Page 1

ADIMEN ANITZAK / ADIMEN SINGULARRAK Egungo gizarteak adimen logiko-matematikoa eta hizkuntzazko adimena hartzen ditu bakarrik inteligentziatzat eta, horregatik, eskola gehienbat, horietan zentratzen da. Honek esan nahi du, adimen horietan txarrak direnak edota nahikoa garatzen ez dutenak kanpoan uzten direla. Horrek zuzenean eragiten die haurrei, izan ere, haur hauek bere burua tontotzat hartzen dute, baina ez beraiek bakarrik, gizartearen zati handi batek horrela pentsatuko luke. Klasean irakurritako testuetan oinarrituz jakin badakigu zazpi adimen mota desberdin daudela: adimen musikala, zinetiko-korporala, logiko-matematikoa, hizkuntzazkoa, espaziala, pertsonartekoa eta pertsona barnekoa. Ikasgelan haur desberdinak aurkitzen dira, adimen mota desberdinak dituztenak eta hau oso aberasgarria zaigu guri, irakasle bezala eta baita ikasleentzako ere, aniztasuna bultzatzen delako. Adimen mota guzti hauek kontuan harturik ezinbesteko iruditzen zait talde lanak behin eta berriz proposatzea, izan ere, bertan ikasle bakoitzak zerbait desberdina proposa dezake, eta batak bestearekin ikasten du. Talde lan horiei esker, ikasle bakoitzak gaitasun ezberdinak azaleratzen ditu, eta honek bere burua hobeto ezagutzen laguntzen die. Kasu batzuetan ematen da, haurrak jakin ez arren, gaitasun bat bereziki garatua edukitzea. Kasu honetan, irakaslea hadi ibili beharko da kasu hauek detektatzeko, izan ere, haur guztiek dute indar gune bat eta gaizki moldatuko den beste arloren bat. Behin irakasleak indar guneak eta ahuleziak detektatu dituenean, errazagoa izango zaio haurrari bere beharretan oinarritutako erantzun bat ematea. Badira kasuak non haurrak ohikoak ez diren habileziak dituzten. Kasu hauetan


esan daiteke haur horiek adimen singularrak dituztela. Adimen singular hauekin arazo argi bat dago, garatzeko aukera handirik ez dutela izaten. Ikastetxeetan, lehen aipatu modura, bi adimen mota "garrantzitsuenei" ematen diete garrantzia, eta hauek alde batera uzten dira, nahiz eta oso erabilgarriak izan. Ikastetxe bat non gaitasun guzti hauek kontuan hartzen diren, ikasleek beren gaitasunak garatu ahal izango dituzte eta detekzio goiztiar baten bidez, erantzun egokia ematen bazaio, ez ohiko talentuak garatu daitezke. Adimen singular

hauek dituzten

haurrak

eguneroko bizitzan

aurki

ditzakegunez, eta horregatik gelan aurki ditzakegunez, integratu egin behar ditugu, bestelako adimenak dituzten haurrekin ikasgela berean egon behar dutela uste dut. Hau guztia irakaslearen egitekoa da, analisiaren bidez bakoitzaren aukera eta mugak aurkitu behar ditu. Amaitzeko esan, eskolatik eta lan aukeretatik haratago, adimen anitzak lantzeak onura handiak dakartzala. Bakoitzak bere puntu indartsuak aurkitzean pertsonarengan ondorio positiboak dakartza, eta ate asko ireki diezazkioke etorkizunean.

Adimen singularrak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you