Hizkuntza eskubideen egoera 2015

Page 92

Bukatzeko, hedabideen kasuan, Nafarroako Foru Erkidegoan komunikazio alorrean euskal komunitateak aspaldi aldarrikatutako funtsezko bi urrats eman dira: 27 urteren ostean Euskalerria irratiari zegokion legeztapena eta ETBko lau kateak Iru単errian LTD bidez ikusteko aukera bermatzea.

Bestalde, bi urteko geldialdiaren ondotik, Iparraldeko notizien berri euskaraz ematen zuen ETB1eko Iparraldearen Orena saioa berreskuratzea berri ona izan da euskal hiztunentzat. Horiekin batera, Nafar Telebistaren sorrera (bi kate; NTB1 elebiduna Nafarroa osorako eta NTB2 Iru単errirako eta euskara hutsean) eta, 6 urteko bazterketaren ondotik, Iru単eko Udalak liburutegi publikoetan Berria egunkaria berriro irakurgai paratzea, iruindar euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko beste keinu batzuk izan dira. Esan dezakegu, bada, urrats hauek hobetu egin dutela euskaldunen hizkuntza-eskubideen bermea. Halere, Nafarroako Parlamentuak 2015eko aurrekontuak atzera bota izanak, euskal hedabideak inongo diru laguntzarik gabe lan egitera behartu ditu, berriro ere.

92


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.