Issuu on Google+

HEZKUNTZA OBJEKTU DIGITALEN DISEINU ETA GARAPEN EKINTZAK 1.- IKT-ak eraginkorki hezkuntza sisteman txertatzea: Egungo aldaketa sozialak Hezkuntza arlora iritsi direla jakina da. Aldaketa horiek, alde batetik, administrazioko iniziatiben ondorioz nabaritu dira. Eta bestetik, irakasle zein ikerlari askok hezkuntzaren aldaketarako funts nagusia teknologian ikusi dutelako. Horren harira, instituzio desberdinek (internazionalak, europarrak, nazionalak‌) IKT-en potentzial hezitzailea aprobetxatuz praktika pedagogikoen eboluzioa eman behar dela aldarrikatu dute. Modu horretan norberaren autonomia, malgutasuna eta arlo guztiekin loturak ezarriko dituen irakaskuntza-ikaskuntza berri bat sortzen da. Dena den, aldaketa hauek faktore askoren baitan daude; hala nola, azpiegitura berriak, oinarri pedagogiko nola teknologikoak, errekurtso eta material digital hezitzailea, formazioa‌ 2.- Eduki digital hezitzaileak estrategia gisa: Kalitatezko material hezitzaile eta digitala eskuratu nahi bada, garrantzitsua da zerbitzu eta eduki digital hezitzaile erabilgarri, berrerabilgarri eta elkarraldagarriak bilatzea. Hori guztia kontuan hartuta, haien kalitateari, fidagarritasunari, erabilgarritasunari‌ erreparatzea ere inportantea izango dela.

Hortaz gain, eduki eta zerbitzu hauek aniztasunean izan behar dute oinarri, gizarte heterogeneo baten hezkuntza eta formazio beharrei erantzun ahal izateko. Gainera, zerbitzu nahiz eduki guztiak doakoak eta gizarte guztiarentzako zuzenduak izan behar dira. 3.- Zein dira hezkuntza eduki digitalak? Hezkuntza eduki digitalak zer diren azaltzeko hezkuntza objektu multzo heterogeneo bat imaginatu beharko genuke. Bere barruan, produktu integral batzuk sartzen dira, elkar konbina daitezkeenak hezkuntza premia desberdinak asetzeko. Era berean, modelo konstruktibo batzuk dira, autoreen hezkuntz tresnak dituztenak edo tresna libreak dituztenak. Teknologia eboluzionatzeak, hizkuntzaren etengabeko azterketak eta aukera sozialen areagotzeak ikusmolde ireki bat eskatzen dute, uneoro hazten doana. Honek, Curriculum-eko eduki kulturalak aldatzea eragiten du, bai hezkuntza eduki digitalen diseinuan, nola haien garapenean. Gainera, diseinuak eduki digitalen potentziala sustatu beharko du; hala nola, interakzioa, jakintzarako web guneak sortzea, etab. 4.- Plan instituzionalak hezkuntz eduki digitalen diseinu eta garapenean


Teknologia berriak inpultsatu nahi dira hezkuntzan, helburua IKT konpetentziak garatzea delarik. Horretarako, plan AVANZA sortzen da, bere barruan "Internet en la escuela" eta "Internet en el aula" hartzen dituelarik. Honen funtsa, hezkuntza eszenatoki egokia sortzea da, hezkuntza digitalaren garapena errazteko. Modu honetan, hezkuntza komunitatearen beharrei aurre egiteko hezkuntza material digital egokiak edukiko dira. 5.- Eduki digitalen garapena "Internet en la Escuela" planean CNICEk (Centro Nacional de Informaci贸n y comunicaci贸n educativa) hezkuntzarako eduki digitalak sortaraziko dituzten ekintzak jarri ditu martxan, unibertsitatetik at dauden irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak bermatzeko. Aipatutako edukiak irekiak, egokigarriak, modularrak eta malguak dira. Hau guztia Internet en la Escuela planaren markoak jasotzen du hezkuntza eduki digitalen garapenean mugarri izan zena. Hauek bereziki haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan zentratu ziren eta bi proiektu nabarmentzen dira: berariazkoak eta desberdinak izateagatik hezkuntzaren behar bereziei begira (Proyecto Aprender) eta gizarte komunikazioaren baliabideen integrazioa Curriculumean (Mekos) . Hamalau lan talde jarri ziren abian eta horrek hezkuntza eduki digitalez hornitzea eta printzipio didaktikoak eta irtenbide teknikoak biltzen dituen iniziatiba baten balorea bereganatzea ekarri zuen. Edukiak Creative Commons lizentziapean egiten ziren, hau da, edukiak libreki banatu zitezkeen, eta era honetan, hezitzaileek egituretara eta beren diseinuetara heldu zitezkeen. Internet en la Escuela hainbat erakundeekin jarri zen harremanetan, hala nola, ONCE, SIDAR, CESyA, Organizaci贸n Nacional de Ciegos Espa帽oles eta abar. 6.- Internet en el Aula planarekin kolaboratzeko edukiak Elkarlanean oinarritutako prozesuen bidez, hezkuntza eremuan digitalizazio bat emateko hezkuntza administrazioek pauso batzuk eman zituzten. Proiektu berri honek, Internet en el Aulak, orain arte zeuden helburuen hazkuntza ekarri du Internet en la Escuela planan oinarrituz eta honetatik abiatuz. "Objektu digital hezitzailea" kontzeptuak garrantiz handia du modularra, irekia eta malgua izateagatik.


Proiektu berri hau ikaskuntzaren objektuan zentratzen da. Gainera hainbat ikaskuntza objektu garatuko dira, beren beharren eta lehentasunen arabera izen bat edo beste jasoko dutenak. Honi guztiari esker, hezkuntza komunitateak hainbat eduki digitaletara heldu ahal izango dira.

7. Eduki hezitzailedigitalen garapena lortzeko estandarrak. IKT-etan oinarritutak dauden ikaskuntza prozesuak eskaera handi bat suposatzen dute: hezkuntza errekurtso irekien sorkuntza (Recursos Educativos Abiertos, REA). Horretarako, iniziatiba eta jarduera ezberdinak eraman dira aurrera, bi alde garatzeko: alde batetik, estandar teknologiko eta hezigarriak; eta bestetik, objektu digital eta hezigarriak. Honako hau martxan jartzeko proiektu ezberdinak jarri dira martxan, hezkuntzarako estandar digitaletan oinarritutak. 1. Garapen, administrazio, bilaketa, bisualizazioa eta "ODE"-ten (Objetos digitales educativos) prozesuak. Proiektu hau, momentu honetan garatuena da teknologi munduan. Hemen esaten denez, objektu hezitzaileen klasifikazioa (ODE) gorako jerarki bat jarraitzen du; hau da, objektu digital hauek maila ezberdinetan sailkatzen dira, hiru bariableei arretaz jarri: estruktura, funtzionaltasuna eta kobertura kurrikularra. Proiektu honen helburua, iniziatiba bat aukeratzea eta hori aurrera eramatea da. Iniziatiba hori Learning Object Metadata Estandarra da, eta proiektuari moldatuta dago. Gainera, hezkuntza komunitateen beharrak betetzen ditu. 2. Kombinazio, empaketazio, eta ODE-ko transferentzien estandarizazio proiektua. Proiektu honek ez dago hain garatua momentu honetan. Honen helburua, estandar original berri bat sortzea da, eta ez dagoen estandar bat garatzea. Estandar honek, portabilitate eta adaptazio teknikoak baimenduko ditu; hau da, beste komunitate edukatiboak estandar hau erabiltzeko aukera izango dute.

8. Ondorioak. Aurrera eraman diren jarduera guztiak hezkuntza teknologikoaren esparruan,


oinarritutak daude edukien gestio eta sorkuntzan. Honen helburua, objektu digitalak sortzea eta erabiltzailean esperientzia kontutan hartzea izanda. Horretarako, ezinbestekoa da sortzen diren estandarrak partekatzea komunitate edukatibo ezberdinen artean, ideiak leku ezberdinetatik hartzeko. Beste aldetik, oso garrantzitsua da ikerketa lana. Produktu berriak sortu behar dira, hauek konponbide berritzaileak eskaintzeko arlo honetan. Ikerketa lana honetan, ezinbestekoa da espazio malgu bat sortzea, non proposamen ugari egongo dira eta guzti horiek kontutan hartuta, erabakiak hartzeko gai izango dira erabiltzaileak.


Hezkuntza objetu digitalen diseinu eta garapen ekintzak