Page 1

AMARABERRI ikastetxeko BIDEOEN SINTESIA


HEZKUNTZAREN IKUSPEGIA (FERNANDO HERNANDEZ) XIX. Mendetik hona, berrikuntza ugari eman diren arren, eta teknologia berri asko ikastetxeetan sartu diren arren, ikasgeletako metodologiak ez du inolako aldaketarik izan. Teknologia berrien inbertsioak, beraz, ez du aldatu irakaskuntza metodoa. TIC-ak eraginkorrak izan daitezen eta garrantzia irabaz dezaten, eskolaren atzean dagoen industria eta pentsamoldea aldatu beharko genituzke. Espainian, eskolako industria testu liburuen menpe dago, eta hauek ez dute eredua aldatzen. Hortaz, eraikitzen diren institutu modernoak ikuspegi zaharkitu batetik sortzen dira, eta puntako teknologia edukita ere, ez da hauen potentzial guztia aprobetxatzen. Gainera, Curriculumaren irakurketa ezarrita dagoen estatus quoa mantentzeko pentsatua dago, irakasleek bere nagusitasuna manten dezaten ikasleekiko. Honek, herrialde batzuetan ematen ari diren alfabetismo kasuak eragin ditzake. Horregatik, uru garrantzitsua da arazo hau konpontzea, Espainiako ikasleen %60k baieztatzen baitu eskolan ikasitakoak ez dituela bere galderak erantzuten. PROIEKTU BIDEZKO LANA (FERNANDO HERNANDEZ) Proiektuetako lanak irakasleek ikasleekiko duten posizioa aldatzeko pentsatuak daude, elkarrekintza bidez eraikita dagoen klase bat osatzeko. Irakasleak bere ikasleak jakinduriaz beteriko pertsona bezala ikusi behar ditu, eta klasea laborategi gisa erabili, non esperientzietatik ikasten den. Gainera, ikasleekin duen harremana aldatuko da, erlazio sendo bat sortuz. Irudimen pedagogikoa bultzatuko du, bahitua gelditu baita testuliburu eta inposatutako programengatik. Azkenik, eredu hau jarraituko duten irakasleek, ikasteko gogoa izan behar dute. Erlazio pedagogikoaren eremua ezezaguna da, horregatik motibatua egon behar da irakaslea, ezezagunak edo arrotzak egiten zaizkigun esperientziez lortuko baititugu benetako jakintza eta gure irakaskuntza gaitasunak garatzea. EGUNKARIA Gelan egiten diren lanei irteera ematea da Amara Berri ikastetxeko egunkariaren helburua. Egunkaria egunero ateratzen da, eta hura egiteko 4 ikaslek hartzen dute parte. Egunkaria aurrera eraman dadin, ikasleen antolamendu egokia beharrezkoa da; 2 ikasle aurreko egunean egondakoak izango dira, eta bertze 2 ikasleak berriak. Horrela, ikasle bakoitza bi egunez jarraian egunkarian egongo da, eta bigarren egunean irakasle papera hartuko du. Egun bakoitzaren hasieran bilera bat egiten dute lau ikasleek, egun horretako egunkariaren nondik norakoak zehazteko. Egun osoan zehar lanean jardungo dute; lehenik orri batean ariketak eta idazkiak egingo dituzte, eta gero ordenagailura joango dira egunkaria egiteko. Egunaren bukaeran, egunkaria eskuetan dutela beste bilera bat egingo dute, haren balorazioa egiteko.


IRRATIA Helburu nagusiena ikasleek teknologia berriak ezagutzea da. Irratian egunero bigarren zikloko bi ikasle egoten dira, eta emisioa egun guztian zehar egiten da amara berri auzoan. Irrati fitxa bat betetzen dute egunero, eta bertan, parte hartzaile guztien izenak idatziko dituzte, baita bakoitzak egin duena ere. Euskaraz eta Gazteleraz emititzen da, eta egun bakoitzeko koordinatzaileek emisioak antolatuko dituzte. Gainera, berek aukeratuko dute une bakoitzean jarriko den musika. Klasean aukeratu eta prestatuko da zer emitituko den, eta gero irratira joango dira irakurtzera. Irakurtzen ari diren heinean, beste ikasle batek grabatu egingo du, eta grabaketa hori ikastetxeko webgunean txertatuko dute. AMARABERRI. Txiki web Telebistaren, komunikabideen, web orrialdeen eta irratiaren gela. Honen helburua alde batetik, 3. Zikloko gazteek teknologia berrien munduan murgiltzea da eta bestetik teknologia berri hauen erabilpenaren inguruan ikastea. adibidez; bideo kamerak, eskanerrak, magnetoskopioak etab erabiltzen ikasi. Honekin batera gazteek programa informatiko ezberdinak ezagutzen dituzte; bideo bat grabatzea eta honen editatzea adibidez, errebista baten maketatzea edo web orri baten diseinua egiten ikastea etab. Web orrian bertan argazkiak, ipuinak, egindako telesailen edo programa informatikoen bideoak, lanak, informazioa eta egiten duten guztia ipintzen dute. AMARABERRI TELEBISTA Amara Berri ikastetxean telebista dute eta bertan, ikasleek astero programak grabatu eta editatzen dituzte. Irakaslearen laguntza izaten dute antolaketan, teknikaren orientazioan eta emisioetan kolaboratzen du, baina gehienbat ikasleek euren kaxara lan egiten dute. Telebistak grabazioak gauzatzeko baliabide aurreratuak ditu, eta grabazioa behar den bezala aurrera eramateko, ezinbestekoa da taldeen programazio egokia eta erreportaje eta kameren fitxak betetzea. Bertan, ikasleek egingo dituzten programen informazioa idazten dute, zeinek parte hartuko dute, zein izango den kameragilea, esataria etab. Ikasleek programak grabatzen dituzte eta ondoren, ikasgelan aurkezten dituzte. Eta ondoren sarera igotzen dituzte. Gainera, ikaslagunen bitartez ikasten dute (kamera erabilera, telebista nola piztu etab). Ikasleek, emisioetan gaurkotasun-albisteak azalduko dituzte egunkariak erakutsiz, mapak, estatistika taulak etab. Gainera, gorrak diren ikasleak zeinuen hizkuntzan emango dute albisteen berri eta euren alfabetoa ere irakatsiko dute. Programari amaiera emateko, albistegian emandako informazioari buruzko galderak egingo dituzte eta hiru erantzun posible luzatu. Grabazioa amaitu eta editatzean, ikastetxean emititzen da eta ikasleek ikasgelatik jarraitzen dute. Azkenik, jarduerak ebaluatzen dira, bai irakasleen bitartez nola ikasleen bitartez ere.


AMARABERRI ikastetxeko bideoen sintesia  

Donostiako Amaraberri ikastetxean grabatutako zenbait bideoen laburpena da oraingoa. Ikasleek egiten dituzten jarduera ezberdinak azaltzen d...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you