Issuu on Google+

LURRALDE ANTOLAKETA

Sarrera Lurralde Antolaketa Euskal Herrian Krisi guztien gainetik eta neoliberalismoaren porrota agerian geratzen ari den honetan Ezker Abertzaleak bere apustua berretsi egin nahi dugu bizitzeko egokia, justu eta solidarioa izango den mundu baten alde. Era berean, gure konpromisoa azpimarratu nahi dugu planeta honetatik biztanleriaren zati garrantzitsu baten bazterketa soziala eta ingurumenaren itzulezinezko degradazioa sortzen ari den gaur egungo eredu neoliberalarekin amaitzeko. Gure erronka nagusia da Euskal Herritik lanean jarraitzea hurrupaketa guztietatik, besteak beste arlo sozialean, nazionalean, genero arloan edo ingurumenean, aske izango den mundu baten alde. Garapen eredu alternatibo bat eraikiz, behetik gora, kultura eta herrien aniztasunetik, berdintasun eta elkartasun erlazioak eraikiz, munduko komunitate bakoitzaren ezaugarri sozial, ekonomiko, linguistiko eta lurralde mailakoak kontuan hartuz eta herrien, kulturen, hizkuntzen eta ekosistemen biodibertsidadetik abiatuta. Zoritxarrez, gaur egun dotrina kapitalista neoliberala modu basatian aplikatzen ari da Euskal Herrian boterean dauden alderdi politikoen aldetik, euren “Euskal Hiria� eredua eta erabakiak inposatuz, aurretik eragile eta tokian tokiko instituzio kaltetuekin behar den bezala eztabaidatu gabe eta erabaki horien benetako izaera txikitzailea “garapen iraunkorraren� hitzaren desitxuraketaren azpian gordez. Egunero ikusten ari garen bezala eredu atzerakoi honek, nahiz eta iraunkorra ez izan, hazkunde handiena eta etekin handiena


LURRALDE ANTOLAKETA

euren interes pribatuentzat besterik ez du bilatzen. Gero eta gutxiagoren eskuetan geratzen den etekina. Arlo energetikoaren pribatizazioa eta egitasmo energetiko anitzen burugabeko eraikuntza, hiri-hondakinen errausketaren aldeko apustua, Azalera Handiko Merkatal Guneen inguruan oinarritzen den kontsumo politika baten antolaketa, etxebizitzaren garestitzea eta espekulazio politika, hiriguneen garapen deskontrolatua nekazalguneen kaltetan, Lapurdiko kostalde eta Behe Nafarroa eta Zuberoaren arteko desorekaren hazkundea, Abiadura Handiko Trenaren inposaketaren, errepide-azpiegituren gainezarpena, Pasaia bezalako portuak handitzeko zentzurik gabeko proposamenak, Supersur bezalako proiektu erraldoiak edo Itoitz-ko urtegia, denak dira gure herrian aplikatzen ari den sostengaezina den eredu honen adibide argiak. Gainera, bi Estatu eta hiru administrazio desberdinen artean zatikatutako herria gara, berezko egitura instituzional eta politikorik gabe eta gure lurraldea, gure ekonomia eta natur baliabideak gure beharren arabera antolatzeko eta kudeatzeko ahalmenik gabe. Ezinbestekoa dugu independentziaren norabidean, gurea denaren defentsa eta guretzako behar dugunaren aldarrikapena egiten jarraitzea. Horregatik, egunez egun lanean jarraituko dugu Euskal Herriko Lurralde Antolaketa diseina足 tzeko ahalmena berreskuratzeko; gure natur baliabideak babesteko eta erabiltzeko planifikazio zehatzak eginez; lurralde eredu propio eta alternatibo baten alde; nekazal guneak eta herri txikiak kontu handian edukiz; lehen sektorea mantendu eta indartu, sektore estrategikoa izanik ekonomia endogenoa bultzatzeko eta ekosistema egoki bat mantentzeko; landare transgenikoak erabiltzearen aurka agertzen gara; ohitura ez kontsumistak indartzeko; egitasmo energetiko inkontrolatu eta kutsakor berrien eraikuntza oztopatu eta eraginkortasunean, aurrezkian eta energia berriztagarrietan oinarrituko den energia politika baten alde; AHT eta Pasaiako Portuaren handitze proiektuak gelditzeko eta bide batez trenbidean, intermodalitatean, eskariaren kudeaketan, arrazionalizazioan eta finantzapen egokian oinarrituko den Garraioaren Nazio Gestio Egitasmo baten alde; hiri-hondakinen irtenbidea errausketa ez delako, hondakinen ekoizpena gutxitzeko, gestioa hobetzeko eta berziklapena bultzatzeko politika eraginkorrak martxan jartzeko. Eremu honetan Atez-Ateko zabor bilketa selektiboaren alde pixkanaka urratsak ematearen beharra ikusten dugu; udalerrien gestio ahalmena handitzearen alde; lurraren jabegoaren funtzio soziala bultzatzeko; ondare historiko eta artistikoa defendatu eta babesteko; herri mugimenduarekin batera lan egin; inposaketaren aurrean demokrazia partehartzailea sustatzeko.

Lurralde Antolaketa politika herri/auzo eta udaletan 1.-Iraunkortasunean oinarrituko den hiri-planeamendua bultzatu Hiri-planeamendua antolatzen dugunean garapen iraunkorra ipiniko dugu helburu. Hau da, herria edo hiria diseinatuko dugu eguneroko bizitzan (lana, ikasketak, erosketak, aisia, zerbitzu desberdinak) ahalik eta desplazamendu txikienak egiteko moduan. Hau da, mobilitatea mu足 rrizteko eta mugitu behar denean garraio publiko erabiltzeko. 2.-Etxebizitza politika sostengarria bultzatu udalerrian Eraikita dagoena erabiltzeari lehentasuna eman. Hau da, etxe hutsak betetzea eta baldintza txarretan badaude, berreraikitzea. Eraikuntza berriak egiteko beharra badago, eraikuntza tasa 2


3.-Garraio publikoa bultzatu eta mobilitate motorizatua murriztu. Herriak pertsonen neurrira Planeamendu egokiarekin batera garraio publikoa bultzatzea eta berari lehentasuna ematea da bide bakarra gaur egungo herri eta auzoetako garraio arazoak konpontzeko. Aldi berean bitarteko eraginkorrak ipini beharko ditugu autoaren erabilera eta mobilitate motorizatua mugatzeko. Baita ere, bizikleta erabili eta bultzatzeko egitasmoak lagunduko ditugu. Oinezkoen guneak zabaldu eta herriak pertsonen zerbitzura antolalatuko ditugu. 4.-Energia eta ura aurrezteko politikak bultzatuko ditugu udaletik Udalak, eraikin publikoetan eta kaleko argigintzan energia aurrezteko politikak ipiniko ditu martxan. Baita ere, energia berriztagarriak bultzatuko ditu. Eta behar diren bitarteko plazaratuko ditu bertako industriak eta bizilagunak energia eta ura aurrezteko. 5.-Hiri-hondakinen errausketari ez Gure apustua hondakinen ekoizpena gutxitzea, gestio publikoa zihurtatzea, hondakinen gestioa hobetzea, kostuak tasetan eragitea, bilketa selektiboa handitzea eta berziklapena bultza足 tzeko politika eraginkorrak martxan jartzea dira. Usurbil eta Hernanin jada errealitatea den atez ateko zabor bilketa selektiboaren aldeko apustua egiten dugu, nahiz eta jakin, horrek, aurretik egin beharreko barneratze eta sentsibilizazio lan handi bat suposatzen duela.

LURRALDE ANTOLAKETA

orekatua erabili, lur okupazio egokia eginez eta eraikuntza horizontala mugatuz ( famili bakarreko etxeak eta adosatuak).

6.-Gaur egun gure herri/auzoetan inposatu nahi dituzten azpiegitura erraldoien moratoria eskatu Gaur egun Euskal Herrian inposatu nahi dizkiguten energia eta garraio azpiegitura erraldoiak, udalerri eta biztanleriaren iritziaren aurka, ez dute bilatzen herritar gehiengoaren interesak defendatzea, pertsona eta alderdi politiko zehatz batzuen negozioak baizik. Gainera, hondamendira garamatzan eredu sostengaezin batetan kokatuta daude. Eta hau gutxi balitz ez ditu konponduko gaur egungo energia eta garraio arazoak. Besteak beste, AHT, Pasaiako kanpo portua, SuperSur, Donostiako Saihesbidea, A63 eta A-8-ren 3. karrila gelditzea eskatzearekin batera, eragile sozial, sindikal eta politikoekin eztabaida irekiko dugu, beste garraio eta energia eredu iraunkor bat, guztion artean erabakitzeko. 7.-Kontu handian eduki nekazal eremu eta herri txikien etorkizuna Hiri eta nekazal eremuen arteko desberduntasun ekonomiko eta sozialak orekatzeko asmoarekin lurralde antolaketa politika egokia bideratu behar dugu, nekazal eremu eta herri txikien etorkizuna bermatzeko: oinarrizko zerbitzuak eta azpiegitura sozialak, besteak beste, hezkuntza, osasuna, merkataritza, kirola, aisia bertan mantenduz edo eratuz eta bereziki ga足 rraiobide eta komunikazio egokiak bermatuaz. 8.-lehen sektorea mantendu eta indartu, ekonomia endogenoaren zutabe estrategiko bezala Nekazaritza eta arrantza sektore estrategikoak dira gure herriarentzat. Ikuspegi ekonomiko, sozial eta kulturaletik. Ez hori bakarrik, gainera funtsezko arloak ditugu bertako ekonomia bultzatzeko eta kalitatezko elikadura bermatzeko. Horregatik, gure eskuetan dauden bitarteko politikoak ipini behar ditugu lehen sektoreko ekoizpena bultzatu, bertan eraldatu eta bertan kontsumitzeko. Ez dago subirautza politikorik, elikagaien subirautzarik gabe. 3


LURRALDE ANTOLAKETA

9.-Ohitura ez kontsumistak indartu Udaletik ere, ohitura ez kontsumistak bultzatu behar ditugu, gaur egungo sistemaren kontsumo zirkuloa apurtzeko asmoarekin. Bakoitzak bere botere esparrutik bultzatu behar dugun ildoa da hau. Argi dugulako gaur egun dugun kontsumo eta zarrastelkeria maila munduko beste herrialdeetara zabaltzen bada planeta hau hondamendira doala. Bigarren eskuko tresnen azokak, berrerabilpenaren aldeko kontzientzia kanpainak, merkatal zentro guneetatik kanpo aisia ekintzak,‌ bultzatuko ditugu. 10.-Udalerrien kudeaketa ahalmen handiagoa aldarrikatu Gure antolaketa eredu instituzionala behetik gorakoa izango bada, udalek gaur egun dituzten eskumenak baina zabalagoak izan behar dituzte, nazio ikuspuntua galdu gabe ere, gai ga­ rrantzitsu hauen inguruko erabaki gunea herritarrengandik ahalik eta gertuena egon daitezen eta horren arabera antolatzeko aukera izan dezagun. 11.-Patrimonio historiko-artistikoa defendatu. Hau bait da gure kultura eta gure historiaren beste arlo garrantzitsu bat. 12.-Agenda 21 eta Zatikako Lurralde Planak ez dira gure apustua. Hain zuzen ere, konturatzen ari gara eskualde eta udalerri askotan Agenda 21 Programa eta Zatikako Lurralde Planak erabiltzen ari direla gutxi batzuen negozio asmoak eta iraunkortasunaren kontrako politika egiteko estalkia bezala. Administrazioak, arlo askotan egiten duen moduan, Programa eta Plan hauen hitzaurretan oso hizkuntza aurrerakoia erabiltzen du, besteak beste, ingurumena, garapen iraunkorra, hirigintza, lurralde antolaketa eta garraio alternatibaren ikuspegitik: gero praktikan ordea, betiko garapen eredu txikitzailea bultzatzeko bitarteko bezala erabiltzen ditu.

Zure ahotsa, gure hitza!

4


Lurralde antolaketa