__MAIN_TEXT__

Page 1

EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK ERAIKIZ


IKASLE ESTRATEGIA

EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK ERAIKIZ


Ikasle euskaldun, ezkertiar eta feministon antolakunde iraultzailea www.ikasleabertzaleak.org L.G. BI/0056/2013


Ez da erraza amaiera baten hasiera idaztea. Paperaren aurrean jarri eta zer arraio esan behar dugu bada guk? Dagoeneko dena esanda dago. Kongresuaren abestiak dioen bezala, “Hartu dugu hitza eta agurtu negu gorria�. Negua akaso ez, baina ezin uka ikasleok Kongresu honekin salto berri bat eman dugunik. Atzean geratu da 2007an Altsasun buruturiko V. Kongresua, eta orduan bezala hotza eta euria egiten badu ere, ezin esan puntu berean gaudenik. Ziklo berri bat zabaltzear gaude. Behe laino artean, noraezean igaro ditugu azken hiru urteak. Itsaso zabalean, isil eta otzan, bakarrik sentitu gara, noraezean. Non geratu dira proiektuak? Non geratu da hezkuntza komunitatearen batasuna? Zoritxarrez, hego haize arrotzek maiz harrotu dituzte olatuak. Murrizketak eta ikas baldintza duinen galera, Educacion para la Paz, Trilinguismo eta TIL ereduak, errepresioa, tasen igotzea, Bolognaren aplikazio fasea... gogor kolpatu gaituen olatu bakoitzaren aurrean zutik mantendu gara eta ito nahi izan gaituztenetan, tinko, harrotasunez altxatu dugu burua. Euri eta mehatxuek ezin izan zuten Billabonako Ikasle Eguna zapuztu edo urriaren 11ean Euskal Herriko kaleetan ikasle uholdea hedatzea ekidin. Akaso gure burugogorkeria izango da, edo amorrua, baina ikasi dugu, ikusi dugu, ezin dela bizi laino ilunen artean. Geldi egonda ezin dugula aurrera egin. Lema gogor hartu eta gure bidea egiteko garaia da. Horregatik jo dugu gure erroetara eta gure barrenean bilatu dugu berriz iparra. Ikasle belaunaldi berrien arnasarekin, zuen indarraren bultzadaz, esnatu gara, jaio gara berriz ere. Inoiz baino gogotsuago eta seguruago. Eta orain, ezinezkoa dena aldarrikatuko dugu, ezinezkoa dena eraikiko dugu. Gugan sinisten dugulako, konbentzituta gaudelako. Borrokaz, Euskal Eskola Nazionala lortuko dugulako. Gogorrena egin dugu dagoeneko. Urte beteko buruhauste, makina bat eztabaida eta hausnarketek eman dute bere fruitua. 25. urteurrena ate joka dugun honetan, mapa berri bat marraztu dugula esan dezakegu. Mapa gorri, berde eta morea. Denon artean egina eta ikasle


guztiontzako, denontzako. Lainoak joan dira eta ipar izar argi batek erakusten digu bidea. Orain bide hori jarraitu besterik ez dugu egin behar. Inori ez ezeri itxaron gabe, aurreko belaunaldien lekukoari gogor heldu eta garaipenera eramateko garaia heldu da. Esperientziak irakaspen bilakatu eta ikasleok berezko dugun egonezin eta jakinmin hori lehertzera goaz. Orain da garaia. Ekaitza datorrela jakitun gara, borrokatzeko garaiak. Ez gara ordea, ekaitza noiz lehertuko zain egongo. Gu bagoaz aurrera. Haizea altxatuko da, baina bela ireki eta gure bidean aurrera egiteko baliatuko ditugu ufadak; euria botako du, baina ez dugu bustitzeko beldurrik; tximista eta trumoiek eztanda egingo dute, baina ez dugu ezkutatzeko asmorik. Ekaitz txiki nahiz handietan hezi gara, eta jaso eta emandako urrats bakoitzeko hazten goaz egunero. Garai ilun hauetan ikasleon bideak argi-bide izan behar du. Gure erritmoan eta gure kolorez, Euskal Herri bat dugu eraikitzeko. Euskal Herri euskaldun, feminista eta sozialista bat. Eta hau guztia aurrera ateratzea gure ardura da, ikasleona. Bai, biharko euskal herritarrak garelako, biharko langile, hezitzaile, arotz, nekazari, zinegotzi lehendakari edota arkitekto. Baina ez dezagun ahaztu, ikasleok, orain, gaurko egunez, subjektu politikoak ere bagarela, eta beraz, jendarte eraldaketa eragiteko, belaunaldi berriak aske eta burujabe hezteko, arloz arlo, eremuz eremu gure herriaren garapena bermatzeko ardura daukagula; biharko egunez hitzak errealitate bilakatzeko, gaurdanik egin behar dugula iraultza. Hemen eta orain, ziklo berri bati ekiten diogu ikasleok. Konpromiso osoz, nahi dugulako, behar dugulako, sinisten dugulako, ikasleok bagoaz aurrera. Txikitasunean handi diren proiektuak abian jarriz, eraldaketaren lemari gogor heldu eta Euskal Herria hezkuntzatik eraikiko dugu! Gora Ikasle Abertzaleak! Gora ikasle mugimendua! Gora Euskal Herria askatuta!

VI. Kongresu Prozesuko amaiera ekitaldia Atarrabian, 2012ko abenduaren 15ean


OINARRI IDEOLOGIKOAK AURKIBIDEA

1. KOKAPEN orokorra 1.1 Egoeraren azterketa orokorra 1.1.a Klase zapalkuntza 1.1.b Nazio zapalkuntza 1.1.c Genero zapalkuntza 1.1.d Nola ematen dira zapalkuntza hauek hezkuntzan? 1.2 Ikasleria zapaldua da 1.3 Hezkuntza eredu propio baten beharra 1.3.a Zer da hezkuntza? 1.3.b Zeintzuk hartzen dugu parte hezkuntzan? 1.3.c Zein funtzio du hezkuntzak? 2.EUSKAL ESKOLA NAZIONALA 2.1 Euskal Eskola Nazionala definituz 2.2 Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz 3. IKASLE ABERTZALEAK; EUSKAL ESKOLA NAZIONALA LORTZEKO TRESNA 3.1 Izaera 3.2 Jarduna 3.2.a Militantzia eredua 3.2.b Lan metodologia 3.2.c Lokala / nazionala harremana 3.2.d Komunikazioa 3.2.e Baliabideak 3.3 Non jarduten du IAk? 3.4 Norekin jarduten du IAk?

7


1. KOKAPEN orokorra 1.1 EGOERAREN AZTERKETA OROKORRA

8

Munduaren Historia zapaldu eta zapaltzaileen arteko etengabeko borrokan mugitzen da. Zapaldu eta zapaltzaileen arteko harremana bere horretan mantentzeko ezarritako bideak hiru dira: klase zapalkuntza, nazio zapalkuntza eta genero zapalkuntza. Klase zapalkuntza norbanakoen arteko harremanetan ematen den zapalkuntzan datza, jendarte zapalkuntza da finean. Nazio zapalkuntza, aldiz, herri-nazioek bizi dugun zapalkuntza da, herri batzuek besteekiko duten botere harremana, hain zuzen ere (herri indartsuak vs herri ahulak). Genero zapalkuntza azkenik, delako sexu bati inposatutako genero rolen ondorioa da. Hauetan guztietan gertatzen den hartu-emana, dialektika*, etengabea da, eta beraz, borroka horren hartu-emanean ulertzen dugu jendarte eraldaketa. Hiru zapalkuntzak aldi berean ematen ari dira eta kontzientzia kritikorik izan gabe eta hiru bide hauen eraldaketa ezinbestekoa dela ulertu gabe ezingo dugu benetako jendarte berria eraiki. 1.1.a Klase zapalkuntza

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Gaur egun mundua sistema kapitalistaren menpe dago eta honen araberakoa da bere jarduna. Kapitalismoaren muina aberastasunaren metaketa izanik, ekoizpen bitartekoen (lurra, kapitala eta langilea) jabetza esku pribatuetan metatzen da ahal bezainbeste irabazi asmoz. Ondorioz, pertsona gutxiren esku geratzen da guztion artean sorturiko aberastasuna. Kapitalismoak aberastasunaren metaketa du helbudu, eta beraz, sistema kapitalistan bizi diren pertsonen helburua ere horixe izatea indartzen du. Horretarako, jendartearen ardatz dirua ezartzen du, hura lortzeko bidean lehiakortasun bortitza, indartsuenaren legea, denbora dirua denaren ideia, indibidualismoa... sustatuz. Honen ondorio albora-ezina dugu klaseen sorkuntza. Jendartea bi klase nagusitan banatuta dago, nahiz eta bi klase hauen banaketa ez den hain garbia gaur egun. Kapitalismoak berak, denboran zehar eta hainbat mekanismoren bidez, marra hori nolabait difuminatzea lortu du, eta ia bereiztezin bilakatu. Izan ere, gaur egun produkzio baliabideen kontrola gutxi batzuen esku badago ere, badira eskala txikiagoan gainbalioaz langileriaren lanaren etekina aterata aberasten diren tarteko zapaltzaileak ere. Beraz, esan genezake, handitik txikira doan graduazio


antzeko bat dela, guztiok maila altuago edo baxuagoan zapaltzaile eta zapaldu egiten gaituena. Gure kasuan autonomiaz bizitzeko bitartekoak kendu dizkigutenez, lan indarra saltzera behartuta gaude. Honi soldatapeko lana deitu ohi zaio. Bertan ez gara lanaren antolaketaren jabe (ekoizpen moduak, denborak, harremanak...) ezta egiten dugun lanaren balioa erabakitzeko ahaldunak ere. Nor da beraz ekoizpen prozesuaren gaineko erabakiak hartzen dituena? Eta zeren bidez egiten du hori? Kapitalismoak ekoizpen bitartekoak dituenari ematen dio ekoizpen prozesuen gainean erabakitzeko aukera. Pentsaera kapitalistaren arabera, gutxiengo elite hori baita aberastasuna sortzen duena. Hortxe dugu kapitalismoaren paradoxarik handiena: batetik, kapitalista horrek dituen ekoizpen bitartekoak herriaren bitarteko kolektiboak pribatizatuz (Amalurra, denbora, jakintza...) lortu ditu. Bestetik, sortutako kapitalaren eta jasoko dugunaren arteko aldea beraiek ezartzen dutenez, guk sortutako aberastasuna lapurtzen digute, trukean soilik bizirauteko soldata miserable bat eskainiz. Gainontzeko diru guztia bere aberastasun pribatu modura metatzen da. Bigarren honi gainbalioa deritzo. Esplotazio hau, ordea, ez da hain agerikoa, sistemak bere aurpegia zuritu eta bere esplotazio jardun oro zilegi egiteko mekanismoak baliatzen dituelako. Adibidez: “enpresariak onak dira guri lana ematen digutelako�. Klase zapalduaren baitan botere harremanak sortzen dira, eta ondorioz gure artean ere zapaldu eta zapaltzaile rolak hartzen ditugu. Modu honetan, langileok sistema bera etsai gisa ikusi beharrean, gure artean borrokatzera behartzen gaitu soldata miserable bat lortzearren.

9

Era berean, estatuen arteko lehia ere ezinbestekoa da (AEB, EB, Txina vs gainontzeko herrialdeak). Interes propioak defendatzearren nazioen arteko zapalkuntza sustatzen du kapitalismoak. Honi inperialismoa esaten zaio.

Amalurraren neurriz kanpoko ustiapena ere aipatu beharra daukagu, zeina kapitalismopean izugarri gordindu den. Egun, ustiapen neurrigabe hau nagusiki jabetza pribatuari eta bitartekoen kontrolari lotua dago (nahiz eta zeharka kolonialismoarekin, inperialismoarekin eta nazio zapalkuntzarekin ere harremana duen). Sistemak bultzaturik naturarekiko axolagabekeria eta xahutze kultura gailendu dira. Amalurraren aberastasunak eta aniztasuna suntsitzen, munduren eta etorkizuneko herritarren bizitza ere kolokan jartzen ari gara.

Oinarri Ideologikoak

Eliteen edo klase zapaltzailearen interesen berme armatua da Estatu Kapitalista*. Barnera begira aberastasunaren iturri den jabetza pribatua bermatzen duelako, eta kanpora begira hauen interesak defendatzen dituelako.


1.1.b Nazio zapalkuntza Globalizazioaren eta estatu inperialisten munduan bizi gara gaur egun. Lehen aipatu bezala, hauek dira elite ekonomikoen berme politikoa. Hala ere, estatuak antolaketarako ente asmatuak dira. Ez dute zertan oinarri etniko, kultural nahiz nazionalik izan. Beraz, estaturik gabeko nazioak zapaldurik bizi gara estatuek osatutako mundu honetan. Nahiz eta estatu eta nazioaren arteko banaketa argia izan, estatu inperialistak badu kohesioa mantentzeko beharra, biolentziaz soilik ezin baitu jendarte bateratua eraiki. Estatuak zilegitasuna behar du eta horrek herritarren onarpena eskatzen du. Horretarako, nortasun kolektibo bat eraikitzen du, bere baitan kohesio hori mantendu ahal izateko. Nortasun horren ezaugarriak hamaika izan daitezke (folklorearen erabilera hutsala, kirolaren erabilera interesatua nazio sentimendua sortzeko, termino politikoen manipulazioa...). Eraikitako naziotasun sentimendu honen azpi helburua estatu horretan egon daitezkeen egoera gatazkatsuak ezabatzea izango da.

10

Euskal Herriaren kasuan esate baterako, Lehenengo Mundu Gerran euskaldunak frantsesa jakin gabe aberriagatik hiltzera eraman zituzten lubakietara, frantziar semeak zirela argudiatuz. Horren ondorioz, frantses sentimendu sakona errotu zen Euskal Herriko familia askoren bihotzean. Estatuak nazio ezberdinak barnebiltzen dituenean, nazio menperatzaile bat egoten da gehienetan. Nazio hori besteen gainetik kokatuko da, besteak zapalduz. Honen eta gainontzekoen artean, kohesio arazoak gertatzen dira, azken hauen kultura, hizkuntza edo nortasuna errespetatzen ez direnean nazio gatazkak sortuz. Gauzak hala, nazio asko hiltzera kondenatuta daude estatu inperialisten mundu honetan eta hil ala biziko borroka hauen ondorioz ematen dira nazio askapenerako borrokak.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

1.1.c Genero zapalkuntza Zapalkuntzen oinarrira joz, patriarkatua aurkitzen dugu parez pare. Generoa oinarri harturik mailaketa sozial, politiko nahiz kulturala eragiten duen eta botere harreman desorekatuan oinarritzen den sistema da patriarkatua. Generoa, sexu jakin baten gainean eginiko eraikuntza soziala litzateke eta jaiotzen garen unetik hainbat eremutan ematen da bere eragina. Patriarkatuak pertsonengan rol batzuen birproduzitzea ahalbidetzen du, orden zehatz batzuei lotuta. Honek mailaketak sortzen ditu eta hauen naturalizaziora jotzen du, ordena bera ikusezina bilakatuz, beti horrela izan balitz bezala. Botere harremanen banaketa desorekatuan oinarritutako jendartea litzateke patriarkatuaren emaitza. Patriarkatuak gorengo mailan gizon heldu txuri heterosexuala ezartzen


baldin badu ere, mailaketa are zabalagoa eta anitzagoa da. Historian zehar, patriarkatuak hainbat eremutara mozorro ezberdinez jantzita iristen jakin du. Emakumea zapaldua izan arren, pertsona beltz eta zurien arteko mailaketak edota heterosexual nahiz homosexualen artekoak ere posible izatea lortu du, genero guztien baitan. Esan bezala, esparru guztietan eragin bizia dauka patriarkatuak. Lanaren banaketa sexualari erreparatuz, sistema patriarkarrak lan produktiboa eta bestelakoak bereizten dituela ikus dezakegu. Lan produktiboa deritzo etekin monetarioa sortzen duen lanari batez ere, eta honen arabera, balio sozial handiagoa egozten zaio. Honi erantzunez, genero bakoitzari atxikituriko rol jakinak oinarri hartu eta patriarkatuak lanaren banaketa sexuaren arabera izatea arrazoitzen du. Gainontzeko lanen adierazgarri gisa zaintza lanak, kultur transmisioa... aipa ditzakegu; nagusiki emakumeari egotziak eta jendartean ikusezin bilakatu eta gutxietsiak. Adierazgarria da, lan produktibo gisa kontsideratzen ez den horri ematen zaion balio eza eremu zientifiko nahiz akademikoan. Etxeko lanei edo pertsonen zaintzari bideratutako ikasgairik eskaintzen al zaigu ikasgeletan ikasleoi? Eremu denetan presente dagoela ezin ahaztu dezakegu, instituzioetan (estatuan, merkatuan, kulturan... ) duen eragina ikusi besterik ez dago.

11

Egiturazko eragin bortitza dauka patriarkatuak. Erabaki abstraktuenetik hasita gauza konkretuetaraino. Esaterako, abortuaren legeak oso egitura ezberdinetan eragiten du: maila legalean, sozialean, ekonomikoan... eta baita egunerokoan ere, norbanakoen bizitzan pisu izugarria dauka eta erabaki bat nahiz beste bat hartzea dakar. Zapalkuntza honen eragina hain da bortitza, non gure sentimenduak ere baldintzatzen eta eraikitzen dituen. Honen arabera, norbanakoen arteko harreman konkretuak (heteronormatiboak, maitasun erromantikoaren ideian oinarrituak...) bultzatuz eta hobetsiz. Mila adibide ikus ditzakegu; genero eta mailaketa sozial konkretu bat edukitzeagatik itxura fisiko jakin bat izan beharra, esaterako. Etiketaz beteriko jendartea eraikitzen du patriarkatuak eta zapalkuntza oro posible izatea bermatzen du. Norbanakoarengan bizi-perspektiba eta autokontzeptu bat eraikitzerainoko eragina dauka.

Hezkuntza, sistemaren kohesiorako eta eliteen interesak mantentzeko tresna garrantzitsuenetariko bat da, sistemak nahi duen jendartea ekoizteko aukera baitu bertan. Gaur egun jendarteko kide ororen heziketa prozesua leku eta une oro ematen bada ere, gure haurtzaro eta gaztaroaren egunerokotasunean eguneko bost ordu igarotzen

Oinarri Ideologikoak

1.1.d Nola ematen dira zapalkuntza hauek hezkuntzan?


ditugu gutxienez heziguneetako lau pareten artean. Honek bide ematen du sistema politiko sozial eta ekonomikoa mantentzeko zutarriak eraikitzeko: elite baten autoritarismoa (irakaslegoaren zati handi bat), gehiengo baten sumisioa (ikasleria), guztien arteko lehiakortasuna (ikasleen arteko zein irakasleen arteko etsaitzea eta bake sozialaren ideia faltsua), jardun mekanikoa (ikasleen sormena eta iraultzarako grinak itzaliz), merkatuari begirako helburuak eta perspektibak (herrien eta pertsonen beharrengandik isolatzen den hezkuntza), nazio zapalkuntzaren sustapena (curriculum arrotzen bitartez, Euskal Herriaren inguruan dagoen dena ukituz)... Boterea dutenentzat, oso tresna eraginkorra da bizi dugun jendarte eredua birproduzitzeko, txikitatik nolakoak izan behar dugun erakutsiz, denboran zehar sistema hau mantentzeko aukera ematen die. Aldi berean, sistemak hezkuntza baliatzen du herritarrok kontsumo ohitura basatiak barneratzeko. Kontsumo maila hori mantentzeak naturaren ustiapen neurrigabea suposatzen du ezinbestean. Hala, hezkuntza sistema honek gizakioi irakasten digu, natura gure mesedetara dagoen zerbait dela eta berekiko kontrol osoa daukagula.

12

Hiru zapalkuntzek eragina dute hezkuntzan. Bi norabidetako eragina gainera: hezkuntzaren baitako zapalkuntzak pairatzen ditugu eta, gainera, hezkuntza horrek gu ere zapalkuntzen birproduzitzaile egiten gaitu.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Nazio zapalkuntza oso modu argian ematen da hezkuntzan eta guk ederki dakigu hori, adibiderik garbiena Euskal Herrian bertan aurki dezakegu. Hezkuntza propioa izateko burujabetzarik ez duen herria da gurea, hizkuntzaren trataeran eta kulturaren transmisioan erabakiak hartzea ukatzen digute, eta hori gutxi balitz, nazio menperatzaileen hizkuntza eta kultura arrotzak inposatzen dizkigute. Honela, nazioaren aitortza eta biziraupena ukatzen digute une oro. Interes ekonomikoen araberako hezkuntza eredua bultzatzen dute. Alde batetik, jasotzen dugun hezkuntzak helburutzat baitu lan merkatuari egokituko zaizkion piezak heztea; ez ordea, pertsona aske, burujabe eta kritikoen heziketa eraldatzailea. Heziguneetan sortu eta irakatsiko den jakintza guztia, hortaz, merkatu logikaren mesedetara jartzen da. Bestetik, familia bakoitzaren baliabide ekonomikoen araberakoa izango da jasoko dugun hezkuntza (British School, Ikastola, Eskola Publikoa, Kristau eskola...) klaseen araberako hezkuntza eredua bultzatuz eta norbanakoak estatus sozialetan klasifikatuz. Horrez gain, gure heziketa prozesua eredu kapitalista ekoitzi eta birproduzitzera bideratua dagoenez, klase banaketa ematen dela bermatuko du prozesuan zehar dagoen klasifikazioa (lanbide heziketa, batxilergoa, unibertsitatea, masterrak...) baliatuz. Hezkuntzak berebiziko garrantzia du genero eraikuntzan. Pisu handia


du pertsonen jendarteratze prozesuan, eta beraz, bertatik ere egituratzen dira gure rol jokaera eta bizi espektatibak. Horretarako hainbat bide erabiltzen ditu hezkuntza sistemak, hala nola, edukiak (ipuin sexistak, gizon txuri boteretsuan oinarritutako historia..), metodologia (norbanakoaren garapen pertsonala kontuan izan gabe sistema kapitalista eta patriarkalaren interesen bidean espektatiba faltsuak baliatzea, adibidez), espazioen banaketa (esaterako, hezigune askotako jolastokietan futbol edo saskibaloiari eta gainontzeko aisialdi eskaintzei bideraturiko espazioen banaketa desorekatua) denboraren kudeaketa (rol jakin bat birproduzitzen duen haurrari hezitzaileak eskaintzen dion denbora: adibidez isila baldin bada ez dio atentzioa horrenbestetan deitu behar eta beraz, denbora gutxiago dago berarekin)... Zentzu horretan sistema patriarkarra birproduzitzeko beharrezko bitartekoa da hezkuntza. 1.2 IKASLERIA ZAPALDUA DA <<Ikasleon Talaiatik: egoeraren azterketa>> txostenean ondorioztatu genuen bezala, ikasleok kolektibo berezitu bat osatzen dugu, zapalkuntza berezituak bizi ditugulako. Ikasleak hezkuntza formalaren prozesuko subjektuak gara, eta beraz, hezkuntza komunitatearen partaide. Gaur egun dagoen hezkuntza ereduan, ikasleok paper pasiboa jokatzen dugu, hezkuntza komunitatean hartzaile modura kokatzen gaituzte eta ez eraldatzaile gisara.

13

Ondorioz, kolektibo eta subjektu izaera ukatzen zaigu kasu askotan. Ukapen hau estrategikoa da ikasketa prozesu osoa obedientzian oinarritu dadin, honela zapalduak izaten ikas dezagun ondoren eskolatik kanpo berdin jokatzeko. Beraz, ikasleoi gure eskubideak urratzen dizkigute sistematikoki. Ezinbestean, heziketa prozesuko subjektuak ikasleak bagara, ezin dugu hezkuntza komunitatean paper pasiborik izan. Ez gara hezkuntzaren â&#x20AC;&#x153;zerbitzuaâ&#x20AC;? jasotzen dugun norbanakoak, hezkuntzak eraldatu egiten gaitu eta hezkuntzarekin batera herriak eraldatzen dira. Eraldaketa prozesu honetan zer nolakoak izan nahi dugun erabakitzeko eskubide eta betebeharra daukagu. Era berean, zapalkuntza kolektiboki bizi badugu, erantzunak ere kolektiboa izan behar du. Oso garrantzitsua da ikasleok horretaz jabetu (kontzientziatu) eta objektu indibidualetik subjektu kolektibo izatera pasatzea, hezkuntza prozesuan eraldaketarako motor izateko. 1.3 HEZKUNTZA PROPIO BATEN BEHARRA

Hezkuntza gaur egun ulertzen den definizioetatik aldendu behar dugu. Sistema kapitalista patriarkarrak ikasleak objektutzat hartzen gaitu; leku eta denbora jakin batean informazioa jaso, memorizatu eta

Oinarri Ideologikoak

1.3.a Nola ulertzen dugu guk hezkuntza?


birproduzitzen dugun objektuak. Honen adibide dira azterketa aurreko egunetan guztia buruz ikasi, azterketan bota eta datorren egunerako ezer gogoratzen ez dugun ikasketa praktikak. Gure ustetan, baina, ikasi terminoaren berdefinizio bat egitea beharrezkoa da, barrutik kanpora zein kanpotik barrura ematen den prozesua baita hau, modu kontziente zein inkontzientean eman dezakeguna. Bizitza osoan zehar etengabean bizi dugun prozesua da ikastea, jaiotzen garen unetik hasten baikara ikasten gure bizitzako esparru guztietan. Emozioen, bizipenen eta esperientzien bidez ikasten dugu, batzuetan modu kontzientean eta beste batzuetan era inkontzientean. Gure ustez, ikastea eraikitzea, berreraikitzea eta eraldatzea da, bizi dugun inguruaz kontziente izanik. Horregatik, herritarrok heziketa prozesu bat bizi beharko genuke: irakasle gabekoa, irakaspen gabekoa... izango den prozesua. Hezitzaileak dituena, norbanakoen eta kolektiboen heziketa prozesuan sinisten duena, bizitza ulertzeko eta bizitzeko beste era bat sortuko duen heziketa.

14

irakatsi-ikasi

hezi/elkarrekin ikasi

- Irakasleak irakasten du, ikasleok ikasi. Irakasleak eman eta ikasleak hartu egiten dugu.

- Ikaslea eta hezitzailea elkarrekin hezten gara. Bion arteko hartu emana dago.

- Ikasleok ez dakigu ezer, irakaslea orojakilea da.

- Ikaslea eta hezitzailea maila berean kokatzen gara, bata bestearen esperientziez eta jakintzez aberasten gara.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

- Helburuak azterketetan islatzen dira, - Notak baino, heziketa prozesu osoan notak. zehar izandako ibilbidea hartzen da kontuan, gaitasunak indartzean datza. - Ez dago sorkuntzarik, ikaslea eta irakaslea ez gara partaide, Hezkuntza Delegaritzek ezarritako curriculumak birproduzitzen ditugu. Edukiak dira hezkuntzaren subjektuak.

- Sorkuntza da jakintzaren iturri, ideien barnerapenerako ezinbesteko urrats... ikasleok gara hezkuntzaren subjektuak.


1.3.b Zeintzuk hartzen dugu parte guk ulertzen dugun hezkuntzan? Oso garrantzitsua da hezkuntza komunitatea kontutan izatea. Askotan, honi buruz hitz egiten dugunean, hezkuntza instituzioez, ikastetxeez, lanbide heziketako zentroez eta unibertsitateez ari garela dirudi, eskola herrietako logikatik kanpo utziz. Ikasturteetako zurrunbiloan eta curriculum zurrunetan itsututa, herriaren eta hezkuntza zentroen arteko lotura puskatzen dugu, hezkuntza jendartean ulertu gabe. Honelako joerek baina, aldendu egiten gaituzte herritik eta herriarentzako den hezkuntza ulertzeko eta eraikitzeko eredutik. Ikasleak, hezitzaileak, familiak, komunikabideak, publizitatea, lagunakâ&#x20AC;Ś hots, herria eta herritarrak, guztiok gara heziketa prozesuko partaide. Hori horrela, ezin dugu hezkuntza zentroa herritik isolatu, eta hortaz, hezkuntza antolatzeko beste eredu bat beharrezkoa dugu. Guztion maila bereko parte hartzea bermatuko duen hezkuntza eraiki behar dugu. Soilik honela izango baita hezkuntza benetan demokratiko eta parte hartzailea. Hezkuntza herritartzeko garaia da. 1.3.c Zein funtzio du guk ulertzen dugun hezkuntzak? Heziketa prozesu osoak hainbat zeregin ditu: herri baten ezaugarriak ezagutarazi eta eraldatzea, eta baita etorkizuneko herritarrak heztea ere. Tresna paregabea da jakituria jakin bat transmititzeko, kultura konkretu bat landu eta elikatzeko, hizkuntza bat eraldatzeko, jendartea balio kolektiboetan hezteko... Horregatik diogu hezkuntza herrien eraldaketaren motore dela. Hezkuntzaren bidez nazioa (herria) eta pertsonak (herritarrak) eraikitzen dira.

15

Nazio bat bereizten duten hizkuntza, identitate, kultura... ikastetxe eta fakultateetan ere lantzen eta transmititzen dira. Herriaren mesederako ikerkuntza eta sorkuntza bultzatzeko ahalmena ere badu hezkuntzak. Laburrean esanda, eskolak nazio bat (herria) eraiki dezake.

Hezkuntzaren garrantziaz oharturik, pertsona aske eta kritikoak eraikitzeko ezinbesteko tresna da hezkuntza. Bertatik pertsona aske eta herri askeen eraikuntzaren mesedetan lan handia egin daiteke. Balore feministak oinarri izango dituzten pertsonak sortzeko eskola eredua eraikitzea posible da.

Oinarri Ideologikoak

Bestetik, hezkuntzak pertsonak era batekoak edo bestekoak egingo gaitu; hezi egingo gaitu etorkizunean herria osatuko dugun herritarrak. Pertsona batek jaiotzen denetik hiltzen den arteko tarte luzean jasoko duen heziketa prozesuan balore, rol, jokamolde eta beste hainbeste ezaugarri barneratzen ditu. Hezkuntzak jendarte eraldaketan paper garrantzitsua joka dezake: herritarren kritikotasuna sustatzen, herritar arduratsuak sortzen, jendarte parekidea eraikitzen, pertsonak kolektibotasunean hezten...


Egoeraren azterketa egin ostean, ondorengo ideia azpimarratu nahi dugu: gaur egungo hezkuntza ereduak ez dizkigu herri eta pertsona modura ditugun beharrizanak asetzen, eta beharrizan horiei erantzuteko, bestelako hezkuntza eredu baten aldarrikapena eta eraikuntza beharrezkoak dira. Hezkuntza ulertzeko beste modu bat aldarrikatzen dugu, pertsona kritiko eta askeak heziko dituen hezkuntza eredua. Eredu berri hau ez digute eskura emango, gure lan indarraz, borrokaz eta ilusioz eraikiko dugu. Hezkuntza formaletik ekinda, hezkuntza eredu guztiean eragitea bilatuko dugu. Guztiok elkarrekin, herriak herriarentzako egingo duen hezkuntza ereduaren baitako eskola berria da guretzat beharrezko, horixe litzateke Euskal Eskola Nazionala.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

16


2. Euskal Eskola Nazionala Egun sistema kapitalista patriarkarraren, Espainiar eta Frantziar Estatuen eta interes inposatuen gainetik egongo den hezkuntza eredua da behar duguna. Hori da nahi dugun hezkuntza eraldaketaren muina. Aldarrikatzen dugun hezkuntza eredu horren baitan kokatzen dugu Euskal Eskola Nazionala. Euskal Herriaren eraikuntza eta garapenean zutabe izango den eskola eredua eta jendarte justu eta parekide bat bermatuko duena. Finean, sistemak garatzen duen zapalketa hirukoitzaren gainetik, herritar euskaldun, aske, kritiko eta burujabeak heziko dituen eskola da Euskal Eskola Nazionala. Gure helburu estrategiako edota proiektu politikoa, alegia. 2.1 EUSKAL ESKOLA NAZIONALA DEFINITUZ Horrela definitzen dugu Euskal Eskola Nazionala (EEN): ESKOLA EUSKALDUNA izango da, euskalduna hizkuntzaz zein edukiz. Euskal Herria nazio gisa ezaugarritzen duten nortasuna (kultura, hizkuntza, identitatea...) eta lurraldetasuna dira izaera honen ardatz.

17

â&#x20AC;˘ Euskara ardatz izango duen eskola: euskaraz bizitzea eta ikasle guztien euskalduntzea bermatuko duen eskola

â&#x20AC;˘ Euskalduna edukiz. Euskal kulturaren transmisioa eta elikatzea bermatuko dituena. Euskal Herritarrek adostutako Curriculum euskaldun baten arabera jardungo duen eskola eta herriari egokituta, herri jakintza oinarri izango duena.

â&#x20AC;˘ Ikasle guztiei irekia. Jatorria edozein izanik ere, Euskal Herrian zehar, edozein ikasleren mugikortasuna bermatuko duena; aniztasunaren adierazpide guzti-guztiak aintzat hartuz, edo hauek direla medio inor baztertu gabe.

Oinarri Ideologikoak

Horrela, nazio gisa duen erabakitzeko eskubidea hezkuntzan ere kokatzen dugu. Hau da, Euskal Herriak bere hezkuntzaz erabakitzeko eta antolatzeko eskubidea du. Kanpo interes inperialisten gainetik, herri egiten gaituen ezaugarrien gainean egikaritu behar du bere hezkuntza eta aldi berean, bere funtsa herriaren garapenerantz norabidetu. Hots, herriaren beharretara egokitu eta honen garapena bermatu behar du hezkuntzak. Ikuspegi honen arabera hauek dira Euskal Eskola Nazionalaren ezaugarri batzuk:


•Eskola Internazionalista. Etnozentrismoa gaindituz Euskal Herria herri bezala munduan kokatu eta ulertzeko modua izango da Eskola Internazionalista. Herri zein kultura aniztasuna onartuz, besteekiko, nazioekiko elkartasunean oinarritutako ezagutza, harremanak eta borrokak bultzatuko dituen eskola.

ESKOLA EZKERTIAR IRAULTZAILEA izango da Euskal Eskola Nazionala. Justizia soziala bermatu eta bere burua eraldaketarako tresnatzat izango duen eskola, beti ere etengabeko dialektikan oinarrituko dena. Merkatuaren interes eta logikatik at kokatuko du bere burua. Herri jakintza transmititu eta sortzea izango du helburu, beti ere hezkuntza prozesua zein jakintzaren produkzioa modu kolektiboan eraiki beharra dagoela ulertuz. Hots, herritik sortutako jakintza herriaren mesedetara jarriko duen eskola. • Eskola inklusiboa. Ikasleen egoera sozial, kultural, ekonomikoa… edozein delarik ere onartuak izango dira eta beraz, baita eskolako kide eta partaidegisa ere. Gure eskolan aniztasunean heziko da. Ikasleen banakotasun, berezitasun, eta ezaugarri propioak aitortuz eta balio positibotzat hartuz, taldekide guztiak gustura sentiaraziz, aktiboki parte har dezaten eta ikaskuntzarako aukera parekideak izan ditzaten.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

18

• Partaidetzan oinarritutako eskola: Heziguneko sektore guztiei maila berean hitza eta erabakia aitortuko zaie eta eskola proiektuaren eraikuntza guztien arteko parte hartze aktiboan oinarrituko da. Guztien eskubide demokratikoak errespetatuak izango dira.

• Eskola duina izango da Euskal Eskola Nazionala, ikas baldintza duinetan ikasteko aukera eman eta prekarietate egoera guztiak hautsiko ditu.

• Eskola herritarra izango da Euskal Eskola Nazionala. Herriaren eskuetan, eskura eta mesedetara egongo den eskola izango da, publiko/pribatu eztabaida gaindituz.

• Eskola laikoa: Inolako dogma erlijiosoen inposaketarik gabe (inolako erakunde erlijiosoren agindupean ezta erangipean) aukera askatasuna bermatuko duen eskola eredua. • Ezagutzaren ekoizpena zientzia kritikoaren baitan kokatuko da Euskal Eskola Nazionalean, eraldaketa soziala bere xede nagusia izanik. Ezagutzak izaera soziala du, eta sortzen edo erabiltzen deneko testuinguru sozio-historiko bakar eta errepikaezin horretarako baliagarria izan beharko da. Herriari eta herritarren beharrei erantzuten dien ezagutza eraiki eta erabiltzeko


zorroztasun metodikoz jokatuko du, ezagutzaren eraikuntza kolektibo eta testuinguratuan indarra jarriz. • Eskola ekologista. Eredu desarrollistak gaindituz, ingurugiroarekiko iraunkorrak diren bizi ereduak bultzatuko ditu eta Amalurrekiko harremanean hezi. ESKOLA FEMINISTA izango da. Jendarte eraldaketaren baitan kokatuz, jendarte feminista bat eraikitze bidean balore feministak landuz jardungo duen eskola. Bazterketa modu guztien arbuioa eta jendarte justuagoaren aldeko borroka etengabea egingo du, orain arteko desoreka, injustizia nahiz zapalkuntzak alboratuz. Honen baitan honakoa ulertzen dugu: • Eskola parekidea eta hezkidetzailea. Garapenaren alderdi guztiak (kognitiboak, motorrak, sozialak, emozionalak, etikofilosofikoak) aintzat hartu eta garapena osotasunean ulertuko duen eskola. Pertsona guztiek, norbanako moduan eta talde bateko partaide gisa, garatzeko aukera berdinak izango dituzte. Eta beraz, norberaren banakotasun, berezitasun eta ezaugarrien arabera, aniztasunaren adierazpide guzti-guztiak aintzat hartuz, edo hauen arrazoiz inolako bazterketarik egin gabe, hezkuntza komunitateko partaide guztiei beraien garapenaren alderdi guztiak garatu eta parte-hartzeko aukera berdinak ematen dizkion eskola.

19

• Pedagogia askatzailea izango duen eskola. Pertsonak askatzeko bidean, hauen ahalduntzea bermatuko duen eskola. Pertsona bakoitza bere bizi-proiektuen jabe izateko eta proiektu kolektiboetan partaide izateko gaitasunetan modu kontzientean trebatuko duen eskola. (Hezkuntzaren eginkizuna ez baita soilik pertsonen garapena bultzatzea, hezkuntzak eginkizun sozial eta politikoa ere badu).

Ikasleriak bere historian mundua mila bider irauli du. Sartrek esan bezala “ikasleak zarete posible denaren abanikoa inor baino zabalago duzuenak”.

Oinarri Ideologikoak

Euskal Eskola Nazionala hiru ardatzen gainean eraikitzen den proiektua dela azaldu badugu ere, ardatz hauek benetako jendarte eraldaketa emateko oinarrizko zutabeak direla ulertu behar dugu, bakoitza bere mailan baina denak norabide berean doazen bide gisa, hain zuzen ere. Horretarako, hau da, eraldaketa sozial hori emateko, ikasleari subjektu izaera aitortzearekin bat, bere ahalduntzea eta kolektibo kontzientziari bide eman beharko dio eskolak. Euskal Eskola Nazionalak ikaslea subjektu iraultzaile gisa heziko du eta, aldi berean, jendartearen eraldaketan duen arduraz kontzientziatuko du.


2.2 EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK ERAIKIZ IAk ezinbesteko egiteko gisa ikusten du Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza, bereziki Euskal Herriak bizi duen egungo errealitatean. Nazio gisa erabaki eta hitza hartzeko eskubidea ukatua zaio Euskal Herriari. Aspaldikoa da zapalketa hau, historikoa, baina baita errealitate honen aurrean eginiko askapen borroka eta eraikuntza lana ere. Burujabetza eskuratu eta egikaritzeko helburu argiarekin unean uneko testuinguruaren arabera aldarrikapen eta proiektuak eraikiz, Euskal Herria bere bidea egiten ari dela esan genezake. Borroka horretan aurrera pausu nabariak eman eta bide berriak ireki izan badira ere, oraindik egiteko asko dagoela argi izan behar dugu. Norabide horretan bi bide bereizten dira. Alde batetik nazio eraikuntza, hau da, ezarritako eredu arrotz eta neoliberalen gainetik Euskal Herria nazio burujabe gisa gorpuztea. Eta bestetik, nazio askapena, Espainiar eta Frantziar Estatuek darabilten ukazio eta zapalketa sistematikoak sorturiko gatazka eta bere ondorio guztien gainditzea.

20

Bi bide hauek aparteko lan ildo gisa ulertzen badira ere, bereizi ezinak dira. Banaka helburu, jardun eta erritmo propioak dituzten arren, biek batera handiago den proiektu bat osatzen dute: Euskal Herri Euskaldun, Feminista eta Sozialista. IAk, Euskal Herria xede duen eraikuntza eta askapen bide luze horretan iparrorratz gisa ulertzen du Euskal Eskola Nazionala. Azken batean, Euskal Herri Euskaldun, Feminista eta Sozialista baten bidean egiten duen eraikuntza ekarpenik handiena baita.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Nazio eraikuntza gaurdanik biharko Euskal Herria eraikitzea da. Hau da, inoren ez ezeren zain egon gabe, gure herriaren etorkizunari heldu eta eguneroko lanaren bidez dagoeneko errealitate hori egikaritzen hastea. Honela, arloz arlo (osasungintza, kultura, hezkuntza, sozio-ekonomia, hizkuntza.... ) eta eremuz eremu (lantokiak, unibertsitateak, udaletxeak, kaleak, soroak, gaztetxeak....) alternatiba propioak eraikitzea da gakoa. Hau da, inposatutako ereduari aurre egiteko helburua duen erantzun planoara mugatu beharrean, eredu propio bat eraikitzera joz. Hau horrela, nazio eraikuntzan hezkuntzak berebiziko papera jokatzen du, aurrez azaldu bezala, herri eta jendarte jakin baten eraikuntza eta ondorengo garapenerako ezinbesteko zutabea baita. Hezkuntzak jendarte eredu zehatz bat birproduzitu eta garatuko dituen pertsonak hezten ditu; etorkizuneko jendartea osatuko duten herritarrak: euren balore, gaitasun, konpetentzia, mundu ikuskera, identitate, hizkuntza... Horrela jendarte eredu baten mantenurako edo


eraldaketarako tresna izan daiteke, hau da hezkuntza zapalkuntza eta erreprodukziorako edo askapen eta eraldaketarako baliatu daiteke. Egungo hezkuntza eredua ez dago inola ere Euskal Herriaren eraikuntzarantz norabidetuta. Sistemak, eta beraz Espainiar eta Frantziar Estatuek, beraien interes pribatuen arabera erabiltzen dute. Euskal Herriak, aurrera egingo badu, premiazkoa du herriaren garapen soziopolitikoa, ekonomikoa, kulturala, zientifikoa... bermatu eta sustatuko duen hezkuntza. Aldi berean, Euskal Herria biziko bada, ezinbestekoa du herritarren heziketa integrala bideratuko duen hezkuntza. Horregatik, Euskal Eskola Nazionala ezinbesteko proiektua da hezkuntza eraldatu eta Euskal Herria eraikitzeko. Hezkuntzak biharko Euskal Herria eraikitzeko duen arduraz mintzatu gara, baina ez dugu ahaztu behar ukazio eta zapalketa egoera batean aurkitzen dela gure herria. Nazio Askapen Borrokaren baitan, hain zuzen ere. Gatazkaren oinarria Euskal Herriaren ukazioa da eta beraz, autodeterminazio eta lurraldetasun eskubidearen urraketa. Zapalketa honen gainean, Espainiar eta Frantziar Estatuek nazio gisa ezabatu eta desitxuratzeko estrategia daukate martxan. Asimilazio estrategiek gure herriaren oinarrizko zutabe diren, zein etorkizuneko jendarte eredua eraikitzeko klabeak diren eremuak higatu dituzte. Hala izan da hizkuntza arloan, eremu sozioekonomikoan, herri identitatean, kulturan, hezkuntzan, ingurumenean, jendarte ereduan... eta baita hezkuntzan ere. Ukatuak zaizkigu herri gisa dagozkigun eskubideak. Euskaldunoi ukatu egiten zaigu gure hezkuntzari buruz erabakitzeko eskubidea, hau da, gure hezkuntza (haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino) gure beharren eta herri gisako garapenaren arabera antolatzeko eskubidea.

21

Horregatik ezinbestekoa da egungo eredua irauli eta nazio gisa definitzen gaituzten ezaugarri horiek guztiak lantzea bermatuko duen hezkuntza burujabea eraikitzea. Hau da, hizkuntza propioa ikasi eta erabili, herriaren historia ezagutu eta gure kultura transmititu eta sortzen duen eskola eraikitzea. Borroka honetan, Euskal Eskola Nazionala ezinbesteko proiektu da ezaugarri horiek landuz, Euskal

Oinarri Ideologikoak

Hortaz, eskubideen urraketa eta inposaketa dira nagusi egungo hezkuntza eremuan. Honek ondorio larriak dakartza gure herriarentzat: ikasleak euskalduntzen ez gaituzten hizkuntza ereduak, espainol eta frantses gisa hezten gaituzten curriculum arrotzak, pertsona gisa garatzen uzten ez gaituzten pedagogia ereduak, inolako parte hartzerik gabeko hezkuntza, patriarkatua iraunarazten duen hezkuntza sexista, gure herriaren behar eta garapenari beharrean estatuen eta ente ekonomikoen interesei erantzuten dieten unibertsitateak...


Herria nazio gisa aitortu eta gure buruaz erabakitzeko subjektu gisa definitzen duelako. Borroka honetan, Euskal Eskola Nazionala ezinbesteko proiektu gisa ulertzen dugu, ezaugarri guzti horiek landuaz Euskal Herria nazio gisa aitortu eta bere buruaz erabakitzeko subjektu gisa definitzen duelako.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

22


3. Ikasle Abertzaleak, Euskal Eskola Nazionala lortzeko tresna Aurreko lerroetan Euskal Eskola Nazionala zer den eta hezkuntzan nahiz Euskal Herriaren eraikuntzan nola eragiten duen azaldu dugu. Orain berriz, gure helburu estrategikoa den Euskal Eskola Nazionala lortzeko tresna dugun Ikasle Abertzaleak antolakundea definitu behar dugu. Antolakundea bera inola ere ez da helburua izango, bermea baizik, EEN egikaritzen dela bermatzen duen tresna. Lan hori burutzeko, hala ere, beti kontuan hartu beharko da testuingurua. EEN helburu duen antolakundeak, eskola horren balore, praktika eta ezaugarriak bildu behar ditu ezinbestean. Proiektuaren eraikuntza ez baita objektu fisiko edo utopia hutsa. Eredu bat da, Ikasle Abertzaleaken bitartez egunerokotasunean landu, eraiki eta bizi den eredua. Beraz, antolakundeak, balore, praktika eta ezaugarri horien jabe eta eredu izan behar du.

23

Utopia horretara iristeko ordea, egungo errealitatetik abiatzen garela kontuan izan behar dugu. Errealitate horren eraldaketa bera Euskal Eskola Nazionalaren bidean lerrokatzea dagokiolako Ikasle Antolakundeari. Horregatik, egun bizi dugun hezkuntza nahiz jendarte eredua bera aintzakotzat hartu beharko ditu, ahalik eta modu eraginkorrenean eraldaketa eragin dezan. Honela bada, IAren izaera eta jardunak horrelakoa izan behar duela erdiesten dugu: 3.1 IZAERA

Hiztegiak << ikaslea >> honela definitzen du; â&#x20AC;&#x153;ikasten ari dena, bereziki ikastetxe batean edo irakasle batengandik eskolak edo irakaspenak jasotzen dituenaâ&#x20AC;?. Ikusi bezala, hiztegiak nahiz hezkuntza prozesuak berak, izaera pasibo bat ematen dio ikasleriari; jakintzaren edo irakaspenen jasotzaile

Oinarri Ideologikoak

Ikasle Abertzaleak ikasle euskaldun, ezkertiar eta feministon antolakunde iraultzailea da.


besterik ez da. Eta honela, zapalduak gara, maila sozialean (sektore gisa) eta genero ikuspegian. Guk ikaslea subjektu aktibo gisa ulertzen dugu; maila guztietan, edukien nahiz pedagogiaren gainean erabakitzerakoan, eta baita heziguneen antolaketaz aritzerakoan ere. Baina, aldi berean, ikasleak ez gara norbanako soilak. Kolektibo bat gara, zapalketa bera ikasle guztiok berdin pairatzen dugulako. Horregatik Euskal Herriko ikasleok, ikasle gisa eta euskal herritar gisa, kolektibo bat osatzen dugu, problematika komun bat bizi dugulako. Horregatik, Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundea da, ikasleok osatzeaz gain, ikasleon eskubideak, hitza eta erabakien alde lan egiten duelako. Heziketa formalaren prozesuak ziklotan banatzen gaitu ikasleak, orokorrean laburrak eta bata bestearengatik ezberdinak direnak. Ziklo bakoitzean gainera, problematika zehatz bat bizi dugu, zikloaren eta adinaren ezaugarrien araberakoak izaten dena.

24

Problematika horiei aurre egiteko, kolektibo zapaldu eta subjektu gisa ikasleriaren joera borrokatzea izan da beti, ikasle mugimendua sortuz. Ikasle mugimenduaren ezaugarriez hitz egitean, berehalako erantzuna emateko duen gaitasuna aipa genezake. Horrek ere baditu bere mugak, ordea, aurrez hitz egindako zikloen ondoriozko eteteak eta borroken garapen osoa emateko zailtasuna, esaterako. Muga hauek gainditzeko tresna gisa kokatzen da antolakundea.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Ikasle antolakunde iraultzailea da, ikasle mugimendua belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu eta eguneroko errealitatea irauli eta beste eredu baterako oinarriak jarriko dituzten borrokei jarraipena eman nahi dielako. Borroka hauek epe luzeko ikuspegian kokatuz, berauen garapen osoa bermatzea du xede, eskola eredua errotik eraldatu eta Euskal Herrirako bestelako eskola proiektu bat eraikitzeko. Antolakunde ezkertiar iraultzailea da, antolakundearen eguneroko jardun praktikoa ikasleon eta ikasleriaren askapenerako garatzea helburu duelako. Askapen borroka horretan, norbanakoaren beharrak aintzakotzat hartuta kolektiboarenak gailentzen ditu, hau da kolektiboaren mesedetan lan egiten du. Honela, norbanako eta kolektibotik abiatuta, jendarte eraldaketan eragitenez, horretarako ardatz gisa klase zapalketaren gainetik, herri eta herritarren mesedetara egongo den hezkuntza proiektu bat aldarrikatuz; hots, Euskal Eskola Nazionala. Antolakunde abertzale eta independentista da. Euskal Herria ardatz baitu eguneroko borrokan; bizi duen zapalketa eta errealitate sozial,


kultural, linguistiko.... kontuan hartzen ditu. Beraz, Euskal Herritik Euskal Herriarentzat lan egiten du, Euskal Eskola Nazioanala marko propio eta burujabe batean izango delako posible. Ametsetako herri aske eta burujabeen munduan, eskubidea eta nahia delako. Honela, nazio zapalketaren gainetik Euskal Herriaren aitortza eta eraikuntzaren berme izango den hezkuntza proiektu bat aldarrikatzen du, hots, Euskal Eskola Nazionala Antolakunde feminista da. Balore feministetan oinarritutako praktika bat garatzen duelako, bai barne mailan nahiz kanpora begira. Honela, inposatutako genero rolekin hautsi eta norbanakoaren ahalduntzea du helburu, norbanakoaren nahiz kolektiboaren askapenetik lan eginaz, jendarte eraldaketan eraginez. Antolakunde euskalduna da. Eguneroko jardunean gure herriko hizkuntza hobetsi eta euskaraz bizitzeko hautua egin duelako. Antolakunde nazionala da. Euskal lurraldean aurkitzen diren hezkuntza errealitateak ezagutu eta eraldatzeko borrokatzen du. Hori garatzeko lurralde osoan antolatzea du helburu. Antolakunde ekologista da. Ingurugiroa eta natura errespetatzen ez dituzten neurriak salatu eta praktika ikuspuntu ekologistatik lantzen ditu.

25

Antolakunde internazionalista da. Herrien arteko elkartasun harremanak eraikitzen ditu, elkar-ezagutzaren bitartez elkarrengandik ikasi eta elkarrekin borrokatzeko helburuarekin. Antolakunde anitza da. Izaera edota jatorri sozial, ekonomiko, sexual eta kultural ezberdinetako ikasleak bere baitan jasotzen ditu, ikasleon eskubideen defentsa oinarri. Antolakunde askatzailea da. Kidegoaren nahiz ikasleriaren ahalduntzea bultzatzen du. Antolakunde sortzailea da. Helburuak lortzeko beharrezko tresna, eredu eta alternatibak sortzen ditu.

Antolakunde (auto)kritikoa da. Garatzen duen jardunaren inguruan etengabe hausnartu eta praktikak sortutako kontraesanak gainditzen ditu.

Oinarri Ideologikoak

Antolakunde eskola/hezitzailea da. Eguneroko jardunean hainbat esperientzia, gaitasun, balore eta gaietako jakintzen ikas-irakaspen gunea da.


3.2 JARDUNA Tresna gisa definitu dugu IA, EEN lortzeko bitartekoa da. Orain, bitarteko horren erabilera, hau da, antolakundearen jarduna da askatu beharreko gakoa. Puntu honetan zenbait gako aurkituko ditugu; guztien artean elkar-eragintza dagoen arren, banaka banaka landuko ditugu. 3.2.a Militantzia eredua Militantzia ereduaz hitz egiten hasi aurretik, militanteez edo norbanakoez mintzatu behar gara. Norbanakoaz hitz egitean Ikasle Abertzaleak antolakundeko militante bakoitzaz mintzo gara. Ezinbesteko gako gisa ikusten dugu militante bakoitzaren garrantzia bera ulertzea, azken batean, antolakundearen eredu izateaz gain, EENren bermea delako. Baina, aldi berean, militantea bera pertsona bat dela argi izan behar dugu, bere ezaugarri eta behar propioekin.

26

Lehenengo atal hau gehiago garatzen hasi aurretik kontuan hartu behar dugu antolakundean, gainontzeko mugimendu iraultzaileetan bezala, konpromiso maila ezberdinak eta formakuntza maila edo esperientzia ezberdinak aurkituko ditugula. Izan ere, helburu berdinak elkartzen gaituen arren, gutako bakoitzak aurrez egindako bideak aniztasun handia sortzen du. Aniztasun horren ondorioz, ezin dugu gutako bakoitzak egiten duen lan indibiduala berdin bezala ulertu. Gure bizi esperientziak -militantziak barne- gure izaera eta gure nortasuna eraikitzen duen heinean, bakoitzaren militantzia jarduna prozesu hezitzaile bat bezala ulertu behar dugu, EENren eraikuntzan bizi ditugun eta biziko ditugun esperientzia ezberdinek gero eta militante osatu eta koherenteagoak bilakatuko gaituzte. Horregatik, militantzia ereduaz hitz egiten dugunean ez dugu jardun politikoa burutzeko aukera bakar bezala ulertuko, ikasle norbanako bakoitzaren beharrak kontutan hartuko dituen militantzia eredua sustatuko dugu.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Zein da militantziaren funtzioa? Nola egin behar du lan? Zer egin behar du antolakundeak funtzio horiek bermatzeko? Euskal Herrian galdera hauek erantzun ugari izan dituzte, garai bakoitzeko testuinguru, helburu eta antolakundeen arabera eraikitakoak. Militanteak antolakundearen ezaugarri eta izaerak barnebildu behar ditu, eta, aldi berean, testuinguruaren araberako ardura eta jarrerak hartu behar ditu. Beraz, Ikasle Abertzaleak antolakundeko militantziak antolakundearen


izaera eta ezaugarriak barnebildu behar ditu. Ezaugarri hauek ez dira zurrunak, militantziaren garapenaren bidez eraldatzen joango dira. Hartu-eman honek jarraia eta bizia izan behar du. Militantziaren jardunak norberaren garapen eta askapen pertsonalerako balio izan behar du. Hortaz, ez dago militantzia eredu zehatz bat, bakoitzarena ezberdina delako. Edonola ere, antolakunde baten parte garen heinean, oinarri komun batzuen baitan eraikitako militantzia eredua izan beharko dugu. Urte luzez antolakundeak militantzia eredu zurrun eta tradizionala sustatu du. Hainbat alderdi positibo ikusi izan ditugun arren, hutsune handiak izan dituela ondorioztatu behar dugu. Bereziki gure barne hausnarketan gehien errepikatu dena sustatutako zurruntasuna izan da, bai barne mailan nahiz kanpora begira. Alde batetik, antolakundearen barruan militantzia eredu eta konpromiso maila ezberdinen errealitateei ez gara moldatu. Eredu bakarra eta estatikoa sustatu da eta maila ezberdinetako kideen arteko ezberdintasunak handiagotzera eraman gaitu. Bestetik, gainontzeko ikasle mugimenduarekiko urruntasuna mantendu izan dugu. Militante/ez-militante bereizketa oso era zurrunean egin izanagatik ikasle mugimenduarekiko gure funtzioa â&#x20AC;&#x153;dirigismoaâ&#x20AC;? dela ulertu dugu.

27

Hori dela eta, antolakundeak militantzia bera prozesu hezitzaile gisara ulertzen duen eta errealitate ezberdinak aintzat hartuko dituen militantzia eredua sustatu eta bizitzeko modu bat bezala 24 orduko jarrera militantea bultzatuko du. Honela, IAk militantzia ahaldun* bat sustatuko du, balore feministen jabe izateaz gain, ikasleria eta militantziaren eragiletza* ulertu eta praktikatuko duena. Ikasle antolakundea, gainera, militante askoren lehen eskola izaten da. Asko dira antolakundean saltseatzen, borrokatzen, alternatibak eraikitzen eta bere burua nahiz ingurukoak antolatzen ikasi dutenak beste gauza askoren artean. Horregatik, garrantzia berezia hartzen du militantzia eredu malgu eta integrala lantzeak, militantzia bera bizitzeko jarrera gisa ulertu eta bizi praktika bilakatu dezagun.

Ikasle Abertzaleak antolakundearen jarduna, ordea, militantziaz haratago dagoen zerbait bezala ulertzen dugu. Azken batean, militanteok ez dugu aparteko kolektibo bat osatzen, ikasle kolektiboko kide gara, partaide. Eta beraz, kolektiboaren baitan eta kolektiboarekin egin beharko dugu EENren eraikuntza. Jardun hau nola burutu behar dugun ulertzeko lehenengo gako batzuk argitzea garrantzizkoa da.

Oinarri Ideologikoak

3.2.b Lan metodologia


Ikasle kolektiboa zabala eta anitza da bere baitan. Joera eta maila ezberdinetako ereduak aurki ditzakegu. Orokorrean, ordea, hiru jarrera nagusitzen dira. Lehenengoa jarrera pasiboa litzateke. Kontzienteki edo inkontzienteki iraultzaren arra barruan izan arren, hau garatzen ez dutenena. Bigarrengoz, antolatuen jarrera legoke. Aurrekoak ez bezala, iraultzaren arra bizirik dutelako edo giroa gustatu zaielako, “saltseatzen” dutenen multzoa. Asanblada bateko kideena edo IAko militanteon kasua, esate baterako. Azkenik, antolatzaile direnen jarrera. Ikasle antolatuak izateaz gain, IAko militanteak kasu, iraultzaren norabidea markatzeko subjektu aktibo direnak. Aldi berean, ikasle kolektiboaren baitan hiru subjektu bereizten ditugu nagusiki, ezaugarri eta izaera propioa dutenak: ikaslea, ikasle mugimendua eta Ikasle Abertzaleak.

28

• Ikaslea: Ikasle kolektiboko kide bakoitza da, norbanakoa. • Ikasle mugimendua: Ikaslez osatutako mugimendu anitza dela esan genezake. Nagusiki inguratzen duen errealitatearen aurrean iraultza egitearen beharrizana sentitzen duen mugimendua dela ulertzen dugu, nahiz era, bestelako arrazoiengatik parte hartzen duen norbanakoz osatuta ere badagoen. • Ikasle Abertzaleak: Ikasle mugimenduan aurkitzen den antolakundea dugu, Euskal Eskola Nazionala helburu, bere eraikuntzaren alde borrokatzen duen eragilea.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Behin ideia hauek azalduta, IAren jarduna kolektiboan eta kolektiboarekin batera garatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, azken batean EEN ez baitugu soilik militanteok eraikiko, ikasle guztion parte hartze eta borrokak egingo du EEN posible. Ikasleon eskubideak errespetatu, gure heziketa integrala bermatu eta Euskal Herriaren mesedetara egongo den benetako hezkuntza eraldaketa dugu xede. Eta hori benetan erreala izango bada, ikasle guztiekin egin beharreko bidea da. Honela bada, eraikuntza kolektiboa da IAren jardunaren oinarria. Hau da, ikasleriak bere eskubideen defentsan eta egungo ereduaren eraldaketa helburu izanda eginiko borroka oro EENren eraikuntzan ezinbestekoak dira. Horregatik, ikasleriari aitortu diogun eragiletza gaitasunarekin eta azaldu berri ditugun jarrera eta subjektuak kontuan izanda, IAk eraikuntza kolektiboa burutzeko antolatzaile gisa jardun behar du, eta modu honetan, ikasleria antolatzaile izan dadin lan egingo du. Hau da, ikasleriari esparruak eskaini eta iraultzara lotzeko aukerak ireki behar dizkio, eta borroka horretan bere burujabetza sustatu. Azken batean, aurrez esan dugun bezala, antolakundeak tresna izan behar du eta ez helburu.


3.2.c Lokala / nazionala harremana Ikusi bezala, IAren jarduna militantzia eta kolektiboan kokatzen da. Ez dugu ahaztu behar, ordea, jardun guzti hauen garapena eta elkarren arteko harremana saretuta dagoela, hau da, ikastetxe bateko borroka alboko eskualdeko ikastetxe batekin konektatuta aurkitzen dela antolakundearen bitartez. Honela, alboko ikastetxeetatik hasita Euskal Herri osoraino zabaltzen den sarea da antolakundea. Elkar konektatuta egoteak funtzio zehatz batzuk dakartza, antolakundearen funtzioak direnak, ikasle mugimenduaren borrokak potentziatu eta Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan lerrokatzea, hain zuzen ere. Zentzu honetan garatu behar da beraz, lokala eta nazionalaren arteko harremana. Harreman hori nola garatzen den ulertzeko lehen pausoa maila lokaleko borroken garrantzia aitortzea da. Ikasleak heziguneetan kokatzen gara, berau da gure esparru naturala. Egunean 6 ordu inguru igarotzen ditugu bertan. Hezigunea da zapalketekin harreman zuzena izaten dugun lekua eta horregatik ikasleon egitekoa da zapalketei bertatik bertara erantzun eta alternatibak sortzea. Zapalketa horiek, ordea, modu ezberdinean pairatzen ditugu lekuan leku. Zentzu berean ulertu behar dugu alternatiben eraikuntza ere. Honela, ikasleok zapalketa berari modu ezberdinetara erantzungo diogun bezalaxe, errealitate bakoitzari egokitzen zaizkion alternatibak eraikiko ditugu.

29

Dena dela, argi izan behar dugu zuzenean edo zeharka, euskal ikasleon kolektiboak garatzen dituen borroka guztiek ekarpena egiten diotela EENri. Erantzun nahiz eraikuntza klabeetan kokatu, egunez egun egiten den borrokarik txikiena ere urrats berri bat da. Eta jakin badakigu, bidea urratsez urrats egiten dela.

Lokala kokatzen dugu, beraz, IAren jardun naturalerako gune. Antolakundeak lokalean ematen diren inposaketa nahiz alternatibak nazionalean salatu, potentziatu eta konpartitu beharko ditu. Esperientziak erakutsi digu, ordea, une jakinetan, sistema eta estatuek, zapalketa sistematikoen berrespen eta egokitzapenak egin behar

Oinarri Ideologikoak

Hori dela eta, IAren egitekoa, lehentasunez, maila lokaleko borroka hauek garatzea izango da. Horretarako beharrezko diren bitarteko eta tresnak jarriko ditu. Zentzu horretan, borroken sortzea eta gauzatzea bermatuko duen tresnarik eraginkorrena antolakundea da, eraketa eta militantzia delarik borrokei perspektiba eman eta zikloek dakarten eteteak gainditzeko bitarteko nagusia.


izaten dituztela. Horren adibide ditugu modu arbitrario eta absolutuan hartutako erabaki, erreforma nahiz prozesuen inposaketak. Inposaketa hauek, hezigune bakoitzaren mugak gainditzen dituzte maiz eta euskal ikasle guztioi eragiten digute. Kasu hauetan, IAren egitekoa zapalketa testuinguruan kokatu eta borroka abiatzea da. Inola ere ez, ordea, maila lokalean garatzen ari den borrokari gainjarriz, baizik eta ikuspegia zabalduz. Beti ez dira erasoak ordea. Eraikuntzaren parametroetan ere Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko zutabe diren proiektuak sortzen doazen heinean IAren egitekoa, hauetan parte hartu, sozializatu eta euskal ikasleon beharrizanen baitan kokatzea izango da. 3.2.d Komunikazioa

30

Orain arte komunikazioa oso modu itxian ulertu izan dugu. Komunikazioa plangintzekin lotu izan dugu, kartel eta pankartak jartzea edo esku-orriak banatzea azken finean. Gure burua igorle gisa definitu izan dugu, orain arte izandako gu eta haiek dikotomia elikatuz. Modu honetan, militanteak, informazioa dutenak eta hau baliatzen dutenak dira eta ikasleak, berriz, hartzaileak. Hartzaile pasiboak gainera. Komunikazioa, ordea, kartel hutsaletatik haratago doan zerbait izateaz gain, askotariko norabidea duen harremana dela ulertu behar dugu, ikasleen arteko hartu-emanean oinarritua. Honela bada, ikasle guztiak gara informazioaren igorle eta hartzaile.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Horrela ulertzen du IAk, beraz, komunikazioa eta bi mailatan kokatzen du bere garapena: barne eta kanpo mailan. â&#x20AC;˘ Barne komunikazioa: Nahiz eta kanpora begira egiten den komunikazio lanketa guztiak garrantzia berezia hartu izan beti, barne mailako komunikazio egoki bat eramatea ezinbestekoa da. Barne harreman egokirik gabe, ezin baita komunikazio estrategia egokirik garatu. Horrela bada, garrantzia berezia du eraketan egiten den transmisioa bidirekzionala izateak. Modu honetan, maila lokala eta nazionala harremanetan egoteaz gain, errealitatearen araberako irakurketak egin eta unean une beharrezko diren bitartekoak sortu daitezke. â&#x20AC;˘ Kanpo komunikazioa: Ikasleriari nahiz gainontzeko jendarteari begira oinarrizko egiteko bat du antolakundeak: Euskal Eskola Nazionalaren sozializazioa eta lanketa egitea. Ezinbestean komunikazio estrategia egoki baten baitan kokatuta garatu beharko dena.


â&#x20AC;˘ Baina helburuak ezin du izan ikasleriak Euskal Eskola Nazionala zer den jakin eta barneratzea soilik. Proiektuaren beharrizana ulertu eta bere sentitzea ere nahi dugu. Honela bada, ikasleriak aurrera daraman borroka txikienarekin ere, Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzaren parte dela sentitzea izan behar du komunikazioa estrategiaren ardatza. Hau da, eraikuntza kolektibo baten ideia da zabaldu behar duguna, ikasle bakoitza bertako subjektu bezala definitu eta elkarrekin, kolektibo bezala lan eginaz lortuko dugun garaipen gisa kokatu Euskal Eskola Nazionala. Horregatik, garrantzia berezia hartuko dute ikasle boterearen artikulazioak eta kontra eraikuntzaren aldarrikapenak. 3.2.e Baliabideak Gure jarduna behar den bezala garatu eta helburuak lortze bidean urratsak ematen joan gaitezen, unean uneko bitartekoen beharra izango dugu, bitarteko fisiko zein ideologikoak. Bitarteko hauek borrokak aurrera ateratzeko tresna gisa ulertu behar ditugu eta inola ere ez helburu bilakatu. Militantziak bitartekoak eskura izan behar ditu. Edonola ere, aurrez azaldutako ahalduntzearen ideiari jarraiki, lekuan lekuko beharren araberako bitarteko propioak sortzea bultzatuko dugu.

31

Aldi berean, bai nazionalean nahiz maila lokalean sortzen diren bitarteko guztiak, jarduna betetzeko egokiak badira, zergatik ez ikasle mugimendu edo ikasleriarentzat? Elkarrekin egin beharreko borroka da gurea, EEN denon artean eraikiko badugu bitartekoak ere konpartitzea eta denon eskura izatea dagokigu. Honela bada bitartekoak, bai fisiko nahiz ideologikoak, ez dira IAko kideen kontsumo indibidualerako erabiliko, ikasleriarekin modu kolektiboan baizik. Jakin badakigu ordea, borrokak aurrera ateratzeko bitartekoak sortzeak gastu bat eragiten duela bai nazionalean nola lokalean. Horregatik, ezinbestekoa izango da eskura ditugun mekanismoez gain autogestioan oinarritutako eredua garatzea.

Egun indarrean dauden hezkuntza sistema arrotzek, hezkuntzaren praktika modu jakin batean burutu behar dela pentsatzeaz bat, espazio zehatz batzuk markatu dituzte bere praktikarako. Maiz, gure heziguneak herri edo errealitatetik isolatzen diren eraikin zurrun eta isolatuak direnaren ideia txertatu digute.

Oinarri Ideologikoak

3.3 NON JARDUTEN DU IAk?


Heziketa, ordea, lau paretetatik haratago dagoen prozesu bat dela uste dugu. Hori dela eta Ikasle Abertzaleak antolakundearen jarduna heziguneetatik haratago, herrian eta herriarekin ere garatu beharko du. 3.4 NOREKIN JARDUTEN DU IAk? Ez gara kolektibo isolatu bat. Adin tartea eta eremua bera kontuan hartuz, gazteak gara eta hezkuntza komunitateko kide, hurrenez hurren. Ikaslea gazte da. Hezkuntzan kolektibo gisa zapalketa egoera bat bizi badugu ere, ikasleon kolektiboa gazteria den itsaso zabal horretan kokatzen da, adina, izaera eta ezaugarri zehatz batzuk konpartitzen ditugulako. Eta beraz, baita zapalketa komun bat ere. Hemen kokatzen dugu gazte mugimendua, sistemak daraman zapalketari aurre egin eta alternatibak eraikitzen dituen mugimendu gisa. Beraz, ikasle mugimendua, gazte mugimenduaren baitako borroka berezitu bat garatzen duen subjektu bezala ulertzen dugu, problematika propio bat bizi eta alternatiba zehatzak eraikitzen dituelako.

32

Edonola ere, ikasle eta gazte mugimenduaren arteko harremana ez da zurruna. Errealitate bakoitzaren arabera urrun edo hurbilago egongo bada ere, elkar eragin zuzena dago bien artean. Azken batean, aurrez esan bezala, ikasleak gazteak gara eta beraz, gazte problematika ere bizi dugu. Eta aldi berean, gazte guztiak ikasle izan ziren behin, denbora gehiago edo gutxiagoan baina ikasle azken batean. Horregatik, ikasle mugimendu sendo bat izatea garrantzizkoa da gazte mugimendu indartsu bat izateko.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Ezin ahaztu ordea, ikasleok hezkuntza komunitateko sektore bat osatzen dugula. Sektorerik zabalena eta zalantzarik gabe zapalduena. Egun hezkuntza prozesuan ikasleok ez dugu hitzik eta beraz, ezta erabakitzeko eskubiderik ere. Jakin badakigu ikasleon papera eta gainontzeko sektoreena ez dela berdina, eta maiz ez garela ados egongo. Baina argi dugu, benetako hezkuntzaren eraldaketa burutu nahi badugu eta praktika alternatiboak martxan jarri, gainontzeko komunitatearekin lan egin beharko dugula. Hemen kokatzen da hain zuzen ere hezkuntza mugimendua. Hezkuntzako eragile eta sektore ezberdinetako norbanakoek hezkuntza herritar eta euskaldun baten aldeko mugimendua osatzen dugu. Ezin ahantz dezakegu IAk Euskal Herrian kokatzen den subjektu politiko gisa, eraikuntzan eta askapen borrokan erantzukizuna baduela. Bide honetan egiten duen ekarpenik handiena EENren eraikuntza bera bada ere, unean uneko beharren arabera, ardurak hartu eta bestelako eragile sozial, sindikal nahiz politikoekin lan egin beharko du. Modu berean, IAk, munduko gainontzeko askapen mugimendu eta antolakundeekin harremanak landu beharko ditu, batez ere, ikasle antolakundeekin.


IKASLE ESTRATEGIA AURKIBIDEA

1. SARRERA 1.1 Euskal Eskola Nazionalaren bidean 1.2 “Itzartu” V. Kongresuko ondorioen balantzea 1.3 Egungo Euskal Herriaren argazkia 1.3.a Politikoa 1.3.b Soziala 1.3.c Hezkuntza 1.3.d Gazteria eta Gazte Mugimendua 1.3.e Ikasleria eta Ikasle Mugimendua

33

Oinarri Ideologikoak

2. IKASLE ESTRATEGIA 2.1 Kokapena 2.2 Helburuak 2.3 Ildoak 2.3.a Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoa 2.3.b Euskal Herria eraiki ildoa 2.3.c Barne ildoak 2.4 Subjektuak 2.5 Funtzioak 2.6 Harremanak 2.6.a Euskal Herrian 2.6.b Nazioartean 2.7 Borroka moldeak


1. SARRERA 1.1 EUSKAL ESKOLA NAZIONALAREN BIDEAN Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzian Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundearen helburu estrategikoa zein den definitu dugu: Euskal Eskola Nazionala (EEN), hau da, eskola euskaldun, ezkertiar eta feminista. Gainera, hezkuntza eraldaketa eragin eta Euskal Herria eraikitzeko bidean duen garrantzia azpimarratu dugu. Gaurko egunez egokitzen zaiguna EEN egikaritzeko urratsak ematea dela argi dugu. Hori dela eta, aurrera egin dezagun, ikalse antolakundeak eredu eta tresna eraginkorra izan beharko du.

34

Gailurrera heltzeko, ordea, ez da aski meta markatu eta indartsu egotea. Bidea ere irudikatu beharra dago, erronka txikiak eta handiak, tramu malkartsuak, deskantsu uneak...eta ondo antolatu. Gurea ez baita lasterketa bat, bide luze bat baizik. Urrats txikienaren balioa gutxietsi gabe, gailurrerako bidean garaipen txikiak lortzen joango gara. Bidean ahalik eta ikasle gehiena batu eta elkarrekin jorratu dezagun bidea, atseginagoa, errazagoa eta aberatsagoa izan dadin. Horregatik, perspektiban kokatu eta datozen urteetarako bidea marraztea dagokio Ikasle Estrategiari, Euskal Eskola Nazionalaren utopia errealitate egin dezagun. 1.2 ‘ITZARTU’ V. KONGRESUKO ONDORIOEN BALANTZEA

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Gure antolakundea etapaz etapa joan da bere bidea eraikitzen. Unean uneko errealitate eta behar nahiz aukeren gainean EEN eraikitzeko estrategiarik eraginkorrenak diseinatu nahi izan ditu. 2007Ko abenduaren 15ean, Altsasun burutu zen V. Kongresuan hain zuzen ere, honela genion: “ …ikasle borrokak honaino ekarri gaitu eta orain aurrera begiratzeko garaia da. Burua altxatu eta gure bide nekaezinaren oztopoak eta aukerak begiztatzen ditugu, jorratu beharreko bidea marrazteko garaia da....”. Burua altxatu genuen orduan eta hezkuntza esparruan proiektu zehatzak garatzeko aukera berriak sortzeaz bat, hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko itxaropenez beteriko momentua zela jabetu ginen. Euskal Herriko Hezkuntza Komunitatearen kontsentsuz sinaturiko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa oinarri, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea aldarri izateari utzi eta proiektu erreal gisa jaiotzera zihoazen.


Baina aldi berean, hezkuntza sistema arrotzetako agintariak, ikasleria infantilizatu, sumiso eta akritikoa bilakatzea helburu zuen estrategia martxan jartzen ari zirela ohartu ginen. Pedagogia eredu atzerakoiekin nahiz ikasleriaren eskubide eta betebeharrak definitzen zituzten araudiekin ikasleon arteko konpetibitatean eta indibidualismoan sakontzea zuten helburu. Ikasleok berezko dugun iraultza egiteko grina eta eredu atzerakoiak iraultzeko ahalmena itzali nahian. Horregatik, â&#x20AC;&#x2DC;Itzartuâ&#x20AC;&#x2122; Kongresuan, EEN eraikitzeko gako ziren bi helburu taktiko definitu genituen: Hezkuntza Sistema Nazionala (HSN) eraikitzea eta Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea (ISI). Lehenari dagokionez, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea paperetik errealitatera eramatea eta Eskolak Euskalduntzea bera, ezinbesteko egiteko bezala markatu genituen. Momentu historiko baten atarian aurkitzen ginen, proiektuak aurrera ateratzeko eragile eta sektore guztiok konpromisoa hartu eta elkarlanean ari baikinen. Ikasleok historia horren partaide izan behar genuen, eta izan gara. Bigarrenari dagokionez, berriz, ezinbesteko egitekoa zela ulertu genuen. Benetako eraldaketa eragin eta gure eskola eredu propioa eraikiko bagenuen, ikasleriak subjektu iraultzaile izan behar zuen. Horregatik, ikasle boterea artikulatu eta erasoei aurre egitea erabaki genuen lehentasunez. 2012. urtean, VI. Kongresu Prozesu honen hastapenetan, â&#x20AC;&#x2DC;Ikasleon Talaiatik, egoeraren azterketaâ&#x20AC;&#x2122; txostenarekin batera, berriz ere burua altxatu eta atzera begiratu dugu. Azken bost urte hauetan, Altsasun markaturiko ildoetan urrats nabarmenak eman direla baloratzen badugu ere, definitutako erronkak bere osotasunean bete ez direla ondorioztatu dugu.

35

Ikasleria Subjektu Iraultzaile helburua berriz, hezkuntza proiektuen aldean, bigarren maila batean utzi genuela uste dugu. Borroka hau garatzeko mugak izan ditugula nabarmena da, ez baitugu asmatu ikasleriaren baitan subjektu izaera eta iraultzarako dugun gaitasun eta arduraren ideiak lantzen.

Ikasle Estrategia

HSNren ildoari dagokionez, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatearen proiektuak bere horretan jarraitzen dute gaur egun. 2007an hartutako erabakia testuinguruaren gainean hartutakoa dela argi badugu ere, proiektuetan buru-belarri aritu ginela deritzogu. Denborak aurrera egin ahala hainbat faktore direla eta proiektuak ez aurrera ez atzera geratu direnez, ikasleok iparrik gabe geratu gara. Gainera, inposaketez beteriko garaiak izanda, Hezkuntza Komunitatearen batasuna disolbatuta agertu izan zaigu eta honek, erantzun bateratuak artikulatzeko nahiz alternatibak garatzeko zailtasunak areagotu ditu, maila nazionalean nahiz lokalean.


Markaturiko erronkak guztiz bete ez badira ere, helburuetan sinisten jarraitzen dugu. EEN errealitate egingo badugu, ezinbestekoa izango da HSN izatea. Ezin dugu, ordea, gure esku bakarrik ez dauden proiektuak aurrera ateratzeko ardura gure gain hartu, proiektuak hezkuntzako eragile nahiz hezkuntza mugimenduaren jardun kolektiboaz soilik eraikiko baitira. Bide horretan, antolakundeak hauen alde lan egingo du; beharra azaleratu, aldarrikapena sozializatu, eraikuntzan parte hartu... baina antolakundeko militanteok Euskal Eskola Nazionala izan behar dugu egiteko eta meta nagusi. Maila berean Ikasleria Subjektu Iraultzaile ezinbesteko helburu izaten jarraitzen duela argi dugu, baina benetako lehentasuna hori nola egin askatzea dela deritzogu. Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea ezinbesteko helburua izaten jarraitzen duela argi dugu, baina benetako lehentasuna hori nola egin askatzea dela deritzogu. Atzera begiratzea ez da aski, ordea. Ireki berria zaigun garaiaz jakitun izanda, bertan eragiteko dugun arduraz kontziente izan eta praktika erreal eta eraginkorra garatu behar dugu. 1.3 EGUNGO EUSKAL HERRIAREN ARGAZKIA 36

Euskal Herriaren argazki osatua egiteko ezinbestekoa da hainbat arlori begiratzea, arlo bakoitzak egoeran egiten dituen ekarpenak ulertuz osatzen baitugu testuinguruaren argazki osoa. 1.3.a Politikoa

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

â&#x20AC;&#x2DC;Talaiatikâ&#x20AC;&#x2122; dokumentuan argi azaldu bezala, ziklo politiko berri batean aurkitzen gara, non herri ekimenez Euskal Herria subjektu politiko gisa aitortu eta autodeterminazio eskubidearen errespetua oinarri izango duen egoera baterako jauzia eman nahi den. Horretarako, gatazkaren konponbiderako lerroan Prozesu Demokratikoa izenez ezagutzen den prozesua ireki bada ere, gaurdanik gauzatzen den nazio eraikuntzak garrantzi berezia hartzen du. Maila berean kontuan hartu behar ditugu Frantziar nahiz Espainiar Estatuan ematen ari diren egitura juridiko-administratiboen inguruko eztabaidak. Marko honetan, bi estatuen baitako egitura eta lurralde antolaketa mahai gainean dauden honetan, herri gisa dugun hitza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta borrokatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da. 1.3.b Soziala Krisian aurkitzen garela behin eta berriz entzuten badugu ere, krisian dagoena sistema kapitalista patriarkala dela inork gutxik aitortzen du. Honela, egoera hau gainditzeko asmoa adostu eta saltzen dituzten


politikak eskubide sozialen lapurretan urrats bat gehiago direla argi izan behar dugu. Murrizketen izenarekin inposatzen ari diren erreformek herriaren bizkarrera bota nahi dute krisiak sortu duen zulotik ateratzeko ardura. Agerikoa da egoera honek dakarren oinarrizko eskubideen urraketa eta bizitza duin bat garatzeko ezartzen dituen mugak; nabarmena den bezala herritarron haserrea. Azken hiru urteotan euskal gehiengo sindikal eta sozialak deitutako bost Greba Orokorrak dira horren isla. Horregatik, eraldaketaren aldarria da lau haizetara zabaldu eta oihartzuna hartu behar duena. Eraldaketa oso bat, Euskal Herria eta euskal herritarron beharrak aintzakotzat hartuko dituena eta egoera gainditzeko politika eta ekimen eraginkor eta ezkertiarrak martxan jarriko dituen kontraboterea izango dena. 1.3.c Hezkuntza Hezkuntzari dagokionean, autokritika egin behar dugu, ezer gutxi baitakigu Euskal Herri Kontinentaleko nahiz Frantziar Estatuko hezkuntzako egoera orokorrari buruz. EEN eraikitzeko estrategia nazionala garatu ahal izateko ezinbestekoa da Euskal Herri osoko egoera kontuan hartzea. Beraz, hutsune hau konpondu behar dela deritzogu. Espainiar Estatuaren aldetik erreforma eta inposaketen garaian aurkitzen garela esan genezake. Azken bi urte hauetan lau lege dekretu adostu eta aplikazio bidean jarri dituzte. Eta noski, aurrez azaldu ditugun joera politiko eta asmo merkantilistei erantzuten diete denek. Aurrerantzean ere eraso gehiago etorriko direla aurreikusi behar dugu, ez baita kasualitatea gobernu arrotzek hezkuntza beraien interesak defendatu eta gorpuzteko baliatzea. Aspaldikoa den estrategia da hori eta argi ikusten da bete betean aurrera ateratzeko asmoa dutela.

37

Horregatik, garrantzi berezia hartzen du hezkuntzatik bertatik ere burujabetza aldarrikatzeaz bat alternatiba propioak eraikitzeari ekiteak. Benetako eraldaketa eman nahi badugu, eraso hauek aurreikusi eta aurre egiteaz bat, gure erritmoak markatu eta proiektu nahiz praktika erreal eta eraginkorrak martxan jartzea lehentasunezko egitekoa izango da.

Sistemak beti izan du bere jomugan gazteria. Belaunaldi berrien gaineko kontrola eta zapalketa gazteria ondo lotuta izateko mekanismoa izan da beti. Horren isla da azken urteetan gazteriak eta gazte mugimenduak pairatu dugun errepresio eta erasoaldi bortitza.

Ikasle Estrategia

1.3.d Gazteria eta Gazte Mugimendua


Gazteria ez da bere horretan besoak gurutzaturik gelditu, ordea, Gazte Mugimenduko norbanako eta eragileok sistemaren aurka batera ekiteko beharrak bultzatuta, elkarlanean oinarritutako lan egiteko filosofia berri bati ekin diogu. Ezin aipatu gabe utzi garai berrietarako Ezker Abertzalearen gazte antolakunde berria sortu dela. Ziklo politiko berrian Gazte Mugimenduaren baitan Ernai Gazte Antolakundea sortu da. 1.3.e Ikasleria eta Ikasle Mugimendua Ikasle Mugimenduak zikloak bizitzen dituela badakigu, eta testuinguruaren arabera goranzko edo beheranzko joera izaten duela. Bolognaren aurkako borrokan gailurra jo eta erantzun fasetik eraikuntzara salto egin genuenetik Ikasle Mugimendua aktibo mantendu eta borrokak pizteko zailtasunak izan ditugula nabarmena da.

38

Eraikuntzako klabean kokatzen den jarduna burutzeak ordea, IAren jarduna maila lokalean eta egunerokotasunean kokatzera eraman gintuen. Horregatik azken urteetan ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta fakultateetako errealitatearen araberako borroka praktiko eta errealak aktibatzeko ahaleginean aritu gara. Gaurko egunez, ahaleginen horren kimu txikiak ikusten hasiak gara. Belaunaldi berrien freskotasuna eta gogoa, egun bizi dugun hezkuntza ereduaren agorpena eta erasoaldi etengabeak Ikasle Mugimendua aktibatzeko arrazoi izaten ari dira. Hori dela eta ikasle antolakundeak egiteko garrantzitsua du esku artean: olatu txiki hauek benetako uholde bilakatzen direla bermatzea, eraldaketa zoko guztietara zabaltzea eta EEN eraikitzea.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

EEN dugu helburu eta ikusi berri dugun Euskal Herriko argazkiaz jakitun, ikasle antolakundeak egin beharreko bidea zein den definitzea besterik ez zaigu egokitzen, hori izango da Ikasle Estrategia.


2. IKASLE ESTRATEGIA 2.1 KOKAPENA Ikasle Estrategia Euskal Eskola Nazionala egikaritzeko bide orria dela azaldu dugu. Hala ere, bide orri hori marrazten hasi aurretik garrantzizkoa da egiten dugun jardunak zeri erantzuten dion adostea. Ikasle antolakundearen jardunak hiru esparru nagusitan eragiten du: ikasle problematikan, hezkuntza arloan eta Euskal Herriaren eraikuntzan. 2.1.a Ikasle problematika IA ikaslez osatuta dagoen antolakundea dela definitu dugu Oinarri Ideologikoetan eta beraz, bere jarduna nagusiki ikasleriari zuzentzen zaio. Hori dela eta, ikasleok norbanako bezala eta kolektibo zapaldu bateko partaide gisa ditugun problematika eta eskubide urraketak egunerokotasunean eta lokalean landuko ditugu. Ikasleok hartu behar dugu gure burua askatzeko gidaritza eta hezkuntzan nahiz jendartean dagokigun subjektu aktiboaren papera.

39

Honela bada, sistemak garatzen duen zapalkuntzaren gainean ikasleriaren askapen eta ahalduntze lana da antolakundearen egiteko nagusietako bat. 2.1.b Hezkuntza Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzian argi asko definitu dugu ikasleon beharrak nahiz Euskal Herriarenak aseko dituen eskolak, euskalduna, feminista eta ezkertiarra behar duela izan. Berau egikaritzeko hezkuntza ereduaren eta heziguneetan erroko eraldaketa da ikasle antolakundeko kideok egingo duguna. Zentzu horretan, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntzan ikasleon jardunak ere ekarpena egingo du, Hezkuntza Komunitatea osatzen duten beste sektore guztiekin batera.

Ikasleok hezkuntzan bizi dugun errealitatea ez da egoera isolatua. Euskal Herriak bizi duen ukazio eta zapalkuntzak eragin nabarmena du. Horregatik, aurreko bi eragin esparruekin bezala, gure herriaren askapen eta eraikuntzan urratsak ematen laguntzeko ardura ere badaukagu.

Ikasle Estrategia

2.1.c Euskal Herria


IKASLE PROBLEMATIKA

HEZKUNTZA

EUSKAL HERRIA

aipaturiko hiru esparrutan, IAren jarduna.

2.2 HELBURUAK 40

Euskal Eskola Nazionala eraikitzea azken helburu gisa kokatzen badugu ere, jakin badakigu bidean meta batzuk jarri behar ditugula, urratsak emateaz gain, jorratzen ari garen bidea bera baloratu ahal izateko hain zuzen ere. Azken batean, Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza, hitz hutsetan utopia bat besterik ez baita. Hala ere, egunez egun egi bilakatu dezakegun utopia da. Hori dela eta eguneroko lanarekin nora heldu eta zer lortu nahi dugun definitzea garrantzitsua da.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Helburu hauek markatzeko, ezinbestekoa da testuinguruan kokatu eta antolakundeak dituen egitekoak argi izatea, hauen arabera helburu batzuk lehenetsiko baititugu. Honela bada, gaurko egunez, datozen urteetan ondorengo lau helburuak lortze bidean kokatu behar garela ondorioztatzen dugu. â&#x20AC;˘ Euskal Eskola Nazionalaren bidean praktika errealak martxan jartzea: Biharko egunaren edo inoren zain egon gabe, ikasleok beste eskola eredu baten aldeko eraikuntzako praktika errealak martxan jartzen hasi behar dugu. Euskal Herriak eta ikasleok ditugun beharrak aseko dituen alternatiba erreal eta eraginkorrei heldu eta gauzatzea da proposatzen dena. Modu honetan, eraikuntzarekin aurrera eginez, egungo hezkuntza eredu arrotzen eraldaketa eragin behar dugu, EEN, ideia hutsetik haratago, praktikaren bitartez sakontzeko. â&#x20AC;˘ Hezkuntzako erasoaldiari aurre egitea: EENren bidean aurrera egitea ekidin eta atzerapauso izan daitekeen inposaketa


zentralista nahiz merkantilisten garatzea eragotzi behar dugu ikasleok. Baina baita ikasleon aurkako erasoen aurrean erantzun ere. Gure eskubideen urraketan sakontzea eta ikasle borroka etetea helburu duten estrategien aurrean ikasle harresia eraiki behar dugu. â&#x20AC;˘ Ikasleria Subjektu Iraultzaile: Ikasleriak subjektu denaren ideia barneratu eta bere praktika eraldaketa gauzatzeko motor dela sinestea eta praktikan jartzea da helburua. Hemen bi azpi helburu bereizten ditugu: Ikasleriaren ahalduntzea lantzea. Ikasle burujabe, kritiko, iraultzaile, sozial eta askeak hezteaz bat, ikasleriak jarrera antolatu eta antolatzailea izatea. Hainbat arlotan landu beharko dugula aurreikusten dugu, barne mailan militantzia eta egitura guztiarekin eta kanpora begira, ikasleriarekin. Ikasle boterea artikulatzea. Eguneroko praktika eragiletzaren ideian oinarrituta garatzea eta kontrabotereak eraikiz ikasleriaren hitza eta indarra artikulatzen joatea. â&#x20AC;˘ Euskal Herriaren askapen eta eraikuntzan ikasleria eta Ikasle Abertzaleak parte aktibo izatea: EENrekin egin bezala, gaurdanik Euskal Herri aske eta burujabe baten eraikuntzan urratsak ematea da helburua. Helburu honen baitan barnebildu beharko genituzke eraldaketa sozialaren bidean indarrak batu eta eragiteko IAk duen ardura eta gatazkaren konponbidean egiten duen ekarpena.

41

2.3 ILDOAK Aurrez markatu ditugun helburuak garatu eta lortzeko ordea, ildoak diseinatzea ezinbesteko egitekoa da. Nola lortuko dugu, bestela, helburuak betetzea? Hori da ildoaren egitekoa, azken helburuak eskuratzeko praktikan gauzagarria den bidea diseinatzea. Hau horrela, antolakundeak hiru ildo jorratu behar dituela ikusten dugu: Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoa, Euskal Herria Eraiki ildoa eta Iraultzaile Eskola (Barne ildoa). Hirurak garrantzitsuak direla dakigun arren lehentasuna Ekin ildoak izango du, helburu estrategikoa den EENri zuzenean erantzuten dion ildoa delako. Beraz, beste ildoak bideratuko ditu eta lehentasunak onen arabera markatuko dira.

Ildo honen helburua, izenak ongi adierazten duen bezala, gaurdanik inoren ez ezeren zain egon gabe EEN egikaritzen hastea da.

Ikasle Estrategia

2.3.a Ekin Euskal Eskola Nazionalari


Txikitasunetik, hau da, maila lokaletik, errealitatean egingarriak diren praktikak martxan jartzea eta bertatik bertara hezkuntza eraldaketa eragitea. Modu honetan EEN utopia hutsa izatetik, beharrezko proiektu bilakatzeko egingo dugu indar. Helburua hau izanik, ildo estrategikoa dela ulertzen dugu, eta estrategikoa den heinean, iraunkorra. Hau da, antolakundeak modu konstantean garatu beharko du, ildoaren beraren garapenerako unean uneko beharrezko dinamika, egiteko, borroka, tresna eta bitartekoak luzatuz. Abiarazitako borroka orok alternatiba baten beharra dakar, era berean alternatiba horiek ondorio batzuk izango dituzte eta ondorio horiek beste testuinguru batetara eramango gaituzte. Testuinguru batetik bestera heltzeko zer nolako alternatibak abiarazi nahi ditugun hausnartzean, etsaiak bidean abiarazitako eraso puntualei soilik erantzutea saihestuko dugu, hainbatetan hauek aurreikusiaz.

42

Ekin ildoaren baitan beraz, bi egiteko nagusi ikusten ditugu. Bata alternatibak eraikitzea eta bestea erasoei erantzutea. Baina adi! Ezin ditugu lan berezitu bezala ulertu. Aipatutako bi egiteko hauek, txanpon beraren bi aldeak direla ulertzen dugu eta, beraz, helburu berari erantzuten dietela: gutxinaka gutxinaka, herriz herri Euskal Eskola Nazionalaren ideia zabaldu eta berau erakitzen hastea.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Alternatibak eraiki Azaldu bezala, Ekin ildoaren mamia gaurdanik EEN eraikitzeko praktikan oinarritzen da. Honek, ezinbestean, gure betiko borroketan urrats bat gehiago ematera garamatza. Hau da, egun inposatzen diren eredu arrotzen gaineko salaketa eta konfrontazio hutsetik, ofentsibarako saltoa da proposatzen duguna. Ikasleon jakintza eta indarra baliatuz eraldaketa eragin nahiz proiektu errealak eraikitzea. Eta hori guztia autogestioa oinarri izanda, hau da, hezkuntzaren ardura eta kudeaketa gure eginda. Azpi ildo honek hiru hankaren gainean oinarritu beharko du bere jarduna. Ezin dugu alternatibarik eskaini egungo errealitatearen inguruko irakurketa ahalik eta egokiena osatu aurretik. Beraz, ingurua AZTERTU beharko dugu lehenik eta behin, gero errealitate hori ASTINTZEKO. Astintze horrek, ordea ez du zentzurik izango proiektu berriak SORTZEN ez baditugu. Banaka ulertu ditzakegun arren, eta beren baitan indarra badute ere, hiruak uztartu ezean ezingo dugu benetako alternatibarik eraiki. â&#x20AC;˘ Aztertzen: Ezertan hasi baino lehen non eta zein egoeratan gauden aztertu behar dugu, hori jakindakoan erabaki ahal izango baitugu zer dagoen ondo eta zer gaizki, eta gaizki dagoen hori zein modutan alda dezakegun.


â&#x20AC;˘ Astintzen: Egunerokotasunean irudikatzen den normaltasun egoerarekin hautsi beharra dugu. Hezkuntza eredu mekaniko honek sistematizatu egiten gaitu, programatu egiten du heziketa. Eskema zehatz batzuk ezarri eta honen gainean antolatzen dute dena. Hori da zalantzan jarri eta astindu beharrekoa. Egungo errealitatea zalantzan jartzea beharrezkoa da.

â&#x20AC;˘ Sortzen: Bestelako eredu bat aldarrikatu dugu orain arte. Gaurtik aurrera berau eraikitzera joko dugu. Iniziatiba hartu eta heziguneetan, klasean bertan gauzagarriak diren dinamikak sortzea izango da gure egitekoa. Ikasleok dugun indarra eta jakintza baliatuz proiektu eta praktika errealak sortu eta martxan jarriko ditugu. Edonola ere, aztertzen, astintzen eta sortzen ez dira linealki ulertu behar, etengabe eta modu iraunkorrean egin beharreko lanak direlako. Hau ongi ulertzeko, ondorengo eskema egin da: Aztertzen ...

...

43

Sortzen

Astintzen

ď&#x201A;ˇ Erasoei erantzun Azpi-ildo hau oso garrantzitsua dela uste dugu. Oinarri Ideologikoetan identifikatu ditugun zapalkuntzetatik eratorritako kanpo-erasoei unean une erantzutea da azpi-ildo honen helburua. Hemen kokatuko genituzke esaterako, ikasle batek bizitako eraso sexista bat, Hezkuntza erreformak edota ikaskide baten etxe-kaleratzea. Hala ere, Alternatibak Eraiki azpiildoa izango da gure lehentasuna.

Helburua, erasoaldia baldintzatu nahiz geldiaraztea izango bada ere, ezin gara erantzun hutsean geratu, ez baita hori gure meta. Inork ez dio Euskal Eskola Nazionala eraikitzeari ekingo guk egiten ez badugu.

Ikasle Estrategia

Euskal Herriko argazkian ikusi dugun bezala, hezkuntzaren baitako erreforma eta erasoaldian murgildurik gaude eta aurrera begira jarrita ere, gehiago etorriko direnaren aurreikuspena egin dezakegu. Horregatik, inposaketa edo atzerapausoen aurrean erantzuna eman eta aurre egitea antolakundearen jardun nagusietako bat izango da.


Horregatik, erantzun oro EKIN ildoa elikatu eta indartzeko bidean urratsak ematen laguntzeko baliatu beharko dugu. Ekin ildoa, EENren aldeko eraikuntza ildoa izanik, erabat integrala dela ulertzen dugu. Hau da, eskola euskaldun, ezkertiar eta feminista baten alde egin daitezkeen borroka guztiak barnebiltzen dituen ildoa da. Beraz, hezigune bakoitzeko errealitatea eraldatzeko martxan jarriko den praktika oro barbebilduko du ildo honek. Honela, estrategia politiko honek behar bezalako fruituak eman ahal izateko, komunikazio estrategia oso eta eraginkor bat behar du. Komunikazio plan hau Kongresu Prozesua amaitu ostean diseinatuko dugu. Ido honen baitan bost lan lerro konkretu proposatzen ditugu, maila lokaleko borrokak bost lan lerro hauen baitan garatzeko hain zuzen ere.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

44

ď&#x201A;ˇ Eduki propioak eraiki: Eredu hegemonikoa bazterturik eta kolektibo zapalduen ikuspegitik, Euskal Herria subjektu gisa aitortuko duten edukiak aldarrikatu eta sortuko ditugu. Euskal Herriko historia eta kulturaren transmisioa nahiz eraldaketa bermatuko dituzten edukiak hain zuzen ere. Horrez gain, tokian tokiko eduki herrikoiak barnebildu eta lantzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Izkutuan gelditzen den herri jakintza argitara atera eta aitortzea alegia. Bestetik, herritarron garapen integralarekin batera, Euskal Herriaren garapen eta eraikuntza sozial, politiko, ekonomiko, kultural, zientifiko nahiz artistikoa bermatu eta sustatuko duen jakintza eta arloen lanketa bultzatu nahi dugu Pedagogia askatzailea eraiki: Hezkuntza prozesuak, pertsonak askatzeko bidean, hauen ahalduntzea bideratu behar du. Horretarako subjektu aktiboak sortuz, irakasle-ikaste prozesuak alde batera utziz eta elkar hezten garen harremanetan sinestuz. Inork ez dio inori irakasten, inor ez baita ezagutzaren jabe, autoritate figura oro deuseztatuko da. Norbanako bakoitzak bere ezagutza propioa sortuko du guztien artean ematen den elkarrekintza horretan; denek elkar heziko dute, elkarrizketa oinarri izanik. Bestetik, pertsona bakoitza bere bizi-proiektuen jabe izateko eta proiektu kolektiboetan partaide izateko gaitasunetan modu kontzientean trebatuko duen eskola da. Norberaren zein taldearen adimenaren eraikitze askea lortu nahi dugu, eraldaketa pertsonaletik gizartearen eraldaketa bermatuz eta argi izanik norbanakoa bere inguruko errealitateaz eta munduaz kontziente izanik soilik ulertu daitekeela eraldaketaren egitea. Horregatik diogu hezkuntzaren eginkizuna ez dela soilik pertsonen garapena bultzatzea, eginkizun sozial eta politikoa ere badu honek. Hezigune euskalduna eraiki: Euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta gorpuzteko baldintzak sortzea izango da lan lerro


honetan proposatzen duguna. Edukietatik hasi eta hezigunearen funtzionamendu eta errotulazioraino, ikasle, hezitzaile eta langilegoaren lehen hizkuntza euskara izatea eragin behar dugu. Euskalduntzea bermatuko duten hizkuntza politiken alde egitea gure lana izango da. Partaidetzan oinarritutako eskola eraiki: Egungo hezigunearen egituraketa hierarkiko eta anti-demokratikoa eraldatu, parte hartzea bermatu eta sektore guztien hitza eta eskubideak aintzakotzat hartuko dituzten ereduak sortzea da lan lerro honetan proposatzen duguna, bereziki ikasleon eskubide demokratikoak aitortu eta hitza artikulatzeko bitartekoa eta medio berriak eraikitzea. Ikas baldintza duinak eraiki: Ikasle guztiok ikasketak ikas baldintza duinetan garatzeko aukera izatea da lan lerro honek barnebiltzen duena, baita ikasleon praktiken bidezko prekarietate egoera guztien amaiera ere. Eremu batzuetan ikasle presoak daudela jakinik, eremu horretako kideek eztabaidatuko dute egoerari bide nola eman, Ikasle Estrategiaren itzulpena eremuetara egitean. Nahiz eta lan lerroetan kokatuta ez agertu, ezin ditugu inola ere Oinarrizko Hezkuntza Akordioa oinarri izanda, Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitze bidean zutabe diren proiektu herritarrak ahaztu. Oraingo honetan, ordea, ez dugu ikasle antolakundearen lehentasunezko egiteko gisa ikusten hauek garatu eta sozializatzeko ardura, aurreko kongresuko ondorioen balorazioan azaldutako arrazoiak direla medio.

45

Proiektu hauek berdefinitzen ari dira momentu honetan; ikasleok, aipatutako bost lan lerroetan lan eginez proiektu hauen lurrartze pista eraikitzen ari garela ulertu behar dugu. Hori izango da gure ekarpenik eraginkorrena. Edonola ere, datozen urteetan dinamika eta apustuak berreskuratuko direla uste dugunez, IAko militanteok etorriko diren dinamika berrien aldeko indarra egin beharko dugu eta Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoaren baitan modurik egoki eta eraginkorrenean kokatu beharko ditugu.

Oinarri Ideologikoak ponentzian argi azaldu dugun bezala, IAk ere Euskal Herriaren askapen eta eraikuntza borrokan badu ardurarik. Hori dela eta ildo honen helburua Euskal Herriaren aldeko borrokan antolakundea, eta beraz, militantzia, parte aktibo izatea da, beharrezko

Ikasle Estrategia

2.3.b Euskal Herria Eraiki ildo ez-iraunkorra


urratsak ematen lagundu eta eragin dezagun. Ildo hau taktikoa dela ulertzen dugu, testuinguru politiko, sozial, ekonomiko nahiz kulturalaren arabera zabaltzen diren abagune eta proiektuen araberakoa baita. Eta beraz, taktikoa den heinean, ildo ez iraunkor bezala landuko dugu. Hau da, abagune bakoitzaren aurrean gure indarrak neurtu eta zein ekarpen egiten dugun baloratu beharko dugu. Honela bada, unean une, Ekin ildoarekin batera eta ikasle ikuspuntu batetik, Euskal Herriaren eraikuntzan urrats garrantzitsu diren dinamika eta ekimenak garatu beharko ditugu. Zentzu honetan, egoera koiunturalei erantzuna ematea ere badagokigu. Herri mailan gure oinarri ideologikoekin bat datozen baina ikasle problematikatik haratago eman daitezkeen borroka ezberdinak ere hemen kokatzen ditugu. Ildo honen baitan ere maila lokalean nahiz nazionalean landu beharrekoak diren hiru lan lerro bereizten ditugu. â&#x20AC;˘ Nazio eraikuntza: Gaurdanik biharko Euskal Herria eraikitzea helburu duten dinamikak barnebiltzen dira lan lerro honen baitan, arloz arlo nahiz eremuz eremu egin daitezkeenak. Orain arte nazio eraikuntza proiektu nazionalei atxiki izan diegun egitekoa izan da, baina auzoan nahiz herrietan egiten diren dinamika edo proiektu lokalak ere Euskal Herriaren eraikuntzan garrantzi bereko borrokak direla ulertu behar dugu, gure ereduaren eraikuntzan ekarpena egiten baitiote eta aldi berea inposatu nahi diguten ereduaren aurkako konfrontazioan eragin. Gurera ekarriz, Euskal Eskola Nazionala lortzera bidean egiten diren dinamika guztiak nazio eraikuntza direla argi izan behar dugu.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

46

â&#x20AC;˘ Eraldaketa soziala: Nahiz eta lan lerro hau nazio eraikuntzaren baitan kokatu dezakegun, egungo testuinguru sozio-ekonomikoa ikusita, aparteko lan lerro gisa markatu nahi izan dugu. Plano honetan kokatzen ditugu, azken hiru urteetan hazten joan diren eraldaketaren aldeko dinamika eta mobilizazioak, Greba Orokorrak esate baterako. Izan ere, nahiz eta bestelako eredu baten alde egiten duten, eraldaketaren aldarrikapenean eta konfrontazioan kokatzen dira nagusiki. Nahiz eta IAk dagoeneko definituta izan zein den nahi dugun eskola eredua, eraldaketaren baitan indarrak batu eta ahalik eta jende gehien artikulatzea ezinbesteko urrats gisa ikusten dugu. â&#x20AC;˘ Gatazkaren konponbidea: Euskal Herrian bizi dugun ukazio eta zapalketa egoerari aurre egiteko borrokan fase berri batean sartu gara. Prozesu Demokratikoaren izenpean hasi berri dugun fase honetan, garrantzizkoa da indarrak batu eta


markatutako bide orrian urratsak eman daitezen laguntzea. Horregatik, Euskal Herriaren askapen eta eraikuntzaren alde borrokan diharduen eragile politiko bat gehiago izanik, ikasle antolakundeko kideon ardura ere bada gatazkaren konponbidean ahal beste indar jartzea. 2.3.c Iraultzaile eskola: Barne ildoa Antolakundeak kanpo praktika iraultzaile eta erreala garatuko badu, barne mailan ere eredu izan beharko du. Horregatik, hiru zapalkuntzei erantzun eta antolakundea EEN eraikitzeko tresna dela bermatzeko ardura izango du ildo honek. Hori horrela izateko, abiapuntua bost lan lerro hauetan kokatzen dugu: Pozesu Feminista, Euskalduntzea, Berdefinizio organizatiboa, Prozesu Internazionalista eta Prozesu Ideologikoa. 2.3.c.1. Prozesu Feminista Abiapuntu gisa kokatzen dugu Prozesu Feministak Ikasle Abertzaleak antolakundean izan duen ibilibidea. IAren V. Kongresuan Prozesu Feministari sakonki heldu eta politika feministako lan talde nazionala martxan jarri zen. Prozesua diseinatu eta martxan ipiniz galdetegiak, antolakundearen gaineko diagnostikoak, bileren behaketarako gidoiak, formakuntza saioak, hezkidetza tailer berrituak... abiatu ziren Honekin batera, prozesu feministan egindako lana biltzen duen koaderno morea publikatzen da. Ezin aipatu gabe utzi, Emakumiak-en sorrera, IAko emakumeon asanblada. Denboran zehar, lan taldea bertan behera gelditzearekin bat, dinamika asko eteten ziren.

47

Testuingurua â&#x20AC;˘ Sexu-genero sistema. Pertsonoi sinesmen, jarrera, balio eta arau sozial zehatzak esleitzen zaizkigu ar edo eme jaiotzearen arabera. Esleipen multzo honi Generoa esaten diogu. Beraz, generoa bi sexu-kategoria biologikoen gaineko eraikuntza sozial eta kultural gisa definitzen da. Gizon eta emakumeen arteko botere harremanetan femeninoa maskulinoaren menpekoa da. Honela, sexu-genero sistemak arlo ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalean nahiz eremu publiko eta pribatuan gizon eta emakumeon arteko banatze eta baztertze egoera sortu du. Gaur egun, prozesu honen bitartez pertsonon bizi espektatiba eta esperientziak moldatuz, bizitza eta harreman sozialak antolatzen dira gizon eta emakumeon arteko ezberdinatsunak bermatuz.

Ikasle Estrategia

Urtarrilean VI.Kongresu prozesua abiatu genuenean Prozesu Feminista ber-hartzeko beharra nabaritu genuen. Horretarako egungo testuingurutik abiatu behar dugu:


48

•Denbora eta efektibitatea. Denboraren balioa eta honen gaineko kontrola asko aldatu da, sistemak denboraren ideia efektibitatearekin lotzera eraman gaitu. Ondo inbertitutako denbora produkzioan inbertitutakoa dela sinestera iritsi gara. Honela, norberaren beharrak, harremantzeko espazioak edo aisia bera mugatuta edo programatuta dauden zerbait gisa ulertzen ditugu. Ez gara gure denboraren jabe, sistemak, kasu honetan hezkuntzaren bitartez gure egunerokoa mekanizatzen baitu eta kanpoan utzi berarekin bat ez datorrena. Honela gure egunerokotasuna sistema horren gainean eraikitzera behartuta gaude.

• Indibidualismoa. Denboraren antolaketa “berri” honetan ordea, norbanakoa aurkitzen dugu subjektu gisa, kolektiboak desagertzen edo difuminatzen joan direlarik. Elkartasuna, enpatia, eskuzabaltasuna, laguntasuna... galtzen ari diren baloreak dira. Honela, harremantzerakoan, indibiduoa da gailentzen dena, kopentibitatea eta botere harremanak birproduzitzen amaitzen dugularik. • “Ez gara ezer, ezin dugu ezer aldatu” bezalako ideia sinetsi eta erabat barneratzera iritsi gara. Norbere bizitza kontrolatzeko eskumenik gabe eta munduaren aurrean bakarrik dagoen norbanakoa ez da ezer, ez du indarrik. Txikitatik erakusten diguten ideia honek obedientzia du helburu. Diziplinaren maskararekin, zuzentasunaren izenean, sumiso hezten gaituzte sistema eta bere zapalkuntza eredu guztien aurrean. Dena ez da beltza ordea. Euskal Herriari egindako argazkian ikusi dugun bezala, ikasle mugimendu berri bat jaiotzen ari da. Aurreko belaunaldietako borroka asko ez ditu ezagutzen baina gogoz eta indartsu dator.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Marrazten zaigun errealitatea hau izanik, argi dugu beharrezkoa dela erroko aldaketa eragitea, norbanakotik kolektibo guztiraino zabaldu eta pizten ari den mugimendu horren eraginkortasuna potentzializatuko duena. Horregatik, hausnarketa honekin bat eginaz, antolakundeko kideok Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko beharra ikusten dugu. Ikaslea burujabea izatea ezinbestekoa da. Askea bere baitan, konfiantzarekin bere ideia eta ekintzetan, baina inola ere ez berekoia. Bere askapen pertsonala eraldaketa sozialaren norabidean lerrokatuko duen ikasle konprometitua da bilatzen duguna; ez horretarako biziko dena, horrela baizik. Jendarte eredu berri bat eraiki eta mantentzeko ardura duela sentituz. Ikasle iraultzaile eta aktibo bat, inguratzen duenarekiko kritiko, inkonformista izango dena eta izaera errebeldea erakutsiko duena. Eta aldi berean praktikan lan egin eta ametsak, utopiak egi bihurtzeko borroka egingo duena.


Prozesu Feminista burutuz benetako jendarte eraldaketa emango bada, ikasleriak subjektu iraultzailea izan behar duela ziur gaude. Euskal Herri aske eta burujabe bat eraikiko bada, ikasleriak motore behar du izan. Nola egin ordea? Nola lortu egun sistemak eraikitzen duen ikasle eredu sumiso, akritiko eta infantilaren aurrean ikasleria burujabe, konprometitu eta iraultzailea, hots, Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea? Ahalduntze Prozesuarekin, norbanako nahiz kolektiboaren ahalduntzea lortuz. Jakin badakigu hori inola ere ez dugula goizetik gauera eskuratuko, gure baitan errotuta dauden joera eta jarrerak iraultzeaz bat praktika zabal eta aglutinatzailea martxan jarri nahi dugu. Argi daukagu, lan horri antolakundetik ekin behar diogula. Baina nola egingo dugun definitzen hasi baino lehen, ahalduntzea zer den ondo ulertzea ezinbestekoa da. Ahalduntzea definitzen Hitzaren beraren erroa begiratzen badugu, ahal duena edo ahalmena duen pertsonari erreferentzia egiten diola ohartuko gara. Hau da, gaitasunak eskuratzen dituen pertsona (erdaraz, empoderamiento edo empowerment gisa izendatu izan da). Guk gaitasun hauek pertsonalak direla ulertzen dugu, bakoitzarenak hain zuzen ere. Horregatik, pertsona ahalduna, burujabea dela sinisten dugu. Inoren menpeko ez dena. Ez da kasualitatea kontzeptua, mugimendu feministatik eratorritakoa izatea.

49

Analí Torres de Márquez-ek “Gogoeta, erantzuna, proposamena eta eragina testuinguruko ezinbesteko espazio bezala” testuan honela definitzen du ahalduntzea: “...ahalduntzea ikasleari bere ahalmen eta potentzialaren berri ematen dion eta berau inguratzen duen munduarekin harremanetan jartzen duen jabetze prozesua da”

Hau da, kontzientziazio prozesu honek hiru etapa izango ditu. Lehen urratsa erantzuna ematea izango da, inguratzen duen horrekiko hain zuzen ere. Kontzientzia hartzearekin bat, jakin-mina pizten da eta errealitatearekiko zalantzak agertzen hasten dira gauza berriak deskubritzen eta arazoak topatzen diren heinean. Erantzun hau ordea, bere horretan gelditzen bada alferrikakoa da. Errealitate hori legitimatu besterik ez baituzu egiten. Horregatik, bigarren urratsa, kezka hau alternatiba bilakatzea izango litzateke. Eta azken urratsa berriz, alternatiba hau praktikara pasatzea, hau da, hasiera bateko errealitate horretan aldaketa bultzatzea, iraultza egitea.

Ikasle Estrategia

Definizio honetan urrats bat gehiago ematen du, burujabetzatik haratago, kontzientziazio prozesu bezala ulertzen du. Prozesu honen emaitza norbanakoaren, kasu honetan ikaslearen gaitasun eta ahalmenez jabetzea izango da. Ez, ordea, subjektu isolatu gisa, baizik eta inguratzen duen errealitatearekin harremanetan.


Ahalduntze prozesu honen bitartez, AnalĂ­k ikasleok â&#x20AC;&#x153;â&#x20AC;Ś izaki aktiboak, gogoetarako prestuak, kritikoak eta sozialakâ&#x20AC;? bilakatuko ginatekeela defendatzen du. Beraz, Ahalduntzea prozesu gisa definitu dezakegu. Hainbat fasez osatuta dagoen prozesua, guztien gauzatzeak ematen diolarik garatzen jarraitzeko aukera. Inola ere ez du garapen lineala izango, eraldaketa eginda ere, errealitate berriak eraikitzen joango dira eta, beraz, hauek ezinbestean zalantzan jarri beharko ditugu. Naila Kabeer Bangladeshko feminista eta ekonomilariak Ahalduntzea pertsonek beraien bizi ereduaren gainean hautaketa estrategikoak egiteko gaitasun gisa definitzen du, aurretik gaitasun horiek ukatutako testuingu batean beti ere. Teresa del Valle antropologa feminista donostiarrak, gainera, Ahaldutzea prozesu gisa ulertzen du. Prozesu bat zeinaren bidez zapalduriko pertsonek haien bizitzen gaineko kontrola irabazten duten, betiere, beste pertsonekin elkar harremanean, eguneroko bizitzako eta jendarte egituretako jardute eraldatzaileetan parte hartuz. Norberarengan eragina duten kontuetan eragiteko ahalmena areagotzen da. 50

Aurreko guztia kontutan izanik, Ahalduntze Prozesua honela definituko genuke: Sistema kapitalista patriarkarrak sortzen dituen eta beraz, jendartean oso errotuak dauden botere harremanak neutralizatzeko -edo hauetaz jabetzen eta ahal den neurrian desegiteko- etengabeko prozesua.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Ahalduntze Prozesua Gure artean existitzen diren botere harremanak eta horiekin batera oso lotuta dauden menperakuntza rolak gainditu eta botere-hartzea sustatzeaz gain, espezifikoki sexu generoen arteko rol ezberdintasunei eta harreman interpertsonalei arreta berezia jartzea beharrezkoa izango da. Era berean, indibidualismoa, gure denboraren kontrol eza, efektibitatearen ideologia, etsipena eta boterearen delegazioa (beste asko eta askoren artean) bezalako jarrera hedatuen jatorria identifikatu, hausnartu eta gainditzea ere ezinbesteko pausuak izango dira. Honela, argi izan behar dugu zapalkuntza hirukoitzarekin amaitu ahal izateko nahitaezkoa izango zaigula egoera horiek identifikatzen jakitea; ezinbestekoa egoera horren ondoriozko botere harremanak eta barneratuak ditugun rolak, ideologia eta ohiturak identifikatzea eta horien inguruan hausnartzea, eta derrigorrezkoa horiek maila pertsonalean desegin eta ikasle kolektiboaren baitan gainditzea. Hori dela eta, esandako identifikazio, hausnarketa eta desegitean oinarrituko den prozesua diseinatu eta aurrera eraman behar dugu. Hala ere, Ahalduntze Prozesua, ez da egun batetik bestera egiten eta amaitzen


den zerbait. Gure antolakundea ikaslez osatuta dagoen heinean, etengabe ikasle berriak sartu eta ikasketak amaitu dituztenak ateratzen joango direla kontziente izan behar dugu. Garrantzizkoa izango da gako hau, Prozesua garatu eta diseinatzeko orduan kontuan izatea. Ez da edonolako prozesua azaldu berri duguna. Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko gakoa da. Inola ere ezin dugu pentsatu goizetik gauera lortuko dugunik. Helburuekin egin bezala, urratsak diseinatzea eta txikitasunetik abiatzea garrantzizkoa da. Benetan pauso eraginkor eta errealak ematen goazen heinean aldaketak eragiten joan gaitezen. Antolakundeak prozesu honen abiapuntua militantzian kokatzen du. Ondorioz, Prozesu Feministaren baitan aurrera pausoak emateko militantzia ereduaz, antolakuntzaz, transmisioaz eta taldeen arteko saretzeaz hausnartu beharko dugu: Militantzia eredua Barne mailako prozesu hau burutu ahal izateko, eraldaketa gure baitatik hasi behar da. Hau da, lehenik eta behin, dugun militantzia ereduaren inguruan hausnartu eta ahalduntzea bermatuko duen militantzia eredua sustatu behar dugu. Militantziaz hitz egiten dugunean ikasle antolakunde osoaz ari gara, bere marko, egitura eta bertan ematen diren jarrerez hain zuzen ere. Berau da IA gorpuztu eta borrokarako tresna gisa baliatzen duena. Beraz, puntu honetan, bereziki militantzia, eta beraz, sustatu beharreko eredu eta jarrera izango dugu hizpide.

51

Oinarri Ideologikoak ponentzian azaldu bezala, militantzia ahaldun bat sustatzea da gure helburua. Horretarako, ezinbestean ikasle antolakundeak berak ahalduntze eskola izan behar du. Nola egin, ordea, IA bera ahalduntzen duen eskola bilakatzeko? Ez da gaurtik biharrera burutuko dugun pausoa, prozesu oso bat baizik, ekinez egingo dugun bidea. Eta ildo honetan kokatzen dugu Ahalduntze Prozesua. IA ahalduntze eskola bilakatuko dugu Ahalduntze Prozesu oso baten bitartez eta horrek militantzia eta ikasleria ahalduntzen lagunduko digu.

Ikasle Estrategia

Horregatik lehenik eta behin nolako militantzia jarrerak diren egokienak, militanteon arteko harremanek nolakoak izan behar duten, jarrera koherentea nola sustatuko den, parte-hartzea eta inplikazioa nola sustatuko den, autoformakuntza nola sustatuko den, konpromiso mailak eta horien bilakaera nolakoa izan behar den eta abar diseinatu behar ditugu, jakinda erabakia ez dela zurruna izango eta momentuko testuinguruarekin harremandua egongo dela.


Antolakuntza eredua Bestetik, taldea eta egituraren inguruan hausnartzeko beharra daukagu. Izan ere, militanteon jarrera, gure arteko harremanak... harreman handia dute antolatzeko dugun moduarekin, arduren banaketarekin, barne komunikazioarekin eta abar. Horregatik, Ahalduntze Prozesua diseinatzera goazenean, arduren, markoen eta lan taldeen funtzioak, funtzionamendua, egitura horizontalagoa lortzeko modua, errealitatearekin kontaktu ahalik eta zuzenena lortzeko bidea eta abar hausnartu behar ditugu. â&#x20AC;˘ marko bakoitzean aztertu beharrekoa (funtzioak, edukiak, denbora, metodologia, kidegoa, espazioa...) â&#x20AC;˘ harremanak (elkarren artean, lokala-nazionala, gainontzekoekin...) â&#x20AC;˘ konpromiso eta maila ezberdinak (militantzia zikloak, borroka moldeak, formakuntza...)

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

52

Edonola ere eguneroko praktikak bideratuko du Ahalduntze Prozesua garatzea. Bide horretan, beharrezkoa dugu IA behar bezala egituratua egotea. Egitura formal eta esplizituak izatea garrantzitsua da. Izan ere, begi bistara nabarmenak ez diren arren, egitura formalik gabeak diren guneetan ere egitura informal eta botere harremanak agertzen dira beti. Egitura formalak artikulatuta izateak eta guztiok horien jabe izateak, berauek baloratu, egokitu eta ahalduntze bidean kokatzeko baliabideak eta mekanismoak sortzen laguntzen digu. Antolakunde nazionala izanik, eraginkorra izateko ezinbesteko izango du hezigune guztietara heldu eta bai maila lokalean nahiz nazionalean egoerari behar bezala erantzun eta borrokak potentzializatzeko bitartekoak jarriko dituen estruktura bat edukitzea. Guztion artean adosturiko estruktura bat izanik antolakuntzaren baitan botere harremanak neutralizatu eta prozesuaren gaineko kontrola geureganatuko dugu. Honek, egitura informalak sortzeko aukera gutxiagotzea dakar, baina baita egitura formalen eraginkortasuna landu eta zabaltzea ere. Eta finean, kide guztion ahalduntzea bermatuko duen antolaketa eredu baten bide, ekintza politiko esanguratsu eta eraginkorra burutu dezakegu. Transmisioa Aurretik aipatu bezala, beste gauza askoren artean antolakundeak ikasle borrokari jarraikortasuna ematen dio. Hau da, ikasle mugimenduak berezko dituen militantzia eta borroka ziklo intentso bezain laburrak leundu egiten ditu berauetan metatutako jakintza eta esperientzien transmisioari esker. Beraz, ikasle antolakundearen funtzio garrantzitsuenetariko bat borrokak hutsetik ez abiatzea dela ulertzen dugu.


Ikasle Estrategiaren garapena eman dadin transmisioari begirako hainbat gako zehaztuko ditugu: • Transmisioa antolakundearen egitura osoan zehar eman beharko da. Maila nazionalean bezain garrantzitsua da maila lokalean transmisiorako baliabide eta gakoak zehaztuta izatea. Horrez gain, maila nazional eta lokalaren artean egon ohi den amildegiarekin amaitze aldera, transmisio lan egokia bideratu beharko da.

• Transmisiorako baliabide garrantzitsuenak gu geu izango gara. Egunerokotasuneko jarduna bera transmisio lana izateaz gain, ezinbestekoa izango da lekuan lekuko ardura aldaketak naturaltasunez ematea. Aldaketa hori emateko orduan arduraren nondik norakoak taldearekin partekatuko dira, taldekide guztiek honen berri izan dezaten eta ardura hau hartzeko aukera ere izango dute.

Borroka baten eraginkortasunari eusteko transmititu beharrekoak honakoak lirateke: • Jarrerak: Jakintza eta gertaerak bezain garrantzitsuak dira, kideon arteko eta kide nahiz gainontzeko kolektiboen arteko jarrerak.

53

• Hausnarketak: Borrokaren baitan bizi izandako zikloan zehar emandako hausnarketak jasota gelditzea eta elkarri helaraztea garrantzitsua izango da, ondoren gogoeta antzu eta errepikakorrak eman ez daitezen. Nahiz eta, posible den hausnarketen zentzua denbora eta testuinguruaren arabera aldakorra izanik, gogoetaren beharra berriz ere azaleratzea. • Esperientziak: Borrokaren baitan ildo bakoitzak izandako garapena eta lekuan leku gertaturikoa jasota gelditzea komenigarria da, ondorengo belaunaldiek borrokari jarraipena era logiko baten eman diezaioten.

Aurrez aipatu bezala, transmisio egokia bermatuko digun baliabide garrantzitsuena ahoz ahokoa bada ere, argi daukagu horrekin bakarrik ez dugula borrokari osotasuna emango dion bidea lortuko eta, beraz,

Ikasle Estrategia

• Erabakiak eta ondorioak: Maiz, erabaki batzuen berri baino ez da ematen eta hauek hartzera bideratu gaituzten arrazoi nahiz bideak ere transmititzeak ezinbesteko garrantzia dauka. Erabaki baten baitan dauden arrazoi eta hauen araberako ondorioak ere ezagutuz, aurrera begirako bidea eraginkorragoa izango da.


ikasle antolakundeak bestelako baliabideak sortu beharko ditu transmisioari begira: idatzizkoak, ikus entzunezkoak. Bide honetan, garrantzizkoa izango da Ikasle Abertzaleak-en artxiboa txukundu eta osatzea.

54

Taldeen arteko harremanak: saretzea Era berean, taldeen arteko harremanaren inguruan ere hausnartu behar dugu. Antolatu gabeko antolakundeak ez du zentzurik. Beraz, antolakundearen barne egitura ahalik eta gertukoena nahiz eraginkorrena izan dadin saiatu behar dugu. Berebiziko garrantzia egozten diogu komunikazio horren joan etorriko izaerari. Hau da, komunikazioak bi norantza dituela argi eduki behar dugu ikasle burujabez/ahaldunduz osatutako antolakundea bilakatu nahi badugu. Bestetik, garrantzitsua da oso ikasle antolakundearen edo ikasle mugimenduaren baitan martxan dauden egitasmo edo borroken inguruko etengabeko informazio trukaketa ahalbidetzea, besteek eginikoaz ikasiz norberak abiatutako borrokak aberasten baititugu. Saretzea ahalbidetzeko egiturak eta bideak sortzea ezinbestekoa izango da. Eremu bakoitzeko kideak saretuta egon beharko dira haien lana eta borrokaren eraginkortasuna lortze bidean. Honek, antolakundeari izaera nazionala eta ildoetan sakontzeko aukera eskeintzeaz gain, lekuan lekuko borrokak indartzen lagunduko du. Beraz, egituraketaz hitz egiterakoan hau kontuan hartuko da. Dena dela, egunez egun eraketaren bitartez saretzearen ideia presente izan beharko dugu. Horrez gain, baliabide eta bitartekoak martxan jartzea ezinbestekoa izango da eguneroko alde-biko komunikazio hau lortu ahal izateko. Horretarako e-mail sareak eratzea, webguneak barne atalak izatea, blog komunak edukitzea... oso garrantzitsua izango da. 2.3.c.2 Euskalduntzea

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Gure militantziari eta IAri abertzale deitura ematen diogu, mugez haratago begiratu eta Euskal Herria ikusten dugulako, eta gure hizkuntzaren, euskararen, alde konprometiturik gaudelako. Sortzetik, borroka nagusitzat izan dugu hezkuntzaren euskalduntzea, eta haren bidez Euskal Herriarena. Aspaldi ohartu ginen, ordea, heziguneak euskalduntzeko borrokak pizteaz gain, egiten dugun euskalduntze lanik garrantzitsuena militanteok egunerokoan euskaraz jardutea dela. Tamalez, Euskal Herriko zonalde guztietan gure hizkuntzaren presentzia eta normalizazioa ez dira behar bezalakoak. Ondorioz, txoko bakoitzean hizkuntza-ohitura desberdinekin hazi diren militanteak aurki ditzakegu. Gauzak horrela, ez da harritzekoa noizean behin honelakoen berri izatea:


â&#x20AC;˘ Militante batek egunerokoan etengabe erdaraz egiten duela, â&#x20AC;˘ militante batek bileratik ateratzean erdarara jotzen duela, â&#x20AC;˘ bilera batzuk nagusiki erdaraz edo erdara tartekatuz burutzen direla, â&#x20AC;˘ kartel/pankarta bat erdaraz idatzi dela... Koherentziaren bila militante eta antolakunde orok egin beharreko bidean, euskalduntzearen barne ildoa jorratzeko beharra antzeman dugu. Egoera ez normalizatuan bizi garen artean, euskalduntzea eta honen inguruko hausnarketa beti presente eduki beharko ditugu. Jarraian zehazten diren irizpideei jarraiki, euskalduntzearen aldeko pausuak ematen saiatuko gara datozen urteetan, barne zein kanpo mailan. Barnera begira Militante euskaldunen artean: Euskarazko ulermen eta mintzamen gaitasuna dutenen artean erdararako joerari (ohikoa/aspaldikoa den kasuetan ere) onartezin deritzogu, koherentzia falta baita. Egunerokoan darabilgun hizkuntza hautu politikoa ere bada. Beraz, egin dezagun euskararen alde. Gaitasuna eduki eta mintzatzen ez duenak ingurua erdalduntzen laguntzen du. Pentsa euskaraz jakin eta erdaraz egitean mendeetako errepresioak lortu ez duena guk egiten dugula. Horregatik:

55

Euskaldunok elkarri euskaraz egingo diogu beti (euskaldunak gara 24 orduz) Euskaraz egiteaz gain, beste kideei guri euskaraz egiteko eskatuko diegu. Militante ez-euskaldunen artean: Hezkuntza sistemaren porrotaren ondorioz ez garela euskara ulertzeko eta mintzatzeko gai ulertu behar dugu. Zorionez, hizkuntza ikas daitekeen zerbait da, eta horregatik, ikasle antolakundea militante ez euskaldunduon euskalduntze eskola izan dadin saiatuko gara, edo behintzat, motibazio iturri.

Guztiok euskara ulertzen badugu, dakienak euskaraz egingo du, eta ez dakienak erdaraz parte hartuko du.

Ikasle Estrategia

Aldi berean hainbat faktore hartu beharko ditugu kontuan. Lehenik eta behin euskaldunduak izan ez garenon gaitasunak izango dira baloratuko ditugunak eta ez zein zonalde linguistikotik gatozen. Horregatik ulermenaren aldagaia kontuan izango dugu. Euskara mintzatu ez arren, badira euskara ulertzen dutenak (1) eta ulertzen ez dutenak (2). Honetaz gain, kontuan hartuko dugun beste aldagaia kopurua (3) izango da. Horregatik:


Ulertzen ez dugunak gutxiengoa bagara, itzulpena egingo digun lagun bat bila dezakegu, gehiengo euskalduna ez behartzeko. Gehiengoak euskara ulertzen ez duenean, erdaraz egingo dugu, horrek ez du esan nahi euskaldunik badago gure artean erdaraz egin behar dugunik! Kanpora begira Ahozko harremanak: Beste eragileekin gaudenean, esate baterako, erabiliko ditugun irizpideak barne mailako berdinak izango dira.

56

Idatzizko harremanak: Gure mezuak zein hizkuntzatan idatzi erabakitzerakoan, ez dugu tranparik egingo. Gure zonaldea linguistikoki nolakoa den baino, testuingurua (hartzaileak zein hizkuntza ulermen maila duen, enpatia...) kontuan izango dugu. Hau argi edukita, lehentasunaren arabera kokatu ditugu aukerak: â&#x2013;Ş Euskara hutsean â&#x2013;Ş Euskaraz nagusiki, baina bi/hiru hizkuntzatan â&#x2013;Ş Guztia elebitan (itzulita) â&#x2013;Ş Euskaraz mezu batzuk, erdaraz besteak: Beti tamainaz eta mezuaren garrantziaz, euskarak du lehentasuna. Edonola ere aukera guztietan hizkuntza zuzentasuna beharrezkoa izango da eta nola ez, euskalkien erabilera ongi etorria izango da. 2.3.c.3 Berdefinitze organizatiboa

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Egituran eman beharreko aldaketak aurrez definitu ditugun helburu politikoak erdiesteko emango ditugu, antolakuntza eraginkorra da helburua. Egituran eman beharreko aldaketa oro kideon nahiz antolakundearen ahalduntze bidean kokatuko dugu. Horrez gain, une oro autokritikarako bideak zabalduko dira gogoeta bideratu asmoz. Ezin aipatu gabe utzi, nazional-lokal amildegiarekin amaitzera joko duen egitura marraztuko dugula eta saretzearen nahiz elkar harreman horizontalen bidean kokatuko dugula. Beraz, antolakundearen baitako partaidetza da sustatuko duguna. Honela bada, Kongresuaren ostean, IAn berdefinizio organizatiboa eman beharko da, helburu eta ildo berriei egokitu eta erantzuteko gai izango dena.


2.3.c.4 Prozesu Internazionalista Antolakunde internazionalista bezala definitu garenez, eredu izan eta praktika internazional erreal bat garatzeko, militantziak jarrera internazionalista barneratzeko prozesu bat abiatuko dugu. 2.3.c.5 Prozesu Ideologikoa Antolakundea bera eskola den heinean, eta bere baitan nahiz jendartean eraldaketa soziala eragin behar duenez, ezinbestekoa du etengabe hausnarketa eta formakuntza lanketa egitea. Horregatik garrantzitsua deritzogu Prozesu Ideologiko bat abiatzeari. Prozesu honen helburua, militantziaren baitan hainbat teoria, jakintza eta gairi buruzko formakuntza bermatu eta norbere autoformakuntza elikatzeaz gain, etengabe eta guztiarekiko jarrera kritikoa sustatu eta eztabaida edo hausnarketarako jarrera bultzatzea izango da. Gaur egun gai jakinen gainean ezjakintasun eta ezarritako aurreiritziak ditugula baloratzen badugu ere Prozesu honen lehen gakoa aurrez definitutako eskola ezkertirtar horren gaineko berdefinizio zehatzagoa egitea izango litzateke. Hau da, ezker ikuspegiaren gainean eraikitako eredu ideologikoak jaso eta hauen garapen teroiko nahiz praktikoa analizatzea.

57

Gainontzeko Barne Ildoekin egin bezala, ordea, Kongresu Prozesua amaitu ostean definitu beharko da Prozesu Ideologiko hau nola garatu. 2.4 SUBJEKTUAK Ikasle antolakundea EEN lortzeko tresna eta berme gisa definitu dugu Oinarri Ideologikoetan. Ez da ordea, ikasleen artean borrokan diharduen subjektu bakarra. Hori dela eta, IAko militanteak garen heinean, guri dagokigu antolakundeak EENrekiko nahiz gainontzeko ikasleriarekiko dituen ardura eta funtzioak, bai zeintzuk diren definitzea, eta honela, beste eragileekin izan beharreko harremanak identifikatu eta zehaztea.

Eragiletza: Kanpora begirako lanketarako ikuspegi berria IAren kanpo jarduna, hau da, ikasleria nahiz ikasle mugimenduarekin egin beharrekoa, eragiletzaren ideiaren baitan oinarritzen dela esan dugu Oinarri Ideologikoetan. Lehenik, eragiletza zer den ulertu eta barneratzea ezinbestekoa da, ordea.

Ikasle Estrategia

Subjektu gisa ditugun ardurak bi planotan bereiz ditzakegu. Alde batetik, ikasleria eta gainontzeko ikasle mugimenduarekiko nahiz berarekin egin beharrekoa izango genuke. Eta bestetik, berriz, aurrez definitu ditugun hiru ildoen gaineko funtzioak.


Eragiletza militanteak ez diren ikasleak ikusteko proposatzen dugun modu berri bat da. Ikasle orok sistemak inposaturiko errealitatea neutralizatzeko gaitasuna duela ulertzen dugu. Eta beraz, ikuspegi honetatik abiatuz ikasle guztiekiko harremana berdinen arteko harreman gisa ulertuko dugu aurrerantzean. Gu eta haiek (militanteak direnak eta ez direnak, antolatu eta antolatu gabekoak, jakintsuak eta lotan daudenak/ezjakinak...) banaketarekin amaitu behar dugu. Gai honekiko etengabeko tentsioa mantentzea garrantzitsua izango da. Gogora ditzagun Oinarri Ideologikoetan azaldutako hiru jarrerak: Pasiboa: bere baitan indarra izan arren eraldaketarako baliatzen ez duena Antolatua: borroka baten inguruan antolatu eta indarra baliatzen duena Antolatzailea: borroka baten inguruan antolatzeaz gain, borroka horien sorrera eta jarraipenean lanean aritzen dena.

58

Helburuetan argi azaldu dugun bezala, Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko ikasleon boterea artikulatzea urrats garrantzitsua dugu, hau da, bere indarraz jabe ez edo baliatzen ez duen ikaslea antolatu eta antolatzaile izatea nahi dugu. Bertolt Brecht-ek bere poeman argi azaltzen zuen: “Pertsona batzuk egun batez borrokatzen dira, eta onak dira. Beste batzuek urtebete diraute borrokan, eta hobeak dira. Badira urte luzez borrokan aritzen direnak, ikaragarriak dira. Batzuk ordea, bizitza osoan aritzen dira , hauek dira ezinbestekoak”

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

IAko militanteok hori lortzeko egin behar dugu lan. Aurrena ordea, ikasle antolakundea bera eragiletza ikuspegi horretan ondo kokatu behar da eta gero, gainontzekoekiko egin beharrekoa lana definitu. Argi izan behar dugu antolakundea definizioz antolatzaile bada ere, antolatua ere badela bere baitan. Horregatik, aurrez azaldu dugun Prozesu Feminista militantzia antolatutik antolatzaile izatera pasatzeko Ahalduntze Prozesua izango genuke. Gure burua eta jarduna argi eta garbi ikasle mugimenduaren baitan kokatzen dugula ulertu behar dugu, beste subjektu bat gehiago bezala. Honela, bertan parte aktibo izateaz gain, borrokak garatzen direla bermatzeko ardura dugu, eta mugimendurik ez badago, hau sortzearena ere bai. Behin hau ulertuta, zein da gure egitekoa jarrera pasibo, antolatu eta antolatzailea duten ikasleekiko? • Jarrera pasiboa duten ikasleekiko borrokara lotzea erakargarri izan dadin egoerak sortu behar ditugu. “Saltseatzeko” aukera eskaini, nahiz eta momentu puntual batean batu eta gero


aldendu. Konpromiso maila ezberdina dutenek ekarpenak egiteko aukerak zabaldu behar ditugu. Ildo berean, ikasle bakoitzari sinestarazi behar diogu egoerak neutralizatzeko gaitasuna duela. â&#x20AC;˘ Antolatu eta antolatzaile jarrera dutenak multzo berean kokatzen ditugu. IAz gain dauden ikasle nahiz mugimendu edo eragileekin orokorrean bat gatozen borroketan elkarlana sustatzea garrantzizkoa izango da eta ikasleon indarra ahalik eta handiena izan dadin lan egitea. Ezin uka, ordea, ezberdintasunak ere aurkituko ditugula. Gurekin batera borrokara lotzeko aukera zabalik utziko badugu ere lanketa ideologikoa egitea garrantzitsua izango da, gure jardunaren arrazoiak eman eta egungo ikasleon benetako alternatiba erreal gisa EEN kokatuz. Honela, gainontzeko mugimenduetako subjektuekin jakintza eta ikuspegiak trukatzea sustatuko dugu. IAko militanteok formakuntza eta lanketa ideologiko etengabea egin beharko dugu, ikasle mugimenduak duen aniztasun eta freskotasun horrek elkar aberastuz aldi berean. Modu honetan soilik lortuko baitugu EEN ikasle guztiona izateaz gain, denon artean eraikitzea. Aldi berean, une jakinetan, posible da kontraesanak agertzea. Hau da, ikasle antolakundeak ikasle mugimenduak bere osotasunean babestuko ez dituen ekimen edo dinamikak burutzea. Nahiz eta egitea zilegi den, gardentasuna mantendu eta ikasleriari gure jarduna arrazoitzeko ahalegina egin beharko dugu, jakinda, beti ere, hanka sar dezakegula.

59

2.5 FUNTZIOAK

Aurreko paragrafoan garatutako ideiek printzipio argi bat daukate: gero eta jende gehiago lotu borrokara orduan eta aberatsago eta eraginkorrago bilakatuko da berau. Beraz, argi izan behar dugu, inolako

Ikasle Estrategia

Aurretik aipatu bezala ikasleria iraultzailea egotea izango da EENren berme nagusia. Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko, gainera, badaukagu norabidea zehaztuta: Ahalduntze Prozesu baten beharra. Erabaki estrategiko edo garrantzitsuak era egoki batean hartzeko gaitasuna landu behar dugu beraz ikasleriarekin. Baina hau ez da lantzen ikasleei kontsigna edo egin beharrak helarazten. Herri honek eta ikasleok behar dugun eskola eredua EENk ordezkatzen duela sinestarazi behar diogu ikasleriari, konbentzitu egin behar dugu ikasleria. Hau eragiletzaren printzipioetatik abiatuta egingo dugu. Hots, bi zeregin nagusi ditugu: gure borroka arrazoiz jantzi behar dugu (etengabe azaldu behar ditugu gauzen zergatiak) eta proiektuaren osotasuna konpartitu edo ez, ikasleriarekin batera borroka egin behar dugu.


konplexurik gabe gure proiektu politikoa guztiz konpartitzen ez duten ikasleekin batera borrokatuko dugula. Aurreko atalean zehaztu bezala hurrengo urteetan bi zeregin nagusi izango ditugu: â&#x20AC;˘ Erresistentzia fasea gainditze bidean plano eraikitzaile batean kokatzen hasi beharko dugu gure burua. Nahiz eta txikiak izan, gure alternatibak eraikitzen hasi behar dugu. Baina nola sortu alternatibak guk (Ikasle Abertzaleak antolakundeko militanteok) bakarrik? Ez du zentzurik alternatibak gutxi batzuen artean gehiengoarentzat sortzeak. Alternatibak konpartituak izan behar dira. Hau da, eraikuntza lan hau ahalik eta konpartituena izateak berebiziko garrantzia du.

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

60

â&#x20AC;˘ Bestalde, instituzioetatik (Madril, Euskal Autonomia Erkidegoa zein Nafarroako hezkuntza sailetatik) izugarrizko erasoaldia espero dugu hurrengo lau urteetarako. Erreformen itxurarekin aurkeztuko zaizkigun neurri pribatizatzaile (murrizketa basatiak kasu) zein espainolistak (trilinguismo, biktimak...) espero ditugu. Ezin ahaztu ikastetxe zein fakultateetan gerta daitezkeen erasoak. Neurri hauei aurre egiteko ere ikasleriaren esparru zabalenarekin batera borrokatu beharko dugu. Kasu honetan ordea, argi izan behar dugu ikasle antolakundea dela, momentu honetan behintzat, momentuko eta maila nazionalean koordinatutako erantzun potente bat artikulatzeko gai den subjektu bakarra. Beraz, lehenengo erantzuna gure kabuz artikulatzen ez dugu konplexurik eduki behar. Baina nola lotu dezakegu ikasleria borrokara? Nola elkartu ahalik eta ikasle gehienen interesak? Ez dago formula magikorik, saiakera berezia egin beharko dugu norabide honetan. Inolako dudarik gabe gure interesak, defendatzen dugun proiektu politikoa, antolatzeko daukagun modua eta beronek eskatzen duen konpromiso maila ez du ikasleriak osotasunean konpartitzen. Honek ez du esan nahi ikasleon artean ez dauzkagunik adostasunik. Beraz, amankomunean daukaguna landu eta borrokatzeko gune inklusibo eta parte hartzaileak sortu behar ditugu. Zer dira ordea, gune inklusibo eta parte hartzaileak? Gune hauek forma desberdinak har ditzakete (asanblada, lan talde, ikasle ordezkarien batzarrak...) bakoitzak bere berezitasunak edukiz, baina amankomunean ezaugarri argi batzuk edukiko dituzte: â&#x20AC;˘ gune zabalak izango dira, bertan parte hartu nahi duen ikasle orok argi izan beharko du ateak zabalik izango ditu. â&#x20AC;˘ konpromiso maila desberdinak dituzten ikasleak batuko dituzten guneak izaten saiatuko gara.


• gune hauek erabakigune izango dira, hau da, subjektu propioak izango dira. • gune hauetako parte hartzaile bakoitzak erabakitzeko gaitasun bera edukiko du. • Ikasle Abertzaleak-eko militanteon lana izango da gune hauek sortzea edota sortuta dauden tokietan bultzatzea. • ez dago esan beharrik, militante garen heinean berauetan parte aktibo izango garela. Ikasle mugimenduarekin borrokatuko dugula argi daukagu. Baina eraikuntza zein erantzun dinamika lan lerroetan ez al daukagu IAko militanteok lan propiorik? Bai. Ikasle Abertzaleak antolakundeko taldeok etengabeko borroka ideologikoan egin beharko dugu lan gure alternatiba ikustarazteko, EENren proiektura ahal beste jende atxikitzeko. Ezin dugu ahaztu aurretik aipatutako borroka guztietan parte aktibo garela bi arrazoi nagusirengatik: alternatiba txikiak eraikiz guk amestutako eskola eredua ezaugarritzen ari gara eta, bestalde, eskola eredu horretatik aldentzen gaituzten neurriak desaktibatzen saiatuko gara.

61

Bukatzeko ezin ahaztu Euskal Herria Eraiki ildoa zein Barne ildoak, beraien osotasunean, IAko taldeak bere gain hartu beharko dituela. 2.6 HARREMANAK Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza ez da burbuila isolatu bat. Hau da, inguruan gertatzen denak eragina dute, bai militanteongan nahiz hezkuntzaren beraren eraldaketan ere. Eta aldi berean, kontziente gara, ikasleok ditugun muga eta zailtasunez. Horregatik, garrantzitsua deritzogu bestelako eragile edo antolakunderekin izan ditzakegun harremanak ere kontuan hartzea. Beti ere Euskal Eskola Nazionala eraikitze bidean estrategiko nahiz taktiko lagungarriak badira. Honela bada, harremanak bi planotan bereizten ditugu:

Euskal Herriko bidelagunen hautua egiterakoan epaiketa moraletan “onak” eta “txarrak”, “koherenteak” eta “ez-koherenteak”, “iraultzaileak” eta “erreformistak”... erortzeko arriskua izango dugu. Hori saihesteko bidelagunak zergatik eta zertarako izan behar ditugun gogoan izatea garrantzizkoa izango da. Gauzak hala, izenei eta logoei baino izanari erreparatzeko hautua egiten dugu eta bidelagunek Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan egin dezaketen ekarpena eta prestutasuna

Ikasle Estrategia

2.6 a Euskal Herria


nahiz jarrera hartuko dugu kontuan. Honela bada hiru harreman mota bereizten ditugu: â&#x20AC;˘ Lehentasunezkoa: aliantzak garatu beharko ditugu hauekin. Aliantza horiek ondorengo irizpideen arabera egingo ditugu: -hezkuntza herrien eta herritarren eraldaketarako motor gisa ulertzea. -ikasle borrokan eta ikaslerian sinistea, ikasleria subjektu iraultzaile gisa aitortzea. -elkarren beharrak ase eta norbere proiektuak elikatuko dituen estrategiak garatzea. Horretarako antolakunde bakoitzaren izaera eta egitekoak aintzakotzat hartu eta elkarrekin egin beharrekoa bakoitzak eman dezakeenarekin diseinatuz. -proiektu euskaldun, ezkertiar eta feministen aldeko apustua egitea. 62

â&#x20AC;˘ Bigarren mailakoak: gure proiektua garatze bidean helburu batzuk konpartituko genituzke hauekin eta beraz maila honetan egingo dugu elkarrekin lan. â&#x20AC;˘ Kontaktuak: elkarren arteko aitortza politikoa eginaz, berdinen arteko harreman bat landuko dugu. 2.6 b) Nazioartea

Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

Munduan ez gaude bakarrik, eta beraz, ezinbestekoa izango da munduko gainontzeko ikasle mugimendu zein antolakundeekin harremanak garatzea. Gainontzeko herrietatik ikaspenak jaso eta gure errealitatea ezagutarazteko tresna ezinbestekoa izango dira, hala ere, harreman hauen garapena ezin dugu ikusi tresna soil gisa, baizik eta gure jarrera internazionalistaren ondorio direla ohartu beharko gara. Harreman hauek eraginkorrak izateko gure lehentasunak jartzea komeni da, era askotako mugimenduak existitzen baitira munduan. Horrela nazio zapalduetako ikasle mugimendu eta eraldaketa sozialaren bidean kokatzen diren ikasle mugimenduei emango diegu lehentasuna. Hauek gure proiektu estrategikoaren arabera maila batean edo bestean kokatuz. Era berean, harremanak egiterako orduan, nahiz eta mundu guztiko mugimenduekin egoten saiatuko garen, gure zapalkuntzaren antzekotasuna kontuan izanik, lanketa bereziak bultzatu ahalko dira


Espainiar zein Frantziar Estatuen barneko nazio zapalduekin eta baita Europako ikasle mugimenduekin ere. Bukatzeko, ondo baloratzen da gure antolakundea nazioarte mailan erreferentzia irabazten joatea, honekin, Euskal Herria subjektu bezala aitortzen joateaz gain, honek bizi duen gatazka azaleratu baitezake. 2.7 BORROKA MOLDEAK Borroka moldeak helburuak lortzeko tresnak dira eta beraz, plangintza baten garapenerako bitarteko gisa ulertu behar ditugu. Honela, helburu nahiz testuinguruaren arabera tresna bakoitza egokiagoa izango da edo ez. Horregatik, unean une eraginkorrenak diren borroka moldeak garatu beharko ditugu. Edonola ere borroka molde guztiak eraikuntza nahiz erantzun planoetan lan egiteko baliatu daitezkeela ulertu behar dugu. Argi izan behar dugu ordea, egiten dugun dinamika orotan borroka molde ezberdinak barnebildu daitezkeela aldi berean. Hau da, helburu batek ez du zertan borroka molde zehatz bat izan behar. Molde bat baino gehiago baliatu ditzakegu diseinatutako plangintza aurrera ateratzeko. Azken batean gauzak arrazoi ezberdinengatik helburu ezberdinetarako eta modu ezberdinetan egiten baitira.

63

Ikasle Estrategia

Helburuaren araberako borroka moldeak erabiliko ditugu beraz, eta ez tresna bera helburu bilakatu. Honela bada, borroka moldea ez da inoiz meta izango, helburua eskuratzeko bitartekoa baizik.


Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz

64


Bideari ekitea zaila egiten da batzuetan. Hasiera bateko nagia eta bidean topatuko denaren mesfidantza sentimenduak motxila pisutsu egin dezakete. Baina aldi berean, gure barreneko indar, ilusio eta gailurrera heltzeko gogoak lehen pausoa ematera bultzatzen gaitu, bidean jartzera, zinez sinisten dugulako gai garela, egin behar dugula: benetan egin nahi dugula. Eta horrela, behin lehen pausoa emanda, bata bestearen atzetik etorriko dira gainontzekoak. Aurrera jarraitu besterik ez dugu egin behar, biharko egunez helduko garelako garaipenera.

65

Eta bidean gora goazela beti zenbat falta den baino begiratzen ez badugu, frustrazioak hartuko gaitu. Baina noizbehinka jarri eta atzera edo ingurura begiratuz gero, ur trago fresko bat hartuta konturatuko gara nahiz eta sarritan ez iruditu, egunez egun gailurretik hurbilago gaudela.

Atarrabian, 2012ko abenduaren 15ean, Ikasle Abertzaleak

Ikasle Estrategia

Atzoko, gaurko eta biharko ez-ohiko ikasleon omenez animo eta ekin lanari!


Profile for Ikasle Abertzaleak

Ikasle Estrategia - Ikasle Abertzaleak  

Ikasle Abertzaleak antolakundeak 2013ko abenduaren 14 eta 15ean definitutako Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Estrategia

Ikasle Estrategia - Ikasle Abertzaleak  

Ikasle Abertzaleak antolakundeak 2013ko abenduaren 14 eta 15ean definitutako Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Estrategia

Advertisement