Page 1

IKTak HEZKUNTZA POLITIKAK

2013 Libe Arquillo I単igo Arregi Oihane Arruti Ane Artola


IKTak Euskal Herriko hezkuntza zentroetan Teknologiak gure gizartean izan duen eboluzioa kontuan izanda, hezkuntza zentroetan honen inguruan zerbait egin beharra zegoela argi zegoen. Euskal Herrian hainbat saiakera egin dira ordenagailuak ikasgelatan ezartzeko, esate baterako, Heldutasun Maila Teknologikoaren proposamenaren bitartez ezarritako Eskola 2.0 proiektua. Honekin, ikasgelatan ordenagailuak, proiektoreak, wifiak‌ ezarri dira eta irakasleei formazioa eskaini zaie. Aipatu beharra dago, proiektu berri honek ez duela aurretik erabiltzen ziren materialak ordezkatu, aberastu eta osagarri moduan funtzionatu baizik, metodologian eragina izanik. •

AURREKARIAK:

Teknologia hezkuntza munduan sartzeko hainbat saiakera egin dira Eskola 2.0 proiektuaren aurretik. Saiakera hauetan nagusiki gainditu beharreko lehenengo oztopoa, hezkuntza zentroetako errekurtso eta azpiegitura teknologikoen falta izan da. Ordenagailuz lagundutako ikaskuntza bultatzea du asmoa. Azken batean, uste zen hezkuntza zentroek zenbat eta errekurtso gehiago izan, orduan eta handiagoa izango zela irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan didaktikaren erabilera. Teknologien erabilerarako behar den formazio iraunkorrak, irakasleek erreminta teknologikoekin duten erabilera sakontzea du helburu Irakasleen Hobekuntza Programaren (Garatu 2002) bitartez. Irakasle bakoitzak kontrolatzen duenez formazio honetan duen parte hartzea, egin diren ikerkuntzek diote maila desberdinak ageri direla irakasleek duten formazioan baita hezkuntza zentroek duten azpiegituretan eta errekurtso teknologikoetan. Hezkuntza zentroak etengabe aldaketak jasaten ari diren organizazio bihurtu dira eta hauek, bertako kide guztiak inplikatu behar dituzte XXI. mendeko gizarteko eskakizunetara egokitzeko. Egungo krisi ekonomikoa dela eta, Eskola 2.0 proiektuak gora behera asko jasan ditu eta beraz, aldaketak egin dira hasierako planteamendutik: ikasle bakoitzeko, ordenagailu bat. Hasiera batean haur bakoitzari ordenagailu bat ematea pentsatu bazen ere, egun ikasgeletan ikasle guztientzako ordenagailuak daude, baina ez dira ikaslearen jabegorako. Ekimen honen barruan Web 2.0 dago: denok gai gara eta denak eraiki eta partekatu beharko genuke ezagutza. Horretarako, 1:1 modeloak (ikasle bakoitzeko ordenagailu bat) irakasleen formazioa birformulatzea eta material digitalez baliatzea eskatzen du.


•

METODOLOGIA:

Azken urte hauetan, ikerketa desberdinak egin dira hezkuntza zentroetan IKT-ak integratzeko gaiaren inguruan eta ikerketa hauetan ikusi dugu, hainbat hezkuntza zentroetan IKT-ak integratzeko eman diren pausoak eta hauek ekarri dituzten arazoak. Hona hemen hiru adibide: 1. SARA: hezkuntza zentroetako integratzerako orduan.

zuzendaritzaren

zailtasuna

IKT-ak

Garrantzitsua iruditu zitzaien eskoletako zuzendariekin bilera bat egitea. Bertan, bakoitzak bizi izandako momentu garrantzitsuenak eta esperientziak konpartitu zituzten, adibidez, nola gauetik egunera gelak ordenagailuz beteak zeuden eta nola moldatu behar izan zuten 3.zikloko haurrekin. Eskolan inmigrazioa, euskara, agenda 21, ingurunearen zainketa... lantzeaz gain, IKTak ere hezkuntza programan sartu behar izan dituzte. Bilera horietan aipatu zen, familia asko arazo ekonomikoak pairatzen ari zela eta inbertsioa hobea izango zela ordenagailuetan egin beharrean beste behar aproposagoetan egitea. Sarak, zein Lehen Hezkuntzako zuzendaria zen bere ikastetxean klaustroa antolatu zuen eta Eskola 2.0ren erabilerari garrantzi handia eman zion. Proiektuaren aspektu garrantzitsuetako bat irakasleen formazioa zen, eta horrek astero irakasleen artean seminarioa egitea eskatzen zuen izandako esperientziak kontatzeko. Denborarekin irakasle batzuek bileratara joateari utzi zioten inori ezer esan gabe. Horregatik, Sarak irakasleen asistentzia kontrolatzen hasi behar izan zuen.

2. IRENE: nahi izan eta ezin. Irene 30 urte baino gehiago irakasle moduan dabil. Denbora guzti horretan ikastetxe askotatik pasa da eta ongi ezagutzen du eskola publikoaren egoera. Eskola 2.0 proiektuari buruz esaten du administrazioak immigrazioan arreta handiagoa jarri beharko lukeela eta ordenagailuei horrenbesteko garrantzia ez eman. Bere ustez, lotsagarria da software pribatiboetan xahutzen den dirutza. Bere ustetan, ez da beharrezkoa ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatea, izan ere, adin horretan jolasteko denbora gehiago izatea garrantzitsuago dela uste du. Esaten duenez, ordenagailuak ikasgeletan sartzea hezkuntza arloan inposaketak ez daude ondo ikusiak.

inposaketa bat da eta

Berak ez ditu ordenagailuak erabiltzen ikasleekin, saiatzen den bakoitzean zerbaitek huts egiten duelako.


3. IRATI: guztiok batera lortuko dugu.

Irati Lehen Hezkuntzako irakasle izateaz gain, IKT-ko koordinatzailea da eta Eskola 2.0 proiektuko erantzukizuna du. Bere iritziz, teknologiaren erabilerak haurrak motibatzen ditu. Berak dio errekurtso teknologikoak zuzen erabiltzeko gakoa, erabiltzen diren estrategia metodologikoak direla. Nahiz eta hezkuntza zentroetan teknologia sartzeak abantailak dituela jakin, kontziente da bere desabantailak ere badituela. Honetaz gain, onartzen du ez dela une aproposa egoera sozial honetan administrazioak hainbeste diru xahutzea teknologietan. Argi uzten du bere eskolan irakasleak ez direla Berritzeguneak eskaintzen dituen ikastaroetara joaten. Beraien iritziz, formazio sistema ez da egokia, izan ere, ikastaro hauek oso zentraturik daude teknologian eta ez die irakasleen eta ikasleen beharrei erantzuten. Iratik dio, klaustroa oso ondo moldatzen dela ordenagailuekin eta zalantza edo arazoren bat egonez gero, elkarren artean laguntzen saiatzen direla. Nolabaiteko zailtasunen aurrean edota zerbait berria ikasteko beharra dagonean, elkarri laguntzen diete, izan ere, beti dago norbait nola egin dakiena eta ala ez bada, euren kabuz irtenbidea aurkitzen saiatzen dira.

•

ONDORIOAK:

Azaldutako eredu hauetan, argi islatzen da hezkuntzaren errealitatea ikastetxeetan. Garrantzitsua da irakasleen arteko kolaborazioa, teknologien sarrerarekin sorturiko arazoei irtenbidea emateko elkar lagunduz, baita ikastetxeko zuzendaritzak dituen zailtasunei aurre egiteko ere. Baina guztiz aipatzekoa da, irakasleriak hezkuntza politiken inguruan jasan duen desengainua. Diskurtso optimistak nagusi dira existitzen ez den eskola mota baten inguruan, baina irakasleriak sinetsi ez duena. Hala eta guztiz, hauei egotzi diete IKTekin izandako arazoen errua, kontutan hartu gabe ikastetxeak bizi duen errealitatea. Honek guztiak asko eragin dio irakasleriari eta bere eginbeharrari, izan ere, lan ordu gehiago sartu dituzte IKT-ak ikastetxean integratzeko eta gainera hauek jasandako sufrimendua gehitu behar zaio hezkuntza praktikek izandako porrotari dagokionean. Gainera, argi geratu da, nahiz eta administrazio publikoak eta IKT-en ezarpenaren aldeko politikak behin eta berriz ahalegindu teknologiak ikastetxeetan ezartzen, hauek ez dutela inongo botere aldakorrik hezkuntza praktiketan.


Beraz, inbertsio politika argia izan da, baliabideak ikastetxeen modernizaziorako zuzendu dira. Baina hezkuntzaren profesionalek ondorioztatu dute, sistemaren aldaketa bat baino , soilik baliabide teknologikoak banatu direla, kontraesan metodologikoak ezkutatuz. Beste behin ere, politika formula tradizionalak dira indarrean, goitik behera egiten direnak, hezkuntzaren profesionalei entzun gabe.

Heziz hazi aurkezpena  

IKT Hezkuntza politikak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you