Issuu on Google+

 

“Gero eta beharrezkoagoa dugu sistema kapitalistaren erreprodukzioarekin eten eta herriaren zerbitzura egongo den hezkuntza eraikitzea. Pertsona bezala eta herri bezala askatuko gaituen eredua behar dugu, hezkuntzan ere iraultza behar dugu.�


AURKIBIDEA 1. Formakuntza txostena (teoria) • Sarrera • Hezkuntza historikoki • Hezkuntza gaur egun • Hezkuntza eta sistema kapitalista - Erreprodukzioa: sarrera - Erreprodukzio ekonomikoa - Erreprodukzio kulturala - Erreprodukzio politikoa - Erresistentzia automatikoa eta erresistentzia antolatua 2. Formakuntza txostena (praktika) • Erreprodukzioa gure ikastetxeetan • Erresistentziatik IRAULTZARA!

 


Sarrera Asko eta asko gara ikasleok. Asko eta asko dira hezkuntza formalaren prozesuan gazteok pasatzen ditugun orduak, eta hala ere, hezkuntzak guri zer ematen digun jakitetik haratago ezer gutxi dakigu hezkuntzari buruz. Askotan entzuten dugu oso garrantzitsua dela, eta funtzio oso berezia jokatzen duela gizartean, baina guk ez dakigu zehazki zein den, oso gutxitan jarri gara horren inguruan pentsatzen. Asko izaten dira DBHn, Lanbide Heziketan, Batxilergoan, Unibertsitatean... ondo ez daudela iruditzen zaizkigun gauzak, batzuk gure barnean gordetzen ditugu eta besteak agerian uzten ditugu. Guretzat gordetzen ditugu asko eta asko, injustuak edo ezegokiak direla iruditzen zaigu, edo ezertarako balio ez dutela, baina gure barnean geratzen dira, horien inguruan dagoen isiltasun orokortuaren ondorioz. Beste aukerarik ez dagoela iruditzen zaigu, oso zaila dela aldatzea, edo gehiago merezi duela horretara moldatzea, abilagoak eta langileagoak egingo gaituelako. Azaleratzen diren arazoei dagokienez, ez dakigu zergatik gertatzen diren, eta errua nork duen bilatzen saiatzen gara, ikasle mugimenduak bizi dituen oztopo eta trabak irizpide pertsonal baten arabera erabakiko balira bezala. Hori dela eta, alde batetik urte askotan zehar kontrolatzen ez dugun hezkuntza prozesu bat bizi dugu, eta bere asmo eta ezaugarri positiboetan sinestuta gure geletan, gure ikastetxeetan... erabakitzen ez diren edukiak ikasten ditugu, guk erabakitzen ez den modu batean ebaluatuak gara, eta guk horrela izaterik erabaki ez dugun arren, gutako gutxi batzuk ikasketa maila altuenak lortzen dituzten bitartean, gehiengoa bidean zehar “deskolgatzen� joaten da, lortutako ikasketa mailaren araberako lanpostuak lortuz. Eta beste aldetik, aurreko belaunaldiek indartsu pasa diguten ikasle mugimenduaren erreleboa hartu eta gure ikastetxeetan gertatzen diren arazoak, ikasleon kezkak, irakasleen jarrera autoritarioak, zuzendaritzaren figura eta bere aginduak, egin behar dugun lan mota eta kopurua, ikasleon eskubideak ez errespetatzea, antolatzeko zailtasuna, gauza alternatiboak egiteko oztopoak... bizi ditugu, eta ez dakigu zehazki zergatik gertatzen diren, errua zuzendariari edo beste norbaiti botatzetik haratago.

 


Hori dela eta Gasteizko Ikasle Abertzaleok HEZKUNTZA HERRIARENTZAT! proiektua abian jarri dugu. Proiektu honek hainbat helburu ezberdin ditu. Besteak beste, gaur egun bizi dugun hezkuntza kokatuko dugu, sistema kapitalista-patriarkarra erreproduzitzeko balio duela kontuan hartuz. Proiektu honek helburu bezala herriaren interesei erantzuten dien hezkuntza lortzea du, klase-sexu-arraza ezberdintasunen erreprodukzioa eteten duena eta pertsona zein herri bezala askatzea ahalbidetuko duena, jendarte eredu berri bat sortuz, ezberdintasun eta injustiziekin amaituko duena. Proiektu honek atal ezberdinak ditu, eta aurrerago egingo ditugunak hezkuntzaren eraldaketarako baldintzak lortzea eta eraldaketa hori eguneroko praktikaz aurrera eramatea bada ere, lehenik eta behin oinarria lortu beharra dugu. Horri erantzunez idatzi dugu txosten hau, Hezkuntza Herriarentzat! ulertzeko beharrezkoa den oinarrizko ideia batzuk barnebiltzen dituena. Helburua hezkuntza eta bere funtzioak hobeto ulertzea da, eta irakurri ahala ikaslea hausnarketa egitera eta irakurritakoa dudan jarri eta eztabaidatzera gonbidatzen dugu. Denon artean deskribituko dugu oraingo hezkuntza eta denon artean irauli eta eraikiko dugu berria.

Hezkuntza historikoki Hezkuntza gaur egun nolakoa den, ze funtzio betetzen duen, funtzio hori betetzeko nola antolatzen den eta guzti horretan ikasleok eta irakasleek zer egiten dugun ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da historian zehar hezkuntzak izan duen bilakaera argi izatea. Modu berean, hezkuntzari ematen zaion garrantzia eta momentu bakoitzean hezkuntzarengan gertatzen diren aldaketak zergatik gertatzen diren eta zer ondorio duten ulertu ahal izateko historikoki hezkuntzak izandako bilakaera ulertu behar dugu. Hezkuntzaren azken mendeetako bilakaera ulertzeko lau garai historiko aipatuko ditugu: industria iraultza aurreko garaia (XVII), industrializazio garaikoa (XVIII), bigarren mundu gerraren ondorengoa eta gaur egungoa. Horrela, garai bakoitzean gizartearekin batera hezkuntza ere nola aldatu den azalduko dugu.

 


Industria iraultza aurreko garaia Goi mailako hezkuntzaren aurrekariak batez ere, akademia greko klasikoetan eta unibertsitate

islamdarretan

aurki

ditzakegu

(CĂłrdova,

Kairo,

Bagdag‌).

Alabaina,

unibertsitateak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala XII. mendean sortu ziren, Erdi Aroan. Aurreneko hiru unibertsitateak Salermo, Bologna eta Pariskoak izan ziren. Inguruetako ikasle andana batzen zuten irakasle taldeek korporazioak sortu zituzten. Lasterrera korporazio hauek errege, obispo eta aita santuaren laguntza eta onura jaso zituzten eta baita, beraien araudi eta estatututak definitu eta autonomia politikoa izateko aukera. Unibertsitatea, mendeetan metatutako jakintzen irakaspenaren bidez (zuzenbide erromatarra, filosofia grekoa, medikuntza arabiarra‌) klase hegemoniko bat indartzeko helburuarekin sortu zen, gidari edo buruzagi politiko eta ekonomikoak hezteko asmoz. Unibertsitateari egotzi zaion funtzio historiko nagusia hauxe izan da hain zuzen: elite baten formazioa eta irizpide kultural, erlijioso eta etikoen diseinua. Goi mailako hezkuntza pribilegiatu gutxi batzuen esku geratzen zen bitartean, behe mailako hezkuntza etxeko esparru ez-formalera mugatzen zen: familian bertan ikasten zen oinarrizkoena, elizan balio moralak ikasten zituzten, hainbat etxetan herriko gazteak biltzen ziren irakurtzen edo idazten zekien helduarekin, eta eskulangileek aprendizei ofizioa irakasten zieten.

Industria iraultza Industria iraultzan, ordura arte merkataritzan aritutakoek botere ekonomiko handia lortu eta fabrikak sortzen hasi ziren, bertan, eskulangileak kantitate handitan produzitzen aritzen ziren. Ordura arte nobleziaren esku egondako boterea etengabe aberastuz zihoan burgesiak eskuratuko zuen, eta gaur egun ezagutzen dugun moduko estatu ereduaren aurrekaria sortuko zuen bere interesak asetu eta bere besteekiko gailentzea bermatuko zuen sistema antolatzeko helburuarekin. Besteak beste hezkuntzaren kontrola hartuko zuen estatuaren bidez, ordura arte elizaren eta kasu batzutan nobleziaren esku egon zena. Produkzio era berriari erantzuteko, hezkuntza jendarteari zabaltzea erabakiko zen, eta neurri batean aurretik ez-formala izandakoa instituzionalizatzeko erabakia hartu zen. Horrela, eskola txikiak (busgesiaren semeentzakoa) eta handiak (herriarentzakoak) sortu ziren. Txikietan burgesiaren esku zeuden ezagutzak (iada zientifikoak izaten hasi zirenak), jarrerak... irakasten ziren, jabe izateko beharrezkoak kontsideratuak zirenak. Bitartean, behe

 


mailakoan oinarrizko ezagutzak (baloreak, ohiturak, ezagutza zientifikoren bat...) eta fabriketan lan egiteko beharrezko ezagutzak ziren irakasten zirenak (horregatik ez da harritzekoa hainbat enpresariek haien diruz eskolak eraikitzeko hautua, gaurko hainbat eskola pribaturen aurrekariak). Makinak agertu ahala, makinak ulertzen zituzten hainbat langile beharko zituzten fabriketan, eta horrela sortu ziren eskola politeknikoak, ondoren erdi mailako hezkuntza izenarekin izendatuak izango zirenak. Horrela, beraz, behe mailako hezkuntza, erdi mailakoa eta goi mailakoa egongo ziren. Modu honetan antolatutako hezkuntzaren bidez asko ziren hezkuntza formalera sartzen zirenak, baina oso gutxi goi hezkuntzaraino heltzen zirenak, burgesiaren semean izaten zirenak. Horretarako selekzio mekanismoak sortu ziren, eta hasierako urteetan bereziki, ohikoena langile klaseko seme-alabek goi mailako ikasketak ordain ezin zituzten preziotan jartzea izan zen.

II.mundu gerraren amaiera Ordurarte, goi mailako jakintzak esku gutxi batzuetan bazeuden, garai hauetan lan intelektualak inoiz izan ez zuen garrantzia hartu zuen industrian eta ondorioz gizarteko esparru desberdinetan. II. Mundu gerraren amaierarekin, aurrerapen teknologikoek, administrazio publikoaren hazkundeak eta lanbide komertzialen garapenak kualifikatutako langileen beharra areagotu zuen. Unibertsitatea sistema kapitalistaren behar berrietara egokitu beharra zegoen eta hori dela eta goi mailako hezkuntza masifikatu egin zen. Hazkunde ekonomikoak inbertsio publikoaren gorakada ekarri zuen eta ondorioz unibertsitateari zuzendutako aurrekontuak nabarmen hazi ziren. Ordurarte historikoki baztertutako klase sozialek goi mailako hezkuntzarako sarbidea izan zuten (1950-1980). Aldi berean, hezkuntza ertaina ere neurri handi batean espezializatuko zen: maila bakoitzean eskuratu beharreko ezagutzak eta jarrerak zehaztuko ziren, eta horiek ebaluatzeko metodoak orokortu. Ordura arte oinarrizko hezkuntzan eta ertainean eskuratutakoak sistema legitimatzeko balio izan bazuen, garai honetatik aurrera apustu askoz sakonagoa egingo zen horretan, hezkuntza prozesuan gora egiten zutenak jatorria langile klaseetan izan arren, goi klaseen praktika kulturalak, eta historikoki eurei atxikitutako ezagutzak eta mundu ikuskera barnera zitzaten. Lehia eta indibidualtasuna izango ziren garai honetatik aurrera ikasleengan sustatuko ziren jarrerak, eta hezkuntza prozesuan zehar bakoitzak egindako bidea izango zen bere

 


kokapen soziala legitimatuko zuena. Hori dela eta, sistemaren egitura mantentzeko selekziorako mekanismoek indarra galduko zuten, eta goi hezkuntzara heltzeko zeuden muga ekonomikoak ahulduko ziren. Horrela, “american dream” deiturikoan oinarritutako gizartea sortzea espero zen, non indibiduoak, edozein izanin bere jatorria, exitua eta goraino heltzea lortzeko aukera zuela sinesten zuen. Modu honetan urteetan zehar

XXI. mendeko hezkuntza 70. hamarkadako krisia sistema kapitalistaren berregituraketaren abiapuntu bezala kokatu genezake. Irabazi industrialen gainbeherak politika neoliberalen agerpena ekarri zuen: enpresa eta zerbitzu publikoen pribatizazioa, merkatuen desregularizazioa, estatuen krisi fiskalaren ondorioz gastu publikoaren gutxitzea... Orokorrean aurreko fasean sortutako ongizate estatuaren galera gertatu zen alderdi ezberdinetan. Sistema kapitalistaren fase berri honek bi zentzutan eragiten dio goi mailako hezkuntza esparruari. Alde batetik, zerbitzu publiko guztiak, baita hezkuntza ere, konkistatu beharreko merkatu bezala identifikatzen dira, unibertsitatearen pribatizazioa helburu bilakatuz. Bestetik, goi mailako hezkuntza merkatuaren ezaugarri berrietara egokitu beharra dago: Heziketa jarraia, langile interdisziplinarrak, esklusibotasuna… Aipatuta bi arrazoiak dira hain zuzen ere Bologna Prozesuaren oinarria. Bestetik, eta ertainei dagokienez, hezkuntza prozesua sistema neoliberalari eta bere beharrei erantzuteko birdiseinatzen da, eta sistema beraren erreprodukzioan* jartzen da indar handiena. Orain arte momentuko egoera ekonomikoari erantzuteko estatuaren kontrola izandakoek hezkuntzan aldaketa txikiak eragin ahal izan badituzte, orain hezkuntzak gizartean duen erreprodukzio paperean sakontzea dute helburu: batetik bere funtzio erreproduktiboa ahalik eta maila altuenean gerta dadin, eta bestetik hezkuntza merkatuaren beharretara ahalik eta azkarren moldatu dadin. Ondorioz, eta azken urteotakoa zein aurrerantzean datorkiguna kontuan hartuz, hau litzateke gure panorama: alde batetik goi mailako hezkuntzara heltzen direnen kopurua gutxitzea, bestetik unibertsitatea merkatuaren beharrei etengabe egokitzea (graduen degradazioa, interdisziplinitatea, eta post-gradu zein masterretarako sarbidea gehiago mugatzea), oinarrizko hezkuntza eta ertainean sistemaren erreprodukzioan sakontzea (“hiritartasunaren” atzean ezkutatutako kultura eta baloreen zabalpena, eduki interesatuak, taldekako lehian sakontzea…), eta bereziki batxilergora doan ikasle kopuruaren zati bat  


lanbide heziketeta gero eta espezializatuagora bideratzea, gazteon artean lan prekariorako hautua egin dezagun langabeziaren arazoaren aurrean. Hausnartzekoa da politika neoliberalek proposatzen duten ereduak II. Industria iraultza ostean hezkuntzak zuen banaketarekin duen antzekotasuna.

Errepaso historiko labur honek ondorio garbi batera garamatza. Elite politiko eta ekonomikoek hezkuntza, historikoki beraien mesedetara moldatzen jakin dute. Sistema kapitalistaren 200 urte inguruko existentzian hezkuntza merkatuaren beharrei egokitu zaio. Zentzu honetan beraz, besteak beste bologna prozesua ez da fenomeno berri bat, unibertsitatea

sistema

kapitalistaren

egungo

ezaugarri

sozial

eta

ekonomikoei,

neoliberalismoari alegia, egokitzeko saiakera berri bat baino ez da. Modu berean ez da harrigarria ikasleon eskubideak ez errespetatzea, hezkuntza eredu hau aldatzeko baldintzak sortzen baititu eskubide hauek praktikara eramateak, eta beraz, arrisku bat da sistema hau eta jendarte eredu hau inposatu nahi digun elite politiko eta ekonomikoarentzat.

Bukatzeko, egun indarrean den sistemaren inposaketari eta nazioarteko joera orokorrari historikoki inperioek herrien gainean emandako zapalkuntza gehitu behar zaio. Inposaketa horretarako hezkuntza derrigorrezko tresna izan da eta egun ere horrela izaten jarraitzen du, eskolak berak herrien nortasuna desagerrarazteko eta arrotzak inposatzeko eremurik egokiena

eskainiz.

menperatzaile

eta

Hau, arrotz

erreprodukzio baten

eduki,

kulturalaren ezagutza,

bidez

gauzatzen

balore...en

da,

kultura

irakaspenaren

eta

barneraraztearen bidez. Honetaz asko dakigu euskaldunok, mendeetan zehar eskoletan espainol eta frantses egiten saiatu direnean.* (*sakontzeko  egoeraren  azterketa  2012)  

Hezkuntza gaur egun Historiako azken mendeotan hezkuntzak izandako eraldaketa behin aipatuta, hobeto uler dezakegu gaur egun dugun hezkuntza, horrela antolatutakoa, nondik datorren eta noren beharrei erantzuten dien, historikoki gertatu den bezala. Aipatu bezala, azken urteotan pribatizaziorako joera da nabarmenena hezkuntza formalean, baina hezkuntza ertainean erreprodukzioan sakontzen ari da, hezkuntzak alde batetik merkatuen eta ekonomia kapitalistaren beharrizanei ahalik eta azkarren erantzun

 


diezaien, eta bestetik beharrizan horiek legitimatu eta kapitalismo globalizatuaren kultura dominatzailearen baitan hezitako ikasle ereduak sor daitezen. Hori dela eta, ezinbestekoa zaigu sistema kapitalista hezkuntzak nola erreproduzitzen duen lehenik aztertzea, ondoren erreprodukzio hori Gasteizeko ikastetxeetan nola gertatzen den azaldu ahal izateko. Erreprodukzioa Produkzio prozesu oro erreprodukzio prozesu bat da. Sistema kapitalistak ez ditu bakarrik merkantziak eta plusbalia produzitzen, harreman kapitalistak ere produzitu eta erreproduzitzen ditu, langileak eta kapitalistak produzitzen ditu. Hezkuntzak garapen indibiduala, gizarte mugikortasuna eta jabetzarik gabekoek zein babesgabe daudenek botere politikoa lortzeko aukera ematen duela esaten digute behin eta berriz, baina gure eguneroko bizitzan ikusten duguna oso ezberdina da. Erreprodukzioaren teoria garatu zutenen arabera hezkuntzak ideologia dominatzailea erreproduzitzeko balio du, lanaren banaketarako beharrezkoak diren ezagutza formak eta trebetasunen banaketa erreproduzitzen ditu. Beraz, ikuspegi horretatik begiratuta, eskolak estatua eta ekonomiarekin duten erlazioaren arabera ikusi behar dira. Bertan, alde batetik erreprodukzio soziala (klase banaketa erreproduzitzea) eta kulturala gertatzen dira, eta bestetik sistema kapitalistaren praktika sozial dominanteak legitimatzen eta babesten dira. Hezkuntza porrotaren arazoaren aurrean errua ikasleak duela esan beharrean errua gizarte dominanteak eta honen praktikek daukatela diote, jendartean presente dauden klasesexu-arraza ezberdintasunak eskolan ere presente daudelako, eta hauen mantenuan eskolek paper zentrala jokatzen dutelako. Liberalek gaur egungo hezkuntza berdintasuna lortzeko agentea dela dioten arren, errealitatean gizarte honetan jokatzen duen papera beste bat da. Klase sistema batean bizi garela izan behar dugu erreferentzia bezala lehenik, eta hezkuntzak gizarte honetan integratzen gaituela entzutean klase sistema batean integratzen gaituela, horregatik argi izan behar dugu berdintasunezko etorkizun baterako baino, ezberdintasunezko gizarterako prestatzen gaituela. Hori dela eta, hezkuntza prozesuaren bidez ikasleek barneratzen dituzten rolak eta gizartean izango dituzten kokapenak inpartzialki betetzen ez direla argi izan behar dugu, sistemaren beharrei erantzuteko modu konkretu

 


batean betetzen direla, rol konkretu batzuk barnerarazten zaizkiola ikasleari, eta ikasleak gizartean orden kapitalistaren arabera kokatzen direla. Horrela, eskolek inozentzia politikorik ez dutela argi izan behar dugu, ez direla gune “neutroak”, eta logika kapitalistaren alde kultural eta sozialarekin lotu behar ditugula. Hezkuntzak sistema hiru zentzutan erreproduzitzen du: 1. Klase eta talde sozial ezberdinei klase-sexu-arrazen arabera estratifikatutako lan munduan “kokatzeko” jakin beharreko ezagutza eta trebetasun berezituak ematen dizkie. 2. Zentzu kulturalean: kultura dominatzailea eta bere interesak osatzen dituzten balore, hizkuntza, ohitura, jarrerak... zabaldu eta legitimatzeko balio du. 3. Eskolak estatuaren botere politikoaren inperatibo ekonomiko eta sozialak produzitu eta legitimatzen dituen estatu aparatuaren parte dira.   Beraz, hezkuntzak gizarte honetan duen papera ulertzeko, honako alderdi hauek ezagutu behar ditugu: hezkuntzaren eta lan munduaren arteko harremana, klase ezberdinek hezkuntza prozesuan egiten dituzten errekorrido ezberdinak eta talde sozial bakoitzak dituen aukeratzeko aukerak, eskolako kultura eta klase ezberdinen kulturen arteko erlazioa, eta estatuaren funtzio ekonomiko, ideologiko eta errepresiboek eskolan nola eragiten duten. Beraz, hezkuntzak egiten duen erreprodukzioa aztertuko dugu, baina aldi berean erreprodukzio horretan ikasleak jokatzen duen papera ikusiko dugu, eta erresistentziarik dagoen aztertu. Hainbat alderdi ikusiko ditugu: •

Erreprodukzio sozial eta kultural mekaniskoak inoiz ez dira osoak, inoiz ez dute bere helburua %100ean lortzen, eta oposizioa aurkitu ohi dute. Ikasleak batzutan eskolen alderdi zapaltzaileenen aurka altxatzen diren arren, modu jarraiean parte hartu ohi dute oposizio jarrera aktibo bat izaten, kasu askotan klase subordinaziora eta bazterketa politikora eraman ohi ditunena (adibidez, irakasleen aginduei uko egiten dietenak hezkuntza prozesutik kanpo geratu ohi dira derrigorrezko hezkuntza amaitzerako, eta behe klaseen artean kokatu ohi da, lortuko duen lanagatik, eta bertatik izango duen eragiteko botere politikoa oso urria izango da).

Ikasleak ez dira kapitalaren produktuak, ez dira irakasleen eta beste autoritateen esanetara beti egoten, lan anikilatzaile baterako prestatzen dituzten bitartean.

 


Kontraesan ideologiko eta estrukturalez (botere harremanak adibidez ikasle, irakasle eta zuzendarien artean) betetako “konfliktuâ€? guneak dira eskolak, eta ikasleok era kolektiboan jasaten ditugu gune horren eraginak. •

Erreprodukzioa

eragiten

duen

curriculum

izkutua,

kultura

dominatzailea

erreproduzitzen duena, azpikultura eta kontrakulturekin lehian egoten da eskoletan, eta noski, enfrentamendu hau botere harreman oso asimetrikoak dituen eremuan gertatzen denez, klase dominatzaileak izaten dira irabazle ia beti. Hala ere, oso argi izan behar dugu erresistentzia hor dagoela, eta hor egongo dela klase-sexu-arraza bidez zapalduak izaten jarraitzen dugun bitartean.

Erreprodukzio ekonomikoa Erreprodukzio ekonomikoa ulertzeko, bi galdera izan behar dira buruan: ze funtzio du hezkuntzak gizarte barruan? eta nolatan dute eskolek hain eragin nabarmena ikasleen ideologia, izaera eta beharrizanetan? Erreprodukzio ekonomikoa definitzen hasteko aipatu behar da botereak menperatzailemenperatu arteko harremanak sortzeko eta hauek legitimatzeko balio duela. Modu horretan, boterea talde menperatzaileen eskuetan dagoen jabetza da, eta kapitalaren metatze eta hedatze

interesak

asetzeko

beharrezkoak

diren

klase-sexu-arrazen

araberako

desberdintasunak erreproduzitzeko erabiltzen da. Hori dela eta, eskolak ulertu ahal izateko lan munduak eurengan dituen eragin estrukturalak aztertu behar dira. Besteak beste lan munduaren eta klase ezberdinen arteko harremanak ezaugarritzen dituzten hierarkikoki antolatutako baloreak, arauak eta gaitasunak oso presente egoten dira gela barruko harremanetan. Gelako harreman horien bidez hezkuntzak ekonomia kapitalistaren inperatibo sozial eta ekonomikoak onartzeko beharrezkoak diren jarrera eta gaitasunak barnerarazten dizkio ikasleriari. Adibidez ikasleak gizartearentzat nanoteknologia eskultura baino askoz garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa dela izango du buruan, gaur egungo komertzioak garrantzi handia ematen dielako teknologia berriei, benetan hain beharrezkoak ez diren arren. Modu horretan, kapitalismoak neurri handi batean hezkuntza eta honetatik sortutako esperientziak bideratzen ditu, klase-sexu-arraza ezberdinetako ikasleei gaitasun, jarrera eta balore ezberdinak barneraraziz. Adibidez neskei eta mutilei bizitzarako espektatiba ezberdinak barneraraziko dizkie, haien ikasketak, lana, etxean duten jarrera, lagunekin  


dutena... guztiz baldintzatuko dituztenak. Izan ere, eskolek lan banaketa islatzeaz gain, gizartearen baitan dagoen mailaketa osoa islatzen dute ere. Kapitalismoaren arlo ekonomikoaren eta hezkuntzaren arteko lotura curriculum ezkutuen bidez egiten da. Curriculum ezkutuak logika eta arrazionaltasun kapitalistaren ezaugarriak diren lanaren inguruko ikuspuntua, autoritatea, arau sozialak eta baloreak ikasleei barnerarazteko funtzioa duten mezu espezifikoak dira, geletan ematen diren harreman sozialen bidez barnerarazten direnak (harreman hauek ikasle-irakasle harremanak, nota ezberdinak ateratzen dituzten ikasleen arteakoak, gustu berdinak dituztenen artekoak...). Mezu hauek daukaten botere maila altua dute, bereziki geletan ematen diren harremanen inguruan dagoen isiltasunaren ondorioz euren ezaugarriak unibertsaltzat hartzen direlako (“horrelakoa da leku guztietan” edo “ezin da beste era batera izan” ikuspegiak, esaterako ikasle-irakasle arteko botere harreman ezberdintasunak). Bestetik curriculum ezkutuek ikasleen subjektibotasunaren eraikuntzan berebiziko eragina dute: ikasleek bizi dituzten esperientziak (kontziente edo inkontzienteak) ulertzeko era bat ala bestea izatea eragiten dute, horrela ikasle bakoitzaren izaeran eta mundu ikuskeran eragin nabarmena izanez. Adibidez, curriculum ezkutuaren bidez ikasleak ezagutza motak (intelektualak / manualak), gizartea antolatzeko moduak (hierarkiak / demokrazia),

pertsonen

artean

elkar-eragiteko

moduak

(lehia

/

kolektibismoa)...

hierarkizatuta ikusiko ditu, eta estatus ezberdinak emango dizkio (adibidez estatus altuagoa emango dio lehiari, ezagutza intelektualari edo gizarte hierarkizatuari eta uste izango du beharrezkoa dela). Hezkuntzak, beraz, kapitalismoaren alderdi ekonomikoa erreproduzitzen du, baina hori bi zentzutan egiten du: •

Lan indarraren gaitasunak eta arauak erreproduzitzen ditu.

Produkzio harremanak erreproduzitzen ditu.

Lan indarraren gaitasunak erreproduzitzeko ikasgaien edukiak eta curriculum ofizialetan agertzen diren ezagutza eta gaitasunek balio duten bitartean (ikerketara bideratutako ezagutza biologikoak adibidez, baina kimikako esperimentu baten ondoren emaitzak nola interpretatu ikastea ere), lan indarraren arauak eta produkzio harremanak erreproduzitzeko, jarrerak, baloreak, eta bereziki ideologia dira barneratu behar direnak.

 


Bigarren hauei dagokienean, lehenik eta behin aipatu behar dena da kasu gehienetan erreprodukzio hau ikasle eta irakasleen “bizkarretara� gertatzen dela, hau da, eurak kontziente izan gabe (edukiek lan munduan balioko digutela argiago dugun bitartean). Kasu gehienetan ideologiak berebiziko papera jokatzen du barneratze horretan. Ideologiak gure egunerokotasunean egiten ditugun ohitura, errutina eta praktiketan dauka bere alde materiala. Zentzu horretan, ideologiaren alde materiala adibidez eskoletako eraikuntzen arkitekturan ageri da nahiko era argi batean: gela separatuek, bulegoek eta patioek lanaren banaketa soziala berretsi baino ez dute egiten (irakasle, ikasle, idazkari edo zuzendaritzako kide izatearen arabera, bakoitzari tokatzen zaion espazioa era ezberdin batean antolatzen da). Horren adibide dira ere edozein klaseren mahaien antolaketa, zeinek dakien eta zeintzuk ikasten ari diren, zeinek agintzen duen eta zeintzuk moldatzen diren argi uzten duena. Eskolak ezinbestekoak dira gizarte dominantea mantentzen duten ideologien transmisioan. Hala ere, goi klaseen ideologia ez da besterik gabe barneratzen, eta batez ere derrigorrezko hezkuntzako kurtsoetan erresistentzia jaso ohi du behe klasekoen semealaben partetik. Hori dela eta, beharrezkoa da aipatzea erreprodukzio ekonomikoa ez dela inoiz erabatekoa, eta eskolak antagonikoak diren klaseen arteko harremanetan jatorria duten ideologien konfliktu gune bat direla. Oso garrantzitsua da argi izatea ikasle kritikarako zein erresistentziarako beharrezkoa den oinarri bat eskoletan ikasten ditugun ezagutzen eta bertan egin ahal ditugun praktikei (bizipenei) esker lortzen dugula, baina ekintza horretarako oinarri historiko eta materiala eskola instituzioetatik kanpo, esfera publikoetan bizi dugun oposizio eta gatazka sozial ingurunetik lortzen dugula. Adibidez, eskolan irakasle konkreturen baten iniziatibaz Euskal Herriko historia ikasi dezakegu, baina gure herriaren eta Estatuen arteko gatazka ez da eskola barnekoa. Hala ere gatazka hori ulertzeko eta mundu ikuskera kritiko bat garatzeko beharrezkoak diren hainbat gaitasun eta ezagutza eskolan eskuratzen ditugu (adibidez irakurtzen jakitea, gertaerak interpretatzen jakitea...). Hori dela eta, ikasleon kontzientzia eskolan eta lan eremuan soilik formatzen ez dela argi izan behar dugu, eta horietaz gain bereziki familia ingurunean, auzoan, herrian eta gazteok bizi ditugun kulturen bidez (bai masen kulturaren bidez zein klase kulturen bidez) formatuak garela etengabe. Ikuspuntu honekin jarraituz ikus dezakegu, beraz, klaseak ez direla bakarrik lan eremuaren araberako gailentze eta menperatze estrukturalen ondorioz sortzen, kulturaren arabera ere sortzen direla.

 


Hori dela eta, behe klaseko jatorria dutenen partetik askotan liburuen bidezko ikasketari, eta horrekin erlazionatutako beste edozein ikasketari uko egiten diete, eskolan jarrera subertsibo bat izan eta eskuzko lana atsegin izatearen alde, baina hori eginez kultura kritikorako gaitasuna garatzeko aukera galtzen dute, bere askapen pertsonalerako ezinbestekoa izan ahal zena. Oro ar erreprodukzio ekonomikoaren inguruko azterketa egiteak ekarpen hauek egiten dizkigu: •

Eskola eta lan munduaren arteko erlazioa zehaztea (eta hezkuntzak lan banaketa sortzeko jokatzen duen papera)

Liberalen isiltasun estrukturatuaren aurrean hezkuntzak klase eta botere inperatiboen erreprodukzioan jokatzen duen paper garrantzitsua agerian uzten du (curriculum ezkutua)

“Biktimak errua duela” dioten ezberdintasunen inguruko ikerketen aurrean porrota instituzioek bilatzen duten eta gizarte kapitalistaren mailaketa sozialerako beharrezkoa den zerbait dela agerian uzten du.

Azkenik erreprodukzio ekonomikoa erabatekoa ez dela agerian uzten du, eta honen aurrean batetik behe klaseko jatorria dutenen partetik erresistenzia jasotzen du, eta bestetik ikasle kontzientziatu edota antolatuena, kasu bakoitzean ondorio ezberdinak izanda.

Erreprodukzio kulturala Erreprodukzio kulturala ulertu ahal izateko, hau aztertuko dugula argi izan behar dugu: kulturak jokatzen duen papera klase gizarteen, sexu ezberdintasunen eta herri/nazio gatazken erreprodukzioan. Horretarako, gizakiak eta estruktura menperatzaileek euren artean duten harremana aztertu behar dugu. Hori eginda kontura gaitezke ez dagoela menperakuntza aparatu zentral bat, eta menperatuek eurek ere euren zapalkuntzan parte hartzen dutela. Horrela, zapalkuntza kulturala zuzenki erlazionatua dago eskolan zabaltzen diren ezagutzekin, eta azken hau ikasle bakoitzak biziko dituen esperientzia pertsonalekin. Eskolek ez dute soilik gizarte dominatzailea islatzen. Eskolak instituzio erlatiboki autonomoak dira, instituzio ekonomiko eta politiko boteretsuenen zeharkako eragina jasotzen  


dutenak. Gaur egungo eskolek (industrializazio garaikoak ez bezala) ez dute zuzeneko eragina jasaten elite ekonomikoen boterearengandik eta ez dute explizituki dozilitatea eta zapalkuntza inposatzen: gizartean existitzen diren botere harremanak, garai batean indarrez ezarriak izan zirenak (hori ahaztarazi nahi den arren), erreproduzitzen dituzte. Horrela, kultura dominatzailea produzitu eta ikasleen artean zabaltzen dute, egiten duten hori “kultura izatea” edo “hezia izatea” dela barnerarazten diguten bitartean. Bordieu-k zioen klasetan banatutako gizartea “indarkeria sinbolikoa” deitzen zuenaren bidez erreproduzitzen dela. Indarkeria sinbolikoa klase dominatzaileek botere sinbolikoen bidez jendarteari haien interesak asetzeko beharrezkoa den mundu ikuskera konkretua barneraraztea da. Adibidez erdi aroan hezkuntza elizak kontrolatzen zuen eta erlijio kristauaren bidez mundua ikusteko modua barnerarazten zen, gaur egun mundu ikuskera hori gizarte kapitalistan zabaldua dagoena da (zientifikoa, lehiakorra, indibidualista, garapen itsuan

sinesten

duena...).

inpartzialitatearen

eta

Askotan

objetibitatearen

eskoletan izenean

kultura gertatzen

baliotsu

baten

denean

transmisioa

mundu

ikuskera

dominantea zabaltzen ari da (adibidez, historia klase “inpartzialak” garaileen historiaren kontakizuna dira, errege, enperadore eta estatu boteretsuenak: esate baterako “Colonek Amerika aurkitu zuen, eta kultura zabaldu zien”). Hori dela eta eskolak ez dira neutralak, baina ez diote sistemaren behar ekonomikoei bakarrik erantzuten. Are gehiago, independentziaren eta neutraltasunaren izenean betetzen dituzte kanpo exigentziak, betetzen dituen funtzio sozialak ezkutatuz, eraginkortasun handiagoz bete ahal dituztelako. Eskoletan

transmititzen

den

kultura

gizartea

osatzen

duten

kulturekin

dago

erlazionatua: kultura dominatzailea eta bere oinarrien gainean eraikitako azpikulturak baieztatzen dituen bitartean (ugaritasun irudia emanez), bere eskuetatik kanpo geratzen direnak eta kontrakulturak ezeztatzen ditu. Adibidez E.H.-ren historia eta bere mapa osoaren existentzia ukatzen ditu (Nafarroan lege bidez ta guzti). Klase bakoitzeko familiak transmititzen dituzten elementu kulturalek, hizkerak... kapital kulturala osatzen dute. Eskolek kultura dominatzailearen kapital kulturala transmititzen dute batez ere, hori dela eta, kapital kultural dominatzailearekin lotura mehea duten familietako seme-alabak ezabantaila argian aurkitzen dira hezkuntza prozesu formalean (esfortzu handiarekin berenganatu behar dute, goi klasekoen semeei txikitatik emana izan den bitartean). Hau ikasleen arteko selekzioa egiteko metodo bat da aldi berean, jatorria behe mailan duten ikasleek goi mailako ikasketak burutzeko muga jartzen duena.

 


Horrela boterearen eta kulturaren arteko harremana argi geratzen da, eta horrela uler daiteke historian zehar garai bakoitzean eta gaur egun zer dagoen lehentasuna eta garrantzi handiena ezagutza mota konkretu batzuek dutela erabakitzearen atzean. Ezagutza hauek, klase dominatzailearen interesak eta baloreak zabaltzaz gain, langile klasearentzat, talde minoritarioentzat, feministentzat... (boterea ez dutenentzat) garrantzizkoak diren ezagutzak ezeztatu eta marginatu ohi ditu. Hori dela eta kultura dominatzailea ez diren kulturak ez dira ezberdin eta pareko bezala ulertzen, ezberdin eta gutxiago bezala baizik. Bitartean kultura dominatzailearen hizkera, gorputzaren postura, erlazio sozialak (ahots baxua, tono ezinteresatua, kontaktu fisiko eskasa...) eta oro ar kapital kultural dominatzailea oso barneratua duten ikasleak (ondoren askotan erdi eta goi klaseak osatuko dituztenak) pribilegiatu bezala tratatuak dira hezkuntza sisteman. Aurretik aipatu dugun bezala, kultura dominatzailearen jarreren, baloreen eta ohituren transmisioa ez da explizituki gertatzen, gehienetan inplizituki gertatzen da: horretara bideratutako pedagogia baten bidez, ulermen kontzientetik haratago doan ikasketaren bidez, hezkuntza kapaza da ikasleei etika bat, mundu ikuskera bat, filosofia politiko bat... barnerarazteko “ez hartu goilara ezker eskuarekin” edo “egon zuzen” bezalako agindu insignifikanteen bidez. Gazteleraz “cortesía” deitzen den horrek adibidez, argi eta garbi erakusten ditu sailkapen sozialak, sexu, belaunaldi, klase... arteko hierarkiak eta abar, printzipioz “cortesía”ri lotutako jarrerak, hizkuntzak... explizituki ezer esan nahi ez duten arren. Baina gizartean dauden talde menperatuek (boterea ez dutenek) ere euren produkzio kulturala aurrera eramaten dute, eta erreprodukzio kulturalarekin harreman konplexu batean bizi dira: erresistentzia, asimilazio eta erosotze harremanak. Hori dela eta kultura klase-sexuarraza-herri ezberdintasunak mantentzeko, eta aldi berean oposizio, erresistentzia eta aldaketaren aldeko borroka sortzailean dago murgilduta. Kultura bakoitzak jendartearen partetik duen legitimitate, hedapen eta boterearen arabera, tendentzia bata edo bestea gailentzen da. Bestetik aurretik aipatu izan dugu ikasleriari kultura dominatzailearen barneratzea inposatzen zaiola, eta honek bere zapalkuntzan parte hartzen duela. Bai, hori horrela da, baina aldi berean ikasle, irakasle, guraso...ek ikasleei barnerarazi nahi zaizkien balore, ohitura, jarrera, ezagutza... horiek haien interesen kontrakoak direla sentitzen dute askotan, eta batzutan euren kontra azaltzen dira publikoki, beste batzutan ordea, hauetara ohitzen dira, eskolako autoritaten presioak bultzatuta. Kultura dominatzaileak duen hegemonia ez  


datza bere onarpenaren inposizioan, bere aurkako jarreren, oposizioen eta alternatiben prebentzioan baizik (horretarako diseinatutako mekanismoen bidez, adibidez, ebaluatzeko irizpideak –azterketa bidezkoa izatea- zehazten dituzten arautegiak). Beste adibide bat aipatzeagatik hezkuntza prozesuan zehar, baina bereziki batxilergo 2. mailan eta unibertsitatean inposatzen den ikaslearen full time eredua da, zeinetan ikaslearen eguneroko denbora edukiz eta lanez betetzen den, lan intelektual gainkarga izatea (estresa...) eta beraz beste kontu batzutan pentsatzeko aukera (eta gogo) handirik ez izatea bilatzen duena. Modu berean eskolak ez dira soilik ideologia dominatzailea erreproduzitzen duten institiuzio estatikoak: bere eraikuntzan aritzen diren agente aktiboak dira. Adibidez, kultura dominatzailearen oinarrien gainean eraikitzen diren eskola jaiak, larunbateko kirolak, eskola arteko jaiak, lanbideen sare konplexua, teknologia berrien erabilera gero eta gauza gehiagorako... garatzen dira eskolen bidez. Aipatu behar da bai kultur dominazioak zein erresistentzia eta eraldaketak izaera aktiboa dutela, hau da, dominazioa ez dagoela berez ezarria eta mantendua inolako esfortzurik gabe, eta egunerokotasunean bere gailentzea mantentzeko tresnak eta bitartekoak erabili behar dituela. Modu berean, erresistentzia eta iraultza kulturala ez dira dominazio estatikoaren ondorioz sortutako erreakzioak: gizarte mailakatu honek sortzen dituen

ezberdintasunen

ondorioz

kontrajartzen

diren

kulturen

arteko

konfliktuan,

eraldaketaren aldeko presio etengabean aritzen diren pertsonen jarrera, balore, ohitura, eta ezagutzak dira. Adibidez, Nueva York-eko ikastetxe batean klase ertainaren kultura barneratua duten ikasleak modu pribilegiatu batean tratatzen badituzte, bere garaian hori lortzeko euren gurasoek (gehienak klase baxuetakoak) eta komunitateak borrokatu zuelako da. Bertako klase ertainen kulturaren gailentzea, beraz, kasu honetan borroka politikoaren bidez lortutako zerbait da. Amaitzeko, esan behar da botereak gorputzaren ekintzetan, familian, sexualitatean, hezkuntzan bertan... duela eragina, eta beraz, botere harremanak burutik haratago ere gauzatzen direla. Hori dela eta, dominazioa objetiboa den zerbait da, eta hori hezkuntzari buruz hitz egitean ezinbestekoa da presente izatea. Adibidez, klase pribilegiatuek denborarekin duten erlazioaren ondorioz beraien geroarekin izango duten harremanaren plangintza egiteko aukera dute. Klase baxukoak, ordea, askotan mugatzen dituzten baldintza ekonomikoen ondorioz beraien planak epe motzerakoak egin behar izaten dituzte. Horrek adibidez berebiziko eragina dauka ikaslearengan: eskolara joan ahal den ala ez, klase

 


guztietara joan ahal den, etxean zenbat lan egin dezakeen, ikasi bitartean lan bat izan behar duen... Beraz, ideologiaz gain, oinarri material baten beharra oso argia da.

Erreprodukzio hegemoniko-estatala Dominazioaren inguruan egiten den edozein azterketetarako ezinbestekoa da horretan Estatuak duen papera ulertzea. Hezkuntza eraldaketa ezin da ulertu bakarrik lan prozesuetan dagoen kapitalaren dominioa edo dominazio kapitalistaren kultura bidezko erreprodukzioa kontuan hartzen badira. Bi hauetaz gain herrialde kapitalista aurreratuetan ezberdintasun estrukturalak sortzen dituzten hirugarren faktorea hartu behar da kontuan: Estatuen hezkuntza politika interbentzionistak, hezkuntzaren erreprodukzio funtzioak egituratu eta forma emateko balio dutenak. Beraz, erreprodukzio hegemoniko-estatala ulertzeko lehenik ulertu behar dugu Estatuak klase-sexu-herri/nazio konfliktu guneak direla, eta sistema kapitalistak bertan duen hegemonia dela estatuak kapitalisten interesei erantzuteko antolatua egotearen eta bere kultura dominatzailea erreproduzitzearen zergatia. Hori dela eta, lehenik estatua eta kapitalismoaren arteko erlazioa azalduko dugu orokorki, eta ondoren estatua eta hezkuntzaren artekoa.

Estatua eta kapitalismoa Estatuari buruzko azterketa egiteko klase, sexu eta herri/nazio arteko harreman asimetrikoak eta klase altuen hegemoniaren praktika (ekonomikoki, kulturalki eta politikoki) oinarritzat izan behar dugu. Hegemonia modu dialektikoan ulertu behar da gizarte kapitalistako Estatua ulertzeko, uneoro aldatzen ari den indarra eta kontsentsuaren arteko nahasketa bezala. Hegemonia (Gramsci-ren arabera) bi zentzutan ulertu behar da: Lehenengoak dominazio prosezu bati egiten dio erreferentzia, zeinen bidez klase agintariak beste klase aliatuen gaineko kontrola egiten duen (lidergo intelektual eta moralaren bidez). Hau da, klase agintarien arteko aliantza sortzen da duten boterearen eta klase batek besteen interesak bere propioen barnean artikulatzeko duen gaitasunaren ondorioz. Horrela, talde aliatuen arteko mundu ikuskera komunak artikulatzeko balio duen eraldaketa pedagogiko eta politikoa da hegemonia. Bigarrenak klase menperatzaileen eta

 


menperatuen arteko harremanak erreproduzitzeko indarraren eta ideologiaren erabilerari egiten dio erreferentzia. Hegemonia, beraz, etengabe eta aldi berean kontzientziaren eraketa jarraia eta kontzientziaren gaineko kontrola izateko borroka barnebiltzen dituen prosezu sortzailea da. Hori dela eta, ezagutzen produkzioa esfera politikoarekin oso lotuta dago, eta oinarrizko baldintza da Estatuaren boterearen eraikuntzan. Estatuak ez ditu klase menperatzaileen ideiak klase menperatuen buruetan sartzen. Estatua ekintza teoriko eta praktikoen multzo zabal bat da, aldi berean bere gailentzea justifikatu eta mantentzen duena eta gobernatzen dituen horien adostasun aktiboari irabazteko gai dena. Liberalen arabera estatua estruktura neutral bat da, administratiboa, jendartearen nahi eta behar orokorren arabera funtzionatzen duena. Haien arabera estatuak giza garapenarekin batera eboluzionatzen du, klase eta sektoreen interesen gainetik (hori da gaur egungo telebistako diskurtsoa, interes sektorialak alde batera uzteko, estatuak interes orokorrei erantzuten diela, bitartean kontrakoa egiten duten arren, haien interesei “denen interes� deitzen dietelako). Klaseen banaketaren inguruan antolatutako harremanen inguruan eraikia, Estatuak klase dominatzaileen interes ideologiko eta ekonomikoak adierazten ditu, instituzio errepresibo zein legitimatzaileen bidez. Estatuak harreman mota ezberdinak antolatzen ditu produkzio kapitalista eta horrek dakarrena zerbait naturala balitz bezala ikusteko. Estatua konfliktu eta kontraesanez osatutako agentez osatutako erakundea da (eskolak barne), eta hori dela eta klase-sexu-arraza-herri/nazio ezberdintasunak bere baitan bizi dituen modu berean klase dominatzaileen arteko ezberdintasunak ere bizi ditu. Azken hau aipatzeko modukoa da, izan ere, Estatuaren barnean hegemonia duten klase dominatzaileen artean kontrol soziala edo kapital metaketaren inguruko ikuspuntu ezberdin eta elkar lehiakorrak egoteak gizartea antolatzeko era kapitalista legitimatzen du. Hau da, klase dominatzaileak elkarren artean borrokatzen ibiltzen dira gastu militar kopuruagatik, zerbitzu sozialetako gastuen murrizketengatik... baina produkzio kapitalistaren oinarrizko harremanak inoiz ez dituzte kuestionatu ere egiten. Antzerki itxura duen hau politiko ezberdinen arteko hauteskunde kanpainetako diskursoetan argi eta garbi ikusi dezakegu. Horrela demokrazia eta pluraltasunaren ideiak zabaltzen dituzte, eta etengabe diktadurekin konparatzen dituzte, Estatu modernoak askatasunaren eta berdintasunaren

 


adierazle goren balira bezala, errealitatean klase dominatzailearen barneko taldeen arteko gatazka txikien azpian dagoen oinarrien gaineko kontsentsuak oinarrizko mundu ikuskera bakarra inposatzen eta zabaltzen duen bitartean. Estatuak klase dominatzaile nagusi batekiko duen autonomia erlatiboa, beraz, horretan oinarrituko litzateke: ez elkarren kontrako diskurtso horietan, sistema kapitalistaren oinarrien inguruan dagoen isiltasun estrukturatuan baizik (hezkuntzan gertatzen den bezala, bere funtzioen inguruan hausnartzean). Ezberdintasunen mailaketa soziala mantentzen duen gizarte kapitalistaren oinarrien gainean, ikuspuntu ezberdinak egotearen ondorioz (etekinak ekartzen dizkieten eta haien kulturaren gailentzea bermatzen duten oinarriak mantendu arren), estatuak ez ditu explizituki klase baten interesak defendatzen, sistema kapitalistaren barnean koka daitezken kideenak baizik. Modu horretan indirektuki klase menperatzaileen interesak asetzen ditu (≠ defendatu), menperatuen legitimitatea jasotzen du, eta sistemaren biziraupenerako tresna oso garrantzitsua bilakatzen da. Hori dela eta esan dezakegu Estatuak funtzio bikoitza duela sistema kapitalistarekiko: kapitalaren beharrak asetzeko balio du (adibidez lan indarraren erreprodukziorako beharrezkoak diren langile, ezagutza, gaitasun eta balore fluxua ematen ditu), eta aldi berean klase dominatuen onespena irabazteko betebeharra du. Azken hau kapital metatze prozesurako beharrezkoak diren baloreak eta harreman sozialak legitimatuz egiten du: bai harreman horien ondorioz etekinak nork ateratzen dituenaren inguruan isiltasun estrukturatua mantenduz, zein edozein kritika edo alternatiba serioren aurrean hauek marginatu edo deskalifikatuz (kriminalizazioa barne). Are gehiago, Estatua klase-sexu-herri menperatuen onespena lortzen saiatzen da honako hiru emaitzei erreferentzia eginez: ekonomikoa (mugikortasun soziala, “American Dream”), ideologikoa (eskubide demokratikoak) eta psikologikoa (zoriontasuna). Funtzio horien arabera Estatuak historikoki egin dituen bi praktika aipatu behar ditugu: • Historiaren “berridazpen” jarraia, estatu barneko harreman aldakorrak izan direnak naturaltzeko, “edozein” zibilizaziok behar duen “estruktura instituzional optimoa” dagoela eta beti egon dela aldarrikatuz eta sinestaraziz. • Estatu forma alternatibo oro marginatu (apurtu, ukatu, erridikulizatu, diluitu, “lagundu”...), bereziki gizarte egitura ezberdin bat ezartzeko kapazak direnak, edo

 

are

gehiago,

maila

internazionalean

klase-sexu-arraza-herri/nazio


zapalkuntza jasaten dutenen arteko elkartasunezko harremanak sortzeko kapazak direnak. Harreman kapitalisten inguruan Estatuak ematen dituen hitzen eta errealitatearen arteko kontraesanak ordea oso argiak dira, eta horietako asko eta asko hezkuntzarekin zuzenki erlazionatuta daude, hezkuntzak ere horretan parte hartzen baitu. Adibidez askotan eskolek mugikortasun sozialaren ideia bultzatzen dute (gizarte mailaketan gorantz edo beherantz mugitzea), langabezi tasa oso altuekin eta espezializazio maila altukoa izanda lan prekarioetan lanean ibili behar diren langile gazte kopuru gehiegizkoarekin talka zuzena egiten duena. Are gehiago, lanaren etikaren ideologia kontraesanean sartzen da gero eta hedatuago dagoen lan errutinario eta enajenatzailearekin. Gainera maila altueneko “beharren”

asetzearekiko

erakarpen

kapitalista,

aisialdiaren,

edertasunaren

eta

zoriontasunaren eskuratu ezinezko irudiekin dago lotuta, eta horiek ez lortzeak askotan frustrazioa eragiten du. Beraz, aipatutako guztia barnebilduz, Estatuari buruz hauek izan behar ditugu kontuan: • Estatua ez da klase dominatzailearen atal baten tresna, eta ez da sistema ekonomikoaren beharren isla garbia. • Estatua klase-sexu-arraza-herri/nazio ezberdinen arteko konfliktu gunea da. • Estatua ez da klase borrokaren expresio bat bakarrik: gizarte kapitalista aktiboki defendatzen du tresna errepresibo zein ideologikoen bidez. • Aparatu ideologiko eta errepresibo bezala, Estatuak gizarte dominatzailearen ideologiaren, kulturaren eta praktiken aurrean eskolek (eta gizarteko beste sektoreek) ematen dituzten erantzunak mugatu eta bideratzen ditu.

Estatua eta hezkuntza: Estatuaren eta hezkuntzaren arteko erlazioa aztertzeko beharrezkoa da bi gauza planteatzea: nola kontrolatzen du Estatuak hezkuntza bere funtzio ekonomiko, ideologiko eta errepresiboak aurrera eramateko? eta nola funtzionatzen du eskolak Estatuaren eta klase dominatzailearen interesak asetzea bultzatzeko, eta aldi berean kapitalaren logikari kontra egin eta erresistitzeko? Estatuaren aparatuaren parte bezala eskolek eta unibertsitateek paper garrantzitsua jokatzen dute klase dominatzaileen interes ekonomikoen asetzean. Hainat teorikok diote  


eskolak kapitalaren metatzerako baldintzak ezartzen aktiboki parte hartzen duela, eta prozesu horretan Estatuak egiten dituen hainbat interbentzio aipatzen dituzte: besteak beste Estatuaren bidez ezartzen diren zertifikatuak (adibidez selektibitatean baloratzen direnak) bereziki zientzia naturaletatik ateratzen den arrazionalitate teknokratiko baterantz oso inklinatuak daudela diote. Honen eraginak adibidez ezagutza maila altuen (zientzia “zailak” deitzen ditugunak: fisika, kimika, mate...) eta baxuagoen (humanistikoak) artean egiten dugun sailkapenean ikus daitezke. Estatuak ere eskolak presionatzen ditu ebaluaziorako tresna bezala eraginkortasuna, aurreikuspena eta formula matematikoen logika erabil ditzaten. Teoriko hauen arabera, estatuak hezkuntzan egiten duen interbentzioaren zentzua ulertu behar da: Estatua ikerketaren eta oinarrizko ezagutzak transmititzearen kosteaz arduratzen da. Ondoren horren fruituak “sektore pribatuari” igortzen dizkio, behin hauek lukratibo bihurtu direnean. Kapitalaren metaketarekiko Estatuak jokatzen duen papera argia da, ezagutza tekniko-administratiboen produkzioa diruz laguntzen duen heinean. Estatuak hezkuntzan (ekonomian bezala, adibidez) egiten dituen interbentzioak gero eta argiagoak dira. Horren barne kokatu daitezke trebetasunetan oinarritzen den hezkuntza, sistema gerentzialak, gradu ikasketak, espezializazioa, mugikortasuna, futurismoa (geroaren irudi imajinari bat bultzatzea, horretako produktuak nola produzitu diseinatzeko), zientzian eta matematikan oinarritutako

ikasketa

planei

ematen

dien

babesa,

Estatu

mailako

azterketak

(selektibitatea...)... Hauek guztiak Estatuak hezkuntzan egiten dituen interbentzioen adibide dira, ezberdintasunen ekonomia baterako sujetuen eta ezagutzen produkzio ahalik eta eraginkorrena bilatzen duena. Estatuak ere ikasketa planen eta gelako harreman sozialen garapenean eragiten du, eta lan merkaturako behar dituzten ezagutza eta gaitasunak neurri handiago edo txikiago batean barneraraztearen arabera bere interbentzioaren arrakasta handiagoa edo txikiagoa den neurtzen da. Are gehiago, halako ikasketa programen eta gizarteratze prozesuaren azpian, eskolen beste oinarrizko funtzio bat dago: ikasleak lan indarretik kanpo mantentzea. Hau ulertzeko, Dale-k zioena ekarriko dugu gogora: “Eskolek gazteak kaletik kanpo mantentzen dituzte, eta urteko egun gehienetan zehar gazteak kapital metaketarako beharrezkoa den kontestu soziala pitzatu dezaketen ekintzetan aritzera konprometitu ezin izateaz arduratzen dira. Horren ordez, eskolek bilatzen dutena kontestu hori mantentzearekin bateragarria den gizarteratzea (edo sozializaio prozesua) jaso dezaten da.”

 


Honen adibide argia da gero eta gehiago bultzatzen ari den “full time” ikasle eredua, zeinen bidez ikasleak bere denboraren ia osotasuna ikasketei dedikatzen dion, gainontzekoa “denbora libre” bezala ikusi eta inolako lan intelektual edo konprometiturik egon beharrean momentuko asetasuna ematen dion TB ikustea, ordenagailuan ibiltzea, kirolen bat egitea... egiten duen. Estatuak hezkuntzan duen interbentzioaren beste ezaugarri bat politika guraso eta irakasleen kontroletik haratago egiten den moduan ikus daiteke. Politika horren interes ekonomikoa ez da soilik agerikoenak diren kontrolaren arrazionalitatera, planak egitera eta arauak errespeta daitezen burokraziak indartzera mugatzen: “emaitza negatiboak” deitzen direnak lortzeko egituratua dagoela ere aipatu behar dira. Estatuak ume eta gazte asko “ez kapaz” bezala definitzen ditu (ikasteko gaitasun motela, arazo terapeutikoak, disziplinarekin arazoak...), eta horien “diagnostikoak” eta “tratamenduak” egin ditzaten irakasle berezientzat fondoak eta babes legala bideratzen ditu. Kontu honek duen arazoa, printzipioz neutrala eta erabilgarria dela dirudien arren, hezkuntzaren ezagutzaren zein gizarterako “beharrezkoak” kontsideratzen diren pertsonen

erreproduzioan duen paperaren inguruko eztabaida

ezkutatzeko balio duela aipatu behar da. Kapaz ez izatearen zergatia gaztearen jarreran edo bere kulturengan bilatzen da, eta ez pobrezian, eta jerarkia ekonomiko-kulturalen garapen historikoaren ondorioz sortutako gatazka eta ezberdintasunengan. Hezkuntza eta estatuaren inguruan ikertzen duten teorikoen kontu nagusienetako bat boterearen eta ezagutzaren arteko harremana da: nola estatuak bere boterearen bidez “egia” eta “ezagutza” konkretu bat inposatzen duen. Adibidez, Poulantzas-en arabera (“Green paper”), Estatuak errealitatearen ulermenean eta ezagutza eskolarren produkzioan aditu bezala aurkezten zaizkigun “intelektualak” entrenatu eta lejitimatzen ditu, eta hauek ezagutza intelektuala eskulanetik (lan intelektuala/ eskulana) zein jendartearen kontsumotik (edo erabileratik) bereizten dute, besteak beste. Profesionala izatearen eta abila edo azkarra izatearen itxura honen atzean ideologia dominatzailearen ezaugarri oinarrizkoenetako bat dago: jakitearen eta egin ahal izatearen arteko erlazioa. Erlazio honen bidez masa popularrak erabakiak hartzen diren guneetatik urrun mantentzeko (eta haiek errealitate hori onartu eta “ulertzeko”), masek barneratua izan behar duten jarrera barnerarazten da. Adibidez, botereguneetan (ekonomiari buruz erabakitzen duten agentziek, besteak beste), masa popularren ulermen ahalmenetik kanpo geratzen den hizkuntza, arazoak planteatzeko eta hauei erantzuna emateko moduak... erabiltzen dituzte.  


Horrela, adibidez krisiaren aurrean egin behar diren aldaketei, edo arazoa sortu duten faktoreei buruz hitz egiterako orduan herritarren gehiengoarentzat ulergaitza den hizkuntza, eta ulergaitzak diren neurriak hartzen dituzte, hauek horri buruz “dakitenen” esku erabakitzeko ahalmen guztia utziz. Jakitearen eta egin ahal izatearen arteko erlazio hau oraindik nabarmenagoa da eskolek eta ebaluatzeko estatuaren zertifikatuek “adituei” ematen dieten estatus altuaren eskolako ondorioetan: irakasleek ikasketa planak ikasleekin batera garatu, aldatu, edo ezbaian jarri beharrean, kasu gehienetan erabaki hori “dakitenen” esku utzi, eta besterik gabe ikasketa plana betetzen dute, ikasleei adituek esan duten moduan “irakatsi behar dena eta irakatsi behar den bezala” irakatsiz. Eskoletan ere askoz gehiago baloratzen da ahalmen intelektuala eskuzkoa baino (lan banaketaren harremanetan gertatzen den bezala), eta ofizialak ez diren historia, kultura... askoz gutxiago baloratzen dira. Argi dago, hezkuntzak menperakuntzaren logika transmititu baino askoz gehiago egiten dute, eta hau ikus daiteke adibidez eskubide demokratikoen ideologiaren inguruan sortzen diren kontraesanetan. Eskolek paper aktiboa jokatzen dute politika eta boterea hauteskunde bidez eta eskubide demokratikoen inguruan definizen direnaren ideiaren legitimazioan. Ideologia horrek alde batetik politikari eta demokraziari dagozkion kontuak esfera ekonomikotik bereizteko balio du, modu horretan gatazkaren ideia bere klase kontestu sozialetik eskubide indibidualen testuingurura desplazatzeko. Bestetik, demokraziaren ideologia liberalean bada erresistentzia eta gatazka agerian mantentzeko oinarrietako bat den hala-nolako kontra-logika bat, giza eskubideengatik kezkatzea askotan arrazionalitate kapitalistarekin eta bere irabazien bilatze zoroa eta etika merkantilista itsuarekin kontraesanean datorrelako. Azkenik gogorarazi behar da Estatuak hezkuntzarengan egiten duen interbentzio zuzenena legeen bidez egiten duela. Hala ere ez dugu hemen lege bidezkoa azalduko, baina esan behar da askotan interbentzio mota honek eskoletan sortzen duen eraginak zerikusi handiagoa duela errepresioaren logikarekin, menperakuntza ideologikoarekin baino. Adibidez, eskolen oinarri politikoak batzutan epaitegietan erabakitzen dira, hezkuntzan arraza integrazioa bultzatzearekin gertatu den bezala, edo dekretuz “educacion para la paz” ezarri

nahi

duten

derrigorrezkotasuna

modu da,

berean.

ikasleak

Horren eskolara

beste joan

adibide daitezen

bat

eskolara

zemento

joatearen

“legal”

bezala

funtzionatzen duena. Hala ere eskolara joateko derrigortasun horrek ez dakar ikasleen

 


obedientzia berarekin batera, eta kasu batzutan, ikasleriaren erresistentziaren agerpenerako faktore garrantzitsu bihurtzen da. Beraz, estatuaren hegemoniaren bidezko erreprodukzioak ekarpen hauek egiten dizkigu estatuaren eta hezkuntzaren funtzioei dagokienean: •

Arlo politikoan erreprodukzio sozial eta kulturalaren prozesuak nola gertatzen diren ulertzeko balio digu.

Estatuaren eta bere aparatuen (eskolak barne) autonomia erlatiboarengan, Estatuaren

izaera

kontraesankorrarengan

eta

Estatuak

hezkuntzarengan

ezartzen dituen presio ekonomiko, ideologiko eta errepresiboengan gure atentzioa deitzen dute. •

Erreprodukzioaren azterketa orokorra egiten du, bereziki arazo estrukturalak azalduz. Ondorioz, berezko dituen kontraesanak eta borroka guneak aztertzeko baliagarria zaigu.

Erresistentzia Askotan erreprodukzioari buruz hitz egitean oso garrantzitsua den gertaera ahaztu ohi da: erresistentzia. Termino honek ikasleek, irakasleek... erreprodukzioaren aurrean hartu ohi duten oposizio jarrerari egiten dio erreferentzia. Oposizio hau kontserbatzaileek burutzen dutenen arazo psikologiko bezala ikusten dute, eskolarekiko “inadaptazio” eta zuzendu beharrezko defektu bezala. Horrela, “arazoaren” aurrean portaera zuzentzeko neurriak, “kontzentrazioa” altuagoa izatea lortzera bideratutakoak (hiperaktibitatearen aurkako pilulak barne)... erabiltzen dituzte. Beste batzuentzat ordea, oposizio hau erreprodukzioaren aurrean hezkuntzako kideek duten jarreraren adierazle da, eta indibiduoa kapitalaren logikaren eta bere praktikaren aurrean nola egokitzen den, talka egiten duen eta erresistitzen den erakusten du. Erresistentziaren puntu aipagarrienak hauek dira: • Erreprodukzio sozial eta kultural mekaniskoak inoiz ez dira osoak, inoiz ez dute bere helburua %100ean lortzen, eta oposizioa aurkitu ohi dute. Ikasleen kantitate handi batek ez du “ikasi, egin kasu, eta zure esfortzuaren errekonpentsa lortuko duzu” pentsatzeko eran erabat sinesten. Ikasleak batzutan eskolen alderdi zapaltzaileenen

 


aurka altxatzen diren arren, modu jarraiean parte hartu ohi dute oposizio jarrera aktibo bat izaten, kasu askotan klase subordinaziora eta bazterketa politikora eraman ohi ditunena (adibidez, irakasleen aginduei uko egiten dietenak hezkuntza prozesutik kanpo geratu ohi dira derrigorrezko hezkuntza amaitzerako, eta behe klaseen artean kokatu ohi da, lortuko duen lanagatik, eta bertatik izango duen eragiteko botere politikoa oso urria izango da). Modu berean oposizio jarreraren ondorio bezala eskolari uko egiteak indibiduo horien askapenerako oso garrantzitsua izango zen aukerari uko egitea dakar. • Erresistentziarako oso garrantzitsua da hezkuntzako subjektuen (ikasleak...) produkzio kulturala, euren pentsatzeko era kritikoa, mundua ikusteko era, lan egiteko modua, hezkuntza ulertzeko modua... sortu eta garatzeko aukera dutelako. Produkzio hori, ordea, normalean eskolako eremuan ez da ematen uzten (klase orduetan ez dira hitzaldiak ia antolatzen uzten, eztabaidak...), eta bertatik kanpo oso aukera gutxi egon ohi da hori garatzeko. Hala ere, hezkuntza beste era batean ulertu eta funtzio erreproduktiboarekin amaitzeko ezinbestekoa da produkzio kultural honek eskoletan tokia izatea. Hala ere, talde menperatuen produkzio kulturalari buruz hitz egitean kontuan hartu behar da kultura dominatzaileak berean txertatu ohi dituela produkzio hauek,

talde

menperatu

hauek

produkzio

honen

bidez

sortu

zitzazketeen

eraldaketarako aukera politikoak nabarmen gutxituz. Beraz, produkzio honek eskolan bere tokia izateaz gain eraldaketarako duen indarraren jabe izan behar da, eta ez dagoena garatzeko. • Oposizio jarrera guztiak ez dira erresistentzia jarrerak, eta guztiak ez dira dominazioari erantzuna. Oposizio jarrerak ez dira botere faltari egindako erreakzio soil batzuk, botere expresio batzuk baizik. Hau da, oposizioa arrazionalitate kapitalistaren alderdi okerrenen adierazpenak diren boterearen berenganatze eta expresioak izan daitezke. Adibdez, ikasleek eskoletako arauak hauts ditzakete, baina horrek bere erroak arrazismoa eta sexismoa bezalako hegemonia ideologikoan izan ahal dituzte. Kasu horietan ideologia horren hegemonia eskolatik kanpo gertatuko litzateke, eta beraz, oposizio jarrera horiek kritikak baino ideologia dominantearen espresioak izango liratezke. Horren adibide ohikoago bezala, DBH eta Batxilergoan hainbat neskek burutzen duten euren sexualitatearen afirmazio erradikala har dezakegu. Kasu horretan badirudi “garbitasuna, pasibitatea, sumisioa eta feminitatea” bultzatxen dituen sexualitatearen

 


ideologia ofizialari uko egiten diotela, makilajea erabiliz, arropa itsatsia erabiliz, adin nagusiagoko mutilak nahiago izanez, eta orduak pasatuz euren mutilagunei buruz hitz eginez. Hala ere, erresistentzia jarrera bat baino, zapalkuntza sexista mota baten adierazle direla esan liteke, oinarrian ezkontza arrakastatsu bat lortzearen inguruan egituratuta dauden praktika sozial multzo baten adibide direlako. Argi dago eurek euren bizitza nolakoa izatea erabaki nahi izatearen atzean dagoen “askapen momentua” existitzen dela, baina nolakoa izan erabakitzerako orduan logika dominatzaileak askoz nabarmenago eragiten du haiengan haien “askapen gogoak” baino. Beraz, batzutan erresistentziaren arrazoiak klase, sexu, arraza edo nazio interesak izan daitezke, baina beste batzuetan kultura dominatzailearen parte diren jarrerak izan daitezke (aurretik aipatu bezala). • Ikasleak ez dira kapitalaren produktuak, ez dira irakasleen eta beste autoritateen esanetara beti egoten, lan anikilatzaile baterako prestatzen dituzten bitartean. Kontraesan ideologiko eta estrukturalez (botere harremanak adibidez ikasle, irakasle eta zuzendarien artean) betetako “konfliktu” guneak dira eskolak, eta ikasleok era kolektiboan jasaten ditugu gune horren eraginak. Hori dela eta, askotan erresistentzia horren parte diren oposizio jarrerak indibiduo ezberdinen baitan errepikatzen dira: modu kolektiboan jasaten ditugunez, modu kolektiboan erantzun ohi dugu (normalean elkarren artean separatuta eta antolatu gabe egiten dugun arren). • Erresistentzia ez da beti hain nabarmena, eta kasu askotan isilekoa izaten den erresistentziak (ikasleak bere barnean gordetzen duenak) epe luzera eragin nabarmena izan dezake, arrazoitua eta modu gradual batean zabaldua (eta ez batbatean, ageriko asko bezala) izan ahal delako. Ikasle hauek umorea klasea astoratzeko

erabil

dezakete,

presio

kolektiboa

erabili

dezakete

irakaslea

despistatzeko, eta irakaslearen aginduoak jarraitzeari utzi ahal diote indibidualismotik ihes egiten duten espazio kolektiboak sortuz. Hauek denak erresistentzia jarrera izan daitezke ideologia dominatzailea zalantzan jartzen badute. Hau da, eskoletan zabalduena den ideologia dominatzaileari erantzun politiko bezala ulertu ahal badira, kontziente edo inkontzienteak izanik, sistemari uko egiteko aukera bezala ikus daitezke. Gainera ikasle hauek ez diote ezagutzak eta gaitasunak jasotzeko aukerari uko egiten, eta beraz ez dute euren burua bat-batean erresistentzia nabarmenenak  


burutzen dituztenen zapalkuntza ekonomiko baldintzak (eta horrek dakartzaten askapenerako aukeren murrizketa nabarmena) izatera kondenatzen. • Erresistentziak ere bere gunea du ikasleen izaeretan. Erreprodukzioak ikasleek dituzten eta merkatuaren logikatik at dauden beharrak (psikologikoak, emozionalak, fisikoak...) garatzea neurri handi batean ukatzen duen heinean, ikasleek hauek garatzeko beharra sentitzen dute. Irakasle askok, ordea, “despistatzen” direla esaten dute, eta arazoari disziplina, medikamenduak (hiperaktibitatea bezala)... bezalako neurriak gomendatu eta ezartzen dituzte. Hala ere, ikasleek euren behar horiek oposizio jarrera bezala hezkuntzan espresatzeak argi eta garbi erakusten du euren interes eta behar ekonomiko, kultural eta politikoez gain hezkuntzak ez dituela euren behar pertsonalak (fisikoak, emozionalak...) asetzen. • Erreprodukzioa

eragiten

duen

curriculum

izkutua,

kultura

dominatzailea

erreproduzitzen duena, azpikultura eta kontrakulturekin lehian egoten da eskoletan, eta noski, enfrentamendu hau botere harreman oso asimetrikoak dituen eremuan gertatzen denez, klase dominatzaileak izaten dira irabazle ia beti. Hala ere, oso argi izan behar dugu erresistentzia hor dagoela, eta hor egongo dela klase-sexu-arraza bidez zapalduak izaten jarraitzen dugun bitartean. • Azkenik aipatu beharrekoa da aurretik zenbatutako ezaugarri hauek erresistentzia automatikoaren parte direla, hau da, automatikoki zapalkuntza egoeraren ondorioz agertzen direnak direla, kolektiboki eta ikasleen artean. Baina modu berean erresistentzia antolatua badago, eta ikasle mugimendua osatzen du. Azken honek, behar pertsonalei erantzuteaz eta errebeldia jarrera indibidualak sortzeaz gain, helburu kolektibo batzuk ezartzen ditu, eta horien alde lan egiten du.

Erreprodukzioaren gaia, eta bereziki erresistentziarena, eraldaketarako aukera ematen duelako, eztabaidetan landuko ditugu, eta txostenaren bigarren zatian zehatzago idatziko ditugu.

 


_______________________________________________________________hausnarketak

Zer iruditzen zaizu txostena? Ados al zaude irakurritako ideiekin? Gertatzen al da erreprodukzioa gure ikastetxeetan? Nola? Ulertzen duzu hezkuntzaren bilakaera? Nolako hezkuntza nahi zenuke? Klaseak nola eman beharko liratezke? Ze eduki jaso beharko genituzke? Ikasleok zein eskubide izan beharko genuke?

Txostenaren bigarren zatia, praktikoa, galdera guzti hauei eta beste batzuei erantzunez denon artean idatziko dugu, egingo dugun Gasteiz mailako ikastetxeen bigarren eztabaida orokorraren ondoren, beraz, adi egon, hitza eman eta hitza hartu! Irauli, aldatu! GORA IKASLERIA!!!

                                                                                                               

 


Hezkuntza Herriarentzat