatu gabekoak, jakintsuak eta

Ikaslez osatutako mugimendu anitza dela esan genezake. Nagusiki inguratzen duen errealitatearen aurrean iraultza egitearen beharrizana sentitzen duen mugimendua dela ulertzen

lotan daudenak/ezjakinak ...) banaketarekin amaitu behar dugu. Gai honekiko 21

etengabeko tentsioa mantentzea garrantzitsua izango da.


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia dugun arren, giroa bera dela eta, edo bestelako arrazoiengatik parte hartzen duen norbanakoz osatuta dago.

Ikasle Abertzaleak Ikasle mugimenduan aurkitzen den antolakundea dugu, Euskal Eskola Nazionala helburu, bere eraikuntzaren alde borrokatzen duen eragilea. Behin ideia hauek azalduta, IAren jarduna kolektiboan eta kolektiboarekin batera garatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. dugu Azken batean EEN ez baitugu soilik militanteok eraikiko. Ikasle guztion parte hartze eta borrokarik gabe beste proiektu batez hitz egingo genuke. Eta ez da hori guk nahi duguna. Ikasleon eskubideak errespetatu, gure heziketa integrala bermatu eta Euskal Herriaren mesedetara egongo egongo den benetako hezkuntza eraldaketa dugu xede. Eta hori ikasle guztiekin egin beharreko bidea da benetan erreala izango bada. bada Honela bada, eraikuntza kolektiboa da IAren jardunaren oinarria. Hau da, ikasleriak bere eskubideen defentsan eta egungo ereduaren eraldaketa helburu izanda eginiko borroka orok EENren eraikuntzan ezinbestekoak dira. Horregatik, ikasleriari aitortu diogun eragiletza gaitasunarekin eta azaldu berri ditugun jarrera eta subjetuak kontuan izanda, IAk, eraikuntza kolektiboa burutzeko antolatzaile gisa kokatu eta jardun behar du. Eta modu honetan ikasleria antolatzaile izan dadila lortzeko jardun. Hau da, ikasleriari esparruak eskaini eta iraultzara lotzeko aukerak ireki behar dizkio, eta borroka horretan bere burujabetza sustatu. Azken batean, aurrez esan dugun bezala, antolakundeak tresna izan behar du eta ez helburu.

3.2.c Lokala / nazionala harremana Ikusi bezala, IAren jarduna militantzia eta kolektiboan kokatzen dugu. Ez dugu ahaztu behar, ordea, jardun guzti hauen garapena eta elkarren arteko harremana saretuta dagoela. Hau da, ikastetxe bateko borroka alboko eskualdeko ikastetxe batekin konektatuta aurkitzen dela antolakundearen bitartez. Eta honela, alboko ikastetxeetatik hasita Euskal Herri osoraino zabaltzen den sarea dela antolakundea. Elkar konektatuta egoteak funtzio zehatz batzuk dituela ulertu behar dugu. Hain zuzen ere, antolakundearen funtzioak direnak, ikasle mugimenduaren borrokak potentziatu eta Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan lerrokatzea. Zentzu honetan garatu behar da beraz, lokala eta 22


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia nazionalaren arteko harremana. Harreman hori nola garatzen den ulertzeko lehen pausoa maila lokaleko borroken garrantzia aitortzean datza. Ikasleria heziguneetan kokatzen da, berau du bere esparru naturala. Egunean 6 ordu inguru igarotzen ditugu bertan. Hezigunea da zapalketaren lehen lerroa duguna eta horregatik ikasleon egitekoa da zapalketei bertatik bertara erantzun eta alternatibak sortzea. Zapalketa guzti hauek, ordea, modu ezberdinean pairatzen dira lekuan leku. Zentzu berean ulertu behar dugu alternatiben eraikuntza ere. Honela, ikasleok zapalketa berari modu ezberdinetara erantzungo diogun bezalaxe, errealitate bakoitzari egokitzen zaizkion alternatibak eraikiko ditugu. Dena dela, argi izan behar dugu zuzenean edo zeharka, euskal ikasleon kolektiboak garatzen dituen borroka guztiek ekarpena egiten diotela EENri. Erantzun nahiz eraikuntza klabeetan kokatu egunez egun egiten den borrokarik txikiena ere urrats berri bat da. Eta jakin badakigu, bidea urratsez urrats egiten dela. Hori dela eta, IAren egitekoa, egitekoa, lehentasunez, maila lokaleko borroka hauek garatzea izango da. Horretarako beharrezko diren bitarteko eta tresnak jarriko ditugu. Borroken sortzea eta gauzatzea bermatuko duen tresnarik eraginkorrena antolakundea dela ulertzen dugu. Eta beraz, eraketa eta militantzia delarik borrokei perspektiba eman eta zikloek dakarten eteteak gainditzeko bitartekoa. Lokala kokatzen dugu, beraz, gure jardun naturalerako gune. Antolakundeak lokalean ematen diren inposaketa nahiz alternatibak nazionalean salatu, potentziatu eta konpartitu beharko ditugu hurrenez hurren. Esperientziak erakutsi izan digu, ordea, une jakinetan, sistema eta estatuek, zapalketa sistematikoen berrespen eta egokitzapenak egin behar izaten dituztela. Horren adibide ditugu azken batean modu arbitrario eta absolutuan hartutako erabaki, erreforma nahiz prozesuen inposaketak. Inposaketa hauek, hezigune bakoitzaren mugak gainditzen dituzte maiz eta euskal ikasle guztioi eragiten. Kasu hauetan, IAren egitekoa zapalketa testuinguruan kokatu eta borroka abiatzea da. Inolaz ere ordea, maila lokalean garatzen ari den borrokari gainjarriz, baizik eta ikuspegia zabalduz. Beti ez dira erasoak ordea. Eraikuntzaren parametroetan ere Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko zutabe diren proiektuak sortzen joango dira. Horrela, IAren egitekoa, berauetan parte hartu, sozializatu eta euskal ikasleon beharrizanen baitan kokatzea izango da. 23


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

3.2.d Komunikazioa Orain arte komunikazioa oso modu itxian ulertu izan dugu. Komunikazioa plangintzekin lotu izan dugu, kartel eta pankartak jartzea edo esku-orriak banatzea azken finean. Hau da, gure burua igorle gisa definitu izan dugu, orain arte izandako gu eta haiek dikotomia elikatuz. Modu honetan, militanteak, informazioa dutenak eta hau baliatzen dutenak dira eta ikasleak, berriz, hartzaileak. Hartzaile pasiboak gainera. Komunikazioa ordea, kartel hutsaletatik haratago doan zerbait izateaz gain, askotariko arteko teko hartunorabidea duen harremana dela ulertu behar dugu, hau da, ikasleen ar hartu-emanean oinarritua. Honela bada, ikasle guztiak gara informazioaren igorle eta hartzaile. Komunikazioa, horrela ulertuta, IAk bi mailatan kokatzen du bere garapena: barne eta kanpo mailan.

Barne komunikazioa Nahiz eta kanpora begira egiten den komunikazio lanketa guztiak garrantzia berezia hartu izan beti, barne mailako komunikazio egoki bat eramatea ezinbestekoa da. Izan ere, barne harreman egokirik gabe, ezin baita komunikazio estrategia egokirik garatu. Horrela bada, garrantzia berezia hartzen hartzen du eraketan egiten den transmisioa bidirekzionala izateak. Modu honetan, maila lokala eta nazionala harremanetan egoteaz gain, errealitatearen araberako irakurketak egin eta unean une beharrezko diren bitartekoak sortu daitezke.

Kanpo komunikazioa Ikasleriari nahiz gainontzeko jendarteari begira oinarrizko egiteko bat du antolakundeak: Euskal Eskola Nazionalaren sozializazioa eta lanketa egitea. Ezinbestean komunikazio estrategia egoki baten baitan kokatuta garatu beharko dena. dena Baina helburua soilik ezin du izan ikasleriak Euskal Eskola Nazionala zer den jakin eta barneratzea. Proiektuaren beharrizana ulertu eta bere sentitzea nahi dugu. Honela bada, ikasleriak aurrera daraman borroka txikienarekin ere Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzaren parte dela sentitzea izan behar du komunikazioa estrategiaren ardatza. Hau da, eraikuntza kolektibo baten ideia da 24


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia zabaldu behar duguna, ikasle bakoitza bertako subjektu gisa kokatu eta elkarrekin, kolektibo bezala lan eginaz lortuko dugun garaipen gisa kokatu Euskal Eskola Nazionala. Horregatik, garrantzia berezia hartuko dute ikasle boterearen artikulazioak eta kontra eraikuntzaren aldarrikapenak.

3.2.e Baliabideak Gure jarduna behar den bezala garatu eta helburuak lortze bidean urratsak ematen joan gaitezen, unean uneko bitartekoen beharra izango dugu, hots, fisikoak edo ideologikoak. Bitarteko hauek borrokak aurrera ateratzeko tresna gisa ulertu behar ditugu eta inolaz ere helburu bilakatu. Militantziak bitartekoak eskura izan behar ditu. Edonola ere, aurrez azaldutako ahalduntzearen ideiari jarraiki, lekuan lekuko beharren araberako bitarteko propioak sortzea bultzatuko dugu. Aldi berean, bai nazionalean nahiz maila lokalean sortzen diren bitarteko guztiak, militantzia eta jarduna betetzeko egokiak badira, zergatik ez ikasle mugimendua edo ikasleriarentzat? Elkarrekin egin beharreko borroka da gurea, EEN denon artean eraikiko badugu bitartekoak ere konpartitzea eta denon eskura izatea dagokigu. Honela bada bitartekoak, bai fisiko nahiz ideologikoak ez ditugu ditugu kontsumo indibidualerako erabiliko, modu kolektiboan baizik. Jakin badakigu ordea, borrokak aurrera ateratzeko bitartekoak sortzeak gastu bat eragiten duela bai nazionalean nola lokalean. Horregatik, ezinbestekoa izango da eskura ditugun mekanismoez gain autogestioan oinarritutako eredua garatzea.

3.3 NON JARDUTEN DU IAk? Egun indarrean dauden hezkuntza sistema arrotzek, hezkuntzaren praktika modu jakin batean burutu behar dela pentsatzeaz bat, espazio zehatz batzuk markatu dituzte bere praktikarako. Maiz, gure heziguneak herri edo errealitatetik isolatzen diren eraikin zurrun eta isolatuak direnaren ideia txertatu digute.

25


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia Heziketa, ordea, lau paretetatik haratago dagoen prozesu bat dela uste dugu. dugu. Hori dela eta Ikasle Abertzaleak antolakundearen jarduna heziguneetatik haratago, herrian eta herriarekin ere garatu beharko dugu.

3.4 NOREKIN JARDUTEN DU IAk? Ez gara kolektibo isolatu bat. Hain zuzen ere, adin tartea eta eremua bera kontuan hartuz, gazteak gara eta hezkuntza komunitateko kide, hurrenez hurren. Ikaslea gazte da. Hezkuntzan kolektibo gisa zapalketa egoera bat bizi badugu ere, ikasleon kolektiboa gazteria den itsaso zabal horretan kokatzen da, adina, izaera eta ezaugarri zehatz batuk konpartitzen ditugulako. Eta beraz, baita zapalketa komun komun bat ere. Hemen kokatzen dugu gazte mugimendua, sistemak daraman zapalketari aurre egin eta alternatibak eraikitzen dituen mugimendu gisa. Beraz, ikasle mugimendua, gazte mugimenduaren baitako borroka berezitu bat garatzen duen subjektu bezala ulertzen dugu. dugu Problematika propio bat bizi eta alternatiba zehatzak eraikitzen dituelako. Edonola ere, ikasle eta gazte mugimenduaren arteko harremana ez da zurruna. Errealitate bakoitzaren arabera urrun edo hurbilago egongo bada ere, elkar eragin zuzena dago bien artean. Azken batean, aurrez esan bezala, ikasleak gazteak gara eta beraz, gazte problematika ere bizi dugu. Eta aldi berean, gazte guztiak ikasle izan ziren behin, denbora gehiago edo gutxiagoan baina ikasle azken batean. Horregatik, ikasle mugimendu sendo sendo bat izatea garrantzizkoa da gazte mugimendu indartsu bat izateko. Ezin ahaztu ordea, ikasleok hezkuntza komunitateko sektore bat osatzen dugula. dugu Sektorerik zabalena eta zalantzarik gabe zapalduena. Egun hezkuntza prozesuan ikasleok ez dugu hitzik eta beraz, ezta erabakitzeko eskubiderik ere. Jakin badakigu ikasleon papera eta gainontzeko sektoreena ez dela berdina, eta maiz ez garela ados egongo. Baina argi dugu, benetako hezkuntzaren eraldaketa burutu nahi badugu eta praktika alternatiboak martxan jarri, gainontzeko komunitatearekin lan egin beharko dugula. Hemen kokatzen da hain zuzen ere hezkuntza mugimendua. Hezkuntzako eragile eta sektore ezberdinetako norbanakoek hezkuntza herritar eta euskaldun baten aldeko mugimendua osatzen dugu. Ezin dezakegu ahantzi IAk Euskal Herrian kokatzen den subjektu politiko gisa, beronen 26


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia eraikuntzan eta askapen borrokan erantzunkizunik baduela. baduela. Bide honetan egiten dugun ekarpenik handiena EENren eraikuntza bera bada ere, unean uneko beharren arabera, ardurak hartu eta bestelako eragile sozial, sindikal nahiz politikoekin lan egin beharko dugu. Modu berean, IAk, munduko gainontzeko askapen mugimendu eta antolakundeekin harremanak landu beharko ditu, batez ere, ikasle antolakundeekin.

27


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

4. ikasle estrategia Euskal Eskola Nazionala lortzeko bidea Ideia orokorretatik ekin diogu Oinarri Ideologikoak zehazteari, eta aurrera egin ahala ideiak geroz eta gehiago definitzen joan gara. Honela sistemak hezkuntzaz egiten duen erabileraren aurrean Ikasle Abertzaleak antolakundeak lehenesten duen hezkuntza eredua kokatu dugu. Baita eredu horren eraikuntzan gure iparrorratza izango den Euskal Eskola Nazionala definitu ere. Helburu hau lortzeko behar dugun tresna, hots, antolakundea nolakoa izan behar duen marraztu dugu eta baita bere jarduna nola burutu behar duen zehaztu ere. Nolabait esateko, oinarrizko lurzorua jarri dugu. Orain, lurzoru horren gainean IAk jorratu beharreko bidea eraikitzea dagokigu: dagokigu: Ikasle Estrategia. Ikasle Estrategia egungo errealitatetik eraikiko dugu, datozen lau urteetara begira. Bideari ekitea zaila egiten da batzuetan ordea. Hasiera bateko nagia eta bidean topatuko denaren mesfidantza sentimenduak motxila pisutsu egin dezakete. Baina aldi berean, gure barreneko indar, ilusio eta gailurrera heltzeko gogoak lehen pauso bat egitera bultzatzen gaitu, bidean jartzera, sinez sinisten dugulako gai garela, egin behar dugula: benetan egin nahi dugula. Eta horrela, behin lehen pausoa emanda, bata bestearen atzetik etorriko dira gainontzekoak. Aurrera jarraitu jarraitu besterik ez dugu egin behar, biharko egunez helduko garelako garaipenera.

2012ko irailean, Ikasle Abertzaleak

28


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzia

29


Oinarri Ideologikoak