Issuu on Google+

HIESA: Hogeita hamalau milioi ihesdun, hogeita hamar urte pasatu eta gero > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Udaletxeetan, lehen hitzordua IÑAKI ALTUNA

> 11

2011ko ekainaren 11 | V. urtea • 215. zbk. 0,50 euro

mila leiho zabalik

www.gaur8.info

SAKANA, BERE GEROA ESKUETAN HARTUTA, ABIAN

KRISIAREN MAPA PARTIKULARREAN, EUSKAL HERRIAREN BIHOTZA, SAKANA, DAR-DAR DAGO, GORRIZ. ESTU BIZI DIRA HERRITARRAK, BAINA DUINTASUNA ETA ELKARTASUNA BIDELAGUN HARTUTA. > 12 Lander F. ARROYABE | ARGAZKI PRESS


2011 | ekaina | 11

herria

GAUR8 • 12 / 13

SAKANA, LARRU GORRITAN Krisiak larri kolpatutako bailara abian jarri, eta duintasun eta elkartasun eredu bilakatu da b GIZARTEA/ oihana.llorente@gaur8.info Krisiak gogor jo du Sakanan. Lanpostu iturburu zen sare industriala ia desagertuta, langabeziak hazkunde itzela izan du. Etsipena gaindituta eta Nafarroako Gobernuaren utzikeriaren eta nahikerien menpe jarraitzeko asmorik gabe, sakandarrak abian jarri dira, euren bailaran bizitzeko, lan egiteko eta erabakitzeko duten eskubidea gauzatzeko.

K

risi hitza bolo-bolo dabil azken urteetan. Krisialdia, ordea, finantza datu, interes tipo eta euribor maila baino askoz gehiago da, zenbaki bihozgabe horien atzean milaka aurpegi ezkutatzen dira-eta. Langabezian dauden emakumeak, ikasketak aspaldi bukatu eta lana aurkitu ezinik dabiltzan gazteak, erretiroa begi-bistan izan arren EEEa sufritu duten herritarrak, ezin elikatuz dabiltzan etorkinak, enpresa itxi eta kalera doazen langileak, etxebizitzako hipoteka ordaindu ezinik daudenak... Etxeko gortina atzean ezkutatu ohi diren hamaika tragedia anonimo. Krisiaren mapa partikularrean, Euskal Herriaren bihotza, Sakana, dar-dar dago, puntu gorri bilakatuta. Hiru urteko epean, lanpostuen iturburua zen sare industriala zaharkitzen eta desagertzen ikusi dute. Enpresa handiek ateak itxi, eta bailarako bizilagunak abandonatu dituzte. Ziordian zegoen Dinescon enpresa izan zen lehena, eta hark lehenengo langabetuak ekarri zituen. Ondoren etorri ziren Ispordhing, RECINDSA eta GAMESA lantegien itxierak, eta orain gutxi, ehunka langile langabeziara jaurti dituen ARFE enpresarena. Ibarrean kokatutako industria anitzek, gainera, enpleguaren erregulaziorako eskaerak egin dituzte urte hauetan, eta milaka he-

rritarrengan eragin zuzena izan duten neurri hauek UPNren gobernuak aho batez onartu ditu, duda-mudarik gabe. Sakandarrek bizi duten egoera dramatikoa da. Langabezia tasa 1.600 langabetuko kopururaino iritsi da ibarrean; Altsasun, berriz, bost lagunetik bat langabezian dago, hau da, batez besteko langabezia tasa %20tik gorakoa da jada. Industriaren haizea alde zebilenean, langabezia gutxi batzuen zama eta madarikazioa besterik ez zen. Azken urteetan, ordea, askoren errealitate gordina bilakatu da. Etxe askotako tragedia gogorra. Aser Imaz, Juakina Zubiria eta Guillermo Goikotxea sakandarrak lanik gabe daude. Lehena, ikasketa mordoa egin ondoren lana aurkitu ezinik dabilen altsasuar gaztea da. Zubiria, aldiz, eskarmentu eta esperientzia handiko emakumea da, urteak eman ditu Ispordhing enpresan lanean, baina enpresariak Sakanatik alde egiteko hautua egin eta kale gorrian utzi zuen Zubiria. Goikoetxea oraindik ez dago Enplegu Institutuko ilaran; ARFEn egiten zuen lan eta orain gutxi itxi zutenez, oraindik izapideekin dabiltza bertako langile ohiak. Hiru altsasuarrek buru-makur azaldu dute eskualdearen egoera, larria baita oso. Hasieran, langabetuak gutxi batzuk zirenean, senide eta lagunen babes ekonomikoa jasotzen zutela ekarri dute gogora. Aitzitik, krisia sakondu den neurrian koltxoi ekonomiko horiek gutxitzen joan direla na-

barmendu dute. «Orain, etxe guztietan daude langabetuak; nork ez du lehengusina, osaba ala alaba bat lanik gabe? Eta familia askotan bat baino gehiago dago. Elkarri lagundu ezinik gaude», ohartarazi du Zubiriak. Hilabeteak daramatza Zubiriak langabezian lanen bat suertatuko zaion itxaropena ia galduta. Langabeziarako laguntza jasotzen du hilero, baina laguntza horren gabeziak kezkatzen du gehien. «Krisia aspaldi hasi zen Sakanan, badira langabezian bi urte daramatzaten pertsonak eta horiek jada ez dute langabezia laguntza jasotzen», konturarazi du. Gauzek bere horretan jarraituz gero, sakandarren egoera gehiago belztu daitekeela iruditzen zaio eta horrek eragiten dio egonezina.

Altsasuar honek ez du panorama goxoa etxean, baina bera baino okerrago dagoenik ere badagoela uste du. «Bikote gazteek eragiten didate atsekabea niri, hipotekan sartuta daudenak, langabezian eta umeekin. Helduagoek hipotekaren zama kendu dugu behintzat», esan du. Edozein krisiren lehenengo biktimak etorkinak, gazteak eta emakumeak izan ohi dira. «Etorkinik apenas gelditzen da Sakana aldean; gauzak okertu zirenean gehienek alde egin zuten. Hala ere, badira kale gorrian lo egiten duten batzuk», dio Goikotxeak. Gazteak lana aurkitu ezinik dabiltza, «inoiz baino formatuagoak daude eta haientzako aukerarik ez», diote haserre. Horren adibide argia Aser Imaz da. Mai-

su ikasketak egiten urteak eman ditu, eta etxera bueltatutakoan, langabeziarekin egin du topo. Asko dira etsipenak jota Sakanatik alde egiten duten gazteak «Gasteiz, Iruñea edo Goierri bertan dira eta badaezpada bertara ere bidaltzen ditugu curriculumak», esan du Imazek. Gazteen nahia Sakanan bizi eta lan egitea da. «Hori nahi dugu eta gure eskubidea da hala izatea», adierazi du harrotasunez. Diru premia handia dute sakandar gazteek eta horren lekuko da Enplegu Institutuak (EIN) eskaintzen dituen enplegu tailerretara orain gutxi aurkeztu den curriculum mordoa. 300 gazte sakandarrek eskatu zituzten aukeran zeuden hamabost plazak. «Askok eta askok gure ikasketekin eta boka-

Lerro hauen gainean, Abianek Iruñean egin zuen manifestazioa. Ondoan, ekimenaren lehen agerraldia, eta azpian, Juakina Zubiria, Guillermo Goikoetxea, Mikeldi Diez eta Aser Imaz. Andoni CANELLADA Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

zioarekin zerikusirik ez duten ikastaroak egiten dihardugu lau sosen truke», dio suminduta. Emakumeak, aldiz, «azkenak dira lan munduan sartzen eta lehenak ateratzen», esan du Zubiriak haserre bizian. «Langabeziarik ez zegoela esaten zenean, EINeko ilaran geunden emakumeak. Emakumeen %30 zegoen orduan langabezian, baina hori ez zen arazoa», dio. Krisialdiaren argudioarekin Sakanan itxitako lehenengo lantegietan ere emakumeak langileriaren gehiengoa zirela ohartarazi du Zubiriak. «Eta krisia gainditzean ea zenbat traba gainditu beharko ditugun berriz lan munduan sartzeko», adierazi du amorrazioz. Imaz, Zubiria eta Goikoetxea ez dira krisiaren kaltetu isilak. Ez di-

ra testigu hutsak. Krisiaren biktimak bildu eta Abian osatu zuten, orain bi urte. «Abian, Sakanan bizi eta lan». Hori da plataformaren izena eta egitekoa: sakandarrek euren bailaran lan eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu eta gauzatzea. Etsipenetik borrokara Beren herri eta eskualdean duintasunez bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeaz gainera, Abianeko kideek ilusioa piztu nahi zuten herritarren artean. «Gure artean zabaltzen ari zen etsipena gainditu nahi genuen, ilusioa berreskuratu, eta nahi izanez gero, gauzak aldatu daitezkeen itxaropena zabaldu nahi genuen», dio Imazek. Eta desio horrek eman zien lanerako kemena.


2011 | ekaina | 11

herria

EGOERA BELTZENEAN, ELKARRI LAGUNTZEN DIOTE Krisi ekonomikoa Sakanarekin grinatu da azken urteetan eta hilabete amaierara ezin iritsita bizi dira sakandar asko eta asko. Langabeziarako laguntzak ez du gastu denetarako ematen eta badira umeen eskolako gastuak, argindarra edota hipoteka ordaindu ezinik dauden familiak. Krisiaren lehen hilabeteetan, ondoan dituzten senide eta lagunen babes ekonomikoari esker egiten zuten aurrera; krisia sakondu ahala, ordea, kaltetuak biderkatu eta koltxoi ekonomiko horiek desagertzen joan dira, bai eta langabeziarako laguntza ere, kasu askotan. «Elkarri lagundu ezinik gaude», aipatu du Juakina Zubiriak. Egoera ekonomikoak okerrera egiten duenean, zaila da ondokoari eskua luzatzea, bakoitzak bere patrikari so egiten diolako. Sakana, aldiz, duintasun eta elkartasun eredua da bizi duen krisi egoeran. Sunsundegi enpresako langile batek piztu zuen elkartasunaren kandela, oso beharrezkoa izan ohi den aparteko ordainsaria enpresa itxieraren kontra protestan ari ziren ARFEko langileekin banatuta. Herritarrek keinua bere egin eta herri bazkaria antolatu zuten, pasa den martxoan. Bailarako komertzioek elikagaiak oparitu zituzten eta 150 herritarren partehartzearekin ateratako diruarekin kontu korrontea ireki zuen Abianek, gehien dutenek dirua sar dezaten eta gutxien dutenek bertatik har dezaten. Kontu korronte horri esker bizi dira batzuk.

GAUR8 • 14 / 15

Enpresen itxieraren aurrean, langileek hamaika protesta egin zituzten. Orain, Abianek Larrialdi Mahaia jarri du martxan, bailararen garapen plana adosteko. Iñigo URIZ, Lander Fdz ARROIABE

Hiru altsasuarrekin batera, Mikeldi Diezek ere egin dio harrera GAUR8ri. Altsasuko Enplegu Agentzian egin dugu hitzordua. «Gure bigarren etxean», esan du umorez Goikoetxeak. Diezek langabezian ia bi urte eta erdi egin ondoren, aste batzuk daramatza lanean eta sinetsi ezinik dago. Diezek ere ahalegin handiak egin ditu Abian plataforma martxan ipintzeko eta ekimena sortzeko zioa azaldu du: «Krisiaren aurrean herritarren erantzuna piztu nahi genuen». Enpresa bakoitzaren itxieraren aurrean, langileek mobilizazioak egiten zituztela ekarri du gogora Diezek: «Sindikatuek deitzen zituzten protesta hauek eta kaltetutako langileez gainera, euren senide eta lagunak biltzen ziren». Enpresak bata bestearen atzetik ixten hasi zirenean, erantzuna herri gisa artikulatzeko beharra ikusi zuten egun Abianeko kide direnek. «80ko hamarkadan, Euskalduna ontziolako langileen borrokak gogoan-edo, kaleratutako langileen arazoa denon arazo izatea nahi genuen. Izan ere, hasieran batzuei eragin zien, gero beste batzuei, eta azkenean denoi eragin digun arazoa izan da. Horregatik, hasieratik, erantzuna denona izatea nahi genuen», nabarmendu du. Herri asanbleekin ekin zioten herri erantzuna artikulatzeari eta hitzordu arrakastatsu ugariren ostean, bi orduko lanuztea proposatu zuten. 2010eko maiatzaren 21a zen, eta espero ez zuten erantzuna jaso zuen Abianek: komertzio eta enpresetan lanuztea erabatekoa izan zen eta bi mila lagunetik gora bildu ziren Altsasuko karriketan egindako manifestaldian. «Erantzuna izugarria izan zen», esan dute denek aho batez. «Herritarrak haserre zeuden, amorratuta, eta kalera ateratzeko gogoz, guk pankarta besterik ez genuen jarri», gehitu du Zubiriak. Lehen hilabeteetan, sakandarrak jasaten ari diren enplegu suntsiketa salatzea zuen helburu Abianek; guztiendako enplegu duina exijitzea, finean. «Prekarietateari eta langabeziari stop esan nahi genion, eta sakandar guztien artean egin nahi genuen hori», azaldu du.

Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

Abianek izandako harrera ona ia ezin sinetsita eta eskualdean herri erantzuna erabat piztuta, beste pauso bat emateko ordua zela pentsatu zuen Abianek joan den apirilean eta makina bat sakandar eraman zituen Iruñera, manifestaldia. «Sakanan lan eta bizi» goiburua erabiliz, bi mila lagunek egin zuten protesta Iruñean eta Nafarroako Gobernuari irtenbideak exijitu zizkioten, parez pare gainera. «Nafarroako Parlamentuan eta Gobernuan guri eragiten diguten erabaki ekonomiko eta politikoak hartzen dira, eta bertara jo nahi genuen argibide eske», adierazi du Imazek. UPNk berriki atzean utzi dugun hauteskunde kanpaina kontrakoa esateko erabili duen arren, Abianeko kideek argi dute UPNren gobernuak eragin duela sakandarrek egun bizi duten krisi egoera; «bertan onartu dira enpleguaren erregulaziorako eskaerak, baita enpresen lekualdatzeak ere», esan du Imazek haserre. Horiek horrela, Nafarroako Gobernua jotzen dute erantzule nagusitzat eta hala jakinarazi zioten Iruñean egindako manifestazioan. Borrokatik alternatibara Sakana Iruñeko merindadean dago, hogei kilometrok banatzen dute Nafarroako hiriburutik, baina bertako arduradunak ez dira sakandarrekin batere akordatzen; «UPN Iruñea handitu eta handitu nahian dabil, gainontzeko nafarrak ahantzita», dio Zubiriak. Krisia hasi zenetik %150 hazi da langabeen kopurua Sakanan. Enpresa handi eta ertain gehienek ateak itxi badituzte ere, bestelako

lekuetan fabrikak ireki dituzte, eta deslokalizazio hauetako gehienak foru erkidegoaren baitan gertatu dira. Enpresen itxierak eta enpleguaren erregulazioek haserre bizia eragin dute Sakanan, baina UPNren gobernuak bailararako dituen egitasmoak ezagutzen doazen neurrian, Sakandarren sumidura areagotu besterik ez da egiten. Batetik, Olatzagutiako zementu-fabrika errauskailu bihurtzeko egitasmoa du Barcinaren gobernuak, eta bestetik, 1.000.000 metro karratu izango dituen udalez gaindiko makropoligonoa eraikitzea. Bi proiektuek tira-bira handiak eragin dituzte eskualdean. Ibarreko poligono anitz hutsik geratzen ari diren bitartean, Zangituko makropoligonoa Urdiain eta Altsasu artean eraikitzeak kezkatuta ditu bizilagunak. «Gure beharrak asetzeko zoru industrial nahikoa dugu Sakana osoan», dio arduratuta Imazek eta bertan lan egingo duten enpresak lotu gabe eraikuntza lanak hasi nahi izatea gogor arbuiatu du. Ezarri nahi duten errauskailua gai korapilatsuagoa da oraindik, izan ere, hura eraiki ezean, Cementos Portland enpresa handia ixteko asmoa erakutsi du Yolanda Barcinak, eta hala, herritarrei langabezia handiagoarekin mehatxu egin die. Bailara, gainera, hiru parke naturalen artean dago, Aralar, Urbasa-Andia eta Aitzkorri-Aratzen artean. Haatik, inguru naturala arriskuan dagoela uste dute bertako biztanleek, besteak beste AHTk edota tentsio altuko

lineak eskualdea ezker-eskuin zeharkatuko dutela aurreikusten baita. Nafarroako Gobernuaren utzikeriaren eta nahikerien menpe jarraitzeko inolako asmorik gabe, euren etorkizuna eskuetan hartzeko intentzioa dute sakandarrek eta helburu horrekin osatu berri du Abianek Larrialdi Mahaia. Bailarako sektore guztietako ordezkariak bildu nahi dituzte bertan, hezkuntzatik hasi eta Osasunbideraino, gazteak, langileak, emakumeak, nekazariak eta etorkinak ahaztu gabe. Sindikatu eta herri eragileek ere badute lekua mahaian eta denen artean, denen ahotsak aintzat hartuz, Sakanako eskualdeko azterketa egiten dihardute buru-belarri. Lan mardula du egiteko osatu berri den Larrialdi Mahaiak, sakandarren egunorokoan eragiten duten eremu oro aztertu nahi ditu-eta, hezkuntzatik hasi eta nekazaritzaraino, errepide eta garraio sistema edota osasun arloa ahantzi gabe. Bailararen erradiografia erreala egin nahi dute datozen asteetan. «Sakanak dituen arazoak detektatu nahi ditugu, gure gabeziak eta indarguneak identifikatu, denei ahotsa emanez eta denon ekarpenak jasoz», azaldu du Diezek. Azterketa eskuetan izanda, herritarren nahi eta beharrak oinarri hartuko dituen Sakanako plan integrala egitea du azken helburu. Benetako premiei erantzuna emango dien eta bailarako garapen ekonomikoa xede izango duen plan estrategikoa. Sakana sakandarren esku utzi nahi du Abianek, Sakanan bizi eta lan egiteko eta etorkizuneko Sakanak nolakoa behar duen eurek erabakitzeko.

«Herritarrak haserre zeuden, amorratuta, eta kalera ateratzeko gogoz, guk pankarta besterik ez genuen jarri» «Sakanak dituen arazoak detektatu nahi ditugu, gure gabeziak eta indarguneak identifikatu, denei ahotsa emanez eta denon ekarpenak jasoz»

Kasualitateak Iker Barandiaran

B

ada jendea kasualitateetan sinisten ez duena, eta guztiari zergatia bilatzen saiatzen dena. Horren harira, aspaldiko partez Paul Austerren liburu bat irakurtzen nabil, aspalditik kasualitateen maisutzat dudan idazle apartarena. Erlijioekin inolako zerikusirik ez duen Creía que mi padre era Dios izeneko liburuan, AEBetako hainbat pertsonak bizi izandako gertaeren idatziak, berari bidalitakoak, aukeratu eta argitara eman zituen. Istorio oso bitxiak dira, paradojikoak, galdera asko sortarazten dituztenak.. Argi dago, filmen industria kontrakoan tematu bada ere, ez dagoela AEBetara joan beharrik istorio bitxiak aurkitzeko; nahikoa urte ditugu halako batzuk bizi izateko. Inoiz ez dut ahaztu, esaterako, Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuen egunean “Barkatu Ama” gehigarri dotorean nik astero bidali ohi nuen disko zaharren iruzkina argitaratu gabe gelditu zela; eta astekoa hain justu Paralisis Permanente taldearena zela. Hala gelditu zen Egunkaria, betirako geldirik. Bada besterik. Berlinen Postdamera joan nahian okerreko trena hartu, geltoki ezezagun baten gelditu eta bueltako beste tren bat hartu genuen. Bagoiak bete-beteak zeudela-eta, azkenean ama-alaba batzuen alboan lekutxo bat aurkitu genuen. Eta, hain justu, neskatila hark pasatako udan gu munduko beste muturrean, Fuerteventuran, egon ote ginen galdetu zigun, antza han, Fuerteventuran, ikusi gintuela gogoratzen zuelako!! Nolakoak diren gauzak! Gu Fuerteventurara halabeharrez joan ginen. Egitekoak ginen beste bidaia bat kanzelatu behar izan genuen eta noraezean ibili ginen, azkenean oferta batez baliatuz Fuerteventuran bukatu genuen arte. Hortaz, Fuerteventurara kasualitatez joan ginen eta tren hartako bagoian ez-dakit-zergatik ezagutu gintuen neskatila haren alboan jarri ginen! •


Gaur8 aldizkarian Sakanako egoera ekartzen dute