Issuu on Google+

25. urteurrena aurkezpena

Euskal Eskola Nazionalaren aldeko atzoko, gaurko eta biharko borroken isla izango da IAren 25. urteurrena • •

Urte guzti hauetan IAko kide izandako lagunekin osatu nahi dute planteamendua Udazkenera bitarte luzatuko den dinamika os os patuko duten Ikasle Eguna 2013 jaialdi erraldoiarekin bukatzeko asmoa dute

Urduña – 2013/ 2013 /03 /30

1988an sortu zen Ikasle Abertzaleak antolakundea, Iruñeako Txantrea auzoan. 2013 honetan 25. urteurrenari ekiteko unea dugu. Urte guzti hauetan ez dira gutxi izan ikasle mugimenduak aurrera eramandako borrokak, ez eta lortutako garaipenak ere. Guzti hauek, Euskal Eskola Nazionalaren bidean, parada izango dute 25. urteurrenaren dinamika zabal hontan. Ikasle borrokak eta ikasleak izango ditugu izpide. Izan ere, borroka ororen subjektua ikaslea da. Honetarako, gaur hasi eta udazkenera arte luzatuko den dinamika honetan Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideok osatuko dugu. Baina ez egungo IAko kideokin soilik. Ikasle Abertzaleak iraultzaile eskola bat izan da. Horregatik, ikasle garaietan Euskal Herria eraikitzeko konpromesua ez delako ikasle garaietara soilik mugatu erakutsiko dugu. Honela, IAko kide izan eta egun bestelako arlo eta sektoreetan Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzen duten lagunekin lanketa egingo dugu. Ikasle militanteok konpromesu bat dugu Euskal Herriarekin. Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko hautua gure egin dugu. Pertsona askez osatutako Euskal Herria askea nahi dugu. Henengatik urte hauetako ikasle borrokak lehenengo pertsonan kontatuko ditugu, guk, ikasleok. Horren isla izango da urteurrena. UDABERRIA – UDAZKENA Prestatutako dinamika guztia IAkoak izandako kideekin egingo dugu egungo militanteekin batera elkarlanean. Hauek dira, besteak beste, hilabete hauetan zehar egingo ditugunak: •

Aurkezpen Aurkezpen agerraldia – ATXIKITA 1 -2 Martxoak 30, 12:00tan, Urduñako Gernika Plazan. Marian Beitialarrangoitia (Sortu), Azaitz Garcia (Euskal Herrian Euskaraz), Garbiñe Urra (Gazte Mugimenduko kidea), Aitzol Gandiaga (IAko kide) Olerkia – ATXIKITA 3 Dinamika guztian zehar erreferente izango den poema. Ainhoa Mendibil (Kultur sortzailea)

Ikasle Abertzaleak

1

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


• • •

Ikasle bilduma Gazte musikariei diska bat grabatzeko aukera emango diegu. Musikagintzatik bestelako kultura bat sortzen duten ikasle konprometituekin urte guzti hauetan IArentzako sortuak izan diren abestien birmoldaketa egin eta bilduma berri bat kaleratuko dugu. Maila lokaleko Ikasle Egunak 25. urteurrenaren gakoa izango dira. Bertan, auzo eta herri ezberdinetan IAren baitan garai ezberdinetan bildutako ikasle guztiekin tokian tokiko ozpakizunak egingo ditugu. 90. hamarkadakoak iragan ikasturtekoekin, intsumisioa borrokatu zutenak Bolognaren aurka mibilizatu zirenekin… denek dute kabida maila lokaleko ikasle egunetan. Esperientzia trukaketak, anekdotak, elkar ezagutza… bultzatuko ditugu. 25. urteurreneko kantua Ozpakisun handi batek kantu handi bat behar du. Dinamika honetarako abesti berezi bat sortuko dugu. 25. urteurreneko bideoa Kantuarekin batera bideo bat ere egingo dugu. Ikasle Eguna 2013 – jaialdia – ekitaldi politikoa Guzti honek atzoko eta gaurko milaka ikasle batuko dituen amaiera ekitaldi/jaialdi bat behar du. Honetarako Ikasle Eguna 2013ren antolaketa lanetan hasi gara jada.

Ikasle Abertzaleak Ikasle esukaldun, ezkertiar eta feministon antolakunde iraultzailea komunikazioa@ikasleabertzaleak.org

Ikasle Abertzaleak

2

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


AURKEZPEN AGERRALDIA 2013ko martxoaren 30a · 12:00 · Urduña · Gernika plaza Marian Beitialarrangoitia: Klarionak ikara sortu zuen arbelean eta altxa egin ginen. Azaitz Garcia: Ez zaigu kabitzen gezurrik, oinez ikasi genuen aspaldi, ez gara zenbakiak sisteman, arma bat daukagu: irudimena. Garbiñe Urra: Lurrari lotuak, aske, utopian gazte; arkatz gabe ere badakigu idazten. Aitzol Gandiaga: Bizitzak ikasle herriak abertzale egin gaitu iraultzak. Marian Beitialarrangoitia: Ni Ikasle Abertzaleak-en sorrerak unibertsitatean harrapatu ninduen. Oso garai liskartsua zen eta esparru ezberdinetan bizi genuen egoerak lotura zuzena izan zuen IAren sorrera eta helburu nagusiekin. 86/87 ikasturtean hasi nituen nik kazetaritza ikasketak. Gurea izan zen ikasgai guztiak euskara hutsez egin zituen lehendabiziko ikasturtea, aurreko urteetan euskal adarraren alde borrokatu ziren ikasleen lanaren emaitza. 87/88 ikasturtean berriz, kazetaritza fakultatean bertan soziologia ikasketak abian jarri nahi zituzten. Ordurako ikasleen ordezkari nintzen, juntakide, eta borroka latza izan zen fakultateko dekanoarekin, kazetaritza euskalduntzen hainbeste lan egin ostean, euskaraz ikasteko eskubidea bermatu gabe soziologia abiatzerik ez zegoela ulertzen genuelako. Egin kontu IA 1988an sortu zela eta bere lehendabiziko helburu nagusietako bat euskaraz ikasteko eskubidea defendatzea zuela! Horrez gain LRU, Unibertsitate Legearen Erreformaren aurkako protestek harrapatu gintuzten eta bigarren mailan ikasturtearen parte handi bat greban eman genuen. Gauza asko suposatzen zituen erreforma horrek, baina gerora oihartzun handia izan duena aipatuz, irakasleria propioaren gaia pil pilean jarri zuen, Estatuko habilitazioa ezarri nahi zuelako. Hor hasi zen, gerora urte luzez Leioako sarreran pankarta batek irudikatu duen borroka. Baina giro liskartsua ez zen soilik unibertsitatearen errealitateari lotuta. 1988 Ezker Abertzalea sozialki baztertzeko helburu zuen Ajuria Eneko ituna sinatu zen urtea izan zen. Bestetik, 1984an itxi eta 1989an eraitsi bazituzten ere, Euskalduna ontzioletako langileek Deustuko zubia langile borrokaren bitartez, eguna joan eta eguna etorri, sutan jartzen zituzten egunak ziren.

Ikasle Abertzaleak

3

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Guda Zikina ere oso presente izan zen unibertsitatearen egunerokoan, nazien ikurrak larruazalean labanez eginda hainbat gazte eraso zituzten garaia izan baitzen, tartean Leioan ikasten zuen Irantzu Mugeta, behin baino gehiagotan eraso zuten eta ikasleek erantzun. Oraindik presoek bazuten unibertsitateko ikasketak hainbesteko mugarik gabe egiterik, asko ziren kazetaritza aukeratzen zutenak, eta bazen hauei ikasgaiekin laguntzeko preso batzordea, irakasleez gain, ikasleak ere elkartzen zituena. Testuinguru honetan sortu zen Ikasle Abertzaleak, ordu luzeak gela txiki batean eman ostean, ponentziak eztabaidatzen, gutxiengoak eta gehiengoak zein ziren zehazten. Modu honetara orokortu eta antolatu egin nahi zen ikasleen borroka, lehendik ere bizirik bazen ere, bestelako antolaketa behar zuena, hasteko ikasketa maila ezberdinen arteko lotura bermatuz, eta ondoren lurraldetasuna aintzat hartuz. Nik behintzat honela gogoratzen dut garai hura. IAn oso denbora tarte txikia egin nuen, praktikan, bigarren mailan nengoela abiatu baitzen eta nik 3. maila hasi eta berehala unibertsitatera joateari utzi eta Egin Irratian lanean hasi bainintzen. Halere oso une bereziak izan ziren, bete beteak, eta Maribi Ugarteburuk berriki gogoratu dit bioi egokitu zitzaigula gelaz gela jendearen aurrean kanpaina egitea. Egia esan denbora tarte laburra egin genuen unibertsitatean, lanera elkarrekin joan baikinen Hernanira, baina bi ikasturtetan denbora eman zidan juntakide hautatua izan, presoen batzordeko kide izan, klaseko delegatu izan, IAren sorreran parte hartu eta irakasle-eskolako ikasleei euskarazko klaseak emateko AEKn eskutik. Azken hauetara joateko maiz pasatzen nuen Deustuko zubia oinez, sutan zegoenez, autobusak ez zuelako pasatzerik. Oso presente daukat borroka hark merezi zuela eta gustura egiten nuela bidea oinez. Azaitz Garcia: Nire harremana Ikasle Abertzaleak-ekin, garaiko lagunengatik eta erabaki pertsonalei lotua dagoela esango nuke. Ni, aurreko espainiar hezkuntza erreformako jeneraziokoa naiz. Beraz, BUP, REM… ezagutu zuten azkenetakoa, eta batxilergoaz ezagutuko zuen lehenengotarikoa. BUP egitera pasa nintzenean, nire gurasoek aholkatuta, ikastetxe kontzertatu batean matrikulatu nintzen. Nire lagunak berriz, beste batean. 96/97 ikasleturtean, ikastetxean bertan, egoera latza zen. Horiek eta kalean ikusi nituen autoritarismoari kaña margoketa batzuek eraman ninduten Ikasle Abertzaleak-ekin harremanetan jartzera. Garai horiek “Autoritarismoari Kaña” dinamikaren bukaerakoak ziren, bainan ikastetxe horretarako guztiz baliagarriak. Hori bai, egoera klandestino batean jarri behar genituen kartelak, propaganda eta abarrekoa horretarako aukerarik ez bait zegoen. Lehenengo bi urte horiek Ikasle Abertzaleak osatzen zuen jendea eta egitura ezagutzen joateko baliogarriak izan ziren. Eskualdeko dinamika eta bilkurak, Gasteizko jaietan tonelada bat pisu zuen txosna erraldoi baten muntaia, txandak… 98/99 ikasturtean, institutoz aldatu eta lagunengana jo nuen batxilergoa egitera. Testuinguru politikoa ere aldatuz joan zen. Lizarra-Garaziko akordioaren ilusioarekin batera, Euskal Herria gorpuzteko beharra etorri zen. Euskal ikasleria ere, egoera horretara egokitu beharra ikusi genuen. Horrela, Aguraingo Euskal Ikasleen III. Biltzarrean, Euskal Herri osoko institutu, unibertsitate zein lanbide heziketako ehunka ikasle batu ginen eztabaidatzeko. Abagune horretan, Euskal Eskola Nazionalaren proiektua gauzatzeko, gure instituto eta unibertsitateak edukiz eta hizkuntzaz euskalduntzeko dinamikak piztea erabaki genuen. Horrekin batera ere molde baten beharra mahaiganeratu genuen intsumisioarena. intsumisioarena Selektibitateari ere intsumisioa egiten hasi ginen. Hasieran, lelo eta ekimen modura planteatu genituen, bainan urrengo bi urteetan ikasle intsumitu batzuk aldarria praktikara eraman zituzten. Azterketatik altxa, apurtu eta klase guztiaren aurrean komunikatua irakurrita aldegin. Jaiegun arrotzetan ahalik eta ikastetxe eta unibertsitate gehienetan herri eskolak antolatzeari ekin genion ere. Garai horiek oso oparoak izan ziren, unibertsitateko adar batzuk euskalduntzea lortu ziren, baita instituto askotan Euskal Herriko historioa irakastea ere, Gernikakoan bezala. Horrekin batera, euskalduntzearen alde antolatutako greba orokorra, 115.000 ikasle kalera atera zirena, izugarria! Eraikuntza zentzu horretan ere, bestelako eskola eredu batean Euskal Herria da gure eskola lelopean, udan eskola ibiltaria antolatzeari ekin genion, lehenengoa Ikasle Abertzaleak

4

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


oker ez banago Sara- Amaiur izan zen. Borroka hori indartu asmoz ere 2000. Urtean Amurrion, eguraldiari aurre eginez ikasle eguna antolatu genuen. 2001 urtean, euskalduntzearen borroka erresoluzio fase batera eraman asmoz, Ikasleon IV. Biltzar nazionala egin genuen. Aurrez ehunka ikastetxe eta fakultateetan eztabaida irekien bidez eta ibaetan ehunka lagunen partehartzearekin, ikasleok alternatiba zertzen eta eskubideen karta sortu genituen. Gerora Ikasle Abertzaleakeko IV. kongresuan onartu zena. Bainan garai horiek ere gogorrak izan ziren, eta urte horretan Haika gazte antolakundeko 21 gazte atxilotu eta Haika antolakundea bera gerora ilegalizatu zuten. Egoera horretan ere, hori salatzeko Ikasle Abertzaleak-eko kideak gazte bilgunean parte hartu genuen. Garai oso gogorrak izan ziren. Maiztasun handiko mobilizazioetan enfrentamendu gogorrak, jipoiak eta atxiloketak eguneroko ogi bilakatu ziren. Polizia bera ikastetxe eta fakultate askotan sartzen zen mobilizazioak eten asmoz. Eskubideen karta jarri genuen ipar horratz bezala. 9 eskubide ziren. Horien arabera antolatu genituen ondorengo urteko ekimenak. Tarte horretan ere, Ikasle Abertzaleaken erakundetze nazionala gauzatu genuen, eta horrekin batera egun mantentzen den logo berria sortu ere. Bazaeuden ere bereziki keskatzen gintuzten bi gauza: iInfantikizazioa eta autoritarismoa. Horri buelta eman asmoz egoerak aldatzeko ikasleok historian zehar izan dugun paper aktibo eta garrantzitsua ikusteko kanpaina bat burutu genuen. Bologna prozesuaz ezagutuko zenaren informazio bilketan hasi ginen ere. Horrela, eraso larri horri aurre egiteko ekimen ezberdinak antolatu genituen. Aipatzekoa da 2006. urtean Bakaikun Europako ikasle foroa antolatu izana. Urte luzeak eman ditut IAn. Lagunekin izandako solasalditik bizitza filosofía bat gauzatzeraino. Ordu asko eman ditut pankartak egiten, bidaiatzen, bileretan‌ Bainan nik mugimenduari eman baino mugimenduak ni egin nauela esango nuke. Orain, denboran begiratuta, Ikasle Abertzaleakek herri honi egin dion ekarpena izugarria dela esango nuke. Bai bertan parte hartu duten pertsonengatik, bainan baitan beren borrokengatik. Bertan egon diren pertsona guztiek bere gaztetasuna izanagatik sekulako heldutasuna eta atxikimendua erakutsi dute herriarekiko eta askotan aitzindaritza lan eta ekarpenak egin dituzte. Oraina irauliz geroa eraikitzen duen antolakundea dela esango nuke. Garbiùe Urra: Ni Ikasle Abertzaleaken militatzen 15 urterekin hasi nintzen, institutuan nengoela. Garai hartan ikasleon eskubideen karta borrokatzen genuen ikastetxeetan. Militantziaren nire lehenengo esparrua izan zen hura, bertatik hasi nintzen formatzen, eskualdeetara joaten eta beste ikastetxetakoekin bestelako bizipenak ezagutzen hasi nintzen, beste ikastetxeetan egiten ziren borrokak ezagutzen...Orduan, LHak eta ikastetxe ezberdinek osatzen genuen Iruùerriko eskualdea. Errealitate ezberdinak genituen eta borroka ezberdinak eramaten genituen aurrera. Baina guztiok norabide berdina generaman, ikasleon eskubideak defendatu eta borrokatzea, hezkuntza sistema nazionalaren bidean. Ikastetxeetan egiten genituen borrokak ezberdinak ziren: Euskal Herriko historia lantzeko irakasleekin hitz egin, herri eskolen bitartez jai arrotzei intsumisioa eginez, herri eskoletan gure buruak formatzen, nahi genuen hezkuntza sistema nazional horren edukiak lantzen, hezkidetzan murgiltzen, balore feministetan bizitzen hasi, bestelako jendartea nahi dugula ikusi, bestelako eskola eredua posible zela egiaztatu...gure garaian, ikasleon artean ez zen euskara gehiegi erabiltzen eta kanpainatxoak egiten genituen egoera hori iraultzeko ere bai. Gogoratzen dut adibidez, espainiako erregeak sinatutako gutun bat bidali geniela ikasle guztiei eskerrak emanez espainiar hizkuntza bizirauten laguntzeagatik. Gero unibertsitatean ikasten jarraitu nuen, ekonomiako ikasketak hasi nituenean. Unibertsitateko borrokak ikastetxekoarekin alderatuta oso ezberdinak ziren. Ikasleon hitza ez da errespetatzen, ez dago parte hartzeko Ikasle Abertzaleak

5

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


gune errealik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan karrera bakarra dago euskaraz ikasi ahal izateko...egoera oso latza da, eta bertako borrokak, ikasleok euskaraz ikasteko eskubidea, ikasleei parte hartzeko guneak sortzea... 2008.urtean, errepresioa heldu zen oso modu bortitzean Euskal Herri osora, bereziki Nafarroara. Gazte Mugimenduaren aurkako sarekadak egon ziren hilabete luzeetan zehar, 2011 urterarte etenik izan ez dutenak. Eta horrek guztiak noski, eragina izan du ikasle mugimenduan ere bai. Beldurra barruraino sartu nahi izan digute, antolatu eta borrokatzearen aurkako beldurra sortuz. Nafarroan talde gutxi zeuden urte haietan ikastetxeetan, zailtasun gehiago egon ziren borrokak egiteko, errealitate hori ezin dugu ukatu. Baina horri guztiari buelta eman nahi izan genion, eta errepresioak etsipena sortu nahi izan zuen arren, altxatu eta aurrera jarraitu genuen, ikasleon borrokaren konpromezua ez zuen etenik izan eta Nafarroan kriston indarra sortu zen gerora, ikasle mugimendua erreferente indartsua bihurtu delarik. Aitzol Gandiaga:

2009/10 ikasturtian Arrasaten lehenengo batxilergua itxen nebilela Ikasle Abertzaleak-ek itxen zitxuan ekintzetan parte hartzen hastetik hasi nitzan ikasle antolakundian militatzen. Bertan, hasi nitzan entzuten lehenengo aldiz Euskal Eskola Nazionala, Hezkuntza Sistema Nazionala, “militante” hitza, eta abar. Gogoratzen dot bai, zalako hitz eta esanai potoluak… Herriko Ikastolia zan gure eremua, eta hasiera batian buelta asko emuteke ez bagiñun inungo zapalkuntzaik ikusten, klasian bertan ikusten hasi giñan gero ta nabarixau ikaslion aurkako erasuak; greba deitzeko trabak, ikaslion artian batu eta antolatzeko eskubide eza, adierazpen urraketa, eta hola jarraitxu neinke denbora luze bat. Egixa esan ez giñan asko, baña gogua kristona zan! Gure lehenengo borrokak, ondo jakingo dozuen moduan… Ni Bergarakua izanda, Arrasaten genden moduan nere herrixan be antolau biharra zeuala ikusi neban, bere garaixan ezeuan ta IAko taldeik. Ingurukuak batu, kuadrilakuak, txikitako gelakidiak, baitxa bizilagun bat be, ta ikasle antolakunde bat sortzian biharra zeguala konbentzitzen ibili nitzan, ta baitxa lortu be! Orduan, igarri neban Ikasle Abertzaleak nola ahalduntze eskola bat dan. Antolakundian sartu eta gutxira, akatsetatik ikasiz, hitz astronautarrak entzutetik taldia martxan jarri eta plangintza sendo bat ein ta helburuak betetzera heldu giñanian. Dana ez da baina politxa izan, nere inguruan moduan Euskal Herriko txoko askotan taldiak sortzen ibiltziaz gain, etsaia ez da atzian geratu. Opari gisa aplikatu nahi izan dozkuen erasuei kolorezko paper politxak kendu eta trikimailu honein benetako aurpegixa erakutsi izan dou baña. Educacion para la paz, Trilingüismua, Selektibitatia eta abar luze bat. Sistema patriarkal eta zentralista, eskuindarra eta gutxi batzuen poltsikoetarako izango dan hezkuntza bat nahi dozkue eskaini, ta horren bidian badator oin LOMCE be. Hala ta be, badakit geldi ez gala egongo eta abenduan eindako kongresuan ostian argi esan dogun moduan, erasuen aurrian ikasliak aurrian izango gaittuzte! Marian Beitialarrangoitia: 25. urteurrenaren hasiera da hau. Ospakizun handi hau atzoko eta gaurko ez-ohiko ikasleok eraikiko dugu. Horren adibide da, gaurko ekimenaren hasieran irakurri dugun poema bera ere, Ainhoa Menbidibil IAko kideak sortua.

Ikasle Abertzaleak

6

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Gu laurok gaude gaurkoan hemen, baina abiatzen dugun bide honetan Ainhoaren eta beste hainbat ez-ohiko ikasleren aurpegiekin topo egingo dugu. Izan ere, iraultzaile eskola honetako kide izan ginen arkitekto, garbitzaile, kazetari, antropologo, hautetsi, kultur sortzaile, guraso, hezitzaile... guztiok Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeari ekin genion eta egun, bakoitzak gure esparrutik Euskal Herria eraikitzen jarraitzen dugu. Azaitz Garcia: Nola ez, dinamika berezi honek kanta eta bideo propioa izango ditu. Euskal Herriko hamaika txoko dantzan jarriko dituen abestia izango da. Urteurrenari eta IA-ri, merezi duen melodia eta erritmoa emango dizkiogu. Eta gainera, guzti hau bideo batez bildu eta zabalduko dugu. Garbi単e Urra: Nahiz eta, kantu berri bat sortzera goazen, ezin ahazturik utzi IA-rentzako berezi eta oihartzun izan diren kantuak. Betagarriren 10 urtez ikasle eta abertzaletik hasi, Amaiurren urtez urte-tantaz tanta-tik pasa eta On-en Euskal Herria Hezkuntzarik eraikiraino. Guzti hauek, egungo gazte musikariei eskeini eta hauek beraien ahots nahiz erritmoz eraldatuko dituzte, bilduma zahar bezain berritzailea sortuz. Aitzol Gandiaga: Aipatutako hau, ez dugu sare edo musika ekipo hutsetan soilik gozatu nahi. Udaberrian hasi, udan jarraitu eta udazkeneraino hango eta hemengo Ikasle Egunak antolatuko ditugu. Bergaran, Arabar Errioxan, Zumaian, Iru単an, Agurainen edota Tolosan 25 urte hauetako ez-ohiko ikasleak batu, esperientziak elkar trukatu eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan ikasle festak egingo ditugu. Herriz herri ibili ostean, udazkenean 25.urteurrenaren ospakizun erraldoia izango dugu. Milaka ez-ohiko ikasle elkarrekin bilduz. Hemen ekin diogu, beraz ekimen berezi honi eta aurrerantzean ere elkar ikusiko dugu. Ondo segi!

Ikasle Abertzaleak

7

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Ikasle Abertzaleak

8

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


25. urteurrena - Aurkezpen agerraldia