Page 1

2017


2

K A I R A L I K Z A R R MA

Iker Bravo eta Ibai Cabezas

Marrazteak eta margotzeak ez du idazteak adinako larritasunik sortzen. Izan ere, ez zaigu berdina iruditzen istorio bat idaztea edo marrazki txiki bat egitea. Gainera nerabezaroan, ez dugu gauza asko egiteko gogorik. Hala ere, hainbat nerabek, zenbait momentutan gure pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko beharra dugu, eta marraztea eta margotzea modu errazak eta efektiboak dira.

ESKOLA

Batzuetan, txikitatik etortzen zaigun afizioa da, beste batzuetan, aldiz, eskolak ematen digu aukera gure zentzumen artistikoa pizteko, bertan egiten diren proiektuen bidez; eta beste batzuetan, guk marrazkiak eskaintzen dituzten produktuak kontsumitzean pizten zaigu grina. Ohikoenak komikiak (nobela grafikoak‌) dira, nobelak irakurtzea baino arinagoa egiten zaigu eta.

Eskolak hainbat motatako proiektuak es-

kaintzen dizkigu ikasleei era artistikoan espresatzeko. Adibidez, aurtengo leloaren kartela “Hazi Nirekin� ikasleek diseinatu zuten. Irati Mendinuetak, DBH 4-ko ikasleak, esan zigun lagun batekin ondo pasatzeko asmoz apuntatu zela kartela egitera, eta poza agertzen du eskolari lagundu ziola jakitean. Berak esan zigunez, margotzea eta marraztea gustatzen zaio, eskolari laguntzeko aukera aprobetxatu zuen, eta taldean ideia pentsatu zuten.

Mus esk ika ge la aile rak rako


INDEPENDENTEAK

Eskolaz kanpo, gure adineko neska-mutilek afi-

zio honekin betetzen dituzte azterketak prestatzen eta etxeko lanak egiten pasatzen ez dituzten orduak. Gure eskolako marrazkilariek eta margolariek klaseetako denbora libreek marrazkiak egiteko, beren buruak erlaxatzeko eta ez aspertzeko klaseetako ordu luzeetan.

Marrazten hasterakoan hainbat arrazoik bultzatzen gaitu, Joseba adibidez, bere arreba ikustean hasi zen marrazten eta orain ahal duenean marrazten du, berak deskribaturik “oso sentsazio arraroa da”, “erlaxatu egiten zara”.

3

Normalean marraztea gustatzen zaigu noizbait senide bat ikusi genuelako edo txikitatik marrazten hasten garelako; izan ere, hauxe da nire kasua.

Marrazki bat egiteko orduan, teknika asko dituzu aukeran erabiltzeko. Adibidez, lehen, argazki bat aukeratzerakoan orri batean kopiatzen nuen zuri eta beltzen marraztuta baina denboraren poderioz mila modu desberdin daudela marrazteko ikasten duzu eta hortik aurrera zure estiloa joaten zara moldatzen. Askotan gertatzen zaigu motibatuta sentitzen garela, baina ez dakigu zer egin edo nola hasi. Kasu horietan, oso ondo etorriko zaigu ideiak hartzea beste artisten lanetik nahiz eta abstraktuak izan, horrela gure imajinazioa askoz hobeto garatuta izango dugulako.

Ibai Cabezas

KONTSUMITZAILEAK

Hasieran esan dugun moduan, ez da berdina

liburu bat idaztea edo marrazkitxo bat egitea, baina, zer moduz biak elkartzen baditugu? Horren erantzuna komikiak izango lirateke. Komikiak, marrazkia eta artea direla argi dago, baina aldi berean literatura zantzuak ere baditu. Honen harira, DBH-ko 4.mailako Maddi Arrese ikasleak esaten duenez, “liburu bat baino arinagoa da komikia. Ez dakit zergatik batzuek komikiak gaizki ikusten dituzten; izan ere, mota askotako istorioak kontatzen dituzte, eta marrazkiek dezente arintzen dute.

Marrazkiaren artea kontsumitzeko garaian, koadro bati errepara diezaiokegu. Halaere, gure adineko (15 urte nire kasuan) gazteentzat maiz ez da oso erakargarria. Askok komikietan aurkitzen dugu aukera hori eta batzuontzat ihesbidea da. Gainera, “komikia” kontzeptu gisa, pertsona gehienek pentsatzen dutena baino zabalagoa da. Adibidez, “komiki” kontzeptuaren barruan “manga” hitza aurki dezakegu, komiki japoniarrari erreferentzia egiteko. Bertan, herrialde horretako marrazkiak eta istorioak bereiz daitezke.

Komikiaren mundu zabalean gustukoen dudana, 1990. hamarkadan sortutako “Nobela Grafikoa” da. Lan hauetan, ordura arte sortuta zeuden “superheroi” istorien moldeak eredutzat hartu zituzten hainbat idazlek; Alan Moorek, Frank Millerrek eta Neil Gaimanek, esaterako. Aspaldiko eredua hartu eta hautsi egin zuten, istorio helduagoak kontatzeko eta garaian-garaiko gizartea kritikatzeko.

Nobela Grafikorik garrantzitsuena, nire ustez, “Watchmen” da. Bertan, Alan Moore idazle ingelesak, biñetek eskaintzen zuten guztia aprobetxatuz, superheroi istorio bat idatzi zuen, non superheroien estereotipo guztiak kritikatzen dituen. Horrela, komikigintzaren “Urre aroa”-ri hasiera eman zion.

Iker Bravo


4 Juanma Carretero/Boleiboleko entrenatzailea

“Ziur nago talde gisa asko aurreratuko dugula�

Duela 3 urte Herrikiden workshopak hasi ginen egiten. Hau da, ikasleei zuzendutako tailer modukoak: kirolak, eskulanak, irratigintza, sukaldaritza, antzezpena... Tailerretako bat boleibola izan zen, non Juanma Carretero hasi zen umeei kirol honen sekretuak irakasten. Gaur egun, orduan trebatzen hasi ziren haur batzuek taldea sortu dute; zeinek esango ote zuen hain urrutira ailegatuko zirela? Ibilbide polit honetaz gehiago jakiteko Juanma bera elkarrizketatu dugu. 1. Zer urtetan hasi zinen entrenatzaile izaten? Word-shopetan hasi nintzen entrenatzaile boleibolean. 2. Zergatik boleibolean eta ez beste kirol batean?

Nik soinketa ematen dut baina boleibolean hasi nintzen Workshopagatik eta haurrei gustatu zitzaienez, proiektuarekin aurrera jarraitu genuen. Gainera, Euskal Herri osoan mutil talde bakarra da eta beti nesken kontra egiten zuten hemen jokatzen zutenean. Egun batean, Valladolid-era joan ziren jolastera, nahiz eta ez irabazi oso ondo pasa zuten, asko ikasi eta ikusi zuten. Gainera, mutil talde asko ikusi zituzten partidu hartan eta harritu ziren, ez zutelako nesken aurka egin. 3.Noiz arte entrenatuko dituzu haurrak? Boleibola erakutsiko diet ahal dudan arte edo beraiek nahi duten arte.

4.Boleibola ikusten al duzu telebistan? Egia esan, izotz gaineko irristaketa ikusten dut asko erlaxatzen nauelako eta gainera boleibola ez dute askotan telebistan botatzen.

6.Kirol erraza al da? Hasieran ez da oso erraza, baina praktikatu eta praktikatu ondoren gero eta errazagoa egiten zaizu.

7.Zer kiroletan zara entrenatzaile? Ez naiz entrenatzailea, soinketako irakaslea baizik. Boleibolean haurrei irakasten diet.


5

Boleibolak argia ikusi du Herrikideko gazteekin

Entzuna izan dugu futbola dela kirolik ezagunena eta askotan esan ohi da hobekien ordaintzen den kirola futbola dela. Gainera, zeinek ez du edonon aurkitzen futbol-zelai bat? Beste batzuek,ordea, ez diote futbolari kasu handirik egiten; nahiago dute beste kirol mota batean denbora pasa eta lagunen artean egon, boleibolera jokatzen duten bitartean. Askok ez dakitena da boleibola oso kirol oso ezaguna dela, mundu mailan ezagunen artean hirugarren postuan dagoena. Hortaz, boleibolak zenbait lerro merezi dituela uste dugu eta Herrikideko boleibol jokalariekin hitz egin dugu.

Gustuko kirola Herrikideko 6. mailako ikasleak boleibol jokalari apartak dira, haiek jokalari onak ez direla esan arren. Oso garbi utzi ziguten ez dutela jokatzen irabazteko, lagunekin ondo pasatzeko baizik. 11 lagun daude taldean (Oier, Iker, Adur, Mikel, Danel, Axier, Julen, Ander, Maren, Markel eta Telmo), eta Juanma Carretero da entrenatzaile. Jokalariekin elkarrizketa egin ondoren, argi utzi digute boleibola gustuko kirola dela eta jarraitzaileak direla; hau da, telebistan ikusten dituzte boleibol jokalariak. Haien iritziz, kirol interesgarria, polita eta dibertigarria da. Honekin batera, kirol hau asko gustatzen zaiela baina ez dutela era

profesionalean jokatzeko asmorik aitortu ziguten. Denbora librean jolasten dira, etxean, familia eta lagunen artean. Nahiz eta ez oso ondo jolastu hobetzen ari dira eta Valladolideko boleibol txapelketara joan ziren aurreko urtean. Azkenak geratu ziren arren, oso harro daude lortutako aurrerapenekin. Astelehenero 18:15-19:30 bitartean entrenatzen dute eta espero dugu talde honek luzaroan jarraitzea eta lehiaketa geihagotan parte hartzea.

Maddi Arrese Leire Enrique Glinis Flores


6

A

ADIMENA LANTZEN

urtengo urtea berezia izan da Haurreskolan dauden ume guztientzat, bertako irakasleak umeen adimena hobetu nahian metodo berri bat erabiltzen hasi dira eta. Metodo honen helburua kreatibitatea lantzea da eta horretarako hainbat ekintza egin dituzte. Honekin batera, beste ekintza batzuk ere egin dituzte; esaterako, musikoterapia. Dagoeneko,badira urte batzuk irakasle hauek adimena lantzen hasi zirela,eta hau hobetu nahian kreatibitatea lantzeko kurtso sakona jaso zuten Kantabrian. Hau guztia martxan jarri ahal izateko hainbat gauza prestatu zituzten.Gai honi buruz gehiago jakiteko,irakasle batekin hitz egin genuen. Isabel Otegik esan zigunez,erabili behar duten materiala berdina izan behar du umeen arteko liskarrak saihesteko. Nahiz eta material mota desberdina erabili, denak tamaina,kolore... berekoak ziren.Egin dituzten ariketen artean erabilitako materiala honako hau izan da; jogurt poteak,kartoizko kaxak eta koloretako paperak.Ume bakoitzak gauzak era desberdinean interpretatzen du egindakoa,nahiz eta askok bestearena imitatzen saiatzen ziren. Horrelako ekintzak egiten dituztenean bertan dauzkaten jostailuak armairuan sartzen dituzte eta umeek emandako materialarekin bakarrik jolas daitezke.

Naroa Garayalde Alazne Iturbe

Zuetako askok zuen buruari galdetuko diozue nola ahal den horrelako materialarekin umeen kreatibitatea landu, baina umeek honekin esperimentatu egiten dute eta dauden aroan egin behar dutena egiten dute.Materiala ez dute jostailu-formarekin ematen,eta horrela umeek nahi dutena egin dezakete forma jakinik ez duen objektuarekin.

KREATIBITATEA

Lehen aipatutako jogurtak kolore berberaz margotu zituzten eta izar moduan aurkeztu zizkieten haurrei gelan. Haurrak hasieran harrituta geratu ziren eta gero bakoitza bere kaxarekin jolasten hasi zen; dorreak egin, izarra desordenatu... Horrela umeek irudimena lantzen dute eta koloreak ikasten dituzte.


7 Egin zuten beste ekintza bat burbuilaz beteriko plastikoa lur osoan zabaldu eta umeak bertara sartzean zeukaten erreakzioa ikustea zen. Gu bertan geunden eta umeak sartzen ikusi genituen, plastikoarekin jolasean, bai soinua ateratzen, bai puskatzen...

Jarraian,kartoizko kaxak eman zizkieten.Aurrekoetan bezala denek ezberdin interpretatu zuten. Ariketa honetan berriz ia denak kaxa barruan sartu ziren. Batzek kotxe gisara interpretatu zuten, beste batzuek etxe baten moduan...

MUSIKOTERAPIA Musikoterapia

ez da aurten sortutako ekintza. Astean behin egiten dute eta ekintza honetarako ez dute material desegituratua erabiltzen. Esaterako, marakak eta paratxuta izango den oihala erabiltzen dute. Umeak erlaxatu egiten dira eta ekintza ba-tzuetan ere gauzak erakusten dizkiete baina modu originalean.

Azkenik, kolore ezberdineko paperak lurrean jarri zizkieten.Sartu eta berehala umeak harrituta geratu ziren.Gehienek papera txikitu zuten, baina bazegoen baten bat horrela egin ez zuena. Ekintza hauek egin ondoren, jada hurrengoak prestatzen ari dira. Horietako bat ikusi genuen eta esan genezake oso dibertigarriak izango direla.


EGILEAK


Olatz Garmendia, Silvia Torres, Iker Bravo, Maddi Arrese, Leire Enrique, Ane Antxustegietxarte, Maialen Nuñez, Alazne Iturbe, Naroa Garayalde, Glinis Flores, Génesis Sánchez, Ibai Cabezas, Irati Marin, Nora Sanz


8

LEHEN OSTEGUN GIZENA HERRIKIDEN Tolosarren bihotzean aurki dezakegu gure ohituren muina. Zeinen harro sentitzen garen gure mozorrofestaz! Izan ere, ostegun gizeneko eguerdiko 12etan ematen diogu hasiera gure herriko udaletxeko plazan. Hala ere, ordu batzuk lehenago gure eskolako ikasleek jada hasiera emana diote dantza eta mozorro bikainen bidez. Geu ere emanaldi honen parte izan gara 9 urtez eta esan beharra dago egun honetako urduritasuna izugarria dela, batez ere eskolan mozorroak prestatzen hasten ginen momentutik. Xarma berezia du aurreko asteetako prestaketak. Gure oroitzapenetan bidaiatzen, gure azken bizipenak gogoratu ditugu. Egia esan, prestaketak ez ziren batere errazak; lehenik eta behin, irakasleek prestatutako dantza ikasi behar genuen. Horrela gogoratzen ditugu,behintzat, gure azken bi urteak: gela bakoitzeko ordezkari batek patioan ikasten zuen, besteak jakin-minak jota egoten ginen bitartean, eta ondoren gimnasiako orduetan gelako kideei irakasten zieten. Gero mozorroak egiteko ordua iris-

ten zen. Koloretako plastiko poltsak hemendik, guraizeak hortik, eskuak kolaz bustirik eta gure bihotzak ilusioz beterik.

Behin, txikitan irakurritako ipuinez atera ginen, eta gu 101 dalmatez mozorrotuta; horiek komeriak aurpegia txuri beltzez margotzeko! Beste behin merenge dantzariz..., a ze martxa! Hau guztia berriz ere bizitzeko asmotan, Haur eta Lehen Hezkuntzara jaitsi gara aurtengo esperientziak konta diezazkigutela. Horretarako Lehen hezkuntzako Ro irakaslearekin hitz egin dugu.

Nora Sanz Irati Marin


9

Motorrak berotzen

dituzte. Inauterietako eguraldiaren arabera, batzuetan kanpoko patioan egiten dira, besteetan frontoian...

Gurasoen parte-hartzea

Gurasoek ere parte hartzen dute eskolako prestaketetan, adibidez, beraien seme-alabekin mozorroak egiten. Eskolara arratsaldez umeen bila etortzen direnean, liburutegian elkartzen dira eta bertan behar duten denbora hartuta, mozorroak egiten dituzte. Lehen, irakasleek egiten zituzten trajeak, baina denboraz oso justu ibiltzen zirenez, gurasoen laguntza eskatzen dute. Egia esan, Rok gurasoak oso pozik joaten direla uste du. Adinean aurrera egin ahala, (LHn adibidez) umeek egiten dituzte beraien mozorroak klaseko orduetan irakaslearen laguntzarekin.

Dantzari eta prestaketari, batez ere 3-5 urte Rok adierazi digunez, ziklo bakoitzak gustuko ideiak proposatu ondoren, hauek guztiak festa batzordera bitartekoek, gogo handia jartzen diete. Rok esan eramaten dira. Festa batzordeak ziklo bakoitzean ate- digun bezala, askotan mozorroa gustatzen zaien edo ez eragin handia du beraien motibaratako ideiak begiratu ondoren, berriz zioan, baina, orokorrean, asko gustatzen ere ziklo bakoitzeko taldera itzultzen dira zaizkie urtero aukeratutako gaiak eta dieta ateratako guztietatik gehien gustaTeknologia seinuak, nahiz eta beti egon norbait tzen zaizkien bi ideiak aukeratzen diberriei esker, gogo handirik gabe aritzen dena. tuzte. Azkenik, berriro, festa batzordera pantaila bueltatzen dira eta boto gehien eskuradigitalean Egia esan, umeak ilusio handiz ikusi ditutako ideia da garailea. tugu. Horrela adierazi ziguten,behintzat, jartzen diete guk egindako elkarrizketan. Gogotsu jarAurten pailazoz atera dira eta bakoitzak umeei dantza dun zuten Ostegun Gizeneko prestakeaukeratzen du mozorro diseinua. Pailatan. Gurasoekin mozorroak egitean ere zoak izanda, mozorroak nahiko antzekoak izan daitezke, baina ziklo bakoitzeko diseinu osopozik ikusi genituen. Nahiz eta ba-tzuek lotsa hanezberdina aukeratzen ahalegindu dira. Lehengo ur- dia eduki hauen aurrean dantzatzeko, ez dute inautean adibidez, animaliaz atera ziren. Ziklo bakoitzak terietako grina inondik inora galtzen! animalia ezberdina aukeratu zuen eta elkarri azaldu zizkioten mozorroak errepika ez zitezen. Ziklo bakoitzean trebeena den irakasleak mozorroaren diseinuak egiten ditu; beti dago irakasleren bat ideiak edukitzen dituena eta bera izaten da normalean bai trajeak edo dantzak egiteaz arduratzen dena. HHko zikloan, Rok esan digunez, Ane Elizaranek egin ditu aurtengo pailazo mozorroak. Dantza ateratzeko, berriz, maila bakoitzeko irakasle bat aukeratzen dute (HHko zikloan 3, 4 eta 5 urteetako irakasleak).

Egungo teknologia berriei esker, irakasleek euren burua dantzan grabatzen dute eta pantaila digitalean jartzen diete umeei bertatik ikasteko. Behin bakoitzak dantza ikasita duela, pare bat entsegu orokor egiten


10 ,

Kirikiño

KIRIKIÑO Taldea Herrikiden

dugun eskolaz kanpoko aisialdi-eskaintza da. 2003-2004 kurtso hasieran sortu zen, baina esperientzia luzea duen taldea da. Bi etapa nagusi bereizten ditugu: Aisialdia (LH 5. mailatik DBH 4. mailara) eta gazteen taldeak (Batxilergo 1. mailatik aurrera).

Urtero bezala, Kirikiño Astelehenitan atera zen bere partaide guztiekin. Aurten 407 pertsona irten ziren egun horretaz disfruta-tzera. Gai aukeraketa, kurtso hasieran monitore guztiak asteburu batean Tolosatik kanpoko aterpetxe batean elkartu eta bertan erabakitzen dute. Aurtengoa, Poxpolo, Mokolo eta Konpainia izan zen, lehengo urtean erretiratu zen Tolosako pailazo taldea: Horregatik, Kirikiñok omenaldi bat egitea erabaki zuen bere lan oparoarengatik. Dantzan, per-tsonaia ezberdinak atera ziren: poxpolo, mokolo, domadorea, museoko zaintzailea, txakurra eta militarra. Kirikiñoko koordinatzaile batekin elkartu ginen Astelehenitako xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz. Ivan Asenjok azaldu

zigunez, begirale batzuk mozorroaz arduratzen dira, beste batzuk, aldiz, dantzaz, eta beste monitore guztiak beraien taldeen antolakuntzaz arduratzen dira.

Ivan Asenjo koordinatzaileak esan zigun bezala, gaia aukeratzeko monitore guztiek ideiak proposatzen dituzte eta gehien gusta-tzen zaiena aukeratzen dute, bozketa baten bitartez. Mozorroak aukeratzeko garaian, monitoreak saiatzen dira ekonomikoki oso garestia ez ateratzen. Bestetik, beste monitore talde batek abestiak aukeratzen ditu. Gaiaren arabera, abesti batzuk edo beste batzuk aukera ditzakete; hori bai, gehienon gustukoak izaten saiatzen dira eta dantzatzeko motibagarriak.

Dantzaren prestaketari dagokionez, urtero aldatu egiten da pixka bat baina hasiera batean abenduaren bukaeran kanpamenduekin hasi aurretik, egun bat aukeratzen dute nahi duten begirale guztiek ideiak eman ditzaten.


11

Iker Galartza Poxpolo

“Gustatuko litzaidake egunen batean berriro peluka berde hori jantzi behar izatea”

-Zer iruditu zitzaizun Kirikiño Aisialdi Taldeak Poxpolo eta Mokolori omenaldi bat egitea astelehenitan?

-Poz handia hartu nuen gure Kirikiñoko lagunen asmoaz enteratu nintzenean.

-Mokoloren familiari ondo iruditu al zitzaion Kirikiñokoek omenaldia egitea?

-Oso-oso ondo. Batez ere, familiari horrelako pertsona bat joaten zaionean azkenen nahi duzuna da oroitzapenak utzi eta bere familiari ere ilusioa egiten dio. Horregatik, familia ere oso pozik gelditu zen. Urte dezente pasa dira joan zitzaigunetik, baina oraindik ere gure bihotzetan jarraitzen du. Kirikiñoko begirale eta neska-mutiko gazte askori ume zinetenean Mokolo etortzen zitzaizuen eskolara eta parra eginarazten zizuen eta oso ondo pasatzen zenuten. Oroitzapen hori berriro gogoraraztea zoragarria da.

-Astelehenitako dantza ikustera joango zara? Eta Mokoloren familia?

-Bai, libre baldin banago seguru joango naizela. Baina bai, gustatuko litzaidake bertara joatea, gozatzea eta disfrutatzea. Mokoloren familia ere gustura joango da, dudarik gabe, dantza ikustera, jakin-minak jota daude eta.

-Poxpoloren hutsunea sentitzen al duzu? Askotan gogoratzen zara pailazo-bizitzarekin?

-Askotan ez, egunero. Egia da, guk lan asko egin behar izan dugula, esate baterako, esketxak, bestetik, telesailak, parodiak, antzerkiak… eta eten behar genuen.Baina nik lan guztietatik gehien gozatu dudana izan da, nahiz eta orain ezin dudan lanarekin jarraitu eta Mokolo joan zitzaigunetik pixka bat “kolgatuta” geratu nintzen. Dena den, egunen baten, ez dakit nola, non, berriro peluka berde hori jantzi behar izatea gustatukolitzaidake.

Olatz Garmendia Génesis Sanchez Silvia Torres


12

Dagokien lekua egiten

Ane Antxustegietxarte Maialen Nuñez

Gaur egungo gizarte honetan emakumezkoen kirola pixkanaka egonkortuz doan arren, oraindik lan handia dago egiteko; hainbat kirol zuzenean gizonezkoekin lotzen ditugu, futbola esaterako. Telebistan ikusi ohi dugun futbola gizonezkoena da, neskenari ez baitiote garrantzi handirik ematen. Horrek ez du esan nahi neska talderik ez dagoenik edo txarragoak direnik. Duela urte pare bat hasi ziren nesken futbol partiduak telebistan botatzen, baina ez dute gizonezkoenek adinako arrakastarik lortu.

Txikitan, eskola kiroletan hasi ziren Naroa, Zuriñe eta Maria; 3 kirol ezberdin probatzeko aukera izan zuten, eskubaloia, saskibaloia, eta futbola. Urtean 3 hilabetez entrenatzaileen laguntzaz gauza berriak ikasten zituzten, patioan ere sarritan jolastu ohi ziren, baina beti mutilekin.

“Eskolako patioan mutilekin jolasten ginen, beste neskek ez baitzuten futbola gustko. Baina guk atsegin genuenez ez zitzaigun axola norekin jolastu”. Hori diote duela urte gutxitatik Tolosan entrenatzaileak diren Zuriñe, Naroa eta Mariak. Beraiek nahiko argi zuten benetan egin nahi zutena futbolean jolas-

tea zela eta ingurukoek bultzatuak sentitu dira. Beti izan dute jolastera joateko babesa etxean.

Urteen poderioz futbolean nesken gorakadaz jabetu dira; izan ere, beraiek gazteagoak zirenean nesken talde bakarra zuten eta denek batera jokatzen zuten. Orain, aldiz, 5.mailakoek 2 talde osatzen dituzte eta 6.mailakoek beste bi. Beren entrenatzaileei buruz galdetzean, 3 mutil direla argitu ziguten. Aurretik beraien moduko neska batzuekin izan ziren eta hauexek eredu hartuta, geroz eta gehiago animatzen ari direla aipatzen dute.


”Azken finean, pixkanaka-pixkanaka nesken futbola bultzatu egin behar dugu, beste kirol askotan bezala emakumezkoen futbola gutxietsita baitago. Hala ere, nik uste dut egunen batean nahiz eta gu ez izan berdintasun maila batera iritsiko dela”,dio Naroak.

Geroz eta normalizatuago ikusten dute nesken arteko futbola, telebistan eta hainbat komunikabidetan partidak botatzen hasiak baitira eta horrek izugarrizko eragina duela diote. Zuriñe duela bi urte hasi zen infantilak entrenatzen, Naroak bat darama eta 6.mailako atezainak entrenatzen ditu. Orain biak Imanol Moyanorekin batera dabiltza 13 urteko neskak entrenatzen. Maria berriz, aurten hasi da eta 10 urteko alebinak entrenatzen ditu.

13

Nesken futbol taldeetako koordinatzaileak, Antxon Iglesiasek, luzatu zien proposamena. Lan hauetan hasi aurretik ikastaro bat jaso zuten. Zuriñek esaterako, 3 aste egin zituen Real Sociedad fundazioarekin. Baina benetan beharrezkoa eta garrantzitsuena esperientzia dela azpimarratzen dute hirurek.

Profesional mailan, aipagarria da bi gipuzkoar talde, Oiartzun eta Reala, lehen mailan dabiltzala eta horrek ezagutzera ematen du neska futbolari hauen lana eta emaitza. Badakite neska ugari daudela futbolean aritzeko lotsaz; hortaz, horiek animatu eta aurrera egiteko proposamenarekin datoz. Talde giroa oso polita dutela eta probatzeak merezi duela azaltzen dute, eta beti dagoela iritzia aldatzeko aukera.

“Emakumezkoen futbola igotzen ari da pixkanaka; urte batzuk barru nork jakin...”

Nerea Eizagirre, “batxi” 1 eko ikaslea, futbolzale porrokatua izan da txikitatik eta lan handia egin ondoren mundialetara iristea lortu du. Noiz hasi zinen futbolean jolasten eta nolatan aukeratu zenuen? Gaztetan, Hirukide eskolan hasi nintzen eskola kiroletan, gero Tolosan 2 urte igaro nituen, ondoren Añorgan beste bi eta aurten Realean hasi naiz; umetatik kirol asko probatu izan ditut, eskubaloia, igeriketa edo saskibaloia esaterako, baina egia esan betidanik gustatu izan zait futbola, eta noiz jolastuko itxaroten egoten nintzen.

Noizbait neska izateagatik futbolean ez jolasteko esan al dizute? Ez, niri ez. Futbolean hasi nintzenean, jada nesken futbola nahiko ondo ikusia zegoen, eta ez dut nire burua inoiz horrelako egoera baten aurrean ikusi.

Aurten mundialean egon zara; zer nolako esperientzia izan duzu? Esan beharra dut, selekzioarekin mundial bat jokatzea berezia izaten dela. Asko bidaiatzeko aukera izan dut baina bat aukeratzekotan mundiala aukeratuko nuke; azken finean, hilabete bat etxetik kanpo, familia gabe,... bizipen polita eta gainera hirugarrenak geratzeko aukera izan genuen eta guretzat izugarria izan zen. Realean gustura al zaude? Bai, oso gustora nago. Hasieran mailen arteko aldea nabaritu nuen, Añorgan bigarren mailan jolastetik Realean lehenengo mailan jolastera desberdintasun handia baitago, baina segituan bat egin nuen taldearekin, lagunekin ere oso ondo, beraz oso gustura.

Zer esango zenioke futbolean izen emateko lotsa duen neska bati? Futbola gustuko badu apuntatzeko, gainera gaur egun nesken futbola igotzen ari da pixkanaka, eta beno, hemendik urte batzuetara nork jakin...


DENBORAPASAK

Horizontala

Bertikala

2017 Aldizkaria  

DBH 4. mailako komunikabideetako ikasleek egindako aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you