Page 1

HEGAN URTEKO TXOSTENA 2003

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

1 24tik


0. Aurkibidea 1. Aurkezpena 2. Elkartearen antolamendua 3. HEGAN Elkartearen jardueren laburpena 3.1 Teknologiaren esparruko jarduerak 3.2 Kalitatearen esparruko jarduerak 3.3 Internazionalizazioaren esparruko jarduerak 3.4 Jarduera orokorrak 4. Enpresa elkartuen jardueren laburpena 4.1 Aire-egiturak 4.1.1 Ibilbide luzeko hegazkin zibilak 4.1.2 Eskualdeko hegazkin zibilak 4.1.3 Hegazkin militarrak 4.1.4 Helikopteroak 4.2 Motorrak 4.2.1 Zibilak 4.2.2 Militarrak 4.3 Espazioa 4.4 Sistemak eta ekipoak 4.5 Mantenimendua 4.5.1 Mantenimendu zibila 4.5.2 Mantenimendu militarra 4.6 Entseguak 4.6.1 Egitura eta su entseguak 4.6.2 Entsegu fluidodinamikoak 4.7 I+G

ď›™ HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

2 24tik


1-AURKEZPENA HEGANentzat, Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartearentzat, 2003. urtea gustura egoteko moduko urtea izan da, elkarte hau osatu zenetik sektoreak jasan duen lehen krisi garrantzitsuari arrakasta osoz erantzuten asmatu dutelako bertako enpresek. Gertakari horrek argi eta garbi erakutsi du Euskal Industria Aeroespazialaren heldutasun maila, eta ohore handiz aurkeztera noan urteko txosten honen bidez, berau hobeto ezagutzeko gonbita egin nahi dizuet. Orrialde hauetan klusterreko kide diren enpresen jarduera eta lorpen nagusiak biltzen dira, eta sektoreko trakzio enpresek jardueren maila altuari eusteaz gain, jarduera hori sustatu egin dela adierazi nahi dizuegu, bai kopuruari dagokionez eta baita enpresa txikien jardueraren garrantziari dagokionez ere; sektorearen beharrizan berrietara moldatu dira eta sektorearen jarduera sendo eta lehiakorra indartzen lagundu dute, gero eta izen handiagoa hartuz. 2003. urteak sektorea hazkunde erritmoa pixkana berreskuratzen ari dela erakutsi du. Horrela, fakturazioa % 9 inguru hazi da eta salmenten gain I+G atalean egindako inbertsioa bikaina izan da, ehuneko 21ekoa; horrek garbi frogatzen du gure enpresek sektorea sustatzen jarraitzearen alde egin duten apustua, beronen garapenean lider lekua hartzeko konpromisoa hartuta. Ondoren azpimarra daitezkeen ekintza garrantzitsuenen artean, HEGANeko enpresak, AIRBUSen A380 ereduak eskaintzen zuen aukeraz baliatuz, garraio militarreko A-400M hegazkinean parte hartzeko prestatu direla nabarmendu dugu, eta jada bertan % 21arekin sartzea lortu da, berau propultsatuko duen TP400-D6 motorrari esker; eta, horrez gain, egiturari dagokion zatiaren esleipenean ere sendo lan egin da. Ohiko bezeroekin harremanak estutzeaz gain, bezeroen aniztasuna areagotu egin da nazioartean, eta parte hartu den merkatu nitxoak ere gehiago izan dira, batez ere mantenimenduaren arloan. I+G arloan inbertsioa izugarri handitzearekin lotuta, bada azpimarratu beharreko beste alderdi bat ere: Teknologia Aeronautikoen Zentroak (CTA) ibilbide luzeko hegazkin komertzialetan egin dituen egitura entseguak, eta hauek eskualdeko aireontzi zibiletan eta hegazkinetan egiten jarraitu direnei erantsi beharko zaizkie. Motorren esparruan, CTAk –berau hasieratik HEGANeko enpresek sustatu zuten– entsegu fluidodinamikoen bankuko karakterizazio akustikoa egin du, instalazioko datuak eskuratzeko sistema prest jarriz. Atsegin osoz, “Teknologia Aeronautikoei buruzko Ikastaro Trinkoko” lehen promozioko kideei diplomak eman zaizkiela ere adierazi nahi dizuegu. Berau Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolak ematen du, eta Klusterrak epe luzera izan dezakeen garapenari begira lehentasun osoa du. Honen sorreran ere parte hartze handia izan zuten HEGANeko enpresek. Jarduera horiez gain, HEGAN elkartea bazkide gisa ATECMAn (Asociación Técnica Española de Fabricantes de Material Aeroespacial) sartu da eta IAQGn (International Advisory Quality Group) dagoen eskualdeko lehen elkarte bihurtu da; gure enpresek kudeaketaren esparruko bikaintasunean duten interesa garbi azaldu da. Azkenik, ECARE proiektuko jardueretan HEGAN estatu mailan lider izan dela nabarmendu nahi dugu, eta INTERREG proiektuetan ere parte hartu du. Horrez gain, kanpoan genuen presentzia indartu egin da (LE BOURGET, ACE Montrealen eta AEROSOLUTIONS Bordelen) eta enpresen topagune modura beste forma batzuk ere agertu dira, MET-Bilbao, adibidez. 2003. urtean abiazioaren ehungarren urtemuga ospatu da eta HEGANek, Aeronautikako eta Espazioko Klusterrak, lorpen horiek erakusgai jarri ditu, enpresek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

3 24tik


administrazioak egindako ahaleginaren fruitu baitira. Apal bada ere sektorearen garapenean parte hartu izanak zeregin horretan lanean jarraitzeko gure borondate sustatu baino ez du egin. Jorge Unda HEGANeko Lehendakaria.

2 Elkartearen Antolamendua HELBURUAK Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartearen helburua honako hau da: merkatu aeroespaziala ondasunez, produktuez eta zerbitzuez hornitu ahal izateko ehun industrial, profesional, teknologiko eta ikertzaile baten garapena sustatuko eta indartuko duten ekintzak aurrera eramatea, bertan parte hartzen duten gizarte eragile eta eragile instituzionalen artean ahalik eta koordinazio eta sinergia handiena lortuz, nazioartean euskal azpisektore estrategiko aeroespaziala indartuz, gure ekonomia sustatuz eta espezializazio handiko lanpostuen sorrera, gure gizartearen garapen zientifikoa eta teknikoa eta gure industriaren birmoldaketa areagotuz, etorkizun hobeko eta balio erantsi handiagoko jarduerak biltzeko. ANTOLAMENDUA BATZAR NAGUSIA

Horixe da elkartearen erakunde gorena, eta bazkideek osatzen dute; hauxe da, beraz, bazkideen gogo eta asmoak adierazteko gune egokiena. ZUZENDARITZA BATZORDEA Administrazio eta Zuzendaritzako Organo Kolegiatua. Bertako kideak Batzar Nagusiak aukeratzen ditu. 2003ko kideak: - César Fernández de Velasco (Lehendakaria). GAMESA AERONÁUTICA - Plácido Márquez (Lehendakariordea). ITP - Jorge Unda (Idazkaria). SENER - José Ignacio Tellechea (Batzordekidea). Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila - Javier Hernando (Batzordekidea). Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila - Gaizka Grajales (Batzordekidea). SK10 - Francisco Larrea (Batzordekidea). TECNICHAPA - José Juez (Zuzendari Gerentea). HEGAN Gaur egungo kideak - Jorge Unda (Lehendakaria). SENER - José Luis Osoro (Lehendakariordea). GAMESA AERONÁUTICA - Plácido Márquez (Idazkaria). ITP - José Ignacio Tellechea (Batzordekidea). Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila - Javier Hernando (Batzordekidea). Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila - Román Arrasate (Batzordekidea). AEROSPACE ENGINEERING GROUP - Francisco Larrea (Batzordekidea). TECNICHAPA - José Juez (Zuzendari Gerentea). HEGAN TEKNOLOGIA BATZORDEA (COMTEC) Elkartearen ernamuina den batzorde hau 1993tik ari da lanean eta bere helburu nagusia Zuzendaritza Batzordeak garapen teknologikoaren inguruan definitutako helburuak gauzatzea da; sektorearen lehiakortasuna areagotzeko asmo sendoa du, batez ere honako arlo hauetan: - Inguru teknologiko aeronautikoaren etengabeko behaketa. - Inguruko baldintzen sustapena. - Inguru horren proiekzioa kanpora begira. -

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

4 24tik


2003ko kideak: - Juan Miguel López Uria. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila - Juan Ignacio Burgaleta. (Idazkaria) / Javier Viñals, SENER - Plácido Márquez / José Luis Encinas, ITP - Rafael Pax / Iñaki Alti, GAMESA AERONÁUTICA - Iñaki Manero IONTECH - Ángel Alonso. NOVALTI - Alberto Fernández. SPRI - Juan Pedro Vela / Idurre Sáez de Ocáriz, CTA - Itziar Uribe, EITE - Estibalitz Erauzkin, EITE-INASMET - José Antonio Tárrago. UPV-EHU - HEGANen ordezkaria KALITATE BATZORDEA (CECAL) 1998ko uztailean sortutako batzorde honen helburua elkarrekin Klusterreko enpresen produktuen kalitatea eta kudeaketa etengabe hobetzea da. 2003ko kideak: - Iñaki Cortijo. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. - Jesús Murga (Idazkaria). ITP - José Ramón Muro. GAMESA AERONÁUTICA - Pedro María Mugarra. SENER - José Antonio Castaño. MESIMA - José María Ruiz. NUTER - Juan José Urrutia. BURULAN - HEGANen ordezkaria INTERNAZIONALIZAZIO BATZORDEA (COMINTER) 2003an sortutako batzorde honen helburua elkarteko enpresek elkarrekin lan eginez internazionalizazioaren esparruan garatzen dituzten ekintzak sustatzea eta ebaluatzea da. 2003ko kideak - Enpresa elkartu guztiak - HEGANen ordezkaria -

GIZA BALIABIDEEN BATZORDEA Batzorde honen helburua enpresa elkartuetako pertsonen kudeaketa hobetzeko jarduerak definitzea eta sustatzea da. 2003ko kideak: - Garbiñe Urrutikoetxea, GAMESA AERONÁUTICA - Arantza Hallet, ITP - Julián Rodrigo, SENER - HEGANen ordezkaria BATZAR NAGUSIA

Zuzendaritza Batzordea Zuzendari Gerentea

CECAL

COMTEC

COMINTER

GIZA

BALIABIDEEN

BATZORDEA  HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

5 24tik


3. HEGAN Elkartearen jardueren laburpena Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkarteak –HEGAN– 2003. urtea 2002-2004 urteetarako Plan Estrategikoan zehaztutako ildoei jarraituz hasi zuen, hango nahi eta gurariak errealitate bihurtuz. Plan hura nahiko handizaletzat har bazitekeen ere, HEGANek jarduera eremu berriak txertatu ditu bere eguneroko lanean, sektorerako interesgarri iruditu ahala. 3.1 Teknologiaren esparruko jarduerak Teknologiaren esparruan, HEGANek ECARE proiektuan gauzatutako jarduera nabarmendu da, proiektuaren sustatzaile den partzuergoko kide eta espainiar Estatuko lider den neurrian. V. Programa Markoan laguntzeko neurri hori VI.erako esperientzia pilotua da, horrela, ETEek Proiektu Integratu (IP) aeronautikoetan parte hartzeko, Europako eskualde izaerako beste elkarte batzuekin batera. Batzordearen jarraibideak betez, HEGANek lanean jarraitu du SCRATCH eta AEROSME proiektuetako ordezkari espainiar eta europarrekin, lankidetza eta koordinazioaren esparruetan; biak V. Programa Markoko beste bi neurri osagarri dira, ETEak I+G ataleko Europar Proiektuetan sar daitezen osatu direnak. Eskualdeetako saioen bidez –2003ko maiatzean Arabako Teknologia Parkean izan zena, adibidez– proiektua hedatzeko ahalegina egiteaz gain, ECARE proiektuaren jarduera nagusia proiektu integratuetako liderrek ETEetatik jasotzen dituzten eskariak homogeneizatzeko diseinatutako inprimaki bat (Mapping Questionaire) lantzea da, horrela partaideak aukeratzeko modu eraginkor bat egin nahi baita. ETE izaerako estatuko 17 enpresak Mapping horiek betetzeko gogoa azaldu zuten. Urte honetan, VI. Programa Markoaren hirugarren deialdirarako mapping horiek lantzen jarraituko du HEGANek, eta ETEak IPetan parte hartzera bultzatzeaz gain, proiektua nola doan aurrera kontrolatu eta ebaluatuko du. Telekomunikazioetako Klusterrarekin (GAIA) dituen harremanak sendotu egin dira abionikaren merkatuan gauza daitezkeen jardueren prospekzio proiektuetan, eta eskualdean garatu beharreko negozio nitxoen bilaketan lanean jarraituko du. Esperientzia pilotu modura eta COMTECen eskariz (HEGANen Teknologia Batzordea) Euskal Agente Teknologikoen I. Jardunaldia egin zen azaroan, gune berean eskaintza teknologikoa (Euskal Teknologia Zentroak) eta sektoreko eskariak (Euskal Enpresa Aeroespazialak) elkartzeko asmoz. Etorkizunean ere gune horri eusteko gogoa azaldu zen. Azkenik eta COMTECen bileren emaitza modura, HEGANeko enpresentzat oso erabilgarria izan daitekeen Zaintza Teknologikorako buletin baten ildo orokorrak prestatu dira eta Industria Aeroespazialerako Fabrikazio Joeren Nazioarteko Biltzarraren 3. edizioa antolatzeko oinarriak finkatzen hasi dira, biltzar hori Bilbon egingo baita 2004ko azaroan. Edizio horri aurkitu diogu izena, AEROTRENDS, eta edukien diseinuan buru-belarri sartu diren beste teknologia zentro eta enpresa batzuen partaidetza ere izango dugu –hasieratik INASMETek eskaini duen laguntzaz gain–. 3.2 Kalitatearen esparruko jarduerak Urte horretan HEGANen lorpen edo mugarri nagusienetarikoa EAQGren bidez (European Advisory Quality Group) kide gisa IAQGn (International Advisory Quality Group) parte hartu duen eskualde izaerako lehen elkartea izatea izan da, eta gure Kalitate Batzordeko Idazkariak eta ITPko Kalitate eta Ingurumen Zuzendariak, Jesus Murgak, ordezkatu du. Horrek enpresa elkartuei lankidetzaren bidez mintzaleku horretan parte hartzeak dakartzan onurez baliatzeko aukera eman die, eta horixe da hain zuzen HEGANen helburuetariko bat.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

6 24tik


ATECMAko bazkide elkartu izateagatik, elkarte horren Kalitate Batzordean aktiboki parte hartu genuen: sektoreko eremu horretako agente nagusiekin bildu ginen horretarako, Euskadiko Sektore Aeroespazialari lehen eskuko informazioa emanez. 2003. urte hori kalitate aeroespazialari buruzko EN9100 araua (Sektorerako ISO9000/2000 arau espezifikoa) sendotzeko bidean lehen etapa izan da, eta 2004. urtearen erdialderako elkarteen % 70ek eta urte amaierarako elkarte guztiek ziurtagiria lortzea espero da. 3.3 Internazionalizazioaren esparruko jarduerak Bazkideek erakutsi duten nahiari erantzunez, HEGANek denbora luzea eskaini dio internazionalizazioaren esparruko ekintzak sustatzeari. Aurten euskal sektorearen irudia sendotzen ari da maila guztietan, elkartea aspalditik egiten ari den jarduera guztiei esker. AZOKAK 2003. urtean Parisko (Frantzia) Le Bourget azokan eta Montrealgo (Kanada) ACE azokan parte hartu da. Lehenengoa erreferentzia aeroespazial garrantzitsua da Europan eta munduan eta AFARMADEk koordinatutako pabilioi espainiarrean hartu zen parte, ATECMArekin elkarlanean. Edizio honetan 12 enpresa elkartu izan ziren. Garrantziari dagokionez, bigarrena Ameriketako kontinenteko azoka nagusia da, eta bi urtean behin egiten da, egoitza txandan AEBetan eta Kanadan ezarriz. HEGANek Kanadako industriarekin eta Quebeceko eskualdearekin edota SPRIrekin dituen harreman estuei esker, ordezkari bat bertan izan zen elkartearen izenean, eta beroni buruzko txostena eskuratu zen horrela. PROFESIOINALEN TOPAGUNEAK HEGANek Bordelen (Frantzia) egiten den AEROSOLUTIONS 03 topagune profesionalen (erosleak – hornitzaileak) azokan parte hartu zuen, taldeko bost enpresa elkarturekin; bertan, sektoreko enpresa frantziar gehienek eta beste herrialde batzuetako hainbat etxek parte hartu zuten. Goi Teknologiako Frantziako ETEen Elkartearekin (Richelieu Batzordea) batera, HEGANek MET-Bilbao antolatu zuen; hemen Euskal Herriko eta Frantziako 35 enpresak baino gehiagok marko berean biltzeko aukera izan zuten. Topagune horretan, planifikatutako 110 bilera inguru egin ziren parte hartu zuten enpresen artean, 5 ordu baino gutxiagoko epean –eta bat-bateko ia beste horrenbeste bilera aisialdian–. ESKUALDEEN ARTEKO HARREMANAK Sektorean garrantzi handia duten eskualdeekin dituzten harremanak sustatzeko etengabe lan egin da (halaxe adierazi zen 2002-2004 urteetarako Plan Estrategikoan). Horrela, AECMAk antolatutako eskualdeetako elkarte aeroespazial europarrekin egindako topaguneetan parte hartu da AEROSMEren bidez eta harremanak izan dira hainbat erakunderekin, Frantziako Merkataritza Ganberekin, Akitaniako eta Midi-Pyreneeseetako Eskualdeko Kontseiluekin, Quebeceko Gobernuaren Espainiako Ordezkaritzarekin edota hainbat tokitako enbaxadekin eta kontsulatuekin. Harreman horien emaitza modura, HEGANek espazio atlantikoaren programan, INTERREG IIIB-k finantzatutako COAST Proiektuan (Community for Aerospace SMEs Business and Trade) parte hartu du bazkide gisa. Liderra ADOUR COMPETITIVITÉ duen eta hirugarren bazkidea WALES AEROSPACE den proiektu honen bidez Europako hiru eskualde horien artean merkataritza eta lankidetza harremanak sustatu nahi dira. 3.4 Jarduera orokorrak 2003. urtean Klusterraren web orrialdeek (www.hegan.com) garrantzi, eraginkortasun eta eduki sendoagoa izan dezaten lan egiten jarraitu da, enpresa elkartuen arteko komunikazio tresna den neurrian. Gainera, zabalkunderako bitarteko ere badenez, erabilgarritasun handiagoa emateko ahalegina egin da. Horrela, klusterraren web orrialdean edukiak jaisteko beste gune batzuk prestatu dira eta gune horietan aktak, ikastaro interesgarriak, berriak, agenda, barne txostenak, azokei buruzko newsletterrak etab. aurki daitezke. Horrez gain, irudi berri bat birplanteatu da, barne komunikaziorako beharrezkoak diren elementuez hornitutako Intranet bat; eta eztabaida guneen sistema bat osatu da,

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

7 24tik


bertan sartzeko ondo egituratutako maila ugari dituena, eta bertan sar daitezke hainbat erakunde gai eta esparru askotan gurekin lan egiteko. Berrikuntza horien guztien ezarpena 2004. urte hasierarako amaituta izatea aurreikusten da. 2003ko martxo amaieran eta bi erakundeek eta enpresek izan dituzten harreman honen ondorioz, HEGAN elkartea ATECMAn (Asociación Técnica Española de Constructores de Material Aeroespacial) sartu zen bazkide elkartu modura, eta elkarte honekin dituen harremanak sendotzen doaz egunez egun. Informazioaren, harremanen edota sor daitekeen beste edozein jardueraren ikuspegitik, lankidetza hori gero eta sendoagoa da. Gainera, BAIE elkartearekin (Barcelona Aeronáutica y Espacio) ditugun harreman onei esker, Kataluniako sektorearekin lankidetza esparru berriak garatu ahal izango ditugu. Sektorearen barnean funtsezkoak diren erakundeekin harremanetan jarraitu da, bai estatu mailan, besteak beste, ISDEFErekin (Lankidetza Industrialerako Gerentzia) eta AFARMADErekin (Asociación Española de Fabricantes de Armamento y Material de Defensa y Seguridad) eta bai Europan, esate baterako AECMArekin (Asociación Europea de Constructores de Material Aeroespacial) eta Europako Batzordearekin. Etengabeko harreman estu eta ugari horiei esker, HEGANek informazio iturri eguneratuak ditu uneoro, eta badakigu horrek zer-nolako abantailak adierazten dituen. 2003an SPRIrekin erabakia hartu da Euskadiko Sektore Aeroespazialaren 2002ko koadernoa editatu eta argitaratzeko. Zabalkunderako elementu horrek elkarteari orain arte izan ez duen tresna bat eskaini dio elkartea bera sustatzeko, eskualdearen ikuspegi global bat ematearekin batera. CD formatuan kaleratutako dokumentu hori 2002ko memoriarekin batera zabaldu zen, elkartearen liburuxka orokorrean sartu ahal izateko. Irailean ITPrekin batera ‘Abiazioaren Ehungarren Urtemuga eta Euskal Herria’ jardunaldiak egin ziren Miramongo (Gipuzkoa) Zientzia Museoaren instalazioetan, eta sektorean oso ezagunak diren estatuko pertsona ugarik hartu zuten parte bertan. Espainian eta Euskal Herrian abiazioak egin duen historia gogoratu zuen ekitaldi hartan parte hartu zutenek Canario Azaola adituak dokumentatutako argazki erakusketa eta zenbait maketa ere ikusi ahal izan zituzten, besteak beste Wright anaien lehen hegazkinarena, eta HEGANek ere bere erakusmahaia izan zuen, elkarteko enpresa guztien gaitasunak agerian jarriz. Dokumentu horretan biltzen diren HEGANeko enpresen 3 logotipo berriak agertzen dira, IMESAZA, AEROTEAM eta UPM, elkarteko kide besaela. IMESAZA TRATAMENDU TERMIKOETAN lan egiten du. HUTSEKO tratamendu guztietan zerbitzu berezia eskaintzen du. Besteak beste, sectoreko enpresa garrantzikoen homologazioa du. AEROTEAM ehuneko ehunean sektorean lan egiten duen enpresa da, pieza aeroespazialen diseinuan, programazioan eta mekanizazioan espezializatuta dagoena. UPM, berriz, tresneria aueronautikoaren Garapen Ingeniaritzako maila altuan oinarrituta, diseinua, fabrikazioa, martxan jartzeko prozesua eta laguntza eskaintzen dituen enpresa da. Bi enpresa horiek garatzen ari diren programek (AIRBUS A340/380, BOEING 737, DASSAULT FALCON F7X, EMBRAER ERJ170, TRENT-900, etab.) argi erakusten dute enpresa horiek sektorearekin duten konpromisoa.

4. Enpresa elkartuen jardueren laburpena 4.1. Aire-egiturak 4.1.1. Ibilbide luzeko hegazkin zibilak GAMESA AERONÁUTICA AIRBUS A380 hegazkinaren 19. sekzioaren diseinuaz, prototipoak egiteaz eta produkzioaz arduratu da; 2003an lehenengo prototipoa entregatzeko konfigurazioaren diseinua amaitu zuen, eta baita maiatzaren erdi aldera hasi zen lehenengo unitate horren muntaia ere;

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

8 24tik


abuztuaren 4an entregatu zen berau. Ordutik, GAMESA AERONÁUTICAk AIRBUS-España instalazioetan amaitutako lau prototipo entregatu ditu osorik. 2003. urtean, GAMESA AERONÁUTICAk egituraren zati bat berriro diseinatu zuen eta, horrela, pisua dezente txikiagoa izatea lortu zuen; zamak areagotzearen ondorioz egindako aldaketak ere txertatu ziren. Aldaketa horiek egituraren zatirik handienean izan dute eragina eta 2003. urtearen erdialdera hasi ziren. Konfigurazio berria eta produkzio ildoa fabrikaziorako prest zeuden azarorako. BURULAN enpresa CNC tornuetako eta 5 ardatz arteko mekanizazio zentroetako osagaien mekanizazioaz eta fabrikazioaz arduratzen da, eta GAMESA AERONÁUTICAk azpikontratatutako enpresa gisa, AIRBUS A310/320/380 programetan parte hartu du; zehazki azken proiektu horretarako, BURULANek 2003. urtean 5 ardatzeko paletizatutako zentro bat eskuratu du. BÓREAS enpresa SENER etxearena da osorik, eta 2003. urtean AIRBUS A380 ereduaren Belly Fairing deritzonaren erdialdeko zatirako material konposatuko panelen diseinua amaitu du. Horrez gain, EADS (MTAD) etxearekin batera, Belly Fairing horren metalezko egiturako 2. zona eta A380 ereduaren material konposatuko hainbat elementuren diseinua egin du. Epe horretan material konposatuen ingeniaritzan BÓREAS etxea sendotu egin da nabarmen, diseinu ingeniaritza material horien fabrikazioko ingeniaritzarekin bateratu baitu, eta horrela, osagaiak fabrikatzeko beharrezkoa den informazio zehatza entregatzeko epeak murriztu egin dira; horrez gain, materialaren erabilera maila eta kalitatea ere indartu egin dira. Azkenik, BÓREAS etxeak garatutako “BODEMAN” eta “BOREAS TOOL” sistemak azpimarratu behar dira: lehenengoak AIRBUSen proiektuen inguruko diseinu fitxategien kontrolerako balio du; eta bigarrena oso erabilgarria da material konposatuko panelak diseinatzeko, berau azkar eta zehatz optimizatzen baitu eta elementuen pisua murrizten baitu. NUTER-ek AIRBUS A310/320 hegazkinen lurreratzeko trenen tranpetarako piezak egin ditu eta SIEGELek AIRBUS A318/320/380 ereduetarako egiturazko osagaiak egin ditu. Bestalde, SPASAk A380 hegazkinaren “belly fairing” zatietarako aluminiozko pieza mekanizatuak egin ditu. Tratamientos Térmicos TTT etxeak ere AIRBUSen A320/340/380 programetan parte hartu du, bere izena daramaten tratamendu termikoetan lan eginez. Mecanizados ASTORKIA enpresa pieza konplexu eta zehatzen fabrikazioan espezializatutako enpresa da, eta sektoreari bere ekarpena egin dio honek ere, AIRBUS A380 programarako egiturazko piezak mekanizatuz. METRALTECek prozesu berezietarako, tratamendu termikorako eta gainazaleratarako aluminiozko tratamenduetarako, AIRBUSen ziurtagiriak lortu ditu eta enpresa horrek AIRBUSen A310/320/340 eta 380 programetarako piezak entregatu ditu, txapen mekanizazio eta konformaketa lanekin jarraitzeaz gain. MESIMAk estatuaren barnean sektore honetan AIRBUS programan parte hartzen duten enpresa nagusientzako materialak kudeatzen jarraitu du. NOVALTI etxeak fakturazioari begira hazten jarraitu zuen 2003. urtean bere jarduera eremu guztietan: motorrak, espazioa eta egiturak, eta horixe erakusten du Barakaldon ireki duen egoitza eta produkzio zentro berriak, 9.000 m2 baititu guztira. Egituren esparruari dagokionez, 2003ko apirilean AIRBUS etxeari A380 ereduaren 19.1 sekzioaren bateragarritasun entsegurako metalezko osagai eta azpimultzo guztiak entregatu zizkion. Berorietan NOVALTI etxea fabrikazio ingeniaritzaz eta produkzioaz arduratu zen. Motorretarako osagaien mekanizazioan izan duen esperientziari esker (gas turbinetarako konpresore zentrifugoak, blisk-ak hortz bizkartuak, diskoak…), AEROMECek A380 eredurako aluminiozko egitura osagaien fabrikazioari ekin ahal izan dio.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

9 24tik


Halaber, A380 hegazkinerako eta AIRBUS-ESPAÑAk eskatuta, TEGRAF etxeak material konposatuko egituren fabrikaziorako hainbat tresnaren diseinua egin du, muntaia eta integrazioa ere barne hartuta (parte hartze hori beste bezero batzuengana ere iritsi da, besteak beste HUREL-HISPANO eta SONACA etxeetara). TEGRAFek, bere AIT bazkide estrategikoarekin batera, A380 hegazkinaren fuselajearen 19. sekzioaren amaierako muntaia katearen diseinu eta fabrikazio lanekin jarraitu du, AIRBUSek argitalpen teknikoen jarduerarako lehentasunezko hornitzaile izateko aukeratu du eta 2003. urtean hegazkin horren motorraren kapoten ingeniaritzan (diseinua eta kalkulua) lanean jarraitu du. 4.1.2. Eskualdeko hegazkin zibilak EMBRAER, ERJ 145 FAMILIA 2003. urtean, EMBRAER-en aireontzien familia honek salmenten kanpaina arrakastatsuarekin jarraitu zuen. Eskera irmoak 964 unitatekoak izan ziren (gehi 543 aukeran). 2003. urte amaieran, Embraer-ek 745 hegazkin entregatu zizkien mundu osoko hainbat aire-lineari. Familia hori bidaiaren garraio komertzialeko ERJ 135, ERJ 140, ERJ 145 LR eta ERJ 145 XR ereduek, garraio exekutiboko “Legacy Executive” eta “Legacy Shuttle” ereduek eta defentsa jardueretara zuzendutako beste batzuek osatzen dute. GAMESA AERONÁUTICAk arrisku-bazkide gisa parte hartu du proiektu horretan, hegalen, kontrol gainazalen, motorren estalkien, aire sarreren eta bultzada-errebertsoreen garapenean eta egiaztaketan parte hartu du eta, gaur egun, berorien fabrikazioaz eta mantenimenduaz arduratzen da. Guztiak dagozkien sistemekin ekipatuta eta aireontzian sartzeko prest utzi arte. 2003. urtean, GAMESA AERONÁUTICAk EMBRAER etxeari 95 hegazkinetarako multzoak entregatu zizkion, eta ordezko piezak kontuan hartu gabe, zortzi urtean 796 aparatutarako entregak adierazten ditu horrek. EMBRAER, ERJ 170/190 FAMILIA EMBRAER 170 eredua 170, 175, 190 eta 195 ereduek osatutako familia horretan lehena da, eta 70 bidaiaritik 110era bitarteko merkatu txokoetara hedatzen dira hauek. Programa 1999ko ekainean abiarazi zen, lehenengo hegaldia 2002ko otsailean egin zuen eta, gaur egun, familia honetako lehen kideak badu jada bere ziurtagiria. Programan, munduan industria aeroespazialaren esparruan izen handia duten 16 konpainiak parte hartzen dute. Bada garrantzia historikoa duen berrikuntza teknologiko bat ere: fly-by-wire sistema txertatzea aparatu horietan, eta teknologia hori, lehen, soilik hegazkin miliarretan edo edukiera handiko hegazkin komertzialetan erabiltzen zen; orain arte horrelako neurriko aireontzi komertzialetan inoiz erabili gabeko teknologia da, beraz. 2003ko urtarrilean, EMBRAER 170 eskualdeko hegazkinaren egiturazko entseguen kanpainak faserik kritikoena aise gainditu zuen eta arrakasta osoz amaitu zen. Probak bai Embraerrentzat eta bai arrisku bazkideentzat –horien artean dago GAMESA AERONÁUTICA– aurreikusitako epeetan egin ziren. GAMESA AERONÁUTICAk garatutako beste sekzio batzuek, egonkorgailu horizontalak eta igogailuak, besteak beste, arrakasta osoz gainditu zituzten proba estatikoak bazkide bakoitzaren instalazioetan. EMBRAER-ek 2003ko ekainaren 14an EMBRAER 175 hegazkinaren lehen hegaldia iragarri zuen: 0014 zenbakiko seriea, konpainiaren instalazioetatik bere anaia EMBRAER 170 S/N 007-rekin batera aireratu zen. Irailaren 29an EMBRAER-ek lehenengo EMBRAER 190 hegazkinaren fuselajearen motorra ondo osatu zela iragarri zuen. Aldi berean, Embraer 170erako ziurtagiria eskuratzeko kanpainak aurrera jarraitu zuen, ziurtagiria lortzeko 2003ko abenduko programaren helburuari jarraituz. EMBRAER 175 hegazkinaren ziurtagiria 2004ko bigarren hiruhilekorako aurreikusita dago, EMBRAER 190en ziurtagiria 2005eko hirugarren hiruhilekorako, eta gero, 2006ko bigarren hiruhilekoan etorriko da EMBRAER 195en ziurtagiria. Azaroaren 13an EMBRAER 170 hegazkinak Brasilgo agintarien behin-behineko ziurtagiria lortu zuen. 2003ko abenduaren 8an FAAk (US Federal Aviation Administration) behinbehineko ziurtagiria eman zuen Embraer 170erako. Azken ziurtagiria 2004ko otsailean lortu zen.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

10 24tik


Salmenta irmoak 220 eskaritakoak izan dira EMBRAER 170erako, 110ekoak EMBRAER 190erako eta 15ekoak EMBRAER 195erako, eta erosteko 125, 150 eta 30 aukera ere aurreikusi dira bakoitzean; ziurtagiria berriki lortutako hegazkina dela aintzat hartuta, aurrekaririk gabeko arrakasta adierazten du horrek. EMBRAER 170 hegazkinaren lehen unitateak 2004. urte hasieran entregatuko zaizkie operadoreei. GAMESA AERONÁUTICAk programan parte hartu du hasieratik eta fuselajearen atzeko zatiaren eta egonkorgailu horizontalen eta bertikalen garapenaz (diseinua, kalkulua eta egiaztatzea) arduratu da, bakoitza dagozkion igogailuekin eta norabide lemarekin. Ildo horretatik, GAMESA AERONÁUTICAk familia osatzen duten ereduen garapenean lanean jarraitu zuen, hauen ziurtagirien lorpena barne hartuta. Iazko urtean GAMESA AERONÁUTICAk 24 hegazkinetara zuzendutako multzoak entregatu zituen, eta familia horretarako 32 hegazkin osatu ditu jada. Lanak FUASAko instalazioetan (Berantevilla, Araba) eta MOASAn (Gasteiz) garatu ziren. BOMBARDIER, CRJ700 ETA CRJ900 PROGRAMAK GAMESA AERONÁUTICAk aireontzien familia honetako enpenaje horizontalak eta bertikalak garatu zituen eta enpenaje horiek egiten ari da gaur egun, sakonera lemak ere barne hartuta, eta bezeroa eta azken integratzailea Kanadako BOMBARDIER enpresa da. GAMESA AERONÁUTICAk produktu horiek erabat amaituta entregatu ditu, proba funtzionalak eta honen pieza osagarriak ere kontuan hartuta. GAMESA AERONÁUTICAk 2003. urtean CRJ700 eta CRJ900 programetan bere parte hartzea sendotu egin du, bai produkzioaren esparruan eta baita euskarriei dagokienez ere. Entregatutako piezen kopurua aurreko urtearekin alderatuta % 40 hazi da, hilabeteko 4 hegazkineko kadentziari eutsiz; horrela, guztira 58 CRJ700 eta 10 CRJ900 entregatu zizkien aurreko ekitaldian aire-lineei, eta MESA izan da CRJ900 eredu berria kaleratu duen bezeroa. Bai GAMESA AERONÁUTICAk, Sevillan kokatutako EASA del Sur sozietateren bidez, bai azken integratzaileak, BOMBARDIER-ek, entregen plana betetzeak argi adierazten du programaren industrializazio sendoa, bitartekoei dagokienez nahiz produkzio metodoei dagozkienez; horregatik, BOMBARDIER-ek zorionak eman dizkie, kalitatean ez ezik epeak betetzerakoan lortu dituzten puntuazio altuengatik. 2003. urtean aireontzi horren salmentak 85 aparatutara iritsi ziren bi bertsioetan, eta CRJ700 ereduaren 220 eskari irmo eta CRJ900 ereduaren 55 egin dira, eta salmentarako aukerak eta eskari sendoak 350 hegazkinetik gorakoak izan dira. Ondorioz, 2003. urtea oso urte positiboa izan da CRJ700 eta CRJ900 programentzat, eta berriro ere bezeroa oso gustura gelditu da GAMESA AERONÁUTICAren jarduerekin. Tratamientos Térmicos TTT, METRALTEC, NUTER, mecanizados ASTORKIA, MESIMA, BURULAN eta SPASA etxeek hainbat programatan parte hartu dute, besteak beste ERJ145/170/190 eta CRJ700 programetan. FALCON 7X PROGRAMA DASSAULTen jet berriari dagokionez, SIEGELek egiturazko osagaiak egin ditu eredu horrentzat, SENER-ek material konposatuko hainbat elementuren fabrikaziorako ingeniaritza garatu du eta TEGRAFek hegalaren eraso ertzaren diseinuari dagozkion ingeniaritza lanak egin ditu.

4.1.3. Hegazkin militarrak GAMESA AERONÁUTICAk itun komertzial bat egin du EADS-CASArekin C212 hegazkinaren fuselaje osoa muntatzeko, hainbat urtetan geldirik egon den muntaia linea bat ekinez. Multzo handien muntaia

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

11 24tik


nagusia GAMESA AERONÁUTICAk egingo du bere filiala den Sevillako EASA del Sur enpresaren bidez. Hasieran 5 fuselaje kontratatu ziren, baina gerora 7ra hedatu dira. 2003an urtean 2 fuselaje entregatu ziren San Pabloko instalazioetan, eta bertan EADSek osatuko du hegazkinaren muntaia, eta entrega ere berak egingo du. EADS-CASAk hainbat alditan adierazi du GAMESA AERONÁUTICAren jarduera egokia dela (EASA del Sur) eta fuselajeen muntaiarekin gustura dagoela. SPASAk P3B-ORION programarekin jarraitu du, EUROFIGHTER EADS-CASA C295-en arrapalan eta atean parte hartu du eta MRT (bezeroarekin bateratutako ingeniaritza, mekanizatutako produktu amaierako prozesuak); hegazkin hori AIRBUS A310 hegazkin horniketarako hegazkin bihurtzearen emaitza da.

hegazkinerako piezak egin ditu, hegazkinerako piezak egiten ditu guztien kudeaketa integrala eta zibila airetik airerako erregaien

Tratamientos Térmicos TTT eta METRALTEC zuzenean EADS-CASArekin lan egiten hasi dira; eta baita MESIMA ere; ebaketa berezietan, materialen harrera kualitatiboan eta lehengaien horniduran aditua den etxea da hau –aluminiozko eta titaniozko piezen mekanizazio aurrekoak eta aurre-formak–; ur bidezko ebaketak (2D eta 3D) egiten ditu, EUROFIGHTER ereduaren egiturarako slat eta slat-tracks osagaiak egin zituen eta flap-en ertzak landu zituen. EADS-CASAren ziurtagiria duen beste enpresa bat BURDIN BERRI da, CNC-ko doitasun mekanizazioen bidez tresna aeronautikoen diseinuan eta fabrikazioan lan egiten duen enpresa (moldeatzea, zulaketa, ertzak ateratzea, muntaia, eta bizarrak kentzea). Garraio militarrerako CASA CN-235/295 hegazkinetarako, egiturazko hainbat multzotarako ingeniaritza lanak egiten jarraitu du TEGRAFek. 4.1.4. Helikopteroak 2003. urtean, S-92 helikopteroaren ziurtagiri tipoa lortu ondoren, Sikorsky Aircrfat Corporationek bere salmenten kanpainarekin jarraitu zuen. S-92 hainbat konfiguraziotan eskura daitekeen helikopteroa da, operazio ugaritarako erabil daitekeena, bai bidaiarien hegaldi komertzialak eta bai VIP erakoak egiteko eta baita operazio militarrak eta erreskatekoak egiteko ere, petrolio plataformen garraiorako erabilera berezia ahaztu gabe. Erakutsi duen gaitasunari esker, merkatuko beste helikoptero batzuen belaunaldia baino aurrerago doala frogatu du. GAMESA AERONÁUTICAk eredu horren garapenerako eta produkziorako osatutako nazioarteko partzuergoan parte hartzen du; GAMESA AERONÁUTICAren parte hartzea turbinaren euskarri izango diren egituren, su hormen, fuselajearen goiko egituraren, fuselajearen trantsizio-sekzioaren, akaberako konoaren eta egonkorgailu horizontalen diseinura, egiaztaketara eta fabrikaziora zuzentzen da. 2003. urtean GAMESA AERONÁUTICAren hainbat plantetatik 4 helikopteroren egiturak entregatu dira. METRALTEC, Tratamientos Térmicos TTT eta SPASA programa horretako partaide izan dira. Bestalde, azken enpresa horrek, SPASAk, BOEING helikopteroen zenbait programatan lan egin du.

4.2. Motorrak 4.2.1. Motor Zibilak Etorkizuneko AIRBUS A380 ereduak bi motorizazio izango ditu. Horietako bat ROLLS ROYCE TRENT900 da, eta bertan ITPk arrisku-bazkide eta etekindun modura programaren % 16,6rekin parte hartuko

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

12 24tik


du. 2003. urtean Behe Presioko Turbinaren bederatzi modulu entregatu ditu eta berorien diseinuaz, fabrikazioaz eta instrumentalizazioaz arduratu da. Horrez gain, ITPk (ITA filialaren bidez) motor horren garapenerako motorren tutuen erdien fabrikaziorako kontratua lortu du. Programaren hasierako plangintza betez, lehenengo TRENT-900 garapen motorra errodatu da, eta ITPren garapen teknologikoak lehen aldiz probatu dira bertan. Horregatik, ITPko teknikariek aktiboki parte hartu dute garapen motorren probetan eta jarraipenean, Behe Presioko Turbinaren eta motor osoaren ziurtagiria lortzeko. Motorraren turbinak osorik ITPn muntatu eta instrumentatu ziren. Lortu diren emaitzak oso onak izan dira. TRENT-900 motorrerako, ITPk external-en moduluaren diseinua eta motorraren zati beroaren bankuaren instrumentalizazioaren diseinua amaitu ditu, errekuntza ganberatik ihesbideko modulu arte entsegu motor guztientzat, eta ITPren Ajavirko lantegian eraikitako entsegu bankuan turbina diskoen gain-abiaduraren lehen entsegua ere egin da. TRENT familiako motorretan ITPk egindako jarduerekin jarraituz, 2003. urtea bikaina izan da TRENTt500 motorraren salmentei dagokienez (AIRBUS A340-600), eta Behe Presioko Turbinen 119 modulu entregatu dira esparru horretan. 2002. urtean eraginkortasun hobetuko (EP) bertsioaren ziurtagiriak lortu izanak lagundu du horretan, hegazkin berrien salmenta sustatu baitu. Horrela, 2003. urtean EP motorreko lehen hegazkina entregatu zen, eta Singapur eta Los Angelesen artean eskalarik gabeko hegaldien errekorra hautsi du honek. EP bertsioak osorik ITPk diseinatu duen Behe Presioko Turbina bat du, eta eraginkortasunaren sustapenean eta motorraren kostuaren eta pisuaren murrizketari begira emaitza bikainak lortu ditu. Kalitatea hobetzeko eta produkzio kostuak murrizteko gogoz, ITPk mekanizazio elektrokimikoko prozesuen industrializazioa lortu du TRENT-500 motorraren atzeko kojinetearen euskarrian aplikatzeko aleazio termo erresistenteetarako. NOVALTI, SIEGEL eta SPASA konpainia elkartuek osagaiak egin dituzte TRENT 500, 700, 800, 900 eta JR motorretarako. ITPk homologatutako beste enpresa elkartu batzuk hauek dira: IMESAZA, tratamendu termikoetan osagaien fabrikatzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuei esker bere fakturazioa sendotu egin duen enpresa (karbonitrurazioak, hutsean egindako tratamenduak, ionnit-ox etab...); eta LAZPIUR, makinerian eta doitasun piezen eta tresnen fabrikazioan gogoz aritu den enpresa. 2003an TRENT-1000 motorraren bideragarritasunari buruzko ikerketak hasi ziren, horixe baita BOEING etxearen 7E7 hegazkinaren aukeretariko bat. Horretarako, Behe Presioko Turbinaren optimizazioari buruzko ikerketa bat egin da. Atal horretan turbina aurreratuko lehen prototipoarekin Teknologia Aeronautikoen Zentroko (CTA) Entsegu Fluidodinamikoen Bankuan egindako entseguen amaiera nabarmendu behar da, ITPk honen bidez diseinu erremintak eta irtenbide aerodinamiko berriak baliozkotu nahi baititu belaunaldi berrien motorretan, TRENT-1000 motorrean adibidez, aplikatzeko. Kanpoko elementuen atalean, ITPk ANTLE motorraren fan-aren moduluaren “external� elementuen sorta osoa entregatzea lortu du. 2003an AS907 motorraren produkzioari ekin zitzaion; gerora beste izen bat eman zaio motor honi: ATH7000, eta ITPk piezen 30 sorta eginda eman dizkio jada Honeywell etxeari. Motorrari 2003ko abuztuan eman zitzaion ziurtagiria eta abenduan azken bezeroari lehenengo produkzio hegazkina entregatu zitzaion. AS900 programa eskualdeko garraiorako hegazkinen propultsiorako pentsatu zen eta VIP, berriz, BOMBARDIER CHALLENGER 300erako, eta ITPrentzat apustu handia adierazi zuen bere produkzioa dibertsifikatzeari begira, irailaren 11ko gertakariek sektorean eragin zuten krisiak arriskuan jarri baitzuen. 2003an lortutako arrakastari esker, programa honen inguruan sortu ziren kezkak argitzen joan dira.

ď›™ HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

13 24tik


Motorren enpresekin gauzatutako lankidetza programetan ITPk lortutako gauzarik garrantzitsuenen artean azpimarragarrienak General Electric etxearen GE90 motorraren lehenengo bi konpresore karkasen garapena eta fabrikazioa eta SNECMAri CFM56/ motorraren Behe Presioko Turbinaren 4. mailako Turbina Banagailuaren 400 pieza entregatzea izan dira. Bereziki nabarmentzeko modukoa iruditzen zaigu honako hau: ITPri NADCAP ziurtagiria eman zaio Prozesu Berezi batzuetan (X izpien bidezko ikuskapena, Likido Sarkorrak, Partikula Magnetikoak eta estaldura Plasma Spray bidez), ziurtagiri hori lortu duen lehen enpresa espainiarra izan baita. Tratamientos TÊrmicos TTT tratamendu termikoen eta azalekoen arloko azpikontratista da, hobekuntzan, zementazioan, goi hustuketan, karboniturazioan, gatzen tenplenitrurazioan, nikel kimikoan eta beste hainbat esparrutan esperientzia handia duena. ROLLS ROYCEren eta ITPren elementuetan ari da lanean. Azken bi enpresa horientzat, NUTER piezen produkzioa indartzen ari da, batez ere superaleazioetan. Horrez gain, IONTECHek TRENT-500/700/800/900, RB-211 eta V2500 motorren osagaietan (karkasak eta kanpaiak) plasma bidezko proiekzio termikoekin estaldura abradagarriak egiten ditu. Bestalde, TRENT-500 motorraren bultzada errebersan zatigailu erradial akustikoen eta gasen ihesbiderako bi konoren diseinu osoa (akustikoa, termo-mekanikoa‌), fabrikazioa eta integrazioa egiteko HEGANeko 5 enpresa elkarturen partzuergo batean liderra da SENER, balidazio akustikorako probetak ere kontuan hartuta. SENER-ek gasen ihesbiderako bi kono horiek SNECMAren motor batean entseatuko ditu. SPASAk SENER-entzako PAHN programa batean parte hartu du. 4.2.2. Motor Militarrak 2003ko maiatzean, Europrop Internacional (EPI) enpresen partzuergoa, Europako motorraren industriako lau enpresa nagusiek (Rolls-Royce, MTU, Snecma eta ITP) osatzen dutena, aukeratu zuen AIRBUS MILITARYk A400M hegazkina propultsatuko duen motorra diseinatu eta egiteko, eta TP400D6 izenaz bataiatu du berau. ITPk partzuergoan duen parte hartzea % 21ekoa da. Gainera, ITPk partzuergoaren operazioen gunea Madrilen izateak zekartzan abantailak argi erakutsi zituen, eta azkenean Henareseko San Fernando Enpresa Parkean ezarri zen. 2003ko abenduan TP400-D6 motorraren diseinu kontzeptualaren lehen berrikusketa egin zen. ITPk bere ardurapeko moduluetarako aurkeztutako kontzeptuek berrikusketa erraz gainditu zuten, turbohelize motor baten abiadura handiko potentziako turbina baten lehen diseinuari dagokionez. 2003ko urriaren 9an Aireko Armadari EF2000 lehen hegazkina entregatu zitzaion, eta ITPn muntatutako EUROJET EJ200 motorrekin egindako hegazkina da hau. Bestalde, 2003. urtean ITPk EUROJETeko bere bazkideei produkzioko ehun EJ200 motor inguru muntatzeko piezen sortak entregatu zizkien, eta motor horren titaniozko karkasen ISOGRID egituretarako Fresaketa Kimiko Sakonaren prozesuaren industrializazioa amaitu da. ROLLS ROYCE etxeak, JSF Arma Sistemaren (F-35) PRATT & WHITNEY-ren F-135 motorrerako balantza egonkortzeko sistema diseinatzeko esleitu zion kontratuko lanekin hasi da ITP. Esparru horretan, azpimarragarriena diseinuaren azterketa kritikoa, 2003ko martxoan egindakoa, arrakastaz gainditzea eta urte amaierako entsegurako egitura toberaren lehenengo entrega izan dira, eta ia osorik amaitu da lehenengo modulua. ITPk Industrias TEY homologatuta dauka gainazalen tratamendurako azpikotratista modura; TEYk huste tekniken bidezko PULSE-PLASMA teknologia bereganatu du (espainiar Estatuan ezarri den

ď›™ HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

14 24tik


lehena) gainazalak gogortzeko tratamenduak egin ahal izateko –nitrurazioa-, eta horixe da altzairu mota guztiekin lan egiteko teknologiarik egokiena. Gainera, TEY Sektoreko EADS-CASA, CESA edo MESSIER-DOWTY enpresek homologatuta dago. NOVALTI, SIEGEL eta NUTER etxeek EJ200 eredurako osagaiak egin dituzte, eta baita AEROMEC-ek ere –titaniozko mekanizazioetan eta beste aleazio batzuetan aditua-, eta titaniozko eraztunak eta inconell-a osatu ditu honek motor horren gasak kanporatzeko toberarako. Tratamientos Térmicos IONTECHek estaldura metalikoak egiten ditu proiekzio termikoen bidez EJ200 motorrerako osagaietan (boss introscope konexioa). TECNICHAPA galdaragintza finean lan egiten duen enpresa da, EJ200 motorraren tobera petaloak egin ditu, eta baita motor honen azken produkziorako tutuen euskarriak ere (“brackets”), eta EUROFIGHTER borrokako ehiza hegazkina hornituko du honek. Programa honetan duen esperientziari esker, ANTLE motor zibilaren programan esku hartu ahal izan du (bertan MESIMAk kudeatzen ditu ITPrako materialak), eta bracket-ak ere honek eskainiko dizkio; gainera, SNECMA MOTEURS etxearekin dituen harremanak sendotzen jarraitzen du, eta iazko urtean erreferentzien kopurua eta fakturazioa bikoiztu egin zituen. Tutuen multzoen fabrikazioan lan egiten duen ITren ITA filialak enkante elektroniko baten bidez hiru urterako kontratua lortu du borrokarako TORNADO hegazkinaren RB199 motorraren ordezko tutuak egiteko. 2003ko irailean Ministroen Kontseiluak TIGRE eraso helikopteroa aukeratu zuen Indar Armatuetarako, eta beronen motorraz ITPk eta MTR-k (MTU, Turbomeca eta Rolls-Royce) osatutako partzuergoa arduratuko da. MTRI izenez birbataiatu da berau. MTR390 motorra oinarritzat hartuta, MTRI motor berri bat garatzeaz arduratuko da, eta aurrekoak baino potentzia handiagoa (% 14 handiagoa) lortu nahi da, ezinbestekoa baita hori Espainiako Armadak Arma Sistema honetarako aurreikusita dituen misioetan parte hartzeko. 2003an motor ziklo berria definitu da potentzia handitzea lortzeko, eta ITPko ingeniariak izan dira Potentzia Turbinaz arduratu direnak. 4.3 Espazioa SENER-ek hasieratik zeregin garrantzitsuak bete ditu orbita eta jarreraren kontrolerako sistemen, mekanismoen, kontrol elektroniken eta esplorazio zientifikorako zunda eta sateliteen egitura konplexuen hornitzaile modura. Horrez gain, Nazioarteko Estazio Espazialerako ekipoak ere egin ditu, eta sektore espazialean hartutako konpromisoa eta presentzia argi erakusten dute sektore honetan ezinbestekoak diren enpresetan dituen partaidetzek: HISDESAT (%5), ARIANESPACE (%0,56) edo GALILEO (%14). 2003. urtean astronauten atxikitze sistema garatu zen. ISSko Cervantes misioan, Pedro Duquek lehen aldiz SENER Crew Restraint erabili zuen, grabitaterik gabeko inguruetan astronautak ondo atxikita izateko sistema berri bat; ESArako diseinatutako sistema hau astronautaren ideia batean oinarritu da. Mekanismoa jada ESAren sistemen inbentarioaren eta NASAko ekipoen prozeduren artxiboan dago. INTAren Astrobiologiako Zentroarekin, SOLIDekin, batera, Marteren gainazalean biomarkatzaileak detektatzeko robotizatutako ekipo bat ere patentatu da. ESAren AURORA programan sartu da SENER, eta hau espazioaren esplorazioa sustatzen ahalegintzen da, bai hegaldi tripulatuen bidez eta baita zunda automatikoen bidez ere. Une honetan SENER egiten ari den jardueren artean zundaren mekanismoen definizioa eta Marteko orbitako ibilgailuen lotura sistema ditugu. 2003. urtean SENER-ek kontratu garrantzitsuak sinatu zituen Herschel-Plank-en AOCS sistemarako Dutch Aerospace-rekin, eta baita GALILEO GSTB V2-rako ere, Alemaniako EADS etxearekin, horrela, sateliteetarako orbita eta orientazio sistemetarako hornitzaile den neurrian bere jarrera indartuz.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

15 24tik


Horrez gain, Herschel sateliterako Optical Bench Assembly ekipoa garatzeari ekin zitzaion, eta tenperatura kriogenikoetarako ordainketa kargetarako euskarri estruktural-termikoa da hau. Jaurtigailuetan, SENER Ariane 5-en etapetan berau berriro orbitan ezartzeko ikerketarekin hasi da, honek “orbita zaborrik� sor ez dezan berriro Lurrean sartzean, eta CNES frantziarraren kontratuari esker egingo du hori. METEOSAT satelite meteorologiko europarren bigarren belaunaldiaren garapenean parte-hartze sendoa izan du SENER-ek. Gaur egun lau MSG sateliteren hainbat elementu (kalibrazio egiturak eta mekanismoak) egiten ari da. 2004. urte hasieran arrakastaz jaurtikitako ROSETTA zundarako satelitearen kontrol termikorako hamabost pertsiana entregatu ziren, eta baita izarren sentsorea eta bi kamera babesteko pantailak ere. Gainera, orbitan esperimentuak hedatzeko bi beso desberdin ere egin zitzaizkion. SENER-ek GIADA esperimentuaren kontroleko modulu elektronikoa prestatu zuen, Andaluziako Astrofisikako Institutuarekin batera, eta OSIRIS tresnarako unitate elektronikoa ere berak egin zuen. Eta islagailu handien posizionamendu zehatzerako mekanismoen garapenak ere amaitu dira, eta interes handia du horrek misio espazialetarako. Nazioarteko Espazio Estaziorako (ISS) ekipoen garapenean sendo parte hartzen jarraitu du SENER-ek. 2003. urtean, presurizatutako moduluaren azpisistemen armairuak eta COLUMBUS kanpoko laborategi europarreko esperimentuen euskarri egiturak entregatu ziren, eta baita Fluidoen Zientzietako (FSL) armairuko esperimentuetarako euskarri egiturak eta entrenamendu unitaterako ekipoa ere; proiektu honetan SIEGEL enpresak parte hartzen du osagaien fabrikazioan. SENER-ek Space Systems Loral etxeari X-Star sateliterako eusteko eta X banden antenak zuzentzeko lau unitate eta Spainsat-erako beste sei unitate amaitu zituen, ezarritako epe zorrotzak eta fidagarritasun baldintzak betez. Pleiades programako lanei ekin zaie, eta bertan SENER-ek egonkortasun handiko mekanismoak eta egiturak gauzatzen ditu behaketa sateliteetarako. Kontratista nagusia Frantzian Alcatel Espace da. MIRAS erradiometroaren panelak zabaltzeko mekanismoen garapenari ere ekin dio, eta honen kontratista nagusia EADS-CASA da; berau SMOS satelitean txertatuko da. Halaber, SENER astrometriako GAIA misioan parte hartzen ari da, bi garapenez arduratuz. Horietako bat hamaika metroko diametroa duen eguzkitakoa da, eta honek bere mekanismoak, egitura eta babes termikoa izango ditu eta satelitea orbitan ezarri ondoren hedatu behar da, teleskopioari egonkortasun termikoa emateko. Gainera, SENER-ek lurra behatzeko satelite arin baterako AOCSaren diseinua egingo du, Mediterraneo inguruko suak ahalik eta azkarren detektatu eta monitorizatzeko FuegoSat misioko proiektuaren barnean; horretarako, hiru orbita planotan kokatutako 12 sateliteren konstelazio bat erabiliko da. Lurrean, SENER-ek INTArako Helios-en irudien prozesuko lanekin jarraitu du, eta INDRA Espacio-ren azpikontratista modura, EMACONen SIGESTREDI (Datuen Kudeaketarako Sistema) lanak egiten hasi da. SPASA etxeak xehetasunezko diseinuak, egiturazko kalkuluak eta analisiak, testen protokoloen definizioak, fabrikako integrazioa eta probak eta helmugako integrazio eta probak egiten ditu ELMER tresnarako (optikoan zerua aztertzeko osatutako tresna, xede zientifikoaren arabera operazio modu desberdinak dituena).

ď›™ HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

16 24tik


NUTER etxea SENER-ekin batera ari da honako proiektu eta progtrametan: ANTENA PHOENIX, ENTRY BAFLE COVER piezak –FM4 eredua-, OPTICAL BENCH ASSEMBLY, XEUS eta FSL SS. NOVALTI etxeak espazioaren esparruan hainbat jarduera egin zituen 2003. urtean: HOT BIRDTM 7A satelitea: bertan satelite horren karga baliagarrirako osagaien diseinu berriak garatu eta egiaztatu zituzten, hauen bidez Ku bandako 60 leku-aldatzaile hornitzeko; KOREASAT 5 satelitea, Hego Koreako komunikazio zibilen lehen satelitea izango dena, eta bertan NOVALTIk Ku eta C bandako lekualdatzaileak garatu eta egin ditu, multimedia edukietarako eta telebista digitaleko zerbitzuetarako banda zabaleko sarbidea izateko. NOVALTIk aurten STAR ONE C1 (Hego Amerikako komunikazio satelitea) eta RC1 (lehenengo komunikazio satelite panafrikarra) sateliteetarako Ku eta C bandako 64 lekualdatzailetarako osagai guztiak garatzen, egiten eta egiaztatzen jarraitu du. ARATZ enpresak sektorearekin lotuta jarraitu du, tresneria eta makineria berezia eginez, eta hainbat esparrutako lanak egin ditu, prototipoen fabrikazioa, konpositeetarako moldeak, muntaietarako tresnak eta antena eta sateliteetarako osagaiak, esaterako. 4.4. Sistemak eta ekipoak GAMESA AERONÁUTICAk EUROFIGHTER-TYPHOON programan parte hartu du, borrokarako hegazkin horren bengala jaurtigailuaren garapenean eta produkzioan. “Flare Dispenser” deritzonaren egitura batez ere konpositeetan pentsatuta dago –oso-osorik material konposatu aurreratuetan eginda dagoen munduko kargadore bakarra da–, eta sistema osoaren pisua murriztu egiten da horrela. 2003an, GAMESA AERONÁUTICAk produktuak eta serieko produkzioa hobetzeko kanpainarekin jarraitu zuen. 2003. urtean, ITPren Zamudioko lantegian A380 hegazkinaren Potentzia Unitate Laguntzailearen (APU) airearen hartuneen eta gasen irteerako unitateen fabrikazioari ekin zaio. 2003an, ITDk, motor eta hegazkinen egituren, zirkuituen eta hodien diseinurako ITPren filial horrek, FOKEER ELMOrekin lankidetzan, Frantziako Airbus programarako TREN-900 motorraren lotzeko gabiaren hegaldiko entseguen instrumentazioaren diseinuarekin jarraitu du. Bezero horrentzat berarentzat, ITDk produkziorako konexio elektrikoen kaxak (fan junction boxes) egingo ditu. Bestalde, tutuen sorten fabrikaziorako ITPren filiala den ITA etxeak produkzio gaitasuna hobetzeko eta sustatzeko teknologia berriak txertatu ditu: x izpien bidezko erradiografiak, swaging permaswage, rynlock eta harrison motako grapatzeak, eta AIRBUS tutuez hornitzeko tutuen markaketa elektrokimikoa; izan ere, bezero horrek osagaien hornidurarako egiaztagiria eman dio. ITAk erakutsi duen gaitasunak jada lehen emaitzak eman ditu 2003. urtean, AIRBUSi A380 ereduaren HTPren tutuen lehen sorta eman baitio, eta ITD arduratu da berorien diseinuaz; berau AIRBUS MILITARYrekin lankidetzan lanean hasi da A400M garraiorako hegazkin militarraren hegaleko sistema elektrikoen diseinu kontzeptualean; gainera, enpresa horrek lehenengoetariko hegazkin kontratua lortu du NIMROD MRA4 hegazkina eguneratzeko sistema elektrikoen diseinuarekin eta hornidurarekin; eta antzera gertatu zaio A310 MRTT zisterna hegazkinarekin ere. Bertan, ITD hegaldian depositua betetzeko podaren instalazioaren diseinuaz arduratu da, eta baita berau ezartzeko egin behar izan diren alderaketez ere. Lehen hegaldia 2003an egin zuen honek. Mekanismoen ingeniaritzan eta diseinuan duen 25 urte baino gehiagoko esperientziari esker, SENER esparru aeroespazialean jarduera eta kontrol sistemen esparru berri horretan sartu zen; sistema horiek bezeroen behar orokorretara moldatzen dira, eskakizunak zehaztetik hasita erabat garatu eta prestatuko produktuak eta ondorengo euskarri logistikoa gauzatu arte. 2003. urtean SENER AIRBUS A380ren Belly Fairing deritzonarekin lotutako honako sistema hauetan aritu da lanean: Emergency Ram Air, Low Pressure Ground Conector, Suplemental Cooling System eta airearen hartuneak.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

17 24tik


Horrez gain, SENER etxeak UNIÓN FENOSAri LINZE sistema entregatu dio, eta honen xedea helikopteroetatik ikuskatzeko prozesuaren automatizazioaren bidez eraginkortasuna eta errendimendua sustatzea da. Tratamientos Superficiales IONTECH etxeak 2003. urtean cements erako estalduren homologazio prozesuarekin jarraitu du, A380 hegazkinaren lurreratzeko trenaren osagaietarako abiadura handiko proiekzio termikoaren bidez (HVOF). NUTER-ek AIRBUS A310/320 hegazkinen lurreratzeko trenaren tranpetarako piezak egiten jarraitu du eta, CESArekin batera, AIRBUS A340 hegazkinaren muturreko trenaren jardulearen piezak egiten hartu du parte. EUROFIGHTER-entzat, NUTER enpresak Anti-skid off valve proiektuetan (gurpil eta balazta sistemak) eta balazta blokeatzeko gakoa (Arrestor-Hook) eta erregai deposituaren jaurtitzailea (TankEspector-Unic) egiten hartu zuen parte. TECNASA enpresak, kautxu eta silikonazko piezetan aditua den enpresa horrek, 2003. urtean eraztun torikoak, juntura lauak, moldeatutako piezak eta kautxuzko fluoratutako silikona lanak egiten jarraitu du, guztiak beharrezkoak borrokako MARTIN BAKER hegazkinetako jaurti daitezkeen eserlekuetako jaurtigailuetarako. MARTIN BAKER AIRCRAFT hegazkinaren eserlekuak muntatzeko prozesuen egiaztaketa 2003. urtean hasi zen, lehenengo unitateak eman ondoren. Bestalde, bada nabarmendu beharreko gauza bat: TECNASA izan zen Joint Strike Fighter hegazkinean (etorkizuneko borrokako F35 ehiza hegazkina) parte hartzeko ziurtagiria lortu zuen lehenengo enpresa espainiarra. DMP da ingeniaritzan eta diseinuan, fabrikazioan –doitasun mekanizazio zilindrikoa eta kubikoa, elektrohigadura, mikro-akaberak– eta sistemen integrazioan jarduera gehientsuen egin dituen enpresa elkartua. DMPk hegaldietarako sistemetarako, direkzio sistemetarako, lurreratzeko trenetarako eta horrelakoetarako osagaiak eta mekanismoak egiten ditu, eta oro har guztiak aireontzi batean nahiko kritikoak diren sistemak dira. Hori guztia bere bezeroek (besteak beste GAMESA, ITP, LATECOERE edo MESSIER DOWTY) emandako ziurtagiriei, beste bezero batzuen hornitzaile modura mailaz igotzeari (CESA edo EADS-CASA) edota bezero berriekin lanean hasteari esker (GOODRICH, LIEBHERR edo SENER) egin ahal izan du. NOVALTIk, berriz, AIRBUS A380 hegazkinaren lurreratzeko trenaren tranpetarako mekanismoen metalezko zatien fabrikaziorako ingeniaritza garatu zuen eta EADS-CASAri entsegu funtzionaletara zuzendutako lehen sorta eman zion 2003ko abenduan. 4.5. Mantenimindua 4.5.1. Mantenimendu zibila Produktu euskarriari dagokionez, GAMESA AERONÁUTICAk IKARUS AIRCRAFT SERVICES filialaren bidez hainbat diziplinatan eskatutako zerbitzua eskaintzen jarraitu du (laguntza teknikoa, argitalpen teknikoak, ordezko piezen hornidura etab.) CRJ700/900 programan, BOMBARDIER ereduaren eskakizunak aintzat hartuta; horrez gain, gauza bera egin du EMBRAER-en ERJ135/140/145 programetan ere. IKARUS erabat mantenimendurako jardueretara zuzentzen da, eta gaur egun bere jarduera eremua GAMESA AERONÁUTICAk zuzenean aire lineetarako diseinatutako produktuak dira. Hala ere, beste produktu batzuetara hedatzeko eta bere zerbitzuak zabaltzeko asmo sendoa erakutsi du. Eta gaur egun gaitasuna du munduko edozein tokitan konponketa eta mantenimendu lanak egiteko. 2003. urtearen amaieran, ITPk kontratua sinatu zuen BAE SYSTEMS REGIONAL AIRCRAFTS-ekin TPE331 motorren mantenimenduaz arduratzeko, ordainketarako hegaldien orduen araberako formula erabiliz. Kontratu horren iraupena bi urtekoa da. ITPk, bezero zibilak erakartzeko nazioarteko kanpainarekin jarraituz, kontratuak lortu ditu EASTERN AIRWAYSekin (Britainia Handia) eta Madagaskarko TIKO enpresarekin TPE331 motorren mantenimenduaz arduratzeko. Eta, azkenik, 2003. urtean bezero sendo egin ditu UNIAIR, AIRLEC, TAT eta JET SYSTEMS operadoreak, hurrenez hurren TFE731, TPE331, CT7 eta ROLLS ROYCE 250 motorren flotaren mantenimendua esleitu baitiote.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

18 24tik


2003. urtean, Kanadako Pratt & Whitney-rekin PW100 familiako motorrak, proben bankuen korrelazioa barne hartuta, konpontzeko jarduera osoak bereganatzeko jarduera guztiak egin dira ITPn, eta JAR-145 ziurtagiria, Abiazio Zibileko Zuzendaritza nagusiak ematen duena, lortu da, “Overhaul” mailan motorren familia honen konponketaz arduratzeko. Gaitasun hori erakustea ezinbestekoa izan da Air Nostrumekin 10 urterako kontratua sinatzeko, konpainia honen turbohelizeko hegazkinen flotaren mantenimenduaz ardura dadin. Mantenimenduko jardueren hazkunde teknologikoa sustatzeko, ITPk motorren piezen konponketarako teknologietan estrategikoki gaitzen jarraitu du, eta AROC Taldeak BR700 motorren familiarako abaraska itxituren (honeycomb) konponketarako Zentro Nagusi izendapena eman dio, eta ROLLS ROYCE motorren gainerako piezetan ere barau lortzeko aukerak izan ditzake. Fabrikatzaileak bere buruarentzat gordeta zituen lehen konponketetan ere Honeywell-en onespena lortu du eta, beraz, jada ITP fabrikatzailearen eskuliburuan txertatuta agertuko da, hirugarrenei zuzendutako konponketa lanen hornitzaile modura. Duela bi urte arte, horrelako mantenimendu lanak oso gutxi ziren ITPn, baina 2003. urtean salmenten hazkunde irmoa ekarri dute hirugarrenei egindako lanetan, hau da, ITPn desmuntatutako motorretakoak ez diren piezen konponketan: 1,2 milioi euro (aurreko urtekoarekin alderatuta % 50 baino gehiago). Gero eta esku hartze handiagoa du ITPk motor zibilen mantenimenduan, eta horrek bultzatuta, entsegu gelak egokitu eta moldatu egin dira, motor berriak hartu ahal izateko eta abiazio zibilaren eskaerei erantzuteko, eta gainera, beren aldakortasuna zabaltzeko gelen erabilera hobetzen ahalegindu dira. Esate baterako, turbina industrialen entsegura zuzendutako 5. gela Honeywell TPE-331 motorren probetarako presatu da, 3. gela moldatu egin da PW-100 motorraren entseguak egiteko eta gela hori beste motor batzuen entseguetarako eguneratzeko lanei ekin zaie, besteak beste Honeywell TPE-331 eta T-55, Rolls-Royce-250, eta Pratt & Whitney PT6T-3 motorretarako. Zaharkituta gelditu direlako edota nazioarteko ingurumen legediak betetzen ez dituztelako ordeztuko diren motorretarako alternatibaren bat bilatu nahian, itun bat sinatu da Kanadako Pratt & Whitney fabrikatzailearekin eta, itun horren bidez, ITP izendatu dute 200 serieko PW motorretarako DOF modura (Designated Overhaul Facility). Esparru horretan, AEROSPACE ENGINEERING GROUP taldeak 2003. urtean bobinaketa eta konponketaren esparruko fabrikazio eta mantenimendu espezializatuko jarduerekin jarraitu du hainbat piezatan: estatorrak, errotoreak, Armatures y Fields CA/CCn, sorgailuak, alderanzgailuak, erregaien ponpak eta motor elektrikoak, AMERICAN AIRLINES, DELTA AIRLINES, AEROMEXICO, LAN CHILE, SABENA TECHNICS, LUFTHANSA TECHNICS, IBERIA, SINGAPORE AIRLINES, CHINA NORTHWEST AIRLINES eta beste hainbat etxetarako. 4.5.2. Mantenimendu militarra ITPk ituna egin zuen Marokoko Aireko Armadarekin CT7, T53, T55 eta TFE731 motorren flotaren mantenimenduaz arduratzeko 2006. urte arte. Gainera, Holandako Aireko Armadarekin kontratua sinatu zen bi urterako, PT6T-3 motorren mantenimenduaz arduratzeko. Lehen aldiz Portugalgo Aireko Armadak bere Honeywell TFE731 motorren mantenimendua ITPren esku utzi du eta Mexikoko Errepublikako Prokuradoretza Nagusiaren ROLLS ROYCE Model 250 motorraren konponketarako egindako eskaintzak irabazi du. Horrez gain, 2003. urtean beste aireko armada batzuek, Bostwanakoak, Egiptokoak, Txilekoak eta Jordaniakoak adibidez, beren motorrak ITPk Aljavirren duen fabrikara bidali dituzte konpontzera. ITPren jarduera komertzialei esker, Espainiako Aireko Armadarekin kontratua sinatu ahal izan da bertako motorren mantenimenduaz arduratzeko, 73 M€-ren truke. Kontratu horrek hiru urteko iraupena izango du eta luzatzeko aukera izango da. ITP probetako gelaxken xurgapen sistema optimizatzeko azterlan bat egiten hasi da. Azterlan horretan, etorkizuneko motorrek, TP400 eta MTR 390 motorrek, adibidez, izan ditzaketen beharrak azaltzen dira.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

19 24tik


Aireko Armadaren EF2000-TYPHOON ereduen flotarako, ITPk EJ200rako euskarriaren prestakuntza amaitu du, euskarri teknikorako eta ingeniaritzari eusteko prozeduren antolamenduan eta lanketan oinarrituta. Aireko Armadan EF2000 erabiltzen hastearekin batera gertatuko da hori. Aurreko ataletako datuetan oinarrituta, AEROSPACE ENGINEERING GROUP taldeak, sistema eta osagai elektrikoen mantenimenduan aditua den talde horrek, honako erakundeentzat lan egin du: AEBetako Aireko Armadarentzat, Holandako Aireko Armadarentzat eta Espainiako Aireko Armadarentzat. 4.6. Entseguak 4.6.1. Egitura eta su entseguak Teknologia Aeronautikoen Zentroak (CTA) 1997an sortu zenetik Miñaoko (Araba) egoitzatik egin dituen ekarpenei buruzkoa da atal hau. 2003. urtean, Miñaoko CTAren unitate horretan hainbat programatan eta ikerketa ildotan lan egin zen: ENTSEGUAK ERJ170 ERJ170 hegazkinaren egonkorgailu horizontalaren nekearen entseguarekin jarraitu da, eta berau 2004. urtearen amaierarako bukatzea espero da, GAMESAren kontratazioari esker, zentroaren egiaztaketa aeronautikoaren lehen kanpaina garrantzitsua amaitzeko. A-380 A-380 programari dagokion lehen entsegua egin da, AIRBUS FRANTZIArekin kontratua egin ondoren, eta SOCATA, SOGEMASA, GAMESA eta CESArekin kontratatutako entseguetarako tresnen diseinuari eta fabrikazioari ekin zaio. A-340-600 Jarduleen bulkada eta neke entseguekin amaitu da. Kanpaina horren emaitza onak ikusita, antzeko entseguak kontratu dira A380 hegazkinerako eta A 330 hegazkinaren “fuel tank” bertsioaren jarduleetarako eskaintza egiteko eskatu da. Sikorsky S-92 Egonkorgailu horizontalaren neke entseguen kanpaina osatu da eta helikoptero horren materialek suaren aurrean duten jokabidea aztertzeko entseguen kontratazioa hedatu egin da. I+G ILDOAK 2003rako CTAren ikerketa ildoak definitu ondoren, emaitza garrantzitsuak lortu dira, eta kasu batzuetan entseguen kontratazioa izan du emaitza edota garapen industrial berriak sorrarazi dira. Errekuntza Mikrograbitateko errekuntza proiektuen kanpaina amaitu da. FAArekin lankidetzan fuselajeen gain egindako su entseguen diseinu berriek merkatuari zerbitzua eskaintzeko prestatutako entseguen ganbera bat agerrarazi dute. Aireontzien kabinetan suaren aurrean nola jokatzen duen ikusteko azterketa dimentsiogabearekin jarraituko da. Egitura berriak Behe eta erdi mailako energiako talketarako azeleragailu bat prestatu da, talketarako erresistentzia handigoa izango duten egitura berriak garatzeko. Horregatik, Falcon 7X programako turbina besoaren talkarako fuselajearen garapen entsegua kontratatu da.

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

20 24tik


Suntsikorrak ez diren entseguak 2003. urtean, material konposatuen akatsak detektatzeko termografia infragorriaren erabilerara zuzendu dira bereziki, ultrasoinuen bidezko ikuskapenaren osagarri modura, emaitza bikainak lortu baititu. 2004. urtean metalak ikuskatzeko teknika garatzea erabaki da. Jardule giroskopikoak Belaunaldi berriko jardule giroskopikoa egiteko proiektu bat abiarazi da, bai sateliteen kontrol sistemarako eta baita entsegu berezietarako banku bat garatzeko ere. 4.6.2. Entsegu fluidodinamikoak Aurrekoan egin dugunaren ildotik, atal hau osorik CTAren Zamudioko (Bizkaia) unitatearen jarduerei zuzendu diegu. INSTALAZIOAREN KARAKTERIZAZIO AEROAKUSTIKOA ETA PTB1-EN ENTSEGUAK Urtearen lehenengo hiruhilekoan PTB1 turbinaren espezimen esperimentalaren entsegu birakariak garatu ziren eta emaitza onak lortu ziren, nahiz eta entseguen amaiera aldera, konpresoreetariko baten motor elektrikoan matxura bat izan. Horrek instalazioa hiru hilabetez atzeratu zuen. Udaldia amaitu ondoren eta matxuratutako konpresorearen konponketa lanak amaitzeko, neurri akustikoen kanpaina bat egin zen, instalazioaren jokaera akustikoa karakterizatzeko xedez. Instalazioaren eraginkortasun osoa berreskuratu ondoren, PTB1en azken entseguei ekin zitzaien urritik abendura bitartean, eta oso emaitza onak lortu ziren. I+G ILDOAK Instrumentazio aurreratua PTB1en entseguetan, Traverse Area Sistema erabili da eta operazioa optimizatu egin da, erabili beharreko denbora % 50 aurreztuz eta presioaren eta tenperaturaren neurrietan zehaztasun handia lortuz. Aeroakustika Lortu direnak ikusita eta etorkizunean esparru horretan aurreikusten diren jarduerak aintzat hartuta, CTAren zuzendaritza nagusiak Zamudioko CTA zentroa izendatu du AEROAKUSTIKAKO INSTITUTU BIRTUALAREN (IVAe) proiekturen buru, 2003ko urritik aurrera jarduteko. Aeroakustikako Institutu Birtuala Espainian Aeroakustikari buruzko jakintzen sustatzaile eta hedatzaile izateko xedez sortu da, jakintza horietan maila eta kalitate altua lortzeko eta, gero, biei eusteko eta bertako osagaiei Akustika Aeronautikoarekin lotutako I+Gko nazioarteko programetan parte hartzeko aukera emateko. Horrela, institutuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa lortu nahi da. Bestalde, neke entseguen garaian osagai aeronautikoetan akatsak detektatzeko sistema bat garatzen ari dira, eta hau 2004. urtean A380 hegazkinaren osagaietan zuzenean aplikatu ahal izango da. Gainera, instalazioaren zaratari buruzko datuen Eskuratze Sistema prestatu da. GARAPEN BERRIAK

ď›™ HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

21 24tik


Bankua dimentsio txikiko haize tunel batez hornitu da instrumentazio aurreratuko erreferentzia eta karakterizazioetarako. Bigarren mailako aire gastuaren sistema hobetu da, eta ezinbestekoa da hori behe presioko turbinen eraginkortasuna karakterizatzeko. 4.7. I+G GAMESA AERONÁUTICAk, V. Programa Markoko BASSA (Bond Assisted Single Step Assembly) deritzon proiektu batean parte hartzeko kontratua sinatzeaz gain, esparru horretan bere presentzia indartu egin zuen jada VI. Programa Markoan txertatutako erreminta berrien bidez. Horrela, Europako fabrikatzaile eta ikerketa zentro nagusiekin batera proposamenak prestatzen eta aurkezten parte hartu du, sektoreko proiektu nagusietan. GAMESA AERONÁUTICAk honako proiektu integratuetan parte hartu du: FRIENDCOPTER (The environmentally FRIENDly heliCOPTER) eta TATEM (Technologies And Techniques for nEw Maintenance concepts) eta baita COCOMAT (Increasing safety and MATerial exploitation of COmposite airframe structures by accurate simulation of Collapse) eta ARTIMA (Aircraft Reliability Through Intelligent Materials Application) deritzenetan ere. Azken hau sustatzen duen partzuergoan liderra da gainera. BOEING 7E7 berrirako ROLLS ROYCEren TRENT-1000 motorraren eskaintzaren zati den neurrian, Behe Presioko Turbinaren optimizazioari buruzko ikerketa egin da, eta bertan, ITPk, lehenengo aldiz Europako Batzordearen V. Programa Markoko ANTLE programaren barnean eta azken bost urteetan MCyTk iragarritako II. Plan Teknologiko Aeronautikoaren barnean, berak garatu dituen teknologia batzuk txertatu ditu. Nabarmentzekoa da ITPk itzurkortasun infragorriaren garapenerako Espainiako Defentsa Ministerioarekin sinatu duen kontratua ere; eta horrez gain, material batzuen emisibitatearen karakterizazio lanak ere hasi dira, seinale infragorria murriztea eskatzen duten motorretan aplikatzeko. ITPk aurten 100 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G+b programetan, eta V. Programa Markoaren lehenengo, bigarren eta hirugarren deialdien barnean Europako Batzordeak onartutako proiektuekin jarraitu du: gamma titaniozko txapa arineko egitura estatikoen garapena; fabrikatutako egiturazko osagaien fabrikazioa eta modelatzea (MMFSC), eta proiektu horretan ITPk berriki RollsRoyce-ren tokia hartu du lider lekuan jarriz; CFD kodeen garapena turbinen zarataren analisia egiteko; turbina besoen II. diseinu aerodinamikoa (ADTURB-II); turbina besoen ikerketa aerotermikoa; Technology Platform EEFAEren (teknologiaren frogapenerako plataforma) 1 ibilgailuan parte hartzea; kalteen aurrean erresistentzia handia erakutsiko duten beso sendoen diseinua (RAMGT); egitura birakari integralen fabrikazioa (MANHIRP); egonkorrak ez diren fluxu aerodinamikoen ikerketa turbo makinetan (UTAT); Spray Forming prozesuaren optimizazioa superaliazioetako osagai aeronautikoen fabrikaziorako (OPTISPRAY), ITP lider duena; eta azkenik, motor eta hegazkinetako zarataren ikerketa (SILENCER). SILENCER (Significantly Lower Community Exposure to Aircraft Noise), V. Programa Markoko TP6 "Low External Noise Aircraft" plataforma teknologikoko I+G programa bat da. SNECMA da liderra eta motorraren esparruko fabrikatzaile europarrek, SNECMAk, Rolls Roycek edota MTUk, adibidez, eta hegazkinen fabrikatzaile nagusiek hartzen dute parte bertan, AIRBUSek, FOKKER-ek, DASSAULTek, ALENIAk eta SENER ingeniaritzak, esaterako. Besteak beste 6dB-ko hegazkin batean zarata murrizteko V. Programa Markoko proiektu europar honetan partaidetza sendoa izan dute SIEGEL, CTA eta SPASA etxeek ere. VI. Programa Markoari dagokionez, lehenengo deialdian ITPk 11 STREP proiektu eta Proiektu Integratu bat aurkeztu ditu, eta beroietatik lau onartuak izan dira: aeromotorretako konpresore eta turbinen hodien karakterizazio aerodinamikoa (AIDA); turbina besoen ikerketa aerotermikoa (TATEF II); motor turborreaktoreen irteerako gas koaxialen zorrotadek egindako zarata aurresateko CFDren garapena (COJEN) eta motor eta hegazkin sistemen ziklo osoko modelaketarako ingurune birtualaren garapena (VIVACE). VI. Programa Markoaren bigarren deialdian, ITPk bost proiektutan parte hartzea aurreikusten du, eta horien guztien artetik VITAL deritzona nabarmentzen da: ITPk Behe Presioko Turbinen teknologiaren

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

22 24tik


garapenera zuzendutako VI. lan paketean parte hartuko du. Deialdi horretan aurkeztutako aurrekontua 10 milioi eurokoa da. 2003. urtean IONTECHek VI. Programa Markoko IMPRESSen barnean Proiektu Integratu baten proposamenean lan egin zuen hegazkinetarako motorren osagaietarako proiekzio termikoen bidezko estaldura berezien aplikazioak garatzeko. 2003. urtean NOVALTI I+G esparruko bi proiekturi zegozkien faseak eta zereginak lantzen hasi zen: AEROESTALKI; estaldura aeroespazialen proiektua da, alde batetik, kadmio estaldurak beste estaldura ekologikoago batzuez (zink-nikela, adibidez) ordezteko eta, bestetik, magnesio aleazioen gain estaldura elektrolitikoak lortzeko teknologia berriak garatzeko; eta OMUX, jauzi teknologiko garrantzitsua emateko asmoz, oraindik fabrikatzaileek aplikatu gabeko teknologiak erabili nahi baititu “Ku� bandako irteerako multiplexoreen osagai berriak lortzeko. VI. Programa Markoaren barnean AISHA proiektua (Aircraft Integrated Structural Health Assesment) onartu da, eta bertan CTAk partaidetza handia izango du; erakunde honek 2003. urtean 7 patenteren aurkezpenean lan egin du, zentroan egindako lanei esker eta orain arte aurkeztutako 13ak lortzeko pausoak eman dira. Europako Batasuneko V. Programa Markoan txertatutako NEWTIRAL proiektua koordinatzen jarraituko du SENER-ek, eta honen helburu nagusia matrize konposatuko (titanioa) material metalikoen fabrikazio prozesuak baliozkotzea da, aurkezpen berari eutsiz pisua murrizten duenez, sektore aeronautikoan aplikazio ugari baititu; horrek hegazkinarentzat bultzada handiagoa eta erregaien beharrak murriztea adierazten du eta, hortaz, gas kutsagarrien isurpena murriztu egingo da. SENER-ek koordinatzen duen partzuergoa hauek osatzen dute: INASMET, Bordeleko Unibertsitatea, QINETIQ, SETTAS, BODYCOTE, DONCASTERS, CESA, EADS CCR eta INASCO. DART eta TRISYD teknologia kritikoaren arloko zazpi proiektuetariko bi dira, eta berorekin, Europako Batasuneko VI. Programa Markoko TILT-ERROTOREA frogatzeko programa baterako oinarriak finkatu nahi dira; azkena Europar Batasuneko V. Programa Markoko Plataforma Teknologikoa da, eta honako helburu hau du: hegazkin komertzialen hegaletarako teknologia aurreratuak garatzea, horrela, zaraten eta turbulentzien maila murrizteko eta errekuntzako gasen eraginkortasuna hobetzeko. DARTen helburua (Development of an Advanced Rotor for Tilt-rotor) TILT-ERROTORRA frogatuko duen aireontzi batean (helizeek propultsatutako aireontzia, helikoptero modura edo ohiko hegazkin modura hegan egiteko gaitasuna duena) ezartzeko errotor aurreratu bat diseinatu, egin eta entseatzea da. Kanpoko zaraten, bibrazioen, segurtasunaren eta kostuaren egungo deseinua hobetu nahi du, lau pala dituen munduko lehen errotorra izango baita. TRISYD-en bidez (Tilt-Rotor Integrated Drive System Development), berriz, jarduketarako sistema integratua garatu nahi da. Bi jarduera horietan SENER arduratuko da osagaien xehetasunezko diseinuaz eta kalkuluaz.

AWIATOR-en (Aircraft Wing with Advanced Technology Operation) aurrekontua 80 milioi eurokoa da, eta partzuergoan Alemaniako eta Erresuma Batuko AIRBUSeko ekipoek parte hartuko dute, eta baita Europako eta Israelgo 20 bazkide industrialek ere (ONERA, IAI...). Proiektuan teknologiak balioesteko hegaldiko probak sartzen dira, hegaldietan 100 ordu baino gehiago eginez. Entsegu horiek A340 (MSN001) motako hegazkin batek egingo ditu, eta hegazkin hori aldatu egin da AWIATOR garatzeko. SENER-ek hainbat gailu eta mekanismoren diseinua eta baliozkotzea egin du, eta AIRBUS 340 hegazkin batean entseatuko dira: geldiarazteko aleroiak (2003. urteko azken hiruhilekoan egin ziren hauen entseguak eta arrakasta lortu zen), eta gaur egun diseinu fasean dagoen flapen irteerako ertz hobetuak.

ď›™ HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

23 24tik


SPASA konpainiak baliabide ugari zuzentzen ditu AWIATOR, DART eta TRYDSID proiektuetara. Horrez gain, NUTER enpresarekin batera LUBRIJET proiektuetan –goi presioko lubrifikatzaile zorrotadaz lagundutako mekanizazio lehiakortasunaren erakusketa titaniozko oinarria duten aleazioen mekanizazioan– eta AEROFIVE proiektuan –Aeronautikaren sektorerako abiadura handiko mekanizazio-teknologien garapena eta ezarpena– parte hartzen ari da. SENER-ek POA programako (Power Optimised Aircraft) lanekin jarraitu du, eta programa honen helburua bidaiari-hegazkin ertainetan energia elektrikoaren kudeaketa, sorrera eta kontsumoa optimizatzen lagunduko duten garapen berritzaileak identifikatzea, hobetzea eta balidatzea da. Lau urteko iraupena izango duen programa bat da, 100 milioi euroko aurrekontua duena, eta bertan daude Europako enpresa aeronautiko nagusiak: AIRBUS, ALENIA, HISPANO-SUIZA, LIEBHERRAEROSPACE, ROLLS ROYCE, SNECMA MOTEURS, THALES eta TRW. SENER-ek ekipoen integrazioan, entseguen bankuan eta diseinuan lan egingo du. SENER-ek araketa pod-etarako irudien prozesaketa sistemekin RAFAEL hornitzen jarraitu du, eta Alemanian ZEISSekin beste kontratu bat egin du, bai punteria pod-etarako eta bai araketa pod-etarako irudien fusio algoritmoak txertatzeko. SENERek Barajasko aireportu berriko SATE (ekipaia sistema) garatzen jarraitu du, eta baita aireportu horren dikearen plataformetan eta satelitean ere. Eta Cuatro Vientos aireportu berriaren proiektua eta Malaga eta Alicanteko terminaletakoa amaitu du, eta baita Varsoviako aireportuaren terminal berriaren oinarrizko proiektua ere, baina honen xehetasunezko proiektuari 2004. urtean ekingo dio. SENER-ek bultzadako bektore-kontrola egiteko gaitasuna duten toberen garapena lantzen jarraitu du. Eta motorren esparru horretan, Europako zenbait programatan parte hartu du, HIPER-CRACK programan, adibidez: “Pitzaduraren hedapena eta bizitzaren iragarpena aztertzeko bereizmen handiko hurbilketa”. Europar proiektu horretan liderra SENER da eta enpresa horretaz gain, hauek ere parte hartu dute bertan: CRF FIAT, ITSAK, UPCO, JRC, MSC, SAMTECH, nCODE eta Volvo AERO. Proiektua koordinatzen eta kalkuluetarako ohiko metodoen bidez metodologia egiaztatzen aritu da SENER.

5 Datu Osagarriak Salmentak [ME] : 661 Exportazioa [ME]: 545 Enplegua: 4350 I+D Inbertsioak [ME]: 137

 HEGAN 2004

HEGAN. Urteko Txostena. 2003

24 24tik

2003_EUS  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you