Issuu on Google+

TUTORETZA-PLANA Arantza Diez Ane Balerdi Leire Dominguez Amaia Artola

AURKIBIDEA


1. SARRERA Unibertsitatera etorri ginenean, gure esperientziak elkarbanatzearekin batera ohartu ginen gainerako ikasgaietan ez bezala, oso esperientzia ezberdinak genituela tutoretzako klaseetan bizitutakoak. Esate baterako, taldeko kide batzuek, tutoretza orduak etxerako ziren lanak egiteko erabiltzen zituztela azpimarratzen zuten eta beste batzuek, aspertu egiten zirela eta ez zietela ezertarako balio ere aipatzen zuten. Bestalde, taldeko kide batek, berarentzat oso baliagarriak zirela tutoretzako klaseak azpimarratzen zuen, izan ere, hauen bidez, esaterako, astean gertatzen ziren liskarrak konpontzen ahalegintzen zirela. Guzti hori, eta gu tutoretza klaseen garrantziaz oharturik eta etorkizunean guk hau burutu behar ditugula ikusirik, plangintza hau egiten hasi gara. Plangintza hau, bosgarren eta seigarren mailakoei zuzendua dago, nahiz eta, agian badauden jarduera batzuk, zeinak 1. zikloan nahiz 2. zikloan egitea ere interesgarria izango litzatekeen. Bestalde, esate baterako “irriterapia�, nahiz eta agian egokiagoa izango litzatekeen 1. ziklokoekin burutzea, 3. ziklokoei ere, ondo etorriko litzaiekeela uste dugu, beraien arteko harremanetan, lotsa gal dezaten bai eta enpatia sustatu ere beraien artean.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT Tutoretza irakasle-ikasle eta irakasle-familia arteko oinarrizko kontaktu maila da eta honen helburu nagusia hezkuntza sistemako berezko fenomenoari erantzuna ematea da. Heterogenitatea gelan egotea eta arazo sozialak eta pertsonalak lantzea. Gainera, hainbat heziketa fenomeno pedagogiko ezberdinei zentzua ematen dion oinarrizko arrazoia da, ikaskuntza, motibazioa eta frustrazioa esate baterako. Tutoretza hauek tutoreak gidatuko ditu eta haren lana ikasle taldeaz adi egotea eta arreta jartzea izango da. Honek gizarte eta gizaki baloreak zaindu beharko ditu, gizakien arteko interakzioa eta gizakiaren inplikazio prozesu instruktiboa heziketa bihurtuz. Hau da, tutoretza kontzeptua, tutorearen funtzioak burutzea beste gainontzeko irakasle, familia eta irakasleekin bilduz, banaka edo taldeka, ikastaldearen zein ikasle bakoitzaren jarduera akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko asmoz. Hausnarketa, ebaluazio eta akzio prozesua dela esango genuke.

3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK 3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

2


Familiarekin tutoretzak egiterakoan, bi modu aurkitzen ditugu: gelako ikasleen gurasoekin bilerak egitea edo ikasle bakoitzaren gurasoekin elkartuz. TUTORETZAK GURASO TALDEEKIN: Tutoreak gurasoekin komunikatu behar du. Gutxienez, hiruhilabeteko bilera bat egingo da. Tutoretza bilera hauetan, irakasleak eskolaren hezkuntza sistema nolakoa den esplikatu dezake, zehazki, bere gelaren antolamendua, planteatutako helburu didaktikoak eta aurkitzen dituen zailtasunak eta arazoak ere aurkeztu ditzake. Hezkuntza elkarrizketak sortu daitezke, gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioei buruzko esperientziak elkarbanatu ditzakete eta gurasoek proposamen bat dutenean, honi buruzko eztabaida egin daiteke. Iniziatiba hauek balio handia dute. Orokorrean, hezkuntza sistemari buruzko informazioa eskaintzeak eta partikularki, eskolari eta bere semeei buruzko informazioa eskaintzeak, gurasoengan interesa eta jakin-mina sortuko du eta, aldi berean, haurren errendimendu mailan islatuko da, hau hobetuz. Baina, batez ere, erlazio pertsonalen kalitatea hobetuko da. TUTORETZAK IKASLE BAKOITZAREN GURASOEKIN: Eskola gehienetan, haur baten gurasoekin bilera bat prestatzen denean, tutoretza bat egiteko, ordu bat ipintzen da. Gurasoak eta irakasleak, ikaslearentzako pertsona heldu esanguratsuenak dira. Horregatik, bilera hauek, psikologiaren eta hezkuntzaren eragina izaten du beraiengan, bereiziki ikasleengan eta gurasoengan. Tutoretza bilerak, koordinazioa eskaintzen dute eta ikaslearen eskolako egoera pertsonala eta profesionalari buruzko irizpideak elkarbanatzen dira. Azpimarratu behar da, elkarrizketa prozesuan, edozein zentroren funtzionamenduaren estilo normala erabili behar dela, ez da kontuan hartu behar gurasoak eta irakasleak arazo baten ondorioz elkartu direla; dinamika hau guztiz negatiboa da ikaslearentzat. Bilera justifikatzen duena ez da gertaera negatiboa, haurraren hezkuntza integrala eta askatzailea, hau da, kontzeptu positiboak eta sormenezkoak.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ Ikasle bakoitzari dagokionez partaidetza eta presentzia bi aspektu ezberdinetan ikusi dezakegu; batetik taldean eta bestea bakarka, hori dela eta irakasleak bi alorretan lan egin beharko du irakaslearekin. Ikaslea taldean: Klase mailako komunikazioan orientazioa bultzatu behar du. Taldean daudela banakako ikasleari garrantzia kentzea ez da komenigarria izango, taldeak harentzat eragina eta garrantzia izango duelako. Esan dezakegu orientazio pertsonala ere, modu batean edo bestean, taldekoa ere badela, bizitza, gelan edo kalean pertsonen artean, taldean, gauzatzen baita. Testuinguru honetan tutorea beti pertsona bat gehiago izango da, irekia, harkorra, konprometitua eta askea. Ikasleekiko harreman hau urtean zehar egin daitezkeen asanbladen bitartez lortu daiteke. Haietan ikasleen jakin-nahiak, arazoak eta interes

3


pertsonalak lantzen direlarik. Iniziatiba bultzatzen duen ordu bat aurkitzean datza, non ikasleek honako jarduera hauek antolatu ditzaketen; debateak, gaiak etab. Jarduera hauek egiteko orientazio departamendura jo daiteke izatekotan, bestela, gaituak diren pertsonen laguntza eskatu daiteke. Ikasle bakoitzarekin Banakako elkarrizketak edo entrebistak ere bultzatu behar dira, hauek bai ikasle edo irakaslearen iniziatibaren ondorioz sortu daitezke. Ez dute bakarrik gertaera negatiboen ondorioz gauzatuak izan behar; normaltasunez gauzatu behar dira. Elkarrizketaren izaera eta gaia adinaren baitan egongo da; baina pertsonaren arazoa edo/eta interesa berdintasunez tratatu behar da, baita haren integrazioa taldean eta ikastetxean ere. Irakaslearen jarrera egiazkotasunezkoa eta benetakotasunezkoa izan behar du. Ikasleak sei ordu inguru emango ditu ikastetxean eta tutorearekin ordu asko igarotzearen ondorioz harekin harremana ahalik eta hoberen izateaz gain, irakasleak ikaslearekiko duen iritzia jakitea komenigarria izango da. Ezinbestekoa izango da gainera ikaslearen hezkuntza maila ezagutzea, baita haien pertsonalitatea, interesak, zailtasunak etab. Taldearekiko duen partaidetza eta jarrera ere kontuan edukiko ditu eta haren curriculum propioa eraikitzen lagunduko dio. 3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ Bere taldeko irakasle-taldeko koordinatzailea izango da tutorea, bai programazioan, bai ebaluazioan, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan. Astero sektore batzarrak egingo dira, eta bertan, ikasle bakoitzaren ikas-prozesua aztertu, baloratu eta esku-hartzea adostuko da. Ikaslearen beharrak atzeman behar dituzte eta hauei aurre egiteko laguntzak ipiniko dituzte. Ikaslearen promozioaz arduratuko da, bai eta ziklo artean ikasturte hasieran izan behar den informazioaren transmisioan. Bilera horietaz aparte, tutoreek hiru bilera egin beharko dituzte gutxienez ikasturteko, bere taldeko irakasleekin, ebaluazio-saioak. Ikasleen ikasketa-zailtasun orokorrenei erantzutea, eta, ahal izanez gero, aurre hartzea, programazioari beharrezko egokitzapenak eginez, eta banakako hezkuntza-premiei ere erantzutea, horrela, beharra ikusiz gero, curriculumegokitzapena egiteko. Ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, eskola-orientazioko banakako txostena egitea, familiak jakinaren gainean jartzeko eta ikasleak orientatzeko. 4. TUTORETZA EKINTZA 4.1. HELBURUAK Lehen Hezkuntzako etaparen helburuak honako hauek dira: Orokorrak: - Ikaslea pertsona bezala ezagutu eta baloratzea. -Klase-kideen bizitza sozioafektiboa dinamizatzea. -Ikasketaren prozesu ebolutiboan orientatzea. -Taldea orientatzea. -Curriculumari dagozkion aldaketa egokiak egitea.

4


Espezifikoak: -Ikasleen aldetik: Jarraipen indibiduala Taldeko integrazioa Taldeko interakzioa -Beste irakasleen aldetik: Ikasleen ezagutza erraztu bai indibidualki eta baita taldeka ere Irakasleen arteko kolaborazioa ahalbidetu Planifikazio eta heziketa ekintzaren jarraipenaren garrantzia nabarmendu Tutore berriari ikasle taldearen informazioa pasatzeaz arduratu -Familiari dagokionez, garrantzitsua da: Guraso-irakasleen arteko informazioa banaketa hori erraztea. Gurasoen parte-hartzea bultzatzea.

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA Tutoretzaren jarduera guneari dagokionez, gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua hautatu dugu, “elkarrekin bizitzen irakatsi� izanda metodo honen lema. Metodo honen helburua, taldekide bakoitzaren informazioa biltzea izanik, bai eta gelan antolamendu egoki bat antolatzea ere, honako ekintza hauek burutu ditzakegu: Lehenik eta behin, ikasleei buruzko informazioa biltzeko ekintzak tutoreak burutu behar ditu, hala nola, espedienteak berrikusi, beste irakasle batzuekin informazioa trukatu etab. Bestalde, gelako antolamenduari dagokionez, arduradunak eta ordezkariak hautatzea baliagarria izan daiteke, bai eta gelako arauak finkatzea ere. Gainera,, ikasleak taldeetan banatzea gomendagarria dela iruditzen zaigu, nahiz eta hauek ikasturtean zehar aldatuko diren. Ekintza hauek kontuan harturik, gure asmoak metodo honek biltzen dituenez, metodo hau hautatu dugu gure plangintza burutzerako garaian. 4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA 4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA 1.- KURTSO HASIERAKO GURASO TALDE BILERA: HELBURUA: Gurasoak ikasketa eta orientazioa jardueren laguntzan inplikatzea, hala nola, haien seme-alaben formazioan eta hezkuntzan eragina izango duten faktoreetan. Kurtsoan hasi berriak diren haurren gurasoekin talde handian gauzatuko da, moldaketa denboraldiaren garapenari buruzko informazioa emateko. Baita ikasturteko plangintzaren presentazioa eta azalpena emateko ere. Bilera kurtsoa hasi eta lehenengo astean egingo da, irailaren 20an, hain zuzen ere. Arratsaldeko 17:00etan izango da, haurrak klasea bukatu eta 30 minututara, tutoreak azkeneko prestaketak egin ahal izateko, klasea txukundu eta baita eserlekuak antolatzeko ere. Hala ere, landu beharreko guztia aldez aurretik prestatua eta egituratuta izan beharko du.

5


Bilera, ikasleek klase ematen duten gela berdinean izango da, gainera, haien izena jarriko dute esertzen diren mahaiaren gainean eta horrela gurasoak ere haren eserleku berdina izango dute; ikasleak ikasturtean zehar edukiko duen perspektiba berdina ikusteko. 2.- LEHENENGO EBALUAKETA EGIN ONDOREN GURASOEKIN BAKARKA EGINGO DEN BILERA: Helburua: - Gurasoei haurraren hezkuntza prozesuari buruz informazioa ematea, haien kolaborazioa arazoen konponketetan bilatuz. - Tutoreak ikasle bakoitzaren testuinguru sozio-familiarra ezagutzea. -Gurasoei hezkuntza errendimenduari buruzko informazioa proportzionatzea. - Sujerentziak jaso eta kanalizatu, baita kexuak eta erreklamazioak ere. Bilera lehenengo ebaluaketa gauzatu ondoren eta ikasleei buruzko lehengo inpresioa eta ezagutza izan ondoren gauzatuko da. Bertan, aurretik aipatutako helburu eta nahien arabera gauzatuko da. Bilerak aste batean zehar gauzatuko dira, abenduaren 9ko astean, hain zuzen ere. Hauen ordua gurasoen ordutegiaren arabera moldatzen saiatuko da, bai ama eta bai aita etortzea aproposagoa izango litzatekeelako, hala ere, bat etortzearekin nahikoa izango litzateke. Bilerak ikaslearen gelan egingo dira, ikaslearen eguneroko lanak eta antolakuntza ikusteko. 3.- BULLYING-ARI BURUZ IKASLEEN GURASO TALDEA INFORMATZEA: - Helburua: Gurasoak Bullying-ari buruz informatzea lortu nahi da, honen aurrean haiek ere egin beharrekoak eta paper garrantzitsua betetzen dutela jakin dezaten. Gainera, ematen diren egoera errealak ezagutzea nahi da, baita hauei nola aurre egin ere, bai erasotzailearen gurasoak diren aldetik edo erasotua denaren gurasoak diren aldetik ere. Bilera urriaren lehenengo astean gauzatuko da, urriaren 2an, hain zuzen ere. Bilera honen helburua, honi buruzko ezagutza izatea da,bai eta kurtsoan zehar eman daitezkeen hainbat jarrera gauzatu ez daitezen egin beharrekoak jakitea ere. Bilera, hasierako talde bilera bezala ere, seme-alaben klasean egingo da, eta esertzeko prozedura ere aurreko berdina izango da, ikasleek haien izen-abizenak idatziko dituzte gurasoak bertan eseri daitezen.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA 1.- KURTSO HASIERAKO BILERA - Helburua: Kurtsoan zehar jarraituko den planifikazioa prestatzea. - Kurtso hasieran eta klaseak hasi baino lehen, irakasle guztiak elkartuko dira lehenengo bilera egiteko. Bertan, irakasle bakoitzak kurtsoaren helburuak eta plangintza adostuko ditu bere lankideekin batera. Nahiz eta irakasgai ezberdinak irakatsi, curriculumak ezartzen dituen hainbat puntu jarraitu behar dira eta eskolaren izaera ere kontuan hartu behar da. Lehen hezkuntzako mintegian gauzatuko da bilera, espazio handi eta lasai batean, denok eroso sentitzeko. Irailaren 6an egingo da. Adostasun batera ailegatzea derrigorrezkoa da, denok irakasteko modu parekatua izateko. Bilera honek ere hurrengo bilerak egiteko balio handia izango du. Irakasleen

6


ideiak antzekoak direnean, hurrengo bileretan adostasun batera ailegatzeko erraztasun gehiago izango dute eta kurtso hasieratik beraien helburuak zehazten dituztenean, elkarrekin lan egiteko gai izango dira. 2.- IKASLEEN NOTEI BURUZ HITZ EGITEKO BILERA - Helburuak: Haurren prozesuaren ebaluazioa egitea eta beraien etorkizuna zein izango den erabakitzea, hau da, kurtsoa errepikatuko duten ala gaindituko duten erabakitzea. - Ebaluaketa bakoitza bukatzen denean, irakasleak elkartuko dira ikasle bakoitzak zein nota izango duten adosteko. Irakasle bakoitzak bere irakasgaietan atera diren emaitzak aurkeztuko ditu eta haurren jarrerari buruz ere hitz egingo dute. Guztien artean haur bakoitzaren garapenaren prozesua nolakoa izan den adostuko dute bai eta garapen hori positiboa ala negatiboa izan den ere. Aldi berean, azkeneko ebaluaketan, garapen negatiboa izan duen haur batek kurtsoa errepikatu behar duen ala ez erabaki behar dute, gero gurasoekin bilera egiteko. Haurren etorkizuna zein izango den, denon artean adostea oinarrizkoa izango da. Bilera hauek hiru alditan egingo dira kurtsoan zehar: lehenengo ebaluaketakoa abenduaren 2an, bigarren ebaluaketakoa martxoaren 21ean eta hirugarren ebaluaketakoa, azkenekoa, ekainaren 12an. 3.- BULLYING-ARI BURUZKO HITZALDIA - Helburuak: Irakasleek bullying-ari buruzko informazioa jasotzea eta bullying egoera baten aurrean izan behar duten jokaera ezagutzea. - Hitzaldi hau kurtsoaren hasieran egingo da, irakasleak horrelako egoeren aurrean prest egon daitezen. Azaroaren 15ean egingo da. Egun horretan, bullying-aren arloko aditu bat etorriko da hitzaldia ematera. Irakasleek kontuan izango dituzte honen aholkuak eta kasu bat eskolan, edo gelan bertan gertatzen bada, parte hartzeko prest egongo da. Gaur egun, lehen hezkuntzako geletan gero eta gehiago gertatzen den arazoa da eta irakasleen parte hartzea oinarrizkoa izango da hau saihesteko. Aldi berean, haurrekin eta haurren gurasoekin landuko da, beraiek ere bullying-ari buruzko ezagutzak izan behar dituztelako.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA 1.SAIOA: EZAGUTZA JOLASAK HELBURUA: Lehenengo harremana izatea ikaskideekin, elkar hobeto ezagutzea, eta harremanak guztien artean bermatzea bai eta, konfiantza sortzea ere ikaskideen artean. DENBORA: Ordu beteko saioa. BALIABIDEAK: Zapia (Oilo zahar), baloia (Katu katu). GARAPENA: Lehenengo 10 minutuetan: Bakoitzak bere burua aurkeztea eta berari gustatzen zaion ezaugarri bat esatea ikaskideei. Erronda hau egiten hasteko, lehendabizi irakasleak bere buruaren aurkezpena egitea, ikaskideek baino lehen.

7


Ondoren, hurrengo haurrak, irakaslearen ezaugarriak esan beharko ditu bere ezaugarriez gain eta horrela erronda amaitu arte. Ondoren, hurrengo 25 minutuetan, honako jolas hau burutzea: Oilo zahar. Taldekide bati, oiloari, begiak zapi batez estaliko dizkiogu. Abestia abesten dugun bitartean bueltak emango dizkiogu eta abestia bukatzen dugunean norbait harrapatzen saiatuko da. Oiloak besteak non dauden jakiteko, beste hauek txaloka arituko dira abestiak esaten duen bezala. Behin pertsona bat hartuta, nor den asmatu beharko du. “Oilo zahar, oilo zahar txirinbonba mokoka oilo zahar, oilo zahar hemen naukazu txaloka” Azkeneko 25 minutuetan, KATU-KATU jolasa burutuko dugu: Pertsona batek pilota edukiko du. Pilota gorantz botatzearekin batera “katu katu...+lagun baten izena” esango du.(Adibidez Nerea). Nerea, orduan, bere izena entzuterakoan, baloiaren bila arineketan joango da. Baloia airean hartzea, boterik eman gabe, lortzen badu, prozesua errepikatuko du beste lagun baten izena esanez eta baloia berriro ere gorantz botaz. Baloia boteren batekin hartuz gero, ordea, hau hartu bezain laster “odola!!” oihukatu beharko du. Momentu horretan, beste guztiak dauden lekuan geldi geratu beharko direlarik. Orain, Nerea, hiru pauso eman ondoren, baloiarekin norbaiti ematen saiatu beharko da. Hau lortuz gero, besteak “astoaren” “a” hizkia izango du, ez badu lortzen, aldiz, berak izango du letra. “Astoa” hitza osatzen duenak froga bat egin beharko dugu.

2.SAIOA: ARAUAK EGITEN DITUGU HELBURUA: Taldearen funtzionamendu onerako arauak egin edo aukeratzea. DENBORA: Ordu bat. BALIABIDEAK: Gelako arau-zerrenda, elkarrizketa onaren arauak eta fitxa. GARAPENA: Taldeari arauen garrantzia azalduko diogu 10 minututan. Aurrena, talde txikitan ipintzeko esango diegu eta ondoren talde handian jarri beharko dutela. Izan ere, gelakideen erantzunak elkarbanatuko ditugu. Taldekatze hori egin eta galdera batzuk erantzungo dituzte horretarako 30 minutu izanik. Galdera horiek hauek izango dira: 1. Bakarka • Zer esan nahi du guretzat “arau” hitzak, eta zergatik dira garrantzitsuak arauak ikastaldean? • Adierazi ikastaldeak ongi funtzionatzeko oinarrizko hiru arau. 2. Talde txikian Talde bakoitzean, bakoitzaren proposamenak hartu eta garrantziaren arabera ordenatuko dituzte. Honako gai hauek kontuan hartuta sailka ditzakete proposamenak: • Elkarrizketa • Elkarbizitza • Puntualtasuna • Garbitasuna eta ordena • Ikasketak

8


3. Talde handian Talde txikian atera diren proposamenak eta arauak hartuko dituzte. Sailkatu ahal izateko, ezberdintasunak eta antzekotasunak egiaztatuko dituzte. Onartu aurretik, alde onei eta txarrei buruz eztabaidatuko dute.

BAKARKA:

 Zer esan nahi du guretzat “arau” hitzak, eta zergatik dira garrantzitsuak arauak ikastaldean? _________________________________________________________ _________________________________________________________ _________________________________________________________ _________________________________________________________

 Adierazi ikastaldeak ongi funtzionatzeko oinarrizko hiru arau. _________________________________________________________ _________________________________________________________ _________________________________________________________ _________________________________________________________

TALDE TXIKIAN: Talde bakoitzean, bakoitzaren proposamenak hartu eta garrantziaren arabera ordenatu behar dituzte. Honako gai hauek kontuan hartuta sailka ditzakezue proposamenak:

a. Elkarrizketa: b. Elkarbizitza: c. Puntualtasuna: d. Garbitasuna eta ordena: 9


e. Ikasketak :

TALDE HANDIAN:

Talde txikian atera diren proposamenak eta arauak hartu behar dituzue. Sailkatu ahal izateko, ezberdintasunak eta antzekotasunak egiaztatuz. Onartu aurretik, alde onei eta txarrei buruz eztabaidatuko duzue.

Gelako materialak guztienak dira: partekatu eta zaindu

Arkatzei ez diegu haginka egin behar.

Itsasgarria itxi behar da.

Lana amaitzean, margoak eta materiala jaso behar dira.

Mahaia garbitu eta txukun eduki behar da.

Liburuen orriak ez dira tolestu behar.

Isilik eta astiro irtengo eta sartuko gara gelatik/gelan.

Klasean gauden bitartean, lan egingo dugu, inor molestatu gabe.

Taldeka hitz egiterakoan, txandaka egingo dugu.

Puntualtasuna oso garrantzitsua da; berandu bagatoz, ez dugu ikasten eta gure ikaskideak molestatzen ditugu.

10


11


Zerbait eskatu behar badugu, atseginak izan behar d

3.SAIOA: KONFIANTZA JARDUERAK

HELBURUA: Haurrak beraien arteko konfiantza lantzea eta beraien arteko harremanak lantzea. DENBORA: Ordu bat ( ordu erdi “artilea botatzen” eta ordu erdi “soziograma” ) BEHARREZKO BALIABIDEAK: - “Artilea botatzen” : Artilezko bola bat. - “ Soziograma” : Soziogramaren orria. GARAPENA: “Artilea botatzen” Haur guztiak lurrean esertzen dira, borobil bat eginez. Haur bati ematen diogu artilea, bola bat eginda eta honek, borobilean dagoen lagun bati bota behar dio. Artilezko bola duen umeak, zerbait ona esan behar du aukeratu duen lagunari buruz (adibidez, “ile polita du”). Gero, artilezko bola bota baino lehen, artilearen izkina hartzen du eta, hau mantenduz, bola botatzen dio. Beste umeak artilezko bola duenean, prozesu berdina egiten du baina beste lagun desberdinarekin eta horrela jarraituko dute, denak artilearekin batuak egon arte. Orduan artilea bota duen lehenengo umea altxatzen da eta artilezko bola bota dion lagunari besarkada bat ematen dio. Prozesu bera egingo dute beste partaideek, artilezko bola berriro osatu arte. “ Soziograma” Orria betetzerakoan zintzoak izatea oso garrantzitsua dela eta hortik aterako den informazioa taldeari laguntzeko erabiliko dela adieraziko zaie ikasleei. Ikaskideen izenen zerrenda bat emango zaio ikasle bakoitzari. Bakoitzak balioespen bat ipini behar du ikaskide bakoitzaren aurretik, “_______________zure gogokoa da?” galderaren aurrean (5=oso gogokoa, 4=gogoko samarra, 3=halaholakoa, 2=ez oso gogokoa, 1=batere gogokoa ez). Erantzun guztiak jaso eta gero, irakasleak emaitzak taula batean ipiniko ditu. 4. SAIOA: EMOZIOAK Oso garrantzitsua da umeak bere sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta horiei aurre egiteko tresnak ezagutzea. Emozio eta sentimendu ezberdinak daudela ikasiko dugu, hori ona eta aberatsa baita.Hori dela eta, saioa honako ekintza honekin hastea proposatzen dugu:

12


HELBURUAK: Emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzea. DENBORA: 15min BALIABIDEAK: Txartelak. METODOLOGIA: Ikasle bakoitzari, sentimendu baten izena idatzita izango duen txartela emango diogu, hala nola: tristura, poza, beldurra edo maitasuna. Emozio hauek errepikatuta egongo dira. Hau da, 20 ikasle badira, emozio bakoitzeko 5 txartel izango ditugu. Ondoren, ikasleak tokatu zaion emozioa adierazi beharko du gorputz-atalak erabiliz. Hori egin eta gero, bere emozio bera duen bikotea bilatu beharko du. Hura topatzean, binaka jarriko dira eta emozioa elkarrekin adieraziko dute. Bukatzeko, borobilean eseriko dira, eta ariketa egitean nola sentitu diren adieraziko dute. Gustatu zaizue? Erraz egin duzue? Eta antzeko galderak egingo dizkiegu. Ariketa hau bukatu ondoren, saioa honako mural hau egiten igaroko dute. Sentimendu bakoitzaren murala osatu: HELBURUAK: Norbere emozioak azeleratzea, emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzea eta norbere burua ezagutzea. DENBORA: 45min BALIABIDEAK: Arbela, orriak, margoak, murala. GARAPENA: Ipuin bakoitza behin baino gehiagotan irakurri eta landu eta gero, gure sentimenduez arituko gara. Sentimendu bakoitzarekin eskema hau jarraituko dugu: - Noiz edo zergatik haserretzen gara, zein egoeretan. - Nola sentitzen gara hori gertatzen zaigunean,nola erreakzionatzen dugun. - Zer egin genezake sentimendu horren aurrean hobeto sentitzeko (estrategia ezberdinen hausnarketa). Informazio hau guztia bi taulatan erregistratuko dugu denon artean. Irakasleak arbelean idatziko du haurrek esandakoa: ZERGATIK NAGO HASERRE? (POZIK, TRISTE, BELDURTUTA) - Jostailu bat apurtu zaidalako. - Jo nautelako‌

-

-

ZER EGITEN DUT HASERRE (TRISTE, POZIK,...) NAGOENEAN? - Norbaiti kontatzen diot. - Barkamena eskatzen diot‌

Erantzunak aztertu eta konparatu ondoren, bakoitzak identifikatzen denaren erantzunaren marrazkia egingo du. Goiko aldean izenburua jarriko dio (arbeletik kopiatuta) eta marrazkia egin ondoren bere erara idatziko du aukeratu duen galderari dagokion erantzuna. Marrazki guztiak bildu eta sentimendu bakoitzeko mural bat osatuko dugu eta eskolako Lehen Hezkuntzako pasabidean jarriko ditugu.

5.SAIOA: EMOZIOAK

13


Saioa hasteko lehenik eta behin, “irriterapia” egingo genuke. HELBURUAK: Gorputzen kontaktua sentitzearekin plazera sentitzea eta barre egitea eta tentsioak askatzea, gustura egotea eta beldurrak alde batera uztea. DENBORA: 15min BALIABIDEAK: Psikomotrizitate gela GARAPENA: Irriterapiaren oinarrian barrea dago eta, besteak beste, sentitzeko dugun gaitasuna areagotzeko, maitatzeko, sormenerako... bidea da. Gorputzeko tentsioak askatzeko teknika desberdinak erabiltzen dira eta horrela barre-leherketara irits daiteke. Teknika hauen artean gorputz adierazpena, jolasa, dantza, arnasketak, masajeak eta abar daude; baita barne-barnetik naturalki egiteko teknikak ere. Irriterapia blokeo emozionalak, fisikoak, mentalak, sexualak eta abar gainditzeko onuragarria da. Barre egiten dugunean ezinezkoa da pentsatzea. Barreak gure dohainak aurkitzen, beldurrak gainditzen, ilusioz janzten, gauzak positiboki ikusten laguntzen digu. Planteatutako ariketan haur guztiak lurrean etzango dira burua beste haurraren sabelaren gainean jarrita. Ariketa hasi aurretik ume guztiak eroso sentitzeko gela barruko espazioa prestatuko dugu. Ariketan zehar gidari lanak egingo dituen pertsona, kasu honetan irakaslea, lurrean eserita egongo da eta bere sabelaren gainean bere alboan etzanda dagoen umearen burua egongo da. Aipatutako ume horren sabelaren gainean beste ume bat egongo da eta horrela denak jarraian jarriko dira kate bat osatuz. Gidaria barrez hasiko da modu esajeratuan eta bere barreak gelako giroa positiboki zipriztintzeaz gain, bere sabelaren mugimenduek ondoan dagoen haurraren burua gora eta behera mugituz beronen barrea eragitea lortuko du. Horrela, bata bestearen atzetik, denak katean barrez hasiko dira. Irakaslea gidaria izango da. ORDULARIA Gure emozioen kontrola dugunean hobeto sentitzen gara, erabaki egokiagoak hartzen ditugu eta besteen lana hobeto baloratzen dugu. Hau da, modu egokian jokatzen dugu. Faktore hauek kontuan izanik, “irriterapia” egin ondoren, “ordulariaren” jolasa burutuko genuke. HELBURUAK:Inpultsibotasuna kontrolatzea, emozio ezberdinak ditugula onartzea eta erregulatzeko modu desberdinak identifikatzea. DENBORA: 25min (Minutu bat ikasle bakoitzarekin) BALIABIDEAK: Ordularia GARAPENA: Irakasleak segundo-orratza duen erlojua izango du. Ikasleek borobil bat egingo dute eta irakasleak esandakoan begiak itxiko dituzte, txandaka. Ikasle bakoitzak 60 segundo noiz pasatzen diren asmatu beharko du. Irakaslea ikasleari begiak ixteko agindua ematen dionetik aurrera hasiko da kontatzen. Ikasleak “stop” esaten duenean, irakasleak ordularia erakutsiko dio eta iritsi den edo pasa egin den jakingo du. Prozesu

14


hori bera egingo dugu ikasle bakoitzarekin. Bukatzeko, borobilean eseriko gara eta hausnarketa bultzatuko dugu, honelako galderak eginez: Lortu al duzue minutura iristea? Zein estrategia erabili duzue asmatzeko? Zergatik ez dugu lortu? ORIENTAZIOAK: Ariketa honek inpultsibotasuna erregulatzeko balio digu, ikasleak oso inpultsiboak izan baitaitezke adin honetan. Komenigarria da ariketa behin baino gehiagotan errepikatzea onera egiten duten ikusteko. Ikasle bakoitzaren barneko erritmoa ezagutzeko ariketa polita izan daiteke, eta irakasleari oso baliagarria izango zaio ikasleen inpultsibotasuna antzemateko. Ariketa lehengo mailaren bukaeran egitea komeni da, ikasleek zenbatzeko trebetasuna ordurako nahiko ondo barneratuta izango dutelako. EGURREZKO PANPINA Erlaxatzeko teknikak menperatzen dituzten gizabanakoek kontzentratzeko, gauza berriak ikasteko eta inpultsibotasuna kontrolatzeko gaitasun handiagoa dute. Hori dela eta, klasea amaitzeko gorputza erlaxatzeko metodoak eta aldi berean kontzentrazioa lantzen den ariketa hau burutuko genuke: Egurrezko panpina. HELBURUAK: Gorputza lasaitzen ikastea eta gorputza kontrolpean izatea. DENBORA: 20min BALIABIDEAK: Gorputza behera, psikomotrizitate gela. GARAPENA: Irakasleak ikasleei egurrezko panpina izango balira bezala jokatuko dutela adieraziko die eta gelan barrena ibiltzen hasiko dira. Musika lasai bat jarri eta oheratu egin behar dutela esango diegu gero; haurrak, orduan, ahoz gora etzango dira. Behin etzan ondoren, egurrezko panpinari gorputz osoa gogor jarri zaiola esango diegu eta ikasleek horixe bera egingo dute. Segundo batzuk pasa ondoren, gorputza lasaitu egingo dugu, hain lasai, non gorputz osoak asko pisatzen baitigun. Ariketa hori bera gorputzeko zati ezberdinak banaka erabiliz (burua, besoak...) egin dezakegu.

6. SAIOA: DEBATEA/GENEROA HELBURUA: Haurrek bere generoari buruzko iritzia emateko aukera izatea eta beraien artean errespetua lantzea. DENBORA: Ordu bat ( tutoretza saio bat) BEHARREZKO BALIABIDEAK: Mahaiak eta aulkiak eta youtube-ko bideoa. GARAPENA: Hasteko, jarduera planteatzeko generoari buruzko bideo bat jarriko diegu. Bertan , genero ezberdintasunak zehazki ikusten dira. Bideoa bukatzerakoan debatea planteatuko dugu, alde batetik eskolako neska eta mutilen arteko ezberdintasunak daudela uste dutenak albo batean jarriko dira eta ezberdintasunak ez daudela uste dutenek beste alboan jarriko dira. Irakasleak epaile bezala jokatuko du eta umeei hitz egiten utziko die. Hala ere, debatea aurrera jarraitu dezan, galdera batzuk prestatuko ditugu badaezpada. Irakasleak moderatzaile bezala ere jokatu behar du, garrasiak ez egoteko edo denek batera ez hitz egiteko. Galderak:

15


12345-

Patioan adibidez, neskak eta mutilak nahastuak jolasten zarete? Mutilak urdinez eta neskak arrosaz janzten zarete bideoan ikusi dugun bezala? Zuen gurasoek lan egiten dute? Biek? Nork garbitzen du etxea? Zergatik uste duzue genero ezberdintasunak daudela? Zergatik ez? Zer uste duzue, emakumezkoak eta gizonezkoak berdina garela ala ez?

7.SAIOA eta 8.SAIOA: BULLYING HELBURUA:

• • • • • • • • •

Modu kritikoan eskolako erasoetara gerturatzea. Erasoa gradu ezberdinetako biolentzia bezala ikustea. Biolentziari eta erasoari buruzko jarrera zuzena eta garbia izatea. Bullyingnaren ingurunean ematen diren egoera pertsonal ezberdinak ezagutzea: familiarrak, sozialak etab.. Erasoa, aktiboki edo pasiboki, alde edo kontra erantzun daitekeen arazo soziala bezala ulertzea. Eskolako eraso egoera ezberdinen aurrean erabaki estrategia ezberdinak ezagutzea. Berdinen artean harreman negatiboa antzematea. Seme-alaben eta gurasoekiko harremana aztertu eta ulertzea. Hezkuntza partaideekiko komunikazioa sustatzea.

DENBORA: Bi saio. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Pelikula, telebista, gela ilun eta lasaia,papera eta boligrafoa. GARAPENA: BULLYING BULLYING FILMAREN SINOPSIA Jordi, 15 urteko mutil bat da eta bere aitaren heriotza orain dela gutxi izan da. Amarekin batera, herrialdez aldatzea erabakitzen du bizimodu berri bat hasi dezaten. Hasieran dena ondo doala dirudi, baina etorkizunak ezusteko ederra emango dio, eta oharkabean infernurako bidean murgilduko da

16


Nacho, pozik eta irribartsu, infernu honetan sartzera lagunduko dion laguna da, klaseko-kidea. Nacho, nahiz eta heldua izan, beldurraz bakarrik baliatzen den eta besteen sufrimenduarekin gozatzen duen pertsona da. Jordiri bidai beldurgarria bizitzea tokatuko zaio, non mesfidantzatik susmoetara pasako den eta sufrimendua ere existitzen dela jakitea tokatuko zaion; tentsiotik beldurrera, eta bertatik izura. Nacho, gaiztakeriaren enkarnazio den bezala, egun bakoitza aurrekoa baino biolentoagoa eta krudelagoa izatea lortuko du. Nacho-ren ama, nahasturik, ez du gertatzen hari dena ulertzen,gainera, ezusteko pertsonai eta ilun batek, Ania, iraganeko sekretu bat gordetzen duena, Jordi ulertzeko kapaza izango da, hark ere izua ezagutzen baitu. Ama eta Ania izango dira orduna Jordiren bidariaren laguntzaileak. Bidai honen bukaera Jordiren erabaki baten ondorioz emango da, zein beste edozein gizaki bezala askatasunean ezinbesteko helburu bat du eta etsipenean bilatzen duen. PERTSONAIAK Julia Jordiren ama da, erizaina;Jordiri zerbait gertatzen zaiola sumatzen du. .

Jordi Protagonista da, institutura joan nahi ez duen nerabe bat, klase-kideen isekak eta eraso fisikoak jasotzen baititu.

Nacho Antagonista da, Jordiren kontrako erasoaren bultzatzaileetako bat. Klaseko liderra.

Ania Jordiren laguna da, beste institutu batekoa, baita erasoak jasotzen dituena ere.

17


Nachoren lagunak Nachoren erasotzailea taldearen partaideak dira

Novia de Nacho Jordiren eraso egoera gehienetan geldi jokatzen duena, Nachoren neska da.

Klasekideak Ez dute erasoan parte hartzen baino ez dute ekiditen.

Bruno (Nachoren bizilaguna) Jordi laguntzen saiatzen da Nachoren erasoei aurre eginez.

Institutuko zuzendaria eta Jordiren tutorea Ez da ohartu Jordik jasotzen dituen erasoaz, amak kontatzen dionean ez du sinesten eta zerbait egitea erabakitzen duenen beranduegi da.

OHARRA: Proposamenak indibidualki landu daitezke, baina honela ez gara planteatutako helburu guztietara iritsiko. Oso garrantzitsua da tutoreak partaidetza bultzatzen duen giroa sortzea ikasleek haien interesak eta iritziak konpartitzeko nahia izan dezaten. Nahiz eta galderak indibidualki edo talde txikietan landu, bigarren saioa galderak bilatzeko eta honi buruz hitz egiteko erabilikoa da. PELIKULA IKUSI AURRETIK 1.-

18


Tutoreak lanaren arauak jartzen ditu edo taldeari birgogoratzen eta planteatzen dizkio. (Idatzitako galdera talde guztiari egin diezaioke edo lauko talde txikiei planteatu ahal dizkie). Bullying izenburua duen pelikula bat ikusiko dugu. o Zerri buruz pentsatzen duzu izango dela filma? o Badakizu zer den bullying-a? o Zer iradoki dizu pelikularen izenburua? o Jarriko zenioke euskarazko hitz bat ingeleseko hitz honi? o Bullying gertuko kasuren bat ezagutzen al duzu? 2.- Tutoreak honen antzeko mezua transmitituko die ikasleei. Ikusiko dugun pelikulak Bullying izenburua dauka, film gogorra da eta seguraski gehiegizkoa irudituko zaizuela batzuetan muturreko puntuetara iristen baita. Pelikula hau ikusiko dugu bertan ikusten dugunetik ikasteko helburuarekin, zuen sentimenduetara iristea gustatuko litzaidake eta konpromiso batera iristea, bai indibidualki eta bai taldean ere, ikusiko dugu arazoarekin enpatizatzen. Pelikula honek errespetua bultzatzea nahi dut eta horrelako faktoreen aurrean bakea eta errespetua ere bultzatzea. Adi egotea nahi dut, pelikula baino lehenago, pelikula bitartean eta pelikula ondoren galdera batzuk erantzungo baititugu. Tutoreak pelikulan zehar agertzen diren pertsonaiak klase-kideen artean banatuko ditu eta bukatzerakoan galdera hauek erantzun beharko dituzte proposatzen diren besteaz gain. • Jordi. Protagonista. Mutil bat.

• • • • • • • • •

Nacho. Antagonista. Mutil bat. Ania. Laguna Neska bat. Nachoren lagunak. Hamar pertsona gehienez. Klaseko lagunak. Hamar pertsona gehienez. Nachoren bikotea. Neska bat. Julia. Neska bat. Institutuko zuzendaria. Neska bat. Jordiren tutorea. Mutil bat

Bruno. Mutil bat. Minutu batzuk emango dira pelikulan zehar agertuko diren pertsonai hauek memorizatu eta mentalizatzeko.. Nota: Klasean erasoak jasotzen dituen pertsona bat izatekotan ez diogu Jordiren papera emango.

PELIKULA BITARTEAN Ikasle bakoitza pertsonai batekin identifikatutakoan honako galdera hauei erantzun beharko diete. a) Zein da nire papera pelikula honetan zehar? (zer egiten du nire pertsonaia?)

19


b) Nola sentitzen naiz? (Nola sentitzen da pertsonai hau?) c) Nola sentitzen da Jordi? Horrela sentitzea nahi dut? (Jordirentzat: Nola sentitzen dira erasotzen nautenak? Zergatik egiten didate hau? d) Bizitza errealean pertsona honekin komunean zerbait al duzu? e) Zein pertsonaiarekin sentitzen zara identifikatuagoa?Zergatik? PELIKULA IKUSI ETA GERO Honetarako, tutoreak, pertsonaien araberako taldeetan jartzea eskatu dezake (Nacho, Nachoren lagunak, Nachoren neska etab. elkarrekin jartzea) Tutoreak entregatutako galderei buruz hasten da hizketan eta pertsonaia-pertsonaiaz ikasle bakoitzari haren erantzuna esatea eskatzen dio, ondoren, taldean, pertsona berdina dutenen eta besteen artean erantzunei buruz hitz egiten dute. Ondoren galdera berri hauek gehitu daitezke: • Nola da Jordiren erantzuna bere eskolako inguruarekin, klase-kideekin, irakasleekin eta amarekin? • Zerk iradoki dizue Jordik amarekiko izan duen erreakzioan ?

• • • • • •

Nola erreakzionatzen du bizilagunak bullyingari buruz ohartzen denean? Zein iritzi duzu tutorearen eta zuzendariaren erreakzioa eskola bullying kasu bat dagoela ohartzen direnean?. Nola da komunikazioa Jordiren familian? Zergatik diote beldurra Nachori klase-kideek? Zer gertatuko litzateke norbaitek isiltasun katea puskatuko balu? Zein jarrera izango zenukeela pentsatzen dugu Nachoren laguna izango bazina? Eta bakarrik klaseko-kidea izango bazina?

Elkarrizketa klasean hainbat gai ezberdin ukitu ditu, honako hauek izan diren o ez baloratzea garrantzitsua izango litzateke: Bullying pelikula Jordin zentratzen da, kide batzuen jarreraren ondorioz eta beldurrez isiltasuna mantentzen duten klase-kideen ondorioz sufritzen duen pertsona da.paraliza. Isiltasunak delitu baten ondoren konplize bihurtzen gaitu. Isiltasuna elementu klabea da holako tratu txarren portaeretan. Batzuetan ez “txibatzea”, laguntza ez eskatzea da, eta delitugileen alde egitea zuzentasunaren alde egitea baino.. Eskola erasoa tratu txar mota bat da. Aspektu psikologiko, sozialak eta fisikoak dauzka. Denboran mantentzen da eta jasotzen duten pertsonek asko sufritzen dute. Eraso egoera batean, erasotzailearen boterea besteek honi dioten beldurraren ondorioz sortu daiteke. Eraso egoera batean baliteke helduak beharrezkoa den bezala informatuak ez egotea eta horren ondorioz baliteke egoera ez identifikatzea. Ingurunean eragin zuzena du eskola eraso egoera batetan. Erasotzailearen egoera pertsonala holako jarrera izatera bultzatu diezaioke.

20


Azkeneko urte hauetan asko handitu da telefono, tuenti, whatsapp, youtube etab. bidezko erasoa, gainera identifikatzen zailagoak dira faktore hauek. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasleak egoera hauen aurrean defendatzen jakitea, baita jasotzen dutenei defendatzen jakitea ere. Irakasleentzat orria. Enpatia: Gizakiaren gaitasuna da, harekin ados egon gabe besten ikuspuntua ulertzen eta esperimentatzen laguntzen gaituena. Ez da nahikoa beste ulertzearekin, erakutsi behar da. Pertsona batek hola jokatzeko edo pentsatzeko arrazoiak izan ditzake. Elkarrizketa baterako galderak(talde txikietan izan daiteke edo klase guztiarekin betera gauzatu daitezke galdera) Jordi

      

Nola pentsatzen duzu sentitzen zela? Zerbaiten errua dauka? Zergatik ez dio ez amari eta ez tutoreari kontatzen? Zergatik kontatzen dio Aniari? Zergatik faltatzen da Jordi eskolara? Zergatik desagertzen da Jordi? Hartu zuen erabakia zuzen da?, Zein gehiago zeuden?

Nacho

   

Zergatik jokatzen du horrela? Momenturen baten damutzen al da? Eragiten duen sufrimendua ulertzen duela pentsatzen duzu? Zeinen aldetik sufritzen ditu tratu txarrak?

Laxante eta komuneko gertaera  Zeinek eman zion laxantea?  Zergatik edaten du Jordik?  Zergatik ez zioten Jordiri komunean sartzen utzi?  Nola sentitu zen Jordi?  Zergatik ez zuten ezer egiten begiratzen zeuden pertsonak? Zuk zer egingo zenuke? Zergatik? Nachoren festa  Zergatik joan zen Jordi Nachoren festara?  Zer egin zioten Nacho eta bere laguna Jordiri?  Zer sentitzen du Nachok?  Zer sentitzen du Jordik?  ¿ Zergatik ez zuten ezer egiten begiratzen zeuden pertsonak? Zuk zer egingo zenuke? Zergatik?

Komunean Jordi soinketako irakaslearekin hitz egin ondoren.

21


 Jordik soinketa irakaslearekin hitz egiten duenean eta Nachok ikusten dioenean. Aukeratu zuen Jordik momentu egokia irakaslearekin hitz egiteko?

 Zer egin dio Nachok Jordiri? La pata de Birria  Zergatik puskatzen dio Nachok hanka Jordiren txakurrari?  Zer eskatzen dio Nachok Jordiri? Bullying-ari buruzko elkarrizketa eskolan  Jordiri egindako guztiari buruzko hausnarketa Nachoren bisita Jordiren etxean.  Zer eskatzen dio Nachok Jordiri?  Zerbait lapurtzen dio Nachok Jordiri?? Jordik Ania ezagutzen du  Nola ezagutzen du?  Nola uste duzu sentitzen zela Ania?  Erruduna zen?  Zergatik ematen diote paliza bat?  Zergatik ez die ez gurasoei eta ez irakasleei kontatzen?  Zergatik kontzen dio Jordiri? Prostituta  Zergatik eramaten dute Jordi toki hartara?  Zer gertatzen da bertan? Bruno

 Bruno gertatutakoaz ohartzen denean Nachoren amari kontatzen dio, eta Nacho jotzen du. Zuzena al da jokabide hau? Zergatik?  Zer egiten du Nachok Bruno jipoitu eta ondoren? Internet  Zein mezu jasotzen du Jordik interneten bidez=  Zerrekin mehatxatzen dio Nachok?

Institutuan bilera  Zergatik amak zuzendaria botatzen dio errua?  Zergatik zuzendarika botatzen dio errua amari?  Zeinek dauka errua?

9. SAIOA. TUTORETZA BALIOESTEN DUGU Helburua: Tutoretza saioak balioestea.

22


Denbora: Ordu bat Beharrezko baliabideak: Fitxa. Garapena: Tutoretza saio honetan, lehenengo 10 minutuetan zer egin behar duten esplikatuko zaie, hau da, tutoretza-saioei buruz hitz egingo dela esan honako alderdi hauek kontuan hartuta: • Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena? • Zein gaitan sentitu dira gustura? • Zein gai edo jarduera landuko lukete gustura? Galdera hauek erantzuteko 30 minutu izango dituzte eta behin hori eginda. Gelakideen

artean erantzun ezberdinak elkarbanatuko ditugu 20 minututan.

1.

Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaizuna?

________________________________________________________________ ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ _ 2. Zer ikasi duzu? ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ _ 3. Zer da gutxien gustatu zaizuna? ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ ________________________________________________________________ 4. Zein gaitan sentitu zara gustura? _____________________________________________________________________ _____________________________________________________________________ _____________________________________________________________________ _____________________________________________ 5. Zein gai edo jarduera landuko zenuke gustura? _____________________________________________________________________ _____________________________________________________________________

23


_____________________________________________________________________ ______________________________

5. DENBORALIZAZIOA

24


EGUTEGIKO EGUN GARRANTZITSUENAK IRAILAK 20: Gurasoekin bilera. URRIAK 2: Bullying-ari buruz hitz egiteko bilera. URRIAK 24: Ikasleekiko 1.tutoretza saioa burutuko dugu, 11.30etatik-12.30etara. Bertan 1.jarduerari dagozkion ezagutza jolasak egingo ditugu. URRIAK 31: 2. Tutoretza saioa izango da, 11.30etatik-12.30etara. Bertan, 2.jarduerari helduko diogu, hau da, gelakideen artean arauak ipiniko ditugu. AZAROAK 7: 3. Tutoretza saioa burutuko dugu, 11.30etatik-12.30etara eta oraingo honetan, 3. Jarduera landu, hau da, konfiantza jardueraz egingo ditugu. AZAROAK 14: Tutoretzako 4.saioa izango da 11.30etatik-12.30etara eta bertan, emozioak landuko ditugu. AZAROAK 21: Tutoretzako 5.saioa izango da11.30etatik-12.30etara eta emozioekin jarraituko dugu. AZAROAK 28: Tutoretzako 6.saioa izango da 11.30etatik-12.30etara. Egun pil-pilean dagoen gaia aukeratu eta debatea egingo dugu. ABENDUAK 5: Tutoretzako 7.saioa izango da11.30etatik-12.30etara. Bulliyng-ari buruzko jarduerak egingo ditugu. ABENDUAREN 9TIK-13RA: Ebaluaketa amaitu osteko bakarkako bilera. ABENDUAK 12: Tutoretzako 8.saio honetan ere, bullying-arekin jarraituko dugu. Saio hau 11.30etatik-12.30etara burutuko dugu. ABENDUAK 19: Gabonetako oporrak hartu aurretik, azkeneko tutoretza saioa izango denez, orain arte tutoretzan egindako gauzek zertarako balio izan diguten jakiteko galdera batzuk prestatuko ditugu. Saio hau ere 11.30etatik-12.30etara burutuko dugu. MARTXOAK 24TIK-28RA: Ebaluaketa amaitu osteko bakarkako bilera. EKAINAREN 2TIK-6RA: Ebaluaketa amaitu osteko bakarkako bilera.

6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA Tutoretza ebaluatzearen helburua lantzen gauden lanari buruzko informazioa eta parte hartzen duten baloreei buruzko informazioa jasotzea da bai eta, gauzatzen hari garen klaseak lagungarriak eta garapenean era baikorrean eragina duten jakiteko ere. Ebaluaketa hau ez da notak jartzeko edo nota jasotzeko egingo, ikasle bakoitzari buruzko informazioa jasotzeko baizik. Tutoretza gainera, moldaketak eta doikuntzak

25


eginda helburuei, beharrei eta ikasleen komunikazioa moduari, gehiago gerturatzeko metodoa da. Tutoretzaren ebaluazioaren helburu nagusia planifikazioari buruzko eta tutoretza praktikari buruzko informazioa jasotzea da. Jasotako informazioak feed-back-a egitea erraztuko digu, gure tutore rolaren eragina jakiteko eta beharrezko izatekotan moldaketak egin ahal izateko. Hala eta guztiz ere, tutoretza plana burutzerakoan irakasle, ikasle eta familien beharrak asetzen diren jakin beharko dugu, haiek baitira gure ekintzaren jasotzaile zuzenak. Ebaluaketaren prozesua konplexua denez, informazioa jasotzeko garaian planifikazio egokia egitea ezinbestekoa izango litzateke, egoera bakoitzari moldatzea. Gainera, hainbat instrumentuen eta estrategien erabilpena ere beharrezkoa izango litzateke. Ebaluazioaren ondorioz, jasotako informazioari esker, alde batetik, informeak eta ekintza sujerentziak erraztu ahal izango zaizkio eskolako zuzendaritzari, orientatzaileei eta baita beste tutore guztiei ere. Bestalde, jasotako informaziori esker, sortutako hainbat arazoen aurrean irtenbidea bilatzeko ekintza eta elkarrizketak erraztuko ditu. Ebaluazioaren helburuak honako hauek izango dira: -Informazioa nola planifikatu den ezagutzea, baita haren moldaketa, aukeren, beharren eta testuinguruaren baitan nola garatu den ikustea ere. -Tutoretza markoaren ebaluaketa egitea, aspektu primario negatiboak eta positiboak aztertu, aurrerapenak eta aurkitutako zailtasunak kontuan hartuz. -Tutoretza markoaren helburuen araberako emaitzak baloratzea, bai planifikatuak zeudenak, baita planifikatu gabekoak ere. -Prozesuan eta emaitzetan hobekuntza suposatzen duten aldaketei buruzko ezagutzak eta orientazioa zabaldu eta kontrastatutako kriterioen araberako ekintza moldaketak egitea . Ebaluazio planak honako ezaugarriak izango ditu: PROZESUALA: Ez ditugulako bakarrik helburuaren araberako emaitzak ebaluatzen, planifikazio prozesua eta irakaslearen partehartzea ebaluatzeko ere balio digulako, honela, beharrezkoak diren aldaketa guztiak eginez. KUALITATIBOA: Benetan interesatzen zaiguna, inplikatu bakoitzak bere buruaren eta tutoretzen inplikazioari buruzko balore bat transmititzea da; ondorengoek ere hobetu dezaten. HEZITZAILEA: Jasotako informazioak feedback ekintza suposatzen du. Gainera, tutoretza markoaren partaideei berraztertze bat errazten die. JARRAIA: Tutoretza planaren hasiera, arazo edo ekintzaren beharra edo nahia dugunean hasten da, planifikazioa da bigarren pausoa. Hurrengoa berriz, planifikazioa praktikan jartzea eta azkenik, azken emaitzak. PARTAIDETZA: Inplikatu guztien partaidetza beharrezkoa da. 7. BIBLIOGRAFIA Erabilitako materiala (web guneak, liburuak, aldizkariak, etab.) Rus Arboledas, A. (1996). Tutor铆a, departamento de orientaci贸n y equipos de apoyo. Granada : Universidad de Granada.

26


Pere, A. & Isus, S. (1995). La tutor铆a, organizaci贸n y tareas. Barcelona, Gra贸 serveis Pedagogics. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/HASIERA.htm http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/tutoretza/PDF_05/SAIOAK_OR OKORRA_05.pdf https://lehenhezkuntza.wikispaces.com/file/view/LH+6-8.pdf http://www.slideshare.net/b06lehen/tutoretza-presentation

27


Tutoretza plana (alai taldea)