Page 1

Lehenik eskerrak eman nahi dizkizuet gaur hemen Nafarroako legebiltzarreko bozeramaile mahai honetako partaide guztiei, gure kexu zein proposamenetan parte hartzera etorri zaretelako. Orain arte prentsaurreko. Elkarrizketa baita mahai askotan ere parte hartu dugu, hau da, gure ezinegonak, aldarrikapenak eta proposamenak gobernuko agintariekin eta Nafarroako herritarrekin konpartitu ahal izan ditugu. Horregatik, pentsatzen dut kontziente eta jakitun izango zaretela gure bailaran, Sakanan bizi dugun larritasun egoeraz. Ez dut esan gabe utzi nahi ; gaur mahai honetara dakartzadan hitzak ez direla nireak soilik, ezta partidu politiko konkretu batenak ere. Sakanan aspalditik daramagu tematika honi dagokionez elkarlanean, kontsensu klima altu batera iristen; alderdi politiko ezberdinek onetsi dute politiko ezberdinek egin ditugun irakurketak. Egoera sozio ekonomikoaren inguruan egin diren azken irakurketak; Geroa bai, Aralar, IU, Bildu eta PSNk onetsiak izan dira. Horregatik, zuei ere gonbite berdina egin nahi nizueke zuek ere gure egoera zein bailara ezberdinetako zailtasunei bat eginik aurre egitea. Aipatzen nuen sintonia edo kolaborazio politiko-sozialaren ildoari jarraikiz hainbat dinamika sortu dira gure bailaran. Adibide sendo eta argi bat jarriko dut. Egoeraren larritasuna ikusita 2011an sortu zen krisi mahaia, alegia. Bertan, sindikatu, alderdi politiko, enpresari eta eragile social ezberdinak; elkarlanaz, entendimentuz eta enpatiaz baliatuz adostasun garrantzitsuetara iritsi ginen. Bertan 6 puntu adostu ziren. - Garapenerako plan estrategikoa egitea. - Sakanako garapenaz arduratuko den bertako entitatea sortzea; Sakanako garapen agentzia. - Nafarroako gobernuak sakana “ Urgenteki berrindustrializatzeko zonaldea� deklaratzea. - Nafar gobernuak lankidetza iraunkorra bermatzea Mankomunitatea eta garapenerako Agentziarekin, markatutako helburu sozioekonomikoak betetzen laguntzeko. - 2012ko aurrekontuetan Sakanan adostutako ekimen hauek finantzatzeko diru partida bat onartzea Nafarroako legebiltzarrak. - Gizartearen dinamizazioa bultzatzea. Herritarrak kontzientziatu eta Sakanako garapen sozioekonomikoan inplikatzeko. Oinarrizko akordio hauei dagokionez, udalek eta bertan parte hartu zuten agente guztiek geure etxeko lanak egin ditugu. Hau da, krisi mahaian adostu ziren minimoetan genuen konpromezu eta ardura bete dugu. Nafar gobernuak aldiz, ez du bere bete beharrekin arduraz jokatu. Muzin egin die bere obligazio eta kolaborazio ardurei.


Krisi mahaiak adostutakoa modu ezberdinetan helarazi diogu gobernuari baita aurrez aurre ere: Geure proposamenak era zuzenean konpartitu ditugu kontseilari zein zuzendari ezberdinekin. Lehendakari ordeari Industriako arduradun ezberdinei Politika ekonomikoko arduradunei Turismoko karguei Esan beharra dugu, oraindik ez dugula inolako fruiturik jaso. Eskatzen duguna da kolaborazio marko sendo eta bilateralak sortzea, oraindik unilateralak soilik izan direla argi geratu behar da. Gestio instituzional hauek egiten pasa dugun denboran, geure bailarako egoera ez da hobetzen joan. Geure familiak geroz eta okerrago daude, langabezia igotzen doa, geratzen diren enpresak kinka larrian‌ Eta azken notizia; Sunsundegiren inguruko azken episodio tristea! Ez dut Sunsundegiren egoera baloratuko, baina, kuestio batzuk mahai gainean jarri nahi nituzke. - Zergatik ez da Sunsundegi eta beste enpresa garrantzitsuen egoera larria instituzioekin baloratu? - Ze gestio mota egin da hainbeste diru publiko inbertituta galera emaitzak ez hobetzeko? - Zein egoeratan geratzen da Sakana beste 300 langabeturekin? - Alternatibak behar ditugu, hitzetatik akzioetara pasa behar gara!!! Udalei buruz ze kontatuko dizuet‌ - ez dagozkigun konpetentziak asumitzen ari gara. - Zerbitzu gehienetan, nafar gobernutik zetozen finantziazio iturriak murrizten edo desagertzen ari dira. Ondorioz, udalak gara geure baliabide murritzekin finantzazio falta horiek asumitzen ari garenak. Etorkizunean bi posibilitate daude. 1- Herrietako zerbitzuak ematen uztea. 2- Udalak itotzea. Honen adibide argia dira zerbitzu sozialetako mankomunitateak. Ziordi, Olazti eta Altsasuko zerbitzu sozialen kasuan esate baterako, usuarioen perfilak guztiz aldatu dira eta eskaria ia bikoiztu egin da 2007. urtetik hona. Zein da instituzioen babesa? AYTO 137.000 (2008) 235.000 (2012) Empleo social protegido 2010: 237.000 2012: 109.000

N.G 336.000 293.000

(2008) (2012


Interbentzioari amaiera ematen joateko geure behar eta nahiak era argi batean esango ditut: -

-

Kolaborazio marko egonkor eta bilateralaren beharra azpimarratzen dugu. Kolaborazio marko hau ezinbestekoa da Sakanako erregeneraziorako plan integrala gauzatzeko. Plan estrategikoa dinamizatu eta idazteko laguntza behar dugu. Energia ikerketak egiteko laguntza behar dugu. Industria eremuen analisia egiteko laguntza behar dugu. Eskualde mailan agenda 21 ezartzeko laguntza behar dugu. Garapen agentziak bere lana eta helburua betetzeko baliabideak behar ditu; Bai pertsonala baita diru iturria ere. ( Lourdes Goikoetxea kontseilari andereak azpimarratu zigun bezala, geuk egin behar baitugu geure sustapen ekonomikoaren diseinu eta planifikazioa.) Ekintza azkar eta sendoak behar ditugu; horretarako beharrezkotzat jotzen dugu “ berrindustrializazio urgentearen� deklarazioa. Azkenik, geure eskualdeko garapen ekonomikorako eredu jasangarri eta endogenoa errespetatzea behar dugu.

Bukatzeko esan, sakandarrak ez garela alferrak, ez garela etxean telebistari begira geratzekoak, zeregin asko ditugula kontziente gara. Horregatik, nafar gobernuari esan nahi diogu guk geure etxeko lanak egiten jarraituko dugula,ez garela geldirik geratuko;hori bai,beraien kolaborazioaren zain geratzen garela eta nola ez, berriro ere geure eskua luzatzen dugu elkarlan marko sendo eta iraunkorrak sortzeko. Mila esker.

instituzioakparlamentu