Issuu on Google+

Nomadak TX, Oreka TX taldearen lan berria gure unibertsitatean 4. orrialdea Hirugarren aldiko 12. zenbakia

Ikasturte bete ekitaldi

Euskarazko Kazetaritzaren Jardunaldiak: kazetaritza eta krisia. 2.orr

Helen Brownlee: Eskoziatik Iru単era, euskal kulturaren berri izateko. 6.orr.

2010eko Poesia Lehiaketaren saridunak euskaraz ko modalitatean. 8.orr.


2 hotsa Krisiak kazetaritzan ere badu eragina Bizitako esperientziaz jantzi zituzten kazetari euskaldunek Abarrotsek antolatutako Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak

K

risiak arlo guztiak ukitu dituen honetan, kazetaritzan, eta bereziki euskarazko kazetari tzan eraginik izan duen jakin nahi izan dugu aurten. Gai marko hori aukeratuta gonbi-

datu ditugu komunikazio arloko hiru lagun: Iban Garate, azkenaldian produkzio lanetan murgilduta dabilena; Ander Izagirre, istorio bila munduan zehar dabilen kazetaria; eta Xabier Letona, Argia aldizkariaren zu-

zendaria, 90 urte bete berri dituen argitalpena da hain zuzen. Hirurei esker lehen eskutik jaso genuen euskarazko kazetaritzaren berri. Hitzaldiak jarraitzen izan ziren ikasleen iritziak dituzue jarraian.

Ikasleen iritzia

MarĂ­a Ruiz de Gopegui

Izagirreren mintzaldiak ustekabean hartu ninduen, oso lan interesgarria iruditu zitzaidalako idazleak deskribatu ziguna. Cuidadores de mundos izeneko liburuan hainbat bizimodu bitxi aurkezten du Izagirrek: gure lurraldeko zatitxo baten babesle direnak, bidaiariei harrera egiteko beti prest daudenak edo beste garaietako ohiturak galdu ez daitezen aritzen direnak. Deigarri iruditu zitzaidan berarentzat hau ekintza berria izan dela aipatu izana, dirudienez munduko azken bazterreko istorioak kontatzera ohituago baitago. Ikasketak amaitu zituenetik pentsatu izan zuen kontu desberdinak emateko

atzerrira joatea ezinbestekoa zela, horregatik, hemen diru pixka biltzen zuen bakoitzean motxila prestatzen hasten zen. Baina lan berezi honekin konturatu egin da, eta irakuleari jakinarazi nahi dio, gure artean, pentsatzen duguna baino hurbilago, pertsonai harrigarriak bizi direla, inoren txaloa eskatu gabe ereduzko bizimodua daramatenak. Amaitzeko, hunkigarria iruditu zitzaidan Izagirre eta bere pertsonaien artean aurki daitezkeen parekotasunak: izan ere, guztiek dihardute zerbaiten babesle gisa (kazetariaren kasuan, istorio bitxi horien oroitzapenaren babesle).


hotsa

3 Maialen Etxeberria

Ander Izagirre.

Iban Garate.

Xabier Letona.

Hiru hitzaldietan egon nintzen; lehenengo hitzaldia Iban Garatek aurkeztu zuen, telebistako aurkezle eta aktore dena. Flysch: haitzen hitza dokumentala eta 360Âşko ekoizpena eta sirimiriari buruz hitz egin zigun. Flysch: haitzen hitza dokumentalaren trailerra erakutsi zigun, eta interesgarria iruditu zitzaidan agian, gehienbat, Zumaian grabatu zelako izango da; ni zarauztarra naiz eta asko ezagutzen dut herri hau. Filmean agertzen diren irudiak oso politak direla esango nuke, bertan egonda nago eta edozeini gomendatuko nizkioke. Harira joanez, filmea oso egokia iruditzen zait gaur egunerako eta ziur nago ikusi gabe ez naizela geldituko. Filmean esaten duen esaldi bat asko gustatu zitzaidan, eta arrazoi osoa ematen diot: ÂżHay que conocer la historia para aprender de ella, para no repetirla? Filme honekin jendea egoeraz jabetuko dela esango nuke eta askori ez zaio batere gaizki etorriko. Gure mundua da, bakarra daukagu, eta zaindu egin behar dugu. Ideia aparta iruditzen zait eta arrakasta edukiko duela espero dut. Bigarren hitzaldian, Ander Izagirre kazetari eta idazleak, bere liburuari buruz hitz egin zigun batez ere, Mundu zaintzaileak izenekoa, gazteleraz esanda Cuidadores de mundos izenburu duena. Esango nuke, hiru hitzaldietatik, bigarren hau gustatu zitzaidala gehiena. Arrazoietako bat, istorio xelebre eta hunkigarriak iruditu zitzaizkidala izango litzateke, eta beste bat, adibidez, protagonisten istorioak ez direla galduko denboran zehar, edonork liburuaren bidez jakin ahal izango dituela. Azkenik, hirugarren hitzaldiaz hitz egitea bakarrik geratzen zait. Azken hau Xabier Letonak azaldu zigun. Bera Argia aldizkariko zuzendaria da eta aldizkariak 90 urte bete ditu. 1919an sortu eta orain arte izandako nolabaiteko aldaketak kontatu zizkigun: izen aldaketa, gutxi gorabeherako edukia, etab. Xabier Letona Argiaren istoriari buruz hitzegitera etorri zitzaigun, eta horixe egin zuen, baina nire iritziz, aldizkariaren edukiari buruz zerbait gehiago gehitzea aproposa dela esango nuke. Adibidez, bera aldizkarian lanean dabilenetik, berari gehien gustatu zitzaizkion edo harritu zuten artikulu batzuk azaltzea oso ongi legokeela iruditzen zait.


hotsa

4

Txalapartar

H

ilaren 3an, Oreka TX taldeak, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortua, bere lan berria, “Nomadak TX� unibertsitatean aurkeztu zuten. Bertan, Nomadak TX proiektuarekin egindako filmea jarri zuten ondoren txalapartari buruzko azalpena eginez. Munduko hainbat herrialdetako musika entzutearren bidaiak egiten hasi ziren Nomadak TX dokumentala sortuz. Filmean Indiara, Mongoliara, Artikora edota Saharara egindako bidaiak agertzen dira. Baita bertako jendearekin musikaren bidez sortutako erlazioak ere. Herrialde bakoitzean bertako instrumentuak eta soinu berriak irakasten zituzten, gero txalapartarekin konbinatuz. Horrez gain, hango elementuak erabiliz txalaparta berriak eta soinu berriak sortu zituzten, harriz egindako txalaparta edota izotzez egindakoa esaterako. Dokumentala ikusi ondoren proiektua nola sortu zen eta nola egin zuten azaldu zuen Harkaitzek, beraientzat txalaparta zer den azalduz. Beraien aburuz txalaparta ez da soilik instrumentu bat, beraientzat bizitza estiloa ere zehazten baitu. Azaldu zuten bezala, txalaparta bi pertsonak batera jotzen duten instrumentu bakarrenetakoa da. Gainera inprobisazioz jotzen denez beste pertsonarekin koordinazio

eta ulermen handia eskatzen du. Hitzaldiaren ondoren txalaparta saioa egin zuten betiko edo ohiko txalaparta eta harrizko bat joz. Dokumentala asko gustatu zitzaidan beste herrialdeetako pertsonekin, musikari esker, sortutako harremanak azaltzen zirelako. Maite FernĂĄndez Ă lvarez de Eulate


hotsa

5

aren oreka

G

onbidatuek eman zutenari buruzko iritzi labur bat ematekotan positibo da erabiliko nukeen hitza. Bertan eman zen egoera erakargarria egin zitzaidan guregana iristen saiatu eta lortu zuten gertutasunagatik. Nahiz eta txalaparta instrumentua jende askok ezagutzen duen, ziur

nago gutxik pentsatuko genukeela horrenbeste gauza lortu daitezkeela berarekin, hasiera batean konplexutasun gutxikoa dirudielako. Beraien proiektuarekin izugarri aberastu ahal izan dute bai beraien jakintza eta baita heldu diren herrialde ezberdinetako jendearena ere. Oreka TX taldeko partaideek jatorrak dirute eta ez nau batere harritzen atzerriko biztanleek horren ondo hartu izana beraien herrialdeetan. Kanpoko jendeak ikusten badu hauek ere musika egitera doazela, beraiek ere animatu eta parte hartzen dute. Txalapartaren munduan sakondu nahi hori oso nabarian gelditu zen bai izotzezko, harrizko txalapartak egin zituztenean. Proiektuan jardun duten musikari, kameralari guztiek uste dut oso garbi izan dutela hasiera-hasieratik zein zen helburu nagusia, nahiz eta beraiekin batera beste helburu garrantzitsu batzuk izan. Nire ustetan beraien helburu nagusia txalaparta mundu guztian zehar ezagutaraztea izan da eta merezi duen lekua aldarrikatzea. Telebistan ikusten nituenean ez zitzaidan iruditzen benetan egin duten proiektua hain serioa zenik eta horrek alde horretatik harritu egin nau. Espero dut urte askoan horrela jarraitzea eta beraien helburua garbi mantenduz eta gure laguntzarekin txalapartak kostata lortu duen osasun on hori mantentzea. Andoni Azkarate


hotsa

6

Helen Brownlee: eskoziar bat Iruñean Edinburgoko Hariot-Watt unibertsitateko ikasle da Brownlee. Euskal kultura eta hizkuntza aztertzeko asmoz bost astez izan da Nafarroan, ikasle eta irakasleekin. ELKARRIZKETA: OLIVIA KROL What brought you to Pamplona and how long will you be here for? I came here to study the local culture, in particular the Basque language and culture. I’m here for five weeks to interview students and teachers of Basque. Why did you choose your educational direction? I studied Spanish as an undergraduate degree so I have an interest in the Spanish culture. In 2004 I studied in Pamplona for a year on exchange and I taught English in Elizondo, a Basque village in Northern Spain. Ever since this experience, I always had an interest in coming back to learn more about the situation here in Navarra. What interests you the most about your chosen topic of study? I think it’s the conflict between the symbolic and instrumental use of the Basque language. The situation actually exists in many different countries, such as with the Gaelic dialect in Ireland and with French in Canada, so it’s a globally recognized phenomenon and something worth studying. What do you see yourself doing when you complete your program? I’ll probably do more studies on languages closer to England (Gaelic, Welsh, and Irish), and see what the situation can teach me about issues closer to where I’m from. I see myself being a researcher, having contact with different people and gaining perspectives on different cultures and circumstances,

then using that information to publish academic papers. Who most advises you in your studies? I have a main supervisor at Hariot-Watt who has done similar research on a different region in Spain. She has advice and suggestions as to how to direct and organize the study of my work.

What is your dream job? Please describe it. If I could do anything I wanted as a career, I would be a professional athlete. I’ve just been in Paris doing a marathon. I have a twin sister, and the two of us travel around to various cities throughout the world to participate in marathons.


hotsa O

7

fizioka: Aitor Mendiluze eta Julio Soto

Zu, Aitor, Larouse Entziklopedia zara, eta zu, Julio, Lur Entziklopedia. Hor zaudete biok Liburutegi Nagusiko apalategian hautsa pilatzen. Gaur hiru urte Inork ez zaituztela erabiltzen; izan ere, jende guztiak Wikipedia erabiltzen du, batez ere gazteek.

Aitor Mendiluze Liburu lodi liburu astun Liburu haundi noizbaiten Ba単a teklatu bati helduta Zenbat lantegi daukaten Gu geldi geldi hementxe gaude Pasata ikus gaitzaten Apal batean falkultateei Kategoria ematen

Baina ikasleek wikipedian Badaukate nahiko mauka Zer bilatu nahi hura aurkitu Teklei taupa eta aupa Lur aspalditik denbora doa Entziklopedien aurka Zure orritan zaharkituak Ze definizio dauka

Baina tontotze hori izan da Beraien erabakia Eta sarea ezin da izan galeraren aitzakia gu ausartean galduta gaude gertu xomorro txikia lehen jakinmina ase genuen agian laister pipia.

Bertsoak Faustinon Julio Soto Kategoria lehen geneukan Orian mina orain pena Larusko lehen tomoa zara Ni naiz lurreko azkena. Zein erraza den tekla zanpatu Eta sarean barrena Ordea beti ez da onena Eskura errezena dena

Zaharkiturik dagoen gaia Nere barruan aski da Lixtotu zedin gure mundua Helburu horren harira. Guztiak gaude aulkian jarri Ta pantailari begira Ta azkeneak lixtotu ordez Tontotu egiten dira.

Pipia ere pixka pixkana Oroitzea ez al da komeni Tratamenturik babesik guri Nola ez diguten ipini. Triste ez gaitezen elkarri behar Diogutena eskaini Nik begiratu behar zaitut zu Zuk begira nazazu ni.


hotsa

8

2010eko Poesia Lehiaketak baditu saridunak

Beste urte batez, euskarazko poesiarik onenak saritu ditugu. Aurten, gainera, sari-banaketa ekitaldian Anjel Erroren emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen

1 2 3

“Gurutze bidean gora zoaz...” (“Arimaren mintzoa” poemategitik aukeratua). Ezizena: Iratzmendi. Egoitz Telletxea, Humanitateetako ikaslea. “Ez dut sinisten/ barraskiloaren dantzan, ez [...]” (“Harrien maskarada” poemategitik aukeratua) Ezizena:Vernard Borace. Julen Carreño, Zuzenbidean doktoregaia eta irakasle laguntzailea. “Hiriko bi hotsak”. Ezizena: Labar Matin. Xabi Pérez de Arenaza, Arkitekturako ikaslea.

Zarraga ia Itziar en iritzdago, aslebeharra IkEsan ni ez naize- berak ere esan zuen, ez zen errala poesia gaietan oso aditua, eta era berean ez nuela Anjel Erro ezagutzen. Gainera harrituta gelditu nintzen, izan ere, irakasleak klasean azaldu zigunean zaharragoa zela uste nuen. Hasiera batean, urduri sumatu nuen, eta

Maketazioa: Imanol Manterola

LAGUNTZAILEAK

ni ez nintzen ordurarte horretaz za bere buruari buruz hitz egitea. ohartu eta, esan dezaket, ekitalEkitaldi laburra egin zuen, baina di laburra izan arren, gauza txiirakurri zituen poemak gustatu ki horretatik zerbait atera nuela. zitzaizkidan (nire ezjakintasuna- Hortaz, printzipioz gauza sinple ren barruan, noski). Bere esaldi bat irudi zezakeenak, bere probatek zer pentsatu egin zidan: betxua bazuen, eta horrek poztu “poesia nonahi dago”. Egia esan, egiten nau.


Hotsa aldizkaria