Page 1

3.2. Haur Hezkuntza Ahozko hizkuntzaren didaktika eta haur literatura

1. Unitatea: Ahozko hizkuntza: nola ikasten da? zer irakasten da? Zer lortu nahi dugu unitate honetan? Unitate honetan lortu nahi dugu Ahozko Hizkuntzaren didaktikarako oinarriak finkatzea. Horretarako bi ardatzen bueltan egingo dugu gogoeta eta lan, batetik, umeak hizkuntzaz nola jabetzen diren gogoratuko dugu, baita zein zailtasun izan ditzaketen azaldu ere; bestetik, ahozko hizkuntzaren ezaugarriez jardungo dugu, ahozko testu generoez hain zuzen ere.

Zer ikasiko duzu/egiten ikasiko duzu/ adierazten ikasiko duzu? •

Haur baten hizkuntza jabekuntza nolako izan ohi den.

Ahozko hizkuntza zailtasunetara lehen hurbilpena.

Ahozko testu generoak zeintzuk diren eta zein ezaugarri nagusi dituzten.

Unitate honetako azken lana: Mariak orain urte asko egin zituen Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak, baina urte luzetan egon da hezkuntzan lan egin gabe. Aurten HHko gela bateko irakasle izango da eta esan diote eskolan ahozko hizkuntzaren lanketari garrantzia handia ematen zaiola. Ez daki oso ondo ahozko hizkuntzaren oinarriak gogoratzen dituen. Jakin du zuk hori ikasi berri duzula eta eskatu dizu hiruzpalau orrialdeko testu baten ahozko hizkuntzaren jabekuntzako oinarriak gogoratzeko, haurrek zein zailtasun izan ditzaketen esateko eta ahozkoaren izaeraz garrantzitsuak diren ideiak nabarmentzeko.

Jarduerak: 1. saioa

Presentziala Lau galderaren bueltan gogoeta taldeka (“World café” teknika erabiliz) 1.

Hizkuntzaren garapena haurtzaroan, nolakoa da? Zein ezaugarri orokor ditu?

2.

Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?

3.

Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?

4.

Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?

Talde handian bateratu eta ideia nagusiak bildu.


3.2. Haur Hezkuntza Ahozko hizkuntzaren didaktika eta haur literatura

Ez presentziala Irakurri Ruiz Bikandi, U. (2009) Hizkuntzaz jabetzea eta elebitasun goiztiarra. Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. 47-68 orr. Zarautz: EHUko argitalpen zerbitzua. Egin artikuluaren eskema edota laburtu 20 lerrotan.

2. saioa

Presentziala Aurrezagutzak kontrastatu Ruiz Bikandiren artikuluarekin. Talde bakoitzak bideo bat ikusiko du. Aztertu bideoetako elkarrekintza txantiloia kontuan hartuta.

Zein egoeratan ematen da elkarrekintza? Zer egiten du umeak? (hitzez eta ekintzaz) Zer egiten du helduak? (hitzez eta ekintzaz)

Transkribatu bideoetako ekoizpena eta aztertu zehatz zein ezaugarri dituen umearen berbaldiak (zenbat hitzeko ekoizpena; zein ezaugarri fonologiko, morfologiko, sintaktiko, diskurtsibo...) eta helduaren berbaldiak. Irakurketarekin loturak egin. Talde handian azaldu talde txiki bakoitzak zer den bideoan ikusitako.

3. saioa

Presentziala Taldeka banatu gela (5 talde). Talde bakoitzak testu-genero multzo baten inguruan lan egingo du. Taldeko kide batek ahozko ekoizpena egingo du eta grabatu egingo da (beharrezko izanez gero berriz entzuteko). 1 taldea: Egintzen deskribapena.


3.2. Haur Hezkuntza Ahozko hizkuntzaren didaktika eta haur literatura Aukeratu karta jolas bat beste kideek ezagutzen ez dutena eta esan nola jokatzen den. 2 taldea: Kontaketa (narrar). Kontatu ipuin bat. 3 taldea: Azalpena. Azaldu zein ezaugarri dituen baleak? 4 taldea: Kontaketa (relatar). Kontatu zure ikaskideei atzoko albiste bat. 5 taldea: Argudioa. Guztion artean gai berri bat landu behar dugu, zein da zure proposamena?

Orain egin gogoeta taldean: •

Zein ezaugarri ditu testu genero multzo horrek?

Antzeko beste testurik ezagutzen duzue? Egin zerrenda. Zein antzekotasun eta

ezberdintasun dituzte? •

Zein zailtasun izan ditzake HHko ikasle batek modu horretako testu bat sortzerakoan?

Zer eskaini dezakegu zailtasun horiei aurre egiteko? (Adib. Egintzen deskribapenean

pauso guztiak kontuan hartzea zaila da, irudien bidez lagun dezakegu pauso bat ere ez ahazten)

Talde txikietan ikusitakoa talde handian konpartitu.

IPUIN KONTAKETA. 2 taldek kontatu ipuina (grabatu egingo da).

Ez presentziala Irakurri Garro, E. (2010) “Testu moldeak: ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzan” eta egin ulermen ariketa.

4. saioa

Presentziala Bideo hauetan 4-5 urteko umeak ikusiko ditugu bi testu-generoko aleak ekoizten: batetik, karta joko baten azalpena dago; bestetik, ipuin baten kontaketa. Ikusi bideoak eta aztertu txantiloia kontuan hartuta.


3.2. Haur Hezkuntza Ahozko hizkuntzaren didaktika eta haur literatura

Karta jokoen arauak

Ipuina

Komunikazio egoera: 1.

Ekoizlea

2.

Hartzailea

3.

Helburua

Egitura orokorra Diskurtso eta hizkuntza baliabideak 4.

Testu antolatzaileak

5.

Lokailuak

6.

Sintaxia

7.

Lexikoa

Baliabide ez berbalak: ahotsa, gorputza

Egin gogoeta: ipuinak ondo kontatzen dituen ume batek errezetak ondo azalduko ditu? Zergatik? Gogoeta lehenengo bakarka, gero talde txikian eta bukatzeko talde handian.

Hitzaldia: Zer da ahozko hizkuntza? Ahozkoa vs. Ahozkoak? Testu monologalak eta testu dialogalak.

ahozkoa vs ahozkoak.ppt

IPUIN KONTAKETA. 2 taldek kontatu ipuina (grabatu egingo da).

5. saioa

Presentziala Ahozko hizkuntzarekin loturiko zailtasunak Haur Hezkuntzan TAILERRA (I)


3.2. Haur Hezkuntza Ahozko hizkuntzaren didaktika eta haur literatura

Ez presentziala Mariak orain urte asko egin zituen Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak, baina urte askoan egon da hezkuntzan lan egin gabe. Aurten HHko gela bateko irakasle izango da eta esan diote eskolan ahozko hizkuntzaren lanketari garrantzia handia ematen zaiola. Ez daki oso ondo ahozko hizkuntzaren oinarriak gogoratzen dituen. Jakin du zuk hori ikasi berri duzula eta eskatu dizu hiruzpalau orrialdetan ahozko hizkuntzaren jabekuntzako oinarriak gogoratzeko, haurrek zein zailtasun izan ditzaketen esateko eta ahozkoaren izaeraz garrantzitsuak diren ideiak nabarmentzeko. Dokumentua Mudle-ra igo behar da Entregatzeko azken eguna:

1 unitatea  

lehen unitatea