Issuu on Google+

2010 - VII - 25

Elgoibarko herria hobetzeko: Ezker abertzaleak badu alternatiba.

La alternativa de la Izquierda abertzale


PNVko alkatetzak, Alfredo buru delarik, erakutsi dizkigu bere kartak El PNV nos ha vuelto a enseÒar sus cartas

Konstruktore eta Enpresari handien morrontzan oinarritutako etorkizuna eskaintzen digu: Un futuro basado en la supeditaciÛn a la gran empresa y a los constructores: 300.000 m2 de zonas industriales y m·s de 1000 casas.

Mila etxe baino gehiago aurreikusten dituzte, eta 300.000 m2 baino gehiago gune industrialetan. Hau da Alfredok eta PNVak garbi daukatena. Beste guztia inprobisatze hutsa da. Orain orubea ematen digutela, bada, hala han sartuko dugu zaharren egoitza. Orain okurritu zait anbulategia Plaza Txikira eramatea, orain herrian eskailera mekanikoak nonhai, orain trafiko aldaketa, orain merkadilloa herri erdira, baina ertz batean erdi ezkutuan bezala, orain iturria kendu eta parketxoa jarri.

Esto es lo ˙nico que ven claramente. todo lo dem·s es improvisaciÛn. Etxegintza eta industria guneak ezik, udal honetan, dena da inprobisazio hutsa. Txarrago, klientelismoak eragindako inprobisazioa, botoak lortzeko egiten dira hemen gauzak, ez Herriari begira.


Pilar ikastetxeko proiektua. Azterketa. Enpresa batek, milaka euro kobratu ondoren, edo kobratzeko asmotan, irudi bat plazaratzen duenean, denak liluraturik gelditzea ez da harritzekoa.

Hain polita izaten da!

B a i n a , hausnarketa egin ondoren, zera esan behar dugu,

Eraikuntza horrek arazo gehiago sortzen ditu konpondu baino.

1.- Ez dator bat horrelako eraikuntzak izan behar dituzten baldintzekin. No cumple con las condiciones necesarias para este tipo de edificios: la horizontalidad Eta lehehengo baldintza horizontaltasuna da. Nagusientzat, edo gaixoentzat, egiten diren eraikuntzetarako aldundiak eta jaurlaritzak jartzen duten oinarrizko ikuspuntua da, ahalik eta zabalenak, ahalik eta solairu gutxienekoak, ahalik eta barrera gutxienekoak izatea. (esaterako Mendaroko hospitala, edo eguneko zentrua) Pilarreko eraikina, hain zuzen ere, erabat bertikala da. Nagusiak, euren logeletatik bai kalera jaisteko, bai egongelara jaisteko, bai jangelara jaisteko, eskailera edo igogailuetan ibili beharko dira. Langileak ere, euren zerbitzua eman ahal izateko: garbiketarako, laguntza eskaerei aurre egiteko, kontsultak egireko, halaxe ibili beharko dira, gora eta behera. Horrek, esaterako, larrialdietarako behar diren baldintzak zaildu egiten ditu, ebakuazio planak ere konplikatuagoak dira, eta baliabide gehiago erabili beharko dira hauei aurre egiteko.


Pilar ikastetxeko proiektua. Azterketa. 2.- Ez dauka berdegunerik, teilatuetan ezik. La ˙nica zona verde est· en en los tejados Horrelako gune sanitario batek, nagusien lasaitasunerako, senideekin egoteko, gune berdeak izatea ezinbestekoa du, pasiatzeko, aire garbia arnasteko, bizi kalitatea hobetzeko. Pilarreko eraikina dena zementua da, eta zementuz inguraturik dago, teilatuetan ìjardin terapeutikoî deitutako solairuak izan arren. Bai sarrera, plaza baten antzekoa, bai atzealdean, urasandiko etxeetara irtetzen baita, bai aurrealdean,

3.-Sarrera-irteera desegokiak dauzka. Bai oinezkoetzat, bai autoentzat. tiene malas entradas y salidas, tanto para coches como para peatones a) Autonomoak diren nagusiak, euren etxetik irteteko duten modu bakarra, errepide gaineko zubitik da. Igogailua erabili behar dute, eta herrira heltzeko, kultur etxeraino, edo kin-koneraino, ehundaka metro dituzte. Hau, autonomoak izanik ere, zailtasuna da. Autonomoak ez direnentzako, ordea, irteera estu hori kartzela bihurtzen da, han goian geratu beharko dira, euren kabuz, ez baitira kapaz izango herrira jaisteko. b) Eibartik datozen anbulantzia edo kotxeak, madalako rotondaraino joan behar dira, han itzuli, eta ezkerrera egin, sartzeko. Sarreran, lehenik, urasanditik datorren errepidea dago, eta goitik kotxeak etor daitezke. Sarreran, gainera, aparkalekuko bi sarrerairteera daude, handik kotxeak oztopo izan daitezkeela. c) Anbulantziak, horrez gain, aldazgora luzea igo behar dute, eta 90∫ko errebuelta eman, plazara sartzeko.


Pilar ikastetxeko proiektua. Azterketa. Ondorioa: Elgoibarko arlo sozio-sanitario guztia, pilarreko orubean sartzea, udalari orube hori parean etorri zaiolako, ondo pentsatu gabeko gauza da. Guk badakigu, bertako guraso elkarteak, eta orubearen eskaintzaren baldintzak hori baldintzatzen duela, baina aldaketak egin daitezke, eta herriaren onerako badira, ez dugu uste guraso horiek itxi ahal direnik. Dena lasai hitz egin daiteke. Izan ere, euren aportazioa izugarri garrantzizkoa dela aitortu beharra dago, eta behar zaie.

Eta, gainera, proiektu honek herriko 2 arazo erantzun gabe uzten ditu: este proyecto no responde a otros dos problemas: las ubicaciones del ambulatorio y de la cruz roja

Pilarreko proiektuak ez dio konponbiderik ematen Elgoibarren daukagun beste arazo zahar bati: Anbulatorioa toki aldatzearen beharrari. Aspaldidanik Ezker abertzaleak sozializatu duen gaia da, anbulatorioa toki ezerosoan dagoela, sarrera txarra duela, langileek ez daukatela non kotxeak laga, anbulantziak errotonda erdian galditu behar dutela, e.a.

Bukatzeko, Pillarreko proiektuak ere, ez du ikutzen beste arazo bat, agian, hain eraginkorra ez dena, baina konpondu beharrekoa: Gurutze gorria plaza txikian egotea.


Urasandi berriko proiektua. Azterketa. Urasandi berriko taller zaharrak, abandonatuak, eta gasolindegia kentzea ez da ideia txarra, baina, la regeneraciÛn de zonas deterioradas es una buena idea. pero, para quÈ?

Zer egiteko? Urasandi berri herri erditik hurbil, konpontzeko daukagun azken gunea da.

Alde txarrak: -Errepidea du erdian -Lur kontaminatua, seguruen -zubia pasazerakoan, ematen du herritik kanpo dagoela

Alde onak: -Maalako parketik minutu batera dago. -55.000 m orubea atera daiteke. -ia-ia laua da, eraikitzeko erraza.

Zein da orube honi, PNV-k eta Alfredok eman nahi dion irtenbidea? quÈ salida DAN EL pnv Y aLFREDO A ESTE SOLAR RECONQUISTADO?

ETXEGINTZA EROA, NOSKI. 460 ETXE BERRI EGITEA CONSTRUIR CASAS Y M¡S CASAS: 460 VIVIENDAS M¡S


Elgoibarko Ezker Abertzalearen proposamena Herrian bi gune: 1.- Urasandi berri, gune sozio sanitarioa, 2.- Plaza Txikia, kultur eta aisialdi gunea..

1.-

Urasandi Berri:

55.000m ko Orubea, ia laua, hiritarren zerbitzura

AMETS BAT DAUKAGU!

Elgoibarko herria, hobera, bideratuko duen benetako ideia urbanistikoa. 1.- Alde batetik, Elgoibar berdea, benetan berdea, garatuko lukeena.

Herriko Gune berde ederra 2.- Bestetik, zaharren egoitza eta arlo sozio-sanitarioaren arazoa konponduko lukeena.

Dependienteentzako zentru-hospitala, etxebizitza tutelatuak, eguneko zentrua

3.- Anbulatorioa eta gurutze gorriari ere erantzun egokia emango liokeena 4.- Aparkamendu disuasorioa kanpoko guztientzat, irteeratik hurbil, erditik hurbil


Elgoibarko Ezker Abertzalearen proposamena Pentsatua, hausnartua, eta teknikoki egingarria. Petatxoetatik urrun, inprobisazioak gaindituta, eta konstruktoreekiko morrontzarik gabekoa. Urasandi berri

Nagusientzat, senideentzat, gaisoentzat,eta edozein herritarrentzat pentsatua, oztopo eta barreraririk gabea, horizontala, sarrera-irteera onak dituena, Ingurugiroa eta aisia bermatzen duena joateko erraza, erdi-erdikoa

2.- Plaza txikia: - Eraikina kultur etxe bihurtu: -Liburutegi berritua, -Ikasleen ikasketa gelak, -Udal artxibo eraberritua, -Antzoki txikia eta hitzaldi gela, -Herriko kultur eta musika taldeentzat lokalak

- Plaza, herritarren zerbitzura: -kultur eta aisialdirako ekitaldiak -kotxeak gainaldetik kenduta -lur azpiko parkina


Propuesta de la Izquierda abertzale 2 n˙cleos urbanos: 1.- Urasandi berri, zona sociosanitaria, 2.- Plaza Txikia, zona kultural y de ocio

1.- Urasandi berri: nucleo socio-sanitario Desviando la N-634 hacia atr·s, y habilitando un gran espacio, desde el puente de la magdalena hasta la gasolinera 55.000 m llanos para situar el ambulatorio (en el guass), la cruz Roja, el centro de dÌa, la residencia de ancianos dependientes, los apartamentos tutelados, combinado con la actual residencia San L·zaro (para los ancianos autÛnomos).

Gran zona verde, para disfrute de pacientes, familiares y la ciudadanÌa en general.

2.- Plaza Txikia: nucleo cultural y de ocio Biblioteca municipal renovada, salas de estudio, Archivo municipal renovado, locales para la producciÛn cultural de los grupos locales, sala de teatro y conferencias, HabilitaciÛn de la superficie para disfrute de la ciudadanÌa, quitando loa coches, para actividades l˙dicas y culturales, mercadillo, ferias, etc. parking subterr·neo de movilidad, para potenciar el pequeÒo comercio, la plaza de mercado y hostelerÌa del centro

es un buen plan, piÈnsalo, nos lo merecemos.


Elgoibarko Ezker abertzalearen alternatiba