Page 1

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

POSTMODERNITATEA ETA JULIO MEDEM IKO NARRATIBA Be単at Hach Embarek 10-05-12


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba BeĂąat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

SARRERA GAIA KOKATU Lan honetan zinema postmodernoa izanen dugu hizpide, Julio Medem zuzendariak eginiko lanen bitartez. Hori izango litzateke, esaldi batean laburtuta, lan honen oinarria. Mundua itzelezko abiaduran ari da aldatzen. Iraganean aroak askoz ere luzeagoak ziren, mendeak eta mendeak iraun zezaketen. Gaur egun aldiz, dena abiadura handiagoan doa, denbora, epeak eta aroak barne. Egun beste garai berri baten inguruan mintzatzen ari diren hainbat arlotako adituk hitz berri bat erabiltzeari ekin diote gure egungo fasea definitzeko: postmodernitatea. Baina ez gara zinemara mugatuko, garai postmodernoaren ezaugarri nagusiak aipatu eta aztertuko ditugu. Pisuzko ezaugarriak mahaia gainean jarri ostean, errealitate hori zineman nola islatzen den aztertuko dugu, eta bereziki, ze eragin daukan Medemen filmengan; zeintzuk diren garai eta zinema postmodernoak zuzendari donostiarraren pelikuletan uzten dituen arrastoak. Lehenik eta behin, zer da postmodernitatea? Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Posible al da garai honek zinema sakonki eragitea? Medem ere harrapatu al du korronte berriak? Zinema bere garaiaren isla bada, ziur hainbat argudio topa ditzakegula hori baieztatzeko. Azken finean, zinemagintza ez da bere ingurutik isolatuta sortu eta garatzen den prozesua. Arte guztien moduan, bere garaiaren oinordekoa da: “ni naiz ni, eta nire testuingurua�, zioen pentsalari batek. Zinema ez da hortik at geratzen, ez eta berau jorratzen duten profesionalak ere. Julio Medem betitik gogoko izan dudan zinemagilea izan da. Espainolista hutsa bada ere, itzelezko zinema egiten duenik ezin uka. Estilo propioa eta berezia daukan zuzendaria da, eta aitzitik, pentsaraztera bultzatzen duten obrak sortu ditu azken urteetan zehar. Baina lan hau egiterako orduan, zuzendari donostiarra ez zen nire lehen hautua izan. Hasieran neukan asmoa euskal zinemaren inguruko lana egitea zen: euskaraz eginiko zinema. Proposamena irakasleari zuzendu nionean, nahiko ezkor agertu zitzaidan. Ez zegoela euskaraz eginiko zinema askorik, zaila zela berau lantzeko moduko filmaren bat topatzea; eta hori guztia gutxi balitz, gainera gai hori bere tesian garatzen ari zela. Egia esan, atsekabetu egin nintzen; uste nuen ez nuela euskarazko filmik ezagutzen ezjakintasun hutsagatik, baina egongo zirela gutxi batzuk. Zineman gure herriaren hizkuntzak zeukan panorama gordina zein zen jakitean, haserretu baino, zertxobait triste geratu nintzen. Gure herriak eta gure hizkuntzak ez badute eremu berrietan euren lekua topatzen, euskararen normalizazioa oraindik ere zailagoa izango da, eta bizirauteko bidean beste gehigarri bat galduko dugu. Hori, gurea bezalako hiztun komunitate txikiarentzat, onartezinezko atzerapausoa litzateke. Munduko zorte guztia opa diot irakasleari, beraz, 10-05-12

1


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

lantzen ari den tesiarekin; ea urte batzuen buruan euskarazko zinema dastatzeko aukera zabala daukagun. Julio Medem estatu espainiarreko zinema zuzendaririk baloratu eta ospetsuenetarikoa da. Aktuala, kritikoa, ausarta … Askok idatzi dute luze eta zabal bera eta bere lanaren inguruan. Edozein “medemistak” irakurri beharreko liburu gisa aholkatzen dute beti “Julio Medem”, Zigor Etxebeste Gomezek idatzia. Liburu honek Medemen biografia aztertzen du, pertsonala eta profesionala: egin dituen luzemetraiak, laburmetraiak, bere alabaren jaiotzak beragan izandako eragina (Alicia, down sindromearekin jaioa), bere filmetan jarraitzen dituen konstanteak … Lan zabala eta oso sakona. Ni neu eskuratzen saiatu nintzen, baina ez dut eskuratzeko zortea izan lan hau idazten hasi aurretik. Dena dela, irakurtzeko gogoarekin geratu naiz, ea egunen batean lortu dezakedan. Donostiarraren zale ugarik goraipatzen duten hurrengo obra “Contra la certeza: el cine de Julio Medem.” 2005ean argitaratu zen, Jesus Angulo eta Jose Luis Rebordinos zinema adituek idatzia. Izenburuak Medemen printzipioetako bat agerian uzten du, ziurtasun eza: "Cuento en clave. Yo no tengo nunca certezas y cuando las tengo sospecho enseguida. Me gusta la duda", dio donostiarrak. Metodologiari dagokionez, ikerketa eta hausnarketa lan bat izango da. Gaiari eta subjektuari buruzko informazioaren bila ibili ondoren, dokumentu batzuk hautatu ditut iturri gisa erabiltzeko. Ezjakina naizen gai bati buruzko lana egin behar dudan heinean, bai sarean eta bai liburuetan, konfiantza eman didaten iturrietara jo dut. Sareari dagokionez, www.juliomedem.org izan da gehien erabili dudan webgunea; bestela, filosofia ikasgaiko apunteak eta Historia del cine liburuan postmodernitatea lantzen den atala izan ditut erreferente gisa. Behin informazio guzti hau batuta, irakurri, eta lanean txertatzen joango naiz, nire ekarpenak eta hausnarketa propioak aldi berean eginez. Azken finean, hori azpimarratu da klasean: lan honen zutaberik garrantzitsuena gure ekarpena dela, lan honek iradokitzen diguna gehitzea. Behin sarrera hau eginda, hurrengo orrietan landuko dugunaren nondik norakoa aurreratuko dut. Lehenik testuinguruaren azterketari ekingo diogu, hots, garai postmoderno honen irakurketari. Aro berri honen ezaugarri filosofiko, historiko eta soziologiko nagusiak aipatuko ditugu, landuko dugun zinema bere testuinguruan kokatu ahal izateko. Zinemak egun bizi duen koiuntura azaldu ostean, zinema postmodernoaren ezaugarri narratiboak zerrendatuko ditugu; bere testuinguruaren eragin zuzena jasotzen dutela agerikoa da, noski, zinema bere garaiaren seme-alaba den heinean. Arestian aipatutako guztia garbi utzi ondoren, memoria txertatuko diogu lanari, hots, lauhilekoan zehar ikusten joan garen pelikula bakoitzaren gainean egin dugun hausnarketa. Ondoren aztergaia jarriko dugu mahai gainean: postmodernitatea eta Julio Medem. Landu nahi dugun gaiaren azalpena eta landu nahi dugun egilearen filmografia aipatuko ditugu atal honetan. Gero, lanean gure ekarpena gehitzeari ekingo diogu. Julio Medem aztertuko dugu, eta horretarako, bere hiru pelikula erabiliko ditugu tresna bezala: Los amantes del círculo polar, Lucía y el sexo eta Caótica Ana. Filmen fundamentuzko azterketa egiteko, hurrengo puntuak izango ditugu kontuan: • Testuinguru sozio-politiko eta kulturala •

10-05-12

Intertestua (tradizioa, generoak, egilearen filmografia)

2


HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

Analisi narratiboa: egitura, ikuspuntua, narratzailea, soinua

pertsonaiak,

espazioa,

denbora,

Analisi formala: muntaia, eszenaratzea, erritmoa (errealizazioa) – Izenburua – Pelikulen hasiera eta amaiera alderatu

Analisi metaforiko-sinbolikoa

Lanarekin jarraituz, ondorioetara iritsiko gara. Bertan hasieran planteatutako ikergalderetara itzuliko gara: lehenik eta behin, zer da postmodernitatea? Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Posible al da garai honek zinema sakonki eragitea? Medem ere harrapatu al du korronte berriak? Ze konstante topa ditzazkegu bere filmetan? Zer da aldatzen dena, zerbait aldatzekotan? Ze edukiz eta zer modutan helarazten ditu bere mezuak Medemek? Ildo beretik, hausnarketa orokorra burutuko dugu, gure ondorioztapen jenerala. Lana egiterako orduan guk izandako mugak ere aipatu beharko ditugu. Hausnarketa honi aurrera begirakoa gehitu beharko diogu, etorkizunean zer espero dugun jorratu dugun gaiaren eta zuzendariaren garapenaz; zineman, noski. Amaitzeko, lan hau osatu, aberastu eta dokumentatzeko erabili dugun bibliografia zerrendatuko dugu; lana egiteko erabili ditugun iturri guztiak.

TESTUINGURUA POSTMODERNITATEA 10-05-12

3


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Kultura postmodernoa fenomeno nahiko berritzat jo daiteke (70. hamarkada), Luis García Carvajalen arabera. Filosofo honek idatzitako liburua ( “Ideas y creencias del hombre actual”) landu dugu Filosofia ikasgaian, eta berau izango dut erreferente hurrengo lerroak idazterako orduan. Lan honetan bizitzea tokatu zaigun garaiko hainbat ezaugarri aztertzen ditu, nola aldatu den gizakiaren profila aro modernotik postmodernora jauzi egiterakoan. Carvajalek aro modernoaren sei ezaugarri nagusiak zerrendatzen dizkigu hasieran: sekularizazioa, pentsamolde zientifiko teknikoa, iniziatiba hartzeko borondatea, aurrerapenarengan jarritako konfiantza, tolerantzia baloratzea eta izpiritu burges kapitalista. Ekin diezaiogun arlo bakoitza aztertzeari, eta ze eraldaketa jasan duen gaur egun aro berri batean gaudela justifikatu ahal izateko. Hasteko, Carvajalek dio izaki modernoak aurrerapenean fedea ipini izan duela. Azken mendeetako pentsamolde nagusiei begiratuz gero ondoriozta dezakegu hori: ilustratuek zientziaren bitartez ezjakintasuna eta esklabismoa ezabatzea amesten zuten; kapitalistek ongizatea eta zoriontasuna lortzea lehengaien ustiapena handiagotuz; marxistek aske izatea klase borrokaren bitartez klase sistema suntsituz … Talde bakoitzak idei kontrajarriak bazituzten ere, bakoitzak bere helburuak lor zitzaketela sinesten zuten sakonki. Baina hara zer dion Carvajalek gaur egun pentsamolde horiek utzi diguten ibilbideaz: “ A lo largo de los últimos cincuenta años, todas esas esperanzas se han manifestado inconsistentes. Es verdad que la ciencia ha beneficiado notablemente a la humanidad, pero también ha hecho posible desde el holocausto judío hasta las tragedias de Hiroshima y Nagasaki; el marxismo, por su parte, en vez de traer el paraíso comunista, dio origen al Archipiélago Gulag; las sociedades de capitalismo avanzado han alcanzado un alto nivel de vida, pero están corroídas desde dentro por el gusano del aburrimiento y del sinsentido … En resumen, que para toda una generación el mundo, de pronto, se ha venido abajo.” Ni neu ados nago zenbait puntutan. Egungo gazteen artean ideologia falta handia dago, ez dute euren burua pentsamolde batean kokatzen; baina aldi berean azpimarratu behar da hori irizpide orokorra dela, gutxi gora-behera. Beste gazte eta herritar asko daude egunez egun euren ideiak defendatu eta aldarrikatzen dituztenak, eta munduko bidegabekerien aurrean posizionatzen direnak. Hala eta guztiz ere, egiazkotzat jotzen dut populazioaren tendentzia orokorra zitatu dugun filosofoak esandakoaren ildotik doala. “Lehen mundua” deitzen diogun eremu horren baitan, behinik behin; utopia kimera da gehiengoarentzat. Ni, aldiz, Eduardo Galeanoren iritzikoa naiz:

"Ella está en el horizonte. Me acerco dos pasos, ella se aleja dos pasos. Camino diez pasos y el horizonte se corre diez pasos más allá Por mucho que yo camine, nunca la alcanzaré. ¿Para qué sirve la utopía? 10-05-12

4


HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

Para eso sirve: para caminar" Baina nola pentsatuko du horretan izaki postmodernoak, jada itxaropena galdua badauka, honezkero federik ez badu? "Fe significa el deseo de no saber lo que es verdadero", esango luke Friedrich Nietzschek. Ederto datorkio gogoeta hori garai hauei. Baieztapen horrek “La Haine: el odio” filma ekarri dit gogora. Munduak baztertutako gune batean munduak baztertutako gazte belaunaldia hezi da, epe luzerako planik gabe, ez etorkizunik eta ez presenterik. Ez daukate konfiantzarik jendearengan, ideologiengan, munduan. Euren bizitza maldan behera doan itzulerarik gabeko autoa da: “hasta ahora todo va bien, hasta ahora todo va bien.” Zertan izan behar du fedea jende horrek, orduan, dena gainbeheran badoa? Medemen filmetako pertsonaiek ere askotan galtzen dute fedea (Luciak zera dio momentu batean: “Ya está bien. Voy a vivir sola, sin nadie”), maitasunarengan fedea. Baina, azkenean, amodioa beti mantentzen dute, ez dute sekula galtzen. Izaki postmodernoak ez dio historiari garrantzirik ematen. Iraganari begiratu bat emanez gero, desgrazi gehiegi daudela ohartzen da; eta etorkizuna aldatzeko ez gogorik eta ez nahirik ez duenez, oraina bizitzea besterik ez zaio axola. Honakoa dio Carvajalek: “ Antes bien, convencidos de que no existen posibilidades de cambiar la sociedad, han decidido disfrutar al menos del presente con una actitud hedonista que recuerda el “carpe diem” de Horacio. “Las flores no las quieren para el funeral”, sino ya.” Oraina da, beraz, postmodernoaren ardura bakarra; “carpe diem” jokaera zaharra. Carvajalek egiten dituen baieztapen horiek gaur egungo zinemara ekarriz gero, beti topa dezakegu adibideren bat. Azken ideia honekin “Trainspoting” filma otu zait; haiei bost axola hurrengo astean, bihar edo ordu gutxiren bueltan gerta dakiekeena. Garrantzitsuena heroina ORAIN lortzea da, gero gerokoak. Baina Medem hemen ere eskemetatik irteten zaigu: bere filmetako pertsonaiak ez dabiltza harreman sexual basati eta puntual baten bila, orain gozatu eta gero ahazteko; erlazio baten bila dabiltza, sexua baino gehiagoren bila. Ildo berean koka dezakegu Carvajalek aipatzen duen logika hedonista: “Hace falta ser tontos para saber que Prometeo no es Prometeo, sino Sísifo, y empeñarse una vez tras otra en subir la roca a lo alto de la montaña. ¡Dejémosla abajo y disfrutemos de la vida!”. Hau ere aurreko baieztapenekin lotuta dago: zertarako saiatu mundu bidegabe hau aldatzen? Denek porrot egin dute eta! Harkaitza tontorrera igo, eta berehala behera jauzten da, berriz ere igo beharra izateko. Hori izan da askapen borroka gehienen patua. Jarrera “kritikoa” daukan jende askoren artean ere ematen da fenomeno postmoderno hau; Pako Aristik oso ondo islatzen du bere poema batean: Militantea eskiatzera doa ostiral iluntzean, arratsaldean presoen aldeko manifan izan ondoren. Rockeroa furgona berrian doa kontzertua ematera, eta ordu txikietan sartuko da amak goizean egin dion ohean. Gazteak autobusean doaz Donostiako gaurko manifara eta gauean bapo afaldu eta mozkortuko dira. Funtzionarioa Chiapasera doa iraultzaren taupaden bila 10-05-12

5


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

urte osoan hiritar ernegatuoi burokrazia tonak irentsarazi ondoren. Gosearen aurka limosna eman duen kristauak bi hilabeteko soldata botako du udako apartamentuagatik. Futbolariak dira jende xehearen miresmen eta eredu: diruagatik euren burua edonora saltzen duten mertzenarioak. Gure historia aztertu duen ikerlari sutsuak ez daki bere aurkikuntza jatorrizko hizkuntzan ematen. Eskuineko parametroen erosotasunean bizi gara baina herrialde iraultzaileekiko sentibera gaude beti: aberatsak izanik prest gaude beti pobreei pobreago izaten laguntzeko. Gauza garrantzitsuak gazteleraz esanez babesten dugu euskararen garrantzitxoa. Hau da Euskal Herria: burges putaz beteta dagoen munduko herririk iraultzaileena. Hemen bai koka dezakegula Medem. Bere pertsonaien artean ez dago altruistarik, filantroporik edota iraultzailerik. Pertsonaiak oso onak izan litezke, baina bakoitza bere biziaz soilik arduratzen da, edo asko jota bere maitearenaz. Gizabanakoak onena bilatzen du beretzat; ez beharbada onena zentzu materialean, baina bere edo bere bikotearen ongizatea gailentzen die gauza guztiei. Carvajalen hitzetan, historia gure egunerokotasunetik ezabatuta ez daukagu zorrik iraganarekin; ondorioz, etorkizunarekin betebeharrik ere ez. Oraina soilik existitzen denean, sustrai edota proiekturik gabe, bakoitzaren ongizatea gailentzen da gauza guztien gainetik. Ivan Landinez musikari kolonbiarrak zita eder bat idatzi zuen duela hiruzpalau urte honi men egiten: "Cruda se come la idea de pensar en lo complejo de este mundo. Vivimos en la sociedad del ahora, en la que prima la irreal satisfacción personal, basada en tener y tener… Tengo, luego existo. Y culpa del que no tiene es su propia miseria, pues él no se ha preocupado de procurarse su futuro.” “Tengo, luego existo”. Baina Carvalek honi ere buelta ematen dio bere liburuan: “Siento, luego existo” dio berak; “homo sentimentalis” deitzen gaitu. Honakoa gehitzen du ondoren: “Ciertamente, la misma modernidad había ido corrigiendo ya la confianza ingenua que los primeros ilustrados depositaron en la razón … Los postmodernos, en cambio, rezuman desengaño. Saben demasiado sobre las miserias de la propia razón como para seguir confiando en ella”. Zinikoa da, beraz, Carvajalek ikusten duen gizaki profila. Baina justu horregatik ematen diot arrazoia Landinez abeslariari, eta ez berari: postmodernoa berekoiegia da bere sentimenduen arabera jokatzeko. Bere ongizatea da axola zaion bakarra, materiala bereziki, ene ustetan. “Tengo, luego existo”. Maxima hau jarraitzen duten pelikula asko daude, baita, bereziki, telesailak: dirua guztiaren gainetik jartzen duten pertsonaiez josiak daude pantailak. Rockefeller enpresa gizonaren inguruko telesaila datorkit burura adibide on gisa, edota atraku pelikula piloa. Medem, aldiz, “siento, luego existo” ildokoa da: bere pertsonaiek sentimendu oso indartsu eta sakonen arabera funtzionatzen dute, euren nahiei men eginez. 10-05-12

6


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Pentsamendu ahularen inperioan gaudela dio Carvajalek, arrazoiaren inperioaren gainbeheran. Behin eta berriz errepikatzen duen ideia da teoria eta doktrina handiak baztertu dituela gaur egungo jendarteak. Ondoren Carvajalek Julio Medemen zinemako konstanteetako bat aipatzen du: harreman pertsonalak. Nola aldatu dira gizakien arteko erlazioak aro postmodernoan? Carvajalek honakoa deritzo: “También en las relaciones personales el individuo postmoderno renuncia a los compromisos profundos. La meta es ser independiente, no sentirse vulnerable. Interesa el placer breve y puntual y no la ambición de establecer relaciones excluyentes ni duraderas”. Ados hori tendentzia orokor bat izan daitekeela gaur egungo jendartean, baina Medemen zineman baieztapen hori ezerezean erortzen da. Joera horretan koka ditzakegun pertsonaiak agertzen badira ere, protagonistak pasioz maitatu ohi dute; beranduago sakonduko dugu gai honetan. Aro modernoko tolerantziatik, aro postmodernoko pasibotasunera igaro garela dio Carvajalek. Bost axola zaigu zer den bizilagunari gertatzen zaiona. Gainera, ez dugu berarekin ezeren inguruan eztabaidatu nahi. Postmodernoak bere iritziak eztabaidatzeko gogoa galdu du. Aipatutako ezaugarrien baitan, bai fedearen eta bai arrazoiaren galera aipatzen du Carvajalek. Nola daiteke hori? Carvajalen iritziz, modernitatean egiantzekotasunik ez zeukan ezer ez zen sinesten; postmodernoa gauzarik harrigarriena irensteko prest dago. Baieztapen hori argudiatzeko, idazleak Chesterton pentsalariaren zita bat darama bere liburura: “Desde que los hombres han dejado de creer en Dios, no es que no crean en nada. Ahora creen en todo.” Adibidez, telebistan sinesten dugu; marketan; bankuengan. Medemen pertsonaiek amodioan sinesten dute, eta ez da gutxi. Tamainako ingurugiroaren gerizpean zinema mota berri bat jaio dela nabarmentzen digu Historia del Cine liburuak. Molina Foix-ek dioenez, hiru ezaugarri nagusi dauzka: zinema erreferentearen desagerpena, egitura narratiboaren banaketa, eta patroi ideologiko eta moralenganako auzia. Zinemagileak, ondorioz, euren testuingurua bezain dibertsoak dira, eta ez da erraza guztien arteko ezaugarri komunak topatzea. Dena den, guztiek jarraitzen omen dute ipar-orratz bera: diskurtso oro zalantzan jartzeko izpiritua. Tratamendu umoristiko eta parodiako asko egiten dituzte, askotan bizkarrezurrik ez daukaten narrazioak sortuz; batzuetan interpretazio kontrajarriak eta besteetan interpretaziorik gabeak. Zinemagile postmodernoek, askotan, protagonismo handia ematen diote biolentziari, liburuaren iritziz. Baina diskurtso morala alde batera utzita, biolentziarekiko tratamendu urruna ematen diote, egunerokotasun zurbilaren lehengai sinple bat bailitzan; Quentin Tarantino da honen adibide garbiena. Trataera hori ematea aski ez, eta gainera gehigarri umoristikoak itsasten dizkie bere filmei. Begirada ironiko eta amoral postmodernoarekin, ikuslearengan egoera batzuekiko, ohituta ez dauden sentimenduak sorrarazten dizkie.

10-05-12

7


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Autore hauek begirada berezia daukate, genero zinema gailentzeko kapazak dira, film berean genero ezberdinak ederki konbinatzeko gai direla erakusten baitute behin eta berriz. Hitz teknikoa eklektizismoa litzateke, hots, jada sortuta dauden estilo edota generoen arteko nahasketa. Arau orok dauka bere salbuespena. Aro postmodernoaren ezaugarrietako bat historia bada, Steven Connor bezalako zuzendariek iraganako obrekiko nostalgia ereiten dute euren pelikuletan. Gaur egungo tendentziaren barnean koka ditzakegun beste hainbat ezaugarri ere baditu, noski: denboraren banaketa, genero barietatea, estilo nahasketa edota egunerokotasuneko elementuak beste harrigarri batzuekin nahastea. Planoen iraupena geroz eta laburragoa da zineman; hori ez da soilik postmodernitatearen ezaugarria, azken 80 urtetako tendentzia orokorra izan da. Hala eta guztiz ere, badaude joera horren aurka agertu direnak ere; adibidez, Peter Greenway zuzendariarengandik azpimarra dezakeguna bere toma luzeak dira. Postmodernoek ez dute doktrina eta ideologietan sinesten. Zinema postmodernoko film askotan ez da helburutzat hartzen mezuak bidaltzea edo epaiketak egitea; borondatea, gozamena eta askatasuna irizpide gisa daukaten pertsonaiez maitemintzea da meta. Zinema postmodernoaren harira, Historia del Cine liburuak beste aipamen bat egiten digu: Lars von Trier eta Dogma 95 mugimendua (postmodernoak dogmen aurkakoak direla, eta hara! Baina postmodernoak kontraesankorrak dira nahi dutenean). Zatietan banatutako narrazioaren influentziak, beste zinema egiteko era sortu du. Lars von Trier eta Thomas Vinterberg zinemagileek, belaunaldi eta talde izpirituak bultzatuta, sortutako irizpideak dira. Adibidez, iraupen laburreko planoak, mugimendu handia (bai planoan eta bai kamara berarena), distortsioak irudian, kamara eskuan grabatzea … Hiru atariak ere badu zeresana zinema postmodernoaren inguruan, eta beste hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu. Sexuak eta heriotzak daukaten erakarpen boterea (Medemen filmetan beti agertzen dira) konstantea da orainaldiko zineman, eta ia film guztietan topa ditzakegu heriotzak eta sexu eszenak. Mesfidantza bera ere mila biderretan agertzen da pelikuletan. Ignacio Ramonet, Le Monde Diplomatique egunkari bikaineko zuzendariaren ustez, “susmoaren garaian” bizi gara. Ez ditugu berriak sinesten, ez eta pisuzko konfiantzarik harremanetan. Hori zinemara eramanez gero, pantailak irudi susmagarriak eskaintzen dizkio ikusleari, eta honek askotan ez du bereizten errealitatearen eta fikzioaren, ongia eta gaizkiaren artean (Existenz, Matrix, The Truman´s Show). Lucía y el sexon-n, adibidez, asko nahasten dira errealitatea eta fikziozko irudiak, pertsonaien nahiak. Eklektizismoaren tendentziaren ildotik jarraiki, pastiche delakoa ere bere lekua hartzen ari da zinema postmodernoan. Klasean behin baino gehiagotan aipatuta den esaldia dago honekin erlazionatuta: “Todo texto remite a otro texto”. Beraz, pelikula orok egiten dio erreferentzia beste pelikula bati. Film postmoderno askotan, beste pelikula batzuei erreferentzia egiten dieten omenaldiak, erresenak edota aipamenak topa daitezke; ziur egon egongo dela, baina ez dut horrelakorik topatu Medemen filmetan, ez bada bere beste pelikula bati erreferentzia eginez. Azken finean, Lucia Anaren errepresentazio berria da, Medemek Anari ematen dion bigarren aukera. Desesperazioa, arestian aipatu dugun moduan, garai postmodernoaren beste ezaugarrietako bat da. Zinemak, orain artean, mundu eder eta zoriontsua erakutsi digu, iragarkien antzera; baina gaur egun, fikzio zoragarri horren atzean ezkutatzen den krisi erreala erakusten da. Lan honetara ekarri dugun Carvajalen zitetako batek hori bera zioen: 10-05-12

8


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

“las sociedades de capitalismo avanzado han alcanzado un alto nivel de vida, pero están corroídas desde dentro por el gusano del aburrimiento y del sinsentido”; baita inbidiaren eta itxurakeriaren arrak janda, American Beauty-k erakusten digun moduan. Errealitate soziala ere agertzen da, baina aurretik aipatu dugun desesperazioarekin lotuta. Jendarteak dauzkan arazo sozialak zinemara eramaterako orduan, ia inoiz ez daukate amaiera zoriontsurik, inpotentzia da bukaeran azpimarratzen den sentimena, Hiru atariaren arabera. Adibide gisa, Los lunes al sol filma jartzen dute; langabezian daude hasieran, eta langabezian jarraitzen dute amaieran. Ez dago zereginik; beste behin Sisiforen arroka. Zerrendatutako ezaugarri guztiekin amaitzeko, segurtasun eza daukagu. Diskurtsoen suntsipena, itxaropen falta, hedonismoa, desesperazioa, susmoa … Ze segurtasun klase izango du ba, testuinguru honetan garatutako zinemak?

MEMORIA Lauhilekoan zehar sei pelikula ikusi ditugu ikasgairako, eta bakoitza ikusi ondoren hausnarketa txiki bat egiten genuen, memoria deritzoguna. Hurrengo orrietan film bakoitzaren inguruan pentsatzen duguna islatzen dugu. BLADE RUNNER Sekula ez zaizkit gehiegi gustatu pelikula futuristak, eta ez ditut asko ikusi nire bizitzan zehar. Blade runner ikustean jaso nuen lehen inpresioa antzekoa izan zen: irudimenak sortutako pertsonaiak, ezinezko tramankuluak eta paisai anormalak. Baina helarazten duen lehen inpresio horren atzean, ondo landutako pelikula bat dagoela antzeman daiteke. Ez dauka akziozko filmek izan ohi duten erritmo bizia, baina trama ederra da: gizarteak estilo honek etorkizunean jasan dezakeen gainbehera irudikatzen du. Gehien gustatu zaidan eszena Roy “replicante” buruzagia, azalpen eske hasten dena da. Tyrell izeneko zientzialariarekin mantentzen du elkarrizketa, hau izan baitzen bere asmatzaileetako bat. Ea zergatik ezin duen lau urte baino gehiago bizi, ea nor den bera bere biziari mugak jartzeko, haserrea, amorrua … Ez dakit, bizitza errealera ekarrita, adibide garbia etorri zitzaidan burura. Gaur egungo munduan, ez da berdina Edinburgon edo Kinshasan jaiotzea, bizi baldintzak eta bizi itxaropena guztiz ezberdinak izango baitira. Zergatik? Zer pentsatuko du Kongoko ume batek, beste leku batzuetan denbora gehiago bizitzeko berak baino aukera zabalagoa daukaten umeak daudela jakitean? Gorrotoan itota, Royk Tyrell eta Sebastian kolaboratzailea hiltzen ditu. Beste behin ere pentsamendu indoeuroparraren beste oinarrietako bat: pertsonaren eboluzioa eta garapena aitaren heriotzan finkaturik dago. 10-05-12

9


HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba BeĂąat Hach Embarek

Asmakizuna bere asmatzailearekin eztabaidan. Berehala otu zitzaidan paralelismoa pertsonaren eta Jainkoaren artekoa izan zen: Zergatik gara horrelakoak? Zergatik sortu gintuzten, ze funtziorekin, zergatik ezaugarri hauekin? Pelikulan irudikatzen zaigun beste ideia kontrolpean mantentzen den gizartea da: enpresen botere ikaragarria, polizia bazter guztietan, gizabanakoaren gaineko botere absolutua, esklabismoa ‌ George Orwellek irudikatu zuen bere garaian 1984 eleberrian, eta Ridley Scottek gainbeheran erortzeko izua pantaila handira garraiatzen du.

COMO SER JOHN MALCOVICH Pelikulan lantzen dituen oinarrizko bi ideiak manipulazioa eta identitatea dira. Manipulazioa titiriteroaren konparazioaren bitartez jorratzen da, eta identitatea pertsonaien nortasuna auzian ipiniz. Pelikulako pertsonaiek txotxongiloekin egiten dute lan, eta horren bitartez helarazten da manipulazioaren mezua. Txotxongiloa ez da bere buruaren jabe, bere nagusiak agindutako mugimenduak soilik egiten ditu. Gaur egungo jendarteari kritika zuzena eta sakona egiten dio, beraz; titiriteroak helarazitako mezu, ardura eta aginduei men egiten dien herri masa ganoragabea dago egungo jendartearen fondoan, zuzendariaren arabera. Manipulazioaren ideia oso lotua dago nortasunaren gaiarekin. Txotxongiloak ez dauka identitaterik, bere nagusiarena baino; eta nagusiak Jainko izatera jolasten du, beste izate batzuk kontrolatzeko gai ikusten baitu bere burua. Garai postmodernoaren ezaugarri klabeetako bat da hori ere: naturaren baitan erdigunea eta puntu gorena garela pentsatzea. Filmean ere asko agertzen da hilezkortasunaren ideia, denbora iragankorra dela eta oso bizkor doala gure begien aurrean; behin eta berriz errepikatzen dute galdera hori. Guztiek nahi dute John Malcovichen existentzia kontrolatu. Sorkuntza eta kontrola filmean zehar ikus ditzakegu, dena txotxongiloaren baitan; zer eta nola sortu. Pertsonaien ospe nahia ere aise topa dezakegu gaur egungo gazte askoren artean, eta hori da hain harrera ona daukan prentsa arrosak elikatzen duena. Nortasunaren ideia ere oso indartsua da aktoreak maskarak erabiltzeko orduan; maskara beste nortasun bat atzemateko aukera eskaintzen digu. Naturalismoa ere oso presente dago pelikulan. Gaia, dekoratu batzuk, trama edo beste hainbat ezaugarri nahiko surrealistak diren arren, egiantzekotasuna mantentzen da istorioan zehar. Filmean zehar etengabe aurkitzen dugun fondoko galdera zera da: nor naiz ni?

EXISTENZ Pelikularen planteamenduak jokoz kanpo utzi nau, eta esan dezaket hori izan dela gehien gustatu zaidana film honetatik. 10-05-12 10


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Guztia da bideojoko bat hasiera-hasieratik, eta aurreko klasean aztertu genuen prozedura jorratzen du istorioan zehar: oztopoak gainditzea. Pertsonaiak hastapenetatik arazo baten aurrean aurkitzen dira, eta berau konpontzeari ekiten diete; baina bidean oztopo ugari topatzen dituzte. Harresi horiek gainditu beharra dauzkate pertsonaiak istorioan aurrera jo eta azkenik gatazkarekin amaitu ahal izateko. Pelikula honen kasua da planteamendu horren adibiderik garbiena. Pantailak igarotzen goaz pertsonaiekin batera, eta modu horretan doa trama aitzina; hori gutxi balitz, beste ezaugarri batek hurbiltzen du oraindik gehiago bideojokoen estilora: pantailak pasa ahala, jokoa (eta kasu honetan, filma) konplikatzen doa, eta are eta zailagoa da suertatzen doazen gatazkak konpontzea. Horretaz gain, pelikulako hainbat planok asko harritu naute; ez askok, baina hiruzpalau plano kokatzea ezinezko egin zait. Beti esan izan ohi dugu klasean pelikula bat egiterako orduan, plano bakoitzak izan behar duela bere izatea eta zeresana; ezin da plano bakar bat ere soberan izan, zentzugabea baita. Hemen aldiz, batzuk aurkitu ditut; orain oroitzen naizenak, betaurreko batzuk mahai gainean jartzen dituenean pertsonaietako batek, eta bestea eskua aulki baten gainean jartzen. Ondoren ez daukate azalpenik, ez dakigu zergatik ikusi behar izan dugun hori. Behin eta berriz mahai gainean jartzen den gaia da errealitatearen eta fikzioaren arteko aldea. Hasieratik kritika sakona egiten zaio gaur egungo bideojokoen munduari; milioika pertsona, errealitatea alde batera utzita, gezurrezko mundu batean murgiltzen dira ordu luzez. Errealitatea gordina da, eta zoragarria; polita, eta gogorra. Horrekin bat bizitzeko gai ez den jende ugari dago, eta Alegria bezalako jendeak sortutako mundu txikietan galtzen dira; nahiago dute hori euren bizia baino. Alde batetik, ez da kasualitatea neskaren izena Alegria izatea, jende klase horren bizitza alaitzen baitu; eta bestetik, bi pertsonai nagusien arteko eztabaida konstantea da. “Itzul gaitezen bizitza errealera!” “Ongi da. Eta orain zer? Ez al zaizu aspergarria iruditzen zure bizitza? Itzul gaitezen”. Azkenean guztia zen bideojokoa. Asiatiko gizagaixoak ez daki non amaitzen den fikzioa eta non hasi errealitatea; edo beharbada ni naiz ez dakiena. HENRY, RETRATO DE UN ASESINO Filma ez zait bereziki gustatu, orokorrean. Astuna egin zitzaidan, filmean zehar banekielako zer izango zen hurrengo gertatuko zena: hilketa bat. Bata bestearen atzetik, zentzurik edo logikarik gabe. Trama ez zait batere interesgarria egin, eta guztia oso banala zela iruditu zait: ekintzak, pertsonaien jarrerak, irudiaren kalitatea … Hiru pertsonai besterik ez ditugu ezagutu pelikulan zehar, musika ez zen batere ona, eta gainera irudia oso zikina da. Hala eta guztiz ere, onartu beharra daukat klasean 10-05-12 11


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

aipatutako datuen ondoren, beste begirada sakonago batekin azter dezakedala filmaren osotasuna; eta begirada horren ebaluaketari nahiko ondo erantzuten dio pelikulak. Ikarazko film gehienetan, hiltzaileak gaiztoak dira, burutik jota daude eta arrazoi bat dela medio burutzen dituzte hilketak. Henryk ez. Tipo honek plazer hutsagatik hiltzen du; beretzako pertsona baten bizitzarekin amaitzea zigarro bat isiotzea bezala da. Hori gutxi balitz, zuzendariak berarenganako enpatia sortzea lortzen du ikusleengan; azken finean, oso ona delako bere afizioetan. Hannibal Lecterrekin ere antzeko zerbait gertatzen zaigu; baina Hannibal artista bat da, bere hilketak obra batean bihurtzen ditu. Henry, aldiz, izugarri mekanikoa eta lehorra da. “El silencio de los corderos” pelikulan bezala, hiltzailearen iraganaren berri ematen zaigu, eta jada jakin dezakegu Henry hazi eta hezi zen etxeko giroa ez zela egokiena. Gizon hau itxuraz guztiz normala da; tabernan zure alboan egon daiteke kafe bat hartzen, hamar minutu lehenago emakume bat txikitzen egon denean. Kanpotik herritar estandarra ematen duen pertsonai honek bizitzan egin daitekeen ekintzarik anti-naturalena egin du: bere ama hil. Hiltzailearen erretratua itzela da. Cervantesek “Don Quijote” idatzi zuen; zaldun nobela bat zaldun nobelen aurka. Coppolak “Apocalipsys now” egin zuen; gerra pelikula bat gerren aurka. “Henry, retrato de un asesino”, biolentziaren aurkako pelikula biolentoa da. Izugarrizko kritika egiten dio ikusleari. Filmeko zati batean, Henry eta Ottis etxe batean sartu eta famili oso bat hiltzen dute: aita, ama eta semea. Ottis emakumea heltzen ari den bitartean, Henryk guztia grabatzen du bere bideo kamerarekin; baina eszenaren ezaugarri klabea zera da, hilketa kameraren ikuspuntu subjektibotik ikusten dugula. Hots, telebistak isurtzen duen biolentzia guztia irensten dugun antzera irensten dugu benetako hilketa hori. Pasiboak bihurtu gara, pixkana pixkanaka, biolentziaren aurrean; bost axola zaigu film bateko eszena odoltsu bat edota albisteetan hilketa erreal bat ikustea afaltzen ari garen bitartean, ez digu apetitua kentzen. Pelikularen amaieran, Henryk odolez bustitako maleta handi bat uzten du errepide bazterrean. Aise ondoriozta dezakegu barruan dagoena neskaren gorpu zatitua dela. Henry autora igo, eta tamainako krimena eta biolentzia erakustaldia atzean utzita, alde egiten du; ez al dugu guk berdina egiten egunero, lehen munduan dauzkagun bizi baldintzak milioika pertsonen bizia sakrifikatzea eskatzen duela jakinda? CORRE LOLA, CORRE Pelikula alemaniar hau postmodernitatearen oinarrietako bat bilakatu da, gaur egungo zinemarena. Hainbat elementuk ematen diote ezaugarri hori. Genero hibridotasuna dauka, ezin da estilo itxi baten barruan finkatu; horretaz gain, dauzkan argazkiak, animazioak, bideoklip estetika eta erabiltzen duen musika elektronikoa ere azpimarratu behar dira, ezaugarri horiek moldatzen baitute filmaren izatea eta nortasuna. 10-05-12 12


HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

Pelikulak istorio bat hiru aldiz kontatzen ditu hiru ikuspuntu edo modu ezberdinetan; baina, aldi berean, istorio bakoitzak bere eskema lineala jarraitzen du: hasiera, gatazka eta amaiera; hasieran berriz uzten digun bukaera. “Lola corre Lola” norabide finkorik ez daukan filma da, ez da lineala. Zirkularra da, espirala. Pelikulan zehar topa ditzakegu horren adibide garbiak: hasieran, esateko, pendulu bat ageri zaigu. Pendulua batzuetan hemen dago, besteetan han, berriz itzultzen da … Historia bera da pendularra, errepikakorra. Baina hemen penduluaren esanahia denboraren banaketari begira eginikoa da, arestian aipatutako espiral horri. Lola, hasierako animazioetako batzuetan, tunel batean sartzen da, eta tunel hori berriz ere espiral batean bilakatzen da. Kasinora sartzen denean, jolasten duen jokoa erruleta da; orain arte esandakoa gutxi balitz, ordulari pila bat agertzen dira pelikulan zehar, denboraren garrantzia eta pisua azpimarratuz une oro. Detaile txikiak ere jenialak iruditu zaizkit; lehen istorioan ez daki pistola baten segurua kentzen, eta bigarrenean, bat-batean, jada bai. Gertakizun txikienek ondorioak dauzkate pertsonen bizitzetan eta ikusten goazen ekintza katean; segundo pare bat beranduago iristeagatik, Lolaren aitak seme bat izango duela daki, edota seme hori ez dela berea izango. Anbulantziak kristala hausten duen edo ez, gurutzatzen dituen pertsonaien istorioak, istorioan nola garatze diren ibilbide ezberdinak. Zirkulartasunaren harira, filmean erabiltzen diren travelling gehienak travelling zirkularrak dira; eta pertsonaiak mugitzen diren inguruetan (hiriak), bidegurutze ugari agertzen dira. Beste behin ere, labirintoaren ideia, aukerak, gure ekintzen eta erabakien ondorioak …

21 GRAMOS Pelikula honetan denboraren banaketa handia dago, orden kronologiko nahasia. Hori zinema postmodernoaren ezaugarrietako bat izateaz gain, Iñarrituren sinadura ere bada. Gai ugari agertzen dira film honetan: amodioa, heriotza, kasualitatea, mendekua … Hori guztia ikusleari helarazteko bi zutabetan oinarritzen du istorioa Iñarrituk: pelikularen denbora fragmentazioan eta pertsonaietan. Oso zaila da kontatzen dizkigun istorioak modu horretan kontatzea, eta guk, finean, ulertzea; baina lortu egiten du. Hasiera batean, independenteak diruditen hiru istorio proposatzen dizkigu: lehenik Jack (Benicio del Toro), bere bizitza fedeari eta familiari esker zuzendu duen preso ohia. Bigarrenik Christina (Naomi Watts), ama eta emaztea, iraganean zeukan drogazaletasuna alboratua daukana familiari esker. Amaitzeko azken protagonista, Paul (Seann Penn), bihotza pattal daukan gaixoa, bihotz aldaketa bat behar duena bizitzen jarraitu ahal izateko. Bakoitzak bere famili edo bikotea; bizitza propioa; gune bereiziak. Ez dakigu nondik nora gurutzatuko diren pertsonai guzti hauen istorioak. Baina muntaiak eta denboraren banaketak pistak ematen dizkigute pelikulan zehar, harik eta ernamuina non dagoen 10-05-12 13


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

ohartu arte. Amores perros pelikulan bezala, Iñarrituk zorte edota kasualitate hutsagatik elkartzen ditu istorioak, auto istripu baten bidez. Pelikula honen kasuan, Jack-ek Christinaren familia hiltzen du kotxearekin kolpatuta, eta alargunaren senarraren bihotzak salbatzen dio bizia Pauli. Istorioa berez ez da izugarria (oso dramatikoa den arren), baina kontatzeko erak bihurtzen du pelikula hau obra batean. Hasierako nahasteak ikuslea lekuz kanpo uzten du (ni bai, behintzat). Ezaugarri postmodernoa da Iñarrituk egiten duen denboraren banaketa, baina badaude gaur egungo elementu gehiago ere. Zuzendariak berak halaxe dio: "Me di cuenta desde el primer momento de que había que atender más a la emoción que a la razón, más al orden emocional que al orden cronológico”. Luis Garcia Carvajalen liburuan agertzen den bezala, gizaki postmodernoak badauka “homo sentimentalis” tendentzia, eta hori pelikula honetan ederki islatzen da, sentimenduek sekulako pisua baitaukate. Heriotzak sekulako presentzia dauka filmean. Izenburua bera, 21 gramos, gorpuak hilotz bilakatzeko momentuan galtzen duen pisua da. Filmaren amaieran, off ahots batek azaltzen digu ziurrenik 21 gramo horiek arimaren pisua direla. Heriotza, garai postmodernoko desesperazioarekin nahastuta; senarra eta bi alaben heriotzak txikitu egiten dute Christina, eta berriz itzultzen da drogen putzu-zulora. Jack-ek Jainkoarenganako fedea galtzen du, jada ez du inongo doktrinetan sinesten, izaki postmodernoaren gisa. Nire iritziz, sekuentziek iraupen nahikoa luzea daukate, istorioak ondo garatu daitezen; baina hainbeste flashbach eta denbora salto egoteak baldintzatu egin nau pelikularen garapena ulertzerako orduan. Hala eta guztiz ere, asko gustatu zait film hau, eta amaitu denean pelikula on bat ikusi dudanaren sentsazioarekin gelditu naiz.

BIOFILMOGRAFIA JULIO MEDEM

Zinemagile donostiarraren inguruan diharduen webguneak (www.juliomedem.org) informazio guztia ematen digu bere ibilbideari buruz. Julio Medem Lafont 1958ko urriaren 21ean jaio zen Donostian. Odol nahasketa handikoa da bera, arbasoak lau sorleku ezberdinetakoak baitziren. Urte gutxiren bueltan, 10-05-12 14


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba BeĂąat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

familia osoa Madrilera joan zen bizitzera, eta Medemek hezkuntza elitista jaso zuen eskolan, ongizate burgesa arnasten zen giroan. Txikitatik hartzen zion bere aitari etxeko kamera, eta tresna harrekin ibiltzen zen frogak eta esperimentuak egiten; harrezkeroztik datorkio zinemarenganako afizioa. Medem eta bere zinema ulertzeko, garrantzitsua da gaztetan bere nortasuna baldintzatuko zuen esperientzia bizi izan zuela azaltzea. Bere bizilagunaz sakonki maiteminduta zegoen, baina neskak ez zion kasurik egiten, ez zuen berdina sentitzen beragatik; hori gutxi balitz, bere anaietako baten neskalaguna bihurtu zen, eta horrek bere trauma areagotu besterik ez zuen egin. Donostiarraren profila ulertzeko beste klabe bat berak hautatutako ikasketa unibertsitarioa izan zen: psikiatria. Medemek beti agertu du sekulako interesa izakiaren garuneko zoko ilunei buruz, beti izan du burmuina aztertzeko kuriositatea. Azkenik, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Zinema profesionalaren munduan kritikaren bitartez murgildu zen, La Voz de Euskadi programan. Bitartean, laburmetraiak grabatzen jarraitu zuen, baita gidoiak idazten ere, luzemetrai bihurtzeko itxaropena. Guztiz prozesu autodidakta bizi izan zuen urte haietan. 1992. urtean estreinatu zen zuzendari bezala, Vacas filmarekin; oihartzun handia izan zuen, bere proposamenaren orijinaltasuna zela eta. Berehala, 1993an, bere bigarren pelikula aurkeztu zuen: La ardilla roja. Film honek bere bizitza eta ibilbide profesionala errotik aldatzeko aukera eskaini zion. Stanley Kubrick zuzendariari asko gustatu zitzaion donostiarraren luzemetraia, eta Medem Steven Spielberg amerikarrari gomendatu zion. Zuzendariak La mascara del Zorro pelikula zuzentzeko deitu zion Medemi, baina honek ez zuen eskaintza onartu. Bere esentzia eta nortasuna galduko zuela ondorioztatu zuen, Hollywoodeko industria handiari bere burua salduz gero; nahiago izan zuen bere proiektuekin lanean jarraitu. Erabaki horrek asko esaten du Julio Medemen nortasunari buruz. “Tierra� izan zen donostiarraren hurrengo lana, 1996an estreinatua. Bere unibertso filmiko osoa dasta dezakegu film honetan: istorio nagusiaren buruan sartzen da eta bidai kitzikagarri batera eramaten gaitu (ez dezagun ahaztu Medemek daukan afizioa psikiatriarekin). Film honen ondoren, bere ekoiztetxe propioa sortzea erabaki zuen: Alicia Produce. Produktora honekin bere lan batzuk egin ditu, baita beste batzuenak ekoiztu ere.

10-05-12 15


HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

Vacas (1992)

La ardilla roja (1993)

Tierra (1996)

1998an iritsi zitzaion publikoaren oniritzi masiboa, “Los amantes del circulo polar” pelikularekin, eta estatuko zuzendaririk pisuzkoenen artean zegoela garbi utzi zion iritzi publikoari. Pelikula honek drama pertsonala sortu zion zuzendariari, bere amaiera dramatikoa zela eta. Pelikula horretako Ana Lucian gorpuztu zuen, beste aukera bat izan zezan; honela iritsi zen “Lucía y el sexo”, 2001ean. Zortea, patua, maitasuna, sexua eta heriotza agertzen dira bertan; Medemen konstante ia-ia guztiak dauzkagu, beraz. Ondoren, beste pelikula batekin aurkeztu beharrean, dokumental batekin etorri zitzaigun Medem: “La pelota vasca: La piel contra la piedra”. Sekulako iskanbila sortu zuen dokumentalak. Estatuko alderdi eskuindarrek ETA-ren propaganda egitea ere egotzi zioten Medemi. Nire ustez oso ausarta izan zen donostiarra film hau egiterako garaian (nire iritziz, epel xamarra den arren), gatazkari begirada zabala emateko gai baita. Ez horregatik bakarrik; Medemek mila aldiz esan du bera euskalduna eta espainiarra sentitzen dela. Baina beldurgarria egiten zitzaiola Estatutik euskaldun usaia zeukan guztiari egiten zitzaion eraso mediatiko eta politikoa, eta horren aurkako ohi modura jaio zela dokumental hau. Bost puxtarri, beraz, Julio Medementzat. Lau urteren buruan “Caótica Ana” aurkeztu zuen, donostiarraren oso lan pertsonala, bere hildako arreba Anarekin erlazioa handia baitauka filmak. Ez zen batere ondo atera. Ikusleek ez zuten erantzun, gehienei ez zitzaien gustatu, eta kritikak sekulako egurra eman zion. Kolpe oso gogorra izan zen Medementzat, eta hilabeteak giltzapetuta pasa ondoren, 2009ko urtarrilean bere azken luzemetraia eraman zuen zinemetara: “Room in Rome”, ingeleraz grabatu duen lehen lana.

EKARPENA

Lanaren hasieran adierazi dugun lez, Julio Medem eta bere zinema egiteko era izango ditugu aztergai. Zuzendari donostiarraren estiloa ikertzeko bere hiru pelikula izango ditugu hizpide: “Los amantes del círculo polar”, “Lucía y el sexo” eta “Caótica Ana”. Hiru istorioak garatzen diren testuingurua ez da erradikalki ezberdina, antzekotasun handia daukate, nire iritziz. Gehienak gaur egungo estatu espainiarrean kokatzen dira, klase ertaineko pertsonaiekin. Lanbide nahiko xumeak dituzten jendea dira: andereñoak, mezulariak (pilotu bada ere), idazleak, zerbitzariak … Medem giro burges batean hezitakoa da, eta ziurrenik ez ziren horiek izango bere inguruko jendeak zeuzkan ogibideak; baina bere zinema egiteko estiloak eta izaerak hurbiltzen du klase horretara. Nire iritziz, bere pelikulen konstantetako bat amodioa den heinean, aberatsa ez den jendearekin pantailaratzen du; horrela dirudi maitasuna dela daukaten garrantzitsuena, eta ez dutela beste ezer galtzeko. 90. hamarkadan eta mende hasieran estatu espainiarrak nahiko ongizate ekonomikoa bizi izan duela esan daiteke, 80. hamarkadako krisiarekin alderatuz gero. Pertsonai gehienek ez dituzte estutasun ekonomiko larriak bizi; hala ere pare bat kasu 10-05-12 16


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba BeĂąat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

bururatzen zaizkit momentuan. Ottok, aitaren etxetik alde egin eta gero, diruz eskas dabil; gainera, aitari ostutako dirua da. Lorenzok, tabernan bere lagun eta “managerrarekinâ€? solasean ari dela, entzuten du zerbait idatzi beharrean dagoela, bi urte baitaramatza ezer produzitu gabe; momentu horretan zigarreta bat hartzera joan eta paketea hutsik dagoela ikusten dugu. Nire iritziz, diruz urri dabilela esateko oso modu sotila. Arlo ekonomikoaz gain, agertzen diren pertsonaiak kulturalki nahi aurrerakoiak direla esango nuke. Lorenzo, literatura sortzailea, eta Lucia, literatura kontsumitzailea. Ana, andereĂąoa, eta Otto pilotua, kultua den edo ez nabarmentzen ez zaigun arren. Azken Ana, arterako sekulako sentsibilitatearekin, eta bere aita, kobazuloetan bizi den hippy moduko gizona; baina kultua behar du izan, arteaz ere luze eta zabal baitaki. Ez dut astakeriarik esan nahi, baina ez zait iruditzen estatu espainiarra jendearen bataz besteko kultura maila altuagatik ezaguna denik. Urtero irteten diren txostenek berresten dute espainiarrek gutxiago irakurtzen dutela, ikastetxetako noten beheranzko joera, eta abar luze bat. Medemen pelikuletako pertsonaien profila kultura maila estandarretik gorago dagoela iruditzen zait; eta hor, beharbada, bai izan duela eragina bere hezi gune burgesak eta ikastetxe elitistak. Arestian aro eta zinema postmodernoaren hamaika ezaugarri ekarri ditugu orri hauetara. Baina, horretaz gain, bere zinema egiteko estiloa eta kosmobisioa ulertu beharrean aurkitzen gara; izan ere, eta bere webguneak garbi uzten duen lez, Medemek bere unibertso propioa dauka, oso modu pertsonalean jorratzen dituen gaiekin. Atari birtualak ondorengo orrietan aztertuko ditugunak aipatzen ditu. Julio Medemen pelikuletan amodioa da guztia martxan jartzen duen motorra; amodio pasionala, oso sakonekoa. Pertsonaiek, sentitzen duten maitasun horregatik, edozer gauza egiteko prest daude. Los amantes del circulo polar pelikulan, Otto oso ataka larrian aurkitzen da Anaz maitemintzean. Bi maitasunen artean aukeratu beharra dauka: bere amaren maitasuna edota Anarena. Anarena hautatzen du, amarenari muzin egin gabe; baina Anaren etxera joaten da bizitzera. Ottok biziki maite du bere ama, eta beti joaten zaio bisita egitera. Baina dirudienez, denbora tarte luze batean ez da amaren etxetik igarotzen, eta egun batean, azkenean agertzen denean, ama hilda aurkitzen du sukaldean. Baina ez edozein modutan; lehenik eulien hotsa entzuten dugu. Eulien hots ikaragarria. Sukaldeko atea irekitzen du Ottok, eta usteldutako berdura eta haragi zati batzuk ikusten ditugu; atzera itzultzen da, beldurtuta. Berriz itzultzen da atera, oraingoan guztiz ireki eta bere ama euliz inguratuta hilda topatzeko. Hortik aurrera Ottok pairatzen duen sufrimendua eta damuak ez du hitzik; eta hainbeste samin tamainako maitasunetik soilik etor daiteke. Lucia eta Lorenzoren arteko maitasun istorioa ere oso sakona da, abentura baten abiapuntua; ez da gutxiago Caotica Ana-n Ana eta Said-en arteko erlazioa, eta berauek sortzen dien sufrimendu bortitza. Azken finean, hiru pelikulek elementu komuna aurkitzen dute maitasunean, istorioa elikatzen duen erregaia baita.

10-05-12 17


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Heriotza ere oso presente dago Medemen pelikuletan, eta gainera, oso erlazio estua izan ohi du maitasunarekin. Adibidez, arestian aipatu dugun kasua Otto eta bere amaren artean, edota Anaren heriotza; Luciak Lorenzo hilda dagoela pentsatzen du eta irlara doa. Hori beste bateragune bat litzateke: heriotzaren aurrean pertsonai batzuek ihes egiten dute, ezin baitute errealitate hain gordina jasan. Baina heriotzak ez dira norbaitek eragindakoak, ez dira hilketak; Medemek beti azpimarratu du izakiak izakia hiltzearen zentzugabetasuna. Beraz, hemen ere, zinema postmodernoko zuzendari ugarik biolentziari ematen dioten tratamendu hotz eta urrunetik at geratzen da donostiarra. Zortea edo kasualitatea da Medem unibertsoko beste lehengai bat. Zorteak harremanak sortzen ditu pelikulako pertsonaien artean. Otto eta Ana euren gurasoak ezagutzetik elkartzen dira; eta Ottok jaurtitako hegazkin horiei esker egiten dute topo bi helduek. Kasualitateari esker enteratzen da Ana Otto pilotu bihurtu dela. Lorenzo eta Elena kasualitatez topatzen dira irlan, alaba izan (Luna), eta alaba bere leihotik ikusten den plazan egoten da jolasten urteetan zehar bere aitak jakin gabe. Gainera, Lucia y el sexo filmaren kasuan, Lorenzo liburu bat idazten eta bizitzen ari da, eta istorioko pertsonaiak zortearen bidez batzen ditu orrietan zehar. Anak Atlantikoa bere lagunaren aitaren barkuan igarotzen du, zorte hutsagatik, ere bai. Sexua dugu zuzendari honen zutabe nagusienetarikoa. Maitasunarekin bat, istorio gehienen ezinbesteko erregaia da. Otto eta Anak erlazio klandestinoa daramate, ofizialki anai-arrebak diren heinean; gainera, bien artean ikusten ditugun erlazio sexualak nerabezaroan dauzkatenak dira, euren gorputzak garatzen ari direnean. Bi gazteen bizitzako momentu klabe bat erakusten digu Medemek, oso garrantzitsua gu guztion bizitzan; esaldi bat dio Anak pelikulan: “Nunca he vuelto a vivir el sexo de esa manera, como en aquella época”. Medemek sexua oso modu zuzenean tratatzen du, konplexurik gabe. Gure izatearen funtsetako bat dela dio, instintiboki daukaguna. Beharbada, sexuak protagonismo gehien hartzen duen filma “Lucía y el sexo” da; agertzen diren sexu eszena kopuruagatik eta sexu goseak edota fantasia sexualek daukaten lekukotasunagatik (Belenen ametsak, edota Lorenzorenak). Gai honen harira, kazetari batek behin esan zion Medemi ea ez ote zen pasa gorputzeko alde ezkutuak erakusten; Medemek zera erantzun zion: “He querido mover la línea habitual del “hasta donde se puede ver” y bajarla un poquito”. Arestian ere nabarmendu dugu Medem eta psikiatriaren arteko erlazioa; donostiarrak beti izan du kuriositatea izakiaren garuneko zoko ilunak deskubritzeko, eta pertsonaien gatazka psikologiko handiak ikus ditzakegu bere filmetan. Otto guztiz erotzen da bere amaren heriotzarekin (trineoarekin bere buruaz beste egiten saiatzen da), eta Lorenzok errealitatea eta fikzioa nahasten ditu bere liburua idazten ari denean, beste pertsona bat bihurtzera iritsi arte. Luciak oihu egiten dio, ea zer gertatzen zaion, ea zergatik ez dion laguntzen uzten, ea zergatik gordetzen duen gertatzen zaion guztia bere barruan …; eta Lorenzo isilik, aurpegi zurbilarekin zer esan ere ez dakiela. Psikologiaren 10-05-12 18


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba BeĂąat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

gaiak Caotica Ana pelikulan aurkitzen du bere tontorra, nire ustez, hipnosiaren haritik; Anaren buruko zokoetan zer kristo gertatzen ari den jakiteak bertigoa eta guzti ematen du. Azken finean, munduko zoko ia guztiak deskubritu ditu izakiak, baita ilargia edo Marte bera ere; baina gure garunaren %10 inguru besterik ez omen dugu ezagutzen. Datu zinez interesgarria. Gainera, Medemek askotan ez digu erakusten gertatzen ari dena, pertsonaien burutik pasatzen ari dena baizik. Lorenzo idazten ari denean Belenik dauzkan erlazioak, adibidez; edota ama eta alabaren heriotza, soilik eleberrian gertatzen dena. Naturak eta paisaiek ere garrantzi handia daukate Medemen pelikuletan. Eskandinaviako lurralde zoragarriak edota Luciak bisitatzen duen irlak eragin handia daukate istorioan, testuinguru edota fondo bezala. Naturako elementu gisa animaliek ere badute tokia filmetan. Otto eta Ana nerabezaroko fasean daudenean, Laponiari buruzko liburu bat ari dira irakurtzen, eta musu eman aurreko momentuan Ottok orri bat markatzen du. Orri horretan altze baten argazkia agertzen da; bere adar luze, oker eta gurutzatuek Otto eta Anaren etorkizuna eta patua sinbolizatzen dute; bidai agentziako koadretako bat ere bada. Urte batzuk beranduago, Ana Finlandiako etxetxoan dagoenean, altze baten koadroa ikusiko du bertan hormatik zintzilik. LucĂ­a y el sexo filmean, aldiz, animalia erasokorra ageri zaigu: doverman txakurra; Lunaren bizitzarekin amaitzen duena. Bidai zirkular bat egin ostean, askotan lehengo egoerara itzultzen gara, sustraietara jotzen dugu. Hori Medemen egitura eta filosofia ezaugarria ere bada. Bizitzaren zirkulu horretan bere unibertsoko hainbat ezaugarrik egiten dute bat. Bizitzaren zirkuluaren ideiak garrantzi berezia hartzen du bere pelikuletako batean: Los amantes del cĂ­rculo polar. Pelikularen lehen irudietan jada senti dezakegu zirkuluak izango duen garrantzia. Lehenik ikusten dugun irudia istripua jasan duen Ottoren hegazkina da, elurretan itota; egunkarian hegazkinaren argazkia eta daramana erori egiten da, Otto korrika ikusten dugu, Ana zurbil, hildako aurpegiarekin; eta Otto Anaren begien barruan. Lehen segundoetan Medemek bonbardatu egiten gaitu ideiarekin; izan ere, horrela hasten da filma, eta horrela amaituko dela aurresaten ari zaigu donostiarra. Bizitzaren zirkulua burutu egingo da, eta tristea izan arren, protagonistek ezarria dute jada euren patua. Pelikulak, beraz, egitura kapikua dauka: pertsonaien izenak bezala, zuzendariaren abizenaren modura. Hasierako irudietako bat gauerdiko eguzkia da, zirkulu polar artikoan soilik ikusten dena; ortzi-mugara iritsitakoan ez da ezkutatzen, bere gainetik irristatzen da, Ana bezala autobusak harrapatu ostean. Baina garrantzitsua da eguzkiaren ibilbidea testuinguru horretan, esanahi handia baitauka. Ez da ezkutatzen, ez dio lekukoa ilargiari ematen ordu batzuetara berriz itzultzeko; berehala bere 10-05-12 19


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

lekuan kokatzen da berriz, zirkulua osatuz. Ahaztu gabe eguzkia bera zirkulu bat dela. Hori gutxi balitz, Ottoren off ahotsa hizketan ari zaigu: “Es bueno que las vidas tengan varios círculos. Pero la mía, mi vida, solo ha dado la vuelta una vez, y no del todo. Falta lo más importante; he escrito su nombre tantas veces dentro … Y aquí, ahora mismo, no puedo cerrar nada. Estoy sólo.” Ottok ezin izan du bere bizitzaren zirkulua itxi, Ana falta zaiolako. Otto Anaren begietan agertzen den zirkulua litzateke borobil nagusia, Medemek dioenez, beste bi zirkuluri zentzua ematen diona: Otto eta Anaren arteko zirkulua eta gauerdiko eguzkiarena, zelan dirudien egunak ez duela etenik. Otto eta Anaren arteko zirkulua oso indartsua da; bataren presentziak bestea betetzen du, eta munduak bost axola zaie. Egoera berdina gertatzen zaigu Anarekin, gauerdiko eguzkiari begira, eta gainera, Ottoren hegazkinaren hotsa fondoan entzunez: “Voy a quedarme aquí, todo el tiempo que haga falta. Estoy esperando la casualidad de mi vida, la más grande. Y eso que las he tenido de muchas clases. Sí. Podría contar mi vida uniendo casualidades.” Zirkuluaren ideiarekin jarraituz, Otto eta Ana beste elementu zirkular bat dela eta ezagutzen dira: baloi bat. Patiotik baloi bat atera ondoren, Otto atzetik joaten da jasotzeko, eta orduan aurkitzen da Anarekin. Ana korrika ari da, zerbaitengatik ihesi, eta Otto Anaren atzetik, baloiaren bila; pertsekuzio eszena honen formatua behin eta berriz errepikatuko da filmean zehar bien artean (baita Kristina edota Otto pilotu alemaniarraren azalean). Honen ondoren, Medemek baloiarekin gerta zitezkeen aukera ezberdinak azaltzen dizkigu; hots, baloia patiotik atera izan ez balitz, Otto eta Ana ez lirateke ezagutuko eta ez genuke istoriorik izango. Honekin Medemen zorte eta kasualitatearengan daukan sinesmena berresten digu. Jainkoa detaileetan aurkitzen omen da; ez naiz fededuna, baina detaile zalea bai. Hasieran Ottok dio beroa gogoko duela, hotzarekin alderatuta; ondoren Anak alderantzizkoa dio. Zer esan nahi digu Medemek bi iritzi horiek kontrajartzen? Nik egiten dudan irakurketa da nortasun ezberdineko bi pertsonen arteko maitasun erlazioa aurkeztu nahi digula. Hasieran, aitarekin kotxean dagoenean, honek esaten dio Ottori guztia hiltzen dela; Ottok ezetz, maitasuna ez dela inoiz hiltzen. Hori esan baino segundu bat lehenago, muntaiaren bitartez, Medemek Ottoren ama erakusten digu, letxuga bat garbitzen. Beranduago, Ottok bere ama sukaldean hilda aurkitu aurretik, atea pixka bat irekitzen du; eta amaren hilotza ikusi baino lehen usteldutako letxuga ikusten dugu euliz josita. Kotxeko bidaian Otto aitarekin haserretzen da bere ama utziko duelako, oraindik amak aita maite duenean. Otto ez da aitarekin adiskidetuko harik eta Olgak bera utzi eta aita ama iraganean aurkitu zen egoera berdinean aurkitzen den arte. Los amantes del círculo polar pelikulan behin baino gehiagotan agertzen zaigun elementu deigarria autobus gorri madarikatu hori da. Autobus hori bidean gurutzatzen den bakoitzean zerbait garrantzitsua gertatzen da istorioan: Ottoren gurasoak banantzen dira, Ana eta Otto nerabezarora igarotzen dira, edota Ana hiltzen du. Aitarekin kotxean doan bidai horretan ere nabarmentzekoa da gasolinaren inguruan esaten duen aipamena; pentsatu daitekeela gasolinak betirako iraungo duela, baina momenturen batean bide ertzean uzten zaituela. Ondoren Ottok esaten dio amari, jada bananduta dagoenean, berak beti maiteko duela; eta gasolina bukatuz gero, hil egingo dela. Hurrengo eszena Otto heldua hegazkin bat pilotatzen da, gasolina erreserba txikiarekin, bere buruari galdetuz: ¿Cómo acabará este viaje? 10-05-12 20


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Zirkuluaren ideiara itzulita, Ottok umeak behin paperezko hegazkin piloa jaurtitzen ditu eskolako leiho batetik patiora, ez dakigun esaldi batekin. Hegazkin horietako batek lurra hartzean, harresiko burdinazko zirkuluaren baitan ikusten dugu. Hegazkinetik botatzen den pilotu alemaniarraren egoera berbera biziko du Ottok urte batzuen buruan ere bai: hegazkina zirkuluaren baitan, bizitzaren zirkulua. Anak etxean soinean daraman pijamak bi zenbaki dauzka bizkarrean: 00. Bi begi. “Otto en los ojos de Ana”. Otto eta Ana plaza berean daude, elkarren ondoan, baina ez dira ikusten; kasualitatea. Anak, ordea, bera txikia zeneko eskolako maisua ikusten du, eta hortik erlazio bat sortuko da; kasualitatea. Ottori dirua amaitzen ari zaio, eta egunkarian pilotu izateko lanpostu bat dagoela ikusten du: borobil batekin inguratu eta Ana idazten du barruan. Ana zirkulu polar artikoaren barruan, bera bere begien barruan, bien arteko borobila. Noski, istorioa garatzen doa, eta tontorra (hasiera eta bukaera) Finlandian gertatzen da. Izan zitekeen Patagonian edo Zelanda Berrian, baina Medemek pelikula Zirkulu Polar Artikora darama, orain arte zirkulu gutxi izan bagenitu bezala. Kuriosoa da Ana Finlandiako etxetxoan ikustea; izan ere, zirkuluaren mugak etxea barrutik igarotzen du, eta Anak, iritsi bezain laster, traste guztiak zirkuluaren mugaren barruan kokatzen ditu. Medemek psikoanalisiarekin daukan afizioarekin sartzeko asmorik ez daukat, baina ezin dut ulertu ze kristo esan nahi duen Otto maldan gora eskiatzen daraman basapizti horrekin. Berak jakingo du. Beste detaile bat Ana Finlandian dagoenean gertatzen da; lakuan biluzik bainatzen ari dela, Ottoren hegazkina igarotzen da. Hegazkinaren erreflexua urean Anaren hanka artetik sartzen da. Horrelako metaforak dozenaka topa ditzakegu, batez ere, Lucía y el sexo pelikulan; Medemek beti aipatzen du zein barregarria egiten zitzaion faroa (zakilaren erekzioa) eta ondoko bi metroko diametroko zuloa (bagina). Baina zulo horrek esanahi sakonagoa dauka filmaren osotasunean; utz diezaiogun Medemi bere azalpenak ematen: “Estaba contando la historia de una huida que, ene l extremo de la isla, donde parece que ya no se puede avanzar, se topa con un agujero por el que se puede caer (la historia misma). Aquí aparece la tentación de escaparse en retroceso, y esto sé que es una idea de escritor, concretamente de Lorenzo, en el pasado de Lucía, su lectora favorita. Es decir, hay huidas que no van del todo hacia delante, porque antes de llegar muy lejos pueden volver atrás para enfrentarse y resolver algo pendiente, justo en el punto de origen de la fuga …”. Berriz ere zirkulua, bizitzaren zirkulua. Lehenik eta behin, garbi utzi behar da Los amantes del círculo polar eta Lucía y el sexo pelikulen arteko harremana; Lucia Anaren enkarnazioa dela, Medemek Anari zoriontsu izateko ematen dion bigarren aukera. Bata heriotzari eta bestea bizitzari heltzen zaio. Azken filmaren kasuan, sexua motorra bilakatzen da; nire iritziz, lehenengoan, maitasunak pisu handiagoa dauka. Otto eta Anaren kasuan, elementu eta pertsona ezberdinek zuzentzen dute euren bizitza. Lucía y el sexo-n, aldiz, Lorenzo da guztiaren erdigunea, pertsonai ororen patua bideratzen duena bere liburutik (adibidez, behin ohetik altxa eta zera esaten du: “Ya estoy harto, voy a matarlas a las dos”). Lucia eta Lorenzoren arteko erlazioa da bereziena: idazlearen eta irakurlearen arteko harremana sakona sortzen dute. Lorenzok, fikzioa sortzen du eta bertan murgiltzen da nahi duen neurria iritsi arte; Lucia, aldiz, eramaten uzten da, bere burua liburuko pertsonaietan jazarriz, gauetan Lorenzok idatzitakoa ordenagailuan irakurtzen duenean. 10-05-12 21


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Lorenzoren eleberriarekin hasten dira gauzak okertzen. Luciarekin daukan harreman sexuala zoriontsua da, elkar maitemintzen dira sexuarekin. Baina Belenek, Lunaren zaintzaileak, beragan sortzen dituen fantasia lizunak errealitatea eta fikzio nahastera eramaten dute; sexuaren beste aurpegi bat da, zikinena, instintiboena, morbosoena … Nire iritziz, eleberria irakurtzen ari denean, Luciak susmatzen du Lorenzo beste neska batekin dabilela. Baina beretzat okerrena zera da, neska horrekin identifikatzea; izan ere, neskak amarenganako maitasuna edota gizon batenganako pasioaren artean hautatu behar du, eta Luciak gizona hautatuko lukeela onartzen dio Lorenzori. Arreta deitu didan detailetxo bat gertatzen da Lucia eta Lorenzok tabernan topo egiten dutenean, tabako makinaren ondoan. Lorenzok telebistari begiratu, eta txakur basati bat agertzen da panpina bat erasotzen; horixe izango da beranduago Luna hilko duen animalia. Plano horrekin aurresaten ari zaiguna zera da, animalia horrekin zerbait txarra gertatuko dela, eta ikusten dugun unean, berehala oroitzen gara beraz. Argiari tratamendu berezia ematen dio Medemek. Lucía y el sexo ren kasuan, flashbback bat egiteko edo flashbacketik itzultzeko erabiltzen du bereziki; baina hori oraina, edota istorioaren erdigune nagusia irla delako. Irlaren argi saturazioa oso handia da, eguzki kantitate itzela dago. Los amantes del círculo polar –en bezala, eguzkiak paper garrantzitsua hartzen du; irlako argi kantitate altuak positibismoa gehitzen du, ene aburuz. Gauzak oker doazenean, berriz, argitasuna jaitsi egiten da; adibidez, Lorenzok Belenekin dauzkan fantasiak fondo beltz batekin garatzen dira, argi izpi bakar bat gabe. Los amantes-en nagusitzen diren tonu urdintsu eta hotzak maitaleen pasioarekin kontrajartzen dira, eta hustasuna sortzen dute euren inguru guztian, zuzendariaren iritziz; ideia da bata bestearen presentziaz soilik arduratzen dela eta ez zaiola beste ezer axola, eta argiaren eta koloreen tratamendu horrek ideia hori indartzen laguntzen dute. Los amantes eta Lucía y el sexo-ko banaketa narratiboa antzekoa da: lehenik Otto, gero Ana, errepikatu egiten dira, Otto en los ojos de Ana … Bigarrenean lehenik Lucia, tragediatik ihes egin nahi duen emakumea; eta ondoren, el sexo, istoriora itzulera.Caotica Ana, berriz, atzetik aurreranzko zenbaketan oinarritzen da: 10, 9, 8, …, 2, 1, 0. Anak pelikulan garatzen duen ibilbideari buruz, zera dio Medemek: “CAÓTICA ANA es una historia contra la tragedia, conducida por la fuerza del optimismo y la necesidad de ser feliz de su protagonista". Aurreko Ana tragedian itotzen den bezala, oraingo Anaren tragedia hasieratik ezagutzen dugu, baina berak sekulako esfortzua egiten du bertatik ihes egiteko. Anaren kasuan, bereziki polita iruditu zitzaidan hasiera eta amaiera. Hasieran, ehiztari koadrila bat agertzen da zelai batean, euren eskopeta eta guzti. Gizonetako batek arrano bat darama eskuan, eta beste bat hegazti horri buruzko informazioa ematen hasten da: zein hiltzailea den, zein azkarra, zein zorrotzak dituen azkazalak, zein onak begiak … eta bat-batean, uso batek kaka egiten dio buru gainean, eta arranoaren hain begi preziatuak zirinez zikindu. Ondoren arranoak usoa hiltzen du. Amaiera horren konparazio bat da: Ana enpresario boteretsu amerikar bati aurpegian kaka egiten; hemen ere Medem bere mugak hausten. Baina Ana ez da hiltzen, horrela bere bizirauteko grina eta zoriontsu izateko gogoa azpimarratzen da. Nire iritziz, Medemek planteatzen diguna boteretsuaren eta ahularen arteko ika-mika da; donostiarra argi eta garbi agertu zen Irakeko guduaren aurka, eta pelikulako jauntxoa gerrate horretako sortzailetako bat denez, kaka egiten dio aurpegira; berari eta gerra sortu duten guztiei. Gainera, egongela guztiz zuria da; nik uste 10-05-12 22


HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

Anaren purutasuna, emakumeen emankortasuna eta bizitzarekiko ama maitasuna azpimarratzen dituela Medemek. Caótica Ana kolore biziko pelikula da; artean, denbora eta espazio ezberdinak direla eta, sekulako pertsona, artelan eta paisai barietatea ikus dezakegu. Koadroak Medemen zendutako arrebak, Anak, hasiak dira, eta beste arreba batek amaituak. Ana eta aita bizi diren kobazuloko ateek, pintaturiko ateek, esanahi sakona dute filmean zehar. Nik Anaren paturanzko ateak bezala ulertzen ditut, tragediara edo salbaziora iristeko nahitaez zeharkatu beharko dituenak. Zirkuluaren ideiaren harira, Said aurkezteko era datorkit burura: bideo baten bidez telebista pantailan, durbante bat kentzen dioten bitartean, zirkuluak egiten, bere aurpegia ikusten duen arte. Anak, dakigun moduan, garai ezberdinetako dozenaka emakumeen bagajea dakar, tragedia, hitz batean. Bere aurreko emakume guztiak hil dira gazte eta oso modu tragikoan, eta hipnosian erortzen den momentuetan euren heriotzak bizitzen ditu; berea, hein handi batean. Berea ez den bizi asko bizi izanaren sentsazioa dauka, oroimenak, hipnosiaren bitartez piztu daitezkeenak. Pelikula amaieran Medemek hausnarketa bat egiten du honen inguruan, Anaren ahotik: “Aunque me mates 2000 veces, volveré a nacer. Soy la madre de los hombres buenos. Engendraré un ejército de niños que se harán hombres buenos”. Ana ez da momentu horretan hiltzen, eta eraikinetik atera ostean, ez beso, ez buru ez daukan estatu baten paretik igarotzen da. Amaitzeko, aztertu ditugun hiru pelikulen izenburuak aipatuko ditugu. Los amantes del círculo polar izenburua zergatik daukan pleikulak, nik uste aise ondorioztatu daitekeela. Lucía y el sexo; sexuak Luciarengan eta pertsonai guztiengan daukan garrantziagatik, motore funtzioagatik. Azkenik Caotica Ana; Medem Anaren pertsonaia egiten ari zen bitartean, bere arrebaren figuratik geroz eta gehiago urruntzen ari zela ohartu zen, pertsonaia polifazetiko, psikologikoki berezia eta zoramen batean bizi dena sortzen duen arte; funtsean, pertsonai kaotiko bat, Ana.

ONDORIOAK Lan honen hasieran egindako ikergalderetara itzuli nahi nuke. Lehenik eta behin, zer da postmodernitatea? Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Posible al da garai honek zinema sakonki eragitea? Orri guzti hauetan zehar eman diegu erantzuna zalantza horiei; ikusi dugu aro berri baten parte garela, bere ezaugarri propioekin; eta zinemak, testuinguruak baldintzatzen duen artea den heinean, bere eragina jasan duela hainbat elementutan. Medem ere harrapatu al du korronte berriak? Noski baietz. Zuzendari postmoderno bat dela esan daiteke, denborarekin egiten duen trataeragatik, desesperazioagatik edota sentimenduak gailentzen dituelako edozeren gainetik. Baina beste hainbat puntutan eskemetatik irteten dela ikusi dugu: erlazio pertsonal sakonak eta maitasunezko harremanak erakusten dizkigu, esaterako. Gaur egungo bizitza estandarretatik nahiko urrun aurkitzen diren bizitza estiloak erakusten dizkigu (Anaren kobazuloa). 10-05-12 23


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Beñat Hach Embarek

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Baina orokorrean, tendentzia postmodernoan koka dezakegu Julio Medem. Bere estiloan, gaietan, ikuspuntuetan … oso berritzailea dela frogatu du hasi zenetik gaurdaino; berak berresten du eboluzionatzen doala, eta jada ez dela lehenengo pelikula egin zuen Medem. Hori da donostiarraren gauza ona: egiten dituen filmetan ez ditu bere konstanteak galtzen, aise topa dezakegu bere sinadura; baina aurkezten digun pelikula bakoitza berria, errepika-ezina da. Ez dakigu nondik nora joan daitekeen lana, baina ziur berritzailea eta bakarra izango dela; aurreko guztien antzera. Niretzat plazer bat izan da gai hau lantzea; Medem gogoko dudan zinemagilea da, eta lan honek bera eta bere lana zertxobait hobeto ulertzea ahalbidetu dit. Izan ere, horixe izan da lan honekin eduki dudan muga nagusia: Medem ulertzeko ezintasuna. Bere zinemaren konplexutasunak behin baino gehiagotan utzi nau lekuz kanpo, eta askotan esan nahi zuena, helarazi nahi zuen mezua ulertu ez dudanaren sentsazioarekin gelditzen naiz; eta horrek sekulako amorrua ematen dit. Informazioari dagokionez, sarean eta bi liburu espezializatuetan nahikoa topatu dut lan hau egiteko; baina mugarik handiena gaiaren inguruan daukadan ezjakintasuna denez, ahal izan dudan lanik onena egin dut. Azpimarratu nahi nuke Medem gaia hizpide izanda lan honetan, bestetan baino gusturago ibili naizela idazten. Hemendik aurrera begira, Medem zalea bihurtu naizelakoan nago; beharbada gehien ulertzen dudana delako momentu honetan.

BIBLIOGRAFIA www.juliomedem.org http://blog.metropolislibros.com “Ideas y creencias del hombre actual” , Luis García Carvajal (1991) www.hiru.com “Historia del cine” Los amantes del círculo polar, Julio Medem (1998) Lucía y el sexo, Julio Medem (2001) Caótica Ana, Julio Medem (2007)

10-05-12 24


Postmodernitatea eta Julio Medem Narratiba Be単at Hach Embarek

10-05-12 25

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Julio Medem eta postmodernitatea  

Lan honetan Medemen zinema aztertzen dut, eta postmodernitatearen zantzuak azaleratu bai bere filmetan zein beste batzuetan.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you