herri kirolak

Page 28

HERRI KIROLA katu, ordea. Josu Irigoien hartu zuten urte horretan prestatzaile fisiko gisara, eta honen helburua, batez ere 1999ko Munduko txapelketara ahalik eta sasoi onenean ailegatzea zen, eta baita lortu ere!

Euskal Herriko txapelketan ez ziren fin ibili lesakarrak 1999an 1999ko Euskal Herriko txapelketan Aresoko taldea izan zen jaun eta jabe kategoria guzietan. Pisu arinenean, 560 kilotan, Urrestillan otsailaren 13an jokatutako finalean Beti Gazte taldeko mutilek laugarren postua bertzerik ez zuten erdietsi, aitzineko urteko txapeletik urrun xamar, beraz. Azken sailkapena honelaxe gelditu zen: Areso txapeldun 15 punturekin, Abadiñok 12, Urrestillak 9, Beti Gaztek 6, Gaztedik 3 eta Goierrik 0 puntu. Biharamonean, Erandion 640 kiloko txapela ere jantzi zuten aresoarrek eta lesakarrak laugarrenak izan ziren lehiaketa honetan ere. Azkeneko sailkapena honela gelditu zen: Areso txapeldun 13 punturekin, Gaztedik 10, Urrestillak 9, Beti Gaztek 7, Abadiñok 6 eta Goierrik ez zuen punturik lortu. Beti Gazteren emaitzarik onena, Euskal Herriko txapelketa honetan, 600 eta 680 kilotan lortutako hirugarren postuak izan ziren. Abadiñon otsailaren 20an eta Arronizen otsailaren 21ean lortu zituzten. 560 kilotan Munduko txapeldun eta 600 kilotan hirugarren Kirolak honelako ustekabeak ematen ditu, ordea. Euskal Herriko sokatira txapelketan txapel guzien jabe egin zen Aresoko taldea. Beti Gaztekoek, aldiz, ezin izan zuten urte guziko lanaren fruiturik jaso. Nahiz eta urteko prestakuntza

Munduko txapelketara bideratua izan, Euskal Herrikoan izandako emaitzak ikusita, burumakur xamar joan ziren lesakarrak Irlandako Carlow herrira, Munduko txapelketan parte hartzera. Baina han, 560 kilotan lana gogotik egin ondotik urrezko domina leporatzea lortu zuten, hau da, munduko txapeldun suertatu ziren lesakarrak. Erran bezala, lana gogor egin behar izan zuten. Haserako txandan, Aresorekin egindako tiraldi batean kasik hamalau minutu egon ziren sokan, sinestezina! Hango epaileek ziotenez, sekulan sokatira txapelketaren historian izan den tiraldirik luzeena izan zitekeen hura. Halere, honek ez zien indarrik kendu lesakarrei ondoko tiraldietarako. Finalerdian Irlandako St Pats taldea izan zuten aitzinean Beti Gaztekoek. Irlandarrek urrea kendu zioten lesakarrei 1997. urteko txapelketan, baina oraingoan kontuak aldatu ziren. Bi tiraldiak irabazi zituzten lesakarrek (4’35” eta 3’). Lesakar batek, saioaren ondotik bi taldeak elkar agurtzen zutenean horrela erraten omen zuen (euskaraz, noski, bertzeek ez entenditzeko moduan): «Hala!, orain dela bi urteko bueltak!». Final haundian Beti Gaztek, Ingalaterrako Kilroe taldearekin neurtu zituen indarrak eta bi tiraldiak irabazi zizkion (4’ eta 2’). Lesakarrek leher eginda baina

223


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.