Page 1

1-2-atala:Maquetaci贸n 1 19/03/11 15:59 P谩gina 1


1-2-atala:Maquetación 1 19/03/11 15:59 Página 2

1.

AURKEZPENA

2.

HAUTESKUNDEAK ETA EGOERA POLIIKOA 2.1 2.2

3.

87 89 93 95

Ikastetxeak Haur Eskolak Musika Eskola Arte Eskola

EREDU DEMOKRATIKOA 11.1 11.2 11.3 11.4

12.

83 85

Sanferminak: kaletik museora Jai herrikoiak: hiriaren pizgarri

HEZKUNTZA EREDUA 10.1 10.2 10.3 10.4

11.

67 69 70 73 76 78 80

Kultur Politika Azpiegitura Kulturalak Liburutegiak Euskara Kirola Turismoa Ondarea

JAI EREDUA 9.1 9.2

10.

51 55 57 60 62

Lehen Mailako Artapena: Auzo Unitateak Lanerako Formazioa Programa sektorialak Emakumea Gazteak

KULTUR EREDUA 8.1 8.2 8.3 8.4 8.5 8.6 8.8

9.

43 44 47 48

Aurrekontu parte hartzaileak Gastuen azterketa Diru-sarreren azterketa Finantza eta ekonomia-egoera

JENDARTE EREDUA 7.1 7.2 7.3 7.4 7.5

8.

35 37 40

Parke eta Lorategiak Jasangarritasun Zerbitzuak Kutsadura

EREDU EKONOMIKOA 6.1 6.2 6.3 6.4

7.

17 20 26 30 31

Hirigintza Udal Plana Etxebizitza Mugikortasuna-Irisgarritasuna Abiadura Handiko Trena: geltokia Merkataritza

INGURUMEN EREDUA 5.1 5.2 5.3

6.

11 12 13 14

Udal antolaketa: zentralizazioa Hiritarren aurrean bunkerizazioa Udaltzaingoaren erabilpena Informazioaren kontrola

HIRIGINTZA EREDUA 4.1 4.2 4.3 4.4 4.5

5.

6 8

Hauteskunde-datuen analisia Udalaren egoera politikoa

EREDU INSTITUZIONALA 3.1 3.2 3.3 3.4

4.

5

97 97 98 100

Atzerakoia eta kontserbadorea Nazional katolikoa Simbologia eta jarrera faxistak Diktatoriala eta baztertzailea

IRUÑERRIA 12.1 12.2 12.3 12.4 12.5 12.6 12.7

101 102 103 105 106 109 110

Bilakaera Uraren Ziklo Integrala (CIA) Hiri eta eskualdeko garraiobidea (TUC) Taxi Zerbitzua Hondakinen tratamendua Parke Flubiala Ezkaba Mendia 2


1-2-atala:Maquetaci贸n 1 19/03/11 15:59 P谩gina 3


1-2-atala:Maquetaci贸n 1 19/03/11 15:59 P谩gina 4

4


1-2-atala:Maquetación 1 19/03/11 15:59 Página 5

1 . AURKEZPENA

ruñearen 2011. urtearen errealitatera hurbiltzean, UPNren buruzagia den Yolanda Barcinaren alkatetzetako 12 urteak mugarritzat jo behar dira oraina ulertzeko. Lehenago ere eskuina hirirako zerabilen asmoaren funtsezko elementuak erakusten hasia zen, Alfredo Jaimeren alkatetzan batik bat (inposizioa, larderia, hiritarrek sustaturiko mugimenduekiko mespretxua,...), baina Barcinaren 12 urteetan eskuin horrek hirirako arras definitua den proiektua zehazten, ezartzen eta etorkizunerako finkatzen saiatu da: antisoziala, eliteetarako moldatua, parte-hartzearekiko hertsirik eta bunkerizaturik diren instituzioez antolaturik, desarrolismoa oinarri duena, politika atzerakoiak bulkatzen dituena, kultura molde pasibo eta kontsumistaz begiratzen duena, Iruñearen euskal nortasuna eta kultura gorrotatzen duena, antidemokratikoa,...

I

Egun, Iruñean aldaketa beharrezkotzat jotzen dugunok, ondokoa ezin dugu ahaztu: Barcina buru duen eskuinak aipaturiko udal eta hiriaren proiektua (hau parte-hartzerako esparrua izan ez dadin pentsatua) etorkizunean ez aldatzeko asmoz egin dute; Barcinak alkatetza uzteak ez dakar eredu hori desagertzea. Handi-mandiek boterea atxiki nahi dute, horretarako 12 urte hauetan Udala aldaketa normatibo zein estrukturalez zizelkatu dute, beti ere bere abantailak mantentzeko. Hori dela-eta, hiriaren orainaren analisiari heldu eta benetako aldaketarako programa egin nahi badugu, egungo egoeraren ezaugarriak eta egoera bera sortzeko boteretik egindakoa aztertu behar da. Yolanda Barcinaren alkatetzetako 12 urteetan zeharko berrikuste honetan alkateak bere proiektua diseinatzeko eta garatzeko behar izan duen beste elementu bat aipatu behar da: hainbat indar politikoren konplizitatea eta laguntza (PSN arrunt aipagarri), proiektu horretako lerro nagusiekin bat etorri direnak. Baina urte hauetan UPN eta bere bidaideek izan dituzten asmoek errealitatearekin behin eta berriz talka egin dute: errealitate horretan herri eta auzo mugimenduek udal jazarpena (eragozpenak, isunak, judizializazioa,...) eta Barcinaren proiektuaren itxikeria lanaz eta imajinazioaz gainditu dituzte. Egunez egun, bestelako Iruñea gauzagarria dela ikusi egin dugu. Beraz, aldaketarako funtsezkoak izan daitezkeen hurrengo udal hauteskundeak gertu direlarik, 2011. urtearen errealitaterako hurbilpen honen abiapuntua argia da: Iruñean aldaketa beharrezkoa izateaz gain gauzagarria da eta horren larria den Barcinaren UPNren proiektua mantentzearen mehatxua baztertzeko bide bakarra benetan ezkertiarra den planteamenduaren beharra. Helburua 2011. urtearen Iruñearen atalez ataleko balantzea egitea eta konpartitzea da, balantze hori aldaketa eraginkorra erdiesteko abiapuntua izan dadin, beti ere izaera parte-hartzailea, ezkertiarra eta abertzalea izanda.

5


1-2-atala:Maquetación 1 19/03/11 15:59 Página 6

2. HAUTESKUNDEAK ETA EGOERA POLITIKOA (Iragana aztertuz) 2.1. Hauteskunde-datuen analisia

U

PNk hazkunde progresiboa izan du, 1999. urtean izaniko 39.026 botoetatik 2003ko 41.301 botoetara eta 2007ko 46.640etara joanda. Hazkunde honen arrazoi nagusia UPNtik 1995ean zatitu zen CDN alderditik izandako boto-mugimendua izan da.

Ezkerrekoa edota abertzaletzat jotzen den esparruak 1999an 22.944 boto izan zuen (EH+EA-PNV), 2003an 25.786 (IRUÑEA BERRIA+EA-PNV+ARALAR+BATZARRE) eta 2007. urtean 35.768 (ANV-EAE+NaBai). Esparru honen ezaugarria, heterogenotasunarekin batera, denbora-tarte honetan eduki duen mugikortasuna izan da. PSNk 1999an 14.193 boto bildu zuen, 2003an 16.324 eta 16.578 2007an. IUk 1999an 7.400 bozka jaso zuen, 10.355 2003an eta 4.504 boto 2007an. 1999-2007 BOTO BILAKAERA

Hamabi urte hauetan zehar Ezker Abertzaleak 1999an Batzarrerekin koalizioa osatu zuen (Euskal Herritarrok); 2003an ilegalizazioaz hauteskundeetatik onarturiko botoez kanpo gelditu zen, EA-PNV, Batzarre eta Aralar bereiztuta joan zirelarik eta hiritarren plataformak botoa eskatzen zutelarik (geroago bozka horiek zinegotzigoak banatzean baliogabetu egin zituzten); 2007. urtean ANV-EAE aurkeztu zen, EA-PNV-Batzarre-Aralarrek NaBairen siglak erabiliz bere burua aurkeztuta. Errandakoa dela-eta, eragile guztien xehetasunezko ezterketa egitea zaila da, baina hainbat ondorio ikus daiteke, hiriko gainerako esparru politikoenekin batera zehaztuko ditugunak.

6


1-2-atala:Maquetación 1 19/03/11 15:59 Página 7

Eskuinak bozken %50etik hurbil mugitzen da. Erranak erran, azken hauteskundeetan ikusi denez, hori abstentzioa 30 puntutik gorakoa denean bakarrik gertatzen da. Hori horrelakoa ez bada, %50 horretatik urrundu egiten da. Bestalde, abstentzioa eskuinaren aldekoa delako lege soziologiko orokorra gure hirian ere betetzen da. Beraz, hauteskundeei dagokienez, Iruñea ezkertiarra da.

Hirian bada arrunt dinamikoa den esparrua (malguki mintzatuz ezkerrekoak edota abertzaleak diren sentsibilitateen arteko konbergentzia), eskuinarekin lehia zuzenean aritzen dena, hiri honetako alternatiba izateko bokazioa duena eta azken hauteskundeetan bozken %33a erdietsi zuena. Esparru honetako arazoak komunean diren puntuak (maiz koiunturalak baino ez direnak), oso marraztuak ez izatea eta bere baitan aldaketa handiak gertatzea dira (barneko eragileen bilakaera ideologikoari zein haien arteko harremanei dagokienez). Eskuarki parte hartze handiaz atarrementu ona egiten du. Erroturik eta klasikoa den beste esparrua PSNren ingurukoa da; hauteskunde-emaitzetan gelditze garaian sartua delarik, gelditze hori etorkizunean bere egoera naturala izanen den jakiteke da. Ia gainerako esparru guztien mugakidea da, horrek batetik irabazten duena bestetik galarazten dio. Kinka larrian da.

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

Azkenik IU mintzagai dugu. Trantsizio-esparru honek hauteskundeen inguruan jarrerak argiki finkatzen direnean nekez mantentzen da; bide honetan, azken hauteskundeetan udal ordezkaririk ez zuen lortu. Esparru honek zenbaitetan PSNren bultzadaz atzera egiten duela azpimarratu behar da, baina hau, batik bat, ezkerrekoa eta abertzalea den esparruaren eraginez gertatzen da, PSNren markoan ere higadura sortzen duena.

7


1-2-atala:MaquetaciĂłn 1 19/03/11 15:59 PĂĄgina 8

2.2. Udalaren egoera politikoa

E

sparru politiko bakoitzari dagozkion hauteskundeen emaitzei erreparatutakoan, bakoitzaren portaerari heltzen ahal diogu, egoki baloratzeko.

Lehen puntu azpimarragarria azken hiru udal-legegintzaldietako batean ere gehiengo osoa zuen talderik ez izatea da; hortaz, inork ez du izan alkatetza lortzerik beste indar batekin nolabaiteko akordiorik egin gabe. Aitzitik, hiruretan boto gehien bildu duena izan bada ere, UPNk gobernatzeko laguntza jaso behar izan du. CDNk 2003. urtean eman zion eta beste bietan (1999 eta 2007) PSNk babestu zuen. Eskuindarra den CDNk egindakoa logikotzat jota, salbuespenekotzat jota analizatu beharrekoa PSNk emandako laguntza da.

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

Sakondu aurretik, galdera harrigarriari erantzun behar diogu: eskuinak hauteskundeetan sekula ez badu botoen %50a baino gehiago lortzen, azkenean zergatik erdietsen du laguntza aski gehiengo osoa erabiltzeko? Erraz: boto bat ere ez dute galtzen, balizko esparru alternatiboan aise gertatzen dena. Adibidez, 1999-2003 legegintzaldian EA-PNVk ia 4.500 bozka izanda ere (%4.66) Udaletik kanpo gelditu zen. Hurrengoan, 2003-2007, IruĂąa Berriaren plataformaren 5.800 bozkak baliogabetu zituzten eta Batzarre ez zen sartu, 3.000 boto baino gehiago bazuen ere (%3.41). Azken legegintzaldi honetan IU eta CDN kanpoan gelditu dira eta, aurrekoetan ez bezala, eskuinak ez du gehiengo osoa lortu. Izan diren Gobernuek jaso dituzten babesak aztertuz datu interesegarria agertzen da: UPNk bitan PSNren babesa jaso du eta beste batean CDNrena. Zein dira honen gakoak? CDNrenari

erreparatuz gero (bietan garrantzi txikiena duena), 1999-2003 legegintzaldian babes hori ematerik ez zutela nabarmentzekoa da, alkatetza galdu berriak baitziren (aurrekoan 6 zinegotzi izan zuten, baina aztertzen ari garenean 3 eta oposizioan gelditu ziren), haien proiektu politikorako sekulako porrota zena. Bestalde, CDNren zerrendaburua Chourraut zen, aurreko alkatea, alegia, eta honek inolaz ere ez zuen parte-hartuko gobernu hartan. Baina UPNk jaso dituen laguntzen arteko ezberdintasunak ulertzeko arrazoi nagusia ezkerrekoa eta abertzalea den esparruaren indarra eta batasuna dira, beti ere adjektibo horiek zentzu malguaz ulertuta. Munta handiko bi eragilek PSN bigarren postutik kendu dute: EH 1999an eta Nabai 2007an. UPN-PSNren paktuaren funtsezko helburua 2007an ezin ageriago gelditu zen: beste esparru horretatik inork udal-gobernua ez zezan har. Beraz, UPN eta PSNren artean oportunismo politikoa baino gehiago badela erraterik bada. Nafarroan boterea banatzeko bateratze estrategikoa erabiltzen dute. Hau dela-eta, aldaezina da aipatutako errealitatea? Ez ezinbestez, baina laburrean ez da aldatuko, naski. Egoeraren ezterketa egokiak aintzat hartu behar duen beste aldea hiru legegintzaldi hauetan oposizioan gertatutakoa da, 12 urte horietan aldaketa handiak izan dira-eta. Hau aipatzea ez da nolanahikoa, lehen erran dugun bezala, gure herriak pairatzen duen salbuespen egoeraren ondorioz, ezkerrekoa eta abertzalea jotzen den esparruan izaniko aldaketa asko izan dira eta hauetako hainbat oso larria.

8


1-2-atala:Maquetaci贸n 1 19/03/11 15:59 P谩gina 9

ide honetan, autonomismora eta eskuinera jo-tzen duten proposamenak, ezkerrekoak baina autonomistak direnak eta ezkerrekoak eta independentistak direnak aurkitzen ahal ditugu. Itxuraz horren ezberdinak direnak nola bil daitezke hauteskundeetarako? Batetik, hiri honetan eskuinaren pisu handia aipatu behar da eta honen eraginez hiritarren artean zabaltzen den sentsazioa: oposizioaren indarrak bilduz bakarrik irabaz daiteke eskuinaren aurrean, indar horiek hainbat kontutan arrunt desberdinak badira ere. Bestetik, PSNk erabiltzen duen eskuinaren babeslearen rola, alternatiba moldatzeko lana esparru honen gain uzten duena.

B

tiketa pairatu zuen eta handik Aralar alderdia sortuko zen. Legegintzaldi horretan atomizazioa inoizko handiena izan zen, funtsezko bi arrazoi zirela-eta: Aralarrek bere proiektua sustraitzeko hauteskundeetan lehiatzeko zuen beharra eta, batez ere, Estatu Espainiarrak erabakitako Ezker Abertzalearen ilegalizazioa, bere bozkak baliogabetu zituena eta milaka jenderi hautagai izateko eskubidea kendu ziona. Ondorioa: oposizio pattala eta galdua, hainbat egun lotsagarri eragin zuena. Egoera honetan Yolanda Barcinak oso agintaldi lasaia izan zela erraterik ere izan zuen. zken legegintzaldian (2007-2010), hainbat baldintza zirela medio, esparru honetan NaBairen inguruko bateratze partziala gerta-tzen da (Aralar, EA, Batzarre eta PNV bilduta) eta ANV-EAEk bere burua aurkeztuko du. Sektore honetako oinarrien eskaera ahalik eta batasun zabalena erdiestea bazen ere, bi faktore eragotzi zuten: Loiolako prozesuaren bilakaera eta, batez ere, PNVk proiektu hartan parte-hartzeko Ezker Abertzaleari ezarritako beto estrategikoa. Emaitzak onak izan ziren, batzeak saria jasotzen duela eta eskuinarekin lehiatzeko egoera errazten duela nabarmen gelditu zen eta. Erranak erran, urte

A

aina UPNk, Barcina buru zuela, udal boterea atxiki duen 12 urte hauetako hiru legegintzaldietako baldintzen arabera esparru honek agerbide ezberdinak izan ditu. Lehenik, Herri Batasunak sustatuta, Batzarrerekiko koalizioa sortu zen, Euskal Herritarrok. Jokaleku politikoaren aldaketak zirela-eta Batzarrek luzagabe koalizioa utzi bazuen ere, emaitzak bikainak izan ziren, Euskal Herritarrok udalaren bigarren indarra izan baitzen eta oposiziotik lan ona egin zen-eta. Koalizio honek izan zuen indarraz, EA-PNVk osatu zutena udaletik kanpo gelditu zen, ordezkaritza lortzeko eskatzen zen gutxieneko portzentaia lortu ezinean.

hauetan zehar kantitatea eta kalitatea ez direla bat ikasi dugu. Hainbat arrazoiz oposizioa ez da eraginkorra izan: NaBaik helburuetan erabili duen argitasunik eza, bere Taldeburuak izan duen ardura txikia (Udalarenarekin batera Espainiako Kongresuan NaBairen ordezkaria da), Udal Gobernua lortzeko huts egiteak NaBairi eragin zion nahastea, ANV-EAEren aurkako jazarpen instituzionala, judiziala eta mediatikoa,...

Hurrengo legegintzaldian Ezker Abertzaleak za-

rranak erran, 1999-2003 legegintzaldian egin-

B

9

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

Batetik, bada arras azpimarragarria den elementua: esparru hau berez eskuinarean aurrean alternatiba izan behar du, PSNk bere helburu nagusia bizirautea dela erakutsitakoan, horretan noren aldean kokatzen duen bere burua garrantzizkotzat jotzen ez duela. Lehenago aipatu dugunez, esparru hau oso dinamikoa da, jendartean eragin handia lortzen duelarik (mobilizazio maila altua duten sektoreen artean batik bat), baina, honekin batera, bere heterogeneotasuna ezin da ahaztu.


1-2-atala:MaquetaciĂłn 1 19/03/11 15:59 PĂĄgina 10

dako oposizio lana beste bietan egindakotik bereizteko beharraren inguruko hausnarketa egiterik bada, horretarako bi elementu direla-eta: Ezker Abertzalearen lidergo argia eta herri mugimenduekiko lotura, oposizioa gai instituzionala izan zedin arriskua ekidinda. Ezaugarri hauetako bat bigarren zein hirugarren legegintzaldietan baztertua izan da: bigarrenean (20032007), indar sakabanaketak eta lehiatzeko grinak Udalean ziren taldeak eragile sozialetatik urrundu zituzten, Ezker Abertzaleak, ilegalizazioaren beste ondorio bat, lan instituzionalik egiterik ez zuela; hirugarrenean (2007-2011) NaBairen hainbat sektorek Ezker Abertzaletik urruntzeko zuen obsesioa eta posea bilatzeko joerak berriz ere koalizio hori herri mugimenduetatik aldentzeaz batera oposizioaren lidergoa desitxuratu dute, PSNk Ezker Abertzaleari ezarritako betoak oposizioa eraginkorra izan dadin bidea itxi du-eta (honekin batera berriz ere presio judiziala eta mediatikoak sorturiko egoera aipatu behar da).

E

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

Egungo argazkian ezkerreko gehiengoa duen hiria ikus dezakegu, baina horren ondoan eskuinaren indar handia agertuko zaigu.

HAUTESKUNDEAK ETA EGOERA POLITIKOA (Oraina ulertu)

E

skuinaren etxearen baitan gertaturiko talkak CDN desagerraraziko du eta PP IruĂąeko Udalean sartuko du, naski. CIESen inkestan agertzen denez, UPNk 11 edo 12 zinegotzi atxikiko luke, Ezker Abertzalearen zerrendaren balizko baliogabetzearen arabera. NaBaitik utzita eta IUrekin elkartuta, Batzarrek zinegotzi bat lor lezake.

PSNk aurreko emaitza errepikatuko luke, 4 zinegotzi izanik. Ezkerrekoa edota abertzaletzat jotzen den esparruak (Ezker Abertzaleak eta egungo NaBai) 8-9 zinegotzi eskura dezake; bereiztuta joanez gero, Ezker Abertzaleak 2-3 lortuko luke eta NaBaik gainerakoak. Datu bitxia da: aurreko legegintzaldian bi indarren artean 10 zinegotzi lortu bazuten ere, 2011koetan kopurua txikiagoa izan daiteke, boto gehiago biltzen badute ere. Honen arrazoia bi indar berriren sarrera litzateke (PP eta IU-Batzarre), zinegotzigoen banaketa aldatzen duena.

10

Aurreko guztiaren ondorioz, hauteskundeen aurretik erantzuna behar duten galderak honakoak dira: Ezker Abertzaleak ilegalizazioa pairatu gabe aurkezterik izanen duen eta koalizioan ala bakarrik joanen den, lehenago ikusi dugun bezala honek zinegotzigoen banaketan eraginik ez izatea gerta badaiteke ere. Hauteskundeak egin ondoren PSNren jarreraren argipena beharko da: eskuinarekin moldatu duen estrategian beste urrats bat eman ala aldaketaren fasea irekitzeko lagundu edota parte-hartu. Lehenengoan gelditzen bada, atzean itun orokorra izanen da, Nafarroako Gobernua hartuko duena eta PP kanpoan utziko duena. Horrela, zentralitatearen diskurtsoa erabil ahal izanen du, baina Kongresu Espainiarrerako 2012ko hauteskundeetan gerta litekeenaren arabera eta oposizio errealak eskuratzen duen indarraren arabera bere jokaera aldatzeko beharra izan lezake. Hori horrelakoa izanik eta testuinguru politikoan hurrengo hilabete zein urteetan etorriko diren aldaketak direla eta, 2011-2015 legegintzaldian Udalaren gobernagarritasunaren inguruko aldaketak izanen direlako ideia ezin da bazterrean utzi, hasierako formula betikoa badaiteke ere.


Hauteskundeak eta udal-egoera  

Azterketa eta etorkizuna

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you