Issuu on Google+

SOZIOEKONOMIA 1.-POLITIKA SOZIOEKONOMIKOA HERRI/AUZO ETA UDALETAN Nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialaren estrategiak bere ildo propioa eskatzen du herri/auzo eta udalei begira. Gure asmoa Euskal Herria behetik gora antolatzea bada, ezinbestekoa da jendartetik gertuena dagoen erakundetik hastea. Kostu ekonomikoak eta burokrazia gutxitu eta eraginkorta­ sun soziala handitzeko. Are gehiago krisi ekonomiko larri baten erdian egonik. Ditugun baliabideak ahalik eta hobekien eta premiarik handiena dutenei begira kudeatu behar ditugu. Norabide horre­ tan, parte hartzeko aukera eskasagoak dituzten sektoreekiko begirunea jarri beharko da, baliabide eta bitarteko berezituak finkatuz. Estrategia honetan tokiko erakundeek demokraziaren oina­ rria eta abiapuntua izan behar dute. Demokrazia parte hartzailea sustatu, kudeaketa eraginkorra egiteko eta jendarteari eskaintzen zaien zerbitzuen zati handi bat tokian tokiko erakundeen bitartez bultzatuak eta kontrolatuak izan beharko lirateke.

Zerga politika eta aurrekontuak - Udal Finantzaketarako diru-iturri sendoagoak aldarrikatu Beheti gorako erakundetze prozesua bultza­ tzen dugulako udal administrazioen eskumen eta baliabide ekonomiko handiagoak aldarri­ katzen ditugu. Finantzabide ahalmen propio­


S O Z I O E KO N O M I A

rik ez badago ezinezkoa da hemen goian aipatzen ditugun politika ekonomiko eta sozial zehatzak udaletatik aurrera eramatea. Menpekotasun izugarria dute Foru Aldundi edo Foru Gobernutik transferitzen diren diru kopuruetatik. Era berean, herrialde instituzioetatik udalei gero eta eskumen eta betebehar gehiago ematen zaie, baina diru baliabiderik ez. Horren on­ dorioz, udalen itolarria handia da, eta pribatizazioari ateak irekitzeko tentaldiak sortzen dira. Zoritxarrez, gaur egungo udalek ez dute gutxieneko baliabide ekonomiko propiorik benetako politika ekonomikoa eta fiskala antolatzeko. Egoera honen ondorioz, eurek kudeatzen dituz­ ten zergak eta tasak ahalmen ekonomiko mugatua dute eta herrialdeko administrazioen zain egon behar dute urteko aurrekontuak orekatzeko. Ez hori bakarrik, udal askok lurzoruen eta etxebizitzen eraikuntzaren kudeaketa erabiltzen dute errekurtso ekonomikoak lortzeko. - Udaletik zerga eta tasa politika aurrerakoia eta berbanatzailea antolatu Herrialdeko instituzioetan aldarrikatzen dugun bezala, udaletan ere zerga politika aurrerakoia bultzatu behar dugu, baliabide ekonomiko gehiago dutenek gehiago ordainduz, behar sozial eta ekonomikoak dituztenak lagunduz, auzo atzeratuenak lehenetsiz eta euskara, kultura eta gure ehun ekonomikoa babestuz. Krisi basati honen erdian, herrietatik ere, iruzur fiskalari aurre egiteko neurriak hartzea ezinbestekoa dugu. - Udal Aurrekontuak, ezkerrekoak, abertzaleak eta partehartzaileak Herrietatik Euskal Herria eraikitzea eta eraldaketa sozialean sakontzen jarraitzea ezinbestekoa izanik, aurrekontuak lantzerakoan hori argi ikusi behar da. Aurrekontuak, herriaren beharrei erantzuna emateko diru banaketa egitea den momentutik, bere osaketan herriak ahalik eta zuzenen parte hartzea nahitaezkoa da, eta Ezker Abertza­ leak horretan egin behar du lana. Herrietako talde antolatu, sektore eta jendarte mugimendu guztiek, urte bakoitzerako dituzten behar eta aurre ikuspenen adierazpenak egitera bultzatu behar ditugu, eta honetarako, Ezker Abertzaleko kideek bakoitzarekin egon behar dute. Gure aurrekontu dinamika, ezin dugu oinarritu beste talde politikoei erantzuna ematean, bai­ zik eta gure herrietara begirako ildo politikoaren garapenean. Ezkertzale eta abertzale izaera nabarmendu behar da urteko udal tresnarik garrantzitsuenetarikoan. Bestalde, politika integrala gauzatu ahal izateko, aurrekontuetan genero ikuspegiak bere lekua izan behar du. Genero-aurrekontuen helburua aurrekontu publikoen baitan kokaturik dauden politika publikoek emakume eta gizonengan duten eragina aztertzean datza. - Herri/auzoko ehun produktiboa sendotu eta enplegu duinaren aldeko Udal Batzordea antolatu (baldintzak eta baliabideak dauden tokietan): Batzorde honen helburua, enplegu duina sortu eta banatzea izango da, gaur egun ekono­ miako arlo gehienetan eragina duen langabezia eta prekarietateari aurre eginez, bereziki epe luzeko langabetu, emakume, gazte eta etorkinen esparruak kontuan hartuz. Herri edo eskual­ deko egituretan osotasunezko garapen ekonomikoaren alde jardungo gara. Beti ere, herriko eragile politiko, sozial eta sindikatuekin batera lana eginez:

2

.a.-Enplegu berriak eta finkoak sortu: bereziki gaur egun ditugun behar sozialei aurre egi­ teko esparruetan: arlo sozialean, osasuna, hirugarren adina, zainketa beharrak, ingurumena,


Bereziki, prekarietatea eta diskriminazioa ondorioztatzen dituzten faktore guztiei aurre egi­ nez, eta kolektibo zehatzei emakume, etorkin, gazte eta epe luzeko langabetuei arreta bere­ zitua eskainiz. Emakumeen kolektiboari dagokionez, udal bakoitzak, bitartekoak eskaini beharko ditu, pobre­ ziaren mugatik behera kokatzen diren eta jada, detektatuak dauden kolektiboentzat: emaku­ meak buru diren famili monoparentalak, alargunak eta sexu indarkeria pairatzen dutenei be­ girako neurri berezituak abiatu beharko lirateke. Autoaskitasun ekonomikoa izan dezaten, eta behar diren eskubide sozial eta laboralak bermatuak izan ditzaten. Honekin batera, etxeko langileen kopurua eta baldintzak ezagutzeko bitartekoak finkatu be­ harko dira. Ezkutuko lanaren ehuneko altuena osatzen duen sektorea izanik.

S O Z I O E KO N O M I A

hizkuntza, kultura eta aisia.

b.-Eskualde/herriko Garapen Agentziak bultzatu, gure egitura produktiboari egituratzen la­ guntzeko, berrikuntza, teknologia, hezkuntza, enplegua, ingurumena, azpiegiturak, lurralde antolaketa era integral batetan antolatzeko.. Bertan parte hartzea sustatu eta herri handi eta txikien arteko desorekak gainditu behar ditugu d.-Udalerriko enpresen deslokalizazioak ekiditeko neurriak hartu. Horretarako ezinbes­ tekoa da arautegi bat behar den bezala egitea eta betetzea. e.-Industrialdeak herri eta eskualdeko beharrak betetzeko bakarrik garatu. Hau da, indus­ trialdeak bultzatuko ditugu herri barneko industria eta tailerrak lekualdatzeko beharra ikusten dugunean. Baita ere, herri eta eskualdetik sortzen den eskaera errealari aurre egiteko.Beti ere, dimentsioa eta inbertsioa ingurura egokituz. Bizi dugun krisi egoeran industrialde berrien eskaera baino, eraikita dauden eta hutsik geratu diren lokal eta pabiloiekin espekulazio opera­ zioak ekiditean izan beharko dugu arreta. f.-Udalerriko ehun produktiboan gaixotasun laboralak eta lan istripuak desagertarazteko eta osasun laborala hobetzeko lan ildoak antolatu. g.- Krisia, deslokalizaziorako aitzakia gisa erabiltzen ari diren herriko enpresa arduradunei aurre egiteko jarrera izan behar du udalak. Enplegu galeraren aurrean, herritar eta eragile so­ zialekin bat eginaz erantzungo du Udalak, ahal den neurrian alternatibak landuaz.

Udal administrazioko lan baldintzak hobetzeko eta Enplegua sor­tzeko proposamenak: a.-Lan banaketa bultzatu. Nahiz eta azken urte hauetan benetako erasoaldi baten aurrean egon lanaldia luzatzeko, gure apustua lortutako aurrerapenak mantentzea eta baldintzak dau­ den tokietan aurreratzea izango da. Soilik horrela lortuko dugu, aldarrikatzen den, enplegu eta bizi beharren ardurak asetzea eta bateragarriak izatea denontzat, emakume eta gizo­ nezkoentzat. b.-Ordu Extrarik ez. Udaletan ez da ordu extrarik egingo eta emergentziazko egoeratan edo ustekabeak direla medio sartzen direnak denbora librekin konpentsatuko dira. Inolaz ere or­ daindu.

3


S O Z I O E KO N O M I A

d.-Enpleguaniztasunari aurre egin. Udal langileen enpleguaniztasuna debekatzea eskatzen dugu, Udalari eta udal lanak beste edozein lan jarduera pribatuarekiko duen bateraezintasuna ezartzeko egoki diren neurriak hartzea e.-Lanaldi osoko enplegua bermatzen saiatuko gara, lanaldi osoa nahi dutenentzat, egun lan aldi partzialeko enpleguak ondorioztatzen duen prekarietateari aurre egiteko. Are gehiago kontutan hartuz, lan aldi partzialeko enplegua feminizatua dagoela, %80 inguru suposatzen duelarik. f.-Lan baldintza prekariorik ez. Prekarietateak eragiten dituen baldintzak anitzak dira, hori dela eta, sexu genero diskriminazioa azalarazteko eta ezabatzeko neurriak, jarri behar dira. Baita, ez dugu inongo kontrataziorik onartuko ETT delakoen bidez, ezta zabor-kontraturik ere eta arreta berezia jarriko zaie, diskriminazio gehien pairatzen duten kolektiboei: gazteak, etorkinak eta emakumeak. g.-Kontrataturiko enpresen erabilera murriztu. Azpikontratazioa, prekarizazio faktorea ere bada. Azpikontratazioa murrizteko neurriak hartuko dira, eta era berean, kontrataturiko enpre­ sek ziurtatu beharko dute langileetatik gutxienez %85ak behin betiko edo sendoa den kontra­ tua dutela. Halaber, aurreko atalean aipatutako diskriminazioak saihesteko neurriak berma­ tuko dituztela. h.-Aurrejubilazioak bultzatu. Langileak 60 urterekin jubilatzeko benetako oinarri juridikoa lortzea planteatzen dugu. Bitartean, legeak eskaintzen dituen aukerak erabiltzea eskatzen dugu, beti ere langileekin akordio batetara iritsi ondoren. i.-Emakumeen lan merkaturatzea baldintza duinetan, eta ez diskriminatuan eman dadin, neurriak martxan jarriko dira. Dagoen legeriaren aplikazioa (“Berdintasun legea”, “IV. Ber­ dintasun plana”, “Udal bakoitzaren berdintasun plana”, ) eragingarria eginez. Ildo horretatik, enplegua eta bizi beharren asetzea bateragarriak egingo dituzten neurriak eta bitartekoak hartuko dira, emakume eta gizonezkoen aukera eta eskubide berdintasuna oinarri. j.-Laneko gaixotasunak eta lan istripuak ekiditeko neurriak hartu. Horretarako ezinbestekoa da Lan arriskuen kontrako arautegia behar den bezala betetzea. k.-Sexu jazarpena, ezkutuan ematen den erasoa da eta emakumezko langileengan eragin handia duena. Udal guztiek oso larria den indarkeria adierazpen honi aurre egiteko, proto­ kolo bat izan beharko dute. l.-Politikarien profesionalizazio joera deskontrolatua mugatu. Azken urte hauetan zenbait alderdi politikoetatik bultzatzen ari da, inongo kontrolik gabe, alkate eta zinegotzien profe­ sionalizazioa, izugarrizko soldatak eta dietak kobratuz, eta herriaren aldeko lan militantea de­ sagertuz. Ezker Abertzaleak, orain arte egin dugun bezala, borrokatu egingo dugu kargu publikoen lana herriaren aldeko lan militantean oinarritzeko eta soldata eta dieta izugarriak dituzten politiko profesionalen esparrua ahalik eta gehien mugatzeko.

Udalerriko enpresetan gertatzen diren lan istripu larriak salatu 4

Udalari eskatuko diogu gertatutakoa argitzeko behar diren bitartekoak jartzeko, besteak beste,


Nekazaritza eta Arrantza polítika sustatu Baserritarrak eta arrantzaleak dauden herrietan, nahiz eta gutxi izan, denok gozatzen dugun lurralde zabala eta itsasoa zaindu eta gestionatu behar dute. Horregatik, nekazal eremua ho­ betu eta arrantzari laguntzeko udalek lan positiboa egin dezakete. Horretarako beharrezkoa da diru publikoaren zati bat nekazaritza eta Arrantza munduan jarduerak gauzatzeko erre­ serbatzea. Guzti honek, baserri azpiegituretan, zuzeneko salmenta dendetan e.a. inbertsioak egitea eskatzen du.

S O Z I O E KO N O M I A

istripua gertatu den enpresako zuzendaritzarekin bilera bat eskatzea, istripuari buruzko infor­ mazio guztia eman dezan. Baita ere, lan istripua argitzeko bide judiziala irekitzen bada, udalak herri-akusazio moduan aurkezteko beharra planteatuko zaio.

Komertzioa eta kontsumo arduratsua bultzatu Maila lokalean komertzio-hornidura hobetzeko udaletik hartu beharreko neurriak planteatuko ditugu. Besteak beste, kontsumitzaileen premiak herri eta auzo barruan asetzeko, merkata­ ritzaren eraginkortasuna laguntzeko, bertako ekonomia elkarlotzeko eta merkataritza-ekipa­ mendua, herria suspertzeko hirigintza tresnatzat erabiltzeko. Era berean, hedadura handiko merkatal guneen zabalkundeak kalte izugarria eragiten dio gure merkataritza eta kontsumo ereduari eta hauen garapena eta ugalketa oztopatzeko ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugu. Kontsumitzaileei dagokienez, bai merkataritzako langileekiko, bai eta jendarte osoarekiko el­ kartasunezko jarrera har dezaten azpimarratu behar dugu, egiten ditugun erosketak, enplegu alorrean, prezioetan, ekonomi ehunean eta gure etxeko ekonomian, iruditzen zaiguna baino askoz ere garrantzi handiagoa dutelako. Beraz, alor honetan funtsezkoa da udaletik borroka ideologikoa egitea, kontsumitzaileak bere jokamoldearen eraginak barnera ditzan. Besteak beste, aldarrikatu beharreko kontuak komertzio txikian erostea, bertako produktuak aukera­ tzea eta ingurumenean ondorio positiboa duen kontsumoa praktikatzea dira.

Zure ahotsa, gure hitza!

5


Sozioekonomia