Issuu on Google+

HEZKUNTZA Sarrera ∞ Herri programak osatzeko garaian, gure proiektu politiko orokorrean eta gure hezkuntzarako alternatiba politikoan zehazten ditugun ardatzei heldu eta horien garapen eta gauzapen praktikoari ekin behar diogu. ∞ Ezker Abertzalearen proiektu politiko abertzale eta ezkertiarra da, Euskal Herriko gizon-emakumeen eskubide guztiak Euskal Herri osoan gauzatuak izateko aukera emango digun bidea. Ho­ rrela, bere integraltasun osoan aurkeztu behar dugu gure alternatiba herri programetan ere. ∞ Herri programetan, eskubide horiek guztiak gauzatzen hasteko urrats praktikoak emateko bitartekoak eta neurriak zehazteari heldu behar diogu.

Udal Mailako Egoera ∞ Orokorrean ematen diren ezaugarri guztiak islatzen dira, noski, udal mailan ere. ∞ Egun, udalek hezkuntza formalaren gainean dituzten konpeten­ tziak urriak dira oso. Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeen mantenimendu lanetara, udal edo -EAEn- partzuergoko haur eskolen eta udal-euskaltegien zenbait kudeaketa lanetara mugatzen dira, nagusiki, udalaren konpetentziak. ∞ Baina hori horrela izanik ere, Hezkuntza ez da, soilik, ikasgelan jasotzen den zerbait. Maila des-


HEZKUNTZA

berdinetan bada ere, egunean 24 orduz eta gure bizitzaren eremu orotan hezten ari gara, berdin lagunartean edo kultur etxean; berdin familiartean edo haur eskolan; berdin rugby taldean edo ikasgelan; berdin musika-eskolan edo komunikabideen bidez; berdin jolastokian edo edozein ikastarotan... ∞ Egun, orokorrean, hezkuntzako hiru eremuak (formala, ez-formala eta informala) bakoitza bere aldetik ari dira. Are gehiago, eremu bakoitzean ari diren agente desberdinak bakoitzak bereari heldu ohi dio, eremu berean ari diren gainontzeko agenteekin koordinaziorik gabe eta, zer esanik ez, gainontzeko eremuetan ari diren agenteekin kontatu gabe (ikastetxeak, bakoitza bere aldetik; kirol taldeak, bakoitza beretik...). Horrela, hezkuntza-eredu bakar bati erantzun beharrean, bakoitzak bere irizpide propioei jarraitzen die, askotan, eremu bakoi­ tzean lantzen diren baloreak eta hezkuntza moduak kontraesankorrak direla. ∞ Hori dela eta, hezkuntzaren hiru eremuetan (formala, ez-formala eta informala) herriz herri egin daitekeen lana handia da; eta beharrezkoa, gainera. Eta, noski, hiru eremu horietan ari diren agenteak norabide bereko herri-proiektuaren inguruan kohesionatuz, eraikuntzaren zein jendarte eraldaketaren bidean, hezkuntza-eredu koherentea eta askatzailea gauzatzen hasteko egin daitekeen -eta egin beharreko- lana izugarria da.

Irizpide orokorrak ∞ Hezkuntza sistema nazionala gauzatzea da gure azken xedea eta lan horri ekin behar diogu, herri mailatik hasita. Izan ere, herrien eraikuntza bideratzeko, garapena bermatzeko eta biziraupena ziurtatzeko ezinbesteko bitartekoa da hezkuntza. Hezkuntza Sistema hezkuntza antolatu eta kudeatzeko tresna da. Hori dela eta, herri gisa, gure errealitate linguistiko, kultural eta sozio-ekonomikoen beharrei erantzungo dien Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da gure lana, horretarako eskubidea, beharra eta erantzukizuna daukagulako. ∞ Hezkuntzaren xedea esaldi batean laburbildu beharko bagenu, hona hemen emango genukeen definizioa: hezkuntzaren xedea herritarrei errealitatea ulertu eta eraldatzeko baliabideak ematean datza, bere ingurune hurbilenetik hasita, norbanako zein jendarte kide gisa integralki garatzeko eta biharko mundu eta herri eredu jasangarria eraikitzeko baliabideak ematean. Hezkuntza eskubide unibertsal gisa ulerturik, eskubide hori bermatzeko tresnak jarri behar ditu administrazioak. ∞ Zentzu horretan, euskaldun eleanitzez osaturiko Euskal Herria eraikitzeko, euskal kulturatik abiatuz, ikuspegi eta kultura askotariko herritar kritikoz osaturiko Herria garatzeko eta aukera berdintasunean, parekidetasunean eta justizia sozialean oinarritutako jendartea gauzatzeko bitartekoak eskainiko dituen hezkuntza-eredua da eraiki nahi duguna. ∞ Hezkuntza-eredu ororen atzean ideologia zehatz bat eta haren oinarri diren baloreak daude. Guk badugu gure eredu propioa definituta eta horren gauzatzeari ekin behar diogu herriz herri. Honako hauek dira gure hezkuntza-ereduaren ezaugarri eta helburu nagusiak: - Herri mailako hezkuntza-proiektu komuna, integrala eta integratua. Norabide komuna duen herri-proiektuaren inguruan hezkuntza eremu eta etapa guztiak bere baitan biltzen dituena. Euskal Herri osoa bilduko duen sistema; euskal herritar ororen eskubide guztiak bermatuko dituena; herrialde, eskualde eta herrien izaera kontuan hartuko di2


- Euskaldun eleanitzak formatuko dituen hezkuntza. Hizkuntzaz eta edukiz, euskalduna izango dena; euskal kultura eta kultur aniztasuna aintzat hartuko dituena; hezkuntzaren eremu orotan, euskal curriculuma aplikatu eta garatuko duena; eleaniztasunari beharrezko duen arreta eskainiko diona eta ikasle etorkinen hizkuntza eta kulturei behar duten lekua eskainiko diona. - Jendarte eraldaketan eragingo duten helburuak dituen hezkuntza.

HEZKUNTZA

tuena eta bizitza osoan zehar irauten duen hezkuntzaz arduratuko dena.

- Ekonomia hazkundetik norbanakoen eta Herri alternatiba jasangarrira garamatzan hezkuntza. - Jendarte lotura gabeziatik, desberdintasunetik, bazterketatik eta indarkeriatik, aniztasunera, inklusiora, jendarte kohesiora eta parte hartze demokratiko eta parekidera garamatzan hezkuntza laikoa. - Zientzia eta teknologia egoki erabiltzea ziurtatuko duen hezkuntza. - Globalizazioaren arriskuak gainditzen dituen hezkuntza. - Informazio iturriak egoki, kritikoki eta kriterioz erabiltzen laguntzen duen hezkuntza. - Jendarte segurutik jendarte anitz eta gogoetatsura garamatzan hezkuntza. - Demokrazia partehartzailean oinarri duen hezkuntza publiko-herritarra. Eragileei (ikasleak bereziki), hitza eta erabakitzeko aukerak emango dizkien hezkuntza sistema. - Ikaskuntzan, etengabeko hobekuntzan eta justizia soziala bermatzen duten baloreetan oinarritutako hezkuntza. - Ikaslea ardatz duen hezkuntza-eredua, irakaslea ikasleari ezagutza eraikitzen lagunduko dion orientatzaile eta dinamizatzaile gisa ikusten duena eta pedagogia aktiboa bultzatzen duena. - Etengabeko hausnarketa bultzatu, sustatu eta orokortuko duen eredua. - Hezkuntza etikoa, demokratikoa, askatzailea eta aldatzailea helburu, justizia soziala bermatzen duten baloreetan oinarritutako hezkuntza, besteak beste, jakin-mina, autonomia, adierazpen askatasunarekiko errespetua, parekotasuna, justizia soziala, elkarrekiko errespetua, partaidetza demokratikoa, lankidetza, elkartasuna, kritikotasuna, sorkuntza eta ekimena, egindakoaren ardura, elkarkidetza, etikotasuna eta ingurunearen errespetua ikaste-irakaste prozesuan naturaltasunez integratuko dituena. - Ikasketa-prozesu eta erritmo ezberdinak onartu eta bideratuko dituen hezkuntza-eredua, norbanakoen aniztasuna eta espezifikotasuna aitortuz irakaskuntza pertsonalizatua bermatuko duena eta bazterketa soziala sortzen duen eskola-porrotaren aurka jardungo dena. 3


HEZKUNTZA

- Demokrazia praktikatuz, ikasleen eskubideak, partaidetza eta erabakitzeko ahalmena gauzatzeko bitartekoak eskainiko dituen hezkuntza.

Ibilbidea ∞ Euskal Herriak ezinbestekoa du bere Hezkuntza Sistema Nazionala (HSN) antolatu eta martxan jartzea herri burujabe gisa garatu nahi badu. Zentzu horretan, HSN eraikitzeko eman beharreko lehentasunezko urratsak zehaztu behar ditugu. ∞ Bide horretan, Euskal Hezkuntzaren eraikuntzan ezinbesteko eragile eta erreferente izan behar dugu, hiru ardatz nagusitan oinarrituz: 1) herri gisa HSN eraiki eta kudeatzeko daukagun eskubidea aldarrikatu, borrokatu eta gauzatzen hasi; 2) herritar gisa dauzkagun hezkuntza eskubide guztiak aldarrikatu, borrokatu eta gauzatzen hasi; 3) herri eta herritar gisa ditugun hezkuntza eskubideen gauzatze-bermerako nazio mailako erakundeen sorrera bultzatu. ∞ Hori guzti hori herri estrategiaz eraman behar dugu aurrera, alegia, gure helburuak lortzeko eta, noski, herri programak osatzeko, elkarlanerako aliantzak bilatuz, hezkuntzan ari diren eragileak, herri-mugimendua eta herritarrak elkarrekin antolatzeko eta borrokarako aukerak eskainiz. - Horretarako daukagun tresna nagusia urteetan garatu dugun gure hezkuntzarako alternatiba politikoa da. ∞ Hezkuntza Sistema Nazionalaren garapenerako herri estrategiaz aurrera eraman beharreko bi erronka nagusi ditugu datozen lau urteotan: HSNren garapenerako oinarrizko kontzeptuak barneratu. - Hezkuntza Akordioaren edukiak barneratu, geure egin eta eragile zein hezkuntzazentroak haren inguruan bildu. HSNren garapenerako lehentasunezko ildoak gauzatu. - Hezkuntzaren bidez euskaldunduak izateko eredu alternatiboa. - Euskal Curriculuma. - Euskal Unibertsitatea.

Neurri zehatzak ∞ Egitekoak helburu, elkarlana da gure eguneroko jarduna markatu behar duena. Lan molde horrek are garrantzi handiagoa hartzen du herri-programen osaketari heltzeko garaian. ∞ Hezkuntzaren alorrean garatu beharreko lanari begira zenbait neurri proposatzen ditugu, hiru mailatan multzokatuta: udalerrian, udaletxean eta hezkuntza-zentroetan egin daitezkeen lan zehatzak. ∞ Herri bakoitzak, egindako diagnosian oinarrituz, bere lehentasunen arabera aukeratuko ditu egokien iruditzen zaizkion neurriak. 4


∞ Herriko eragileekin gure hezkuntza politikaren ardatz nagusiak partitu, bereziki ildo estrategikoekin lotuta daudenak (Euskal Curriculuma,Euskal Unibertsitatea, Hezkuntza Akordioa…). ∞ Herri-proiektu bakarraren bidean, hezkuntza formal, ez-formal eta informalean ari diren eragile eta hezkuntza-zentroen arteko elkarlana bermatzeko markoak sortu. ∞ Herri orotan euskarazko hezkuntza-eskaintza osoa ziurtatzeko borroka. Euskaldunduko duen eskola eta hezkuntza/hizkuntza-eredu berri baten aldeko apustua egin, horren inguruan antolatzen diren ekimen, foro edo dena delakoak bultzatuz.

HEZKUNTZA

a) Udalerri Mailan

∞ Herrian dauden etorkinekin batera, kulturen elkartrukerako eta etorkin helduak euskalduntzeko eta euskal kulturan sakontzeko plangintzak osatu eta gauzatzeko bitartekoak sortu. ∞ Udalerri orotan Euskal Curriculumaren inguruko ekimenak indartu. ∞ Ikasleen eskubideen defentsan, elkarlanerako markoak eskaini. b) Udal Mailan ∞ Herrian dauden hezkuntza aldarrikapenak udalera eraman. ∞ Udalek hezkuntzan duten parte hartzea areagotu. Euskal publikotasunaren ideia lantzeko tresna bilakatu (partzuergoak, udaletxearen parte hartze handiagoa). ∞ Aukerak ikusten diren tokietan, udaleko, herriko eta hezkuntza-zentro guztietako ordezkariak bilduko dituen hezkuntza batzordea osatu (aukerarik ez den herrietan, zinegotzi batek hezkuntza gaiei jarraipena egiteko ardura hartu beharko du). Batzorde horretan, herri-proiektu komunaren bidean, hezkuntza-zentro eta aisialdi taldeen arteko plangintza komunak egin: - Hezkuntza zentroei eta herritarrei orokorrean zuzendutako hezkidetza programak garatzeko hitzarmenak. - Aniztasunaren onarpen eta kudeaketa egokirako programak garatzeko hitzarmenak. - Jaialdiak: inauteriak, kirol eta kultura ekitaldiak, Korrika... - Beste herri edota lurralde batzuetako ikastetxeekin harremanak, elkartrukeak... - Hezkuntzarako herri-proiektuaren oinarrien gaineko eztabaida eta adostasunak, hezkun­tza-ereduaren ardatzak... - Adostutako hezkuntza-ereduan herritarrak eta, bereziki, gurasoak formatzeko ikastaroak, hitzaldiak... 5


HEZKUNTZA

∞ Udalak ikasleentzako antolatzen dituen ekimen guztietan eskaintza euskalduna bermatu. ∞ Herrian presente dauden kulturen elkartrukerako ekimenak antolatu. ∞ Bertan zein kanpoan jaiotako pertsona helduak euskalduntzeko eta euskal kulturan (cu­ rriculumean) sakontzeko ikastaroak antolatu. ∞ Udaleko musika, dantza, antzerki... eskolen euskarazko eskaintza osoa bermatu eta euskal curriculumaren aplikazioa ziurtatu. ∞ Herrian ari diren eragileek elkarlanean udalerako normalkuntza planak egin daitezen bultzatu (hezkuntza-zentro, hezkuntza ez formala, euskalgintza, komunikabide lokalak, udala...) ∞ Udalaren eskumena izanik, ikastetxeetan lanean ari den langileria osoa euskalduntzeko neurriak finkatu. Kontratazio berriak euskaldunak. c) Hezkuntza-zentro Mailan ∞ Herriko hezkuntza-zentroek Hezkuntza Akordioarekiko atxikimendua eta konpromisoa har dezaten lan egin. ∞ Hezkuntza-zentroetan gure alternatibaren norabidean eragin. Ezker Abertzaleko kideek ikastetxeetako erabaki-organoetan parte har dezaten bultzatu, hezkuntza-zentroetako hezkuntza proiektua gure hezkuntza-ereduaren norabidean jartzeko (irizpide orokorren atalean agertzen dena). ∞ Inguruneko eragileekin lankidetzan (hezkuntza ez formala, euskalgintza, komunikabide lokalak, udala...) normalkuntza plangintza eraginkorrak planifikatu eta abiatu. ∞ Inguruneko eragileekin lankidetzan Hezkuntza-zentroetako komunitate osoa euskalduntzeko plangintzak bultzatu. ∞ Euskarazko eskaintza –osoa ala partziala- duten zentroetako langileria osoa euskalduna: lanean ari den langileria ez euskalduna euskalduntzeko planak; kontratazio berri oro euskalduna. ∞ Ikasleen eskubideak gauzatzeko, eztabaidarako markoak eta erabaki eremuak zehaztu, zehaztapenerako markoan ikasleen partaidetza ziurtatuz. Beren erabaki eremuetan ikasleen hitza eta erabakia errespetatua izango dela ziurtatzeko bermeak jarri. ∞ Udaleko hezkuntza-zentroetako paisaia euskaldundu (errotulazioak, txartelak...)

6

Zure ahotsa, gure hitza!


Hezkuntza