Page 1

Kaixo! Landarediaren lana honela antolatu dugu: • Sendabelarrak • Landareak • Itsasoko landareak • Zuhaitzak Zuen gustokoa izatea espero dugu!


Sendabelarrak Gaixotasunen, edo beste ondoezen bat, tratamenduan erabiltzen diren landareak dira. Sendabelarren materia guztia ez da sendagarria. Sendatzen dutenak sendabelarrek dituzten molekula konkretu batzuk dira: sendagaiak, printzipio aktiboak edo terapeutikoak. Sendabelarrek propietate terapeutiko asko dituzte: infekzioen aurkakoa, baltsamikoa, orbaintzailea,liserigarria,lasaigarria, analgesikoa,zirkulazioestimulagarria, espasmoen aurkakoa, diuretikoa, eta beste asko. Sendagai horiek lortzeko estraktu desberdinak egiten dira: tinturak, oleatoak, olio beratuak eta beste batzuk.


Amabirjin belarra Hipericum androsaemum

Ebaki ttiki eta ertainak sendatzeko. Ebaki belarra neguan galdu egiten denez, hau erabiltzen dugu haren ordez. Hosto bat ebakiaren gainean jarri eta lotu trapu batekin.


Berakatza Kontsumoa oso onuragarria da hiperkolesterolemia kasuetan. Gainera, berakatzak onura asko dakartza zirkulazio-sisteman


Arto bizarra Giltzurrunak garbitzeko. Pixa egin ezinik egonez gero, arto bizarraren ura hartu. Hiru aldiz. Hobekuntza sumatzen den heinean, utzi hartzeari.


Asentzio belarra Orokorrean sabeleko minentzako. Ur irakinda hartzen da, hau da infusioan.


Crocus nudiflorus Crocus nudiflorus azafraia oso erabilia da sukaldaritzan. Sendabelar bezala, ordea, ez da hain ezaguna. Infusioan hartuta, hilekoak sortzen duen mina arintzen du eta zikloa behar bezala finkatzeko ere lagungarria da.


Taraxacum Taraxacum officinalis gardabea oso arrunta da gure artean. Bere propietateak oso preziatuak dira eta arlo askotako eragina duela jakina da. Esate baterako, entsaladan gordinik jaten dira bere hostoak gorputza garbitzeko eta beratua azala indartzeko. Diabeteari aurre egiteko, berriz, kardaberaren sustraiak ardo zurian beratuta.


Asia Argazkian ageri den Urica dioca asuna gaixotasun ia guztientzat gomendatzen da. Euskal Herrian tradizio handia du eta garai batean, ukendu modura erabiltzen zen erreuma eta bronkitisaren kontra. Sistema eraginkorra izango da noski, baina ez da batere atsegina.


LANDAREAK Arrosak Arrosa kolore talde bat da. Berez, gorri ahula da, eta izena arrosa lorearen koloretik datorkio. Arrosa kolore talde oso bat da, hainbat 単abardurakoa, baina ohikoena margo gorri eta zuriaren arteko nahasketa dena. Hala ere, 単abarduren artean arrosa biziak daude, horien artean fuxia eta magenta daudela, bigarrena CMYK sisteman kolore kengarri primarioa, eta gorri eta zuriaren arteko nahasketa soiletik lor ezin daitekeena.


Ranunculus flammula udaberrian eta udan lorea ematen du,10-15 zmditu, hostoak hori kolorekoak ditu,zapal-zapalak eta 5 petalo ditu.


Masustak Masusta izenburuak honako adiera ezberdinak eduki ditzake: •

Masusta oso hedatua eta ezaguna den basa fruitua da.

Masusta izenak honako esanahi hauek ere izan litzazke: • • •

Rubus ulmifolius landarearen ohiko izena. Rubus caesius landarearen ohiko izena. Rubus fruticosus landarearen ohiko izena.


kUKU BELARRA

kUKU BELARRA.Aguilegia balgaris

Bere izenak dioen bezala,udaberrian kukuaren kantuarekin batera loratzen da. Sendabelar erabilera:Izerdia ateratzeko diuretikoa.


Maiukia

Marrubien sehaska dirudienez, Alpeetan dago, eta erromatarrek ezagutu bazituzten ere ez zituzten landatu.Gaur egun ordea, ez dago mendietako marrubi txiki horien zapore paregabea dastatzeko ohiturarik. Izan ere, merkatuan saltzen dituzten fruitu mardul eta eder horiek begietarako erakargarriagoak baitira.


Potentilla reptans (cincoenrama) Landare hau identifikatzea oso erreza da, gorri koloreko zurtoinak izaten ditu, loreak, arrosak, moreak edo gorriak izaten ditu pareta eta toki hezeetan topatuko ditugu.

Saingorria


Basa bitxilorea Landare iraunkor honek 5-25 cm-ko altuera du eta bere orriak koilara formakoak, pitin bat horztunak eta erroseta zapal batean jarriak dira. Martxotik uztailera loratzen da eta lore-kapitulu bakartiak ditu, erdialdean horiak diren kolore zuriko azaleko loreekin (batzuetan zerbait gorrixkak). Landare honen orriak jangarriak dira eta hala entsaladan nola beste berdura batzuekin egosita jan daitezke.


Mendiko uso belarra Landare hau 5-40 cm-koa izan ohi da, normalean herrestaria da eta hiru foliolo biribilduk osaturiko orriak izaten ditu. Apiriletik irailera loratzen da eta loreek sarri ildaska gorriak izaten dituzten kolore horia edo laranja izaten dute, eta 2-7 loreko buru trinkoetan jartzen dira. Landare honen loreek defentsa kimiko bat dute, zianuroa (substantzia erabat pozoitsua) sortzeko gaitasunean datzana.


ALGAK ALGAK linea ebolutibo ezberdinetako organismo heterogeneoak dira, bere forma eta koloreak guztiz ezberdinak. Naiz eta bere lana naturan funtsezkoa izan, bere eginkizuna ezezaguna da eta oso gutxi baloratuta gizaki gehienentzat. Antzinean gaur egungo biosferaren (oxigenoa) osatzearen arduradunak izan ziren, algei esker lurran bizitza egotea posible da. Gaur egun hain famatua den berotegi-efektua gutxitzen dute, CO2 a finkatzen dute, ekoizpen primarioaren 50%a eragiten dute eta itsasoan elikaduraren oinarri nagusia dira. Guzti hau gutxi izango balitz bere estraktuak asko erabiltzen dira elikagai, kosmetika eta botika-industrietan. Etorkizunean biodieselaren oinarria eta paperaren lehengai bihurtuko dira.


ALGAK GORRIAK: 6.000 baino gehiago espezie osatzen dituzte. Gehienak itsasokoak dira. Bere kolor gorria fikobiliproteina (fikoeritrin, fikozianin eta alifikoanina) deritzon pigmentoek eta beste karoteno batzuek eragiten dute.


ALGAK ARREAK: 265 genero eta 1800 baino gehiago espezie osatzen dituzte, gehienak itsasokoak,bakarrik 6 genero ur gezakoak dira. Kolore arrea bai “fucoxantia� pigmentoari bai beste karotenoei zor diote.


ALGAK BERDEAK: 500 genero eta 9000 baino gehiago especie osatzen dituzte, gehienak ur gezakoak eta forma unizelularrekin. Itsasoan 1500 espezie inguru daude, batez ere lauak edo filamentudunak. Alga berdeak eta lurraldeko landare berdeak lerro ebolutivo berean daude eta clorofila a eta b partekatzen dute.


ZUHAITZAK Zuhaitza zurezko landare handi bat eta bizikorra da. Zuhaitzak sustrai, enbor bat edo gehiago, adar eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babesten du. Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzkiargia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko. Zuhaitzak mota desberdinekoak izan ahal dira: Haritza, Pinua, Astigarra, Ametza, Ezkia, Gaztaiondoa, Haltza, Lertxuna, Lizarra, Xarma... Frutazko zuhaitzak ere daude: Aranondoa, Gereziondoa, Madariondoa, Mertxikondoa, Muxikondoa, Olibondoa, Pikondoa eta Sagarondoa. Zuhaitzak tamaina desberdinekoak dira: 112 metrokoak,10 metrokoak, 20 metrokoak...


landaredia  

lea artibai eta busturialdeko landaredia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you