Ikusentzun sormen osoa

Page 49

Desabantailei dagokienez, • Zoom-posizio ezberdinetan, ezberdin jokatzen du zoomak (aldatu egiten dira eremu-sakonera, perspektiba eta erabilera). • Erraza da objektibo-angelu ezegoki bat hautatzea, eta ondorioz,perspektiba aldatzea planotik planora. Halakoetan, jendea eta espazioa distortsionatu egiten dira. • Saialdian (entsaioetan) zoom-ezarpenak etengabe aldatzen ibiliz gero, kontuz ibili beharko da angelu eta kameren kokaleku horiek berdin-berdin errepikatzeko grabatzeko unean (horretarako oharrak hartzen dira kameraorrian, plano-orrian edo gidoian, eta saialdian kameraren kokalekuak zoruan markatu). • Zooma behar ez bezala erabiltzea ere badago, eraginkorragoak diren kameramugimenduak alferkeriaz ordezkatzeko. FOKATZEA. Kameraz fokatzean, filmagaiaren ahalik eta irudi garbiena sortzeko doitzen da objektiboa. Objektibo primario baten kasuan, horrek esan nahi du kameraren CCDaren (edo filma, argazki-kamera bat erabiliz gero) eta objektiboaren arteko distantzia aldatu egingo dela,. Zoom-objektiboaren kasuan, objektiboaren barneko elementuen kokalekuak egokituz lortzen da fokatzea doitzea. Kameraren objektibo-sistema fokatzeko, hainbat modu erabiltzen dira: -Foku-eraztuna: eskuko kameretako eta kamera arinetako objektibosistemetan, objektiboaren armazoian kokatutako eraztun bat biratuz foka daiteke, filmagaiaren xehetasunak ahalik eta garbien ikusi arte. -Helduleku birakaria: euskarri baten gainean ezartzen denean kamera (estudioan esaterako), kirten birakariak erantsi ohi zaizkio haren buru birakariari, kamera gobernatzeko eta tinko mantentzeko. Ezkerreko kirten birakarian ezarritako zorro-itxurako helduleku birakari bati eraginda doitzen da objektiboaren fokatzea. -Serbomotor-sistema: serbomotor txiki batek gobernatzen du objektiboaren fokatze-merkanismoa. Abantaila handiak ditu horrek, fokatzeko agintea hainbat lekutan koka baitaiteke; adibidez, kameraren albo batean.

!!" "


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.