Issuu on Google+

››

AUTOBUS GELTOKI BERRIAREN ZAIN Pesa garraio enpresako kudeatzaile Alejandro Nayaren arabera, «egungo kokapena ona da, baina instalazioa txarra» › 3

Osteguna

2009-07-23

V. URTEA 1.236. ZENBAKIA DONOSTIAKO EGUNKARIA

WWW.IRUTXULOKOHITZA.INFO

GONZALO TEJADA MUSIKARIA

«Antzoki eta leku itxiak nahiago ditut, baina Trinitate plaza berezia da» JAZZALDIA Azken urteetan eszenatokira igo da kontrabaxu MUSIKENE Irakaslea da musika eskolan; bertako zenbait

donostiarra; aurten, aldiz, ikusle gisa ari da parte hartzen

ikaslek diskoa aurkeztu dute jaialdiaren lehen egunean 8-9

Donostiarra, zazpigarren, Gipuzkoako Txapelketan ARRAUNA San Pedro onena izan da; hiriko traineruak bere txanda irabazi du 7

Pilatutako harriak. XABIER ETXABE

Garbitzaileek 40 tona harri jaso dituzte Ondarretan ARTXIBOA

HONDARTZA Makinak lanean ibili dira azken bi egunetan 4


2

IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

PLAZA BERRIA

6587254...

›› Loretopetik Unai Elizasu Gai-jartzailea

Zenbat sakeleko telefono zenbaki topatu ditzakegun orrialde gehien dituen Gipuzkoako egunkarian. Uda garaian, oporretan egoteko edo bulegora ez joateko aukera dugunok, bestelako lasaitasun batekin ematen ditugu eguneko orduak. Normalean, egun-

kariko titularrak irakurtzeko denbora hartzen dut urtean zehar, baina laneko ordutegirik gabeko egunotan, egunkari bat ez,… eskura datozkidan denak irakurtzen ahalegintzen naiz, titularretara mugatu gabe. Itxaso, Amaia, Aintzane, Ainara, Idoia, Nerea, Nekane, Nora, Yurema, Haizea, Ainhoa… izen guzti hauek topatu ditut. Denek ematen dute telefono zenbakia. Denek ematen dute euren gor-

Halakoengana jotzen duenak hizkuntza ote du deitu edo ez-deitzeko irizpide?

putz atalen berri. Zer egiteko prest dauden idazten dute. Denak daude bakarrik. Denak diskretuak. Altuak, baxuak, goxoak, jolasgarriak, beroak, potxolitak, modelo gorputzak, bixigarriak... eta euskaldunak. Bai, bai... euskaldunak. Kontaktuen orrian barneratu nintzen egunkariaren hirugarren irakurketaldiari hasiera eman aurretik, eta euskaldunahitzak piztu zidan arreta ¬eta arreta bakarrik e... ejem!¬ Iruditzen zait, neska guzti hauek iragarkia jartzeko irizpide garbiak ¬edo argiak¬ izango dituztela, baina niri zer pentsatua eman dit irakurle. Akaso oker nabil, baina halako-

Euskaldunak direla dioten neska hauek ezagutzeko arrisku probabilitatea handia dela iruditzen zait engana jotzen duenak hizkuntza ote du deitu edo ez-deitzeko irizpide? Hauetako batekin zitatu nahi duenak euskaraz hitz egitea du helburu? Ez, ezta? Euskaldunen edo euskaradunon mundua horren txikia izanik, arrisku handia ez ote dago elkar ezagutzeko? Euskaldunok beti izan dugu leku igualtxuetan topatzeko ohitura, dela Kilometroak, dela Korrika ¬AEK-k antolatzen duen Korrika horretaz ari naiz¬...

Uztailaren hasieran Greenpeacek aurkeztutako txostenean, Ulia eta Urumearen inguruko kezkak azaltzen ditu. Hiriko eragileek horiek partekatzen dituzten jakin nahi izan du IRUTXULOKO HITZAk.

Bioaniztasunaren babesa, aztergai MAITANE ALDANONDO

Aldiberean,hirian14.000etxebizitza hutsik daude». Erabaki hauen atzean interesak besterik ez daudela uste du. Hori horrela, Urumeak jasango duen hurrengo erasoa , LoiolakokirolelkarteaetaLoiolategi artean dagoen milazkaren deuseztapenaizangodelaaurreikusten du. «Kosta legea errespetatzeko askotan eskatu diogu Udalari, baina ezdigujaramonikegingo.Ibaiaubideratu eta futbol zelaia eraikiko dute. Gizarte honetan futbola eta politika besterik ez dago».

G

reenpeacek hilabete hasieran ezagutzera eman zuen Destruccion sin reservas txostena. Bertan Estatuko kostaldean dauden babestutako gune naturalen arriskuen berri ematen du. Legeak zenbait debeku zehazten baditu ere, hauetako askori jaramonik egin ez, eta zonalde horiek mehatxaturik daude. Hiriari dagokionez Ulia mendia eta Urumea ibaia aztertu dituzte, hirigintzaren eta kutsaduraren eragina jasaten dutela ondorioztatuz. IRUTXULOKO HITZAk txosten honen inguruan hainbat eragileren iritzia jaso du.

Uliako bioaniztasuna nahiko ondo kontserbatu bada ere, hiritarrentzat nahiko ezezaguna da

E Esanak «80ko hamarkadako euskal zinema bete ez diren ametsak gogorarazten dizkit. Filme onak egingo zirela zirudien baina horiek salbuespenen besterik ez dira izan»

Urumea ibaiak jatorrizko ibilbidearen %12 besterik ez da gorde. Hirigintzak suntsitu du gehiena

Ulia, egoera onean Greenpeacek hurrengoa dio Uliari buruz:Aisiarakoegokitutakozonaldeak egon eta hiritik gertu egon arren, hiriaren hazkundetik isolaturik gelditzen den gunea da eta ondorioz, ondo kontserbatutako guneak daude. Mendiaren ondare naturala eta kulturalazaintzeazarduratzenden Uliako Lagunen elkarteak antzeko iritzia du. Bertako kide den Ramon Elosegi biologoaren ustez, bertan jasotakoa ez da guztiz erabilgarria mendiarentzat. «Hiria Kontxari begira hazi da eta ez diogu barneko aldeari erreparatzen». Ulian gutxi eraiki da eta hirigintza ez da arriskua. «Mendia babesten duten Natura legea, Kosta legea... daude eta horiek, erabilera arautu eta legez

zein euskaldun ez da sekula manifa batean egon? Zein euskaldun ez da sagardotegi batera joan? Ez dut esan nahi eta ez beza inork gaizki ulertu, aurretik aipatu ditudan horiek euskaldunen gheto direnik, baina ez da euskaldunik halako lekuetara jo ez duenik. Alegia, euskaldunak direla dioten neska hauek ezagutzeko arrisku probabilitatea handia dela iruditzen zait. Handiegia. Eta euskaldunak direla esanda zita gehiago lortzen ote dituzte? Bestetik, brasildarrek, kolonbiarrek, kubatarrek... badute ospea ohe kontuan; baina euskaldunek? Larrua jotzea ezinezkoa ¬omen¬ den herrialdean bizi garenok ezin esan bada... Ahh, eta euskalduna den mutilik ez dut ikusi kontaktuen zerrendan... kar, kar, kar.

Hirigintzak Ulia mendian eragin handirik izan ez duela dio Greenpeacek. ARTXIBOA

babesten dituzte landaredia, animaliak eta habitatak». Uliako parke historikoa berreskuratzeko Udalaren asmoak eta Ingurumen Interpretazio Zentroaren sorrerak, are hobeto babesten lagunduko duela uste du Elosegik; Uliaren «bertuteak eta bioaniztasuna» ezagutarazteak jendearen inplikazioa ekarriko baitu. «Gure egitekoa guregana iritsi den ondarea babestea da suteak ekidinez eta erabilera jasangarriagoa eginez». Udalaren erabakiak norabide egokian doazela uste badute ere, ehizaren debekatzea eta zaindari gehiago egotea eskatzen dute.

Urumea, ur zikinek kutsatuta Urumea ibaiari buruzko emaitzak okerragoak dira: Euskadiko ibaietan okerren kontserbatu dena da, jatorrizko azaleraren %12a bakarrik mantenduz, eta hondakin uren isur-

tzeen ondorioz, uraren kalitateak ez dituEuropakoestandarrakbetetzen. Ibaiaren estuario naturalak 3.345.000 metro koadro galdu ditu, horietatik %15 besterik ez da arrazoi naturalen ondorio. Gainontzekoa hirigintzaren ondorio da. «Hiria padura eta hareatzen gainean hazida,ezinduguurgaineaneraikiko denik pentsatu», dio Elosegik. Haritzaldeko Joseba Gurutz de Vicente ordea, ez da hain ulerkorra. «Urumea asko kaltetu du azken urtetako hirigintzak. Udalak eraldatu egin du, ibaia izatetik kanala izatera pasatu da». Ibaiaren urritzeak hainbat landare eta fauna espeziereniraungitzeaekarridu,babestuta badaude ere. Hirigitzaren suntsipenaren adibide, paduran eraikitako 2.400 etxebizitzak aipatzen ditu Gurutz de Vicentek. «Zazpi eraikin bukatu gabe daude salmenta ez dagoelako.

Kutsadurari dagokionez aldiz, Foru Aldundiak eta Udalak ibaiaren egoera hobetzeko eta bioaniztasunarenaldeegindakolanagoraipatu du Elosegik. «Orain 20 urte Urumeakzuenitxuraetaegunduena ikusi besterik ez dago». Txostenak aipatzen dituen datuak «informaziozaharra»direlaustedu,Martuteneko araztegiak egindako lanari esker urak askoz garbiago daudelako. «Emaitza horiek aldatzea hilabeteko kontua da; hustubidea amaitzean ur zikinak sakonera nahikoan itsasoratuko baitira». Gurutz de Vicenteren iritziz honek arazoa «ezkutatu» besterik ez du egingo; isurtzeek jarraitu arren, ur zikinak begi bistan izango ez direla. «Uliako mendiaren bueltan kilometro batera isurtzen dira. Urumea garbiago dago, baina oraindik ezdabainurakoegokia.Iaz kukaina egitekotan aritu ziren, baina uraren egoera ikusita ez ziren ausartu».

«Nire ibilbide profesionalean ez dut ezer faltan botatzen, ezta frustraziorik sentitzen ere. Gauza politak egin ditut, gozatu dut eta hala jarraituko dut» «Publikoaren beroa ez da asmakeria edo fantasia, aktoreak badaki ikuslegoa hor dagoela baita bere alde dagoen edo ez» «Apur bat nostalgikoa naiz. Haurtzaro eta gaztaroko garaiak oso gogorrak izango ziren, baina nik ez ditut horrela gogoratzen» PAKO SAGARZAZU Aktorea


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

PLAZA BERRIA 3

E Elkarrizketa

ALEJANDRO NAYA › PESAko kudeatzailea

Garraioa ›› Lurraldebusen txartel bakarrak iraultza ekarri duela uste du PESA garraio enpresako buruak. RAUL PEREZ

Infernuan, Errotaburutik gertu du egoitza PESA garraio enpresak, eta bertan erantzun ditu Alejandro Nayak (Gros, 1957) IRUTXULOKO HITZAren galderak. AP1 errepidean barrena Gasteizera zerbitzu berria abian jarri dute duela gutxi eta, nola ez, hiriko autobus geltoki berriaren lanak noiz hasiko zain dago . 18 urte zituela hasi zen Naya PESAn lanean, oposaketak gainditu ostean. «Ez nuen inolako harremanik garraioaren arloarekin. Etxean autorik ere ez genuen», gogoratu du. Udalak emandako epeak betetzen badira, urtea bukatu aurretik abian jarriko dituzte autobus geltoki berriko lanak, Atotxan. Hori al da Olentzerok ekar liezazukeen oparirik onena? Oraingo kokapena ona da, baina instalazioa txarra da, ez baititu gutxiengo baldintzak betetzen. Batez ere, bidaiariek pairatzen dute hori, erakundeek eta garraio enpresek baino gehiago. Udalak berak esan zigunez Pio XII.ean ez zuela inolako berrikuntza lanik egiteko asmorik, toki aldaketa funtsezkoa zen guretzat. Geltokia Loiolako Erriberan jartzea ez genuen egoki ikusten, Erdialdetik oso urrun zegoelako. Atotxakoaren zirriborroa aurkeztu ziguten eta Iruñeko geltokiaren antza hartu genion. Guri interesatuko litzaiguke dena ahalik eta azkarren aurrera egitea, baina suposatzen dut zaila izango dela. Tamainak zeresana eman du. Iruñekoa handiagoa da, 34 autobus sartzen baitira, Donostiakoan 22 sartuko diren bitartean. Hala ere, hori baino, zain egon behar duten autobusei tokia egiteari ematen diogu garrantzia. Beharbada ez dira geltokian bertan egon behar, baina horiek ere tokia behar dute. Une honetan Pio XII.ean tokia hartzen duten autobusek horri eusten diote eta sartu eta ateratzeko beharrezkoa litzatekeen tokia hartzen dute. Karlos I.a eraldatzeko zenbait proiektu daude mahai gainean. Zer iritzi duzu gai horien inguruan? Zain gaude; une honetan ez dakigu nondik sartu beharko dugun hirian geltoki berria eginda, Urumeako autobidea ere hor dago... Autobus geltokiak beste sarrera-irteera batzuetara eramaten bagaitu, Karlos I.akgugandueneraginatxikitudaiteke. Udalak beti eskatu izan digu iritzia, eta oraingoan beste horrenbeste egingo duelakoan nago.

RAUL PEREZ

«Ez dakit ona litzatekeen A-8 autobideko ordainsaria kentzea» Urteen poderioz zer bilakaera izan dute bidaiarien ohiturek ? Exijentzia maila altuagoa da, baina hori da garaiak aldatu direlako hiru arlotan. Mugikortasuna da horietako bat; jendeak azkar, eroso eta merke mugitu nahi du. Bigarrenik, errepideak asko hobetu dira; errepideei esker garraioa asko hobetu da. Azkenik, enpresen mentalitatea eta materiala ere aldatu dira; lehen zerbitzua murritzagoa zen, goizean goiz eta arratsaldean zeuden zerbitzu gehientsuenak. Laburbilduz, garraioak asko eboluzionatu du. Orain normalagoa da egunero autobusa hartzea Donostian Bilbora lanera joateko. Ordubete eta hamar minutu behar dira bide hori egiteko, eta duela urte batzuk hiru ordu behar ziren. Lurraldebusek eta txartel bakarrak iraultza ekarri al dute? Bai. 90ko hamarkadan bidaiari kopuruak behera egin zuen, eta

Donostiako geltokiak zain egon behar duten autobusentzako tokia beharko du

horrekin kezkatuta geunden. Argi genuen tarifa bidez ezin geniola buelta eman egoerari, alegia, txartela garestitzea ez zela irtenbidea. Aldundiak eta garraio enpresak elkarlanean hasi ginen eta oraindik bide luzea badu txartel bakarrak: Renfe, Euskotren... Garraioa patata tortilla baten modukoa da. Zartagina errepidea litzateke; arrautzak, eskaintza eta patatak, prezioa. Errepidea egon badago, maiztasuna eta lineak areagotu dira eta tarifak merketu dira, Aldundiaren Mugikortasun sailaren bultzadapean, lehen bidaiatik beherapenak baitaude. Errepideak asko hobetu direla diozu. A-8an, Donostia eta Zarautz arteko hirugarren bidea bukatzear da. Abantaila da, errepidea azkarragoa, seguroagoa eta erosoagoa izango delako, baina autoari aurre egiten ez bazaio, urte batzuk barru ez dira nahikoak izango. Eta nola egin dakieke aurre autoei? Erabiltzaileari azkartasuna eman behar zaio eta haren beharrak asetu. Hori lortuz gero, gutxiago erabiliko da autoa. Horretaz gain, jendeak buruan sartu behar du autobusa, duina izateaz gain, ge-

rora begira tresna garrantzitsua dela. Ezin gara egunero auto barruan 45 minutu egon aparkaleku batean sartzeko, edo denbora asko ilaran eman. Inportantea da autobus geltokitik edozein tokitara erraz mugitu ahal izatea. Bestalde, egoera ekonomikoa dela eta, jende gehiago ikusten da autobusean; egoera ekonomikoa zenbat eta txarragoa izan, orduan eta hobe guretzat. Azkenik, garapen iraunkorra ere hor dago; autobusak gero eta ekologikoak dira. A-8 autobidea garestia da gidari askorentzat, ordaindutakoa eta haren truke jasotzen dena ez datozela bat. Guk ezin dugu erabakirik hartu, baina atentzioa ematen du garraio publikoari A-8an ez zaiola inolako beherapenik egiten; autoei, ordea, bai. Auto pribatuen erabilera bultzatzen ari dira, zenbat eta gehiago

AHTrekin, guk uste dugu lehiakor izaten jarraituko dugula; 10-15 minutuko aldea aterako lioke autobusari

pasatu, orduan eta gutxiago ordaintzen baitute. Edozein modutan, ez dakit ona ote litzatekeen izango ordainsaria kentzea. Izan ere, ordaintzen den dirua errepidearen mantenu lanetarako da eta diruhorigabeagianutzitageratuko litzateke. Zerbitzu berria jarri du duela gutxi abian PESAk, AP1 errepidean zehar Gasteizera iristeko. Zer itxura hartzen diozue? Ekainaren 8an hasi zen eta oso pozik gaude. 75 minutuan egiten du bidea, autobidean, eta 10:30etik 19:30era orduro dago autobusa. Aldaketa handia izan da, orain arte Etxegaratetik edo A-15 autobiatik joan beste biderik ez zegoelako. Itxaropentsu gara eta uste dugu irailetik aurrera, besteak beste, ikasleei esker, zerbitzu arrakastatsua izango dela. Eta Loiura doan autobusa? Aldundiak bultzatu zuen, baina beste erakunde batzuek ere sustatu zuten, hala nola, Adegik eta Donostiako Sustapenak. Geure buruari denbora eman genion ikusteko zerbitzua ondo edo gaizki zihoan , eta urte bukaeran sumatu genuen interesa egon bazegoela, Loiutik hegalaldi asko ateratzen direlako. Zein iritzi duzu Abiadura Handiko trenaz? Bidaiariak galduko dituzuen beldur al zarete? Ez dugu mehatxu gisa ikusten, ezta gutxiagorik ere. Autobusak malgutasuna eta prezioa du alde. AHTren maiztasuna eta prezioa ikusi beharko litzateke. Guk uste dugu lehiakor izaten jarraituko dugula. Madril-Sevilla artean abiadura handikotrenabostorduetaerdiazkarrago iristen da, baina gurean 1520 minutuko aldea aterako lioke autobusari; desberdina izango da. Zuk autobusa hartzen al duzu? Dezente erabiltzen dut autobusa. Lanera autoz etortzen naiz, hara eta hona mugitu behar izaten dudalako askotan. Bilbora, Gasteizera edo Iruñera joateko, aldiz, autobusa hartu ohi dut, eta erabiltzaileek zer esaten dutenari adi egoten naiz. Neure buruari ere galdetzen diot, erabiltzaile gisa. Bestalde Donostian barrena ere ohiko garraiobide dut autobusa. Eta zer iritzi duzu Dbusi buruz? Zerbitzua bikaina dela iruditzen zait. Batzuetan kexatu egiten gara, nahi dugulako autobusak gu hartzea etxe aurrean eta jomugara arte geldialdirik ez egitea, baina ez dira autobusa eta taxia nahastu behar. Tarteka tranbia ahotan izaten dute erakundeek eta Donostiak metroa izan lezakeela iragarri dute berriki. Zer deritzozu horri? Errespetua zor zaie tranbia komenigarria ez dela esan dutenei; zerbait txarra ikusiko zioten. Metroari buruzko albistea deigarria da, baina iritzi sendoa emateko ikerketak ikusi behar dira. Behin horiek mahai gainean, azpiegitura horri buruzko ikuspegi argia izan ahalko dugu.


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

4 HIRI MIRI

Zabaleta ixteko, Migel Imaz prestatzen ari dira HIRIGINTZA ] Aurreikuspenak betez gero, Zabaleta kalea hila-

bete bukaeran itxiko dute, irailean hasiko baitira Katalunia aparkalekua handitzeko lanak. Zabaleta kaletik autorik eta autobusik ezingo denez igaro, beste ibilbide bat egokituko

dute. Abuztutik aurrera, autobusek Nafarroa hiribidera iristeko izango duten bidea Migel Imaz kaletik abiatu eta Zurriola hiribidetik jarraituko dute. Autobusak Migel Imazetik igarotzeko, errepidea zabaldu beharra dago eta horretan ari

dira egun hauetan langileak. Migel Imazek eta Zurriola hiribideak bat egiten duten kantoian errepideak espazioa jan dio oinezko bideari. Zurriola hiribidean ere hasi dira autobus geltokiak egokitzen. X. E

Ondarretatik 40 tona harri jaso dituzte bi egunetan Hondartza ›› Hurrengo egunetarako marea biziak aurreikusi dituzte eta baliteke harriak berriro batetik bestera mugitzea.

Martuteneko Okendotegi bidea txukuntzea eskatu du EAJk Hiri mantenua ›› Oinezkoentzat eta txirrindularientzat bide berria egokitzea nahi dute jeltzaleek.

XABIER ETXABE

ERREDAKZIOA

Aurreko asteko itsaso zakarrak hankaz gora utzi du Ondarreta. Olatuaren kulunkak Tenisaren alboan den hondarra Loretope aldera bidali du eta harri ugari rian utzi ditu agerian. Garbiketa langileak itsasgora eta itsasbehera artean geratzen den eremuko harriak kentzen aritu dira azken bi egunetan. Eduardo Chillida pasealekutik hurbilen dagoen aldetik hondarra garbitzeko makinak 40 tona harri jaso ditu guztira, 10 tona herenegun eta 30 tona atzo. Fenomeno hau ez da hondartza zaleen artean arrotza. Azken urteetan behin baino gehiagotan hartu dute harriek harearen lekua eta ez da azkena izango. Izan ere, datozen egunetarako marea biziak aurreikusi dituzte eta hondarra oraingoan ere batetik bestera mugitzea espero dute.

Arreta gehiegirik ez duten auzoetan beharrezkoak diren berrikuntzak egiten hasteko premiari erantzunez, Martuteneko Okendotegi bideak txukuntzea merezi duela salatu du Aitziber San Roman EAJko zinegotziak. Zinegotziak azaldu duenez, oinezko eta txirrindulari ugarik jotzen dute Okendotegi bidera, asteburuetan batik bat, Martutene eta Ergobiaartekobideaegiteko.Bidea, ordea, estua da eta autoen joan etorri kopurua handia istripu askoren arrazoia izaten dela nabarmendu du jeltzaleak. Hori dela eta, Erbitegi eta Martuteneko zubiaren artean oinezkoak eta txirrindulariak lasai ibiltzeko bidea egokitzea eskatu du EAJk. Gidariek ere ezbeharrik izan ez dezaten, errepideko zuloak konpondu behar direla eta abiadura murrizteko koskak jartzea premiazkoa dela adierazi du. EAJk egindako beste proposamenen artean, Auzperoberriko bidegurutzean dagoen ispilua konpontzea, sua itzaltzeko dagoen hodiaren txokoa garbitzea eta beira birziklatzeko edukiontzia jartzea daude. Proposamenak begi onez hartu ditu Udal Gobernuak.

Harriek hondartza tinkatzen dute Egun hauetan 40 tona harri kendu badituzte Ondarretatik, oraindik harri asko agerian dira. Harri hauetako asko, ordea, hareatzetik ezin direla mugitu argitu du Alberto Rodriguez Hondartzetako udal

Hondarra garbitzeko makina aritu da Ondarretako harriak pilatzen. DONOSTIAKO UDALA

arduradunak, hondartza tinkatu eta bere horretan mantentzen laguntzen dutelako. «Harriek hondartza zale askoren artean eragozpenak eragiten badituzte ere, hondartza pikutara ez joateko beharrezkoak dira». Ondarretan egindako azterketa batek emandako datuen arabera, hareatzako harriek lurzorutik 12 metroko sakonera arteko aldea betetzen dute, gutxienez. Horregatik, Alberto Rodriguezek zail ikusten du hondartzako harriekin bukatzeko neurririk hartu ahal izatea.

Itsasgora eta itsasbehera arteko eremuan aritu dira harriak jasotzen. D. U


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

HIRI MIRI 5

Abuztuaren 10etik aurrera 18 autobus lineatan sartu ahal izango da bizikleta JAZZALDIA DELA ETA, AUTOBUS ZERBITZUA INDARTUKO DUTE

Mugikortasuna ›› Autobusa noiz iritsiko den jakitera ematen duten bederatzi panel jarriko dituzte datozen egunetan. XABIER ETXABE

Txirrindulariei aldapak arindu nahi dizkiei Donostiabusek. Horretarako, 18 autobus lineatan bizikletak sartzea baimenduko dute abuztuaren 10etik aurrera. Orain arte, lau lineatan sar zitezkeen bizikletak: Altza- Gros- Antiguo, Altza-Intxaurrondo-Antiguo, Errondo eta Arriola- Ospitaletaleak zerbitzuetan. Autobusetan bizikletak garraiatzeko zerbitzua linea gehiagotara zabaldu den bezala, neurriak ere zehatzagoak izango dira. Honela, bizikleta aldapa aurreko geltokietan sartu ahal izango da. Autobusetan bi bizikletentzako lekua dagoen arren, haur kotxeek eta gurpildun aulkiek lehentasuna izango dute. Bizikletak, gainera, ezingo dira bidaiari gehien dabiltzan orduetan sartu. Txirrindulariek honako ordutegia izango dute udan: 9:30etik 12:30era; 14:00etatik 18:00etara eta 21:00etatik 23:00etara. Autobus konpainiak abian jarriko duen ekimen honek txirrindularien eta bidaiarien artean zer nolako erantzuna duen aztertu nahi du autobus konpainiak, etorkizunean ekimenarekin aurrera egiteko edo aldaketak egiteko.

Paneletako bat, Intxaurrondon. RAUL PEREZ

Panelak auzo gehiagotan Txirrindularientzat ez ezik, gainontzeko bidaiarientzat ere bestelako berrikuntzak ditu Donostiabusek. Izan ere, autobusa noiz

iritsiko den jakitera ematen duten panelak auzo gehiagotara iritsiko dira, bederatzi berri jarriko baitituzte auzo desberdinetan.

›› GELTOKI HAUETATIK AURRERA SAR DAITEKE BIZIKLETA 5- Benta Berri.Zuatzura bidean, Errotaburu 6tik aurrera. ] 8- Gros Intxaurrondo.Intxaurrondora bidean, Nafarroa 34tik aurrera. ] 9- Egia Intxaurrondo.Intxaurrondora bidean, Tabakaleratik. ] 13- Altza.Altzara bidean, Jai Alaitik eta Bulebarrera bidean, Herreratik. ] 14- Bidebieta.Bidebietara bidean, Jai Alaitik eta Gipuzkoa plazara bidean, Juan XXIIItik. ] 16- Igeldo.Igeldora bidean, Satrustegi IItik eta Bulebarrera bidean, Igeldo Herritik. ] 18- Apaiztegia.Apaiztegira bidean, Mikeleteak 4tik eta Askata]

sunaren hiribidera bidean, Donosti Zaharretik. ] 19- Aiete.Aietera bidean, San Bartolome 10etik eta Erdialdera bidean, Aiete 1etik. ] 23- Errondo.Errondora bidean, Antso Jakitunaren kaletik eta Erdialdera bidean, Aiete 1etik. ] 24- Altza- Gros- Antiguo.Antiguara bidean, Pio XIItik eta Altzara bidean, Jai Alaitik. ] 27- Altza- Intx.- Antiguo.Antiguara bidean, Herreratik eta Altzara bidean, Juan Zaraguetatik. ] 28- Amara Ospitaleak.Ospitaleetara bidean, Anoetatik eta Bulebarrera bidean, Donostia Ospitaletik.

«Erasoa salbuespena da» ASIER › Erasotutako TAOko agentea

Gertakaria ›› Ezezagun batek karabina batekin tiroa eman zion, larunbat goizean, Amara Berrin lana egiten ari zela. MAITANE ALDANONDO

TAOko agente gaztea den Asier ¬gertakariari oihartzun gehiegi ez emateko bere abizena ez argitaratzea nahiago du¬ larunbat goizean Amarako Podabines kalean bere lana egiten ari zela norbaitek karabina batekin tiro emandako balinak ezker oinean zauritu zuen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da Asierrek bere lanarekin jarraitzen duen bitartean. Zer gertatu zen? Podabines kalean nenbilen goizeko hamaikak aldera-eta bat-bate-

Bihartik aurrera, jazzaz gozatu nahi duenak ez du zertan autoaz kezkatu, Donostiabusek autobus zerbitzua indartuko duelako. Honela, bihar gau txoriak goizaldeko 2:00ak arte ibiliko dira. Ostiral eta larunbatean, gau txorien zerbitzua goizaldeko 4:00ak arte luzatuko da. Bihar eta etzi gau txoriak orduro ibiliko dira. Larunbatean, aldiz, maiztasuna ordu erdikoa izango da, ohiko legez. Gauerdia baino lehen etxera alde egin nahi duenak autobusa izango du ere, gau txoriak hasi artean eguneko autobusak lanean arituko direlako.

MAITANE ALDANONDO

an norbaitek tiro egin zidan. Ni lasai ibiltzen ari nintzen, danbatekoa entzun nuen eta segundoa baino lehen ezkerreko txorkatilan zauria nuen. Zentralera deitu

nuen gertatutakoaren berri emateko. Beldurra izan duzu inoiz? Ez. Oso lasaia naiz eta ez naiz bost minuturo multak jartzen aritzen. eta ondo moldatzen naiz bizilagunekin. Erasoak hori aldatu al du? Ez, nire ustez, salbuespena izan delako. Hurrengo lan egunean urduritasuna izan nuen, baina ez dut uste nire aurkako zerbait izan denik, eta horrek lasaitzen nau. Horrelakoak gertatzen al dira? Ez, gehienak irainak izaten dira, eta normalean, ez da haratago joaten. Orain urte batzuk Ondarretan labankada eman zioten bati, baina erasotzaileak arazo psikologikoak zituen. Hori ere salbuespena da. Zein jarrera izan du enpresak? Medikuarenganaeramanninduten etasalaketajartzenlagundu.

] 29- Intxaurrondo Sur.Intxaurrondora bidean, Jai Alaitik. ] 31- Gros-Aiete- Ospitaleak. Aietera bidean, San Bartolometik eta Grosera bidean, Aiete 1etik. ] 32- Puio-Errondo.Puiora bidean, Antso Jakitunaren hiribidetik eta Erdialdera, Errondo Gaina 107tik. ] 33- Larratxo- Intx.-Berio.Beriora bidean, unibertsitateetatik eta Larratxora bidean, Jai Alaitik. ] 35- Arriola- Ospitaleak.Ospitaleetara bidean, Pio Baroja 4tik eta Arriolara, unibertsitateetatik. ] 41- Martutene- Gros.Grosera, Juan Zaraguetatik eta Martutenera bidean, Fernando Sasiainetik.

Udaltzaingoak bi lagun atxilotu ditu emakumeak jazartzeagatik Atxiloketa ›› Intxaurrondon eta Erdialdean izan dira atxiloketak azkeneko bi egun hauetan. ERREDAKZIOA

Emakumeak jazartzeagatik bi lagun atxilotu zituen Udaltzaingoak asteartean. Lehenengo atxilotuak Intxaurrondo aldetik jarraitzen zuen bere biktima. Bigarrena, berriz, Erdialdean atxilotu dute. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen asteartean zenbait egunez Intxaurrondo inguruan emakume baten atzetik ibili zelakoan. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gizonak kotxez jarraitzen zuen emakumea eta zenbaitetan haren aurrean masturbatzera iritsi dela azaldu dute. Biktimak eta zenbait lekuko emandako datuei esker lortu zuten gizona astearte gauean atxilotzea. Gizonak zuen autoaren inguruko xehetasunek lagundu zuten, hain justu, jazarlea atxilotzen.

Beste gizon bat atxilotua, bikote ohia jarraitzeagatik Intxaurrondon ez ezik, Erdialdean ere beste lagun bat atxilotu du Udaltzaingoak bikote ohia jarraitu eta jazartu duelako. Poliziak azaldu duenez, gizona asteartean, goizeko 11:00etan atxilotu zuten Erdialdeko San Bartolome kalean. Atxilotuari emakumearen aurkako indarkeriarekin lotutako delitua egoitzi diote.


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

6 KIROLA

Ezer gutxi daki Akabak Errekopako aurkariaz Akabako Matxalen Ziarsolo, Eider Rubio eta Amelie Goudjo aritu ziren Turkiako taldearen aurka jokatzen. IRUTXULOKO HITZA Ziarsolorekin harremanetan jarri da eta taldea ez duela ezagutzen aitortu dio. Hala ere, aipatutako jokalariak «oso onak» direla azaldu du, «batez ere, Yeliz».

Eskubaloia ›› Turkiako Uskudar izango da Reyes Karrerek zuzentzen duen taldearen lehen arerioa Europan. ESTITXU ZABALA

Akaba Bera Berako jokalariak oporretan daude abuztuaren 1era arte. Beraz, oraindik kezka gutxi dute Europako Errekoparen inguruan. Hirugarren kanporaketan hasiko du Akabak txapelketako ibilbidea, bertan, Istanbuleko Uskudar taldea izango da lehenbiziko aurkaria. Ez du zorte handirik izan Reyes Karrereren taldeak, Vienan egindako zozketan. Izan ere, Uskudar ez da nolanahiko taldea, Turkiako ligan hirugarren sailkatu baita. Lehen partida Bidebietan jokatuko dute, urriaren 31ean. Kanporaketa erabakiko duen norgehiagoka, berriz, azaroaren 7an izango da, Turkian. Kanporaketa horietan ohikoa

Berriek erreferentziak dituzte

Duela gutxi jokatutako Mediterraneoko Jokoetan, txapeldunorde izan ziren jokalari horiek selekzioarekin. Hain zuzen ere,

Evgeniya eta Anna Punkok, Akabako jokalari berriek, erreferentzia interesgarriak eman ditzakete Turkiako taldearen inguruan. Azkeneko bi denboraldietan Kuban Krasnodar taldean jokatu dute Punko ahizpek. Hain zuzen ere, EHF Kopatik kanpo utzi zuten Uskudar taldea. Iazko denboraldian, EHF Kopan lehiatu zen Akaba, baina aurten Errekopan lehiatuko da berriro ere. Duela bi denboraldi lehiatu zen Akaba azkenekoz Errekopan, eta lan txukuna osatu zuen. Finalerdietara iritsi zen eta Errumaniako Brasov taldeak kanporatu zuen.

Gipuzkoako Challengeko seigarren proba puntuagarria, Saguesen

Bi donostiar izango dira gaur arratsaldean Antiguako Txapelketan

Herri lasterketa ›› Krosak sei kilomero izango ditu eta larunbatean izango da, 10:00etatik aurrera.

Esku pilota ›› Beñat Arzelusek Ibai Jauregirekin jokatuko du; Baez I.ak, berriz, Muguruza izango du bikote.

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA

Sagueseko krosa jokatuko da asteburu honetan, Gipuzkoako Challengearen barnean, seigarren proba puntuagarria izango dena. Sei kilometroko lasterketa, larunbatean, 10:00etan izango da. Korrikalariek hiru bira eman beharko dizkiote ibilbideari proba osatzeko. Helmugaratzen diren lehen gizonezko eta emakumezkoa sarituko dituzte. Lasarteko Martin Berasategi jatetxean bi lagunentzako bazkari bana izango da saria. Bestetik, proba bukatzean, kirol materiala eta urdaiazpiko bat zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Antiguako Pilota Txapelketan bi donostiarrek parte hartuko dute biharko partidetan, Baez I.goa eta Beñat Arzelus. Ohi bezala, aste honetan ere asteartetik ostegunera jokatu dituzte partidak, 19:00etatik aurrera. Jubenil eta Helduen Mailako partidakjokatuzituztenatzo.Gaur, berriz, 22 urtetik azpikoen txanda izango da eta, ondoren, berriro helduak ariko dira. Arratsaldeko lehenengo partidan gorriz jokatuko du Beñat Arzelus egiatarrak, Ibai Jauregi bikote duela; gerriko urdinarekin, berriz, aurkari izango dituzten Ropon eta Otxandorena. Ondoren, helduetan, Baez anaietako zaharrenak Muguruzarekin jokatuko du, gorriz. Aurkariak Asier Beitia eta Lopez izango dira.

Akabak Errekopako finalerdietan Errumaniako Brasovi taldeari 28-27 irabazi zion Bidebietako kiroldegian. N. BALSATEGI

den bezala, ezer gutxi daki Donostiako taldeak aurkariaren inguruan. Turkian pixkanaka goruntz doa emakumezkoen esku-

baloia, eta Uskudarreko hiru jokalarik jokatzen dute bertako selekzioan: Capar atezaina eta Yeliz eta Betul Yilmaz hegalekoak.

Izen ematea, zabalik Hiriko U-51 edo Laister kirol dendatan egin daiteke izen ematea ostiraleko 13:00ak arte, sei euroren truke. Bestela, 627-137 201 telefonora dei daiteke. Larunbatean, proba hasi baino 20 minutu lehenago arte ere, izen emateko aukera egongo da, baina bederatzi euro ordaindu beharko dira. Informazio gehiagorako: www.challengegipuzkoa.blogspot.com.

Hasiera, bikaina Orain arte partida bana jokatu dute donostiarrek eta biek ere emaitza bikainak lortu dituzte. Arzelus eta Jauregik 12-22 garaitu zituzten Galarza eta Aldape. Baez I.ak eta Muguruzak, berriz, 16-22 irabazi zieten Elurbe eta Otxotorenari.


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

KIROLA 7

Jon Kortaberria, euskal selekzioarekin jokatutako partida batean. SOLOBASKET.COM

Jon Kortaberriak Fuenlabradarekin kontratua sinatu du datozen bi denboraldietarako. Saskibaloiaren Espainiako goreneko mailan jokatuko duen gipuzkoar bakarrenetakoa da.

Donostiar bat, ACBn E. ZABALA

B

adira ACBn jokatzen duten euskaldunak. Gipuzkoarrak ordea, gutxi dira eta donostiarra bakarra, Jon Kortaberria, 27 urteko hegalekoa. Kortaberrriak datozen bi denboraldietarako Madrileko Fuenlabrada taldearekin kontratua sinatu duela jakin zen aurreko astean. Jokalariarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk eta aspalditik bilatzen zuena lortu duela aitortu dio: «Aukera ona da eta oso pozik nago. Urte asko eman ditut halako zerbait lortu nahian». Ekonomiari dagokionean, taldeentzat bereziki momentu zailak direnez, are gehiago eskertu du Kortaberriak bere fitxaketa. «Urte hau eta hurrengoa zailak izango dira jokalarientzako. Bi denboraldietarako sinatzeak, lasaitasuna ematen dit». Azken zortzi urteak Malagan eman ditu Kortaberriak. LEB Mailako Unicajako harrobiko taldean, eta Unicajan bertan ere jokatu du. Iaz, goiko taldean bost hilabetez jokatu zuen, bi hilabetez lehenengo, eta ondoren, beste hiru hilabetez. Hala, taldearekin ACBn eta Euroligan jokatzeko aukera izan zuen donostiarrak. Beraz, Liga ez da berria izango jokalariarentzat; baina, orain, egonkortasuna lortu du. «Unicaja oso

talde ona da eta esperientzia lortu dut. Fuenlabradak izango duen taldeak maila pixka bat baxuagoa izango du, baina gehiago jokatuko dudala uste dut». Taldeko entrenatzailea ezagutzen duela azaldu du Kortaberriak. «Iaz berarekin egon nintzen Unicajan, bigarren entrenatzailea baitzen. Badakit zer nahi duen niregandik eta hala joateak lasaitasuna ematen dit»

Helburuak, jarrita «Agian oraindik ez nago guztiz prestatua eta gauzak lasai hartzen saiatu behar naiz», azaldu du Kortaberriak. Pertsonalki, bere aurtengo helburua, datorren denboraldirako prestatzea dela aitortu du. «Esperientzia hartu nahi dut.

«Aukera ona da eta oso pozik nago; urte asko eman ditut halako zerbait lortu nahian» «Etxera etorri eta kanpoko taldearekin jokatzea, esperientzia arraroa izango da» JON KORTABERRIA Fuenlabradako jokalaria

Bi urte hauek onak badira, hirugarren urtea iristea gustatuko litzaidake». Taldearen helburuei buruz hitz egiteko, oraindik goizegi dela uste du Kortaberriak. «Nire ustez, lehenengo gauza maila mantentzen saiatzea da. Gainontzean, oraindik goizegi da hitz egiteko, plantilla guztia osatzea falta da». Datorren denboraldian ACBn jokatuko duen gipuzkoar bakarrenetakoa izango da. Vivemenorcan jokatzen baitu Urko Otegi pasaitarrak. Hala ere, maila horretan jokatzea merezi duten gipuzkoar gehiago ere badirela uste du donostiarrak. «Euskadiko hiru talde daude ACBn eta ni naiz jokatzen duen euskaldun gutxietakoa. Ez dakit etxeko taldeek zer pentsatzen duten, baina nire ustez, ACBn jokatzea merezi duten bizpahiru jokalari gehiago daude». Hala ere, helburu hori lortzea zaila dela onartu du. «Azken finean, hau ere lan bat da. Profesionaletan taldea aurkitzea ez da batere erraza». Etxeko taldearen aurka izan arren, Illunben jokatuko du aurten Kortaberriak. Esperientzia polita baina aldi berean arraroa izango dela azaldu du. «Etxera etorri eta kanpoko taldearekin jokatzea, esperientzia arraroa izango da. Hala ere, gogo handia daukat Illunben jokatzeko».

Gipuzkoako ontzien artean, Donostiarra zazpigarrena izan da

Donostiako Klasikoak txirrindulari onenak bilduko ditu, aurten ere

Arrauna ›› San Pedro izan da onena Getariako estropadan eta Donostiako ontzia minutu batera geratu da.

Txirrindularitza ›› Frank eta Andy Schlecker eta Alejandro Valverde bertan izango dira, besteak beste.

E. Z.

E. Z.

Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten atzo, Getariako uretan. San Pedrok (19’26’’48’’’) eraman zuen bandera eta Donostiarra zazpigarren postuan geratu zen, Libiatik minutu ingurura. Nagusitasunez irabazi zuen Donostiarrak bere txanda. Hain zuzen ere, lehenengo txandan lehiatu zen Mendiren taldea, Hibaika eta Trintxerperekin batera. Azken bi sailkatuak izan ziren ontzi horiek, hurrenkera horretan. Itsasoa bare zegoen, eta hirugarren txandan lehia bizia izan zen San Pedro eta Hondarribiaren artean. San Pedro izan zen helmugaratzen lehena, eta Hondarribia segundo bakarrera geratu zen.

Ohiturari jarraituz, Aste Nagusiaren aurreko larunbatean jokatuko da Donostiako Klasikoa. Aurten, abuztuaren 1ean izango da lehia eta momentuko txirrindulari onenak bilduko ditu. Donostian hasi eta bukatuko da 237 kilometroko ibilbidea.

Emakumezkoak ere Gizonezkoen txapelketa baino lehen, emakumezkoen bandera jokatu zuten, bigarren urtez segidan. Getaria-Tolosa izan zen garailea, Zumaia bigarren eta Hondarribia hirugarren. Hondarribiko tostetan Amaia Dublan donostiarra dabil, eta Zumaian, Aloña Gastesi eta Maite Martin. Iaz, Getaria eta Zumaiako arraunlariek elkarrekin atera zuten ontzia, eta beraiek izan ziren irabazleak.

Contadorrek etorri nahi du Guztira, 19 taldek parte hartuko dute Donostiako hitzorduan: Caisse D’Espargne, Team Columbia, Astana, Liquigas, Quick Step, Team Katusha, Team Saxo Bank, Silence-Lotto, Rabobank, Euskaltel-Euskadi, Lambre, Garmin-Slipstream, AG2R La Mondiale, Cofidis, Francaise des Jeux, Team Milram, Bbox Boygues Telecom, Servetto eta Contepolis Ampo. Hala, aurkeztutako behin behineko zerrendaren arabera, 188 txirrindulari izango dira lehian. Saxo Bankeko Frank eta Andy Schlecker anaiek ez dute hutsik egingo, ezta Alejandro Valverdek ere. Oraindik Frantziako Tourrean buruz buru dabilenez, Alberto Contadorrek ez du bere parte hartzea guztiz ziurtatu, baina bere planen artean dago Donostiara etortzea.


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

8 44. JAZZALDIA

›› GAUR, UZTAILAK 23 Orquesta Buena Vista Social Club (Victoria Eugenia, 18:30, sarrerak agortuta). ] Esperanza Spalding / Randy Weston’s African Rhythm Quintet & The Master Gnawa Musicians of Morocco (Trinitate plaza, 21:00, 30 euro). ] Animal Collective (Kursaal Auditorioa, 00:00, 40 eta 48 euro). ] Russian Red / Vetusta Morla (Agertoki berdea, 21:30 / 00:30, doan). ] Flor Begue + Cristina Montull Trio / Chronology Quartet / Gregario de Luxe (Frigo gunea, 18:30 / 20:00 / 23:00, doan). ] In The Country / Jake Shimabukuro / Klezmafour (Heineken karpa, 18:30/20:00/23:00, doan). ]Lubliner Klezmorin (Altxerri, 00:00, 10 euro edaria barne). ] Speak Low /DJ Señor Lobo/ DJ Makala / DJ Pablo Sanchez (Be Bop, 00:00 / 02:00, 10 euro edaria barne. ]

«Guri oinak mugitzea gustatzen zaigu; musikak dantzan gu jartzea nahi dugu»

›› BIHAR, UZTAILAK 24 ] Hank Jones Trio (Kursaal Auditorioa, 18:30, 25 eta 30 euro). ] Joe Lovano Us Five / Roy Haynes Trio (Trinitate plaza, 21:00, 30 euro) ] The Carla Bley Big Band (V.E. Antzokia, 00:00, 20 euro). ] Nils Petter Molvaer / Facto Delafe y las Flores Azules (Agertoki berdea, 21:30 / 00:30, doan). ] Eva Cortes / Conexion 4tet / Calame (Frigo gunea, 18:30 / 20:00 /23:00, doan). ] Els Cremats / Andreu Martinez Project / Thee Stranded Horse + Ballake Sissoko (Heineken karpa, 18:30 /20:00/ 23:30, doan). ] Jake Shimabukuro (Altxerri, 00:00, 10 euro edaria barne). ] Mamba Beat / Mac Mohaldo (Be Bop, 00:00 / 02:00, 10 euro edaria barne).

Organik´s taldeko kideak atzo, Victoria Eugenia Antzokiaren kanpoaldean. N. LIZARRALDE

Jazzak askorentzat izan dezakeArgitalpena ›› Musikenen sortutako boskoteak igandean, en irudi aspergarri eta lasaiarekin Heineken karpan, aurkeztuko du lehen diskoa. NEREA LIZARRALDE

Nork pentsatu behar zuen, Grosen eta kebab artean, urteetako harremana hastear zela? Fredie Pelaez, Julen Izarra, Jose Gallardo, Mikel Romero eta Juanma Urrizak hala sortu zuten Organik´s. Donostiako Musikeneeskolanezagutuzutenelkar, eta musikari eta lankide ez ezik, lagunminakerebadira.2006anekin zioten euren proiektuari eta harrez geroezdirainoizbanandu. Orain lehen diskoa argitaratu berri dute Errabal euskal diskoetxearekin. Hiru urteko ibilbidean sortutako pieza instrumentalak bildu dituzte. Taldekide guztiak

ibili dira konposizio lanetan eta ez dute kolaboratzailerik izan. «Ez genuen jazzaren hasierako urteetakosoinuhuraeginnahi,ezta poparen antzerako jazza ere. Halere, jazzaleenzako poperoak gara eta popzaleentzako bada, gauza arraro bat...», esan du Pelaez organo jotzaileak. Horregatik pentsatzenduteMusikenekoikasleohiek, euren lana ez dela jazz standarraren disko bat. Taldearen berezitasunak zeintzuk diren nabarmendu dituzte aurkezpenean: «Taldean ez dago baxu jotzailerik, eta hori ez da ohikoa. Bi saxofonista ditugu, Hammond organo bat...».

ez dator bat boskotea: «jazza musika intelektuala dela diote, baina dantzarako bizitasuna ere izan dezake. Guri oinak mugitzea gustatzen zaigu, musikak gu dantzan jartzea nahi dugu. Horregatik, gure kantetan latin-jazz, funky, groove edo swing estiloak ere lantzen ditugu. Igandean, Kursaaleko terrazetako Heineken karpan joko dute 19:00etan. Ez da Jazzaldiko egitarauan parte hartzen duten lehen aldia eta gustura ibiliko direla esan dute: «zuzenekoak oso garrantzitsuak dira guretzat. Jazza momentuan egiten den inprobisazioa da. Kontzertuetan hartzen du arnasa gure musikak».

Jazzaldia kalera aterako da gaur Zurriolako hondartza eta Kursaaleko terrazak hainbat musikazaleen topagunea izango dira gaurtik aurrera. Kursaaleko Frigo gunean eta Heineken karpan 18:30ean hasiko dira kontzertuak: Flor Begue eta Cristina Montull Trio, Chronology Quartet, Jake Shimabukuro... Hondartzako agertoki berdea Russian Red-ek estreinatuko du gauean. Abeslariak, Lourdes Fernandezek, ezpainetako margo baten izena jarri zion taldeari. Russian Red-ek ingelesez abestutako doinu poetiko eta samurrek harrera bikaina izan dute indie musikaren zaleen artean. Madrileko Vetusta Morla seikoteak ere pop alternatiboaren munduan arrakasta

Animal Collectiven zuzenekoak ikusmin handia sortu du gazteen artean. ARTXIBOA

handia lortu du. Haiek ere gaur izango dira hondartzan, zuzenean.

Buena Vista Social Club-erako sarrerak, agortuta Compay Segundo edo Eliades Ochoa maisu kubatarren musika-

rekin trebatutako egile berriak Buena Vista Social Club orkestran sartu dira. Desagertutako figura handien lana gogoan izango dute gaur, sarrera guztiak salduak dituen Victoria Eugenia Antzokiko kontzertuan.

Jazz musikaren ikono den Randy Weston pianista Trinitate plazan izango da. Jazzaren eta Marokoko musika mistikoaren fusioa ekarriko du hirira. Weston baino lehen Esperanza Spalding igoko da eszenatokira.24urtekogazteakkontrabaxuajo etaahotsajartzendioberebandaren musikari. Europa eta Amerikako musikatradizionalauztartzenditu. Baltimore hiritik iritsiko da Animal Collective talde gaztea. Psych folk edo noise rock bezala definitu dute euren estiloa. Musika esperimentala da beraiena, disko bakoitzean estilo desberdin batekin probatzen baitute: rocka, folka, psikodelia edo elektronika, esaterako. Merriweather Post Pavillionizena duhaiendiskoberriak.


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

44. JAZZALDIA 9

E Elkarrizketa

GONZALO TEJADA › Musikaria

«Haynes zuri-beltzeko film batetik atera dutela dirudi; izugarria iruditzen zait» Iritzia ›› Tejada Gasteizko Jazzalditik etorri berri da Donostiara; aurten, ordea, ikusle gisa. NEREA LIZARRALDE

Kontrabaxua, Musikeneko irakaslea eta konpositore izateaz gain, Tejada (Donostia, 1960) jazzale amorratua da. Bere artista kuttunak ikusiko ditu egunotan. Jazzaldia gertutik jarraitzen al duzu? Bai, noski. Jaialdia hasi baino lehen ere Jazzaldiarekin lotutako albisteak entzuteko irrikitan egoten naiz. Aurten berandu iragarri dute egitaraua, maiatza bukaeran. Apirilerako prest izaten dute. Azken bost urteetan jaialdian parte hartu izan dut eta, soinu probak eta entseguak zirela, ez dut kontzerturik ikusteko astirik izan. Aurten, ordea, oporretan nago eta Donostian geratu naiz. Kontzertu batzuetarako sarrerak aspaldi erosi nituen. Eta zein emanaldietarako sarrerak hartu dituzu? Ikusmin handia dut Brad Mehldau ikusteko ¬atzo jo zuen¬. Jazz musikan piano jotzaile gisa sekulako iraultza egin duela uste dut. Bakarrik igoko da eszenatokira, bere pianoarekin. Egia da oso zaleak ez direnentzat aspergarri samarra izan daitekeela piano kontzertu bat. Kontua da bere lirismoa eta gaitasun teknikoa izugarria dela. Luxua da Metheny Donostian eta formatu honetan ikustea. Ez omen ditu honelako zuzeneko asko egin. Duela bi urte Pat Metheny-rekin ikusi nuen Trinitate plazan eta aho zabalik geratu nintzen. Dave Douglas tronpetistaren zuzenekoa interesgarria izango da ¬honek ere atzo jotzea aurreikusita zegoen¬. Roy Haynes hirukotearena ere bikaina izango delakoan nago. Hunkitu egiten naiz Haynes bezalako bateria jotzaile bat zuzenean jotzen ikustearekin. Charlie Parkerekin jo zuen 1945ean! Be Bop-aren iraultzan parte hartu zuen garai hartan. Zxuri beltzeko film batetik atera dutela dirudi. Hank Jones pianista ere zaharra da, 91 urte ditu, baina pianoan lasaiago hartu dezakezu. Baterian, aldiz, saisoi onean egon behar duzu. Horregatik izugarria iruditzen zait. Roy Haynesi saria emango diote. Jaialdiaren saria merezi du, dudarik gabe. Gainera, nik Charlie Parker-i buruzko liburua argitaratu berri dut eta bi urtez guztiz murgildu egin nintzen garai hartan. Jazz modernoa jaio zen 40ko hamarkadan eta han zegoen Haynes, 25 urterekin bateria jotzen. Amerikako eta Europako musikaren arteko fusioa egiten du Carla Bleyk eta bere Big Band-ak. Europako herri musikaren eragin handia izan du.

Zer iruditzen zaizu egitaraua? Bide bera jarraitzen ari direla uste dut. Jazz jaialdia baino, jazz eta musika interesgarrien jaialdia dela esango nuke. Publiko mota guztientzako artistak daude. Jazzaleek badituzte euren izarrak, eta beste musikazaleek badute James Taylor edo beste egile batzuk ikusteko aukera. Jazzaldiaren aurtengo albiste ona Trinitate plaza berreskuratzearena izan da. Zergatik da hain berezia? Jazzaldiaren programazioan ez dut inoiz Trinitate plazan jo eta, beraz, ikusle gisa dudan iritzia azalduko dut. Aulkiak oso gogorrak dira; batzuetan, Urgulleko aldeanzomorroerraldoiak egon ohi dira; Gastronomia Elkartean afaltzen ari direnen zarata entzuten da… Desabantailahauenguztiengainetik,gogoan dudan eta bertan bizitako momentu bat kontatuko dut. Paul Motian ikustenarinintzenTrinitateplazan, nire emaztearekin. Gau ederra zen. Zerura begiratu nuen, iluntzen ari zen, antxeta bat ikusi nuen San Telmo gainetik pasatzen… Bandako saxofonista bakarkako ederra egiten arizen…Lekumagikobihurtudaitekeen espazioa da. Modu objektiboan ikusiz gero, ordea, ezinezkoa da. Leku deserosoa da, batzutan zaratatsua da... Aukera izanez gero, antzoki eta leku itxiak nahiago ditut, baina onartu behar dut Trinitate plaza berezia dela. Beharbada jaialdiaren ikur bihurtu delako, ez dakit. 17 urterekin jazz kontzertuak ikusten hasi nintzenean Trinitatera joaten nintzen eta, bai, egia da beste eszenatokiekin ezin dela konparatu. Ez belodromoarekin, ezta Kursaalekin ere.

Aurten oporretan nago; kontzertu batzuetarako sarrerak aspaldi erosi nituen Musikene lapiko bat izan da eta hainbat musikari atera dira bertatik; esfortzua ikasleena da Donostian kontzertu bat eman beharko bazenu eta hiriko areto guztien artean bat hautatu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke?

Bada, egia esan ezin naiz kexatu. Jazzaldia beti gogoratu da nirekin. Kursaal Auditorioan, Altxerri klubean, Kursaaleko terrazetan… Belodromoan jotzeko aukera ere izan nuen. Gitarra jotzen nuenean Euskal Herriko Gitarrazaleen Lehiaketan parte hartu nuen. 81. urteaz ari naiz!Sariajazzarenizarhandibaten artista gonbidatu gisa jotzea zen. Urte hartan guk irabazi genuen eta Chick Corearen laukotearen aurretik jo genuen! Belodromoan jo genuen. 15.000 pertsonen aurrean! Horregatikdiotezinnaizelakexatu. Eszenatokia aukeratzeko eskubidea izatea gehiegi eskatzea izango litzateke. Ez naiz beti eske eta eske ari direnak bezala hasiko, ezta? Musikeneko irakaslea zara. Bertako ikasleak Jazzaldiko egitarauan jotzen ikustea hunkigarria al da?

Ez nuke nik esan behar… baina Musikene primerakoa da. Eta hau ez dut irakasleengatik edo erakunde gisa denagatik esaten. Jazz eta musika moderno ikasketak egiteko aukera dute gure ikasleek. Eta ez dute soilik musika tresnak jotzen ikasten. Musikaren historia, konposizioa, moldaketak… Guk, irakasleok, esan ohi dugu gustura sartuko ginela aldameneko ikasgelan. Guk ez dugu hezkuntza hori izateko aukerarik izan. Ahal izan dugun moduan egin dugu aurrera. Ez da sasi umiltasuna. Musikene lapikobatizandaetahainbatmusikari atera dira bertatik. Esfortzua ikasleena da jakina. Jakina hunkitzen garela Jazzaldian ikusten ditugunean. Gu hasiberritan gineneko garaia ekartzen digute gogora. Beste batzutan txundituta uzten naute ikasleek. Lau urtez nire ikas-

le izandakoak euren estilo propioa bilatu dutela ikusten dudanean, esaterako. Gurekin lehiatzen ari dira! (Kar, kar, kar). Urteak dira hemengo eta beste lekuetako jaialdietan jotzen hasi direla. Atzo zuen ikasle izandako batzuek, Organik’s-ek, diskoa aurkeztu zuten. Bai, batzuei kurtso bukaerako proiektua falta zaie, baina, bai, gurekin ikasitakoak dira. Cherry Boppers-ekoakerebai.Arrakastaizugarria izan dute. Pianistak aurten bukatuko du Musikenen. Hauek eta bestehainbathirukoteetabesteformaziok arrakasta izan dute. Citricekoak, adibidez. Musikeneko ikasleek eta han hezitako musikariek oso ondo hitz egiten dute eskolaz. Motibazio oso altua duten ikasleak dauzkagu. Irakaskuntzaren arazo larrienetakoa motibazio falta da. Musikenen sartzen direnek lau urteetan ahal dutena ikasi nahi dute. Dena ematen dute, lan egiteko irrikitan daude. Luxua da guretzat. Zein ikasgai ematen dituzu? Kontrabaxu eskolak ematen ditut. Bost urtez inprobisazioaren praktika eta teoria ikasgaia ere eman dut. Orduan hasi nintzen Charlie Parker-i buruzko liburua prestatzen. Eskola horiek asko gustatzen zait, kontrabaxua jotzen dutenei bakarrik ez, beste musikariei ere irakasten diedalako. Jazz musikarien ezegonkortasunaz kexatzen entzun nizun duela gutxi. Bai, hala da. Kontzertu sarea prekarioa da. Ez dago jarraitasunik. Popa edo rocka ez den musikaren ohiko arazoa da. Antzerki konpainiek adibidez badute Sarea izeneko programa bat. Horri esker, obra batekin 20 bat emanaldi egiteko aukera izan ohi dute. Guk, astelehenean, musikari frantses batekin; asteartean, galiziar batekin; asteazkenean, New Yorkeko batekin... Egun bat, errepertorio berri bat. Halere, 20 urte baino gehiago eman ditut musikan lanean, eta hala izan da beti. Beharbada errealitate hau aldatzea utopia da. Gogorra da, profesional bezala batez ere. Ezagutzen ditudan musikari profesionalen %95 ez dira soilik musika jotzeaz bizi. Batzuk irakasleak gara, beste batzuk promotora batean ari dira lanean, taberna baten jabe direnak eta noizean behin jotzeko denbora hartzen dutenak… Kontzertu bakoitza azterketa bat bezalakoa da eta horregatik da itogarria. Mikel Andueza lagun mina dut eta bere bandarekin errepertorio bera jotzeko aukera dut. Iñaki Salvador-en hirukotearekin ere hori egin ahal izan nuen. Baina hau gutxitan gertatzen da. Ohikoa honakoa da, iritsi eta abesti batzuk ikasi behar izatea. Estresantea da, baina agian gauzak diren bezala onartu beharko ditugu!


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

10 AUKERAN

L Laburrak Alondra Bentley, Fnacen MUSIKA ]Alondra Bentley abeslari

eta gitarra jolea Fnacen arituko da, gaur, 19:00etatik aurrera. Ashfield Avenue lehen diskoaren aurkezpen-kontzertua emango du. Folk doinu leunen bidez ,sentimenduz beteriko abestiak joko ditu. Bentleyek kolaborazio ugari izan ditu disko honetan. Besteak beste, Joserra Senperena musikari donostiarraren laguntza izan du konponketak egiteko garaian.

Victoria Cafe, Jazzaldiarekin bat

Eskulanak egiteko aukera, Fnac eta Urgullen

MUSIKA ] Jazzaldiaren programa-

HAUR JOKOAK ] Opor egun hauetan

tik kanpo, baina jaialdiarekin bat egiten duten ekimen ugari dago egunotan hirian. Erdialdeko Victoria Cafek, besteak beste, zuzeneko 10 emanaldi prestatu ditu hemendik eta igandera arte. Gaur, esaterako, Hasier Oleagaren hirukoteak bertan joko du 21:00etan eta 22:30ean. Bihar, Anna Valentinaren txanda izango da.

haurrek badute denbora non pasatu. Fnacen, tailerrak egin ohi dituzte eguerdi aldera eta Urgullen, arratsaldeetan, ipuinak entzun, jokoak egin edo eskulanak egiteko aukera dago. Bihar, Haizearen orrazi txiki bat egin dezakete, Fnacen, 12:00etan. Urgulleko Historiaren Etxean, berriz, beirak margotuko dituzte, 18:00etan.

Esku lanak egiteko aukera izango dute haurrek Historiaren Etxean, arratsaldez. D.K.

A Agenda ›› GAUR, OSTEGUNA 23 Musika ]Jazzaldia. Gaurko egitaraua ikusteko 8. orrira jo. ]Victoria Cafe (Erdialdea). Hasier Oleagaren hirukoak joko du bi saiotan, 21:00etan eta 22:30ean. ]Fnac. Alondra Bentleyen kontzertua, 19:00etan. ]Etxekalte. Marc Mohaldo DJaren musika emanaldia, 00:30etik aurrera.

Bideo emanaldia ]Koldo Mitxelena kulturunea. Loretta Youngen omenezko zikloaren baitan, ¡Que noche aquella! filmaren emanaldia, 17:30ean. (Fonoteka)

Haur jokoak ]Okendo kultur etxea. Pin tailerra 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat; brotxe tailerra 13 eta 17 urte bitartekoentzat, 17:30ean.

Ipuin kontalaria Urgulleko liburutegia. A la sombra de los cuentos 5 urtetik gorako haurrentzat, 18:00etan.

]

›› BIHAR, OSTIRALA 24

eraiki, Chillida-leku museoaren kolaborazioarekin, 12:00etan. ]Urgulleko Historiaren etxea. Margotu argia! beira margotzeko 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra, 18:00etan.

›› ERAKUSKETAK ]Cristina Enea. Intsektuak anbarrean: denborak harrapatuta. Astelehenetik larunbatera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara bisita daiteke. Igande eta jai-egunetan, berriz, 10:00etatik 13:30era. Abuztuaren 27ra arte zabalik. ]Gipuzkoako Argazkilarien Elkartea. Las escaleras de Paris, Nathalie Seguinen erakusketa, uztailaren 28ra arte dago ikusgai. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara bisita daiteke. ]Beti Boga taberna. Realidades, Juan Carlos Cardesin margolariaren akuarela erakusketa. Uztailaren 31 arte bisita daiteke. ]Ur-gain taberna (Antigua). Nekane Lasarteren margo erakusketa. Abuztuaren 2ra arte. ]Ekain artelanak. Resacatik 2009, Jose Manuel

Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketaren kanporaketa, DOKAn MUSIKA ] XVIII. Donostia hiria por rock lehiaketako kanporaketa lehengo astean hasi zen. Orduan hiru taldek jo zuten eta bihar, beste hiruk Aste Nagusian jotzeko merituak dituztela erakutsi beharko dute. Hain

Abalos margo erakusketa Astelehenetik larunbatera bisita daiteke 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Abuztuaren 15a arte. ]Cristina Enea. Loreak asmatzen: naturalistak Euskal Herrian. Petit de Meurville-

zuzen, 15 grados, Les enfants terribles eta Transistores taldeen txanda izango da. Hitzordua, DOKAn jarri dute, 20:30ean. Kanporaketa prozesua datorren astean bukatuko da beste hiru talderekin.

Pietro Bubani. Astelehenetik larunbatera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara bisita daiteke eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 13:30era. Irailaren 10era arte zabalik. ]Urgulleko Historiraren etxea. Donostiari begira erakusketa.

Musika ]Jazzaldia. Biharko egitaraua ikusteko 8. orrira jo. ]DOKA. Donostia hiria pop rock lehiaketaren kanporaketa prozesua. 15 grados, Les enfants terribles eta Transistores taldeen emanaldia, 20:30ean. ]Victoria Cafe (Erdialdea). Anna Valentinaren jazz-swinga bi saiotan, 21:00etan eta 22:30ean. ]Etxekalte. Herminio Alfonso DJaren musika emanaldia, 00:30etik aurrera.

Bideo emanaldia ]Koldo Mitxelena kulturunea. Loretta Youngen omenezko zikloaren baitan, La mujer del obispo filmaren emanaldia, 17:30ean. (Fonoteka)

Haur jokoak ]

Fnac. Zeure Haizearen orrazia

‘Pariseko eskailerak’, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartean ERAKUSKETA ] Nathalie Seguinen Pariseko eskailerak erakusketa, datorren asteartera arte, hilaren 28a, egongo da ikusgai, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartean. Seguinek gaixoak eta aiton-amonak zaindu

ohi ditu. «Eskailerak igotzen nire gaixoek jaitsi ezin izango dituztenak, sentitu ditudan hunkipenak partekatu nahi izan ditut», adierazi du. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, bisita daiteke.

Astelehenetik igandera 11:00etatik 20:00etara zabalik. Irailaren 14ra arte bisita daiteke. ]Koldo Mitxelena kulturunea. Itsas-burni, Ricardo Ugarteren erakusketa. Asteartetik larunbatera zabalik 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Irailaren 5era arte bisita daiteke. ]Koldo Mitxelena kulturunea. Hondatu gabe bizi, Pello Irazuren erakusketa. Asteartetik larunbatera bisita daiteke 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Irailaren 26ra arte egongo da zabalik. ]Tabakalera. Tabakalera soinutan. Asteartetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17.00etatik 20:00etara bisita daiteke. Irailaren 27ra arte ikusgai. ]Kubo-kutxa aretoa. 1900-1936 Donostia-Biarritz, Modernismotik abangoardietara erakusketa urriaren 4ra arte ikus gai. Egunero, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. ]Aquariuma. Kresala, Yosigoren erakusketa. Urtarrilaren 5era arte bisita daiteke.


IRUTXULOKO HITZA OSTEGUNA, 2009KO UZTAILAREN 23A

AUKERAN 11

Z Zinema aretoak

L Laburrak

Trueba. Sekundino Esnaola 2. 943-27 13 91. Ikuslearen eguna: asteartea. Como celebre el... (azpit.) ]Still walking (azpit.) ]

17:30 19:45 22:00 17:30 19:45 22:00

Antiguo Berri. Zarautz 1. 943-21 91 20. Ikuslearen eguna: astelehena. Loshombresqueno... Harry Potter y el misterio... ]Harry Potter y el misterio... ]Pagafantas ]La proposicion ]La ultima casa a la izquierda ]Mas alla de la duda ]Ice Age 3 ]La caja de Pandora ]Bruno ] ]

19:30 16:45 16:45 17:00 17:30 16:45 19:00 16:45 17:15 17:00

22:15 19:30 22:15 19:00 21:00 22:45 20:00 22:30 21:00 23:00 18:45 20:45 22:45 20:00 22:30 19:00 21:00 23:00

Harry Potter y el misterio... 17:30 ]Bruno 16:30 ]Harry Potter y el misterio... 16:00 ]Harry Potter y el misterio... 16:00 ]Ice Age 3 16:00 ]Ice Age 3 16:30 ]La ultima casa a la izquierda 22:30 ]Mas alla de la duda 16:00 ]Paintball 17:15

20:30 18:30 19:00 19:00 18:00 18:30

20:30 22:30 22:00 22:00 20:00 22:00 20:30

18:10 20:15 22:30

19:30 22:15 16:00 18:15 20:30 22:45

]

Principe. San Juan 10. 943-42 12 47. Ikuslearen eguna: asteazkena. Tetro No mires para abajo ]Los hombres que no... ]Coco, de la rebeldia... ]Vacaciones de... ]Tres dias con la familia ]Pagafantas ]V. O. S. ]Despedidas ]Un novio para mi mujer ]Hablame del amor ] ]

Bretxa.Arrandegia, 1. 943-42 13 71. Ikuslearen eguna: asteartea. ]

Transformers 2 La proposicion

]

16:45 17:30 16:45 17:00 17:30 17:30 17:00 17:15 22:15 17:15 17:00

19:30 20:00 19:30 19:45 19:45 19:45 20:00 19:45

22:15 22:30 22:15 22:00 22:00 22:00 22:30

20:00 22:30 19:30 22:15

Jose Manuel Abalosen margoak, ikusgai, Ekain galerian ERAKUSKETA ] Jose Manuel Abalos donostiarraren margolanak ikusgai daude Ekain artelanak galerian. Artistak 70 kuadro jaso ditu Resacatik deituriko margo-bilduman. Kuadro guztiek urtebete eskas dute eta hiriko hainbat paisaia eta txoko jasotzen dituzte. Abalosek ez ditu paisaia naturalak gustuko eta gizakiak naturan izandako eskuhartzea irudikatu du. Bere lana abuztuaren 15era arte bisita daiteke, astelehenetik larunbatera.

Cinebox. Urbil - Usurbil. 943-37 65 57. Ikuslearen eguna: osteguna. Harry Potter y el... Mas alla de la duda ]Bruno ]La proposicion ]Pagafantas ]La ultima casa a la... ]Ice Age 3 ]Transformers 2 ] ]

16:00 19:00 16:00 18:15 16:00 18:00 16:00 18:15 16:30 18:30 20:30 22:45 16:30 18:30 16:00 19:00

22:00 20:30 22:45 20:00 22:00 20:30 22:45 20:30 22:30

22:00

T Telefono zenbakiak Larrialdiak

]

SOS Deiak 112 ] Gurutze Gorria 943-22 22 22 ] Itsasoko Gurutze Gorria ]

]

Bagera Bertsozale Elkartea

943-46 71 81 943-69 41 29

Guardiako Farmaziak

943-43 15 07

GAUR-EGUNEZ (09:00-22:00)

]

943-46 46 22

]

943-42 91 17

R. Indurain. Zuhaixken pasealekua, 2. Aiete. 943-21 08 28 ] M.V. Machimbarrena. Biteri plaza, 2. Gros. 943-27 57 93 ] M.L. Toca. Baleazaleak, 2. Amara Berri. 943 462731 ] J.Areitio. Askatasunaren hiribidea ,32. Erdialdea. 943-42 07 76

DYA Farmaziak ] Suhiltzaileak

080

Taxiak Radio-Taxi Donosti 943-46 46 46 Vallina 943-40 40 40 ] Radio Suital 943-39 68 40 ] Radio telefonoa 943-42 66 42 ] ]

]

GAUEZ (22:00-09:00)

Euskara, kultura ]

Behatokia (kexak)

Azpilicueta-Azpilicueta. Easo, 8. Erdialdea. 943-42 19 15

]

902-19 43 32

‘Hablame de amor’ KOMEDIA ERROMANTIKOA] Sasha 25 urteko gaztea da. Drogazaleak ziren bi lagunen semea, toxikodependentziatik ateratzeko komunitate batean hazi da. Bere aita gazte hil zen eta bere amak bakarrik utzi zuen. Komunitateko nagusiarekin harreman berezia du, eta bere aita balitz bezala maite du. Orain, heldua dela, bertatik ate-

rako da eta gehiegi ezagutzen ez duen munduan murgilduko da. Nicole, bere aldetik, 40 urte pasatxo ditu. Maite zuen gizonak bere buruaz beste egin ostean, Frantziatik ihes egin zuen. Bizitza osoa darama bere sentilmenduak itotzen. Sasha eta Nicole tragedia bihur zitekeen gertaera ezusteko batek batuko ditu.

H Hilberriak RAMONA ARTOLA AMONDARAIN

IÑAXIO ALBERDI

Andrea Uztailaren 21ean hil zen, 78 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. – Goian bego –

Amona, zerutik maitasunaz begira iguzu eta erakutsi diguzun bidea jarraitzen lagun iguzu. Zure bilobak: Aitor, Amaia, Leire, Maialen, Ohiane, Xabat eta Irati Helbidea: Errekalde baserria

Erribera kalea, sudokuak, zigarro-kea.... zauden lekuan ba al dago horrelakorik? Bertan hartuko dugu XALDA BEROA. ALTZO 2009ko uztailaren 23a

Xaldaberonekuak

ZUMAIA 2009ko uztailaren 23a


Argitaratzailea: Donostiako Hedabideak S.L. Lege Gordailua: SS-226-05 Zuzendaria: Mikel Goñi Zuzendariordea: Aritz Sorzabal Kudeatzailea: Karmele Urbistondo Egoitza nagusia: Katalina Eleizegi 36 behekoa Telefonoa: 943 46 72 36 Faxa: 943 44 65 32 E-posta: donostia@irutxulokohitza.info

Webgunea: www.irutxulokohitza.info Iritzia: iritzia@irutxulokohitza.info. 647 319 764 Hiria: hiria@irutxulokohitza.info. 647 319 769 Auzoak: auzoak@irutxulokohitza.info. 647 319 768 Kirola: kirola@irutxulokohitza.info. 647 319 767 Agenda: agenda@irutxulokohitza.info. 647 355 665 Publizitatea: donostia@iragarri.net. 943 30 43 34. Loiola kalea 14-1. 2. bulegoa

››

Goiza Arratsaldea Tenperatura

››

‹‹

2009-7-23 Eguraldia

30° 21°

Donostiako Hedabideak S.L.ko kideak: ‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak.l

Itsasoa ITSASGORA

06:14-18:31 4,41-4,75 12:09 METROAK 0,57 ITSASOAREN TENPERATURA 21O METROAK

ITSASBEHERA

eta, oraingoz, Donostiako beste 40 eragile

Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Gipuzkoako Foru Aldundia

Hitza-k Bai Euskarari

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Parte Zaharra eta Kaia inguruko zenbait gaztetxo txanpon eske aritzen dira uretan, usadio zaharrari eutsi nahian.

Orixeko urpekariak RAUL PEREZ

P

lana askotan izaten zen. Bazkaldu bezain laster joaten ginen hara, perrita al agua caballero deitzen genion. Mutil koxkor bakoitzeko lau-bost pezeta bildutakoan erosten genituen...sarri erosten genituen San Jeronimo kaleko txurrerian kakahueteak, eta gero Truebara joaten ginen, zinemara. Udako arratsaldeko plan zoragarria izaten zen. Etxetik zentimo bakar bat atera gabe eta zentimorik gabe itzuliz, baina nola konpontzen ginen». Xabier Otaegi, Txirri pailazoaren hitzak dira. Parte Zaharrekoa da jaiotzez eta barru-barruan ditu txanpon bila Kaian, urpean, pasatutako orduak. Urteen joanarekin behera egin du ohitura horrek, baina zorionez, oraindik badago perrita al aguabizirik mantendu nahi

duenik.Ez bakarrik gurean. Pasai Donibanen, Zarautzen, Orion eta Getarian, esate baterako. Aste honetakoak bezalako egun beroentzat plan ederra izaten da gaztetxo batzuentzat. Kaira joan, eta gutxi gorabehera San Pedro elizaren parean uretara bota eta pasatzen diren guztiei, turistei zein bertakoei, txanpona botatzeko eskatu. Ignacio Ugartek Perrita al agua margotu zuen duela 100 urte baino gehiago eta artelana udaletxean dago. Artelan horretan ageri diren mutil koxkorrek ez dute zerikusirik gaur egun urpekari aritzen direnekin. Maddi, Peru, Imanol... Baten bat neopreno jantzi eta guzti eta gehientsuenetan ur azpian aritzeko betaurrekoak jarrita. Harro diote Orixe ikastolakoak direla, nahiz eta ziut,adinkontuagatik,batenba-

Turisten eta bertakoen atentzioa bereganatzen dute gaztetxoek. RAUL PEREZ

tek beste tokiren batean ikasten duen. Haientzat egunik kutunena Karmengo Amarena izaten da, jai giroa izaten delako Kaian eta arratsaldean, kukainarengatik jende asko izaten delako Kaian.

Batez ere, 50 zentimoko txanponak Eskuzabalak al dira Kaian zehar paseoan dabiltzanak? «50 zentimoko txanpon dezente botatzen dizkigute. Bi eurokoak, aldiz, oso gutxi». Adi ere ibili behar dutela diote, irribarretsu maltzurrarekin. «Berez, hau egitea debekatuta dago, baina poliziak ez digu ezer esaten...». Aberastu ez dira aberastuko eta ziurrenik ez dute jakingo duela mende bateko koadroan ageri direnen ondorengoak direla, nolabait. Baina ederki pasatzen dute uretan blai.

Urpekariek altxor preziatua erakusteko erreparorik ez daukate. RAUL PEREZ


Irutxuloko HITZA [2009-07-23]