Issuu on Google+

GURE LEHEN HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK Gure objektuak ikusi ondoren, bost taldetan sailkatu ditugu; hala nola, plastika/artea, irteerak, sormena, hezkuntzako edukiak egunerokotasunean eta familia. Plastikari dagokionez, zesto bat, hosto bat, zenbait plastilinazko objektu etab. Agertu ziren. Horretaz gain, bazegoen zuhaitz genealogiko bat ere eta baita, txirulak eta argazkiak ere, arteari lotuta. Objektu gehienak arlo honekin loturik zeuden eta horietako batzuk politak ziren eta gainera, eskolako edukiekin lotura zeukaten. Hala ere, bazeuden beste objektu batzuk politak ziren arren, edukiekin zerikusirik ez zutenak, hala nola, hostoa. Zestoari dagokionez, ezintasuna zeukaten hainbat pertsonekin egineko eskulana izanik, ikasle horrek pertsonen aniztasuneko ohartzeko balio izan ziola aipatzen du. Gainera, objektu honen bitartez, gure solasaldian ikusi ahal izan genuen, eskola batzuk horrelako ekintzekin lotura izaten dutela eta beste batzuk ez. Normalean, horrelako ekintzak egiten zituzten eskoletan, ezintasunak zituzten ikasleak zeuden. Guzti hau kontuan izanik, honako galdera hauek etorri zitzaizkigun burua: politak izan behar al dira eskolan egiten diren lanak? Hain politak ez diren objektuak, ezin al dute baliagarriak izan? Gauza horiek bizitzako gauzekin izan behar al dute beti zerikusia, edota denbora pasatzekoak bakarrik izan behar dute? Gure taldean, galdera hauei buruz mintzatu ginenean, honako ondorio honetara iritsi ginen: Lehenik eta behin, ez dela garrantzitsua objektua polita edo itsusia den, baizik eta, ikaslearentzat izan duen ekarpena, edota esanahia. Gainera, gure ustez, objektuek erlazio zuzena izan behar dute bizitzako edukiekin. Bestalde, aniztasunari dagokionez, eskolan tarte txikiegia egiten zaiola konturatu ginen eta batzuetan gainera batere ez. Ez dezagun ahaztu aniztasuna egunerokotasunean ematen den gauza bat dela. Txirulari dagokionez, lehenengo azterketaz oroitzen gara. Batzuk, gauza positibo bat bezala oroitzen dute narren, beste batzuk gauza negatiboa bezala hartzen zuten, izan ere, gainerako taldekideek iseka egiteko beldur baitziren. Ondorioz, emozioak agertzen direla ikus dezakegu eta gorietako batzuk tabu moduan agertzen dira; hala nola, lotsa, tristura, beldurra, urduritasuna etab. Gai honi lotuta, honako ondorio honetara iritsi ginen: Nahiz eta, eduki batzuk dibertigarriak izan daitezkeen, pertsonen arabera moldatzen saiatu behar duela irakasleak, emozionalki desberdinak izanik, ondorio txarrik izan ez dezan.


Urduritasuna aipatu dugula kontuan harturik, lehenengo irteeretako argazkiak izan genituen bestalde mintzagai. Familiarengatik lehenengo aldiz aldetzea suposatu zuen irteera honek, eta guztiok gogoratzen ginen, sorrarazi zizkigun emozioez; hala nola, poza, tristura, urduritasuna etab. Guztiok, oroitzapen on bat bezala gogoratzen genuen. Hori dela eta, lehenengo aldiz, norbere autonomia lantzen hasteko lehenengo pausoez ari garela mintzatzen konturatu ginen,

bai eta familiaz kanpoko rolak

ezagutzea ere, elkarlana, elkarbizitza etab. Familiari loturik, eskolan lantzen den gai bat dela ikusi izan dugu ikasgai desberdinetan, eta gainera 1.mailatik; hala nola, ingelesa, euskara, plastika etab. Familiari loturiko lan honetan, hau da, zuhaitz genealogikoan, batez ere, eskola txikitan eta handietan egiten ziren lan ezberdinez ohartu ginen. Eskola txikietakoek, inplikazio maila altuagoa dutela ikusi ahal izan genuen, eskola handietakoak baino eta honi lotuta ea horrelako lanak talde handitan ezin ahal ziren egin galdetu genion geure buruari. Gure ustez, lanaren inplikazio maila dela edota material asko behar delako, zailagoa iruditzen zaigu 50 ikaslerekin egitea edota 10 ikaslerekin. Lan honi lotuta bestalde, adin ezberdinetan duten autonomia-maila desberdina dela ohartu gara eta horrekin batera, irakaslearen inplikazio-maila ere desberdina dela ohartu gara. Agian, lan hau 6 urterekin egina izan bazen ere, 10 urterekin egitea aproposagoa dela iruditzen zaigu. Gainera, familiarekin loturiko lan bakarra ez zen, zuhaitz genealogikoa bakarrik izan, asmatutako ipuin batean ere familiaren presentziaz ohartu gara, eta nola bertan, sormena lantzen zen. Bestalde, sormena aipatuta, komentatu genuen gaur egun eman beharreko pausoak curriculumean oso markatuta daudenez, sormena bezalako arloak ez direla lantzen apenas. Adin hau egokia izanik sormena lantzeko izan ere, fikziozko errealitate batean bizitzeko une bakarra dela eta, gaitasun handiagoa dute. Hori dela eta, pentsatzen dugu irakasleak bere eginkizunak ez dituela hain mugatuak izan behar eta gainera haurren sormenaz baliatu behar duela edukiak lantzerako garaian. Azkenik, hezkuntzako edukiak egunerokotasunean duten garrantziaz ohartzen ahalegindu gara. Eduki batzuek, egunerokotasunean lotura zuzena duten arren, beste batzuk duten erlazioaz ohartzea kosta egiten zaigu. Lotura zuzena duena, esaterako, erlojua izan da. Orduak ikasi ondoren, lehenengo erlojua ekarri du ikasle batek eta berarentzat oso garrantzitsua izan zela aipatzen du. Sukaldaritza ere, lantzen zela ikusi dugu eskola batzuetan,batez ere, eskola txikietan eta aurreko galdera bera egin diogu geure buruari. Ilusioak bultzatuta


bestalde, “San Sebastian� eguneko danborrada aipatu genuen, dominak ekarri baitzituzten. Herri batekoa edo bestekoa izan, desberdina dira baita ere, ekintza batzuk, baina badaude beste zenbait berberak direnak; hala nola, kirola. Kirolarekin lotuta, kamiseta bat ekarri zuen eta beste batzuk argazkiak. Adin honetan, kirolaren garrantzia azpimarratu behar da, garrantzitsua delako, gaitasun motorea eskuratzeko eta gainera, ezberdintasunak aurki ditzakegu generoari loturik. Une hori egokia da, berdintasun batean kirola egiten hasteko izan ere, jada une horretan desberdintasunak aurkitzen baditugu, etorkizunean ere horrela jarraituko dute. Askok aipatu genuen 6.mailan kirola egiteaz utzi genuela batik bat, taldeko kirolak eta horretaz gain, adin honetan, hartu behar dute kirola egiteko ohitura osasun hobea izan dezaten etorkizunean. Azkenik esan, hauek direla etorkizunean garatuko diren sustraiak. Guztia laburbilduz, aipatu behar dugu, eskolen artean desberdintasun ugari aurkitu ditugula. Berez, curriculum bera dute eskola guztiek baina ikuspuntu desberdinak dituzte eta edukiak lantzeko modua oso desberdina da. Hori dela eta, emaitza hoberenak eskaintzen dituen ikuspuntua aurkitzen saiatu behar gara, bai akademikoki zein pertsonalki. Baina zein da egokiena? Ondoriozta dezagun gure didaktikako klaseetan zehar.


Gure lehen hezkuntzako oroitzapenak