Issuu on Google+

IRUDIEN MEZUAK


Irudi honetan transmititzen den mezua, irakasleak ikasleengan duen interes eza da. Horrela, ikasleak motibatuta ez daudenez, interesa galtzen doaz. Gainera, ikus daiteke hezitzailea ez dela jabetzen transmititzen duenaz, ikasleak esaten dion arte.

Honekin guztiarekin, irakaslearen zeregina ez da soilik gaia azaltzea, ikaslearekiko interes minimo bat ere izan behar baitu.


Irakasleak nahiz eta jakin aurrerapenak bultzatu behar dituela egoera berrira egokitzeko, nahiago ditu antzinako metodoak erabili.

Honekin guztiarekin, gure iritziz segurtasun falta duela adierazten du. Horregatik, nahiago du seguru sentiarazten dioten baliabideak erabiltzen jarraitzea.


Argazki honen bidez ikus daiteke, irtenbide eskuzabal bat onartu dutela, denen ongizatea bermatuko duena. Baina praktikari begiratuz gero, bere ideak zeharka inposatzen ditu, gurutzea arbelaren gainean jartzeak diskriminazioa sortzen du laikoen eta sinistunen artean.


Azkenean, horrelako adibideek orain arte egindako lan guztia atzeratzen dute.

Gaur egungo gizarteak jarraitzen du emakumeen eta gizonezkoeen arteko bereizketak egiten, estereotipo tradizionalei oraindik garrantzia emanez. Hau guztia, umeei eskolaren, telebistaren, komunikabideen etab bidez transmititu egiten zaie.


Argazki honen bidez ikus dezakegu, gertuko pertsonen eredua oso garrantzitsua dela haurrekiko.Izan ere, haurrek beraien jokabideak imitatzen dituzte ondo edo gaizki dauden kontuan hartu gabe.


Eskoletan, arlo desberdinak lantzen direnean beti gizonezkoen aipamenak egiten dira, nahiz eta emakumeek ere zenbait ekarpen egin. Hori, honako irudi honetan nabarmendu daiteke. Egia da, iraganean hezkuntza soilik gizonezkoentzat zela eta emakumeek jasaten zuten bazterketa egoeraren ondorioz, gizonezkoen lanak eta lorpenak gehiago nabarmentzen direla. Hala ere, emakumeen lana aipatu beharrekoa da.

Guzti hau, gaur egun oraindik ere ikusgarri dagoela iruditzen zaigu. Izan ere, gizonezkoak emakumeak baino paper garrantzitsua jokatzen dute hainbat arlotan; artean, filosofian, zientzietan... Nahiz eta berdintasunerantz aurrerapausoak ematen ari.


Gaur egungo iragarkietan, sexuen arteko desberdintasuna oso nabaria izan ohi da. Irudi honetan ikus daitekeen bezala, emakumea gizonaren menpe dagoela ikus daiteke. Menpekotasun hau, beste arlo batzuetara hedatu daiteke, hala nola, gizonezkoen nagusitasuna arlo ekonomikoan. Historian zehar bi sexuen arteko desberdintasunak eman izan arren, irudi honek baieztatzen du eman diren aurrerapausoak ez direla nahikoak izan benetako berdintasuna lortzeko eta bermatzeko.  


Honako irudi honetan, gaur egungo ikasgeletan ematen den egoera bat islatzen da, non irakasleak hizkuntzaren bitartez neska eta mutilen arteko bereizketak egiten dituen. Bereizketa hau egiten dugu, hizkuntzak berak horrela arautzen duelako. Hau da, gaztelaniaz gramatika-generoak, genero maskulinoa erabiltzea arautzen du neskak eta mutilak izendatzerako orduan, horrela neskei diskriminatuz.


Honako irudi honetan ere, emakumea iragarkietan erabiltzen dituzte produktua erakargarriagoa egiteko. Horrela, emakumearen irudia gutxiesten da. Azkenean, emakumea objektu bat izango balitz bezala tratatuz eta manipulatuz.


Irakasleak haurren eredu dira. Ondorioz, hezitzaileak ez die umeei eskatu behar berak egiten ez duena. Lehen esan bezala, irakaslea eredu da eta haurrak azken honek egiten duena imitatuko du.


Irudien interpretazioa