Page 1

Gasteiz, 2012ko martxoa

Hezkuntza Herriarentzat!

!

MINIMOAK

Hezkuntza alternatibo bat garatuz jendartea eraldatzeko

SARRERA Ondorengo

lerrootan

aurkituko

duzuna

Gasteizko

DBH

eta

Batxilergoko

ikastetxeetako ikasleek Hezkuntza Herriarentzat!-en baitan garatu eta adostutako minimoen aldarrikapena da. Hezkuntza honek balio ez digula argi erakutsi digu azken urteotako esperientziak, baina bereziki horren adierazle izan dira azken asteotan hezkuntza sistemaren eraldaketaren alde egindako ekimen ezberdin eta jendetsuak. Hezkuntza eredu honek, praktika kontziente zein bereziki inkontzienteen bidez egungo gizartea erreproduzitzen du, eta gure ustez gizarte hau ekonomikoki, sozialki eta kulturalki injustua izanik, hori eraldatzeko beharra dago. Hortarako, hezkuntzak edukien, arauen, irakasteko metodologiaren, jarrera ezberdinen, espazioaren antolaketaren, autoritateen, zigorren eta abarren bidez egiten duen gizarte honen erreprodukzioa eteteko beharra dugu. Etete horren beharra aspalditik dator, hezkuntza honek gure interesak oso gutxi hartzen dituelako kontuan, baina eraldaketaren beharra gero eta argiagoa egiten ari da, hezkuntzak

elitizaziorako,

pribatizaziorako

eta

herritarron

interesen

gainetik

merkatuaren beharretara moldatzeko norabidea hartzen ari den honetan. Baina gure jendartea eraldatzeko konpromesua ez da etete hutsera mugatzen. Hortatik haratago alternatiba bat eraikitzeko lanean aritzeko erabakia hartu dugu Gasteizko ikastetxe ezberdinetako ikasleok. Horren lehen pausu bezala, hezkuntza alternatibo hori aurrera eraman ahal izateko Gasteizko ikastetxe guztietan hainbat baldintza minimo behar ditugu ikasleok. Minimo

hauek

Gasteizko

ikastetxe

guztietan

errespeta

daitezen,

horizontaltasunean, parte hartzean, eta eztabaida irekietan oinarritutako onarpenak egingo dira, ikastetxeko ikasle, irakasle eta gainontzeko hezkuntza-langile zein eragileen artean. Beraz, ondorengo hauek dira Gasteizko ikasleok aldarrikatzen ditugun eta onartuak izan daitezen eskatzen ditugun minimoak:

1


Gasteiz, 2012ko martxoa

Hezkuntza Herriarentzat!

! MINIMOAK 1. Ikasleon grebarako eskubidea errespeta dadin, ikasleok ere normaltasun egoeratik at momentuko egoera sozial-ekonomiko-politiko... aren arabera gure aldarrikapenak kalera ateratzeko, gizarteko beste sektoreei babesa emateko eta gure geroaren alde egiteko eskubidea errespetatua izan behar dugulako: -

Grebak jarraitu ala ez gure erabakia izatea. Batxilergoko eta DBHko bigarren zikloko ikasleek gurasoen baimenik gabe greba deialdiekin bat egin ahal izatea, horrek asistentzia faltarik eragin gabe.

-

Grebak egin ala ez klase orduan komunikatu eta bozkatu ahal izatea. Greba bozkatzeko prozeduraren aldaketa: ordezkari bilera deituz, ordezkariei grebaren arrazoia azalduz, eta klaseka ordezkarien zein momentuan klasea ematen ari den irakaslearen bidez anonimoki bozkatuz eskola ordutegi barruan.

-

Greba egunetan azterketarik ez egotea. Horrek ikasleei greba egiteko aukera kentzen baitie.

2. Eskola orduen barruan gure hezkuntza eredu propioa garatu, eta gure ikasketa denboraren baitan ikasleon interesekoak diren gaiak, ezagutu, eztabaidatu eta orokorrean lantzeko antolatu eta horiek aurrera eramateko aukera izatea. Hortarako: -

Asanbladak luzatu ahal izatea. Asanbladak edo bilerak, aurrez abisatuta eta erabakitzen ari dena gauzatu ahal izateko beharrezkoa baldin bada, atsedenaldia amaitu ondoren beste ordu erdiz luzatu ahal izatea. Izan ere, eskola orduak gure heziketarako denbora izanda, ikasleok modu kolektiboan helburu hezitzaileak dituzten ekintzak aurrera eramateko erabiltzeko aukera izan behar dugu.

-

Eztabaidak, dokumentalak, hitzaldiak... klase ordutan egin ahal izatea. Ikasleok antolatutako ekintzak, besteak beste hitzaldiak, eztabaidak, hausnarketak, tailerrak... irakasleek antolatutakoen antzera, eskola ordutegiaren barruan gauzatu ahal izatea, bertaratzeko aukera boluntarioa eta ez penalizatua izanik. Izan ere, curriculum ofizialetan eta irakasleek kurtsoa hasi aurretik euren kabuz diseinatzen dituzten eduki zerrendetan agertzen ez diren ezagutzak ere eskola eremu eta ordutegian lantzeko aukera izan behar dugula uste dugu.

-

Guk gonbidatutako hizlari eta dinamizatzaileak etorri ahal izatea. Zuzendaritzarekin aurrez hitz eginda, eta irakasle zein ikasleak aurrez informatuta, irakasleek egiteko aukera duten era berean, hainbat gaien inguruan guk baino gehiago dakiten pertsonak horietaz hitz egin, edo helburu hezitzailedun tailer, hausnarketa zein eztabaidak dinamizatzeko nohizbehinka ekarri ahal izateko aukera izan behar dugu.

2


Gasteiz, 2012ko martxoa

Hezkuntza Herriarentzat!

! MINIMOAK 3. Ikastetxea, zein orokorrean gure heziketara bideratuta dagoen espazio fisikoa, publikoa dena, gure kabuz helburu hezitzaileak dituzten ekintzak gauzatzeko erabili ahal izatea. Esate baterako: -

Antolatutako hitzaldi, eztabaida, kontzentrazio...-ak burutzeko gure beharrei egokitzen zaien espazio bat erabili ahal izatea. Bertaratuko diren pertsonen arabera, egingo den jardueraren arabera, eta hortarako behar den materiala posible izatekotan eskuratzeko aukera izanda, ikastetxeko espazioa gure artean elkar-hezitzeko erabili ahal izatea. Horren adibide da ere herri eskolak egiteko ikastetxea ireki ahal izatea.

-

Guk kudeatutako ikasleon gela bat izan ahal izatea. Guk antolatutako hainbat jarduera gauzatzeko, biltzeko eta gure materiala gordetzeko gure esku eta erabilpen librearekin funtzionatuko duen ikasleontzako espazio fisiko bat behar dugu, bereziki ekintza hezitzaile hauen antolaketari begira, bildu behar garen orotan gela libre bat aurkitzen denbora gal ez dezagun (horrela aurretik aipatutako bileraren luzapena gutxiagotan erabili behar izateko).

4. Gelako giroa hobetzeko, ikasleen edota ikasle eta irakasleen arteko harreman txarrak

konpontzeko,

eta

bereziki

hezkuntza

prozesuarekiko

ikasleon

konpromesua sustatzeko gaur egun indarrean dagoen zigor sistema aldatu behar da. Bai ikasleon zein irakasleen hezkuntza prozesua elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko eta bakoitzak bertatik bere burua eraikitzeko prozesua da. Horregatik, benetan ikasle zein irakasleen beharrak eta interes hezitzaileak asetu eta hezkuntza modu egokian garatzeko: -

Zigorren ordez ondorioak erabiltzea. Hau da, egindakoarekin zerikusirik ez duten zigorren ordez, haserrea, dezepzioa... erakusten dutenak; helburu hezitzaileak dituzten ondorioak aplikatzea. Adibidez, ikasleok eztabaida bat burutu behar badute eta ikasle batek ez baditu errespetuz besteak tratatzen, horrekin zuzenki lotutako ondorioa aplikatzea (adibidez sentitu dutenari eta zergatiei buruz hitz egitea biekin, arazoa era eraikitzailean konpontzeko). Bereziki irakaslearekiko jarrera ezegokien aurrean ondorioak eta ez zigorrak aplikatzea eskatzen dugu.

-

Ondorio horiek denon artean erabakitzea. Horrela, ikasleok gure ikasketarako arauak erabakitzeko aukera badugu, elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko testuingurua sortuko da, eta gure heziketarekiko konpromesu handiagoa izango dugu, arauak guk geuk jarri ditugulako. Gainera horrek erantzunkizun handia ematen digu ikasleoi, eta gure autonomia garatzeko oso positiboa izan daiteke.

3


Gasteiz, 2012ko martxoa

Hezkuntza Herriarentzat!

! MINIMOAK 5. Informatuak egoteko, eta guk besteak informatzeko eskubidea, eta adierazpen askatasuna errespetatu behar zaizkigu. Izan ere, ikastetxeak dira egoera oso antzekoan bizi garen ikasle asko eta askoren topagunea, eta elkarguneak diren neurrian

gizartean,

beste

ikastetxeetan...

gertatzen

dena

ezagutu

edota

ezagutarazteko leku aproposak dira. Horregatik aldarrikatzen dugu: -

Gizarte eta ikasle mailan gertatzen denaz informatzeko eta guk antolatutako ekintzen berri eman ahal izateko gureak diren espazio ugari izatea. Adibidez kartelak jartzeko ikasle panelak behar ditugu, non inolako irakasle edo zuzendarik kenduko ez dizkigun, eta non modu aske batean gure artean komunikatzeko tokia izango den.

6. Ikasleok lehiakortasuna eta indibidualismoa sustatzen EZ duen ebaluazioa behar dugu, zeinek ikaslearen ikasitakoaren inguruko hausnarketa maila baloratuko duen, zein objetiboki egingo den eta zein irakaslearentzat ebaluatua den ikaslearen hezkuntza prozesua nola modu eraginkorrago batean bideratu ikusteko balio behar duena. Horregatik: -

Azterketak anonimoki zuzentzea, eta ondoren behin nota jarrita, hobetu beharra duten ikasleekin batera ikasketa plan bat diseinatzea arazoa ikaslearen

eta

irakaslearen

partetik

ezagutzen

elkartruke

eraginkorragoa gerta dadin. Adibidez ikasle bat despistatzen bada, eta beste askorekin konpartitzen duen arazoa bada, bertatik ateratzen den ondorioa atentzioa berenganatzeko klaseak dinamikoagoak eta partehartzaileak egin behar direla izan daiteke, adibidez talde dinamiken bidez. 7. IKASLEON HITZA KONTUAN HARTZEA. Gaur egun Gasteizko ikasleok ditugun ordezkaritza maila eta bere hezkuntzan eragiteko ahalmena hutsaren hurrengoak dira. Gure hitza ez da inolaz ere kontuan hartzen, eta ikasleok ez dugu inolako aukerarik garen KOLEKTIBO gisan jarduteko. Azken urteotan sortutako Ikasle Asanblada eta taldeek ez dute talde eran aritzeko aukerarik, eta beraz, botere harreman oso asimetriko batean gaude bai zuzendaritza, eskola kontseilu zein hezkuntzari buruzko erabakiguneekiko. Hori dela eta, gune horiek gure legitimitate osoa galdu dute. Alternatiba gisan oinarrizko minimo bezala eskatzen dugu: -

Pisuzko gaiak, maila altuko arazoak, hezkuntza ereduarekin lotutakoak zein momentu

puntualen

aurrean

agertzen

direnak

eztabaidatu

eta

batera

konpontzeko asanblada orokorrak eta egitura horizontalen sorrera bultzatzea.

HEZKUNTZA HERRIARENTZAT! 4

Gasteizko ikasleon minimoak  

info+: hezkuntzaherriarentzat.blogspot.com

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you