Issuu on Google+

KULTURA

Gure kultura sortu, jaso eta zabaldu Euskal kulturari zuzenean eragiten dion faktore nagusia bi Estatuen politika suntsitzailea da. Gure kulturaren adierazle garrantzitsu guztiak –ezberdintzen gaituztenak– ezabatu nahi dizkigute. Hizkuntzatik hasita. Estatuek kulturalki Euskal Herria herri-nazio bezala osatzea eragozten dute. Euskal kontzientzia ezabatu asmoz, euskal kultura indargabetu eta ezerezean utzi nahi dute. Urte luzeetako administrazio zatiketaren ondorioz, kultur esparru bereko eragileek ez dute nazio egiturarik edo elkargunerik. Berezko kulturarik gabeko herri batean, bertako herritarra a­rrotz eta erbestekoak bertako bihurtzen dira aldi berean. Estatuek Euskal Herrian berezko kultura ordezkatzeko prozesua gauzatu dute eta euskal kultura galdu den neurrian, euskalduna bere etxean arrotz izatera heldu da. Kultura unibertsalaren izenean, ‘moderno’ izatearen etiketa jarri diote. Ondorioz, herrietako kultur aberastasun guztia ‘atzeratua’ dela diote eta beren heriotza bilatzen dute etengabe Nazio eraikuntzan lehen mailako eragilea izan


K U LT U R A

behar du kulturak. Euskal Herriak berezko kultura osoa, sendoa eta autorreferentziala sortu behar du, euskaraz. Euskal Herriko herritarrentzat eta Euskal Herriarentzat, herritarra eta gizatiarra. Kultura landu behar dugu euskaraz adieraz dadin, eguneroko bizimoduaz gain, euskal Herriaren bizitasun kulturala, zientifikoa eta ekonomikoa. Kultura berritzailea euskaraz erein behar dugu, ekonomiaren, jendartearen eta kulturaren arloak bateratzen dituen garapen iraunkorraren benetako ardatza eraikitzeko. Garapen iraunkorra, jendarte kohesioa eta kulturaren demokratizazioa uztartuz. Euskara da euskal kulturak duen ondare eta altxorrik aberatsena, kultur adierazlerik eta ezberdintzailerik nabarmenena, euskal identitatearen baliorik nagusiena. Norabide horretan, auzoetako eta herrietako dinamikak suspertu, lagundu, ezagutarazi eta bermatu behar dira. Bertako sormena landu. Euskal Herriko herri, eskualde eta herrialdeetan dauden kultur beharrak aztertu eta premia desberdinak beteko dituzten azpiegiturak sortu behar dira. Indarrak metatu, masifikazioari eta kultur ekimen sakabanatuari aurre egin, eta nazio mailako egiturak eta elkarguneak bultzatu behar dira. Horrekin bat, herriz herriko eta arloz arloko jarduna bildu, eragin eta nazio eremuan zabaldu behar da.

Gure herri kulturaren garrantziaz ohartu behar dugu. Euskal Herriak bere nortasun eta izaeraren sustraietan altxor oparoa du. Herritarrek gure iragana eta ibilbide historikoa ezagutu behar dute, herri egiten gaituen kultura birsortu eta indartzeko. Gure herri kulturaren garrantziaz ohartzeak ordea, ez du esan nahi iraganeko tradizio zurrunari bakarrik begira egotea; aitzitik, mundura eta beste kultura eta hizkuntzetara irekiak egotea eta haien ekarpenez geurea aberastea baizik. Kulturgintza lankidetzan oinarritu behar da: sortzaile, eragile eta erakundeen arteko elkarlanean eta koordinazioan. Kultur eragileekin harreman zuzena bideratuz eta jarduera instituzionaletik bultzatuz. Kultur politika ezkerretik eraikia eta aurrerakoia, bizi dugun XXI. mendeko neoliberalismo globalizatuaren aurrean, geure interes propioa (euskal herritarraren eta Euskal Herriaren bizi baldintzak hobetzea) eta munduko gehiengoaren interesa bultzatzeko (gizabanakoaren, herrien eta bizitzaren baldintzak hobetzea Ama Lurrean).

Helburu nagusia Egoera honen aurrean, gure helburu nagusia honako hau da: Euskal Herriak berezko kultura osoa, sendoa eta autorreferentziala euskaraz sortzea eta gure herriak euskal identitatearen sustraien arabera bizi daitezen lortzea. Helburu orokor hau hiru atal osagarritan egituratzen da: 2

- Herritarrek euskal herritar izatearen sentimenduaren jabe izan daitezen lortzea.


- Kultura unibertsalaren eta beste kultura partikularren eragin positiboak geureganatzea eta birsortzea. Helburu nagusiaz gain, honako beste helburu hauek ere ba ditugu, udalerri eta herritarrengana begira:

KULTURA

- Euskal Herriko herriak euskal identitatearen arabera bizi daitezen lortzea, geure nortasunaren sustraiak garatuz eta garai berrietara egokituz.

- KULTURAREN DEFENTSA: Gure kulturaren defentsan herritarrek jarrera aktiboa har dezaten. Nork bere bizimoduak ahalbidetzen dion neurri eta eran. - EUSKARA: Herritarrek euskararen erabilera normalizatua sustatzeko konpromisoa har dezaten. - HISTORIA: Herritarrek Euskal Herriaren bilakaera historikoaren une garrantzitsuenak maila egokian ezagutu ditzaten. Berdin, bizi diren herri edo auzoaren ibilbide historikoa ere. - TRADIZIOAK: Herritarrek ezkerreko ikuspuntutik euskal identitatea sendotzeko baliagarri diren tradizioen sustapenean jarrera aktiboa har dezaten. Bereziki, herriaren barne kohesioa indartzen dutenena. - ANIZTASUNA: Herritarrek Euskal Herriko beste herrialde eta eskualdeetako kultur adierazpenak hobekiago ezagutzeko konpromiso aktiboa har dezaten. Herrian “Adiskidetasun Egunak� antola daitezen sustatuko dugu. - BILGUNE NAZIONALAK: Herriko kultur eragileek dagoeneko sortuak diren kultur erakunde nazionaletan parte har dezaten. Hutsunea dagoen esparruetan, herriko eragileek dagozkien nazio bilguneen sorreran inplika daitezen. - HERRI EKIMENA: Herri eta auzo guztietan kulturaren herri mugimendu aktiboa izan dadin. Herri ekimenak antolatzera edota hauetan parte hartzera animatuko ditugu bertako kultur eragile guztiak. - SORMENA: Herri eta auzo guztietan artista sortzaile ugari izan dadin. Bertako herrita­ rrek hauen ekoizpen artistikoari arreta handia eskain diezaioten. - MIGRAZIOA eta ANIZTASUNA: Euskal herritartzat hartzen ditugula senti dezaten. Eguneroko bizimoduan txerta daitezen, herritarrek laguntzeko jarrera har dezaten. - LANKIDETZA: Herriko kultur eragileek Plan Estrategikoaren garapenean jarrera aktiboa har dezaten. Elkarteen jarduerarentzat udalaren babesa lortzea.

Udalerrietara begirako ekimenak Kulturaren defentsa Sentsibilizazio kanpainak antolatu. herritarrek gure kultura defenditzeko jarrera aktiboa izan dezaten sentsibilizazio kanpainak antolatuko ditu udalak urtean zehar: Olentzerok euskal produktuak oparitu ditzan, Ihauterietan euskal pertsonaiak eta tradizioak kontutan izan ditzaten, euskal idazleen lanak irakur ditzaten, haurrak bertso eskolan matrikula ditzaten, e.a.

3


K U LT U R A

“Euskal Herriaren Egunak” (izena aldatu egin liteke) antolatu edo sustatu: euskal sentimenduarekin bat egiten duten herriko kultur eragile guztiek beren lanak kalera ateratzeko egunak. Euskal identitatea bihotzean txertatuta duten herritarrek sentimendu horiek kalera ateratzeko egunak. Herri bezala, masiboki, euskal identitatea indartzeko egun alaiak.

Euskara Euskararen erabilera sustatu: udalak, herritarrekin, kultur elkarte eta taldeekin batera sentsibilizazio kanpainak antolatuko ditu, euskararen erabilera normalizatua sustatzeko plangintzak egin ditzaten. Euskalkien erabilera indartu: oso kultur altxor aberatsak baitira. Euskara batuaren funtzioak argitu. Oroimen historikoa indartu: euskara historikoki herriko berezko hizkuntza izan dela herritarrei jakinarazteko ekimenak antolatuko dira. Euskarazko ekoizpena eta kontsumoa sustatu: udalak, urteko aurrekontuetan, partida bereziak aurreikusiko ditu herriko sortzaile eta artistek euskaraz eginiko lanen sustapenerako eta kontsumorako (liburuak, diskak, filmeak, bideoak, antzez lanak...) “Euskararen Eguna” antolatu edo sustatu: euskararen aldeko hautua egina duten herritarrak kalera ateratzeko eguna. Euskararen ospea herrian handitzeko eguna. Herri bezala, masiboki, euskara indartzeko egun alaia.

Historia Euskal Herriaren historia ezagutzera eman: Euskal Herriaren bilakaera historikoa ezagutzeko ekimenak antolatuko dira. Udalak herriko elkarte eta erakundeek antolatutakoak babestuko ditu. Herriaren historiarekin beste hainbeste: udaleko eta Diputazioko artxibategietan ikertzeko bekak sortuko ditu udalak; material horrekin liburuxkak, bideoak eta halako ekoiztuko ditu; herriko komunikabideetan (irratian, aldizkarian...) zati garrantzitsuenak ezagutzera emango ditu; eta abar. Oroimen historiko hurbilena indartu: herriko aitonamonen eta aurrekoen bizimodua gazteei eta haurrei ezagutzera emango dieten ekimenak antolatuko dira: argazki zaharren erakusketak, baserriko tresneriaren erakusketak, artisauen erakusketak, adinduei eginiko elkar hizketak, antzez lanak edo eszenifikazioak (lehengo ezkontzak, feriak...), izen toponimikoen berreskurapena, eta abar. Honetaz guztiaz ere udalak liburuak eta bideoak ekoiztuko lituzke, herriko komunikabideetan ezagutzera eman, eta abar. Museo Etnografikoak sortu: herri edo eskualde mailakoak sortzea oso jarduera interesgarri­ tzat jotzen dugu. Oroimen historikoa indartzeko tresna egokia baita.

Tradizioak 4

Euskal Herrian hedatutako hainbat ospakizun herrian txertatu: Olentzaro, Ihauteriak, San-


Lurralde osoan arbasoek utzitako beste altxorrak berreskuratu eta ezagutzera eman: izaki mitologikoak, elezaharrak edo leiendak, istorioak, ipuinak, sinesmenak, hilarriak, sendabela­ rren erabilera, musika tresnak, atsotitzak, kantak, antzezkizunak, lan tresnak, artisautza, e.a. Herrian bizirik dirauten ospakizunei eutsi eta galbidean edo galduak diren hainbat berreskuratu: erromeriak, feriak, gizarte ospakizunak, herri kirolak, euskal jokoak, folklorea, eta abar. Euskal identitatea indartzeko eta herriaren barne kohesioa sendotzeko helburuaz, irizpide aurrerazaletan oinarriturik eta egungo errealitateak exigitzen dituen egokitzapenak eginez.

KULTURA

joan Bezpera, Santagedak, Santazeziliak...

Aniztasuna “Adiskidetasun Egunak� antolatu edo sustatu: herrialde edo eskualde ezberdinetako kultur elkarteen artean antolatuak. Herrien arteko harremanak estutzea eta elkar hobeto ezagutzea helburu. Kultur bidaiak antolatu edo sustatu: Adiskidetasun Egunek dituzten helburu berak dituztelarik: beste herrialde edo eskualdeetako jendea eta kultur errealitateak hobekiago ezagutu eta harremanak estutu.

Bilgune nazionalak Herritik sustatu: kulturaren arlo guztietan behar dira halako elkarguneak. Liburutegietako arduradunek, idazleek, bertsozaleek, kantuzaleek, dantzariek, aktoreek, artisauek, arte irakasleek, editoreek, zine ekoizleek... behar dute Euskal Herri mailako elkargunerik. Gure udaletatik, areago Udalbiltzan txertatuta daudenetatik, indar biziz sustatuko ditugu nazio proiektu hauek. Herri mugimendua indartzea eta zabaltzea dugu lehentasuna.

Herri ekimena Lehentasuna herri elkarteei eman: euskal identitatea herrian sendotzeko bidean, herriko kultur elkarteak gune aktibo eta eraginkorrak izan daitezen, urteko aurrekontuetan partida egokiak bideratuko ditugu udaletik. Halaber, urteko plangintzan berei dagokien atala harreman zuzenen bitartez adosten saiatuko gara. Herriko kultur errealitatearen azterketa: nazio eraikuntzan konprometiturik dauden herriko kultur eragileen arteko lankidetza sustatuko dugu, kultur errealitatearen diagnosia eta honi dagozkion ildoak jasoko dituen azterketa udalari aurkez diezaioten.

Sormena Herrian sormena sustatzeko Plan Estrategikoa egin: horretarako herriko artista eta sor­ tzaileak bilduko ditugu lehen-lehenik. Abiapuntu gisa sortzaileek berek egin beharko baitute arte eta sormenaren egoeraren diagnostikoa.

Migrazioa eta aniztasuna Etorkinen eta gutxiengo etnikoen integrazioa sustatzeko Plan Estrategikoa egin: kolektibo hauekin harremanetan jarri behar dugu. Norbanakoekin, era indibidualean. Antolaturik daude-

5


K U LT U R A

nekin, elkarte edo erakunde arteko harremanen bitartez. Euskal Herriak beren beharra baitu. Gure bizimoduan txerta daitezen. Gure kulturaren sustapenean inplika daitezen ere. Hortaz gain, adituak diren erakundeekin ere jarriko gara harremanetan. Etorkinen kulturak ezagutzera emateko ekimenak antolatu edo sustatu: integrazioa susta足 tzeko bitarteko gisa. Beren kultur errealitateak ezagutzera emateko ekimenek herritar guztien arteko harremanak trinkotzea izango dute helburu.

Lankidetza Udala herri elkarteekin eta sortzaileekin harremanetan jarri: aurreko puntuetan esana dagoen moduan. Helburua: udalaren inbertsioa herriko kultur eragileekin adostasunez bidera足tzea.

Zure ahotsa, gure hitza!

6


Kultura