Page 1

IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIA MINTEGIKO LANA KAPUKO 31 / M1

“BILLY ELLIOT”

EGILEAK: Irati Aguirre Ainara Arkotxa Hodei Arrola


SEKUENTZIAREN AZTERKETA

Fitxa teknikoa Aukeratu dugun sekuentzia Billy Elliot izeneko pelikularen zati bat da. Pelikula hau Billy Elliot izeneko mutil bati buruz doa. Mutil hau piketeak eta langile borrokak egunerokoak diren hiri batean bizi da. Bere aitak boxeoan aritzea nahi du, baina berak nahiago du balletean dantzatu. Guk aukeratu dugun sekuentzia pelikularen klimax puntua da, izan ere, sekuentzia honetan mutilak bere dantzatzeko afizioa erakusten dio aitaren harridurarako. Billy Elliot, 2000.urtean Stephen Daldryk zuzendutako pelikula ingelesa da. Protagonista Jamie Bell (Billy Elliot) da eta pelikulan ere Julie Walters (sta. Wilkinson), Gery Lewis (Jackie Elliot, Billyren aita), Jamie Draven (Tony Elliot, Billyren anaia), Jean Heywood (Billyren amama)eta Nicola Blackwell (Debbie Wilkinson, Sta. Wilkinsonen alaba eta Billyren laguna) ageri dira, nahiz eta aukeratutako sekuentzian soilik protagonista, laguna, aita eta aitaren lagun batzuk agertzen diren. Pelikula honek hainbat sarietara egon zen izendatuta: 3 Ă“scar, 3 Golden Gloves, 13 BAFTA (3 jaso) eta 3 SAG. Melvin Burgessek, pelikularen ostean, eleberri bat idatzi zuen, filmean oinarritu zena. Aukeratu dugun sekuentziak 4:57 minutuko iraupena du; sekuentzia osoa bi eszenatan banatuta dagoela kontutan hartuta. SEKUENTZIAREN KOKAPENA Sekuentzia hau bi tokitan garatzen da. Lehenengo minutuetan aire librean daude Billy Elliot eta bere laguna, baina bi minutu tâ€&#x;erdi igaro ondoren eszena aldaketa bat dago eta protagonista eta bere laguna gimnasio batera joaten dira. Lehenengo eszenan bi mutilak kalean daude eta eguberriko arratsalde bat dela ikus daiteke. Billyk bere lagunari esaten dio Londresera joango dela ballet eskola batera ikastera baina bere lagunak ez du bera eskola horretara joatea nahi,


bestela ez baitu gehiago ikusiko. Aldi berean, Michaelek bistan uzten du uste duela Billy Elliot homosexuala dela, baina hori ez zaio batere axola Billyri, gauza guztien gainean lagunak direlako. Bigarren eszenan gimnasio batetara doaz Billy eta laguna eta bertan lagunari balleta dantzatzen irakasten dio. Baina bi mutilak konturatu gabe Billyren aitaren lagun batek biak balleta dantzatzen harrapatzen ditu eta segidan aitari ikusitakoa kontatzera doa. Orduan aita gimnasioan agertzen da Billy dantzatzen dagoen bitartean eta aita ikusten duenean erakusten dio dantza egiteko gai dela, eta ez dela joko moduko bat soilik, aitak uste baitzuen balleta neskentzat edota maritxuentzat zelako. ARGIZTAPENA Hasierako planoaren argiztapena naturala da, kaleko argia delako. Zati iluna da, batetik gaua delako eta bestetik kalean daudelako neguko arratsalde-gau batean garatzen delako. Dagoen argiztapen ez naturala gabonetako argiek eta farolaren batek ematen dute, argazki honetan ikus dezakegun moduan

Gimnasioan daudenean, berriz, hainbat foko eta lehioetatik barrena sartzen den argiaren bidez argiztatutako eszena da. Hala ere, sekuentzia honetan argiztapena ez da elementurik garrantzitsuena. ATREZZOA Hasieran kanpoan daudenean atrezzoko elementu bakanak, gabon argiak, elur panpina (suposatzen da biek egindakoa dela) eta inguruan dagoen elurra dira.


Gimnasioan daudenean, berriz, atrezzoko elementurik garrantzitsuena ring-a da, istorioaren zatirik handiena bertan gertatzen delako. Izan ere, ringak pelikula honetan bi zentzu ditu, lehenengo batetik bertan aitak protagonistak boxeoan ikastea nahi baitu, baina aldi berean, Billyk bere lagunari balleta irakasten dio, zentzu duala erakutziz. Nahiz eta orokorrean ring-a gizonezko izaerari lotatuakoa den, balleta ere sartzen da ring-aren erabilera horretan. Baita ere ballet munduari lotuta dauden beste atrezzoko elementuak ageri dira, hala nola, tutua eta ballet barra. Bi planoen arteko arroparekiko kontrastea ikus dezakegu, izan ere, bi lagunak kanpoan daudenean txamarra eta arropa askorekin ageri dira, baina gimnasio barruan daudenean arropa motzekin agertzen dira, naiz eta ikusleak ez ikusi arropaz aldatu direnik (raccord akatsa).

Hibridotasun ikonikoarekin ere jolasten da, izan ere, Michaelek, gorra bat janzten badu ere, ballet tutu bat ere darama, hau da, estereotipoekin nolabait apurtzeko. Erabiltzen duen txanoa hotzari aurre egiteko izanda ere, tutuarekin kontraesan bat sortzen du, are gehiago homosexuala dela esan duelako. Tutua janzten badu, homosexuala izateagatik da eta txano horrek hibridotasunaren irudia sortzen du.


MAKILLAJEA ETA ORRAZKERA Sekuentzia honetan makillajeak ez dauka batere garrantziarik. Pelikula guztietan bezala pertsonaiak pixka bat makillaturik agertzen dira, baina sekuentzia honetan makillajea ez da nabarmentzen. Orrazkerari dagokionez makillajearekin gertatzen den berdina da. Sekuentzia honetan ageri diren pertsonai guztiak gizonezkoak dira, ile motzeko gizonak, beraz beren orrazkera oso simplea da.

KONPOSIZIOA Kanpoaldean daudenean, konposizioarekiko oreka simetrikoa dagoela sumatu dezakegu, plano guztietan bi mutilak alde banatan agertzen direlako. Konposizioaren bi aldetan pisu berdina dago, gainera bi mutilak altuera berdinekok dira eta horrek irudian oreka simetrikoa sortzen du.

Irudia osatzen duten elementuen arteko harremana egokia dela esan dezakegu irudi honi erreparatzen badiogu. Pertsonaiengan baretasuna nabari da, elementu guztiak ordenaturik daude, ez dago tentsiorik eta estatikotasuna nabarmentzen da. Gimnasio barruan daudenean, sekuentzia osoan zehar mantentzen den bertikaltasunak jarraitzen du baretasun simetrikoa sortuz. Baino bigarren eszena honetan oreka simetrikodun planoak ez dira hasierako eszenan daudenak bezain ugariak eta tentsioa handitzen doan heinean bertikaltasuna hausten hasten da elementu horizontalak agertuz aurreko oreka simetrikoa eta baretasuna hausteko.


Horizontaltasuna boxeoko ringean eta balleteko barretan oinarritzen da, sekuentzia osoan zehar horizontaltasuna ematen duten elementu bakarrak direlako. Horizontalki lerrotutako elementuak ere agertzen dira, sekuentzian traszendentziarik ez duten arren, hala nola gimnasioko lurreko lerroak, kanpoko horma bat eta Billy Elliot gimnasioan soka gainean balantzatzen ari denean. Sekuentzian bi interes puntu nabarmen daudela antzeman daiteke. Bata Michaelek gimnasioan balleteko tutua soinean ezartzen duenean. Hemen gure interesa pizten duen faktorea tutuaren kolore zuria da, zeinak argitasuna ematen duen. Beste interes puntu bat gizonak kanpoan daudenean eta haietako bat elur panpinaren gainean txiza egiten hasten denean.

Eszena horretan begirada erakartzen duen puntu bakarra gizon hura da,ez koloreak erakartzen duelako begirada baizik eta bitxia delako gizonak elur panpinari txiza egitea. Gimnasioan ring barruan daudenean hiru herenen araua ikusten da, hemen pantaila, berdinak diren hiru zati bertikal eta horizontaletan banatzen da.


Kasu honetan lerro bertikalak bi mutilak izango lirateke eta lerro horizontalak boxeoko ringaren sokak osatzen dituzte. Lerroak gurutzatzen diren lau puntuak, puntu indartsuak dira eta hemen puntu indartsu hauek esanahi nabaria dute. Hiru herenen arauaren lehengo eta hirugarren puntuak Michael enfokatzen dute. Lehenengo puntuak, bere txapela enkoadratzen du eta hirugarren puntuak balleteko tutua enkoadratzen du. Bi puntu hauek kontraesanean daude, hibridotasun ikonikoa sortuz. Bigarren eta laugarren puntuek Billy enkoadratzen dute, baina ez dute garrantzia handirik. Plano honetan ere ihes puntua sumatzen da, kasu honetan ihes puntua gimnasioko atea izango litzatekeena. Planoko elementurik gehienak aterantz zuzendurik daude, hala nola bi mutilen kamiseten marrak. Zuzendariak planoaren edozein lekuan koka zezakeen atea, baina bi mutilen artean kokatzea erabaki du, ihes puntuan, alegia. SOINUA Sekuentziaren zati gehienetan soinuari dagokionez pertsonaien ahotsak dira soinua betetzen dutenak. Hala ere badaude bi momentu sekuentzian zehar musika entzuten dena. Batean pianozko soinua entzuten da, Billy bere lagunarekin ring barruan dagoenean. Bestea Billy bere aitaren aurrean ballet dantzatzen ari denean izango litzateke, zeina Billy Elliot pelikularen soinu bandako abesti bat den. Bai lehenengoa nahiz bigarrenean soinua diegesiz-kanpokoa edo extradiegetikoa da, hau da, soinuaren iturria ez dago istorioa garatzen ari den esparruan baizik eta zehaztugabeko esparru batean. Entzuten dugun soinua akusmatikoa da edo off soinuan dago, honek esan nahi du soinua sortzen duen elementua pantailan ikusten ez dugula.

Isiltasunezko momentuak ere badaude, adibidez biak kanpoan daudenean. Hemen biek mantentzen duten elkarrizketa lasaia eta baita ere nahiko pausatua da, beraz isiltasun momentuak daude, garrantzitsuena Michael homosexuala dela agerian utzi baino instant bat lehenago, suspenseari erantzun eginez. Beste isiltasun momentu bat ageri da Billyren aita eta beraren lagunak kanpoan


daudenean, aitaren lagun batek gimnasioak argia duela ikusten du; hau da, isiltasun horrek sorpresari erantzuten dio. Zaratari erreparatuta, argiak piztean, dantzatzean lurrean zapatekin eragindako zarata, Billyren aitaren lagunak txiza egiterakoan kremailera jaisten duenean eta txiza egiten duenean eta abar. Sekuentzian agertzen diren ahots eta zarata guztiak diegetikoak dira, aldiz, agertzen diren musikak extradiegetikoak dira, soinu banda eta pianoarenak horren juxtu. PLANOEN AZTERKETA Planoa ikus-entzunezko lengoaiaren oinarria da. Espazio eta denbora unitatea, hau da, iraupena adierazten duen elementua da. Mugimendua duen irudia da. Sekuentzia osoan zehar plano ertaina eta plano amerikarra dira bereizgarrienak agertzen diren plano motak. Agertzen diren plano ertainen artean azpimarragarriak eta garrantzia handiena dituztenak hauek dira:

1. Michaelen eta Billyren plano ertaina

Plano ertaina kamara gerritik gora enfokatzen dueneko plano mota da. Plano honetan ikusi dezakegu Michael eta Billy enfokatzen dituela. Plano mota hau orokorrean elkarrizketak daudenean erabiltzen da. Kasu honetan Michael eta Billy Elliot kalean hizketan ari dira.


2. Michaelen plano ertaina

Irudi honetan ikusi dezakegun moduan, Michael gerritik gora enfokatzen du. Plano ertaina gizakien egindako adierazpenetarako ere erabiltzen da. Kasu honetan bi lagunak gimnasioan sartzen dira eta Michael lagunari hizketan hasten zaio. Agertzen diren plano amerikarren artean azpimarragarriak eta garrantzia handiena dituztenak hauek dira: 1. Billyren plano amerikarra

Plano amerikarra edo baita ere hiru laurdenen planoa izenekoak pertsonaiak belaunetik gora mozten ditu, eskuekin egiten den ekintza azpimarratzeko asmoz. Amerikarraren izena Westernetatik datorkio pelikula haietan erabiltzen zutelako. Nahiz eta belaunetatik moztuak agertzen diren, orokorrean ezin da gorputz ataletatik pertsonaia erdibitu. Irudi honen kasuan Billy da planoaren protagonista eta garrantzia handiagoa ematen zaio berak eskuekin egingo duen ekintzari, kasu honetan


balleteko soka hartuko du horrekin dantza egiteko. Agertzen diren plano orokorren artean azpimarragarriak eta garrantzia handiena dituztenak hauek dira: 1. Billy eta bere aitaren plano orokorra

Plano orokorrak pertsonaien gorputz osoa eta testuingurua aurkezten digu. Nagusiki pelikulen azaletan agertzen da. Eszenatokiaren zatirik handiena okupatzen du eta pertsonaiak inguruan kokatzen ditu. Normalean eszena bat hastean edo ekintza baten kokapena egitean erabiltzen da. Adibide honetan Billy eta bere aita daude gimnasio barruan. Momentu honetan Billyk bere aitari erakutsiko dio balletarekiko berak duen zaletasuna bere aurrean dantzatuz. Azkenean, aita ohartu egingo da bere semeak balleta dantzatzeko benetan balio duela. Agertzen diren lehen planoen artean azpimarragarriak eta garrantzia handiena dituztenak hauek dira:

1.Billy eta Michaelen lehen planoak


Plano mota honek gizakiaren aurpegia nabarmentzen du. Irudia pertsonaien sorbalda edo aurpegietatik mozten du. Intimitatea edo pribatutasuna adierazten du plano mota honek. Kasu honetan plano-kontraplanoekin jokatzen da. Bien arteko solasaldia adierazteko. Billy hitzegiten dagoen bitartean bere lehen planoa eta Michaelen kontraplanoa ageri da, eta Michael denean hizketan dagoena kontrakoa gertatzen da. Kasu honetan, plano-kontraplanoaren fenomenoaren aurrean egongo ginateke, bien arteko konfiantza azpimarratuz. Telenobelatan, ostera, elkarrizketa bat agertzen denean bakarrik hitz egiten duenari egiten zaio lehen planoa. KAMARA  Angulazioa: Ikus-angeluak irudiaren kokapena zehazten dute eta altuera eta motaren arabera bereizten dira. Normalak, pikatuak, kontrapikatuak, zenit, nadir edota ezinezko angeluak izan daitezke, nahiz eta hiru lehenak ohikoenak izan. Sekuentzia honetan gehien errepikatzen den angulazio mota normala da. Begi-bistako perspektibatik hartuta dago eta naturaltasuna adierazten du. Irudi honen bidez ikusi dezakegu:

Hala ere badago angulazio kontrapikatuaren presentzia:


Irudi honetan ikusi dezakegu kamara begien kokapenaren azpitik dagoela jarrita. Angulazio kontrapikatuak nagusitasuna, arrakasta eta boterea adierazi nahi du. Kasu honetan nagusitasuna aitak dauka bere semearen gainetik.

Angulazio pikatuaren adibide bat ere badago. Angulazio pikatua gizakiaren goialdetik hartutako irudia da, proportzio ezberdintasuna dago bi buruen artean eta pertsonaiak txikitu egiten ditu. Gutxiagotasuna adierazteko ere balio du eta adibide honetan Billy izango litzateke bere aitaren aurrean gutxiagotasuna adierazten duen pertsonaia. Sekuentzia honetan ez dago nadir, zenit edo ezinezko angulazioaren inongo presentziarik.  Mugimendua: Panoramika: Hasieran panoramika horizontala agertzen da. Panoramika mota honetan kamara ezkerraldetik eskuinera edo alderantziz mugitzen da, eremuaren barruan dagoena erakusteko. Sekuentzia honetan ez dago bertikala ezta eslaia den panoramikarik. Travelling: Sekuentzia honetan ez dago travellinga azaltzen duen inongo kameraren mugimendurik. Hala ere travellingaren ordezko kamera mugimendu bat dago, steadicam-a hain zuzen ere.


Zoom-a edo itxurazko mugimendua: Mugimendu honek kamararen objetiboa gerturatu edo atzeratzearen aukera ematen du. Sekuentzia honetan zoom-aren adibide asko aurki ditzakegu:

JARRAITUTASUNA Sekuentzia osoan jarraitutasuna mantentzen da, momentu batean ez ezik: Billy eta Michael kalean daude arropa askorekin jantzita, baina bat-batean gimnasio barruan daudenean arropa gutxiagorekin (arropategian jarraitutasun akatsa) ageri dira. BALORAZIOA Sekuentzia aurrera doan heinean tentsioa handiagotzen da, azkenean klimax puntura ailegatuz, alegia, hori da sekuentzia interesgarria egiten duena. Azterketan azaldu dugun bezala, baretasuna eta oreka sekuentzia osoan zehar gailentasuna dute nahiz eta momentu zehatzetan hautsi. Erakargarria iruditu zaigu ia elementu guztiak bertikalak izatea eta une oro pertsonaia guztiak zutunik agertzea. Horrek, sekulako oreka transmititu digu eta pelikulak orokorrean dituen elementuak ere, nahiz eta aztergai izan dugun sekuentzian guztiak agertu ez. Kamerari dagokion esparruan zailtasun asko izan ditugu azterketa garatzean, izan ere, askotan travelling edo zoom-a bereizten jakin ez dugulako, haatik arraro egiten zaigu ere gimnasio batean travelling baten muntaketa egitea,


eremu txikia delako eta gure sekuentzian kanpoaldean agertzen diren planoek garrantzia handirik ez dutelako. Hala eta guztiz ere, travellingaren ordez beste kameraren mugimenduak daude zeintzuen erabilera posibleagoa den. Billy Elliot pelikula aukeratu badugu arrazoi zehatzen eraginagatik izan da. Pelikula honek oso balore didaktikoak aditzera ematen ditu eta hausnarketarako bidean uzten gaitu. Istorioa thatcherismo izeneko garaian garatzen da, hau da, Margaret Thatcher “Burdinezko Damaâ€? Britania Handiko Lehen Ministro izan zenean. Eskuineko politika arrotzak ezarri zituen eta Billyren familiak eta garaiko familia askok meategietan lan egiten zuten, eta garai horretan gatazko ugari egon ziren. Horretaz aparte, arazo sozialak ere planteatzen ditu. Alde batetik, genero-rolei lotutakoa. Boxeo-ballet dilema horren inguruan Billyk erabaki beharrekoa, izan ere, genero-rolei jarraiki, boxeoa gizonozkoentzat eta balleta emakumezkoentzat izan „ohiâ€&#x; da. Hau da, pelikulak oso argi bereizten ditu zer diren gizon eta emakume izaerak. Beste alde batetik, bakoitzari dagozkion rolak ez betetzeagatik sortzen den baztertze soziala norbanakoaren orientazio sexualaren kolokan jartzea. Gainera, film honek homosexualitatearekin ere jolasten du, oso gaztea den ume batean. Genero-rola apurtzen bada ere argi uzten da genero-rolak ez duela inongo zerikusirik bakoitzaren orientazio sexualarekin. Azkenik, autoestimua pizten digu ere. Zailtasunen aurrean gure nahiei eusteko ezkutuko grina dago, izan ere, Billyk bere balleta dantzatzeko nahiei eusten die bere familiaren sostengua izan ez arren eta azkenean familiak ikusiko du nahi horiek guztiz zilegi zirela. Gauza guzti hauek ez dira sekuentzian ikusten baina zerikusia dute gure sekuentzian gertatzen dena hobeto ulertzeko, adibidez filma ikusia ez duen pertsonentzat. Bukatzeko, azken puntu honetan adierazi duguna ez dauka erlazio handirik edo inongo erlaziorik azterketa morfologiko edota sintaktikoaren barruan baina hala eta guztiz ere, ikus-entzunezko mezu garrantzitsua eskaintzen digu. Orobat, filmean eta sekuentzian agertzen diren pertsonaiak modu hierarkikoan daude antolatuta eta azpi-istorioak kontatzen dizkigu filmak. Filmak


Billy Elliot umeak dantzatzeko duen grina kontatzen du baina pertsonaia bakoitzak badu bere istorio propioa, aita eta anaia, langile borroketan dihardute, Billyren erabakiaren auziak ahaztu barik eta Michaelek bere homosexualitatean ardura duela, baina aldi berean kezkatuta dago Billyk Londreseko ballet eskola batera joan nahi duelako eta inoiz gehiago elkar ikusiko ez dutenaren beldur delako.


Billy Elliot  

Lehenengo mailako ikus-entzunezko lana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you