Issuu on Google+

PRENTSA DOSIERRA

TABAKORIK GABEKO MUNDUKO EGUNA KERIK GABEKO IKASGELEN PROGRAMAK ETA FARMAZIETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAK SARITZEKO EKITALDIA


Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da: tabakismoaren epidemiari eta bere efektu hilkorrei buruz mundu zabalean arreta deitzeko eguna.

Osasunerako

Mundu

Erakundeak,

2013.

urte

honetan,

ÂŤTabakoaren

publizitatea, sustapena eta babesletza debekatzeaÂť leloa aukeratu du. Erakunde horrek 1987tik egiten du Tabakorik Gabeko Eguna.

Euskadin, egun hori Tabako-kerik Gabeko XIV. Astearekin amaituko da. Hainbat ekintza antolatu dituzte aste horren barruan, eta, besteak beste,


honako hauek parte hartu dute: Osasun Sailak, Osakidetzak, udalek, toki- eta bestelako erakundeek, elkargo profesionalek eta herritarrek, oro har.

Ekintza hauek guztiek helburu jakin bat daukate: tabakoa kontsumitzeak osasunean duen eraginaz jabearaztea eta erretzaile guztiak animatzea tabakoa uzteko. Izan ere, tabakoa erretzeari uztea izango da urte gehiagoz eta kalitate handiagoz bizitzeko erabakirik onena.

Ekintza horien barruan, gaur «Kerik gabeko ikasgelak» eta «Farmazietako erakusleihoak» eskola eta komunitate prebentziorako lehiaketen sariak banatuko dira, hiru lurraldeen artean.


Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, osasun-determinatzaileen inguruan eragiteko ildo estrategikoaren barruan eta

osasuna gizabanakoetan zein

gizartean sustatzeko helburuz, hainbat politika, programa eta proiektu ari da garatzen. Horien helburua prebentziorako kultura sortzea da, baita bizitzeko estilo osasungarriak sustatzea ere, hainbat alorretan: tabakismoa edota alkohola,

ariketa

fisikoa

egitea,

gizentasuna

saihestea

eta

dieta

osasungarria sustatzea.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak erantzukizun hori bere egin du, eta lan horretan lankidetzan dihardu erakundeekin, Jaurlaritzako beste sailekin eta


eragile sozialekin; izan ere, osasun onean dagoen gizarte batek edozer gaitasun gara eta potentzia dezake.

Jon

Darp贸n

Osasuneko

sailburua,

Guillermo

Vi帽egra

Osasuneko

sailburuordea eta Osasun Saileko zuzendariak programa hauek saritzeko ekitaldian izan dira, eta guztiek ere nabarmendu dute Osasun Publikoko Eskualdeek lan bikaina egin dutela, baita Osakidetzako Osasun Eskualdeek, Hezkuntza

Sailak

(eskualdeetako

Berritzeguneak),

udalek,

prebentzio

komunitarioko teknikariek, farmazialarien elkargoek eta farmazia-bulegoek ere, ESKOLA ETA KOMUNITATE PREBENTZIORAKO PROGRAMA garatzeko garaian, TABAKO KERIK GABEKO EUSKADI proiektuaren barruan.


«Kerik gabeko ikasgela» programa: helburuak eta parte-hartzea «Kerik gabeko ikasgelak» Europar Batasunak sustatuko ekimena da, eta, Euskadiren kasuan, Tabako-kerik gabeko Euskadi proiektuaren barruan dago bilduta. Proiektu hori Osasun Sailak eta Osakidetzak sustatzen dute, eta erakundeak zein eragile sozialak biltzen ditu bere esku-hartzeetan.

Programaren oinarria erantzukizuna eta konfiantza dira, bai eta ikasleek beren egiten duten ez erretzeko konpromisoa ere, betiere tutoreen laguntzarekin. Helburua da eskolaumeak ez erretzen hastea, edota, hastekotan, ahalik eta beranduen egitea; era berean, hezkuntza-komunitate osoarengana heltzea da


kontua (hezkuntzako profesionalak, familiak), tabakoaren mendetasuna nolabait ere gainditzeko. Eskolako,

laneko,

herritarren

arteko

eta

osasungintzako

esku-hartze

komunitarioari esker, tabako-mendetasuna gainditzeko zentroetara bideratzen diren pertsonen ehunekoa % 10 handitzen da, eta osasun-zentroetara joaten ez diren erretzaileak kaptatzea posible egiten du. The Cochrane Librery agerkarian prebentzio-programen 134 azterlanei buruz argitaratutako

berrikuspen

sistematiko

baten

arabera,

ikastetxeetan

tabakismoa prebenituta, gerora erretzaile bilakatzen diren gazteen kopurua


murriztu egiten da. Inoiz erre ez duten gazteentzat, programa horiek eraginkorrak dira, abian ipini eta urtebetera gutxienez.

Jon Darp贸n Osasuneko sailburuak nabarmendu duenez, erakutsitako eraginkortasunak eta gure prebentziorako eta osasuna sustatzeko kulturaren aldeko konpromisoak animatzen gaituzte ekimen hauekin jarraitzera, baita prebentzioaren bidean aurrera egitera ere; tabakoaren kontrako lan horretan, gainera, gizarte guztiaren partaidetza ezinbestekoa da. TABAKORIK GABEKO KULTURA sortzea da.

Bide honen jomuga


PARTAIDETZA

GUZTIRA EAE: • IKASTETXEAK: 103 • DBH 1EKO IKASLEAK: 4.774 • DBH 2KO IKASLEAK: 4.585 • IKASLEAK GUZTIRA: 9.359


BIZKAIA BILBOKO ESKUALDEA Ikastetxeen kopurua. 6. Parte hartu duten ikasleak: 488. DBH 1ekoak 277, DBH 2koak 211.

URIBE ESKUALDEA. Ikastetxeen kopurua: 15. Parte hartu duten ikasleak: 1.798. DBH 1ekoak 808, DBH 2koak 990.

BARRUALDEKO ESKUALDEA. Ikastetxeen kopurua: 19. Parte hartu duten ikasleak: 1.728. DBH 1ekoak 899, DBH 2koak 829.

ENKARTERRI-EZKERRALDEKO ESKUALDEA. Ikastetxeen kopurua: 27. Parte hartu duten ikasleak: 2.514. DBH 1ekoak 1.290, DBH 2koak 1.224.


BIZKAIA, GUZTIRA. • IKASTETXEAK: 71 • DBH 1EKO IKASLEAK: 3.274 • DBH 2KO IKASLEAK: 3.354 • IKASLEAK GUZTIRA: 6.528


ARABA

2012/2013 LAUDIO AMURRIO GASTEIZ AGURAIN ETA KANPEZU ARABAKO ERRIOXA AÑANA, AIARA ETA ZUIA

IKASGELAK IKASLEAK IKASTETXE marrazkiak GUZTIRA GUZTIRA AK 15 299 2 215 7 139 3 75 66 1644 15 984 9 153 3 95 3 57 2 57 13 197 3 58 113 2489 28 1484


ARABA GUZTIRA. • IKASTETXEAK: 28 • DBH 1EKO IKASLEAK: 1.382 • DBH 2KO IKASLEAK: 1.107 • IKASLEAK GUZTIRA: 2.489


GIPUZKOA EIBAR • IKASTETXEAK: 4 • DBH 1EKO IKASLEAK: 118 • DBH 2KO IKASLEAK: 224 • IKASLEAK GUZTIRA: 342


Farmazietako erakusleiho lehiaketa Farmazietako erakusleihoen lehiaketa Osasun Sailak, Osakidetzako osasuneskualdeek eta farmazialarien elkargoek sustatuko prebentzio-ekimena da, udalekin eta mankomunitateekin lankidetzan. Aurten, orotara, 169 farmaziak hartu du parte ekimenean.

Honako hauek dira helburuak: 他 Herritarrak tabakismoaren arazoarekin sentsibilizatzea 他 Erretzeari uzteko lagun dezaketen bitartekoen inguruan informatzea.


他 Farmazien

bulegoen

rola

sustatzea

osasuna

sustatzeko

eta

prebentziorako zentro gisa, herritarren artean ohitura osasungarriak hartzea sustatuz tabakismoaren aurrean. 他 Farmazietako profesionalen sorkuntza sustatzea, egindako lanik onenak errekonozituta eta sarituta.

Tabakoa Euskadin

Osasun-komunitateak

borrokatzen

duen

epidemia

tabakismoa da, haren ondorioak hilgarriak diren aldetik.

saihesgarri

nagusia


Munduan heriotza gehien eragiten dituen bigarren kausa tabakoa da, eta hamar heldutatik baten heriotzaren arrazoia da.

Osasun Sailaren datuen arabera, Euskadin gertatzen diren heriotzen % 13 eragin ditu tabakoak.

Euskadiko prebalentzia % 25 ingurukoa da; gizonezkoen artean handiagoa da (% 28,7) emakumezkoen artean baino (% 22,5), gazteetan izan ezik. 16 eta 24 urte bitarteko emakumeek gehiago erretzen dute (% 25,5) gizon gazteek baino (% 4).


Beste faktore batzuek ere eragina dute tabakoaren kontsumoan, adibidez laneta ikasketa-mailak. Maila txikienetan tabakismo-indizea handiagoak dira.


Tabakorik gabeko munduko eguna