Page 1

ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNTZEN DIGUTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEN? XXI. mendeko ikaskuntza, Natibo Digitaletan oinarritzen

da, izan ere,

egungo ikasleek sareko baliabideak erabiliz ikasten dute eta euren ideiak, iritziak, pentsamenduak, etab. adierazten dituzte baliabide parte-hartzaileak erabiliz. Oso denbora laburrean, Web estatikoa, non ikasleek pasiboki parte hartzen zuten, Web dinamiko bilakatu da, zeina lankidetzan oinarritzen den. Beraz, orain erabiltzaileak protagonista aktiboak dira; edukiak sortu eta partekatzen dituzte eta iritziak eman eta erlazionatzen dituzte. Web dinamiko hau, Web 2.0 izenez dugu ezaguna. Web 2.0-ren aurretik Web 1.0 zegoen. Web 1.0 irakurketa baino ez zen,

informazioa noranzko

bakarrean mugitzen zen eta erabiltzaileok guztiz pasiboak ginen. Web 2.0-n aldiz, erabiltzaileok guztiaren zentro gara, honekin idatzi, irakurri, informazioa editatu, gonbidapenak egin, fitxategiak igo, etab. egiteko gai gara. Web 2.0 etengabeko elkartrukea gertatzen den sare soziala da eta bertan edozeinek ahal ditu blogak sortu, argazkiak atera, grabazioak egin, lagunekin partekatu, etab. Hortaz, begi bistakoa da oso tresna baliagarria dela eta horregatik uste dugu eskuragarri izatea ona dela, baina oso garrantzitsua da erabilera ona ematen jakitea eta honetan buru belarri aritu behar dute hezkuntza zentroek. Honela, Web 2.0-k beste pertsonekiko partaidetza bultzatzen du. Honek, aplikazio eta sare bidez tresna berri ugari erabiltzea ahalbidetzen digu, eta bertako aplikazioek´, IKT-ekin oso trebeak ez direnei laguntzen die, saretik nabigatzen nahiz behar dutena aurkitzen. Web 2.0ren bitartez egun zenbait programa erabiltzen ditugu aurkezpenak egiteko (Prezentit, Google docs, Prezi, Power Point, Vovux, etab.), informazioa

1


aurkitzeko (Webquest, Wikipedia, Google, etab.) edo igotzeko (Mepaupload, Fileden, Dropsend, etab.), bideoak egiteko (Movie Maker, AVS Video Editor, etab.) argazkiak igo edota jaisteko (Flickr, Picassa, etab.), musika jaisteko (Emule, Ares, Youtube, etab.) edota elkarrekin sarean komunikatzeko edo informazioa trukatzeko (Facebook, Twitter, Tuenti, Blogger, nagusienak). Hala eta guztiz ere, gehien erabiltzen diren baliabideak blogak eta wikiak dira. Blogari dagokienez, mota guztietako zerbitzuak eta fitxategiak onartzen ditu; informazioa transmititzen du eta bisitariek egindako ekarpenekin aberasten da. Gainera, beste hainbat blogekin loturak ezartzen ditu eta honela Blogosfera sortzen da, hau da, blogen multzoa. Baliabide hauek guztiak erabilgarriak iruditzen zaizkigu, beste hezkuntza zentroetakoekin harremanetan jartzeko, gelakideak gehiago ezagutzeko, baita kultura ezberdinak eta herri ezberdinak ezagutzeko ere. Hau guztia dela eta, irakasleriaren formazioak IKT-etan ezinbesteko garrantzia dauka, eta irakasle asko oraindik Inmigrante digitalak direnez, zenbait programa sortu dira, euren formazioa bultzatzeko helburuarekin, besteak beste: "ISTE (International Society for Techonology in Education)" edota "Est谩ndares UNESCO de Competencias TIC para Docentes". (Cacheiro, M.L. (2011) Recursos Educativos Tic de informaci贸n, colaboraci贸n y aprendizaje). Irakasleen betebeharrik zailenetako bat programa hauek ikasleen ezagutzetara egokitzea da, hau da, egin beharreko lanaren arabera, ikasleak bultzatzea bakoitzak bere kabuz erabaki dezan zein programa erabiliko duen bere jarduera aurrera eramateko. Lan hori burutzeko ikasleak laguntza beharko du, eta hor egon beharko du irakasleak laguntza hori eskaintzeko. Aipatu beharrekoa da irakasleei nahiko zaila egiten zaiela programa hauek ondo ezagutzea, izan ere, interneten informazio gehiena

nahasturik

agertzen da eta askotan zaila egiten da hori ulertzea. Arazo horri aurre egiteko, 2


badaude erabilgarriak suertatzen diren zenbait sailkapen: espazio denbora funtzioa dutenak, erabiltzen den sistema sinbolikoan oinarriturikoak, erabileran oinarriturikoak‌ (Solano,I. (2010) Web 2.0 y herramientas de red para la educación infantil y primaria) Hezkuntzaren helburua unibertsitaterako irakasleak sortzea dela esaten da. Badaude pertsona asko azkarrak direnak baino ez dutenak horrela pentsatzen, lehenagoko ikastetxeetan izan dituzten esperientziengatik. Gaur egungo ikastetxeak, egungo beharretara egokituak egon behar dute, hau da, internet izatea eta IKT-etan adituak izatea ezinbesteko dute, ikasleak horrela ohiturik daude, eta hori horrela ez izateak atzera pausu handia suposatuko luke. (Proyecto Facebook) Beraz, hezkuntzak iraultza bat behar du. Prozesu honetan, teknologia, sare sozialak eta bideojokoak garrantzitsuak izango dira, hauek, baliagarriak izango baitira trebetasun berriak jasotzeko, zeinak baliagarriak izango diren lan mundura iristeko eta egoera desberdinetara moldatzeko. (Prensky,M. (2010) No me molestes, mamå. Estoy aprendiendo. Amaitzeko, hau guztia ikusi ondoren, beharrezkoak al dira beraz lankidetza sustatzen duten baliabideak hezkuntzan? Antza denez,

baliabide hauek

komunikazioa, partaidetza eta informazioaren trukaketa indartzen dute. Honela, alde batetik, ikaskuntza prozesua komunikazioan oinarritzen bada, aberasgarria da aipaturiko baliabideak erabiltzea, ikaskuntza eraginkorra sustatzeko. Eta beste aldetik, natibo digitalak gailentzen diren garai honetan, informazioaren gizarteak eskatzen dituen konpetentziak garatu behar ditugu. Osterantzean, Inmigrante Digital gehiago sortuko dira. (Web 2.0 Y EducaciĂłn).

3

Hausnarketa (1)  
Advertisement