Euroituna 2014 nafarroako foru erkidegoa

Page 97

Itzultzaile edo interpreteen erabilera ez da berme nahikoa inork babes juridiko eraginkorra lortu nahi badu epaitegietan. Babes Juridikoa eraginkorra izateari uzten dio, edo gutxienez zalantzagarria da, epaileak ez duelako baloratzen herritarrak edo justizia alorreko profesionalak adierazitakoa zuzenean, baizik eta itzultzaile edo interpreteak egindako itzulpena / interpretazioa. Eta itzulpen hori posible da egokia izatea edo ez, eta kasurik onenean (egokia den kasuetan) diskurtsoaren gauza asko eta asko galtzen dira: norberak adierazitako hori nola adierazi duen, 単abardurak, adierazpen bakoitzari emandako enfasia eta indarra, erritmoa, elementu estralinguistiko guztiak, etab. Zentzu honetan, azpimarragarria da Espainiako Audientzia Nazionalean, Nafarroako Foru Erkidegoko hainbat epaitegi eta auzitegietan 2010 - 2013 bitartean burututako hainbat epaiketatan, itzultzaileen lana dela-eta gertatu diren eztabaidak eta istiluak, itzulpenak egokiak eta zuzenak ez zirelako. Beraz, Auzitegi Konstituzionalak aurkakoa ebatzi duen arren, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren ustez gehiegi esatea da itzultzaile edo interpreteek bermatzen dituztela hizkuntza-eskubideak eta harekin erlazionatutako eskubideak. Bermatzeko beste bi bide egoki eta aproposagoak daude: epaitegi euskaldunen zirkuituak osatzea edota epaitegietan jardungo duten aktore guztiak euskaraz jakitea. Hala, Nafarroako Gobernuak itzulpen eta interprete zerbitzu bat kontratua izateak (Justizia Administrazioaz kanpoko enpresa pribatu bat, zuzenbidearen ezagutzarik ez duten langileez osatua) ez du bermatzen Europako Itunak 9. artikuluan aurreikusitakoa. 2010 - 2013 urteen artean egiaztatutako beste alboko kalte-ondorio batzuk euskara hutsean dauden dokumentuak ez onartzea edo itzuliak izan arte ez onartzea izan da, hizkuntzaren ofizialtasunaren esanahiaren eta Europako Itunaren aurka joanaz. Hala nola, ohikoa da euskaraz deklaratu arren, deklarazio-aktak edo epaiketetako aktak gaztelaniaz egotea, herritarra edo justizia alorreko profesionalak euskaraz jardun arren; alegia, ez jasotzea herritarrek edo profesionalek erabilitako hitzak, baizik eta haietaz eginiko nolabaiteko itzulpena.

97


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.