Page 1

HERRI KIROLA

Herri Kirola

Sariak Nafarroa, Euskal Herria eta Munduko probetan erri Kirolak, eta batez ere, sokatirak, eman dizkio bere garaipenik haundienak Beti Gazte elkarteari. Herri kirola betidanik praktikatu da Lesakan: aizkol apostuak, sokatira, arpana‌ jendearen gustoko kirolak izan dira. Baina 1990. hamarkada bitarte esperatu behar izan da gisa honetako kiroletan federatu, entrenamendu serio, sakon eta gogor bat egin eta, horien ondorioz, emaitza bikainak eskuratzeko. Txuleta eta siestaren entrenamendutik gaur egungo janarien kontrolera eta prestakuntza fisiko bikainera bide haundia egin da eta Lesakako kirolariak ere, buru-belarri sartu dira bide horretan. Izan ere, herri kirolean lortutako emaitzarik garrantzitsuenak bakar-bakarrik aipatuz, Beti

H

196

Gazte sokatira taldea pisu ezberdinetan txapeldun suertatu da Nafarroa eta Euskadiko txapelketetan. Munduko txapelketatik ere garaipen ederrak ekarri ditu. 1997an Ingalaterrako Torbay herrian zilarrezko bi domina (azpitxapeldun) eskuratu zituen. 1999. urtean urrezko eta brontzezko dominak (lehendabizikoa eta hirugarren postua) ekarri zituen Irlandako Carlow herritik. 2000. urteko otsailean ere, Holandako Slagharen herritik lau domina ekarri zituen: urrezko bi eta zilar eta brontzezko bana.

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

Herri kirolari eta sokatirari Lesakan dagoen afizioa aspaldikoa da. Aitzineko orrian, 1960. hamarkadan sokatira saioa Lesakako pilotalekuan: Miguel Angel Mendiburu, Carmelo Mitxelena, Asentxio Leitza eta Lokarinborda aitzin aldean. Goitian, 1990. hamarkadan Beti Gazteri hainbat sari ekarri dizkion sokatira taldea. Estilo aldaketa nabarmena da Hori guzia, aipatu bezala, 1990. hamarkadan. 1990. urte inguru hartan hasi zen Nafarroan herri kirolaren sukarra. Nafarroako Herri Kirol Federazioa sortu zen, eta haren arrimoan, kasik herriz herri sortu ziren taldeak. Proba konbinatuan (lasterka, zakuak, aizkora, arpana, koxkor bilketa‌) eta sokatiran aritzeko hainbat talde plazaratu ziren hamarkada hasiera hartan, bai gizonezko baita emakumezkoen artean ere. Sokatirari dagokionez, mutilen artean hasierako urteetan Sunbilla, Amaiur, Basaburua‌ inguruko taldeak ziren nagusi. Nesketan, Bera eta Sunbilla ziren indartsuenak. Talde hauek ikusi ondotik, Lesakako gazte koadrilla bat

animatu eta entrenatzen hasi zen, bai proba konbinaturako baita sokatirarako ere. Neskak, Bortziriak taldearekin hasi ziren eta 1991ko azaroaren 24an, Elizondoko udal polikiroldegian burututako Emakumezkoen arteko Nafarroako lehen herri kirol txapelketan hartu zuten parte. Proba konbinatuan nahiz sokatira txapelketan azpitxapeldun izan ziren Mattari Altzuarte aniztarrak entrenatutako neskak. Proba konbinatuan Sunbillaren gibeletik eta Basaburua-Baztan eta Berriozarren aitzinetik. 500 kilo arteko sokatira txapelketan, berriz, Berako neskak izan ziren indartsuenak eta herriko neskak Sunbilla eta

197


HERRI KIROLA

1996 Beti Gazteko sokatira taldea Euskal Herriko txapeldun, 560 kilotik beheitiko kategorian. Jose Antonio Mujika (laguntzailea(, Karmelo Mitxelena, Gerardo Telletxea, Joxeangel Mitxelena, Josean Iparragirre «Urruska» (Baztan), Agustin Zubieta, Beñardo


HERRI KIROLA

Iantzi, Gerardo Telletxea (Etxalar), Igor Telletxea. Jexux Mari Telletxea, Paxkual Taberna, Alejo Sarobe, Mikel Almandoz, Joxeangel Zubiria (entrenatzailea), Imanol Telletxea eta I単aki Igoa.


HERRI KIROLA Berriozarren gainetik sailkatu ziren. Egun hartan hogei urtetik beheitiko mutilen txapelketa ere jokatu zen. Lesakarrek oraindik ez zeramaten Beti Gazte elkartearen izena, herriarena baizik. Proba konbinatuan Sunbilla izan zen garaile, Narbarte, Bera, Lesaka eta Berriozarren aitzinetik. 580 kilotik beheitiko mutilen sokatira txapelketan, Baztango Basaburuakoek lortu zuten garaipena, Bera, Arizkun eta Berriozarko taldeen aitzinetik. Hilabete beranduago, abenduaren 22an, Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, jaialdi bikaina burutu zen IruĂąeko Labrit pilotalekuan. Nafarroako bortz txapelketa jokatzeaz gain, herrialdeko errekor berriak ezarri ziren jaialdi honetan. Honela, Francisco eta Jose Leiza Lesakako arpanlariek kanaerdikoari 16 minutu eta 9 segundutan egin zizkioten 25 korteak, aurretik ezarrita zegoen marka aisa gaindituz.

Herri kirol bokalia Beti Gazten 1992an, Beti Gaztek bokalia berri bat sortu zuen, herri kirolekoa. Elkartean sartu aitzinetik bezalaxe, neskak eta mutilak gogor saiatu ziren herriaren eta Beti Gazteren izena ahalik eta goitiena eramaten. Haserak, beti bezala, ez ziren errexak izan eta nahiko lan 1991an Nafarroako errekorra ezarri bazuten ere, izaten zuten lesakarrek be1992an ezin izan zuten Nafarroako arpana raien probak akautzen. Pixtxapelketa irabazi Jose eta Francisco Leitza kan-pixkan etorriko ziren, lesakarrek. Ana Mujika eta Maribel Arzubia berriz, ordea, garaipenak. hirugarrenak izan ziren Nafarroako txapelketan. 1992ko apirilaren 19an

200

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

1992 Nafarroako 20 urtez beheitiko txapelketa Elizondon. Mutilak txapeldun izan ziren proba konbinatuan eta hirugarrenak sokatiran. Argazkian, sokatira taldea: Igor Telletxea, Joxe Angel Mitxelena, Joseba Apezetxea, Joxe Angel Zubiria, Patxi Mujika (entrenatzailea). Karmelo Mitxelena, Paxkual Taberna, Ma単u Altzugarai eta Aguxtin Zubieta. Ondoko argazkian, Leire Portu 1995eko Nafarroako koxkor biltze txapelketan. 1993 eta 1994an txapeldun izan ondotik, azpitxapeldun suertatu zen 1995ean, segundu dezima bakarreko aldearekin. burutu zen Berako Eztegara pilotalekuan Nafarroako arpana txapelketa, gizonezko, emakumezko eta 20 urtez beheitiko mailetan.

Gizonezkoetan, senior mailan, bigarrenak izan ziren Jose eta Francisco Leiza lesakarrak (14 minutu eta 37 segundu), Amaiurko Jose Mari Iriarte eta

201


HERRI KIROLA Jose Mari Mujika txapeldunetatik hameka segundu eskasetara. Hirugarren, Sunbillako Santiago Inda eta Juan Indakoetxea izan ziren (14’45”). Emakumezkoetan, Ana Mujika eta Maribel Arzubia lesakarrak hirugarrenak izan ziren (4’07”). Txapeldunak Sunbillako Juana Bazterrika eta Dolores Larralde izan ziren, azken hau sortzez lesakarra, Idiburutakoa (3’39”). Bigarrenak Ana Gartxitorena eta Mari Loren Eugi, Baztan-Basaburuakoak izan ziren (3’50”). Hogei urtez beheitiko mutilen artean ere hirugarren postua eskuratu zuten Alberto Otxoteko eta Joseba Arzubia lesakarrek (3’19”). Segundu bakarreko aldea atera zieten bigarren izan ziren Ultzamako Alberto Larraioz eta Eduardo Morrondok. Txapeldunak, Labaiengo Miguel Angel eta Joxe Etxeberria izan ziren, beraien lana hiru minututan akautu ondotik. Nafarroako koxkor biltze txapelketan bi aldiz segidan txapeldun izan zen Leire Portu, 1993 eta 1994an. 1995ean, azpitxapeldun izan zen, baina txapeldunak segundu dezima bakarreko aldea atera zion. Sokatiran, nesken taldeak bi urte egin zituen kantxaz kantxa, baina entrenatzeko zailtasunen ondorioz, desagertu egin zen. Mutilei dagokienez, hasierako urteetan proba konbinatuan ere aritu ziren, baina laster sokari lotu ziren. Lehen urteetan Sunbilla, Amaiur edo Basaburua bezalako taldeen mendean egon ondotik, lehendabiziko emaitzak biltzen hasi ziren, poliki-poliki. 1992ko maiatzaren 16an, Nafarroako 640 kiloko sokatira txapelketako kanporaketa egin zen Lesakako udal pilotalekuan. Bertan aritu ziren Sunbilla, Ultzama, Arraioz, Arizkun, Arantza eta Gartzain. Lesakarrak, berriz, bertze kanporaketan aritu ziren, Iruritan, maiatzaren 31n, Bera, Amaiur, Basaburua-

202

1992 Sokatira taldea lanean, Baztango Basaburuaren kontra, Lesakako pilotalekuan. Baztan eta Berriozarrekin batera. Finala ekainaren 14an jokatu zen Sunbillan, baina lesakarrek ez zuten bertan aritzeko txartelik eskuratu. 600 kiloko finala Lesakan burutu zen abuztuaren 29an. Amaiurrek jantzi zuen txapela, Sunbilla, Amaiur B, Bera, Basaburua eta Arantzaren aitzinetik. Lesakarrak ez ziren etxeko finalean, Elizondon uztailaren 18an egindako saioan kanporatu baitzituzten. 560 kiloko finala Sunbillak irabazi zuen Elizondon, irailaren 27an, Basaburua, Amaiur, Ultzama eta Txantrearen aitzinetik. Beraz, bi final hauetan ere ez

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

1992 Sanferminetan, Nafarroako Herri kirol txapelketaren kanporaketan sokatiran aritu zirenak: Miguel Angel Lanz, Koikili Fagoaga, Jesus Mari Telletxea ”Makatzene”, Juan Angel Ordoki, “Illarza”, Patxi Mujika, Paxkual Taberna “Matxitene”, Igor Telletxea “Makatzene” eta Carmelo Mitxelena “Agortxeberri”.

ziren lesakarrak sartu. Urte hartako Sanferminetan, Nafarroako Herri Kirol txapelketaren barrenean, lehen kanporaketaren lehen saioa jokatu zuten Lesakan Bortzirietako hiru taldeek: Bera, Lesaka eta Arantza. Lehen proba honetan Berakoak nagusitu ziren, bai proba konbinatuan, baita sokatiran ere. Proba konbinatuan aranztarrek eskuratu zuten bigarren postua eta Lesaka-

koak hirugarrenarekin konformatu behar izan zuten, lehia ikusgarri baten ondoren. Halere, sokatiran Lesakakoek eskuratu zuten bigarren postua Beraren gibeletik eta Arantzaren aitzinetik. Beran, abuztuaren 2an eta Arantzan, irailaren 6an izan ziren hurrengo saioak. Saio hauen ondorioz, lesakarrek Iruritan irailaren 12an burutu zen finalerdirako txartela eskuratu zuten, Sunbilla eta Basaburuarekin batera. Arerio gogorrak bazituzten ere, Baztango Basaburua taldea gibelean uztea lortu zuten, irailaren 19an Beran egin zen finalean sartzea lortuz, Amaiur, Bera eta Sunbillarekin batera. Finalean, Amaiurko taldea izan zen txapeldun, proba konbinatuan eta sokatiran irabaziz. Modu honetara, jokoan zeuden zortzi puntuak lortu zituzten baztandarrek. Etxean jokatzen zuten beratarrak izan ziren bigarrenak sailkapen orokorrean, 5 punturekin (konbinatuan hirugarrenak eta bigarren sokatiran). Txapelketan lehen aldiz parte hartzen zuten lesakarrek lortu zuten hirugarren postua, proba kon-

203


HERRI KIROLA binatuan Amaiurrek baino segundu eskas bat gehiagorekin (sei dezima) bigarren eginez eta sokatiran azkenak geldituz, tiraldi bakar bat ere irabazi gabe (guztira, lau puntu). Sunbillak eman zuen ezustea, azkeneko bi edizioetako txapelduna eta faborito nagusia baitzen. Proba konbinatuan azkenak izan ziren eta sokatiran hirugarrenak, nahiz eta Amaiur eta Berarekin tiraldi gogorrak egin. Herriz herri txapelketa honetan, talde gaztea plazaratu zuen Beti Gaztek eta etorkizun haundia zuela erakutsi zuen.

Lehen txapela hogei urtez beheitiko proba konbinatuan Hori, Elizondon 1992ko azaroaren 7an burutu ziren Nafarroako sub20 eta emakumezkoen Herri Kirol txapelketetan nabarmendu zen. Hogei urtetik beheitiko proba konbinatuarekin hasi zen jaialdia eta bertan Lesakako taldea nagusitu zen, Berriozar, Arantza eta Sunbillaren aitzinetik. Honela, herri kirolean eskuratutako lehendabiziko txapela jantzi zuten lesakarrek. Ondoren, emakumezkoen proba konbinatuan, Sunbilla izan zen garaile, Basaburua bigarren, Lesaka hirugarren eta Berriozar laugarren. Sokatiran, hogei urtez beheitikoen artean Basaburua izan zen garailea, Amaiur, Lesaka, Bera eta Arantzaren aitzinetik. Berdintasun haundiko proba izan zen, eta horren lekuko, faborito bezala agertzen ziren beratarrak laugarren postuan gelditu zirela. Emakumezkoen sokatira proban ez zuten lesakarrek parte hartu. Ageri denez, lehendabiziko urte haietan proba konbinatuan hobekiago moldatzen ziren lesakarrak sokatiran baino.

204

Aitzineko postuetan 1993ko Nafarroako txapelketan Helduen mailan 1993. urtean hasi zen Beti Gazte Nafarroako sokatira txapelketa nagusian parte hartzen eta lehendabiziko urtean, Sunbilla eta Amaiurren itzalean ibili zen. Hirugarren urtez segidan Sunbillako sokatira taldea izan zen garaile Nafarroako 680 kilotako txapelketan. Sunbillan bertan egin zen txapelketa maiatzaren 8an eta herrikoen gibeletik, bigarren Amaiurko taldea suertatu zen. Hirugarren eta laugarren posturako borrokan Beti Gaztek irabazi zion AraizBeteluri. Bosgarren Basaburua-Baztan izan zen, seigarren Erratzu eta zazpigarren Txantrea. 640 kilotan, bi lehendabiziko postuak aldatu ziren: lehenbizi Amaiur eta bigarren Sunbilla izan zen. Maiatzaren 30ean Elizondon jokatutako finalean ere

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

1992 Arantzan, Leitza anaiak proba konbinatuko arpana saioan. Ondoko orrian, aizkoran Lesakako taldearekin parte hartzen zuen Joxe Telletxea aizkolari labaiendarra. Beti Gaztekoak hirugarrenak izan ziren. 600 kiloko finala ekainaren 20an jokatu zen Lesakan. Amaiur A izan zen txapeldun. Bere gibeletik, Sunbilla, Beti Gazte, Basaburua, Amaiur B eta Berriozar gelditu ziren. Finalerdian, Amaiurrek errex irabazi zion Basaburuari baina Sunbillak ederki sufritu behar izan zuen lesakarrak kanporatzeko. Azken tiraldietan berriz, Amaiurrek aisa gainditu zuen Sunbilla, akaso honek finalerdiko nekea gehiago nabaritu zuelakoz. 560 kiloko finala astebete beranduago jokatu zen Amaiurren. Lesakarrak

bigarrenak izan ziren herrikoen gibeletik. Nafarroako txapelketarekin akautzeko, Elizondon Santiago egunean jokatutako hogei urtez beheitiko txapelketan lesakarrak bigarrenak izan ziren 580 kiloko kategorian. 1993. urtean lehen aldiz parte hartu zuten Nafarroako tiralariek Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan. Otsailaren 14an burutu zen txapelketa Getxon (Bizkaia) eta gizonezkoetan, 640 kiloz beheitiko mailan, Bidasoa izenarekin parte hartu zuten Lesakako eta Basaburuako sokatiralariek, bederatzigarren postuan akautuz. 600 kiloko txapelketan ere atera ziren eta hamalaugarrenak izan ziren. Hasteko ez zegoen gaizki!

1994an Beti Gazte txapeldun hiru kategoriatan 1994an, hamarkada hasieran sokatiran nagusi izan zen Sunbilla ez zen aur-

205


HERRI KIROLA

keztu txapelketan eta lesakarrak hasi ziren beraien nagusitasuna erakusten. Pisu haundiarekin hasi zen Nafarroako txapelketa eta bertan Beti Gazte zen faborito, Amaiurrek ere ez baitzuen talderik plazaratu pisu honetan. Ez zen ezustekorik gertatu Areson maiatzaren 8an eta Beti Gaztek eskuratu zuen jokoan jarri zen Nafarroako lehen txapela. Lesakarrek nahiko pisu apalarekin hartu zuten parte, zortzi lagunen artean 619 kilo bertzerik ez baitzituzten. Gogoan izan gehienezko pisua 680 kilotan jarria zegoela. Sunbillak, 1993ko txapeldunak, ez zuen parte hartu, beraz lesakarrek ongi eutsi zion bere aukerari, Nafarroako lehen txapela herriratuz. Bigarren postua Araiz Beteluk eskuratu zuen eta hirugarrena Larraunek. Bertze postuei dagokienez, Areso, etxeko taldea, laugarren izan zen, Berriozar bosgarren eta Etxauriko Harana seigarren. Etxaurikoak astunenak ziren baina aldi berean teknika eskasenekoak. Kanporaketako sailkapena: Beti Gazte 15 puntu; Araiz Betelu 12; Areso 9; Larraun 5; Berriozar 4; eta Etxauriko

206

1993 Patxi Mujika, Joxe Angel Mitxelena, Agustin Zubieta, Carlos Senper, Igor Telletxea, IĂąaki Igoa, Carmelo Mitxelena, Joseba Apezetxea, Juantxo Gaztelumendi, BeĂąardo Iantzi eta Joxe Angel Zubiria.

Harana 0. Erdifinaletan Lesakako Beti Gaztekoak Larraunen kontra eta Araiz Betelukoak Aresoren kontra aritu ziren. Lesakarrak arazorik gabe nagusitu zitzaizkien larraundarrei eta gauza bera egin zuten Araiz-Betelukoek Aresokoen kontra. Finalean Beti Gazte eta Araiz-Betelu aritu ziren. Lesakarrek ez zuten zailtasun haundirik izan bi tiraldiak irabazteko, eta honela, txapela Lesakara lehen aldiz eramateko. 640 kilotako kategorian ere Beti Gaztek eskuratu zuen Nafarroako sokatira txapela. Elizondon ekainaren 4an jokatutako final ikusgarrian Amaiurreri

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

1995

Tiralariak lanean

–Euskal Herriko txapelduna zena kategoria honetan– bi tiraldiak irabazi zizkion. Halere, gogor lan egin behar izan zuen, tiraldi bakoitzak hiru minututik goiti iraun baitzuen. Hirugarren postua Basaburuak eskuratu zuen, laugarrena Larraunek, bortzgarrena Araitz-Beteluk eta seigarrena Berriozarrek. Ekainaren 18an, Leitzan, lehen mailako 600 kiloko finala jokatu zen. Bertan, Amaiur izan zen txapelduna, Beti Gazte, Areso eta Basaburuaren aitzinetik. Biharamonean, ekainaren 19an, Lesakan bertan 560 kilotako final nagusia

jokatu zen. Neurketa honetan finalistak Beti Gazte eta Areso izan ziren. Aresokoak hagitz gogor aritu baziren ere, azkenean lesakarrak suertatu ziren garaile pisu arinean. Modu honetara, 1994an Nafarroan jokoan zeuden lau txapel nagusietatik hiru lortu zituen Beti Gaztek eta bertzea Amaiurrek. Nafarroako txapelketa guziak jokatu ondotik, ekainaren 20an, sokatira taldeko hamabi mutil Estatu Batuetako Elko hirira joan ziren, bertan zenbait erakustaldi egiteko. Bi astez egon ziren. Nafarroakoan baino lehenago, Euskal Herriko txapelketan ere lehen aldiz parte hartu zuen Beti Gaztek 1994an. 1994ko otsailaren 20an Beran egin

207


HERRI KIROLA zen proban, Euskal Herriko txapelketarako baliagarria, Beti Gaztek hirugarren postua eskuratu zuen 560 kiloko kategorian, Goierri eta Urdulizko Iparralde taldeak aitzinetik zituela. Finalerako txartela eskuratu zuten lesakarrek eta apirilaren 23an Laudion jokatutako finalean hirugarrenak izan ziren, Torrekolanda eta Goierriren ondotik. 600 kiloko kategorian ere finalera ailegatu ziren Beti Gaztekoak. Amaiur izan zen txapeldun, Torrekolanda bigarren, Urrestilla hirugarren eta Lesakakoak laugarren, apirilaren 24an Getxon egindako saioan.

1995eko Nafarroako txapelketan lautik hiru Beti Gaztek Martxoaren 4an Leitzako Amazabal frontoian hasiera eman zitzaion 1995eko Nafarroako sokatira txapelketari. 680 kiloko pisuan bortz talde aurkeztu ziren: Beti Gazte (618 kilo), Areso (657 kilo), Larraun (624 kilo), Txantrea (634,5 kilo) eta Araitz Betelu (656 kilo). Amaiurko taldea, berriz, lesioneak zirela medio, ez zen aurkeztu. Frontoia ia betea ageri zen eta kanpoko aldean hotza eta elurra bazen ere, barnean giro epela bizi izan zen. Frontoira atera ziren lehenengo bi taldeak Beti Gazte eta Areso izan ziren. Lehenengo tiraldiak hiru minutu pasatuak iraun zuen eta bigarrenak bi minutu justu. Bi tiraldiak Lesakako taldearendako izan ziren. Beharbada horiek izan ziren arratsaldeko tiraldirik gogorrenak. Hortik aurrera txapela lortzeko bidea paseo bat izan zen Lesakako taldearendako, tiraldi guziak aisa irabazi baitzituen, nahiz eta talde guzietatik arinena izan. Bigarren postuan Aresoko taldea sailkatu zen. Talde honek tiraldi bakarra galdu zuen, txapeldunen kontra egin zuena, hain zuzen. Hirugarren posturako borro-

208

ka bizian aritu ziren Araiz Betelukoak eta larraundarrak eta azkenean Araiz Betelukoak gailendu ziren. 640 kilotan, Lekunberrin apirilaren 1ean burututako azken proban nagusitu ondotik, txapel berri baten jabe egin ziren Beti Gazteko sokatiralariak. Bigarren postuan Aresoko taldea sailkatu zen, hirugarren Amaiur, laugarren Araiz Betelu eta bortzgarren Larraun. 600 kiloko finala apirilaren 30ean jokatu zen Betelun. Beti Gazte bigarren izan zen Amaiurren gibeletik. Lesakako taldeak eskuratu zuen Nafarroako 560 kilotako sokatira txapela, maiatzaren 6an Aibarren burutu zen proban. Lesakarrek 11 puntu eskuratu zituzten, Amaiurko taldeak baino bat gehiago. Larraunek sei puntu eskuratu zituen, Aresok hiru eta Txantreak bat ere ez. Orokorrean tiraldi gehienak hagitz luzeak izan ziren (txapelketan eman ziren luzeenak) eta ez kalitate haundikoak

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

1995 Be単ardo Iantzi, Alejo Sarobe, Joxe Angel Zubiria, I単aki Igoa, Joxe Angel Mitxelena, Imanol Telletxea, Carmelo Mitxelena, Igor Telletxea, Agustin Zubieta, Pascual Taberna, Gerardo Telletxea, Mikel Almandoz eta Jexux Mari Telletxea. Ondoko orrialdean, Beti Gazte eta Gure Txokoako tiralarien arteko saioa Arantzako pilotalekuan. (taldeek denbora aunitz eman zuten lurrean). Tiraldi luze horien ondorioak bukaeran sumatu ziren. Modu honetan, Nafarroako denboraldiaren balantze gisara Beti Gaztek 1995eko lau txapeletatik hiru eraman zituen, Amaiurrek 600 kilokoa etxeratu zuelarik. Nafarroakoan baino lehenago, Euskal Herriko txapelketetan buru-belarri sartu ziren Nafarroako ordezkaritza bete

zuten bi sokatira taldeak, Beti Gazte eta Amaiur, alegia. Otsailaren 4an jokatu zen Elizondon 600 kilotik beheitiko kategoriko azken kanporaketa. Bertan, Amaiurko taldeak, txapelduna zergatik zen erakutsiz, tiraldi guziak irabazi zituen. Berekin batera, lehen multzoan Barrundiak eta bigarrenean Gaztedi eta Torrekolandak eskuratu zuten finalerako txartela. Finala, otsailaren 19an egin zen Gasteizen eta aipatutako lau taldeekin batera, Gasteizko bertze kanporaketan sailkatutako Urrestilla eta Lesakako Beti Gazte aritu ziren. Aitzineko asteburuan, urtarrilaren 28an, Lesakako taldea kanporatua izan zen Abadi単on, 560 kilotik beheitiko kategorian. Urrestillako taldeari bi tiraldiak irabazi ondotik, finalean sartzeko nahikoa zuten lesakarrek Gaztedi taldeari tiraldi bat irabaztea, bainan epaileek hiru falta adierazi zizkieten minutu erdi baten eta kanporatuak izan ziren. Beti Gaztekoek beraien protesta agertu zuten eta taldearen arduradunen erranetan 束beti kiroltasunez borrokatu dugu, baina

209


HERRI KIROLA AbadiĂąon arbitroen lana negargarria izan zela uste duguÂť. Urtarrilaren 29an Aramaion egindako 640 kiloko kanporaketa saioaren ondotik, Beti Gazte final honetatik kanpo gelditu zen Erran bezala, Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketaren finalak jokatu ziren otsailaren 19an Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian. Emakumeak eta gizonezkoak aritu ziren kategoria ezberdinetan, bainan Nafarroako tiralariei dagokienez kategoria bakar batean paratuak zeuden begiak, 600 kilotako gizonezkoetan, alegia. Bertan, txapelduna zen Amaiur eta Lesakako Beti Gazte taldea aritu ziren Nafarroako ordezkari gisara. Baztandarrek ez zuten txapela mantentzerik izan. Kanporaketetan itxura ona eman bazuten ere finalean pattal xamar aritu ziren eta azken postuan gelditu ziren. Beti Gazte berriz, itxuroso ibili zen finalean eta hirugarren postuan bukatu zuen. Itxaropenez beterik joan ziren lesakarrak, 560 kilotan AbadiĂąon egindako lana ikusita. Aitzinetik ordea, 1995eko txapelketan areriorik izan ez zuten Laukizko Gaztedi eta Azpeitiko Urrestilla taldeak klasifikatu ziren. Gaztedik jokoan zeuden sei txapeletatik bortz irabazi zituen. Gasteizen otsailaren 23an burututako Munduko txapelketan lehen aldiz parte hartu zuen Beti Gazteko taldeak 560 kiloko kategorian, baina, espero bezala, ez zuen emaitza onegirik eskuratu. Lehendabiziko saioetan kanporatuak izan ziren.

1996an lehen aldiz Euskal Herriko bi txapel jantzi zituzten Urtarrilaren 7an Leitzan jokatu zen ihardunaldiarekin hasiera eman zitzaion 1996ko Nafarroako sokatira txapelketari. Bertan, gizonezko bortz talde (Beti Gazte, Txantrea, Etxauri Harana, Sakana eta Areso) 680 kiloz beheitiko pisuan aritu

210

ziren. Lehia bizia izan zen Areso, Sakana eta Beti Gazteren artean. Lesakarrak ziren faboritoak, baina, halere, Aresoren kontrako saioan, lehenengo tiraldia galdu, bigarrena irabazi eta hirugarrena berriro ere galdu egin zuten. Txapela are-

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

1996ko sokatira taldea Tiralariak banan bana Tiralaria

Pisua*

Adina

Agustin Zubieta Igor Telletxea Imanol Telletxea Jesus Mari Telletxea Carmelo Mitxelena Jose Angel Mitxelena BeĂąardo Iantzi IĂąaki Igoa Alejandro Sarobe Mikel Almandoz Gerardo Telletxea Gerardo Telletxea

73-62 77-67 74-68 85-80 92-84 84-74 87-81 83-73 67-62 82-73 87-84 67-61

23 21 27 28 21 23 25 22 20 20 26 21

1996ko tiraldietan parte hartu ez bazuten ere, fitxa federatua zuten Carlos Senper, Paskual Taberna eta Joxe Angel Zubiriak. * Denboraldi hasieratik bukaerara pisua jeisten dute tiralariek konpetizio egitarauari egokitzeko.

soarrentzat izanen zela pentsatu zen, bainan hurrengo saioan, hauek nekea nabaritu eta Sakanakoen kontra galdu zuten, txapela berriro airean utziz. Azkenaurreko tiraldian Sakana eta Beti Gaztek neurtu zituzten indarrak. Lesakarrak indarberrituak ateri ziren, bi tiraldiak ira-

baziz. Honela bada, txapelduna Beti Gazte izan zen (10 puntu), bigarren postuan Sakana (9), hirugarren Areso (8), laugarren Txantrea (3) eta bortzgarren Etxauri Harana (0). 640 eta 600 kiloko lehen saioak ere burutu ziren urtarrilaren 13 eta 14an Arbizu eta Arazurin. Hauetan ere Beti Gaztekoak nagusitu ziren, baina nabari zen Areso arerio gogorra izanen zela. 640 kiloko finalean, ordea, ez ziren fin ibili lesakarrak eta hirugarren izan ziren Bidaurretan, urtarrilaren 28an jokatu zen proban. Areso izan zen txapeldun. 600 kiloko finala etxean, Lesakan bertan jokatu zen otsailaren 4an eta Beti Gaztekoek ez zuten hutsik egin, txapela eskuratuz. Areso bigarrena izan zen. Bertze horrenbertze gertatu zen pisu arinean, 560 kiloz beheitiko kategorian. Leitzan jokatu zen finala otsailaren 10ean eta lesakarrek berriz ere gibelean utzi zuten Areso eta txapela jantzi zuten. Nafarroako txapelketaren laburpena eginez eta Euskal Herriko txapelketarako Beti Gaztekoek zituzten asmoak agertuz, honako artikulu hau agertu zen Ttipittapa aldizkarian: ÂŤAkabatu berria den Nafarroako sokati-

211


HERRI KIROLA

ra txapelketan Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak lan bikaina burutu du eta jokoan zeuden lau txapeletatik hiru eskuratu ditu. Lesakarrak orain bortz urte hasi ziren sokatira txapelketetan parte hartzen, orduko sub-20 txapelketan, hain zuzen. Halere, tiralari beteranoenak onartzen dutenez, “duela lau urte hasi ginen fundamentuarekin entrenatzen”. Fundamentu horren emaitzak laister hasi ziren ailegatzen eta azken hiru denboraldietan Nafarroako hiruna txapel eskuratu dute eta joan den urtean hirugarren postua lortu zuten 600 kiloko Euskadiko txapelketan. Joxe Angel Zubiria entrenatzaileak dioenez, “tiralari batzuk joan eta bertzeak etorri dira, baina basea mantendu da. Hobekuntza haundia nabaritu da”. Astean lau entrenamendu egiten dituzte, hiru fisikoak eta bertzea sokan. Aurten kontrario gogorra izan dute Aresoko taldean. Zubiriaren ustez, “esperientzia hartzen joan dira urte hauetan. Nabari da hagitz entrenatzaile ona dutela eta berak dakiena erakutsi die tiralariei”.

212

Dagoeneko Euskal Herriko txapelketan hasiak dira. Hemen ere kategoria guztietan parte hartzeko asmoa badute ere, aukerarik haundiena pisu ttikietan dute entrenatzailearen ustez. “560 eta 600 kilotan hiru lehenbizikotan gelditzeko esperantza dugu. Ea txapela lortzen dugun”». Beraz, Euskal Herriko txapelketarako prestakuntza gisara egin zuten Nafarroakoa, Joxe Angel Zubiria entrenatzaileak onartzen zuenez, baina halere, hiru txapel eskuratu zituzten. Zubiriak honela definitzen zuen taldea: «Tiralari fuerteak ditugu. Kirola aunitz gustatzen zaie eta horretan aritzeko sakrifizio haundiak egiteko prest dagoen jendea da». Nota bat ematea eskatuta argi mintzo zen entrenatzailea: «10 bat, dudik gabe. Ikusi behar da zenbaitetan jende inportantea lesionatua izan dugula eta, halere, beti hor egon garela». Jexux Etxezarreta, Aresoko entrenatzailea eta lur gaineko munduko sokatira txapelketa Nuarbe taldearekin zenbait aldiz irabazitakoak lesakarren gauzik onena esperientzia zela uste zuen. «Urte mordoxka daramazkite elkarrekin, mutilak aldatu dituzte baina gehienak haseratik daude. Teknika ona daukate eta zaila da tiraldia irabazteko zuloa harrapatzea». Hori dena ikusita, itxaropenez beteta

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

1993 Abenduaren 26an Donezteben egin zen jaialdian tiraldi ikusgarria eskaini zuten Amaiur –hurbilen dagoen taldea– eta Beti Gaztek. Bortz minuturen ondotik, baztandarrak nagusitu ziren. aurkeztu ziren Euskal Herriko txapelketan, baina aitzinetik zituzten itxaropen guziak gainditu zituzten urte hartan. Euskal Herriko sokatira txapela eskuratu zuen Beti Gaztek, 560 kiloz beheitiko kategorian, apirilaren 21ean burutu zen finalean. Ez zuten lan errexa izan lesakarrek, izan ere aitzineko urtean txapeldun suertatu zen Urrestilla taldearen auzoan jokatu zen finala, Azpeitian. Tiraldi gogorrenak beraien kontra izan zituzten, hain zuzen ere. Lehenengoa lesakarrek eraman zuten 4’15”tan. Bigarrenean nuloa egin zuten, lau minutu

baino gehiago tiran aritu ondotik. Hirugarren tiraldia ere hagitz luzea izan zen eta lesakarrentzat izan zen, 3’18”tan. Gainerako tiraldi guziak Beti Gaztekoek irabazi zituzten, Euskal Herriko txapela lehen aldiz Lesakara eramanez. Finalean tiran aritu zen zortzikotea honako hau izan zen: Karmelo eta Joxeangel Mitxelena, Gerardo eta Igor Telletxea, Iñaki Igoa, Agustin Zubieta, Alejandro Sarobe eta Mikel Almandoz. Astebete beranduago, apirilaren 28an, Gasteizen jokatu zen 600 kiloko finala eta hemen ere Nafarroako tiralarien partehartzea bikaina izan zen. Ezin izan zuten txapela eskuratu –Urrestillako taldeak irabazi zuen–, baina Areso azpitxapelduna izan zen eta Beti Gaztekoak hirugarrenak geratu ziren. 640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketa irabazi zuen Beti Gazte taldeak maiatzaren 4an Getxon. Herri eta egun berean jokatu zen 680koan berriz, bigarren postua eskuratu zuen. Honenbertzez denboraldi bikain bati akabera

213


HERRI KIROLA

1992 Bortziriak taldearekin aritu ziren neska gehienak lesakarrak ziren. Mattari Altzuarte entrenatzailearekin batera, Juana Aleman, Gurutze Otxoteko, Mari Jose Mitxelena, Lurdes Leitza, Ana Mitxelena, Maribel Arzubia, Ana Mujika, Lupe GarcĂ­a, Monica Eneterreaga eta Amaia Irigoien. eman zioten lesakarrek, Euskal Herriko bi txapel eta Nafarroako hiru eskuratu baitzituzten.

1997an Nafarroan bi txapel eta Munduko zilarrezko bi domina Euskal Herriko eta Munduko txapelketak normalean urte hasieran jokatzen direla kontuan hartuz, Nafarroako Herri Kirol Federazioak herrialdeko sokatira

214

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

1995 Lehen aldiz Munduko sokatira txapelketan hartu zuen parte Beti Gaztek, Gasteizen. Espero bezala ez zuten emaitza ikaragarririk lortu, baina esperientzia hartzeko hagitz baliagarria izan zen. txapelketak urte bukaerara gibeleratzea erabaki zuen. Gisa honetara, 1997ko Nafarroako txapelketa, 1997-98 denboraldiko txapelketa dela erraten ahal da, 1997ko Nafarroakoan egindako prestakizunarekin, 1998ko Euskal Herriko txapelketara joan baitziren. Bertze horrenbertze gertatu zen hurrengo bi urteetan: 1998 eta 1999ko Nafarroako txapelketen segidan etorri ziren 1999 eta 2000ko Euskal Herriko eta Munduko txapelketak.

Honela, 1997an Euskal Herriko txapelketa jokatu zuten lehenik lesakarrek, Munduko txapelketarako txartel baten bila. Beti Gazte ez zen aitzineko urtean bezain fin ibili Euskal Herriko txapelketan. Laugarren izan zen 600 kiloz beheitiko txapelketan otsailaren 15ean Astigarragan jokatutako saioan, bertan Areso izan zelarik txapeldun. Hirugarren postua lortu zuen 560 eta 640 kiloko txapelketetan, Urrestillan otsailaren 8an eta Leitzan otsailaren 9an. Egun eta herri berean egin zen 680 kiloko txapelketa ere eta lesakarrak ez ziren ohorezko hiru lehendabiziko postuetan sartu, bosgarrenak izan baitziren. Beraz, Euskal Herriko ordezkari gisara ez zuten lesakarrek Ingalaterrako Torbay hirian otsailaren 20tik 24ra burutu zen Munduko Txapelketan parte hartzerik. Halere, Beti Gaztekoak joan ziren klub arteko txapelketan parte hartzera. Horre-

215


HERRI KIROLA

1996 640 kiloko Euskal Herriko txapela Getxon irabazi ondotik.

216

tarako lan aunitz egin behar izan zuten lesakarrek, beharrezko dirua biltzeko: txozna paratu Sanferminetan, dendaz denda eta ostatuz ostatu diru eskean ibili… Azkenean lortu zuten beraien helburu nagusia. Hamabortz lagun joan ziren Lesakatik 560, 600 eta 640 kilotik beheitiko pisuetan aritzeko. Zaila izanen zela onartu arren, «maila ttikietan, 560 eta 600 kilotan, zerbait ekartzeko intentzioarekin» joan ziren, Agortxeberriko Jose Angel Mitxelena tiralari beteranoak zioenez. Beti Gazteko Herri Kirol sailak herriko komertzio, denda eta ostatuen laguntza eskertu zuen, bidai hori posible egiteagatik. Ingalaterrako Torbay herrian burutu zen Munduko Sokatira txapelketatik zilarrezko bi domina etxeratu zituen Beti Gaztek. Pisu ttikian, 560 kilotan, finalera ailegatu ondotik St. Pats talde irlandarraren kontra galdu zuten lesakarrek, nahiko erraz. 640 kilotan berriz, finalerdietan Irlandako Clonmany taldea kanporatu eta gero, finalean Ingalaterrako Bac taldea nagusitu zitzaien. 600 kilotan, azkenik, laugarren

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

postua eskuratu zuten, finalerdian berriz ere St. Pats taldearen kontra galdu ondotik. Beraz, zilarrezko bi domina eskuratu zituzten eta Beti Gaztekoak pozik ageri ziren emaitza horrekin. «Lan haundia egin behar izan dugu hau lortzeko. Finaletan nahiko aisa galdu genuen baina aitzinetik ederki aritu ginen. Hagitz kontent gaude» zioen Beñardo Iantzik. Ez ziren, ordea, honat ekarritako domina bakarrak izan. 680 kilotan, gehien bat Abadiñoko tiralariek osatutako Euskadiko selekzioarekin batera aritu ziren Beti Gazteko Beñardo Iantzi eta Josean Iparragirre «Urruska» baztandarra eta brontzezko domina golkoratu zuten. 640 kilotan Jesus Mari Telletxea, Joxe Angel Mitxelena eta Carmelo Mitxelena aritu ziren Euskadirekin, laugarren postua lortuz. Azken domina Carmelo Mitxelenak eskuratu zuen, 560 kilotan hirugarren izan baitzen Urrestillakoekin batera. Ingalaterran izandako antolakuntza

nahiko eskasa izan zela adierazi zuten Lesakako kirolariek, batez ere Gasteizen 1995ean burututako txapelketarekin konparatuz. Alde batetik, aresoarrek ez zuten hotelean lekurik aurkitu. Batzuk Euskal Herriko bertze taldekoen geletan sartu baziren ere, bertzeak furgonetan lo egin behar izan zuten. Klub arteko txapelketan aritu zirenek berriz, bigarren egunean kiroldegian bertan ezin izan zutela dutxatu salatu zuten. Lesakatik joan zen ordezkaritza honako tiralari hauek osatu zuten: Jose Angel Mitxelena, Karmelo Mitxelena, Agustin Zubieta, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Imanol Telletxea, Jexux Mari Telletxea, Mikel Almandoz, Pascual Taberna, Gerardo Telletxea, Alejo Sarobe, Beñardo Iantzi, Josean Iparragirre «Urruska» (Baztan) eta Gerardo Telletxea (Etxalar). Sokatira taldeak ongi merezitako omenaldia jaso zuen Plaza Zaharrean Ingalaterratik bueltatu ondotik. Azaroaren 2an hasi zen 1997ko

217


HERRI KIROLA

218

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

1999 Aitzineko orrialdean, Irlandako Munduko klub arteko txapelketako 560 kiloko finaleko bi irudi: azken ahaleginean eta urrezko domina lortu ondoko zoramena. Urte luzeetako lanak eta sakrifizioak munduko urrezko domina preziatua ekarri zuen saritzat.

Nafarroako sokatira txapelketa, Arraiozen jokatu zen 680 kiloko txapelketaren saio bakarrarekin. Hiru talde aurkeztu ziren txapelketa honetan, Beti Gazte, Txantrea eta Areso. Lehenengo tiraldia lesakarren eta Txantreakoen artean izan zen. Biak

Beti Gaztek irabazi zituen (1’28” eta 2’15” iraun zuten). Bigarren tiraldian erabaki zen txapela, Aresok bietan irabazi baitzion Beti Gazteri, lehenbizikoan 2’08” erabiliz eta bigarrenean, ikusgarria, 3’27”. Azkenik, Areso aisa nagusitu zitzaion Txantreari, 1’19” eta 0’58”tan, honenbertzez 1997ko Nafarroako lehen txapela bururatuz. Pisu haundiko txapelketa burutu ondotik, 640 kilokoa ligaxka moduan jokatu zuten. 680 kilotan parte hartu zuten taldeekin batera Ultzama aritu zen pisu honetan. 680 kilotan bigarren izan ondotik 640 kiloz beheitiko Nafarroako txapela eskuratu zuen Beti Gazteko sokatira taldeak, azaroaren 29an Leitzan jokatutako finalean. Ez zen errexa izan, hirugarren probara aresoarrekin berdinduta ailegatu

219


HERRI KIROLA

1999 Goitian, Munduko klub arteko sokatira txapeldunak: Beti Gazte mutiletan eta Sakana nesketan.

baitziren. Halere, Leitzako proban zuten guzia eman eta irabaztea lortu zuten. Lan horren erakusgarri bezala, aipagarria da aresoarrekin 4’16” eta 3’47”ko tiraldiak egin zituztela. Txapela eskuratu zutenak honako hauek ziren: Carmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Jesus Mª Telletxea, Iñaki Igoa, Beñardo Iantzi, Igor Telletxea, Alejandro Sarobe eta Mikel Almandoz. Entrenatzailea: Pascual Taberna. Botilleroa: Agustin Zubieta. 600 kiloko txapela Aresok etxeratu zuen, azken probara lesakarrekin puntutan berdinduak ailegatu arren. Orkoienen abenduaren 14an jokatutako azken saioan Areso nagusitu zen eta Beti Gazte azpitxapeldun izan zen. Hiru tiraldi hagitz gogorrak izan ziren. Lehendabi-

220

zikoa lesakarrentzat izan zen, 5’ 24”tan, Aresok 6’ 16”tan berdindu egin zuen eta azkena ere Aresoren alde erori zen, 5 minutu eta 8 segundutan sokan aritu ondotik. Beti Gazte taldeak eskuratu zuen Nafarroako sokatira txapelketa, 560 kiloz beheitiko kategorian, Etxarri-Aranatzen abenduaren 21ean jokatutako finalean. Honenbertzez Nafarroako bina txapelarekin gelditu ziren Areso (680 eta 600 kilo) eta Beti Gazte (640 eta 560).

1998an Nafarroako eta Euskal Herriko txapeldun 560 kilotan Beti Gazteko sokatira taldeak ederki hasi zuen 1998ko Euskal Herriko sokatira txapelketa. 560 kiloz beheitiko mailan hasi zen. Otsailaren 15ean Leioan burututako lehen jardunaldian beraien multzoan nagusitu zen, tiraldi guziak irabaziz gainera. Kategoria honetako hurrengo jardunaldia Lesakako frontoian jokatu zen martxoaren 7an. Sasoi betean zeudela erakutsi zuten bertze behingoz Beti Gaztekoek. Beraien multzoan tiraldi

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

guziak aisa irabazi zituzten eta txapela janzteko faboritoen artean zeudela erakutsi zuten. Biharamonean, 640 kiloko ligaxkako saioan ere nagusitu ziren. 560 kiloko txapelketan hamabi talde aritu ziren, bi multzotan banatuak. Beti Gazterekin batera Torrekolanda, Iparralde, Badaiotz, Arrizkozubi eta Imotz aritu ziren. Bertze multzoan Abadi単o, Areso, Barrundia, Euskal Kirol Zaleak, Auzolan-Igeldo eta Altamira Gazteak. Hasierako faseko sailkapenean ere, hemen idatzitako ordenean geratu ziren multzo bakoitzean. Apirilaren 26an Amezketan burututako finalean, 1998ko lehen txapela eta bakarra eskuratu zuen Beti Gazte taldeak, pisu arinekoa hain zuzen. Tiraldi guziak irabazi zituzten. Bertze kategorietan, ordea, ezin izan zuen txapelik eskuratu Beti Gaztek. 600 eta 640 kilotan bigarren izan zen Aresoren ondotik, Arronizen maiatzaren 1ean eta Laudion maiatzaren 9an jokatutako finaletan. Bi finaletan lehendabiziko tiraldia irabazi egin zioten lesakarrek Aresokoei, baina hauek buelta eman zioten. Zorte pixko bat faltatu zen akaso edo, beharba-

1999 Aitzinetik egindako apostuaren ondorioz, Beti Gazteko tiralariek motz-motz moztu zuten ilea. Gisa honetara agertu ziren Irlandako aireportuan eta Lesakan egin zitzaien omenaldi hunkigarrian.

da, konfidantza sobera izan zuten. Euskal Herriko hiru txapel janzteko pausu batera izan ziren Beti Gaztekoak. 680 kilokoan hirugarren izan zen Lesakako taldea, Bizkaiako Abadi単o eta Aresoren ondotik, maiatzaren 16ko Legorretako finalean. Beti Gaztek, brontzezko bi domina lortu zituen 1997ko Euskal Herriko txapelketan eta 1998an marka hori ederki hobetu zuen. 560 kiloko txapelaz gain, bigarren izan zen 600 eta 640 kilotan (gainerako tiraldi guziak irabazi arren, Aresoren kontra hirutik bitan galdu ondotik) eta hirugarren 680 kilotan.

221


HERRI KIROLA

1999 Sunbillan jokatu zen Nafarroako lehendabiziko txapela, 680 kilokoa. Argazkietan, tiralariak lanean eta txapeldunen saria jaso ondotik. 640 eta 600koa ere irabazi zituzten urte hartan. Aurretik Nafarroako txapelketa jokatu izana Nafarroako ordezkarientzat abantaila izan zela erran zitekeen. Tiralari hauek aritu ziren Euskal Herriko txapelketan: Joxe Angel Mitxelena, Carmelo Mitxelena, Agustin Zubieta, BeĂąardo Iantzi, Paxkual Taberna, Igor Telletxea, Jexux Mari Telletxea, Imanol Telletxea, Alejandro Sarobe, Gerardo Telletxea, IĂąaki Igoa eta Mikel Almandoz.

222

Urte bukaera aldera egin zen Nafarroako txapelketan ere kontrario gogorra izan zuten lesakarrek Areso taldean. Leitzaldekoek lau txapeletatik bi jantzi zituzten, 680 eta 640 kilokoak. Larraintzarren azaroaren 15ean eta Lekunberrin abenduaren 3an jokatu ziren final horiek. Beti Gaztek 600 kiloko eta 560 kiloko txapelak lortu zituen, Latasan abenduaren 12an eta abenduaren 19an Betelun egindako finaletan. Ez ziren sobera kez-

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA katu, ordea. Josu Irigoien hartu zuten urte horretan prestatzaile fisiko gisara, eta honen helburua, batez ere 1999ko Munduko txapelketara ahalik eta sasoi onenean ailegatzea zen, eta baita lortu ere!

Euskal Herriko txapelketan ez ziren fin ibili lesakarrak 1999an 1999ko Euskal Herriko txapelketan Aresoko taldea izan zen jaun eta jabe kategoria guzietan. Pisu arinenean, 560 kilotan, Urrestillan otsailaren 13an jokatutako finalean Beti Gazte taldeko mutilek laugarren postua bertzerik ez zuten erdietsi, aitzineko urteko txapeletik urrun xamar, beraz. Azken sailkapena honelaxe gelditu zen: Areso txapeldun 15 punturekin, Abadiñok 12, Urrestillak 9, Beti Gaztek 6, Gaztedik 3 eta Goierrik 0 puntu. Biharamonean, Erandion 640 kiloko txapela ere jantzi zuten aresoarrek eta lesakarrak laugarrenak izan ziren lehiaketa honetan ere. Azkeneko sailkapena honela gelditu zen: Areso txapeldun 13 punturekin, Gaztedik 10, Urrestillak 9, Beti Gaztek 7, Abadiñok 6 eta Goierrik ez zuen punturik lortu. Beti Gazteren emaitzarik onena, Euskal Herriko txapelketa honetan, 600 eta 680 kilotan lortutako hirugarren postuak izan ziren. Abadiñon otsailaren 20an eta Arronizen otsailaren 21ean lortu zituzten. 560 kilotan Munduko txapeldun eta 600 kilotan hirugarren Kirolak honelako ustekabeak ematen ditu, ordea. Euskal Herriko sokatira txapelketan txapel guzien jabe egin zen Aresoko taldea. Beti Gaztekoek, aldiz, ezin izan zuten urte guziko lanaren fruiturik jaso. Nahiz eta urteko prestakuntza

Munduko txapelketara bideratua izan, Euskal Herrikoan izandako emaitzak ikusita, burumakur xamar joan ziren lesakarrak Irlandako Carlow herrira, Munduko txapelketan parte hartzera. Baina han, 560 kilotan lana gogotik egin ondotik urrezko domina leporatzea lortu zuten, hau da, munduko txapeldun suertatu ziren lesakarrak. Erran bezala, lana gogor egin behar izan zuten. Haserako txandan, Aresorekin egindako tiraldi batean kasik hamalau minutu egon ziren sokan, sinestezina! Hango epaileek ziotenez, sekulan sokatira txapelketaren historian izan den tiraldirik luzeena izan zitekeen hura. Halere, honek ez zien indarrik kendu lesakarrei ondoko tiraldietarako. Finalerdian Irlandako St Pats taldea izan zuten aitzinean Beti Gaztekoek. Irlandarrek urrea kendu zioten lesakarrei 1997. urteko txapelketan, baina oraingoan kontuak aldatu ziren. Bi tiraldiak irabazi zituzten lesakarrek (4’35” eta 3’). Lesakar batek, saioaren ondotik bi taldeak elkar agurtzen zutenean horrela erraten omen zuen (euskaraz, noski, bertzeek ez entenditzeko moduan): «Hala!, orain dela bi urteko bueltak!». Final haundian Beti Gaztek, Ingalaterrako Kilroe taldearekin neurtu zituen indarrak eta bi tiraldiak irabazi zizkion (4’ eta 2’). Lesakarrek leher eginda baina

223


HERRI KIROLA

2000 Euskal Herriko hiru txapelen eta Munduko txapelketan urrezko bi dominen jabe egin zen Beti Gazte. Argazkietan, Euskal Herriko 560 kilokoa Lesakan eta 680 kilokoa Betelun irabazi ondotik. Ondoko orrian, Lesakako saioan lanean. pozez txoratzen bukatu zuten beraien lana. Ez zen guttiagorako! Nafarroara Munduko lehen urrezko domina ekartzeaz gain, goma gainean talde euskaldun batek Euskal Herritik kanpo lortutako lehen urrea zen. 560 kiloko Munduko urrezko domina lortu zuen Beti Gazteko taldea: Joxe Angel Zubiria (entrenatzailea), Carme-

224

lo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, IĂąaki Igoa, BeĂąardo Iantzi, Oskar Telletxea igantziarra, Igor Telletxea, Alejo Sarobe, Imanol Telletxea eta Josu Irigoien (prestatzaile fisikoa). Aresok, brontzezko domina lortu zuen, hirugarren posturako lehian St Pats mendean hartuta, kitarakoan. 600 kiloko klub arteko txapelketan, brontzezko

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

domina eraman zuten lesakarrek, AbadiĂąorekin norgehiagokan. 640 kilokoan ere lehiatu ziren lesakarrak, baina final laurdenetan kanporatu zituzten. Martxoaren 1ean omenaldi hunkigarria egin zitzaion sokatira taldeari Lesakan. Plazan bildutako jendetzak txaloz agurtu zituen kirolariak, musika bandak Beti Gazteko himnoa jotzen zuen bitartean. Herriko Etxean harrera egin zitzaion taldeari. Gero, kioskora joan eta alkateak garaipen hau lortzeko egindako lana eta sakrifizioa eskertu zien. Izan ere, ÂŤLesakan orain arte inoiz ez zen munduko txapelik lortu, ez kirolean, ez bertze deustan ereÂť. Tiralariek urteotan beraien ondoan egon zirenei eta plazara hurbildutakoei eskerrak eman zizkieten. Endika Mendegiak aurreskua dantzatu zuen txapeldunen omenez. Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak ere zoriondu zuen taldea.

1999an Nafarroako txapeldun 680, 640 eta 600 kilotan Beti Gazte taldeak lortu zuen 1999ko Nafarroako sokatira txapelketako lehen-

dabiziko txapela. Sunbillan, azaroaren 14an burutu zen 680 kiloz beheitiko saio bakarra eta bortz talde lehiatu ziren Nafarroako denboraldiko lehen txapelaren bila: Lesakako Beti Gazte, Areso, Imotz, Txantrea eta Ultzama. Aldez aurretik behinipein, Beti Gazte eta Areso ziren faborito nagusiak. Munduko txapeldunak izanak ziren bi taldeak eta bien arteko borroka espero zen. Halaxe gertatu zen. Lehenbiziko tiraldiak nahiko errex eraman zituzten bi taldeek, Txantrea eta Ultzamaren kontra. Bigarren tiraldia egokitu zitzaien bi taldeei elkarren kontra eta ikusminik handiena orduantxe piztu zen, Sunbillako pilotalekuan bildutako ehun bat lagunen artean. Pisuan berdintsu ziren bi taldeak, 647 kilo lesakarrak eta kilo bat guttiago Aresokoak. Lehenbiziko tiraldian, aresoarrak hobekixiago hasi ziren, baina pixkanaka hasi ziren horreri buelta ematen lesakarrak. Hiru minutu terdi iraun zuen tiraldia Beti Gaztekoek bereganatu zuten. Bigarrena ere lesakarrentzat izan zen, errexago, minutu eta 46 segundutan. Imotz eta Ultzamaren kontrako tiraldiak

225


HERRI KIROLA

ere eraman zituzten, nahiz eta imoztarren aurka uste baino lan handiagoa izan. Honela, tiraldi guziak irabazita lortu zuten Beti Gaztekoek 680 kiloko txapela. Paxkual Taberna eta Agustin Zubietaren agindupean, Agortxeberriko Carmelo Mitxelena, IĂąaki Igoa, BeĂąardo Iantzi, Alejandro Sarobe, Makatzenekobordako Igor Telletxea, Joxe Telletxea eta Jexux Mari Telletxea eta Oskar Telletxea igantziarra aritu ziren 680 kiloko txapela irabazi zuen taldean. Berehala 640 kiloko txapelketa joka-

226

tu zen eta hemen ere Beti Gazteko tiralarien nagusitasuna nabarmendu zen. Azaroaren 21ean Atarrabian, azaroaren 28an Txantrean eta abenduaren 3an Larraintzarren burututako saioetan jaun eta jabe izan ziren. Tiralari berri batzuk sartu arren, tiraldi guziak bereganatu zituzten hiru saioetan, txapela eskuratuz. Azken saioan, lesakarrek pisuan 620 kilo eman zuten bitartean, bigarrenak izan ziren Aresokoek 15 gehiago eman zituzten. Aresoren kontrako bi tiraldiak izan ziren gogorrenak, 4 minutu eta 36 segundu eta 3 minutu terdikoak. Atsedenerako astirik gabe hasi ziren 600 kiloko tiraldiak: abenduaren 5ean Igoan egin behar zena Latasara eraman zuten eguraldi kaxkarra medio. Lehen saio honetan galdu zituen Beti Gaztek 1999ko Nafarroako txapelketako lehen tiraldiak Aresoren aurka. Bigarrena izan zen lehen saio horretan, baina hiru egun

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

2000 Beti Gaztekoak Munduko 560 kiloko txapelketan irabazi ondotik, podiumera igotzeko esperoan. Bigarren Areso izan zen eta hirugarrena Ingalaterrako Kilroe. Sari gehiago ere jaso zituzten Holandan, baina horretarako ederki sufritu behar izan zuten. Ondoko orrialdeko argazkian, Makatzenekobordako Joxe Telletxea eta Alejo Sarobe ageri dira. beranduago, abenduaren 8an Burlatan jokatutako bigarren saioan lesakarrak gailendu ziren. Honenbertzez, abenduaren 11n Latasan jokatutako azken saiora puntutan berdinduak ailegatu ziren Beti Gazte eta Areso. Azken saioan, lesakarrak nagusitu ziren tiraldi guzietan, Nafarroako hirugarren txapela bururatuz. Azkenik, 560 kiloko txapelketa saio bakarrean jokatu zen, abenduaren 18an Arbizun. Lesakarrak, historian lehen aldiz Nafarroako txapel guziak janzteko intentzioarekin joan ziren eta faboritoak ziren, baina ez zen posible izan. Aresoren kontrako bi tiraldi gogorrak (bortz minutu terdikoa lehendabizikoa eta lau minu-

tutik goitikoa bigarrena) galdu zituzten. Halere, Nafarroako hiru txapel eta azpitxapelketa batekin ekin zion Beti Gaztek 2000. urteko Euskal Herriko txapelketari.

2000.eko Euskal Herriko txapelketan lautik hiru 2000. urteko Euskal Herriko txapelketaren kanporaketa saioetan sasoi bikaina erakutsi zuten Beti Gazteko tiralariek. Pisu guzietan lehiatu ziren lesakarrak eta 560, 600 eta 640 kiloko finaletarako txartelak aisa lortu zituzten. Tiraldi bakar bat galdu zuten 640tan Abadi単oren kontra. 680 kiloko kategorian, berriz, ligaxka moduan jokatu zuten hiru taldek. Azken saioaren faltan dagoeneko segurtatua zuen Beti Gaztek pisu handiko txapela. Betelun egindako azken saioan azkenak izan baziren ere, Euskal Herriko lehen txapela bertan jantzi zuten, otsailaren 13an. Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Jexux Mari Telletxea, Bixente Igartzabal, Be単ardo Iantzi, Eloi Ordoki (Bera), Alejo Sarobe eta Paxkual Tabernak osatu zuten pisu haundiko txapela jantzi zuen zortzikotea. 600 kiloko finalean, aldiz, azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan zuen Beti Gaztek. Aitzineko tiraldi

227


HERRI KIROLA

2000 Holandako Slagharen herrian Munduko klub arteko txapelketara Beti Gazteren izenean joan zen talde osoa: Joxe Telletxea, Oskar Telletxea (Igantzi), Jexux Mari Telletxea, Carmelo Mitxelena; Beñardo Iantzi, Bixente Igartzabal, Joxe Angel Mitxelena, Josu Irigoien (prestatzaile fisikoa), Eloi Ordoki (Bera); Paxkual Taberna, Igor Telletxea, Iñaki Igoa, Agustin Zubieta (entrenatzailea), Alejo Sarobe eta Antonio Mujika (laguntzailea). guziak lesakarrek irabazi bazituzten ere, Abadiñon jokatu zen finala otsailaren 12an eta Abadiño bertako taldea ongi nagusitu zen. Beti Gaztek, etxekoen kontrakoak ezik bertze tiraldi guziak irabazi zituen eta azpitxapelketa lortu zuen.

228

Handik astebetera, otsailaren19an, Lesakan bertan jokatu zen 560 kiloko finala eta Beti Gaztekoek ez zuten hutsik egin pilotalekua betetzen zuten herritarren aitzinean. Bultzada hori txapela jantziz eskertu zuten tiralariek. Lesakarrak ziren faborito eta Areso eta Abadiño etsairik zailenak. Hain xuxen, bizkaitarren kontra egokitu zitzaion Beti Gazteri lehen tiraldia. Aitzineko asteburuan 600 kiloko txapela kendu zioten bizkaitarrek lesakarrei, baina oraingoan ez zen halakorik gertatu. Bi tiraldiak gogorrak izan ziren, baina biak Beti Gaztek irabazi zituen, lehen kolpea jo eta poliki-poliki, 3 minutu eta 40 segundutan eta 3 minutu eta 21 segundutan. Faboritoen arteko hurrengo lehia bigarren txandan izan zuen Beti Gaztek, Aresoren kontra. Abadiñoren kontrako tiraldiak baino gogorragoa izan zen lehendabizikoa, baina bortz minutuz sokari tira egin ondotik bereganatu zuten lesakarrek. Bigarren tiraldian errexago gailendu ziren lesakarrak, bi minutu eta 57 segun-

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

1997 Plazan jasotako lehendabiziko omenaldia Ingalaterrako Munduko txapelketatik bueltan jaso zuten Beti Gazteko tiralariek. Geroztik bertze bi egin dira. Lana egin beharko dute, baina ez al dira azkenak izanen! dutan. Gisa honetara txapela segurtatu zuten, espero bezala, bertze tiraldietan ez baitzuten arazorik izan. Honako zortzikote honek irabazi zuen finala: Carmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Oskar Telletxea (Igantzi), Iñaki Igoa, Beñardo Iantzi, Igor Telletxea, Alejo Sarobe eta Paxkual Taberna. Biharamonean, Arronizen jokatutako 640 kiloko finalean ere txapela jantzi zuten. Aguxtin Zubieta entrenatzaileak adierazi zuenez, «moralaren aldetik, txapelaren erdia baino gehiago Lesakan lortua genuen». Beti Gaztekoek, tiraldi guziak

irabazi zituzten. Zortzikote honek irabazi zuen 640 kiloko finala: Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Bixente Igarzabal, Jexux Mari Telletxea, Alejo Sarobe, Iñaki Igoa, Igor Telletxea eta Joxe Telletxea. Josu Irigoien prestatzaile fisikoak Nafarroa eta Euskal Herriko txapelketen balorazioa «kasik ezin hobea» zela adierazi zuen, Munduko txapelketara ilusioekin joanen zirela gaineratuz.

Munduko txapelketatik urrezko bi domina eta zilar eta brontzezko bana Holandako Slagharen herrian burututako munduko txapelketan lortutako lau dominekin sekulan izan duen denboraldirik onena itxi zuen Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak. Euskal Herriko hiru txapel jantzi ondotik, moralez gainezka abiatu ziren Holanda aldera Beti Gaztekoak eta ez zuten aunitz esperatu behar izan, lehen dominak irabazteko. 600 kiloko kategorian Euskal Herriko

229


HERRI KIROLA

azpitxapeldunak izan ziren lesakarrak, baina Munduko klub arteko txapelketan urrezko domina lortu zuten, lehen eguneko saioan. Horretarako, Abadiñori, Euskal Herriko txapeldunari gailendu zitzaion finalean. Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Bixente Igartzabal, Jesus Mari Telletxea, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Alejo Sarobe eta Joxe Telletxeak osatu zuten lehendabiziko urrezko domina jantzi zuen Beti Gazteko zortzikotea. Euskal Herriko ordezkariek lan ederra egin zuten, brontzezko domina ere Berangoko Torrekolandak eraman baitzuen. Laugarren postua Ingalaterrako Norton taldeak eraman zuen. Egun berean, 640 kilotan ere lehiatu ziren, baina bertze taldetako tiralariak sartu zituzten, herriko batzuei hurrengo eguneko 560 kiloko saiorako atsedena emateko. Honela, ezin izan zuten lehendabiziko fasea gainditu. Biharamonean, berriz ere urrez jantzi ziren Beti Gaztekoak. 560 kiloko txapelketan ere tiraldirik galdu gabe ailegatu ziren finalera. Ustekabean, nafarren arteko finala suertatu zen Munduko txapel-

230

ketan, Areso izan baitzuten arerio. Aitzineko asteburuan Euskal Herriko txapelketaren finala jokatu zuten Lesakan eta herrikoak suertatu ziren txapeldun, baina Nafarroako txapelketan Aresokoak nagusitu ziren. Holandan, ordea, ez zuten hutsik egin lesakarrek eta bigarren urrezko domina jantzi zuten. Euskal Herriko txapela jantzi zuen zortzikote bera aritu zen Slagharengo goma gainean: Carmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Oskar Telletxea, Iñaki Igoa, Beñardo Iantzi, Igor Telletxea, Alejo Sarobe eta Paxkual Taberna. Ingalaterrako Kilroe taldearentzat izan zen brontzea. Klub artekoan hain bikain ibili ondotik, nazioarteko txapelketari ekin zioten lesakarrek, Euskal Herria ordezkatuz. 640 kiloko txapelketan, bertze taldeetako tiralari batzuk sartu ziren zortzikotean eta hirugarren postua lortu zuten, beraz, brontzeko domina. Finalerdian, gero txapeldun suertatu zen Eskoziaren kontra galdu zuten. Zilarrezko domina Irlandarentzat izan zen. 560 kilotan Beti Gazteko tiralariek osatutako zortzikotea atera zen goma gainera. Finalerdietara ailegatzeko ez zuten arazorik izan eta finalerdietan Eskozia menperatu zuten: lehen tiraldia bi minutu pasatxotan eraman zuten eta bigarrena minutu terdian. Finalean, Ingalaterraren kontra galdu zuten (lehen tiraldia ia bi minututan eraman zuen Ingalaterrak eta bigarrena minutu eta erdian) eta honenbertzez, zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuten. Lesakarrek Ingalaterrak ongi irabazi zietela onartu zuten, baina pena pixko batekin gelditu ziren, urrezko domina hori lortuz gero, denboraldia ederki borobilduko baitzuten. Eskoziarentzat izan zen brontzezko domina eta Ipar Irlanda izan zen laugarren. 680 kilokoan, azkenik, Beti Gaztek zuen Euskal Herria ordezkatzeko eskubidea baina Euskal Herriko selekzio bat ateri zen. Aitzinetik espero bezala, ez

60 urte eta… Beti Gazte


HERRI KIROLA

2000 Sokatira taldea bere historian jaso dituen txapel eta sari gehienekin. Igor Telletxea, Jose Antonio Mujika, Imanol Telletxea, Paxkual Taberna, Josu Irigoien, Joxe Angel Mitxelena, Carmelo Mitxelena. Joxe Telletxea. Aguxtin Zubieta, Beñardo Iantzi, Eloi Ordoki, Oskar Telletxea, Alejo Sarobe, Iñaki Igoa eta Bixente Igartzabal. Aitzineko orrialdean, Agortxeberriko Carmelo Mitxelena: hasera-haseratik sokatira taldean ari den mutila eta Beti Gazterekin ez ezik, Euskal Herriko selekzio ezberdinekin hainbat txapel jantzi dituena.

zuten dominarik lortu pisu astunenean eta bosgarren postuan akautu zuten. Ingalaterrak, Irlandak eta Eskoziak osatu

zuten podiuma. Herbehereak izan zen laugarren. Honelako emaitzak eskuratu ondotik, otsailaren 28an herritarren ongietorri beroa jaso zuten sokatira taldeko kideek. Beti Gazteko himnoa jotzen zuen Musika Bandaren laguntzaz pilotalekutik Herriko Etxera joan ziren, herritarren txalo artean. Herriko Etxean, alkate eta zinegotziek, Beti Gazteko zuzendaritza batzordearekin batera harrera egin zioten taldeari. Ondoren, alkateak solastu zien kioskotik, talde kideei egindako sakrifizioa eta lortutako emaitzak eskertuz. Agustin Zubieta entrenatzaileak, plazan bildutako jendeari eskerrak eman ondotik, horrelako garaipenak lortzen segitzeko lanean jarraituko zutela erran zuen: «Ez da errexa izanen baina saiatuko gara eta horretarako gogor entrenatuko dugu». Manolo Arozenak eskainitako bertsoekin eta Maite Bidarte eta Miren Eguesen aurreskuarekin akautu zuten sokatira taldekoek orain arte inoiz egin duten denboraldirik onena.

231


HERRI KIROLA

2000. urteko Nafarroako txapelketan lautik lau irabazi zuten Nafarroako 680 kiloko sokatira txapelketa Domisaindu egunean jokatu zen Atarrabian, saio bakarrean. Lesakako Beti Gazte suertatu zen txapeldun, Areso eta Txantrearen aitzinetik, tiraldi guziak irabazi ondotik. Honako zortzikote hau aritu zen lesakarren izenean: Agortxeberriko Carmelo eta Jose Angel Mitxelena; Bixente Igartzabal, Oskar Telletxea igantziarra, Makatzeneko Bordako Igor eta Joxe Telletxea, Alejandro Sarobe eta IĂąaki Igoa. Agustin Zubietak bete zuen entrenatzaile lana eta Joxe Antonio Mujika aritu zen botillero gisara. Sunbillan jokatu zen azaroaren 11n Nafarroako 640 kiloko sokatira txapelketako lehen jardunaldia. Lesakako Beti Gazte, Areso eta Txantreako taldeak aritu ziren eta lesakarrak izan ziren jaun eta jabe. Txantrea eta Aresoren kontra-

232

ko tiraldietan aisa gailendu ziren, jokuan zeuden hiru puntuak eskuratuz. Aresok Txantrearen aurkako tiraldiak irabazi zituen eta txantrearrak ez zuten tiraldirik irabazi. Bigarren jardunaldia azaroaren 19an Burlatan egin zen eta, lehenbizikoan bezala, aisa irabazi zioten lesakarrek Areso eta Txantreako taldeei. Txantreak ezustekoa eman zuen, Aresoren kontrako bi tiraldiak irabazi baitzituen. Lehenbizikoa ikusgarria izan zen, lau minutu terdikoa. Gisa honetara, azken saioaren faltan, 640 kiloko txapela ere segurtatua zuen Beti Gaztek. Honako zortzikotea aritu zen Beti Gazterekin tiran: Jose Angel Mitxelena, Bixente Igarzabal, Jesus Mari Telletxea, Oskar Telletxea, Eloi Ordoki, Agustin Zubieta, Alejandro Sarobe eta Pascual Taberna. Latasan azaroaren 25ean egindako saioan beraien nagusitasuna erakutsi zuten bertze behin lesakarrek, tiraldi

60 urte eta‌ Beti Gazte


HERRI KIROLA

guziak nahiko aisa irabaziz. Tiraldirik gogorrena Txantrearen aurkako bat izan zuten eta 2 minutu eta 14 segundutan irabazi zuten. Zortzi tiralari hauek aritu ziren Beti Gazterekin: Carmelo Mitxelena, Bixente Igartzabal, Jose Angel Mitxelena, Jesus Mari Telletxea, Iñaki Igoa, Eloi Ordoki, Alejandro Sarobe eta Jose Angel Zubiria. 600 kiloko txapelketa, aste batean jokatu ziren hiru jardunaldien ondotik eskuratu zuten Beti Gaztekoek. Txantrea eta Aresorekin batera, Imotzeko taldeak ere parte hartu zuen pisu honetan. Abenduaren 2an, Txantreako Irubide institutuko frontoian egindako saioan ez zuen arazorik izan Beti Gaztek tiraldi guziak irabazteko. Bigarren Areso izan zen, Txantrearekin borroka gogorra izan eta gero. Imotzek ez zuen tiraldirik irabazi. Abenduaren 6an, Arantzako pilotalekuan egin zen saioa eta hemen ere Beti Gaztek tiraldi guziak irabazi zituen, nahiz eta arazoren bat izan Aresorekin, lau minututik goiti iraun zuen tiraldi batean. Areso bigarren izan zen, Txantrea eta Imotzen aitzinetik. Azken jardunaldia Leitzako pilotalekuan egin zen abendua-

ren 8an. Lesakarrak nagusitu ziren tiraldi guzietan, baina Aresoren kontrako bi tiraldiak sei minututik goitikoak izan ziren, Nafarroako txapelketan inoiz egindako tiraldirik luzeenak, hain zuzen. Beti Gazterekin Jose Angel Mitxelena, Bixente Igartzabal, Oskar Telletxea, Eloi Ordoki, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Agustin Zubieta eta Jose Angel Zubiria aritu ziren. Azkenik, 560 kiloko txapelketa saio bakarrean jokatu zen. Abenduaren 16an Arbizuko frontoian egindako finalean, lesakarrek jantzi zuten txapela zortzikote honekin: Jose Angel Mitxelena, Jesus Mari Telletxea, Oskar Telletxea, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Agustin Zubieta, Alejandro Sarobe eta Pascual Taberna. Gisa honetara, historian lehen aldiz, Beti Gaztek Nafarroako txapel guziak eskuratu zituen denboraldi bakar batean. Sokatiraren ondotik Nafarroako zakulari txapelketa jokatu zen. Beti Gaztek bi hirukote aurkeztu zituen, Joxe eta Jexux Telletxea eta Bixente Igartzabal batean eta Iñaki Igoa, Eloi Ordoki eta Oskar Telletxea bertzean. Bigarren eta hirugarren izan ziren, Txantrearen gibeletik. ●

233

herri kirolak  

La historia de los equipo BETI GAZTE de Lesaka

Advertisement