Issuu on Google+

         

ARTE     ZUZENDARITZA  

PUBLIZITATEA  ETA  HARREMAN  PUBLIKOAK   ARROLA,  HODEI   BILBAO,  JONE      

                                         

2013-­‐2014  ikasturtea   4.  maila   Irakaslea:  Ainara  de  Miguel  


LANDUTAKO  BRIEFINGAK   1. Swarovski.  Pieza  mota:  Print.   2. Industry  Trust.  Pieza  mota:  spot.        


1.  Briefing:    

Swarovski

                                                           

  Swarovski   enpresak   bi   urtetan   behin   kristalezko   bitxiez   osatutako   bilduma   distiratsua,   delikatua  eta  elegantea  merkaturatzen  du.  Aurten  bezeroa  audientzia  berri  eta  gazteagoa   lortzean   interesaturik   dago.   Hain   zuzen,   20   urtetik   30   urtera   doazen   neskak.   Swarovski   neska   hiritarra   da,   bitxiak   eramatea   gustatzen   zaio,   eta   baita   modan   dagoena   jakitea   ere.   Estilo   airosokoa,   dotore   jantzita   doa,   eta   arropa   eta   bitxiak   bere   burua   adierazteko   erabiltzen  ditu.     Swarovskik   hainbat   euskarritara   egokitu   daitekeen   printa   eskatu   du.   Print   honetan,   lehen   aipatutako  ezaugarriez  gain,  argazkilaritza  lantzea  eskatu  digu.  Argazkia  izan  beharko  da   kartelaren  funtzezko  elementua,  begi  kolpe  bakarraz  mirestu  behar  dena.  Gainera,  lanak   markaren  identitatearekin  bat  egin  behar  du  eta  Swarovski  taldearen  logoa  agertu  behar   da  derrigorrez.      


LOOK   Y O U R   O W N   WAY


LOOK   Y O U R   O W N   WAY


2.  Briefing:  

Industry  Trust   Erresuma   Batuko   ikus-­‐entzunezko   industriak   sortutako   erakundea   da   Industri   Trust.   Erakunde   honen   egitea   jabetza   intelektuala   bultzatzea   eta   babestea   da.   Hau   da,   Erresuma   Batuko   telebista   eta   zinemazaleak   serie   edo   pelikula   originalak   ikustera   animatzea   da;   pelikula   deskargatzea   edo   DVD   pirata   erosi   baino,   ikusteagatik   ordaintzeko  prest  egon  daitezen.     Bezero   honek   jorratzea   eskatzen   digun   ideia   honako   hau   da:   zinemazale   batek   filma   ofiziala   eskuratzeagatik   ordaintzea   erabakitzen   duen   bakoitzean,   dirua   sortzaileengana   bueltatzen   da,   eta   beste   pelikula   batzuk   ekoizteko   erabiltzen   da.   Horrela,   denek   irabazten  dute:  sortzaileek  eta  zinemazaleek.     Copyrightarenganako   errespetua   bultzatzeko   ideia   zabaltzea   da   erronka.   Ez   dute   pirateriaren   kontrako   ikuspuntua   zabaldu   nahi,   baizik   eta   Copyrightaren   aldekoa.   Jendea   sormena   eskatzen   duten   lanak   baloratzera   bultzatzeko   eskatu   ditu.   Labur   esanda,   publikoa   copyright-­‐aren   alde   eta   film,   telebista   serie   eta   bideo   ofizialak   ordaintzearen  alde  jartzeko  bide  berriak  aurkitzea.     Ikerketen   arabera,   16-­‐25   urteko   gizon   gazteak   dira   deskarga   ilegal   gehiago   egiten   dituztenak,   horregatik   gehienbat   haiei   zuzentzeko   esan   digute.   Bestetik,   talde   kreatiboari   zinema   tailerra,   telebista   iragarkia   edo   birala   izan   daitekeen   iragarkia   eskatzen   zaio.   Bestelakoak   aurkezteko   abagunea   ematen   digu   bezeroak,   hala   nola,   kartela  edo  prentsa  eta  aldizkarietarako  argazki  edo  ilustrazioak.  


Gidoi  literarioa  –  Industry  Trust       Barnean – lokalean – Arratsaldez (20 urteko artista gazte bat kantuan hasten da. Kanta geldoa da, mutilaren aurpegiak tristura eta amorruaren emozioak islatzen ditu. Mutilak abestuko duen azkenengo kantua da. Edo ez? Hori da eszena bukatzean azaltzen den Copy edo testuaren ideia. Testua agertzen da pantailan. Irudiaren azalpena ematen du). “If you take away an artist's voice away, you will stop listening to him. You will see.” (Izan ere, ez da izango azkenengo kantua ikusleek ala nahi badute. Haien esku dago artistaren ibilbideak aurrera jarraitzea. Zinema eta kultura orokorrean bultzatzen dutenak kontsumitzaileak dira. Horregatik zera esaten da piezaren bukaeran: artista bati ahotza kentzen badiozu ez duzu entzungo. Ikusiko duzu).                                

             

 

    SPOTA   Bideoa  YouTube  plataforman  ikusi  daiteke.  Sakatu  hemen:   http://www.youtube.com/watch?v=5H2cBANggsQ&feature=youtu.be  


Arte zuzendaritza lana