Page 1

Zer da Oinarrizko Curriculumaren Diseinua (OCD)?

Curriculumtzat hartu behar da irakaskuntza jarduera erregulatzen duen hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitateen helburu, eduki, metodo pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoa. Marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Izaera gidatzaile eta preskriptiboa dauka.

Nork egiten du?

Curriculumaren diseinua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egiten du eta ikastetxe bakoitzari dagokio bere testuingurura egokitzea. Hezkuntza Administrazioak egiten du; Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak (MEC) eta erkidego konpetentziadunak. Estatu mailan LOE (Ley org谩nica de educaci贸n - 2006) eta EAEn berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko Dekretu moldatua. EAEn hezkuntza konpetentzia batzuk bereizten dira eta ondorioz, eskumena du Estatutik datorrena birmoldatzeko. LOE eta dekretua nahiko antzekoak dira, baina desberdintasunak dituzte.

Zeintzuk dira bere atalak?

Dekretuan zenbait zehaztapen daude: ordutegia zehazteko irizpideak, garatu beharreko gaitasunak eta helburuak, printzipioak, jakintza arloak, irakasgaiak... Gainera, bi ataletan banatzen da: Derrigorrezko Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta hauek 3 ziklotan banatzen diren.

Zein da bere zehaztapen Europar Batasunak 8 hezkuntza-gaitasun bultzatzen ditu eta gaitasun maila? hauek dira ikasle guztiek eskuratu beharrekoak. Hala ere, gaitasun hauek kontutan harturik, ikastetxeek autonomia dute euren Curriculuma antolatzeko. Ondorioz, dekretuaren zehaztapen maila baxua da, tarte handia uzten die ikastetxeei euren autonomia erabil dezaten; ikastetxeak bultzatzen ditu hezkuntza-komunitate bakoitzean aplikatuko den Curriculuma zehazteko plana betetzera.

Zein dokumentutan islatzen da? (erreferentzia)

EAE-ko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko Dekretu moldatuan. 97/2010 Dekretua.


Oinarrizko curriculumaren dekretua  

Oinarrizko curriculumaren dekretuari buruzko laburpena.

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you