Issuu on Google+

NOLA ANTOLATZEN DITUGU GUK DANTZAKO KLASEAK? BINAKA -

Normalean, klaseak hiru ataletan banatzen ditugu: beroketak, dantza eta jolas bat.

-

Dantzak ez dira guk erabakitakoak izaten eta batzuetan emanaldiak direla eta presioa izaten dugu.

-

Beroketak hiruhilabeteko bakoitzean aldatzen saiatzen gara, haurrek aurreko ariketak ondo egitea lortzen badute behintzat, hori pixka bat ikasleen erritmora egokitzen ditugu.

-

Dantza erakusteko metodologiari dagokionez, lehendabizi guztiok batera eta ondoren launaka erakusten dugu, haurrek arreta gehiago izan dezaten.

-

Bukaerako momentuan, dantzarekin erlazionatutako ariketak egiten ditugu; esate baterako, musika jarri eta musika kentzean gelditu egin behar dutela etab.

-

Gaizki portatzen direnean, txoko bat daukagu.

-

Eta hori guztia, klaseetan gertatzen bada ere, klasera joan aurretik, etxean, dantzen musikak, dantzak asmatu, nola irakatsi modu dibertigarriagoan etab. pentsatzen dugu.

TALDEKOEKIN ALDERATUTA DITUGUN BERDINTASUNAK: -

Beroketak prestatzea, lista pasatzea, zigortzeko modu berdina dugu, ariketa bakoitzaren aurretik azaldu egiten dugula, ondo portatzen badira, jokoa sari moduan, gaizki portatzen badira jolasik ez etab.

TALDE HANDIAN Talde handian elkarjarri ondoren ea nola ematen genituen geure klaseak, arlo hauek denok jorratzen genituen: Umearen beharretara moldatzen ginela, helburu batzuk zituztela guk egiten genituen ariketek, denboraren banaketa bat egiten genuela, egokitzapena egiten genuela ikasleen arabera, ebaluazioa egiten genuela klase bat igaro ondoren, errefortzu positiboaren erabilera eta edukiak genituela denok finkatuta.

HORIETATIK GARRANTZITSUENAK HONAKO HAUEK DIRA: Edukiak, helburuak, denboraren banaketa eta ebaluazioa. Eta hauek badakigu programazio batean finkatzen diren arlorik garrantzitsuenak direla.


Dantzako klaseak